Arautegia
Inprimatu32/2005 DEKRETUA, otsailaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko bingo-jokoaren araudia aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 45
- Hurrenkera-zk.: 1069
- Xedapen-zk.: 32
- Xedapen-data: 2005/02/22
- Argitaratze-data: 2005/03/07
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen bingo-jokoaren araudia aldatzea, Dekretu honen bidez egingo dena, bingo arruntaren eta bingo bereziaren sarien ehunekoen banaketa teknikoki hobetzean oinarritzen da, aipatu araudia indarrean dagoenetik egiaztatutako esperientzia kontuan hartuz.
Bestalde, bingo bereziak beti kopuru bat hasieratik izan beharra adierazi da; horretarako bingo horren hasierako dotazioa izango den erretserba ezarriko da.
Horren ondorioz, Herrizaingo sailburuak proposatuta, Jokoen Euskal Kontseiluak aldeko txostena eman ondoren, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, eta Jaurlaritzako Kontseiluak 2005eko otsailaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
"37. artikulua.
– Bingo Nagusiko eta Bingo Txikiko sariak, bestalde, hauetxek izango dira: joko-modalitate hori duten lokaletan jokatu diren txartelen zenbateko osoaren %0,1 eta %0,2, hurrenez hurren, pilatzetik lortutakoak.
Aurreko paragrafoetan aipatutako zenbatekoak bingo tradizionalaren jokorako sarien ehunekotik kenduko dira partida bakoitzean, gehienez 200.000 euro (bingo Nagusia) eta 25.000 euroraino (bingo Txikia) pilatuz."
"41. artikulua.
– Sari "bereziaren" zenbatekoa hauxe izango da: joko-modalitate hau duen lokal bakoitzean jokatu diren txartelen ageriko balio osoaren %2,20 pilatzean lortutakoa.
– Jokalariek sari "berezia" irabazteko aukera izango dute, artikulu honetan ezartzen den eskalaren arabera, saria aipatu zenbatekora heltzen denean. Sari "bereziaren" zenbatekora helduz gero aipatutako ehunekoa kentzen jarraituko da eta erretserba berezitzat gordeko da; ondoren, erretserba hori hasierako dotaziora pasatuko da, aurreko sari berezia ordaindu eta gero."
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Vitoria-Gasteizen, 2005eko otsailaren 22an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.