Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

290/2003 DEKRETUA, azaroaren 25ekoa, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko Dekretua aldatzen duena

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 239
  • Hurrenkera-zk.: 6620
  • Xedapen-zk.: 290
  • Xedapen-data: 2003/11/25
  • Argitaratze-data: 2003/12/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko azaroaren 5ean egindako bilkuran onetsi zuen 2002-2005 Etxebizitza Bideratzeko Plana. Plan horren helburua da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren aldi horretarako jardueren zuzentarauak finkatzea, ondorengo irizpideak bereganatuta: plangintza estrategikoa, sustapena eta beste jarraibide batzuk, estrategikoak ez badira ere, munta edo garrantzi handikoak direnak etxebizitzaren alorrean diharduten eragileentzako eta babes ofizialeko etxebizitzak behar dituzten herritarrentzako.

Etxebizitza Bideratzeko Plan horren ondorioz, haren jarduera-ildo edo -ardatzei jarraiki, abenduaren 30eko 315/2002 Dekretua sartu zen indarrean, babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoak arautzeko. Dekretu hori, gerora, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren hainbat aginduren bidez garatu da.

Abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren indarraldian zehar hobetu beharreko hainbat egoera hauteman dira, eta Dekretu berri honek heldu egin die horiei, aldaketa zehatzak eginez.

Hori dela eta, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak proposaturik, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko azaroaren 25ean egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, honakoa

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 4. artikuluko 2 eta 3. paragrafoak aldatu egin dira eta honela geratu dira:

"2.– Urteko errentaren gehienezko prezioak kalkulatzeko araudi bidez finkatuko da etxebizitzari eta eranskinei salmentan egotz dakiekeen balioaren ehuneko bat, betiere etxebizitzen motaren arabera. Alokairuan lehen aldiz lagatzen denerako, etxebizitzari eta eranskinei egotz dakiekeen balioa kalkulatzeko, azalera erabilgarriko metro koadroak biderkatuko egingo dira kontratua bisatzeko aurkeztu zen datan indarrean dagoen gehienezko prezioarekin, kontratu pribatuak badira, edo kontratua formalizatu zen datan indarrean dagoen gehienezko prezioarekin, Jaurlaritzak izenpeturiko kontratuak badira .

Urteko gehienezko errenta hori alokairu-kontratuaren urtea amaitzen den bakoitzean berrikusiko da eta errentariaren diru-sarreren arabera dagokion ehunekoa aplikatuko zaio etxebizitzaren prezio eguneratuari.

  1. – Orokorrean, babes ofizialeko etxebizitza guztien gehienezko salmenta prezioa salerosketa-kontratua bisatzeko aurkezten den unean indarrean dagoena izango da, lehen eskualdaketan salbu, behin-behineko kalifikazioan jasotakoa izango baita orduan.

    Sustapen bateko babes ofizialeko etxebizitzen jabetzaren salerosketa edo esleipena behin betiko kalifikazioa egin zenetik urtebete igaro ondoren egiten bada, saltzeko edo esleitzeko prezioa aldatu egin ahal izango da, urtebeteko epea amaitzen denetik salerosketako kontratua edo esleipenaren agiria sinatzen den arte indarrean dagoen azalera erabilgarriko m2-ko salmenta-prezio aplikagarria berrikusten den proportzio berean.

    Hasieran alokairu-erregimenean egon diren babes ofizialeko etxebizitzen jabetzaren lehen eskualdatzea behin betiko kalifikazioa egin zenetik urtebete igaro ondoren egiten bada, saltzeko edo esleitzeko prezioa eguneratu ahal izango da, eskualdaketaren unean babes ofizialeko etxebizitzek duten gehienezko prezioa kontuan izanik."

