Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

90/2002 DEKRETUA, apirilaren 23koa, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa ezartzeko dekretua aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 87
  • Hurrenkera-zk.: 2740
  • Xedapen-zk.: 90
  • Xedapen-data: 2002/04/23
  • Argitaratze-data: 2002/05/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Azaroaren 20ko 306/2001 Dekretu bidez, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa ezarri zen.

Arabako Foru Aldundiak 2001eko azaroaren 11n aipatutako dekretua aldatzeko eskea egitea ebatzi zuen, Ebazpen Batzordea erregulatzen duen ekainaren 30eko 1994/13 Legearen 58 artikuluan xedatutakoaren babespean, ustez eskumen banaketaren ordena ez baitzuen gordetzen bi puntu zehatzetan: a) aipatu Sailaren eraginpeko alor gisa «basoa eta izadia zaintzeko zerbitzua» esleitzeari dagokiona; b) ‘Natura 2000’ Europako sare ekologikoaren barruan dauden Garrantzi Komunitarioko tokiak proposatu eta kudeatzea» betekizuna Biodibertsitatearen Zuzendaritzari esleitu izana, Arabako Lurralde Historikoak babespeko naturguneen administrazio nahiz kudeaketarako dituen eskuduntzak beren-beregi aipatu gabe.

Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2002ko urtarrilaren 8an egindako bilkuran, aipatutako eskea partzialki baiestea erabaki zuen.

Aipatu Erabakian adierazitakoarekin bat, bidezkoa da aipatutako egitura organikoko Dekretua aldaraztea eta 306/2001 Dekretuko 1. artikuluan nahiz sarreran jasotzen zen «eta basogintza zerbitzua» ezabatzea, Lurralde Historikoei dagozkien eskuduntza baita; hala nola, babes klausula bat sartzea, Ekainaren 30eko 16/1994 EAEko Naturaren Kontserbaziorako Legearen 13. eta 25. artikuluek aipatzen dituzten babespeko naturguneen administrazioa nahiz kudeaketari dagokionez, Lurralde Historikoen foru organoen eskumenekoak direnak.

Horren ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailbururen proposamenez, lehendakariak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko apirilaren 23an burututako batzarraldian aztertu eta onartu ondoren

«f) ‘Natura 2000’ Europako sare ekologikoaren barruan dauden Garrantzi Komunitarioko tokiak proposatu eta kudeatzea, EAEko Naturaren Kontserbaziorako ekainaren 30eko 16/1994 Legearen 13. eta 25. artikuluek aipatzen dituzten babespeko naturguneen kudeaketarako Lurralde Historikoetako foru organoek dituzten eskuduntzen kaltetan gabe».

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko apirilaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu

eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.