Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

183/2003 DEKRETUA, 2003ko uztailaren 22koa, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 172
  • Hurrenkera-zk.: 4936
  • Xedapen-zk.: 183
  • Xedapen-data: 2003/07/22
  • Argitaratze-data: 2003/09/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Azken urteetan agerian jarri da ingurumenaren gaineko ebaluazioa ingurumen-baliabideak babestu eta ingurumena defendatzeko tresna bereziki egokia dela, ingurumenean eragin handia duten jarduera eta proiektuei buruzko erabakiak hartzeko orduan ingurumenaren aldagaia kontuan hartzea ahalbidetu baitu. Halere, aipatutako prozedura orain arte ez da aplikatu plan eta programetan eta, izan ere, horiek dira, hain zuzen, proiektu handien, obra publikoen eta azpiegituren kokapena eta burutzapena erabakitzean irizpide estrategikoak hartzeko erabiltzen diren tresnak.

Europako Batasunak plan eta programek ingurumenean izan dezaketen eragina ebaluatzearen garrantzia aitortu du, eta Batasuneko kide diren estatuek indarrean dituzten ingurumena ebaluatzeko sistema desberdinak nahikoak ez direla pentsatzen du, proiektuak baimentzeko ondorengo erabakien esparrua ezartzen duten funtsezko plan eta programak barne hartzen ez dituztelako. Horri dagokionez, aipatzekoa da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001/42/CE Arteztaraua, plan eta programa jakin batzuek ingurumenean duten eraginaren ebaluazioari buruzkoa. Arteztarau honek ingurumenean eragin garrantzitsua izan dezaketen plan eta programen ingurumen-ebaluazioa egiteko sistema bat ezarri du; honen bitartez plan eta programa horiek izan dezaketen eragina prestatzen ari direnean eta legezko prozedura bidez abiarazi edo izapidetu aurretik ebaluatzen da.

Aldarrikatu zen unean, 3/1998 Legea, Euskal Herriko Ingurumena babesteko Lege Orokorra, aipatutako Europako aurreikuspenekin ezin hobeki ahaidetzeaz gain, aurreratu ere egin zitzaiela esan daiteke, I A) Eranskinean zerrendatutako planen ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-sistema bat ezarri baitzuen. 3/1998 Legeak ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioa helburu jakin batekin sortu zuen: plangintza-prozesuaren lehen faseetan, planek ingurumenean izan dezaketen eraginaren analisia sartzea, jarduera batzuen metatze- eta sinergia-ondorioak kontuan hartuz, eta alternatiba egokienak aukeratzeko. Bestalde, Garapen Jasangarriaren EAEko Ingurumen Estrategia (2002-2020) Administraziotik sustatutako plan eta programen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa bultzatzeko premiagatik abiarazi da, ingurumenaren aldagaia beste politika batzuetan sartu eta horrela garapen jasangarri baterantz aurrera egiten laguntzeko xedez.

Euskal Herriko Ingurumena babesteko 3/1998 Lege Orokorrak espreski xedatutakoa betez, alegia Lege horren 43 a), 46, 50 eta bosgarren xedapen iragankorrean aurreikusitako ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura modu eraginkorrean aplikatzeko beharrezkoak diren prozedurazko alderdien araudia garatuz, Lege horretan zehaztutako planei egin beharreko ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen duen Dekretu hau landu da.

Xedapen honen aplikazio-eremua Euskal Herriko Ingurumena babesteko Lege Orokorraren I A) Eranskinean zerrendatutako plan eta programak dira. Planen eta programen aldaketei dagokienez eta aipatutako I A) Eranskin horretan ezarritakoa betez, lurzoru urbanizaezinari dagozkion urbanizazio-planen aldaketa guztiei ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioa egin behar zaie. Bestalde, Lege horren 50. artikuluan ezarritakoaren arabera, jada onartutako planen aldaketei ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura egin beharko zaio, aldaketa horren ondorioz ingurumenak eragin kaltegarri nabarmena jasango badu bakarrik. Artikulu horrek administrazioa ahalmentzen du kasuz kasu aztertu edo eragin kaltegarri nabarmen horiek noiz gertatzen diren zehazteko irizpideak aldez aurretik ezartzeko, betiere 97/11/CE Arteztarauaren III. Eranskinean ezarritako aukeraketa-irizpideak kontuan hartuta. Dekretu honek, aipatutako bigarren aukera bere eginez, plan baten aldaketak ingurumenean ondorio kaltegarri nabarmenak zein kasutan eragin ditzakeen zehazteko irizpide objektiboak ezarri ditu. Zentzu horretan, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioa egin beharko zaie aplikazio-eremuak barne hartzen dituen plan eta programa guztien aldaketei, lurzoru urbanizaezinean eragina badute, ingurumenaren aldetik sentikorrak diren zonetan eragina badute edo etorkizunean ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa egin beharko duten proiektuak baimentzeko esparrua finkatzen badute.

Ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioa prozedura jakin baten bidez egituratzen da eta prozedura hori, halaber, plan eta programa desberdinak landu eta onartzeko prozeduretan sartuta dago. Planteamendu honen arabera, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioa planaren tramitazioaren lehen faseetan abiarazten da eta bi prozedurek berdin dituzten uneak erabiltzen ditu aurreikusitako jarduketa desberdinei irtenbidea emateko. Horrela, plangintzarekin loturik dagoen erabakiak hartzeko prozesuan ingurumenaren aldagaia modu egokian sartzea bermatzen da, planak onartzeko prozedura oztopatu gabe.