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 7. artikuluko 3. paragrafoa aldatu egin da eta honela geratu da:

"3.– Babes ofizialeko etxebizitzak kalifikatzeko eskaera aurkeztu eta hiru hilabeteko epean ez bada berariazko erabakirik eman, eskaera onartu egin dela ulertuko da, bai behin-behineko kalifikazioari bai behin betiko kalifikazioari dagokienean".

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 8. artikuluko f idatz-zatiaren testua aldatu egin da eta honela geratu da:

"f) Saltzeko gehienezko prezioa."

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 9. artikuluari 3. paragrafo berria gehitu zaio, ondoko testuarekin:

"3.– Dekretu honek indarra hartu baino lehen behin betiko kalifikatu diren babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazio epea dagokion lurralde-ordezkariaren ebazpen baten bitartez luzatu ahal izango da, baldin eta titularrak hala eskatu badu hasieran ezarritako kalifikazio-epea amaitu baino lehen."

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 11. artikuluko titulua eta 4. paragrafoa aldatu egin dira eta honela geratu dira:

"11. artikulua.– Sustapen publikoa duten, sustapen itundua duten, hitzarmen baten mende dauden nahiz udalak parte harturik dauden babes ofizialeko etxebizitzak esleitzeko prozedura".

"4.– Udal korporazioen, udal mailako organismo autonomoen edo udal sozietate publikoen jabetzapeko babes ofizialeko etxebizitzen sustapenak direnean, edo erakunde horiek sustatzaile pribatuekin sinaturiko hitzarmenen bidez sustaturikoak, etxebizitzak esleitzeko prozedura Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduz arautuko da. Tratamendu bera jasoko dute foru diputazioen, haien organismo autonomo edo sozietate publikoen babes ofizialeko etxebizitzen sustapenen esleipenak, edo erakunde horiek sustatzaile pribatuekin sinaturiko hitzarmenen bidez sustaturikoenak".

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 16. artikuluko 2. paragrafoa, in fine, aldatu egin da eta honela geratu da:

"Halakoetan, pertsona onuradunak beharturik egongo dira beren etxebizitza Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren eskura jartzera, hori garatzen duen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Aginduak ezartzen dituen baldintzetan eta hark dioenaren arabera.

Aipatutako Agindu horrek beste kasu batzuk ere jaso ahal izango ditu, baldin eta, lehen idatz-zatiko baldintzak bete ez arren, etxebizitzaren behar horri buruzko baldintza egiaztaturik dagoela jotzen bada.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak bere eskura modu horretan jarri dizkioten etxebizitzak bereganatzen baditu, etxebizitza horiek babes ofizialekotzat kalifikatu ahal izango dira, lurralde ordezkariaren ebazpen baten bidez."

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 18. artikuluko 1.a idatz-zatiaren testua aldatu egin da, eta honela geratuko da:

"a) Sustapen publikoko etxebizitza sozialen kasuan.– 15.100, 00 euro, eta sustapen pribatukoetan, 21.100,00 euro."

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 18. artikuluko 2. paragrafoa aldatu egin da eta honela geratu da:

"2.– Urteko diru-sarrerak ez dira 9.000,00 euro baino txikiagoak izango, baldin eta etxebizitzak jabetzan, azalera-eskubidean edo erosketa-aukera duen alokairuan lagatzen badira, edo 3.000,00 euro baino txikiagoak, etxebizitzak horiek erosketa-aukerarik gabeko alokairuan lagatzen badira.

Mugikortasun urria duten ezgaituak izanez gero, hau da, etxebizitzaren premiaren inguruko egoerei buruzko 2002ko abenduaren 30eko Aginduan edo horren ordez gero eman daitezkeen arauetan hala definituak, babes ofizialeko etxebizitzak alokairu-erregimenean eskuratzeko ez da eskatuko gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatzea, eta jabetza osoko edo azalera-eskubideko erregimenean eskuratzeko, berriz, aski izango da 3.000,00 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea."

