Arautegia
Inprimatu91/2005 DEKRETUA, apirilaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoen kide bakarreko gobernu-organoak aukeratzeko prozedura arautzen duen dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 77
- Hurrenkera-zk.: 2087
- Xedapen-zk.: 91
- Xedapen-data: 2005/04/19
- Argitaratze-data: 2005/04/25
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herrizaingoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Otsailaren 19ko 1/1993 Euskal Eskola Publikoaren Legeak 33. artikuluan xedatutakoaren arabera, ikastetxearen Ordezkaritza Organo Gorenak aukeratuko du zuzendaria, gehiengo absolutuz, ikastetxeko irakasleen artean, betiere ikastetxean, gutxienez, urtebete eman baldin badute eta hiru urte jardun baldin badute irakaskuntzan. Araudiak xedatzen duenaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak izendatuko du kargurako horrela aukeratu den zuzendaria, aukeratu ondorengo lehen deialdian zuzendaritza-karguak betetzeko prestakuntza-ikastaro espezifikoak gainditu ondoren.
Halaber, aipatutako artikuluak 4. idatz-zatian xedatzen duenez, zuzendaria aukeratzeko aurreko ataletan zehaztutakoaren arabera jokatu ezin baldin bada, ikastetxe berrien kasuan esate baterako, behin-behingoz izendatu ahal izango da ikastetxeko zuzendaria legez ezarritako prozedura erabili ezin den aldirako, Ordezkaritza Organo Gorenari entzun ondoren eta legez zehazten den prozedura erabiliz. Behin-behineko aldi horrek ezin du inolaz ere urtebeteko epea gainditu eta Administrazioak, egokitzat joz gero, zerbitzu-eginkizunak eman ahal izango ditu.
Bestalde, Euskal Eskola Publikoaren Legeak 40. artikuluan zehazten duenez, Ordezkaritza Organo Gorenak, zuzendariaren proposamenez, ikasketa-buru bat eta idazkari bat izendatuko ditu irakasleen artean. Hezkuntza-Administrazioak izendatuko ditu kargu horien titularrak. Ikastetxeen kide bakarreko organoen agintaldia hiru urtekoa izango da, aipatutako Legeak 30. artikuluko 3. puntuan xedatutakoaren arabera.
Maiatzaren 13ko 116/1997 Dekretuak zehazten du Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoen kide bakarreko gobernu-organoak aukeratzeko prozedura. Dekretu hori Euskal Eskola Publikoaren Legeak xedatzen duenari egokitzeko, aldaketa bat egin behar da aipatutako Dekretuan.
Horren arabera, Euskadiko Eskola Kontseiluak emandako irizpena ezagututa, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa entzun eta gero, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko apirilaren 19an egindako bilkuran aldez aurretik eztabaidatu eta onartu ondoren,
Hiru urtekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoen kide bakarreko gobernu-organoen agintaldiaren iraupena, Dekretu honen 13. eta 14. artikuluetan agertzen diren kasuetan izan ezik. Kasu horietan urtebetekoa izango da.
Ikastetxeko edozein irakaslek bete ahal izango du zuzendari-kargua, ikastetxean, gutxienez, urte bat eta irakasletzan 3 urte eman baldin baditu.
– Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak aukeratuko du zuzendaria.
12 artikulua.– Aurreko artikuluak aipatzen dituen ikastaroak gainditu ondoren, Hezkuntza Lurralde Ordezkariak zuzendari izateko aukeratutako izangaiak eta zuzendaritza-taldeko gainontzeko partaideak izendatuko ditu, hiru urteko aldirako eta urte honen uztailaren 1etik aurrerako ondorioetarako.
Azken xedapen bigarrena.– Zuzendariak bere funtzioak utziko ditu, bere agintaldiaren bukaeran edo gerora sortutako edozein arrazoirengatik ikastetxeko irakaslea izateari uzten badio.
Aldebiko espedientea bideratu eta gero, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak agintaldiak bukatu aurretik zuzendaria kargugabetu edo haren funtzioak kendu ahal izango dizkio, dituen eginkizunak nabarmen hausten baldin baditu eta Ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenaren proposamenez. Halaber, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak izango du aukeratutako zuzendaria kargugabetzeko edo funtzioak kentzeko eskuduntza, ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak horrela proposatzen badu, haren kideek bi hereneko gehiengoz aldez aurretik akordioa hartu ondoren. Kasu hauetan, zuzendaria kargugabetzeak edo haren funtzioak kentzeak ikastetxea zuzentzeko dituen ardurak bertan behera geratzea ekarriko du, baina jarraituko du kargurako hautatu zitzaionean ikastetxean betetzen zuen irakasle-funtzioa betetzen.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2005eko apirilaren 19an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
M.ª ANGELES IZTUETA AZKUE.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatzen du: 116/1997 DEKRETUA, maiatzaren 13koa, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako gobernuko pertsona bakarreko organoak hautatzeko prozesua arautzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2007ko urtarrilaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren epaia bete behar dela xedatzen duena. Hain zuzen ere, Estatuko Administrazioak jarri