Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

44/2002 DEKRETUA, otsailaren 12koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 1152
  • Xedapen-zk.: 44
  • Xedapen-data: 2002/02/12
  • Argitaratze-data: 2002/02/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu zituen, eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu. Dekretu horren bidez, baita hori aldatzeko lehendakariak emandako irailaren 17ko 19/2001 Dekretuaren bidez ere, Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailen egitura berrantolatu egin da eta Administrazioko sailen artean eskumenak banatu egin dira, berriro ere. 2001-2004 legegintzaldirako Jaurlaritzaren programa osatzen duten konpromiso programatikoak ahalik eta eraginkortasun handienaz betetzeko egin da hori guztiori.

Uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuko 11. artikuluak, irailaren 17ko 19/2001 Dekretuko 7. artikuluan emandako idazketa berrian, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari dagozkion egitekoak eta jardun-arloak jasotzen ditu. Bi arau horien Lehenengo Azken Xedapenean xedatutakoari jarraituz, Dekretu honek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura eta egitekoak finkatzen ditu, aipatutako bi xedapenetan ezarritako egituraketa-irizpideei eta aurreikuspenei jarraituz.

Egitura horrek hiru sailburuordetza izango ditu: Justizia Sailburuordetza, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza eta Gizarteratze Sailburuordetza. Sailburuordetza horiek, beren aldetik, zuzendaritzak izango dituzte, bakoitzari dagozkion arlo bereziak kontuan hartuta.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren menpe daude, zuzenean eta hierarkiaren arabera, Kabinetearen Zuzendaritza (sailburuari laguntzeko egitekoak ditu horrek), Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza eta Zerbitzu Zuzendaritza; hirurak sailaren organo horizontal gisa eratzen dira.

Justizia Sailburuordetzak egiteko hauek izango ditu: Botere Judizialarekiko eta Justizia Administrazioan jarduten duten erakunde eta organoekiko harremanen inguruan Sailak dituen eskumenak betetzea; administrazio horrek ongi jarduteko behar dituen baliabideak jartzea; justizia, zuzenbide-ordenamenduaren baitan, balio goren gisa ezartzeko erabakiak sustatzea; eta espetxeei buruzko eskumenak.

Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza administrazio honek dituen eskumenak eta egitekoak hartzen dituen organoa da, honako arloei dagokienez: lan harremanak, enplegu eta prestakuntza politikak, gizarte-ekonomia eta kooperatibismoaren arloko jardunak, Gizarte Segurantza antolatzea eta administratzea, erakunde horren erregimen ekonomikoa eta gizarte aurreikuspenerako borondatezko erakundeen alorreko ekintzak.

Azkenik, Gizarteratze Sailburuordetzak izendaturik dituen egitekorik behinenak hauek dira: gizarte bazterketaren aurka borrokatzen eta familiari babesa ematen lan egiten duten erakunde publiko zein pribatuen jarduna planifikatu, sustatu eta koordinatzea. Honen inguruan, gizarte bazterketaren, marjinazioaren eta pobretasunaren aurkako programak sortu eta kudeatuko ditu, bere gisa bizitzeko adina baliabide ez dutenen integrazio pertsonal, sozial eta laborala sustatzeko prestazio ekonomiko eta gizarte-laguntzako bestelako baliabideez gain. Halaber, seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakundeen Planaren garapena bultzatuko du, Administrazioko beste organoei dagozkien eskumeneko jarduerei kalterik egin gabe, eta, bukatzeko, gizarteratzearen eta familiaren inguruko programak, zerbitzuak eta prestazioak ebaluatu eta gainbegiratuko ditu.

Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko otsailaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu zituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuko 11. artikuluak (irailaren 17ko 19/2001 Dekretuko 7. artikuluan emandako idazketa berrian) finkatzen dituen egitekoak eta eskumenak dagozkio, dekretu honetan aurreikusitakoaren arabera.

Aurreko artikuluan aipatu diren eskumenak erabiltzeko, honako organo hauek izango ditu Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak:

  1. Organo Nagusiak:

    1. ¿ Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua:

      1. Kabinetearen Zuzendaritza.

      2. Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.

      3. Zerbitzu Zuzendaritza.

    2. ¿ Justizia Sailburuordetza:

      1. Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza.

      2. Baliabide Materialen Zuzendaritza.

      3. Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritza.

      4. Giza Baliabideen Zuzendaritza.

    3. ¿ Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza:

      1. Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza.

      2. Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza.

      3. Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza.

    4. ¿ Gizarteratze Sailburuordetza.

      1. Gizarteratze Zuzendaritza.

      2. Programak eta Zerbitzuak Ebaluatzeko Zuzendaritza.

  2. Lurralde Organoak: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren lurralde ordezkaritzak, lurralde historiko bakoitzean.

  3. Organo hauek ere, Justizia, Lan eta Gizarte Sailari atxikita edo lotuta daude, beren sortze-arauetan ezartzen den moduan:

    1. ¿ Justizia Administrazioa Informatizatzeko Planaren Jarraipenerako Bitariko Batzordea, urriaren 4ko 383/1994 Dekretuaz arautua.

    2. ¿ Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordea, ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 36.3. artikuluaz sortua eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuko 9.etik eta 13.era bitarteko artikuluek arautua.

    3. ¿ Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadira destinatuta dagoen Idazkaritza Judizialaren arteko Lankidetza-Organoa, maiatzaren 27ko 123/1997 Dekretuaz sortua.

    4. ¿ Doako Laguntza Juridikoaren Aholku Kontseilua, uztailaren 30eko 210/1996 Dekretuaz sortua.

    5. ¿ Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak, uztailaren 30eko 210/1996 Dekretuaz sortuak.

    6. ¿ Sailaren Kontratazio Mahaia, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 1999ko uztailaren 12ko aginduaz sortua.

    7. ¿ Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa eta haren lurralde-bulegoak, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuaren bidez sortutakoak. Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzaren baitakoa da. Lurralde bulegoak, bestalde, dagozkien lurralde ordezkaritzen baitakoak dira.

    8. ¿ Segimendurako Batzordea, Euskal Autonomia Erkidegoan greba egiten denean, funtsezko zerbitzu nahiz jardueretan bete beharreko gutxieneko zerbitzuak arautzeko Akordioarena. Jaurlaritzaren Kontseiluaren urriaren 18ko Akordioaz sortu zen eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomia Garapenerako sailburuaren 1994ko urriaren 27ko Aginduaz argitaratu zen.

    9. ¿ Gizarteratzeko Batzorde Iraunkorra, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluaren baitan sortua, gizarte-bazterketaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legearen bitartez.

    10. ¿ Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordea, gizarte bazterketaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legearen bitartez sortutakoa.

    11. ¿ Gizarteratzeko Sail Arteko Batzordea, Gizarte Bazterkeriaren Aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legeaz sortua.

    12. ¿ Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea, abenduaren 1eko 328/1998 Dekretuaren bitartez sortutakoa.

    13. ¿ Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren Behatokia. Martxoaren 3ko 34/1998 Dekretuak sortu zuen, Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari atxikitako organo legez.

    14. ¿ Justizia Administrazioaren Euskal Behatokia, maiatzaren 8ko 81/2001 Dekretuaren bitartez sortutakoa.

    15. ¿ Enplegua Sustatzeko Euskal Kontseilua, maiatzaren 2ko 75/2001 Dekretuaren bitartez sortutakoa.

  1. ¿ Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikitzen zaio OSALAN, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea, Osasun Saileko Lan-Osasunerako Unitatearekiko duen mendetasun funtzionalari kalterik egin gabe.

  2. ¿ EGAILAN-Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko Akziokako Baltzu Publikoa ere, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikitzen zaio.

  1. ¿ Honako egiteko hauek dagozkio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari: Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. eta 28. artikuluetan aipatzen diren eskumenak eta indarrean dauden xedapenek bere egiteko eta jardun-arloetan ematen dizkioten guztiak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta jardun-arloak finkatzeari buruzko uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuak (irailaren 17ko 19/2001 Dekretuko 7. artikuluan emandako idazketa berrian) xedatzen duenaren ondorioz hartu zituen egiteko horiek.

