Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

30/2003 DEKRETUA, otsailaren 18koa, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren funtzionamenduari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 42
  • Hurrenkera-zk.: 1206
  • Xedapen-zk.: 30
  • Xedapen-data: 2003/02/18
  • Argitaratze-data: 2003/02/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legean du jatorria Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak, lege horretan jasotzen baita boluntariotzaren inguruan biltzeko, kontsultak egiteko eta aholkuak emateko organoa izango dela kontseilua.

Boluntariotzaren egitekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari dagokionez, gizartea aldatzea bermatuko duten politika publikoak prestatzen eta garatzen laguntzea da, beti ere gauzak berritzeari begira eta beste gizarte eragile batzuekin batera.

ontsultarako eta bilgune izateko organoa sortzearekin lortu nahi da boluntariotza sustatzeko Euskal Administrazio Publikoaren konpromisoa antolatzea, boluntarioen, horien antolaketaren eta Administrazioaren arteko harremana bermatzeko.

Helburu hori betetzeko, Boluntariotzaren Euskal Kontseilua sortu zen ekainaren 25eko 17/1998 Legearen 14. artikuluan, eta sortu ere, kontsulta organo izateko. 15. eta 16. artikuluetan, bestalde, kontseiluaren egitekoak eta osaera ezarri ziren.

Ondorioz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoaren irizpenaz bat etorriz, interesatuta dauden kontsulta-organoei entzunda eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2003ko otsailaren 18an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honen helburua da Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren funtzionamendua arautzea, Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarrian agindutakoa betez.

  1. – Boluntariotzaren Euskal Kontseiluko Lehendakaritzari eskumen hauek izendatu zaizkio:

    1. Kontseiluaren ordezkaritza izatea;

    2. Kontseiluaren egintzak zuzentzea;

    3. Kontseiluko bilkurak deitu eta horietan mahaiburu izatea, horiek zuzen gobernatzeko behar diren jarraibide orokorrak prestatzea eta eztabaidak moderatzea;

    4. Kontseiluko bilkuren gai-zerrenda prestatzea;

    5. bilkuretako aktak eta egiaztagiriak sinaduraz oniriztea;

    6. behar izanez gero, erabakiak bidali eta argitara daitezela agintzea eta bete daitezela xedatzea; eta

    7. legeetan, dekretu honetan eta oro har, dekretu honek beste organo batzuei izendatzen ez dizkien beste egiteko guztiak.

  2. – Lehendakaritzak lehendakariordeari eskuordetu diezazkioke egitekoak.

Boluntariotzaren Euskal Kontseiluko lehendakariordeak lehendakaria ordezkatuko du hori kanpoan edo gaixorik dagoenean nahiz kargua hutsik dagoenean.

Boluntariotzaren Euskal Kontseiluari eskumen hauek izendatu zaizkio:

  1. bai kontseiluko kideek bai hirugarren batzuek Kontseiluan aurkeztu nahi dituzten gai, txosten, proposamen edo agiriak hartzea, antolatzea eta bideratzeko prestatzea, Kontseiluak azter ditzan hori izango baita erregelamenduzko bidea, eta dagokien izapideak egitea guztiei;

  2. Kontseiluko kideen esku uztea gai-zerrendan sartutako gaiei buruzko agiri guztiak, azter ditzaten;

  3. Kontseiluak duen edo sortzen duen informazioa dagokien pertsonei edo instantzietara bideratzea;

  4. osokoaren bileretako aktak egitea eta hartzen diren erabakiei bide ematea;

  5. fede-emaile izatea, lehendakariaren oniritziaz, eta Kontseiluak hartutako erabaki eta akten egiaztagiriak egitea; behar denean, egiaztagiria akta onartu aurrekoa dela adierazi beharko da espreski. Bere esku utzitako agiri, irizpen eta boto partikularren egiaztagiriak ere egingo ditu, lehendakariak oniritzita;

  6. bere menpe dagoen artxiboa eta espedienteak antolatu eta zaintzea, bai eta agirien sarrera eta irteeren erregistroa ere, eta bere organoen eta horiek kideen esku uztea, hala eskatzen zaionean;

  7. Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak egin beharreko urteko memoria, Kontseiluaren egintzak azalduko dituena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko boluntariotzaren egoerari buruzko urteko txostena prestatzeko behar diren datu guztiak ematea; eta

  8. Lehendakaritzak uzten dizkion kudeaketa eta koordinazio lanak.

  1. – Boluntariotzaren Euskal Kontseilua lehendakariak deituta batuko da, gutxienez seihilean behin, eta Lehendakaritzak egokitzat jotzen duen guztietan edo kideen herenak eskatzen duenean. Deialdiarekin batera gai-zerrenda jarriko da.

  2. – Organoa behar bezala eratzeko, batzarrak egiteko, eztabaidetarako eta erabakiak hartzeko, lehendakariak, idazkariak edo horien ordezkoek eta kideen erdiak egon beharko dute.

    Quorumik ez bada, kontseilua bigarren deialdian batuko da, lehengorako jarritako ordua baino ordu erdi geroago, baldin eta hitza eta botoa duten kideen herena baldin badago eta lehendakaria, idazkaria edo ordezkoak badaude.

  1. – Kontseiluaren iritzipean uzten diren gai zehatzak aztertzeko, lantalde iraunkorrak edo espezifikoak sor daitezke, Kontseiluak berak gehiengo soilez erabakita.

  2. – Talde horiek bokalek osatuko dituzte.

  3. – Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legearen 16.3 artikuluak aipatzen dituen pertsonak izenda ditzake Lehendakaritzak, Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak proposatuta.

Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren gain uzten da Boluntariotzaren Euskal Plana prestatzea. Kontseiluak, bestalde, dagokion sailera bidaliko du plana, Jaurlaritzaren Kontseiluak onar dezan. Halaber, planaren segimenduan eta ebaluazioan parte hartuko du eta planaren helburu eta ildo estrategikoen garapenari eta gauzatzeari buruzko txosten eta proposamenak egingo ditu.

Boluntariotzaren Euskal Plana onartu ondoren eta boluntariotzaren antolakuntzen benetako dimentsioak ezagututa, sei hileko epean, Boluntarioei buruzko euskal legearen 16. artikuluko 1. puntuko c) letran aipatzen den partaidetza-sistema proposatuko dio Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak dagokion sailari, Jaurlaritzaren Kontseiluak onar dezan.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2003ko otsailaren 18an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVIN.