Arautegia
Inprimatu176/2003 DEKRETUA, uztailaren 22koa, B motako joko-makinak Euskadin eskaintzeko plangintza egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 148
- Hurrenkera-zk.: 4400
- Xedapen-zk.: 176
- Xedapen-data: 2003/07/22
- Argitaratze-data: 2003/07/30
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Herrizaingoa
Deskribapenak
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legeak Administrazioari eman zion jokoaren plangintzan eta kontrolean parte hartzeko ahalmena. Hori dela eta, jokoaren eskaintza joko mota desberdinen arteko orekan oinarritzen da eta azpisailen kontrol gabeko garapenari mugak jartzen zaizkio.
Bestalde, eman zaion plangintza egiteko gaitasuna erabiliz eta gorabehera ekonomiko eta sozialei dagokienez, Lege horren Bigarren Azken Xedapenak Jaurlaritzako Kontseiluari ahalmena eman dio hiru urtean behin aztertzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren Jokoen Bilduman sartutako mota bakoitzeko joko-elementuak baimentzeko gehieneko kopuruaren mugak.
Hortaz, bai aipatu 4/1991 Legeak bai Jaurlaritzako Kontseiluak kopuru-mugak ezarri dizkiote azpisail bakoitzeko gehieneko hazkundeari. Besteak beste, kasinoen kopuruari eta bere banatze geografikoari, bingo areto osoaren gehieneko edukierari baita joko aretoen arteko distantziarik gehiena.
B motako joko-makinak ustiatzeko baimenei dagokienez eta 4/1991 Legearen hasieran ezarritako plangintzari jarraituz, abenduaren 24ko 308/1996 Dekretuak onartu zuen makinen indarreko Araudiak plangintza xehatua burutu du. Horiek horrela, ostalaritza, bingo edo joko-aretoetan jar daitezkeen joko-elementuen kopurua zehaztu zituen, baita monopolioaren kontrako arauak ere, enpresa titularrak joko-baimenak bidegabeki badauzka.
Gaur egun, B motako joko-makinen kopurua etengabe hasi da. Ostalaritza-etxe, bingo eta joko aretoek duten ustiapen hauen batuketa, gure ustez, joko mota horren eskaerara heltzeko egokia da. Era berean, egungo kopuruen gainetik igotzeak joko mota horren eskaintza gehiegizkoa izateko arriskua ekar dezake eta 4 /1991 Legeak ezartzen dituen eskaintzaren joko mota desberdinen arteko oreka apurtuko litzateke.
Beraz, Euskadiko jokoen eskaintza anitza kontrolatzeko eta orekatzeko hastapenak mantentzen saiatuko gara, eta joko mota horren eskaintza arrazionalizatzen. Horretarako, mota honetako joko-makinak ustiatzeko establezimenduen gehieneko kopurua mugatuko duen araua ezartzea beharrezkoa da.
Dekretu honek zehazten du, planifikazioari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko establezimenduetan jarritako B motako joko-makinen baimenen gehieneko kopurua.
Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Jolas-Jardueren eta Ikuskizun Publikoen Euskal Kontseiluak txostena eman duelarik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko uztailaren 22ean egindako bilkuran, aztertu eta onartu ondoren, honako hau,
Dekretu honen xedea da planifikatzea Euskal Autonomia Erkidegoko establezimenduetan jarriko diren B motako joko-makinen eskaintza.
Dekretu hau indarrean sartzen denetik aurrera ez da emango B motako joko-makinak ustiatzeko baimenik.
Herrizaingo sailburuaren 1997ko abenduaren 17ko Aginduaren 8. artikuluan ezarritako tramitearekin bat, B motako joko-makinak ustiatzeko baimen guztiak aldi baterako bajan badaude titularrek alta eman diezaiekete Dekretu hau indarrean sartzen denetik zazpi eguneko epean. Hala egin ezean, behin betiko baja egoerara pasatuko dira ofizioz.
Dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera eta 2004ko abenduaren 31 arte, ez da baimenduko aldikako baja gehiago. Aldikako bajak baimentzeko eskaerak gehienez hiru hilabete lehenago aurkeztu ahal izango dira, beti ere, 2004ko abenduaren 31 baino lehen.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2003ko uztailaren 22an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Herrizaingo sailburua,
JAVIER BALZA AGUILERA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: AGINDUA, 1997ko abenduaren 17koa, Herrizaingo sailburuarena, jolas-makinen eta makina osagarriak baimentzeko jardunbidearen arloan, Euskal Autonomia Erkidegoko jolas-makinen, makina osagarrien eta jokorako bestelako instalazio eta sistemen Araudia garatze
- Ikus: 308/1996 DEKRETUA, abenduaren 24koa; zeinaren bitartez onartu egiten baita Euskal Autonomi Elkarteko joko-makimen, makina laguntzaileen eta jokorako beste instalazio eta sistema batzuen araudia.
- Ikus: 4/1991 LEGEA, azaroaren 8koa, Euskal Herriko Autonomi Elkartean jokoa arautzekoa.