  2. ¿ Zerbitzu publikoak edo premia biziko eta atzeraezineko zerbitzuak eskaintzeko ardura duten enpresa, entitate edo erakundeetan greba-eskubideaz baliatzen direnean, Autonomia Erkidegoko funtsezko zerbitzuak bermatzeko neurriak ezartzea ere badagokio, ekainaren 11ko 139/1996 Dekretuaz eskuordetu baitzitzaion eskumen hori.

  3. ¿ Sailburua buru dela, Zuzendaritza Kontseilua ere egongo da, Sailaren politika orokorra planifikatzen eta koordinatzen laguntzeko. Honako hauek osatuko dute Kontseilua: Kabinetearen zuzendariak, sailburuordeek eta, aztertu beharreko gaia kontutan hartuz, sailburuak izenda ditzan pertsonek.

  4. ¿ Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren menpe daude, zuzenean eta hierarkian, Kabinetearen Zuzendaritza, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza eta Zerbitzu Zuzendaritza. Saileko organo horizontalak dira horiek.

Kabinetearen Zuzendaritza baten artezko laguntza izango du sailburuak. Zuzendaritza horri, dekretu honen 9. artikuluak oro har esleitzen dizkionaz gain, egiteko hauek dagozkio:

  1. Sailburuaren lan-programaren segimendua eta plangintza egitea eta zuzenean laguntzea. Ordezkaritza instituzionala egiteko jarduerei arreta berezia jarriko dio.

  2. Sailburuaren kanpo-jarduerak antolatzea, bereziki, Eusko Legebiltzarrarekiko harremanak, Arartekoarekikoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Estatuko gainerako erakunde eta instituzioekikoak, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak dituen eskumenei kalterik egin gabe, betiere.

  3. Sailaren jardun-arloei buruzko informazioa herritarrei emateko lanak koordinatzea eta kexa eta iradokizunak jasotzea.

  4. Gizarte-komunikabideekiko harremanak eta protokoloa.

  5. Jaurlaritzaren Kontseiluan eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordean landu behar diren gaiei buruzko azterlana, prestakuntza eta laguntza ematea sailburuari.

  6. Sailak sustatzen dituen kongresu, mintegi, jardunaldi, hitzaldi eta beste ekintza publiko eta ofizialak antolatzea.

  7. Sailaren argitalpenak kudeatzea eta banatzea, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiari dagozkion eskuduntzei kalterik egin gabe.

Dekretu honetako 9. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako egiteko hauek dagozkio Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari:

  1. Saileko zuzendaritzek aurkezten dituzten hitzarmen edo erabaki proposamenei eta arauzko xedapenen proiektuei buruzko azterlana eta, beharrezko bada, informe tekniko juridikoa.

  2. Jaurlaritzaren Kontseiluan eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordean landu behar diren edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste aldizkari ofizial batzuetan argitaratuko diren gaiak izapidetzea.

  3. Sailari dagozkion gaietan, irizpen teknikoak prestatzea eta, oro har, laguntza juridikoa ematea, saileko organoek proposatzen dutenean.

  4. Justizia Sailburuordetzari laguntza tekniko eta administratiboa eskaintzea, atxilotu edo presoen ofiziozko txandari eta letratu-sorospenari dagokienez.

  5. Notario eta erregistratzaileen elkargoekiko harreman instituzionalak, eta haien izendapenei buruzko espedienteak izapidetzea.

  6. Epailaritza, notaritza eta erregistro-barrutiei buruzko ikerketak eta txostenak egitea.

  7. Bazkunen erregimen orokorra, otsailaren 12ko 3/1988 Legearen babesean, eta horretarako sortutako erregistroaz arduratzea, bazkunen lurralde bulegoak koordinatzea, gidatzea eta gainbegiratzea, eta herri onurako izaera eman zaien elkarteen babesletza.

  8. Fundazioen Babesletzari dagozkion egitekoak betetzea, ekainaren 17ko 12/1994 Legean eta Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroen antolaketa eta jarduerari buruzko Arautegia onartu zuen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera.

  9. Profesionalen Elkargoen erregimen orokorrari dagozkion egitekoak betetzea, azaroaren 21eko 18/1997 Legearen arabera, eta elkargo horiek beren sektore-eremuaren barruan sailekin izan ditzaketen harremanei kalterik egin gabe.

  10. Sailaren bibliografia, dokumentazioa eta artxiboa antolatzea, kudeatzea eta eguneratzea, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Nagusien Zuzendaritzarekin koordinatuta.

  11. Sailarentzako interesgarriak izan daitezkeen legeen, jurisprudentziaren eta doktrinaren segimendua egitea.

  12. Sailaren azterlan, ikerketa eta ebaluazio mailako programak planifikatzea eta, behar denean, gauzatzea, eta horien ondoriozko txosten orokorrak eta irizpen teknikoak prestatzea.

  1. Sailaren Estatistika-Plana lantzea eta Euskal Estatistika-Plana eta urteko Estatistika-Programak lantzen Euskal Estatistika-Erakundearekin batera lan egitea.

  2. Saileko edozein organori laguntza teknikoa ematea, sailen estatistikekin lotura duten arloetan.

  1. Saileko estatistika organo bereziari esleitutako eskumenak, otsailaren 13ko 32/1996 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekiko eta Lehendakaritzako gainerako organoekiko harreman eta koordinaziorako organo izatea, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen erabakia gauzatzeko, Europako Batasuneko araudia eta politikak prestatu eta aplikatzean Eusko Jaurlaritzaren partaidetzarako koordinazio-neurriei buruzkoa, hain zuzen ere.

Dekretu honetako 9. artikuluan oro har Zerbitzu Zuzendaritzari ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio zuzendaritza honi:

  1. Saileko aurrekontuen aurreproiektua prestatzeko lanak gidatzea.

  2. Saileko aurrekontuaren kudeaketa antolatu eta koordinatzea eta horren jarraipena egitea, horren egoeraren eta bilakaeraren berri emango diela gainontzeko organoei.

  3. Saileko inbertsio, erosketa, hornidura eta zerbitzuak kudeatzea eta ondare-kontratazioa egitea, Jaurlaritzako beste sail batzuei emandako eskumenei kalterik egin gabe.

  4. Kabinete Zuzendaritzaren ekimenez, Sailak sustatzen dituen biltzar, mintegi, jardunaldi, hitzaldi eta beste ekintza publiko eta pribatu bazuen aurrekontu eta kontularitza kudeaketa, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari emandako eskumenei kalterik egin gabe.

  5. Kabinete Zuzendaritzarekin koordinatuta, Saileko argitalpenen (eta horien banaketaren) aurrekontu eta kontularitza-kudeaketa, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari emandako eskumenei kalterik egin gabe.

  6. Saileko gastuetarako baimena ematea, indarrean dauden legeetan xedatzen denaren arabera.

  7. Saileko kontratazio organoa izatea.

  8. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 10.1. artikuluan sail bakoitzari langileriaren arloan ematen zaizkion eskumenak betetzea.

  9. Saileko zuzendaritzen gizarte ekintza, langileen trebakuntza eta hobekuntza programak prestatzea eta kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean alor horretan eskumendun diren organoen eskumenei kalterik egin gabe.

  10. Saileko langileen euskalduntze eta hizkuntza normalkuntzarako politikaren garapenean, beste zuzendaritzak koordinatzea.

  11. Saileko bulego guztietan beharrezkoak diren prozedura-arauak ezartzea eta horien berri ematea.

  12. Saileko administrazio unitateen banaketa fisikoa antolatzea eta horiek materialez hornitzea, alor horretan Ogasun eta Herri Administrazio Sailari esleitutako eskumenei kalterik egin gabe.

