Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

10/2005 DEKRETUA, urtarrilaren 18koa, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko dekretuaren bigarren aldaketa egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 16
  • Hurrenkera-zk.: 347
  • Xedapen-zk.: 10
  • Xedapen-data: 2005/01/18
  • Argitaratze-data: 2005/01/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuak, 2002-2005 Etxebizitzaren Plan Gidariaren helburuak kontuan hartuta, babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko bide ematen duten jardute-ardatzak taxutzen ditu. Dekretuak, besteak beste, honako helburu hauek lortu nahi ditu: babespeko etxebizitzaren eskaintza handiagotzea, alokatzeko politikak indartzea, etxebizitza hutsak balioan jartzea eta berariazko taldeei tratamendu berezia ematea.

315/2002 Dekretua eta dekretua bera garatzen duten aginduak onartu zirenetik, geroago hobetu diren egoerak ikusi dira, azaroaren 25eko 290/2003 Dekretuan jaso direnak hain zuzen ere.

Berriro ere, eta betiere jendeari etxebizitza eskuratzeko bidea errazteko xedez, Etxebizitzaren Plan Gidariak jasotzen dituen planifikazio estrategiko eta sustapenerako irizpideak eta beste orientabide batzuk oinarri hartuta, dekretu honetan zehazten diren hainbat aldakuntza egin beharra ikusi da.

Horrenbestez, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko urtarrilaren 18an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

"1.– Kalifikazioa administrazio-prozedura bat da, eta horren bitartez, babes ofizialeko etxebizitzetarako eskatutako ezaugarriak betetzen direla eta legezkoak direla egiaztatzen da eta, hala badagokio, kalifikazio hori emango da, horrekin loturik dauden ondorioekin eta aplikagarri den araudiarekin bat etorriz.

Dagokion lurralde-ordezkariak erabakiko du babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioa ematea bidezkoa den ala ez. Hala ere, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren artezko sustapeneko babes ofizialeko etxebizitzei dagokienez, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria izango da horretarako eskumena izango duena. Ondorio horietarako, sustapenaren behin behingo kalifikazioaren emakidak dituen legezko ondorio berberak izango ditu Gainbegiraketa-Txostenak."

"4- Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga aitortu beharra dagoenean, Foru-Ogasunetako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean edo beste zerga-administrazioetan behar bezala azaldutako diru-sarrerak baino ez dira onartuko."

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko urtarrilaren 18an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.