Ingurumen-organoak ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozeduran izango duen esku-hartzea finkatzeko orduan, aintzat hartu dira planen tramitazio-prozeduraren berezitasunak. Zentzu horretan, kontuan hartu da plan bat lantzeko prozesua eta bere tramitazio-prozesua paraleloak direla eta horrek, planaren behin betiko onarpenerantz aurrera egiten den neurrian, plana bera etengabe berraztertu edota aldatzera bultzatzen duela. Bestalde, Planen tramitazioan onarpen-une edo ¿ekintza desberdinak aurreikusten dira eta hauek, aldi berean, administrazioko organo desberdinek erabaki behar dituzte. Beraz, orain arte azaldutakoa kontuan harturik, ingurumen-organoaren esku-hartzea bi fasetan banatu behar da. Lehen fasean ingurumenaren gaineko eraginari buruzko aldez aurreko txosten bat egingo da; hau planaren aurrerapen edo lehen dokumentuari dagokio eta hasiera batean plana onartuko duen organoak kontuan hartu beharko du. Bigarren fasean ingurumenaren gaineko eraginari buruzko behin betiko txosten bat egingo da; hau entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapideak igaro ondoren landuko den planaren azken bertsioari dagokio eta plana behin betiko onartuko duen organoak hartu beharko du kontuan. Bestalde, organo honek jendaurrean adierazi beharko du planaren tramitazioan ingurumenari dagozkion alderdiak zein modutan aintzat hartu diren eta, plana onartzen duen administrazio-ebazpenean edo, hala badagokio, onarpena xedatuko duen lege-arauan, hartutako erabakia arrazoitu beharko du berau ingurumenari buruzko txostenarekin bat ez datorrenean.

Sistema honekin, halaber, Europako Batasunaren arteztarauetan gai honi buruz jasotako aurreikuspenak betetzea bermatzen da, plana nahiz ingurumenaren gaineko eraginaren azterketa eta txostena agintariei eta jendeari jakinarazi beharra ezartzen baitu, horiek aipatutako dokumentuei buruz duten iritzia adierazteko aukera izan dezaten. Zentzu honetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumeneko Esparru Programaren (2002-206) konpromisoen artean, jendaurreko agerpenak iraun artean ingurumenari buruzko informazioaren kopiak berehala emateko gailuak ahalbidetzea dago, ahal denean informazio hori informatika- edo elektronika-baliabideen bitartez hedatzea barne. Era berean, beren eskumenekoak diren planak formulatzeaz arduratzen diren agintari publikoek ingurumenari buruzko informazioa erraz kopiatu eta baliabide elektronikoen bidez eskuratzeko forma eta formatuetan egotea ahalbidetzeko neurriak hartzea sustatuko dute.

  1. eranskinean plan eta programa desberdinei aplikatzekoa den ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-azterketaren oinarrizko egitura eta edukiak ezarri dira. Halere, beharrezkoa izango da kasu bakoitzean I. Eranskinean jasotako alderdien helmena eta edukia modulatzea, dagokion planaren helburua eta edukia kontuan hartuta eta lurralde-plangintzaren hierarkian goragokoak diren mailetan egindako ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioak aintzat hartuta.

    Horri guztiari jarraiki, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburuak proposaturik, Eusko Jaurlaritzaren Batzorde Juridico Aholkulariari adituta, eta Gobernu Batzordean eztabaidatu eta onartu ondoren, 2003ko uztaila (a)ren 22 (e)an,

Dekretu honen helburua da, Euskal Herriko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren A) I Eranskinean zerrendatutako planei aplikatu behar zaien ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzea.

Dekretu honetan xedatutakoa betetzeko, honakoei dagokien definizioa da:

  1. ¿ Ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioa. Plan batek ingurumenean izan dezakeen eragina baloratzeko eta, arrazoizko alternatiba guztiak kontuan hartuta, egokiena aukeratu eta plan horretako zehaztapen guztien aplikazio metatuak ingurumenean eragin ditzakeen ondorio aurreikusiak aintzat hartu eta zuzentzeko helburuarekin Dekretu honetan ezarritako prozedura da; hori guztia ingurumenaren babes-maila handia eta baliabide naturalen erabilera jasangarria lortzeko xedez.

  2. ¿ Ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-azterketa: Planean sartzen den eta plana osatzen duen dokumentu teknikoa. Dokumentu honetan behar bezala identifikatu, deskribatu eta ebaluatzen dira planaren aplikazioak izan ditzakeen ingurumenaren arloko ondorioak, bai eta plan horren helburuak eta aplikazio-eremua kontuan izango dituzten arrazoizko alternatibak ere.

    Ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-azterketa plan bat lantzen duten administrazio-organoek edo pertsona fisiko edo juridikoek egingo dute, planaren zehaztapen eta ekintzak behar bezain zehaztuta jasotzen dituen lehen dokumentuarekin batera. Kasu bakoitzean aplikatzekoa den legeriaren arabera, lehen dokumentu horrek adiera desberdinak izan ditzake: "aurrerapen", "proiektu", "aurreproiektu", "proposamen", "hasierako dokumentu" edo bestelako antzekoak.

    Ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-azterketak Dekretu honen I. Eranskinean xedatutakoari egokituko dio bere edukia.

  3. ¿ Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko aldez aurreko txostena: Txosten hau, ingurumenaren alorreko ondorioetarako bakarrik, Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak egiten du, edo hala badagokio, lurralde historikoetako foru-organoak, Euskal Herriko Ingurumena babesteko 3/1998 Lege Orokorraren 44. artikuluan ezarritakoa betez, eta planaren lehen dokumentua eta ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-azterketa ikusirik.

    Planak landu eta onartzeaz arduratzen diren organoek kontuan hartu beharko dute aipatutako aldez aurreko txostena erabakiak hartzeko prozesuan, betiere plan horien hasierako onarpena edo haiek onartzeko lehen ekintza baino lehen.

  4. ¿ Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko behin betiko txostena: Txosten hau, ingurumenaren alorreko ondorioetarako bakarrik, Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak egiten du, edo hala badagokio, lurralde historikoetako foru-organoak, Euskal Herriko Ingurumena babesteko 3/1998 Lege Orokorraren 44. artikuluan ezarritakoa betez, eta plana behin betiko onartu baino lehen.

    Dagokien organoek kontuan hartu beharko dute aipatutako behin betiko txostena planak behin betiko onartzeko.

  1. ¿ Ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioa egingo zaie honako planei:

    Lurralde Antolamenduko Arteztarauak.

    Lurralde Plan Partzialak.

    Lurralde Plan Sektorialak eta lurraldean eragina duten beste edozein plan eta programa.

    Hiri Ordenazioko Plan Orokorrak eta lurzoru urbanizaezinean eragina duten haien aldaketak.

    Planeamenduko arau subsidiarioak eta lurzoru urbanizaezinean eragina duten haien aldaketak.

    Plan bereziak eta lurzoru urbanizaezinean eragina duten haien aldaketak.