  1. Saileko Erregistro Orokorra antolatzea eta gidatzea.

  2. Saileko zerbitzuak informatizatzea eta bertako informatika-plana garatzea.

Sailburuaren artezko eta hierarkiazko mendetasunez, honako egiteko hauek dagozkie oro har, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko sailburuordeei:

  1. Sailaren ordezkotza egitea, titularrak eskuordetuta.

  2. Sailburuordetzaren ekintzak programatzea, gidatzea, koordinatzea, bultzatzea eta gainbegiratzea.

  3. Sailburuordetzaren arauak eta ekintza-planak proposatzea sailburuari.

  4. Sailburuordetzari atxikita dauden zerbitzuen jarduna zuzena izateko beharrezkoak diren jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.

  5. Sailburuordetzaren menpeko zerbitzuetako proiektuei buruzko proposamenak egitea, behar diren materialak eta langileak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.

  6. Sailburuordetzako zuzendariek hartutako ebazpenen aurka jartzen diren errekurtsoei ebazpena ematea.

  7. Sailburuordetzari atxikita dauden zuzendaritza-zentroen eta erakundeen funtzionamendua ikuskatzea eta kontrolatzea.

  8. Enpresa, entitate eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, bakoitzak dituen eskumenen eremuen barruan.

  9. Saileko langileak euskalduntzeko eta hizkuntza normalizaziorako prozesua bultzatzea eta lan, justizia eta gizarte zerbitzuen alorretan euskararen erabilera sustatzea, herritarrei euskaraz erantzun ahal izateko.

  10. Oro har, indarrean den zuzenbidezko ordenamenduak esleitzen dizkienak edo saileko sailburu titularrak espresuki eskuordetzan ematen dizkienak.

Kabineteko zuzendaria, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria eta Zerbitzu zuzendaria, sailburuaren menpe egongo dira artez eta hierarkikoki. Gainontzeko zuzendariak, dagozkion sailburuordearen menpe egongo dira artez eta hierarkikoki. Oro har, egiteko hauek dagozkie guztiei:

  1. Sailaren ordezkotza egitea, sailburuak eskuordetuta.

  2. Zuzendaritzako barne zerbitzuak eta lan sistemak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkion egiteko orokorren kaltetan gabe.

  3. Zuzendaritzaren jardunak bultzatzea, gidatzea, koordinatzea eta kontrolatzea, goi organoek emandako jarraibideei jarraituz.

  4. Proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan, goi organoei.

  5. Zuzendaritza bakoitzari dagozkion arloei buruzko estatistika datuen informazioa bidaltzea Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari.

  6. Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari, zuzendaritza horri oro har dagozkion azterlanak taiutzen eta prestatzen laguntzea.

  7. Oro har, indarrean den zuzenbidezko ordenamenduak espresuki esleitzen dizkienak edo guztientzako direnak, Jaurlaritzako zuzendariei oro har izendatu zaizkielako.

  1. ¿ Dekretu honetako 8. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio Justizia Sailburuordetzari:

    1. Botere Judizial eta Justizia Administrazioan diharduten gainerako instituzio eta organoekiko, Abokatutzaren Euskal Kontseiluarekiko, abokatuen eta prokuradoreen elkargoekiko eta epaile, magistratu, fiskal eta idazkari judizialen elkarteekiko harremanez arduratzea.

    2. Justizia Administrazioaren funtzionamendurako baliabideak jartzea oro har. Bereziki, informatika sistemak, plangintza, obrak, ekipamendua eta administrazioa modernizatzeko eta zerbitzuaren kalitatea kontrolatzeko sistemak. Horretarako, arreta berezia jarriko du Euskal Autonomia Erkidegoari transferitutako Justizia Administrazioko langileen zuzendaritzan, antolaketan eta kudeaketan.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoan Zuzenbideko Estatua garatu eta Justizia sendotzeko neurriak bultzatzea.

    4. Euskararen erabilera arauzkotzezko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legeak herritarrei onartzen dizkien eskubideak Justizia Administrazioan erabili ahal izatea bermatzea.

    5. Justizia Administrazioa euskalduntzeko prozesua bultzatzea.

    6. Espetxeak, bereziki horien antolamendua, funtzionamendua eta espetxeen gaineko legeria gauzatzea, Espetxeen Administrazioko organo zentralei aipatu legeriak esleitzen dizkien eskumenak bere gain hartuz.

    7. Herritar guztiek Justizia Administraziorako sarbidea izan dezaten bermatzea, adiskidetze, arbitraje eta bitartekaritza bideak ere bultzatuz.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoko Foru Zuzenbide Zibila eta Zuzenbide Berezia iraunarazten, aldatzen eta garatzen laguntzeko Jaurlaritzako Lehendakariordetzak egiten eta proposatzen dituen jardueretan lankidetza ematea.

  2. ¿ Honako zuzendaritza hauek egongo dira Justizia Sailburuordetzaren menpe:

    1. Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza.

    2. Baliabide Materialen Zuzendaritza.

    3. Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritza.

    4. Giza Baliabideak Antolatzeko Zuzendaritza.

  1. ¿ Dekretu honetako 9. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari:

    1. Botere Judizialaren Kontseilu Orokorrarekin, Justizia Auzitegi Nagusiarekin, organo judizialekin, fiskaltzekin, Justizia Ministerioarekin, Autonomia Erkidegoetako organo eskumendunekin eta Justiziarekin lotuta dauden Estatuko nahiz beste herrialde batzuetako gainerako instituzio eta erakundeekin, harreman egonkorra izatea eta koordinatzea.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoan destinatuta dauden epaile, magistratu, fiskal eta idazkari judizialentzako prestakuntza-programak kudeatzea, kasuan kasuko instituzioekin izenpetutako hitzarmenak edota akordioak garatuz eta betez, eta arreta berezia jarriz Euskal Autonomia Erkidegoko berezko Zuzenbideari buruzko prestakuntzan.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoan destinoa duten Magistratu, Epaile eta Fiskalek egonkortasunez bertan jarraitzea errazten duten baldintzak ezartzen laguntzea.

    4. Bake epaitegiez bereziki arduratzea, arlo horretako diru-laguntzen plana bideratuz eta kudeatuz, eta arlo horretan eskumena duten instituzioekiko harremanak koordinatuz.

    5. Peritu, lekuko eta zinpekoen alorrean behar diren bitarteko eta baliabideak programatzea eta dauden beharren plangintza egitea, zuzen gauzatu eta betetzen direla arduratuz.

    6. Zuzenbidezko ordenamenduko baliorik gorena Justizia dela zabaltzea herritarren artean.

    7. Justizia Administrazioari buruzko azterlanak sustatzea eta antolatzea, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Dokumentazio Judizialeko Zentroarekin eta Justiziako gainerako instituzio eta organoekin lankidetzan.

    8. Justizia Administrazioaren Euskal Behatokiari behar duen laguntza tekniko eta administratiboa ematea.

    9. Justizia Administrazioaren antolaketaren modernizazioa bultzatzea, hiritarrei zerbitzua emateko lana arrazionalizatzeko helburuarekin.

    10. Justizia Administrazioari dagokion Informatika Plana egitea, eta plan horren ondorioz dagozkion informatika-zerbitzuak ematea. Horretaz gain, planaren sustapen, jarraipen eta kontrola egin beharko du, eta baliabide informatikoak erabiliz, Justizia zerbitzu moderno eta eraginkorra ematen laguntzen duten beste edozein funtzio, zehazki eman gabe egonda ere.

    11. Hizkuntzaren normalkuntza bultzatzea, hizkera juridikoaren bateratzea eta euskara agirietan ezartzea garatuz; eta euskararen erabilera bultzatzea organo judizialetan eta fiskaltzetan.

    12. Justizia Administrazioko langileen euskalduntze-alfabetatzea antolatu eta kudeatzea, arloko plan baten bitartez, eta langile horientzako Hizkuntza Normalizatzeko Plan berezitua garatu eta ezartzea.