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 20. artikuluko 4. paragrafoa aldatu egin da eta honela geratu da:

"4.– Behar bezala egiaztatu gabeko diru-sarreratzat hartuko dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpen garaiz kanpokoen bitartez aurkeztuak, baldin eta aitorpen horiek lehen aitorturiko zerga-oinarriaren %15 baino gehiago badira.

Tratamendu bera izango dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean jasota egon behar bai baina jasota ez dauden diru-sarreren egiaztapenak."

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 21. artikuluko 2.a idatz-zatiaren testua aldatu egin da, eta ondoko testua gehitu zaio, in fine:

"Alokairuko babes ofizialeko etxebizitzen esleipenaren kasuan, erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko gehienezko diru-sarreren betebeharra betetzen dela egiaztatu beharko da, alokairu-kontratu pribatua izenpetzeko data kontuan hartuta, edo Jaurlaritzarekiko akura-kontratua formalizatzeko data kontuan hartuta. Hain zuzen ere, diru-sarrera horiek hartuko dira kontuan hasierako gehienezko errenta finkatzeko."

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 21. artikuluko 2.b idatz-zatiaren testua aldatu egin da, eta honela geratuko da:

"b) Gainerako kasuetan:

  • Behin-behineko kalifikazioaren eguna, babes ofizialeko etxebizitzak lehen aldiz salmentan lagatzen direnerako.

  • Alokairu pribatuaren lehen kontratuak bisatzearren aurkeztu beharreko eguna edo babes ofizialeko etxebizitzak akuratzeko lehen kontratu publikoen formalizazio data.

  • Salerosketa edo alokairuaren kontratua bisatzearren aurkeztu beharreko eguna, babes ofizialeko etxebizitzen bigarren edo ondorengo eskualdatzeetarako edo alokairuetarako."

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 26. artikuluko 1. paragrafoa, in fine, aldatu egin da eta honela geratu da:

"Era honetako etxebizitzak eskuratzeko eskatutako baldintzak betetzen ez direla egiaztatzen bada, uko egingo zaio bisatzeari, eta dagokion ebazpena behar bezala jakinaraziko da bidezkoa den errekurtso-erregimenarekin batera. Babes ofizialeko etxebizitzen eta haien eranskinen jabetzaren edozein eskualdaketa edo horien gaineko eskubide errealak eratzea edo alokairu kontratuak eskritura publikoaren mailara jasotzeko, Notarioek nahitaez egiaztatu beharko dute eragiketa horiek dagokion bisatua erdietsi dutela. Bisatu hori gabe, eskualdaketak ezin izango dira eskritura publikoaren mailara jaso, ezta Jabetzaren Erregistroan inskribatu ere.

Artikulu honetan xedaturikoa babes ofizialeko indarreko kalifikazioa duten etxebizitza guztiei aplikatuko zaie, apirilaren 15eko 7/1988 Legearen mende egon ala ez. Lege hori, gogoratu, babes ofizialeko etxebizitzen eskualdaketetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak duen erosteko lehentasun-eskubideari buruzkoa da."

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 36. artikuluko 1.a idatz-zatia aldatu egin da eta honela geratu da:

"a.– Etxebizitza ez izatearen inguruko baldintza hori betetzen ez duten eragindako pertsonak: alokairuaren erregimenean lortu ahal izango dute etxebizitza, sustapenaren gehienezko salmenta-prezioaren %1etik %6ra bitarteari dagokion urteko errentarekin.

Errenta zehatza bizikidetza-unitatearen diru-sarreren arabera finkatuko da."

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 36. artikuluari 4. paragrafo berri bat gehitu zaio, eta honela geratu da:

"4.– Etxebizitza sozialen araubide juridiko berezia zein erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzena aldatu ahal izango da, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu baten bidez, eta babes ofizialeko etxebizitzatzat joko dira ondorio guztietarako, eta birralojaturiko bizikidetza-unitatearen diru-sarrerekin bat datorren araubide juridikoaren mende egongo dira.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak partikularrekin egindako trukeen ondorioz eskuratzen dituen etxebizitzak babes ofizialeko etxebizitzatzat kalifikatuko dira, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu baten bidez."