  2. ¿ Aurreko atalean xedatutakoaren ondorioetarako, "lurraldean eragina duen beste edozein plan eta programatzat" hartuko dira nekazaritzari, abeltzaintzari, basozaintzari, arrantzari, energiari, industriari, garraioari, hondakinen kudeaketari, baliabide hidrikoen kudeaketari, telekomunikazioei, turismoari edo lurzoruaren eta baliabide naturalen erabilerari buruz lantzen diren eta, gai honi buruz indarrean dagoen legeria betez, etorkizunean ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio-prozeduraren bat jasan duten proiektuak baimentzeko esparrua ezartzen duten plan eta programak. Halaber, lurraldean eragina duten plan eta programatzat hartuko dira, tokiaren kudeaketarekin zerikusi zuzenik izan gabe, Natura 2000 sareko toki batean, nazioartean garrantzia duen hezegune batean eta gainerako Ingurumen Zona Ahuletan eragina izan dezaketenak. Natura 2000 Sareko tokiak diren, Europako Batasunaren 79/409/CEE arteztarauaren, basoko hegaztien kontserbazioari buruzkoaren, eta 92/43/CEE arteztarauaren, habitat naturalen eta basoko fauna eta floraren kontserbazioari buruzkoaren babesean proposatu edo izendatutakoak; nazioartean garrantzia duten hezeguneak Ramsar Hitzarmenaren Zerrendan agertzen dira; eta Ingurumen Zona Ahulak Euskal Herriko Ingurumena babesteko 3/1998 Lege Orokorrean zehaztuta daude.

  3. ¿ Halaber, artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio-prozedura aplikatu beharrezkotzat hartuko dira hemen adierazitako planen lehen formulazioa nahiz haien berrazterketa.

  1. ¿ Aurreko artikuluan adierazitako planen aldaketari ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura aplikatuko zaio, aldaketa horrek ingurumenean ondorio kaltegarriak eragin baditzake, Euskal Herriko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 50. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  2. ¿ Aurreko atalaren ondorioetarako, plan baten aldaketak ingurumenean eragin kaltegarri nabarmenak izan ditzakeela ulertuko da, honako kasu hauetako bat gertatzen bada:

    Hirigintza-legeriaren arabera, urbanizaezin gisa sailkatutako lurzoruari dagokionean.

    Euskal Herriko Ingurumena babesteko 3/1998 Lege Orokorraren 51. artikuluan aurreikusitakoaren arabera ingurumen-zona ahul batean eragina duenean.

    Gai honi buruz indarrean dagoen legeria betez, etorkizunean ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio-prozeduraren bat jasan duten proiektu berriak baimentzeko esparrua ezartzen duenean.

Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko aldez aurreko txostena eta amaierako txostena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak edo, hala badagokio, lurralde historikoetako foru-organoak egingo ditu, Euskal Herriko Ingurumena babesteko 3/1998 Lege Orokorraren 44. artikuluan ezarritakoa betez.

  1. ¿ 2.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-azterketaren lanketari dagokionez, Dekretu honetan aurreikusitako prozedura jasan behar duen plan bat garatzeko asmoa dutenek Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari edo Lurralde Historikoetako foru-organoari galdetu ahal izango diote ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterketak jaso behar duen informazioaren hedapenari eta zehaztasun-mailari buruz, bai eta azterketa hori egiteko interesgarria iruditzen zaien beste edozein gairi buruz ere.

  2. ¿ Dagokion organoak bi hilabeteko epean erantzungo du, kontsulta jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, eta halaber honako alderdiei buruzko informazioa emango du:

    1. Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterketa egiteko kontuan hartu behar diren ingurumenaren alorreko estrategia, plan eta araudiak.

    2. Planaren eremuan aurkitzen diren eta ingurumenari dagokionez interes berezia duten baliabideak eta guneak eta horiek babesteko helburuak.

    3. Planari buruzko kontsultak egin dakizkiekeen beste organo edo erakunde batzuen erantzunak.

    4. Egokitzat hartzen dituen beste ohar batzuk.

  1. ¿ Plan bat lantzen duten administrazio-organoek edo pertsona fisiko nahiz juridikoek ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-azterketa bat erantsi beharko diote, eta honen edukia I. Eranskinean xedatutakoari egokituko zaio.

  2. ¿ Ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-azterketak, plana osatzen duten gainerako dokumentuekin batera, indarrean dagoen legeriak dagokion planaren tramitaziorako ezartzen dituen jendaurreko informazio, entzunaldi eta txostenen izapideak gainditu beharko ditu lehen faseetatik.

  3. ¿ Planaren tramitazio-prozeduran bere jendaurreko informazioa aurreikusita ez badago, tramitazio horretaz arduratzen den organoak gutxienez 30 eguneko epean jendaurrean jarriko du plana, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-azterketarekin batera.

  4. ¿ 2. atalean aipatutako izapideen ondorioz planaren dokumentuetan aldaketarik badago, ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-azterketa aldaketa horren edukiari egokitu beharko zaio.

  1. ¿ Dekretu honen II. Kapituluan ezarritakoa bete beharrari kalterik eragin gabe, plana lantzeaz arduratzen den organoak ingurumenaren gaineko eraginaren aldez aurreko txostena eskatuko dio Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari edo Lurralde Historikoetako foru-organoari, eta eskaerarekin batera planaren aurrerapena edo lehen dokumentua eta ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-azterketa igorriko dizkio.

  2. ¿ Aldez aurreko txosten horren eskaera interesatuta dauden administrazio publikoentzako entzunaldiaren izapidearekin batera, alegia maiatzaren 31ko Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren 4/1990 Legeko 10.5 eta 13.4 artikuluetan ezarrita dagoenarekin batera, egin daiteke.

  1. ¿ Dagokion organoak ingurumenaren gaineko eraginari buruzko aldez aurreko txostena igorriko du bi hilabeteko epean, aurreko artikuluan aipatutako dokumentazioa jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

  2. ¿ Ezarritako epea amaitzen denean aldez aurreko txostena husteari ekin ez bazaio, prozedurarekin aurrera jarraitu ahal izango da.

  3. ¿ Planaren hasierako onarpenaren aurretik Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduko Batzordeak esku hartzea aurreikusita badago, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko aldez aurreko txostena organo horren txostena jaso beharko duen espedienteari erantsiko zaio.

Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko aldez aurreko txostenak honako hauek jasoko ditu:

  1. Ingurumen-babesaren xede direnei buruzko zehaztapenak, bai eta ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterketatik ateratako ondorioen balorazioa eta planak ingurumenaren alorreko alderdiak aintzat hartzeko moduaren balorazioa ere.

  2. Ingurumen-organoaren ustez, onargarria dena baino eragin handiagoa izanagatik, berriz definitu behar diren edo ezabatu egin behar diren planean jasotako jarduerak.

  3. Neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsatzaileen proposamenak, bai eta planaren aplikazioa ikuskatzeko aginduak ere.

  4. Egindako analisia ikusita eta hala badagokie, planaren hasierako onarpenaren aurretik, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterketari erantsi beharko zaion informazioa eta dokumentazioa.

  5. Egokitzat hartzen diren bestelako oharrak.

Plana behin betiko onartua izateko bideratzeaz arduratzen den organoak ingurumenaren gaineko eraginari buruzko behin betiko txostena igortzeko eskatuko dio Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari edo Lurralde Historietako foru-organoari, onartu aurretik. Eskaera horri espedientearen kopia erantsiko zaio, jendaurreko informazioaren eta entzunaldiaren izapideen emaitzak ere barne.

  1. ¿ Dagokion organoak ingurumenaren gaineko eraginari buruzko behin betiko txostena igorriko du bi hilabeteko epean, espedientea jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

  2. ¿ Ezarritako epea amaitzean, behin betiko txostena husteari ekin ez bazaio, prozedurarekin aurrera jarraitu ahal izango da.

  3. ¿ Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko behin betiko txostena Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduko Batzordearen txostena jasoko duen espedienteari erantsiko zaio, maiatzaren 31ko Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko 4/1990 Legean ezarritakoa betez.

Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko behin betiko txostenak honako hauek jasoko ditu:

  1. Planari dokumentazio berria gehitu bazaio eta, ondorioz, 7.4. artikuluan xedatutakoa betez ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterketa berriz aztertu bada, ingurumenaren ikuspegitik egindako aldaketa horien balorazio berria.

  2. Ingurumen-organoaren ustez, onargarria dena baino eragin handiagoa izanagatik, berriz definitu behar diren edo ezabatu egin behar diren planak jasotako jarduerak.

  3. Plan edo programa garatzeko dokumentuen ingurumenaren gaineko eragina ebaluatzeko edo, hala badagokio, ebaluazio-xede den planean aurreikusitako ingurumenaren gaineko eragina indibidualki ebaluatzeko arauak.

  4. Hala badagokio, neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsatzaileen proposamenak, bai eta planaren aplikazioa ikuskatzeko aginduak ere.

  5. Egokitzat hartzen diren bestelako oharrak.

  1. ¿ Plana behin betiko onartzeko eskumena duen organoak kontuan hartu beharko du ingurumenaren gaineko eraginari buruzko txostena. Horretarako, jendeak oro har ulertzeko moduko adierazpen zehatz bat idatziko du, plan edo programan ingurumenari dagozkion alderdiak nola sartu diren eta honako alderdiak aintzat nola hartu diren laburbilduz:

    1. Ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-azterketa.

    2. Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak edo Lurralde Historikoetako foru-organoak landutako ingurumenaren gaineko eraginari buruzko txostena.

    3. Prozesuak eragiten dion edo prozesuan interesa duen jendeak aurkeztutako ingurumenaren alorreko oharrak eta alegazioak.

    4. Hala badagokio, autonomia elkarteen arteko edota mugaz haraindiko kontsulten emaitzak.

      Halaber, aipatutako adierazpen horrek, aintzat hartutako gainerako arrazoizko alternatibak ikusita, onartutako plan edo programa aukeratzeko arrazoiak zein izan diren azalduko du; horrekin batera, ondorio kaltegarriak lehenbailehen antzeman eta hori konpontzeko neurri egokiak hartzeko xedez, plan edo programa horren eragina ikuskatzeko hartu diren neurriak ere azalduko dira.

  2. ¿ Plana behin betiko onartuko duen administrazio-ebazpenak edo, hala badagokio, onarpen hori agintzen duen akordioak edo lege-arauak hartutako erabakiaren arrazoiak azaldu beharko ditu, erabaki hori ingurumenaren gaineko eraginari buruzko behin betiko txostenaren edukiarekin bat ez badator.

Aurreko artikuluak aipatzen duen hartutako erabakiari buruzko adierazpena kasu bakoitzean dagokion aldizkarian edo aldizkarietan argitaratuko da, plana behin betiko onartzen duen ebazpenarekin edo haren onarpena agintzen duen erabaki edo lege-arauarekin batera.

Dekretu honen 4. artikulua aplikatuz ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioa egin behar zaien lurralde-antolamenduko tresnen aldaketei ere prozedura hori aplikatuko zaie, II. eta III. Kapituluetan xedatutakoa betez eta honako atal hauetan ezarritakoari kalterik eragin gabe:

  1. Aldaketa Aurrerapen-faserik gabe izapidetzen bada, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko txosten bakar bat egingo da, planaren aldaketaren hasierako onarpenaren edo hura onartzeko lehen ekintzaren ondoren izaten den jendaurreko informazioarekin bat etorriz.

    Dagokion organoak txosten hori igorriko du bi hilabeteko epean, espedientea jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

  2. Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko txostena egin eta ondorengo izapideen ondorioz aldaketa-dokumentuak bere edukia funtsean aldatuko duten zehaztapen berriak barne hartzen baditu, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko txosten berri bat eskatu beharko zaio dagokion ingurumen-organoari edo lurralde historikoko foru-organoari, aldaketa behin betiko onartu aurretik.

  1. ¿ Dekretu honen II. Kapituluan ezarritakoa bete beharrari kalterik eragin gabe, plana lantzeaz arduratzen den organoak ingurumenaren gaineko eraginaren aldez aurreko txostena eskatuko dio, irizpide eta irtenbide orokorrei buruzko erabakia hartu aurretik, Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari edo Lurralde Historikoetako foru-organoari, eta eskaerarekin batera planaren aurrerapena edo lehen dokumentua eta ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-azterketa igorriko dizkio.

  2. ¿ Irizpide eta irtenbide orokorrei buruzko erabakia hartzea aurreikusita ez dagoenenean, plana izapidetzea dagokion organoak ingurumenaren gaineko eraginari buruzko aldez aurreko txostena egingo du, planaren hasierako onarpenaren aurretik.