    1. Justizia Administrazioko langile ez transferituen (epaile eta magistratuak, fiskalak, epaileen idazkariak, abokatu eta prokuradoreak) euskalduntzeko programa eta hitzarmenak planifikatu eta kudeatzea.

    2. Auzitegiko medikuntzaren modernizazioa bultzatzea Euskal Autonomia Erkidegoan, Auzitegiko Medikuntzaren Euskal Erakundeari laguntza eta lankidetza emanez bere jardunak planifikatu eta gauzatzerakoan.

    3. Eraentzako Antolapide Teknikoak zuzendu, antolatu eta gainbegiratzea, Sailburuordetzako beste zuzendaritzekin koordinatuz.

  2. ¿ EAT izeneko administrazio-unitateak lurralde historiko bakoitzeko hiriburuetako justizia jauregietan daude, eta Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren menpe egongo dira organo-mailaketari dagokionez; horien egitekoen eskuduntza duen Justizia Sailburuordetzako zuzendaritzaren menpe, bestalde, egitekoei dagokienez.

    1. Egiteko hauek bete beharko dituzte:

      • Sailburuordetzako zuzendaritza guztien eta organo eta zerbitzu judizialen arteko etengabeko lotura egitea.

      • Bere lurraldeko organo eta zerbitzu judizialen beharrak zaintzeko artezko laguntza eskaintzea, eskabidea administrazio-unitate eskumendunari aurkeztuz.

      • Organo eta zerbitzu judizialetan sortzen diren agiri ekonomikoak tramitatu eta eskumena duen Justizia Sailburuordetzako zuzendaritzara bidaltzea.

    2. EATen egitekoen plangintza orokorra eta segimendua emankortasunez burutzeko, horietako arduradunak Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzan bilduko dira aldian-aldian, Koordinazio Kontseiluan, aipatu zuzendaria buru dela. Kontseiluaren egitekoak hauek izango dira: burututako ekintzak aztertzea, egoeraren diagnostikoa egitea eta hartu beharreko irizpideak eta urratsak finkatzea.

    3. Aipatutako Kontseiluaren bilerak Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendariak deituko ditu eta, Justizia Sailburuordetzako zuzendari guztiak joango dira bilera horietara.

Dekretu honetako 9. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio Baliabide Materialen Zuzendaritzari:

  1. Justizia Administrazioaren eraikinek leku, instalazio eta ekipamendu-gaietan dituzten erabilera-baldintzak eta beharrak aztertzea.

  2. Obra, Instalazio eta Ekipamendu Planak eta hori garatzeko programek bete beharreko arau teknikoak ezartzea.

  3. Justizia jauregiak, organo eta zerbitzu judizialak, adingabekoen zentroak eta zerbitzua ahalik eta ondoen eskaintzeko beharrezkoak diren eraikinak eta instalazioak kokatzeari buruzko plan eta ikerketa teknikoak prestatzea.

  4. Egoitza judizialetako obrak, instalazioak eta ekipamenduak egiteko, eta horiek mantentzeko aurrekontuak esleitu, kudeatu eta kontrolatzea.

  5. Organo eta zerbitzu judizialetako eta adingabekoen zentroetako proiektuak egin eta gainbegiratzea.

  6. Obrak kontratatzeko espedienteen tramitazioa sustatzea eta jarraipena egitea.

  7. Obra eta instalazio-planen garapen teknikoa zuzendu eta kontrolatzea.

  8. Proiektuen ikuskapenerako zerbitzu teknikoa denez, obra egiaztagirien ikuskapen teknikoa eta kontrola egitea, baita proiektuei hasierako onespena ematea, eta zuinketa formulatu eta konprobatzea ere.

  9. Justizia Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoan behar den bezala jarduteko beharrezkoak diren azpiegiturez hornitzeko ekintzak planifikatzea. Horretarako, egoitza judizialetarako gune fisikoak aurreikusi beharko dira eta egoitza horietako solairuak egoki banatzeko beharrezkoak diren ikerketa eta txostenak egingo.

  10. Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuko diren organo eta zerbitzu judizial berriak sortzeko beharrak planifikatzea, horiek jardunean jartzeko lehentasunak proposatuz.

  11. Espetxe erakundeen eskualdaketaren obra-plana eta baliabide materialak planifikatzea.

  12. Eraikin judizialek dituzten hornidura-beharrak eta, bereziki, ogasun higikorrekiko beharrak zehaztea. Horretarako, kontratazio espedienteak izapidetuko ditu eta horien segimendua egingo.

  1. Eraikinen eta instalazioen mantentzerako eta horiek altzariz hornitzeko lanak gainbegiratzea.

  2. Eraikin judizialetako obrak, instalazioak, segurtasuna eta komunikazioak aldatu, eraberritu edo eguneratzeko proiektuak egin edo gainbegiratzea.

  1. Obren egoera gainbegiratzea horiek jasotzerakoan.

  2. Justizia jauregi guztietako mantentze planen exekuzioa egin eta gainbegiratzea, ondorengoak barne direlarik: Auzitegiko Medikuntzaren Euskal Erakundea, bake epaitegiak, Euskal Autonomia Erkidegoko adingabekoen zentroak, Dokumentazio Judizialaren Zentroa eta Sailaren menpe dauden beste organo judizialak.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia jauregietako eta bake epaitegietako obra, instalazio, ekipamendu eta lan grafikoetako inbentarioaren mantentze eta jarraipena egitea.

  4. Organo eta zerbitzu judizialen segurtasuna koordinatzea eta horien larrialdi-planak egin edota gainbegiratzea.

  5. Beste erakunde eta organismoekiko harremanak, eraikin judizialen eta adingabekoen zentroen eraikin, instalazio, ekipamendu, komunikazio eta segurtasun gaietan.

Dekretu honetako 9. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzari:

  1. Giza Eskubide indibidualak eta kolektiboak sustatzeko, laguntzeko eta babesteko ekintza-politika propio bat finkatzea, horretarako beharrezkoak diren baldintzak bultzatuz eta eragozpenak kenduz, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren funtsezko eskubideak bermatu eta gauzatu ahal izateko.

  2. Estatuak izenpetu eta sendetsitako nazioarteko hitzarmen eta itunetan eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean errotuta dauden printzipioak errespeta daitezen zaintzea, Jaurlaritzako beste sailekin batera, eta izenpetu eta sendetsi daitezkeenei buruzko ekimenak proposatzea.

  3. Giza eskubideei buruzko publizitate eta zabalkunde kanpainak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.

  4. Giza eskubideak garatu eta sustatzen dituzten ekintzak sustatzea, bai diru-laguntzen programen bitartez, bai alor horretako ikerketa eta prestakuntza beketarako deia eginez.

  5. Giza Eskubideen alorrean diharduten elkarte, fundazio, gobernuz kanpoko erakunde eta gizarte mugimenduekiko lankidetza-harremanak indartzea.

  6. Nazioarteko erakundeekin harreman iraunkorrak izateko bideak irekitzea, hala nola, Giza Eskubideen Europako Auzitegiarekin, Europako Kontseiluko Giza Eskubideen Batzordearekin eta Nazio Batuetako Giza Eskubideen Goi-Komisarioarekin, kanpora begira; eta barrura begira, Arartekoarekin eta Estatuko nahiz beste autonomia erkidego batzuetako herriaren defendatzailearekin. Xede hori lortu ahal izateko, entitate horiekin programa komunetan lankide izango da eta kongresuak, hitzaldiak eta jardunaldiak antolatuko ditu aipatu erakundeekin. Hori guztiori Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eta Lehendakariordetzaren eskumenei kalterik egiteke burutuko da.

  7. Gatazkak giza legez bideratzeko ekimenak sustatzea, unibertsitateekin, elkarteekin, fundazioekin, gobernuz kanpoko erakundeekin eta giza eskubideen arloan lan egiten duten gizarte mugimenduekin lankidetzan.