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 38. artikuluaren 2. paragrafoa aldatu egin da, eta honela geratu da:

"2.– Birralojatzea lurrazal-jabetzaren erregimenaren mendean egiten bada, Dekretu honen 36.1 artikuluan adierazitako sistemaren arabera zehaztutako salmenta-preziotik ehuneko bat kenduko da; hain zuzen ere, indarreko legediak lurzorua eta urbanizazioa direla-eta aplika daitekeen gehienezkoa.

Honako esaldi hau gehitu zaio 43. artikuluko a idatz-zatiaren lehen gidoiari:

", edo 45.4 artikuluak aipatzen dituen kasuetan hitzartuak"

Bigarren lerroalde bat gehitu zaio 44. artikuluko a idatz-zatiari. Honela dio:

"45.4 artikuluak aurrez ikusi duenaren babesean hitzartzen direnen kaltetan gabe."

Hemezortzigarren artikulua.

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 45. artikuluari 4. paragrafo berri bat gehitu zaio, eta honela geratu da:

"a.– Eusko Jaurlaritzak ondoko maileguen interes-tasak ere sorotsiko ditu: 44. artikuluan jasotako zehaztasunak izanik, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak parte harturiko merkataritzako pertsona juridikoek (baldin eta haien helburu soziala bat baldin badator babes ofizialeko etxebizitzei buruzko politika publikoekin) kreditu entitateekin hitzartu ditzaketenenak, Dekretu honetako 43.a eta 44.a artikuluek aipatzen dituzten hitzarmenetan adostu direnez bestelako baldintzetan bada ere."

  1. – Hitzartutako interes-tasa handiago bada kreditu-establezimenduek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioarekin izenpetu duten indarreko hitzarmenean jasotakoa baino, azken horren eta sorotsitako urteko interes-tasa efektiboaren arteko aldea sorotsiko da.

  2. – Txikiagoa bada, hitzartutako interes-tasak sorotsitako urteko interes-tasa efektiboarekiko duen aldea sorotsiko da.

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren testua aldatu egin da, eta honela geratu da:

"Bigarrena.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindu baten bidez, Dekretu honetako 15. artikuluak jasotako baldintzetatik edozein bete behar izatetik, eta 11. artikuluan araututako etxebizitzaren esleipen-prozeduratik salbuetsita gera daitezke terrorismoaren eta sexu-bortizkeriaren biktimak, etorkinak eta gerrako haurrak (halakotzat hartuko dira berariazko araudian jasotakoak), baita premia bereziko egoeran dauden beste kolektibo batzuk ere, baldin eta talde horiek indarreko sektore-araudian definituta badaude eta beharrizan horrek etxebizitzarekin zerikusia badu, eta egoera hori talde horren eskubideak begiratzeko eskumena duen instituzioak egiaztatuta badago."

Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren 4. xedapen gehigarriaren testua aldatu egin da, eta honela geratu da:

"Ez dira aplikagarri izango Dekretu honetako 15. artikuluan aurreikusitako baldintzak babes ofizialeko etxebizitzak lehen eskualdatzean lortzeko, ondoren adierazitakoentzat:

  1. – Etxebizitzen sozietate kooperatiboko bazkide direnentzat, baldin eta 306/2000 Dekretua indarrean sartu aurretik:

    1. Sozietate kooperatiboa behar bezala eratuta badago.

    2. Bazkide esleipendunak sozietate kooperatiboko kide badira.

    3. Sozietate kooperatiboa etxebizitzak sustatzeko lurzoruaren titularra bada.

  2. – Etxebizitzak eraikitzeko lurraren erkide direnentzat, baldin eta 306/2000 Dekretua indarrean sartu baino lehen erkide baziren eta hirigintza-plangintzak lurzoru horretan babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko betebeharra ezarrita bazeukan.