  1. ¿ Dagokion organoak ingurumenaren gaineko eraginari buruzko aldez aurreko txostena igorriko du bi hilabeteko epean, aurreko artikuluan aipatutako dokumentazioa jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

  2. ¿ Ezarritako epea amaitzen denean aldez aurreko txostena husteari ekin ez bazaio, prozedurarekin aurrera jarraitu ahal izango da.

Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko aldez aurreko txostenak Dekretu honen 10. artikuluan ezarritakoari egokituko dio bere edukia.

Plana behin betiko onartzeko bideratzeaz arduratzen den organoak ingurumenaren gaineko eraginari buruzko behin betiko txostena igortzeko eskatuko dio Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari edo Lurralde Historietako foru-organoari, onartu aurretik. Eskaera horri espedientearen kopia erantsiko zaio, jendaurreko informazioaren eta entzunaldiaren izapideen emaitzak ere barne.

  1. ¿ Dagokion organoak ingurumenaren gaineko eraginari buruzko behin betiko txostena igorriko du bi hilabeteko epean, espedientea jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

  2. ¿ Plan Berezien tramitazio-kasuetan, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko behin betiko txostena egiteko epea hilabetekoa izango da.

  3. ¿ Aurreko ataletan ezarritako epea amaitzean, behin betiko txostena husteari ekin ez bazaio, prozedurarekin aurrera jarraitu ahal izango da.

  4. ¿ Planen tramitazio-prozeduran foru-organoaren Hirigintza Batzordearen esku-hartzea aurreikusita badago, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko behin betiko txostena organo horrek ezagutarazi beharko duen espedienteari erantsiko zaio. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduko batzordearen esku-hartzea bakarrik aurreikusita dagoen plan berezien kasuan, ingurumenaren gaineko eraginari buruzko behin betiko txostena organo horrek ezagutarazi behar duen espedienteari erantsiko zaio.

Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko behin betiko txostenaren edukia Dekretu honen 13. artikuluan ezarritakoari egokitu behar zaio, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren 4/1990 Legeko 24. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Antolamendu Batzordeak egin behar dituen lurralde-antolamenduko tresnei hirigintza-dokumentua egokitzen zaien aztertzeko analisiari kalterik eragin gabe.

  1. ¿ Plana behin betiko onartzeko eskumena duen organoak kontuan hartu beharko du ingurumenaren gaineko eraginari buruzko txostena. Horretarako, jendeak oro har ulertzeko moduko adierazpen zehatz bat idatziko du ingurumenari dagozkion alderdiak , plan edo programan nola sartu diren laburbilduz. Adierazpen horrek Dekretu honen 14. artikuluan aipatutako informazioa ere emango du.

  2. ¿ Plana behin betiko onartuko duen administrazio-ebazpenak edo, hala badagokio, onarpen hori agintzen duen akordioak edo lege-arauak hartutako erabakiaren arrazoiak azaldu beharko ditu, erabaki hori ingurumenaren gaineko eraginari buruzko behin betiko txostenaren edukiarekin bat ez badator.

Aurreko artikuluak aipatzen duen hartutako erabakiari buruzko adierazpena kasu bakoitzean dagokion aldizkarian edo aldizkarietan argitaratuko da, plana behin betiko onartzen duen ebazpenarekin edo haren onarpena agintzen duen erabaki edo lege-arauarekin batera.

Ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura aplikatzen zaien planak behin betiko onartu behar dituen organoak bere gain hartuko ditu plana behin betiko onartzen duen administrazio-ebazpenari edo, hala badagokio, onarpen hori xedatzen duen erabaki edo lege-arauari erantsitako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzaileak betetzeko zaintza eta kontrola.

  1. ¿ Ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazio-prozedura Dekretu hau indarrean sartu ondoren bideratutako planei aplikatuko zaie.

  2. ¿ Dekretu honek arautzen duen ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioa ez zaie aplikatuko hasiera batean berau indarrean sartu aurretik onartu diren planei; hori guztia Euskal Herriko Ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 50. artikuluan xedatutakoari kalterik eragin gabe.

Lehena.¿ Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburuak eskumena du Dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren erabaki guztiak xedatzeko.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko uztailaren 22an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterketaren edukia ondoren zehazten diren bederatzi ataletan egituratzen da. Atal bakoitzak jasotzen dituen alderdien helmena eta eduki zehatza kasu bakoitzean dagokion planaren izaera eta edukiari egokituko zaizkio.

Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterketen idazleek informazio idatzi eta grafikoa telekomunikazio informatikoen edo bestelako baliabide elektronikoen bidez erraz kopiatu eta eskuratzeko forma edo formatuetan sortu eta eskaini beharko dute.

  1. ¿ Plan edo programaren helburu estrategikoen eta helburu horiek lortzeko aintzat hartutako alternatiben deskribapena.

  2. ¿ Beste plan edo programa batzuekiko elkarreraginen analisia.

  3. ¿ Plan edo programak eragindako esparruko ingurumenaren analisi, diagnostiko eta balorazioa.

  4. ¿ Teknikoki arrazoizkoak diren alternatiben ingurumenari buruzko azterketa. Hartutako erabakiaren justifikazioa.

  5. ¿ Plan edo programaren jarduketa desberdinen eraginak identifikatu eta baloratzea.

  6. ¿ Neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsatzaileen proposamena.

  7. ¿ Plan edo programaren ondorioak ikuskatzeko programa.

  8. ¿ Laburpen-dokumentua.

  9. ¿ Dokumentazio grafikoa.

  1. ¿ Plan edo programaren helburu estrategikoen eta helburu horiek lortzeko aintzat hartutako alternatiben deskribapena.

    Plan edo programaren helburu estrategikoen eta helburu horiek lortzeko aintzat hartutako alternatiben deskribapenak barne hartuko ditu:

  1. ¿ Planaren edo programaren jarduketa-eremuaren eta denboran izango duen irismenaren deskribapena.

  2. ¿ Plan edo programaren helburuen azalpena, ingurumenari dagozkion helburuen aipamen zehatzarekin.

  3. ¿ Plana edo programa lantzean bere helburuak lortzeko aintzat hartu diren alternatiba desberdinak sortu, deskribatu eta analizatzea (kokapenari, kudeaketari, baliabideen erabilerari eta abarri buruzko beste jarduketa batzuk).