  8. Presoen errehabilitaziorako neurriak hartzeko behar diren bitartekoak eskuratzea, bereziki espetxeaz besteko zigorra-betetzea, komunitatearen onurarako lanak, erregimen irekia, asteburuko atzipenak eta drogazaleen espetxez kanpoko zein barruko tratamenduak aurreikusten dituztenak.

  9. Espetxeen alorreko laguntza-programak garatzea, behar den bezala burutu eta bete daitezen zainduz.

  10. Arlo honetan Sailarekin batera lan egiten duten entitateekiko harremanak indartzea. Hori lortzeko, Lankidetzako Hitzarmen Markoaren erregimena garatuko da, espetxe zerbitzuak, atxilotuari laguntza eta gizarte-orientazioa emateko programak eta berrezte eta gizarteratze programak hobetu ahal izateko.

  11. Espetxeei buruzko eta espetxe instituzio, establezimendu eta zerbitzuen antolaketa eta funtzionamenduari buruzko legediak betetzeak dakarzkion egitekoak betetzea, arlo honi buruz finkatuko den ordenamendu orokorraren barruan.

  12. Espetxe zerbitzuen politika eta Autonomia Erkidegoko errehabilitazio politika propioa aztertzea, ebaluatzea eta diseinatzea, bihar-etzirako alor horretako eskualdaketa aurreikusten denez.

  1. Adin txikiko hausleekin egin beharrekoa planifikatzea, errehabilitatu eta biziberritu daitezen, araudietan egin beharreko aldaketak proposatzea eta adin txikiko horiekiko ebatzitako neurri judizialak gauzatzea.

  2. Prebentzioko hezkuntza-neurriak bultzatzea, esaterako, komunitatearen zerbitzurako lanak egitea eta bitartekaritza, konponketa eta zaindutako askatasuneko programak bultzatzea, alor horretan indarrean den legediaren barruan.

  1. Alor horretan egun dauden hezkuntza zentroen funtzionamendua zaintzea, adin txikikoak barneratzearen ondorioz sortzen diren beharrez arduratuz, eta penalean adin handikoa izatetik sortutako beharrak eta adin txikikoen erantzukizuna planifikatzea.

  2. Instituzio publiko eta pribatuen arteko lankidetza izateko bideak mantentzea eta sustatzea, adin txikiko hausleen alorrean.

  3. Atxilotuak eta/edo presoak ofiziozko txanda eta letratu-sorospenaren alorrean, benetako babes judiziala eta doako justizia izateko dituen eskubideak gauzatu daitezen bideak jartzea eta Justizia Administrazioarekin batera lan egiten duten zuzenbideko profesionalak trebatzeko moduak sustatzea.

  4. Justizia Osagarria eta Alternatiboaren sistemez arduratzea, hala nola, bitartekaritza, arbitraje eta adiskidetze prozesuez, horri buruzko ekimenak sustatuz eta alor horretan sortzen diren ekimenak aztertu eta, kasua bada, bultzatuz.

  5. Biktomologiaren alorrean jarduteko politika berriak bultzatu eta garatzea, delituen biktimei laguntzeko zerbitzuei lagunduz, biktimei Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizial eta laguntza zerbitzuekiko harremanak errazteko asmoz.

Dekretu honetako 9. artikuluan zehazten diren eginkizunez gain, hauek dagozkio Giza Baliabideen Zuzendaritzari:

  1. Justizia Administrazioan administrazio eta lan mailako legeei atxikita diharduten langileen gaineko eskumenak, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkionak, betetzea, ezarritako ordenamendu orokorraren arabera, baldin eta beste organo batzuei esleitu ez bazaizkie.

  2. Organo eta bulego judizialak, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea barne, langilez horni daitezen sustatzea, haien egitekoak bete ditzaten errazteko. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko kidegoetako funtzionarioak adskribituko dira edo lan-erregimeneko kontratuak egingo.

  3. Justizia Administrazioko langileak lanpostuaren betebeharren arabera prestatzeko eta hobetzeko politika diseinatzea eta planifikatzea.

  4. Zerbitzuko ikuskaritza orokor eta langileen erregistroari buruz dagozkion eskumenak.

  5. Justizia Administrazioko langileekiko ordainketa-politika eta horri dagokion aurreikuspen soziala zuzentzea eta kudeatzea.

  6. Langileen alorreko legeria berezia bete dadin zaintzea, horretarako behar diren neurriak hartuz eta, behar bada, proposatuz, eta indarrean den araudiak esleitzen dion beste edozein.

  7. Organo eskudunari langileen edo lanpostuen zerrenda proposatzea, baita horren ondorengo kudeaketa eta horniketa ere.

  8. Sailak Giza Baliabide arloari dagokionez egindako ekimen eta proiektuetatik ondorioztatutako arrazionalizatze-neurriak ezartzea.

  9. Sindikatuekin, komiteekin edo Justizia Administrazioan administrazio eta lan-zuzenbidearen menpe diharduten langileen beste ordezkapen organo batzuekin egiten diren elkarrizketetan eta negoziaketetan Sailari dagokion ordezkaritza egitea, beste organo batzuei esleitutako eskumenei kalterik egiteke.

  10. Langile horien ordezkaritzarekin lortutako edo izenpetutako akordio edo hitzarmenen ondorio diren organo eta batzordeetan Sailaren ordez aritzea; ez, ordea, akordio edo hitzarmen horietan beste organoren bati egotzi bazaio berariaz.

  11. Langile horien lan-baldintzak hobetzeko ekintzak bultzatzea, eta, hala behar bada, gizarte zerbitzuak kudeatzea, indarrean diren arauei jarraituz.

  12. Justizia Administrazioan Administrazio eta lan zuzenbidearen menpe diharduten langileak, lanean daudenentz jakiteko sistemak zuzendu eta kudeatzea.

  1. Lan-arriskuei aurrea hartzeari dagokionez aplikatu beharreko neurriak proposatzea, baita Justizia Administrazioko langileei erantzuteko bere Prebentzio Zerbitzu zuzentzea eta kudeatzea ere.

  2. Oro har, Giza Baliabideen gaineko politika garatzea, kontrolatzea eta gauzatzea, Sailak ezarritako ildoei jarraiki.

  1. ¿ Dekretu honetako 8. artikuluan zehazten diren eginkizunez gain, hauek dagozkio Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetzari:

    1. Sektore publikoko politikak indartzea, enplegua sortzeko.

    2. Enpleguaren alorrean, lan-harremanen marko autonomoan diharduten gizarte-eragileek hartutako akordioei laguntza ematea.

    3. Enpresako langileen partaidetzan eta itunetan oinarritutako enpresa-kultura bultzatzea.

    4. Gizarte-ekonomia eta kooperatibismoaren alorreko ekintzak sustatzea eta koordinatzea.

    5. Lanaren antolamenduaren modernizazioa bultzatzea, formula malguen bidez, produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko eta enplegua sortzeko.

    6. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren jarduera-eremuan Lanbide Heziketako Euskal Plana aplikatzea eta garatzea, hartu beharreko neurriak hartuz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin koordinaturik.

    7. HOBETUZ, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa babestea eta Etengabeko Prestakuntzaren planifikazioan eta diseinuan laguntzea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin koordinaturik.

    8. Lanerako Prestakuntza planifikatzea eta diseinatzea Euskal Autonomia Erkidegoan.

    9. Lan-arloan Informazioaren eta Ezagutzaren Gizartearen garapenean laguntzea, baita herritarrak teknologia berrietan prestatzean ere.

    10. INEM, lanerako eta etengabeko lanbide heziketa, enpleguaren sustapen eta laneko bitartekaritzaren eskumenen eskualdaketa gauzatzeko behar diren ekintzak planifikatzea, Enplegurako Euskal Zerbitzu bakar bat, integrala eta integratua, diseinatu eta edukitzeko.