  3. – 306/2000 Dekretua indarrean sartu baino lehen administrazio publiko batek deitutako prozesu baten bidez hautatu dituztenentzat."

    Hogeitabatgarren artikulua.

    Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuari xedapen gehigarri berria gehitu zaio, eta honela geratu da:

    "Seigarrena.– 1.– Erosteko edo birgaitzeko zuzeneko laguntza ekonomikoak hartu dituzten etxebizitza eta merkataritzako lokalen gainean ezin izango da inter vivos borondatezko xedapenik egin 10 urteko epean salerosketaren eskritura publikoa egiletsi zenetik, eta 5 urteko epean obra-bukaerako ziurtagiritik, hurrenez hurren, aurretik egiaztatzen ez bada jasotako laguntzak, itzuli beharreko unera eguneratuak, eta dagokien legezko interesa itzuli egin direla. Xedatzeko muga horretatik at daude higiezinen elementu komunei eragiten dieten birgaitzeak.

  1. – Zuzeneko laguntza ekonomikoen onuradunak laguntza horiek eman dizkion administrazio-ebazpena aurkeztu beharko du dagokion Jabetzaren Erregistroan. Administrazio-agiri horren argitan, jabariaz baliatzeko mugari dagokion erregistro-idazpena egingo da, hipoteka-legeriarekin bat.

  2. – Laguntzak emateari buruzko administrazio-ebazpena dagokion Jabetzaren Erregistroan aurkeztu izana egiaztatzen duen agiria jasotakoan, laguntza eman duen Administrazioak itzuli beharrik gabeko diru-laguntza ordaintzeko agindua emango du. Era berean, mailegua eman behar duen finantza-entitateak kontratua izenpetzeari ekin diezaioke, dagokion administrazio-agiriaren aurkezpenaren ondoren".

    Hogeitabigarren artikulua.

    Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren I. Eranskineko 1.e idatz-zatia aldatu egin da, eta honela geratu da:

    "e) Berariaz agerraraziko da etxebizitzaren eskuratzaileak edo lagapendunak etxebizitza hori kokaturik dagoen herrian finkatuko duela bere ohiko bizileku iraunkorra, eta hori dagokion udal ziurtagiriaren bidez egiaztatuko du hiru hilabeteko epean, eta halaber, konpromisoa hartzen duela etxebizitza hori bere ohiko bizileku iraunkorrerako erabiltzeko eta hiru hilabeteko epean okupatzeko, ematen zaionetik kontaturik.

    Nolanahi ere, kontratuan agerraraziko da etxebizitza hori ohiko bizileku iraunkorrerako ez erabiltzeak, normalean okupatu gabe edukiz, edo bigarren bizileku izateko edo baimendu gabeko beste xede batzuetarako erabiltzeak, nahitaez eragingo duela, egindako lege-hauste oso larri horri dagozkion diru-zigorrez gain, jasotako onura ekonomikoak itzuli beharra eta zerga alorrean izandako salbuespen eta hobariak berriro sartu beharra, legezko interesak gehiturik, eta hala egokituz gero, maileguaren interesen eta legezko interesaren arteko aldearekin."

    Hogeitahirugarren artikulua.

    Babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko abenduaren 30eko 315/2002 Dekretuaren I. Eranskineko 3. paragrafoa kendu egin da, eta gaur arte 4. zenbakia zeramana 3. paragrafo bihurtu da, ondoko testuarekin:

    "3.– Eranskin honetan xedatutakoa ez betetzeak dagozkion kontratuen bisatua ezestea eragingo du. Halaber, Notarioek ez dute baimenduko Eranskin horretan adierazitako xehetasunak eta konpromisoak jasota ez dituen inolako agiri publikorik."

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko azaroaren 25ean

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Etxebizitza Eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.