  4. ¿ Plan edo programaren alternatiba desberdinetan jasotako proposamenen edo jarduketen laburpena eta zehaztapen-maila. Halaber, plan edo programa horrek ingurumenari buruz jasotzen dituen proposamenak zehaztuko dira.

  5. ¿ Beste plan batzuetatik edo goragoko hierarkia-mailetako ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziotik ateratako ildo eta irizpideak kontuan hartu, integratu eta garatzea helburutzat dituzten zehaztapenen laburpena.

  6. ¿ Eraginak izan ditzaketen alternatiba desberdinen jarduketak identifikatzea (lurzorua mugatu eta sailkatzea; erabilera aldatzea; erabilera orokorrak eta arearen araberako erabilera zehatzak esleitu eta sailkatzea; jarduera, ekipamendu eta zerbitzuak kokatzea; azpiegiturak kokatzea; lurzoru urbanizaezinean ezarpen isolatuak egitea; baliabideak kontsumitzea; kutsagarriak eta hondakinak isurtzea; jarduera eragitea, etab.)

  7. ¿ Plana eta berau garatzen duten beste plan edo programa batzuk burutzeko faseak.

  8. ¿ Antzeman diren informazio-hutsuneak.

  9. ¿ Parte-hartze publikoaren maila eta plana edo programa lantzeko lehen faseetan parte-hartze hori ahalbidetzeko prozedurak.

  1. ¿ Beste plan edo programa batzuekiko elkarreraginen analisia.

    Fase honetan, beste helburuen artean, sinergien eta ingurumenean kontrako ondorio metatuen sorreran eragin dezaketen beste plan edo programa batzuekiko duen hierarkiako eta zeharkako harremana identifikatuko da.

  1. ¿ Plan edo programaren edukia baldintzatzen eta, ondorioz, alternatibak sortzen egonik, ebaluatuta edo ebaluatu gabe egon daitezkeen goragoko hierarkia-maila bateko plan edo programetatik ateratako ildo eta irizpideak identifikatzea.

  2. ¿ Nazioarteko, Europako Batasuneko, estatuko edo autonomia-erkidegoko eremuetan ezarritako ingurumenari buruzko, baliabide naturalen kontserbazioari buruzko edo garapen jasangarriaren sustapenari buruzko helburuak eta konpromisoak (Ingurumeneko Esparru Programa, etab.) administrazio-xedapenak eta legeria identifikatzea. Estrategia eta helburu horiek plana edo programa lantzean kontuan nola hartu diren aztertzeko analisia.

  3. ¿ Azterketak xede duen eremuan eragina duten bestelako planak (lurralde-antolamendu integralari dagozkionak, plan sektorialak, ingurumenari buruzko planak, natura-gunea babestu eta kontserbatzeko planak, Natura 2000 Sarean sartu edo proposatutako zonak kudeatzeko planak eta Europako Batasunean edo autonomia-erkidegoan interesa duten fauna eta florako espezieak kudeatzeko planak, Tokiko Agenda 21ak, etab.

  1. ¿ Plan edo programaren eragina jasango duen eremuko ingurumenaren analisi, diagnostiko eta balorazioa.

    Atal honetan funtsezkoak diren elkarreragin ekologikoak eta ingurumenari dagozkionak deskribatzen saiatu behar da. Halaber, kontuan hartuko dira kontserbazioaren eta garapen jasangarriaren alorretan lurraldeak dituen lehentasunak. Honako kontuetan sakonduko da:

  1. ¿ Azterketa-eremua definitu eta definizio horretan jarraitu diren irizpideak adieraztea.

  2. ¿ Baliabide naturalen ustiapena eta lurzoruaren egungo erabilerak deskribatzea.

  3. ¿ Plan edo programaren arrazoizko alternatiba desberdinak burutzean eragina jasan dezaketen ingurumen-aldagaiak identifikatzea, esate baterako, biodibertsitatea, flora, fauna, gea, lurra, ura, airea, klima-alderdiak, arrisku natural eta teknologikoak, kultura-ondarea, osasun publikoa, paisaia, etab., bai eta alderdi horien guztien arteko elkarreragina identifikatzea ere. Giza biztanleei buruzko informazioa bereizita aurkeztuko da emakumeei dagokienean eta gizonezkoei dagokienean.

  4. ¿ Ingurunean baliagarriak diren ingurumen-baliabideak identifikatzea. Kontserbazioaren, ahultasunaren, berezitasunaren edo babes bereziaren ikuspegitik garrantzitsuak diren areak zehaztea. Bereziki kontuan hartuko dira Europako Batasunean nahiz Euskal Autonomia Erkidegoan interes berezia duten flora eta faunaren lehentasunezko habitatak edo banaketa-areak, hezeguneak eta, oro har, ingurumenari dagokionez ahulak diren zonak.

  5. ¿ Legezko edota kalitatezko irizpideen, dibertsitatearen, heldutasunaren, bitxitasunaren, naturaltasunaren, adierazgarritasunaren, ahultasunaren, produktibitatearen, basoko bizitzarentzat duen garrantziaren eta abarren arabera ingurunearen kalitatearen zenbait alderdi baloratzea.

  6. ¿ Lurraldeko paisaiaren ezaugarrien, baliabide naturalen, ondare historiko-artistikoaren eta abarren analisi integratuan oinarrituz lurralde horren ingurumen-unitate homogeneoak zehaztea. Unitate horietako ingurumenaren kalitatea baloratu eta erabilera-gaitasunak aztertzea.

  7. ¿ Planak xede duen eremuko ingurumenari buruzko ondorioak edo diagnostikoa. Ingurumenaren babes eta kontserbazioaren alorrean eta garapen jasangarriaren alorrean antzemandako arazo nagusiak, lortu nahi diren helburuak eta dauden lehentasunak.

  8. ¿ Eskatutako informazioa biltzeko orduan aurki daitezkeen zailtasunak.

  1. ¿ Teknikoki arrazoizkoak diren alternatiben ingurumenari buruzko azterketa. Hartutako erabakiaren justifikazioa.

    Aurreko atalean bildutako informazioan oinarriturik, teknikoki arrazoizkoak diren alternatibek ingurumenean eragingo dituzten ondorioen analisi diferentziala egingo da.

  1. ¿ Plan edo programaren alternatiba desberdinetan jasotako jarduketen definizioa.