    11. Diskriminazio positiborako mekanismoak jartzea, Euskadin langabezia, gainbehera eta bazterkeria gehien dauden alderdien alde eta lanean hasteko zailtasunak dituzten taldeen alde.

    12. Jite ekintzailea sustatzea, norberak bere enplegua sortzeko ekimenak bultzatzea eta erantzukizun-hartze, lehiakortasun eta elkartasunean oinarritutako enpresaburu eta langileen kultura baten alde egitea.

    1. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak proposaturik, lan-arriskuen prebentzioari dagokionez egindako arau-hausteengatiko zigorrak ezartzea: zigorrak 90.151,82 euro eta 300.506,5 euro bitartekoak izango dira; eta lan-arloko legeak jasotako gainerako arau-hausteengatik eta oztopoengatik, berriz 30.050, 61 euro eta 60.101,21 euro bitartekoak.

    2. Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeak 140.5 b) artikuluan aipatutako zigorrak ezartzea.

    1. Gizarte Segurantzaren zuzendaritza, antolaketa eta administrazioa eta bere erregimen ekonomikoaren kudeaketa gainbegiratzea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak dituen eskumenei kalterik egiteke.

    2. Gizarte Segurantza eta Gizarte Aurreikuspeneko Borondatezko Erakundeen arloan jarduerak programatzea, azken kasu horretan Ogasun eta Herri Administrazio Sailak dituen eskumenei kalterik gabe.

  2. ¿ Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetzaren menpe, zuzendaritza hauek daude:

    1. Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza.

    2. Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza.

    3. Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza.

Dekretu honetako 9. artikuluan zehazten diren eginkizunez gain, hauek dagozkio Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari:

  1. Lan-harremanei buruzko espedienteak lehen instantzian hartu, izapidetu eta erabakitzea, zuzenbidezko ordenamenduak gai horretan ematen dizkion ahalmen guztiez baliatuz.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko laneko jaien egutegi ofiziala egitea eta izapidetzea.

  3. Enplegu-erregulazio espedienteak bere gain hartu, izapidetu eta erabakitzea, ekainaren 11ko 190/1985 Dekretuan agintzen denaren arabera, baldin eta espedientean dagoen enpresak lurralde historiko batean baino gehiagotan baditu lantegiak.

  4. Sindikatuen eta Elkarte Profesionalen Estatutuen gordailuari dagokion Bulego Publikoa zuzentzea, Euskal Autonomia Erkidegoan.

  5. Bitartekaritza, arbitratze eta adiskidetze eginkizunak betetzea, indarrean dagoen zuzenbidezko ordenamenduak ematen dizkion ahalmen guztiez baliatuz, eta oro har, laneko gatazka kolektiboak bere gain hartu eta izapidetzea, gatazka horiek lurralde historiko baten baino gehiagotan gertatzen badira, betiere, Lan Harremanen Kontseiluaren baitan Laneko Gatazkak Ebazteko Borondatezko Prozedurei buruzko Lanbideen arteko Akordioak (GEP) dituen betebeharrei kalterik egiteke.

  6. Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroa kudeatzea, martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuan eta indarrean dagoen araudian agintzen denaren arabera, eta hitzarmen kolektiboak hedatzeko espedienteak izapidetzea.

  7. Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa zuzentzea, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortu zen.

  8. Greba egiteko eskubidea gauzatzen denean, komunitatearentzako funtsezko zerbitzuak beteko direla bermatzeko xedapenen proposamena izapidetzea.

  9. Lurralde ordezkaritzak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea, ordezkaritza horiek sailaren beste edozein zuzendaritzekiko dituzten menpetasun funtzionalei kalterik egiteke.

  10. Lurralde ordezkaritzek bere eskumeneko arloren batean hartutako ebazpenen aurka jarritako errekurtso arruntak erabakitzea.

  11. Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak proposatuta, 30.050,61 euro eta 90.151,81 euro bitarteko isunak jartzea, laneko arriskuei aurre egitearen alorrean legea hausten denean, eta 6.010,13 euro eta 30.050,60 euro bitartekoak, berriz, laneko legeak gainerako egoeretan hausten direnean eta oztopoak ipintzen direnean.

  12. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko batean baino gehiagotan lantegiak dituzten aldi baterako lan enpresen erregistroaz arduratzea, horiei baimen administratiboa ematea eta enpresa horien gainean lan-agintariari esleitutako eskumenak betetzea.

  1. Laneko fundazioei dagokienez, ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 36.4 artikuluak ezartzen dituen eginkizunak betetzea.

  2. Laneko osasunaren alorrean, Lan Agintaritzari dagozkion egitekoak betetzea, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari esleitutako eskumenei kalterik egin gabe.

  3. Enpresez besteko zerbitzu gisa jardun nahi duten erakunde espezializatuek egindako egiaztatze-eskabideak ezagutzea, izapidetzea eta ebaztea, baita prebentzio-sistemaren gainerako prestakuntza edo kontu-ikuskaritzako jarduerak garatu nahi dituzten pertsonei eta erakunde espezializatuei buruzkoak ere; horretarako, egiaztatutako pertsonek edo erakundeek horren gaineko arauak zelan betetzen ari diren kontrolatuko dute.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoan Gizarte Segurantzaren zerbitzuak zuzendu, antolatu eta administratzea.

  5. Gizarte Segurantzaren erregimen ekonomikoa kudeatzea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak dituen eskumenak kaltetu gabe.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoan Gizarte Segurantzaren aurrekontuen aurreproiektuak prestatzen esku hartzea.

  7. Gizarte Segurantzari buruzko araudia prestatzeko azterlana eta proposamena egitea.

  8. Gizarte Segurantzaren ekonomia eta aktuario arloko aholkuak ematea eta, hala balegokio, txostenak prestatzea.

  9. Gizarte Segurantzak Autonomia Erkidegoan dituen finantzaketa eta gastuari eragiten dieten neurriak ezagutu eta jakinaraztea.

  10. Euskal Gizarte Segurantzaren zentro eta zerbitzuen jarduerak zuzendu, babestu eta ikuskatzea.

  11. Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-aurreikuspen osagarriari dagokionez herri-politika orokorrak aztertzea, taxutzea eta proposatzea.

  12. Ogasun eta Herri Administrazio Sailarekin batera, aurreikuspen sozialeko erakundeen gaineko xedapenen proiektuak proposatzea eta egitea.

  13. Gizarte Aurreikuspeneko Borondatezko Erakundeen Erregistroa zuzentzea, antolatzea eta kudeatzea.

  14. Gizarte Aurreikuspeneko Borondatezko Erakundeak sustatzeko eta garatzeko programak egitea eta kudeatzea.

  15. Gizarte Aurreikuspeneko Borondatezko Erakundeen gobernu-organoen organizazioa eta funtzionamendua kontrolatzea, babestea eta ikuskatzea.

Dekretu honetako 9. artikuluan zehazten diren eginkizunez gain, hauek dagozkio Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari:

  1. Enplegua sustatzeko neurriak ebaluatu eta planifikatzea.

  2. Enplegu eta prestakuntza programak izapidetu eta kudeatzea.

  3. Lan-merkatuaren nondik norakoak aztertu eta ebaluatzea.

  4. Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren Behatokiaren Urteko Ekintza Plana onartzea.

  5. Beste sail batzuekin koordinatzea, enplegua mantendu eta sustatzearen alorrean.

  6. Lanerako Prestakuntza planifikatu, diseinatu eta kudeatzea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan, lanbiderako prestatze eta hobetze aldera.

  7. Lanerako prestakuntza politiken eta programen segimendua, kontrola eta ebaluazioa egitea.

  8. Europako Gizarte Funtsetik datozen laguntzak planifikatu, kudeatu, izapidetu eta ebaluatzea.

  1. ¿ Dekretu honetako 9. artikuluan zehazten diren eginkizunez gain, hauek dagozkio Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzari:

    1. Gizarte Ekonomia sustatu, bultzatu eta garatzeko programak prestatu, kudeatu eta gauzatzea.

    2. Ikuskatze-lanak egitea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legean agindutakoaren ildotik. Era berean, zigor-espedienteak bideratzea dagokio, araudi bidez ezartzen den prozedurari jarraiki, baita zigorrak ezartzea ere, Legeko 140.5 a) artikuluan ezarri bezala.

    3. Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren arduradunari ematen zaizkion eginkizunak betetzea, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko maiatzaren 24ko 189/1994 Dekretuan ezarritako eran.

    4. "Lan-sozietatetzat" jotzea eta Lan Sozietateei buruzko Legean jarritako betekizunak betetzen direla kontrolatzea, eta, behar denean, sailkapena kentzeari buruz ebazteko ahalmena. Hori guztia, Lan Sozietateei buruzko martxoaren 24ko 4/1997 Legeko 2. artikuluan eta Lan-sozietateen Administrazio Erregistroari buruzko urriaren 2ko 2114/1998 Dekretuan ezarritako moduan.

    5. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari kooperatibak deskalifikatzeko proposamenak aurkeztea eta kooperatiba horietan esku hartzeko aldi baterako neurriak hartzea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeko 141. eta 142. artikuluetan, hurrenez hurren, ezarritakoaren arabera.

    6. Hirugarren batzuekin jarduerak eta zerbitzuak gehitzeko edo hasteko baimenen eta inoren konturako langileen legezko lanaldien urteko orduen kopurua gainditzeko baimenen espedienteez arduratzea, hori izapidetzea eta horren gaineko ebazpenak proposatzea sailburuari, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 5.2 eta 99.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera, hurrenez hurren. Azken artikuluari dagokionez, Euskadiko Kooperatibei buruzko Legea aldatzen duen ekainaren 29ko 1/2000 Legeko hamaikagarren artikuluan ezarri bezala.

    7. Lan-sozietateei baimena ematea, kontratu mugagabez kontratatutako langile ez-bazkideen urteko ordu-kopuruen legezko mugak gainditzeko, Lan Sozietateei buruzko martxoaren 24ko 4/1997 Legeko 1.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

    8. Herri onurako kooperatiba-sozietateen deklarazioaren espedienteez arduratzea, hori izapidetzea eta ebazpena sailburuari proposatzea, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan ezarritako moduan. Herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartu zuen dekretu horrek.

    9. Kooperatibak "gizarte-ekimenezkotzat" jotzea, apirilaren 4ko 61/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera, betiere 1. artikuluan aipatutako kooperatibei dagokienez.

  2. ¿ Gizarte Ekonomiako zuzendaria Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Nagusiko kontseilari izango da.

  3. ¿ Gizarte Ekonomiako zuzendariak ordezkatuko du Euskal Autonomia Erkidegoa Gizarte Ekonomia Sustatzeko Kontseiluan, berorren antolamendu eta funtzionamenduari buruzko martxoaren 2ko 219/2001 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

  1. ¿ Dekretu honetako 8. artikuluan zehazten diren eginkizunez gain, hauek dagozkio Gizarteratze Sailburuordetzari:

    1. Gizarte-bazterketaren aurka eta Familia Babestearen alde diharduten erakunde publiko eta pribatuen ekintzak planifikatzea, sustatzea eta koordinatzea.

    2. Gizarte-bazterketaren jatorriaren gaineko prebentzio ekintzak garatzea.

    3. Gizarte-bazterketari, marjinazioari eta pobreziari aurre egiteko programak egitea eta kudeatzea, baita bere kabuz bizitzeko behar beste baliabide ez duten pertsonen integrazio pertsonala, soziala eta profesionala lortzeko behar diren prestazio ekonomikoak eta gizarte izaerako tresnak ere.

    4. Elkartasun aktiboa bultzatzea, gizartetik baztertuak dauden edo egoera horretan egoteko arriskua duten herritarrak, gizon zein emakume, gizarteratzeko.

    5. Gizarte Eskubideen Gutuna garatzeko eta gauzatzeko ekintzak bultzatzea.

    6. Jaurlaritzaren zuzeneko ekintza sustatzea, gizarteratze eta familia alorrean.

    7. Seme-alabak dituzten familiei laguntzeko erakundeen planaren garapena sustatzea, Administrazioko beste organoen eskumenekoak diren jarduerei katerik egiteke.

    8. Gizarteratze Euskal Planari dagozkion jarduerak sustatzea eta koordinatzea.

    9. Gizarteratze-arloan erakunde-jarduerak egitea eta programak kudeatzea, batez ere laneratze-enpresen sektorean eta Auzolan programarenean, bazterturik dauden edo egoera horretan egoteko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko.

    10. Gizarteratze Erakundeen Batzordea, Gizarteratze Sailen Batzordea eta Gizarteratze Batzorde Iraunkorraren jarduera bultzatzea, eta horien lanen garapena erraztea.

  2. ¿ Hona Gizarteratze Sailburuordetzaren menpe dauden zuzendaritzak:

    1. Gizarteratze Zuzendaritza.

    2. Programak eta Zerbitzuak Ebaluatzeko Zuzendaritza.

Dekretu honetako 9. artikuluan zehazten diren eginkizunez gain, hauek dagozkio Gizarteratze Zuzendaritzari:

  1. Gizarte-bazterketari aurre egiteko jarduerak antolatzea eta garatzea, Gizarte Bazterketaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legean eta Gizarte Eskubideen Agiriari buruzko abenduaren 27ko 10/2000 Legean ezarritakoaren arabera.

  2. Gizarte-bazterketaren gaineko funtsezko arauei buruzko jarduerak koordinatzea, hala administrazio publiko nola erakunde pribatuei dagokienez.

  3. Prebentzio komunitarioaren eremuan, jarduera instituzionalak sustatzea.

  4. Langile trebatuak prestatzea, Gizarte-bazterketaren gainean jarduteko.

  5. Pobreziaren zergatiak aztertzea eta gizarte-desberdintasunen gaineko diagnostikoak egitea.

  6. Gizarteratze Hitzarmenei metodologia-prozesu homogeneoak ezartzea, Oinarrizko Errentaren titulardunak gizarteratze eta laneratze aldera.

  7. Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakundeen Plana gauzatzea ahalbidetzen duten arauak eta jarduerak egitea.

  8. Erakundeen jarduerak koordinatzea, baita plan horretan deskribatutako erakunde pribatuenak ere, arlo horretan politika homogeneoa bermatze aldera.

  9. Europako Batasunean indarrean dauden politikekin bat datozen familia babesteko bestelako neurriak garatzea.

  10. Familia ugarientzako agiria kudeatzea, eragindako gainerako administrazioetan eta erakunde pribatuetan jarduerak, prestazioak eta informazioa koordinatuz.

  11. Familia Ugarientzako Baliabideen Giza gaurkotzea eta banatzea.

  12. Gizartea familia eta lana zein familia eta heziketa arloak bateragarri egin beharraz sentikortzea, horren gaineko informazio-kanpainak antolatuz.

  1. Lan eta familia arloak bateragarriak egiteko neurriak bultzatzea eta garatzea.

  2. Familiei laguntzeko jarduerak bultzatzea.

Dekretu honetako 9. artikuluan zehazten diren eginkizunez gain, hauek dagozkio Programak eta Zerbitzuak Ebaluatzeko Zuzendaritzari:

  1. Gizarteratzearen aldeko programak, prestazioak eta zerbitzuak ebaluatzeko jarduerak antolatu eta garatzea, Gizarte-bazterkeriaren aurkako Legea, maiatzaren 22ko 12/1998koa, beteaz.

  2. Ebaluazio Planak eta dagozkion garapen-prozesuek bete beharreko arau teknikoak ezartzea.

  3. Gizarteratze-aldetik egon daitezkeen desbideraketak eta emaitzak zuzentzeko behar den informazioa errazten dituzten eredu erkatuak eratzea.