  2. ¿ Ezagutzen zaizkion joeren eta aurreikus daitezkeen etorkizuneko bere joeren arabera sistemak izango lukeen eboluzioa erakusteko 0 alternatiba edo "esku ez hartzeko" alternatibaren definizioa.

  3. ¿ Alternatiba desberdinak baloratzeko erabiliko diren ingurumen-irizpideen deskribapena.

  4. ¿ Alternatiba desberdinek eragindako ondorio nagusien deskribapen eta balorazio orokorra.

  5. ¿ Hala badagokio, alternatibei buruz galdetu zaien pertsona eta erakundeen iritzia.

  6. ¿ Azkenean hartutako erabakiaren justifikazioa eta gainerako alternatibak baztertzeko arrazoiak.

  1. ¿ Plan edo programaren jarduketa desberdinen eraginak identifikatu eta baloratzea.

    Fase hau maila batean edo batzuetan egingo da, plan- edo programa-proiektuaren edukiaren arabera. Oro har, bi ebaluazio-maila zehatz daitezke.

  1. ¿ Plan edo programaren helburuek ingurumenean izan dezaketen eraginaren analisia.

    Fase honetan plan edo programaren helburu, estrategia eta ildoak aztertuko dira, bere burutzapenak eragin kaltegarria izango duen, arazorik planteatuko duen edo 2. eta 3. ataletan finkatutako ingurumen-alorreko lehentasunak lortzen lagunduko duen aurresateko xedez.

  2. ¿ Planaren jarduketek (erabileren eta jardueren arautzea barne) izan ditzaketen ondorioen, alegia ingurumenean eragin dezaketenen, identifikazioa eta balorazioa, planean proposatutako jarduketa desberdinen eta eragindako inguruneko elementu espezifikoen arteko elkarreraginen azterketaren bitartez. Honakoak zehaztuko dira:

    1.¿ Planaren edo programaren hierarkian goragokoak diren mailetan ingurumenaren gaineko eraginaren baterako ebaluazioa pasa duten jarduketa eta ondorioen identifikazioa.

    2.¿ Lehenago ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazio bat pasa ez duten plan edo programako jarduketa desberdinentzako eraginen identifikazioa eta aurreikuspena. Honako egituraren arabera taldekatu ahal izango dira:

    2.1.¿ Eragin zuzenagatik, zeharkako eraginagatik edo ekosistema, habitat eta espezie baliagarrien asalduragatik baliabide naturalak galtzea. Halaber, kontuan hartuko dira espazioko heterogeneotasunaren gaineko eraginak dibertsitate biologikoen mantentzearen, espazioen arteko konexioaren aldaketen eta zatiketen oinarri gisa.

    2.2.¿ Euskal Herriko Ingurumena babesteko 3/3998 Lege Orokorraren 51. artikuluan zehaztutako ingurumen ahuleko zonei eta, bereziki, natura-gune babestuei, Natura 2000 Sareko zonei, arriskuan dauden basoko flora eta faunako espezieen banaketa-zonei, hezegune garrantzitsuei eta abarrei ondorioak eragitea, betiere zona horietarako ezartzen diren babes-helburuak kontuan hartuta.

    2.3.¿ Estetika eta kulturari edo paisaiari dagozkien baliabideei ondorioak eragitea, beren osagai natural eta erabileren integrazioaren, osaera estetikoaren eta horietatik ondorioztatutako giro emozionalaren ikuspegitik baliagarriak diren paisaiak daudela kontuan hartuta.

    2.4.¿ Baliabide berriztagarriei eta berriztaezinei kontsumo-proposamenetatik edo beren kalitatea aldatzen duten jardueretatik eratorritako ondorioak eragitea.

    2.5.¿ Hondakinak sortu eta kutsadura areagotzea.

    2.6.¿ Giza osasunean eta lasaitasun-baldintzetan eta hiri-ingurumenaren kalitatean eragin zuzena edo zeharkakoa izatea (paisaia, ondarea, espazio libreak, irisgarritasuna, etab.). Ahal bada, biztanleengan duen eragina emakumeak eta gizonezkoak bereiziz deskribatuko da.

    2.7.¿ Nekazaritzari eta ekologiari dagokien produktibitatea galtzea, funtsean ingurune edafikoa erabiltzeko gaitasunaren eta nekazaritza-ustiapenetan izandako eragin-mailaren arabera.

    2.8.¿ Kultura-ondarea galtzea.

    2.9.¿ Eragin daitezkeen mugaz haraindiko ondorioak.

    2.10.¿ Plan edo programaren proposamenak eragindako arriskuen analisia, bai eta hark berari ez dagozkion eta tarteka izan daitezkeen arriskuetan duen eragin-maila ere.

    2.11.¿ Planaren fase honetan proposamen edo jarduketa zehatz batzuen eragina zehazteko izaten diren eragozpen eta zalantzen deskribapena.

    3.¿ Eraginak edo beren ezaugarriak deskribatuko dira eta, horretarako, baliagarriak dira irailaren 30eko 1131/1998 Errege Dekretuaren (Proiektuen Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioaren Araudia) 1. Eranskinean zehaztutako ezaugarri edo kontzeptu teknikoak. Honakoen arabera sailkatuko dira: gertatzeko duten aukera, zeinua (positiboa edo negatiboa), gertatzen diren unea (planaren garapenarekin batera edo denboran bat etorri gabe), iraupena, itzulgarritasuna, berreskuragarritasuna, garrantzia eta espazioko helmena, ondorio zuzenak eta zeharkakoak. Arreta bereziaz aztertuko dira planaren jarduketa desberdinen metaketa- eta sinergia-ondorioak eta hauek beste plan batzuek proposatutako jarduketen ondorioekin dituztenak, 7.2. atalaren fasean bildutako datuak kontuan hartuta. Halaber, eraginak aurresateko unean izandako zalantza-maila adieraziko da. Gainera, eragin horiek gertatzea aurreikusten den plan edo programaren fase desberdinekin lotzeko ahalegina egingo da.

    4.¿ Eraginen kalifikazioak honakoak izango dira: bateragarriak, neurrizkoak, gogorrak eta kritikoak, irailaren 30eko 1131/1998 Errege Dekretuan (Proiektuen Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioaren Araudia) jasotako definiziori jarraiki.

  3. ¿ Hala badagokio, eragin kritikoa izango dutelako aldatu edo kendu egin diren plan edo programako jarduketak zehaztuko dira.

  1. ¿ Neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsatzaileen proposamena.

  1. ¿ Plangintzako goragoko eskaletan egindako ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluaziotik ondorioztatu diren neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsatzaileen identifikazioa.

  2. ¿ Plan edo programaren helburu eta estrategien egokitzapen-proposamena, hala badagokio, ingurumenari dagozkion alderdiak sartuz.

  3. ¿ Eragin negatiboa duten proposamenen ingurumen-kostua saihestu edo murrizteko neurrien eta ingurumen-ondorio positiboak dituzten bestelako proposamenen onurak areagotzeko neurrien definizioa. Hauek bi eratakoak izan daitezke:

    1.¿ Eragin garrantzitsuenei dagozkien neurri zuzentzaileak; hauen helburua izango da gertatzeko aukerak murriztea eta elementu baliagarri edo ahulak eta gizakiak eragin garrantzitsu edo handien menpe egotea saihestea.

    2.¿ Lurraren kokapen, sailkapen eta kalifikazioari, hiri-lurrari eta urbanizagarriari buruzko zehaztapenei, erabilera orokor eta zehaztuei, industrialdeetako zehaztapen espezifikoei, jarduketa-kopuruari, beren dimentsio edota ahalmenari, erabilitako teknologiei eta abarri dagozkien neurri babesle eta zuzentzaileak.

    3.¿ Planaren proposamenek zuzenean mehatxatzen dituzten baliabide natural estrategikoak (habitatak, espezieak, paisaia, baliabide hidrikoak, ur-masak, hezeguneak, ondare geologikoa, etab.).

    4.¿ Hiri-paisaia, mugikortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko, hiri-hazkuntza berriak paisaian integratzeko, landa-lurraren eta nekazaritza-egituraren erabilera tradizionalari eusteko, azpiegiturak eta eraikuntzak landa-inguruneari eta paisaiari egokitzeko eta abarrerako neurriak.

    5.¿ Aurreikusitako ingurumenaren gaineko eragina arindu nahi dituzten baliabide berriak sortzera bideratutako neurri konpentsatzaileak.

    6.¿ Hala badagokio, proposatutako neurriak aplikatzearen ondoriozko kostu ekonomikoaren kalkulua eta horiek burutzeko denboraren planifikazioa.

    7.¿ Helburutzat ebaluazio-xede den plan edo programaren proposamenak kokatu edo zehaztea duten beheragoko mailako plan edo programak diseinatzeko irizpide eta norabide orokorrak (etorkizuneko jarduketen kokapen onargarriak, arazoak sortuko dituztenak edo onartezinak adieraztea).

    8.¿ Ondorengo ingurumenaren gaineko eraginaren baterako edo bakarka egindako ebaluazioetan sartzeko irizpideak.

    9.¿ Aurrerago aipatutako neurri guztiak zein mailatan betetzen diren eta zein eraginkortasun-maila duten jarraitzeko adierazle guztien deskribapena.

  1. ¿ Plan edo programaren ondorioak ikuskatzeko programa.

    Honen helburua da plan edo programaren aplikazioa zuzena den eta eragina gutxitu eta zuzentzeko neurriak kontuan hartzen diren egiaztatzea. Halaber, plan edo programa abiarazteak, aurreikusi eta neurtutakoez gain, beste ondorio garrantzitsu batzuk eragin ez dituela egiaztatzen saiatu behar da. Programak honakoak barne hartu behar ditu:

  1. ¿ Kontrolaren helburuak zehaztea.

  2. ¿ Jarraipena behar duten ingurumeneko sistema, alderdi edo aldagaiak identifikatzea.

  3. ¿ Adierazleen jarraipena egiteko beharrezkoak diren datu kuantitatibo eta kualitatiboak finkatzea.

  4. ¿ Kuantifika daitezkeen parametroentzako mugako edo erreferentziazko mailak ezartzea.

  5. ¿ Planaren fase desberdinak burutzean, aurreko fasean aurreikusitako neurriak zein mailatan betetzen diren ikuskatu, zaindu eta jakinarazteko programak diseinatzea.

  6. ¿ Plangintza-prozesuaren ondorengo faseetara edo garapen-dokumentuen ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioetara atzeratu behar diren analisi zehaztuak zein alderdiri dagozkien adieraztea.

  1. ¿ Laburpen-dokumentua

    Aurreko epigrafeen arabera ahalbidetutako informazioaren laburpen teknikoa izango da eta oro har biztanle guztiek ulertzeko moduan prestatuko da. Argi eta garbi azalduko dira aztertu diren aukera edo alternatiba desberdinak, haien ingurumen-ebaluazio konparatua, planaren zehaztapenen ebaluazio zehatzaren emaitza, proposatu diren neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsatzaile nagusiak eta garapen-planetan eta jarraian izango diren ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioetan sartu behar diren neurriak.

  2. ¿ Dokumentazio grafikoa.

    Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko azterketak dokumentazio grafikoa barne hartuko du eta honek jasotako informazioa ulertu eta espazioan kokatzeko moduan azalduko da. Era berean, kartografia plan edo programa beraren lan-eskalari egokituko zaio. Zehazki honako dokumentu grafikoak barne hartuko ditu:

  1. ¿ Proposamenak espazioan kokatu daitezkeen kasuetan, plan edo programaren alternatiba desberdinen irudikapen kartografikoa.

  2. ¿ Plan edo programaren egitura-zehaztapenak eta, bereziki, ondorioak eragin ditzaketen eta lurraldean kokatu daitezkeen jarduketei dagozkienak.

  3. ¿ Lurraldeko ingurumenaren analisia gai-geruza desberdinetan eta eragina jasandako lurraldean dauden ingurumen-unitate homogeneo nagusien kartografia sintetikoa.

  4. ¿ Ingurumenaren aldetik interes berezia duen lurraldeko eremu eta baliabideak jasoko dituen kartografia.

  5. ¿ Antzemandako eragin nagusien kokapena espazioan.

  6. ¿ Lurraldean kokatu daitezkeen neurri babesle, zuzentzaile eta konpentsatzaileak islatzen dituen kartografia.

  7. ¿ Ikuskatuko diren eremu edo baliabideak islatzen dituen kartografia.