  4. Programen eta prestazioen egoerari buruzko urteko txostenak egitea, ahuleziak eta ahalmenak aipatuz.

  5. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan jasotako datuak eta agirien kontrola eta tratamendua era metodologikoan biltzeko sistemak garatzea, gizarte-bazterkeriari aurka egiteko programekin eta prestazioekin loturik.

  6. Gizarteratzeko jardueretako proposamenak egitea eta prozedura-eskuliburuak egitea.

  7. Gizarteratzeko baliabideen sare telematikoa taxutzea eta koordinatzea.

  8. Gizarteratze-programetan esku hartzen duten gizarte-eragileekin eta erakundeekin koordinatzeko aldizko harremanak eta bilerak egitea eta bultzatzea, gizarte-arloan esku hartzeko prozedurak hobetze aldera.

  9. Seme-alabak dituzten Familiei Laguntzeko Erakundeen Planean aurreikusitako neurriak aldizka ebaluatzea.

  10. Gizarteratze eta familia arloetako programak, zerbitzuak eta prestazioak ebaluatzea eta gainbegiratzea.

  1. ¿ Lurralde historiko bakoitzean lurralde ordezkaritza bat egongo da. Lurralde Ordezkaritzako buru lurralde ordezkaria izango da, zeina, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren menpe, bere lurralde-eremuko lan-agintaria izango baita. Hauek dira lurralde ordezkariaren eskumenak:

    1. Bere lurralde-eremuan lan-harremanei buruzko espedienteak lehenengo instantzian ezagutu eta erabakitzea, indarrean dagoen gai horri buruzko zuzenbidezko ordenamenduak ematen dizkion ahalmenez baliatuz.

    2. Dagokion lurralde historikoko lan-ordutegiko tokian tokiko jaien ordutegia ezartzea.

    3. Banakako gatazketan, nahitaezko adiskidetze-lanak gauzatzea, azaroaren 23ko 2756/1979 Dekretuan ezarri moduan.

    4. Enplegu-erregulazioko espedienteak erabakitzea, ekainaren 11ko 190/1985 Dekretuko eranskineko b) idatz-zatiko 1. puntuan ezarritakoaren arabera.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoan, profesionalen elkarte eta sindikatuetako estatutuak gordailatzeari dagozkion bulego publikoak kudeatzea.

    6. Bitartekaritza, arbitratze eta adiskidetze eginkizunak betetzea, indarrean dagoen zuzenbidezko ordenamenduak ematen dizkion ahalmen guztiez baliatuz eta, oro har, lan-arloko gatazka kolektiboak ezagutu eta izapidetzea, gatazka horiek lurralde historiko batekoak baino gehiagokoak ez direnean, Lan Harremanen Kontseiluaren baitan Laneko Gatazkak Ebazteko Borondatezko Prozedurei buruzko Lanbideen arteko Akordioak (GEP) dituen eginkizunei kalterik egiteke.

    7. Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroko lurraldeko sekzioa kudeatzea, martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuan eta indarrean den araudian agindutakoaren arabera.

    8. Sindikatu Hauteskundeen lurraldeko bulegoak zuzentzea, azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortzen dira.

    9. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza antolatzen duen Legeko _azaroaren 14ko 42/1997 Legeko_ 18. eta 19. artikuluetan aurreikusitako Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren gaineko titulartasun funtzionala izatea.

    10. Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak proposatuta, 30.050,60 euro arteko isunak jartzea, laneko arriskuei aurre egitearen alorrean legea hausten denean eta 6.010,12 euro artekoak, laneko legeak gainerako egoeretan hausten direnean eta oztopoak ipintzen direnean.

    11. Lantokia EAEn duten aldi baterako lan-arloko enpresen erregistroa kudeatzea, horiei baimen administratiboa ematea eta enpresa horien gainean lan-agintariak dituen eskumenak betetzea.

    12. Hamasei urtetik beherakoek ikuskizun publikoetan parte hartzeko aparteko baimena ematea.

    1. Laneko segurtasun eta osasunaren alorrean, Lan Agintaritzari dagozkion egitekoak betetzea, dagokion lurralde historikoan, OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari esleitutako eskumenei utzi gabe.

  2. ¿ Enplegu eta Prestakuntzaren arloan, eta Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren agindupean, enplegu eta prestakuntza programen informazioa eta laguntza teknikoa dagozkio, baita dagokion lurralde eremuari dagozkion espedienteak begiratzea, izapidetzea eta ebaztea, dagozkion arauetan ezarri moduan.

  3. ¿ Gizarte Ekonomiaren arloan, Gizarte Ekonomiako zuzendariaren agindupean, eta dagokion lurralde historikoan helbidea duten Gizarte Ekonomiako erakundeei dagokienez, honako funtzio hauek dagozkio:

    1. Gizarte-ekonomia bultzatzeko programen gaineko informazioa eta aholkuak ematea, baita beroriek izapidetzea ere, dagozkion arauetan ezarritako moduan.

    2. Euskadiko Kooperatiben Erregistroko arduradunari esleitutako funtzio guztiak gauzatzea, sozietate eta elkarte kooperatibak gaitzeari eta euren liburuak legeztatzeari dagokionez, baita urteko kontuen aditzera emateari dagokionez ere.

    3. Kooperatiben Erregistroan izena ematekoak diren liburu pribatuen sinadurak benetakoak direla egiaztatzea, araudietan ezarri moduan.

  4. ¿ Doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidearen aurkako prozeduretan ordezkatzeko eta defendatzeko gaikuntza, martxoaren 14ko 48/2000 Dekretuan aurreikusitakoa, gauzatzea.

Idazkaritza nagusiak, lurralde ordezkariaren agindupean, administrazio-atalak koordinatuko ditu eta lurralde ordezkaria behin-behingoz ordezkatuko, baldin eta lurralde ordezkariaren postua hutsik badago, edo lurralde ordezkaria bera falta bada nahiz gaixorik badago. Fede publikoa ematea ere bere eginkizunetarik bat izango da, bai eta indarrean dauden arauek eta organo eskudunek ematen dizkiotenak ere.

Saileko sailburuordetza eta zuzendaritzetako titularren postua hutsik badago edo titularra bera falta bada nahiz gaixorik badago, ordezkapenak arau hauei jarraiki egingo dira:

  1. Sailburuordetzei emandako eskumenak eta eginkizunak sailburuordetza horietako zuzendariek beteko dituzte egoera horrek dirauen bitartean, egiturako hurrenkeraren arabera.

  2. Zuzendaritzei emandako eskumenak eta eginkizunak hierarkikoki gainetik dagoen agintariak beteko ditu egoera horrek dirauen bitartean, hurrengo idatz-zatian adierazten den kasuan izan ezik.

  3. Zerbitzu Zuzendaritzari emandako eskumenak eta eginkizunak Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak beteko ditu, eta vice versa.

Dekretu honen bitartez Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko organoei Gizarte Segurantzaren arloko eginkizunak eman zaizkie. Eginkizun horiek, ordea, ez diete kalterik egingo Osasun Sailak asistentzia sanitarioko zerbitzuen gainean dituen eskumenei.

Izapidetzen ari diren espedienteak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen uztailaren 27ko 303/1999 Dekretuan jasotako organoren batek ebaztekoak baldin badira, dekretu honetan ezarri diren organoek izapidetuko dituzte eta ebatziko, gaiaren arabera.

Dekretu honetan aipatzen diren eskumenak eta eginkizunak benetan erabili ahal izateko, giza baliabideak, ondasunak eta zerbitzuak Estatutik Autonomia Erkidegoari eskualdatu behar bazaizkio, eskualdaketa gauzatu arte atzeratuko da eskumenen erabiltzea.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen uztailaren 27ko 303/1999 Dekretua indargabeturik geratzen da, baita maila berekoa edo txikiagokoa izanik honako dekretu honetan ezarritakoaren aurka dagoen beste edozein xedapen ere.

Dekretu hau garatzeko behar diren xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko otsailaren 12an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (20)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.