Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

40/2002 DEKRETUA, otsailaren 12koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 1151
  • Xedapen-zk.: 40
  • Xedapen-data: 2002/02/12
  • Argitaratze-data: 2002/02/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen ditu. Era berean, lehendakariaren irailaren 17ko 19/2001 Dekretuaren bitartez, aurreko dekretua aldatzen da. Bi dekretu horien arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko sailen egitura eta eskumenak esleitu dira.

Uztailaren 7/2001 Dekretuaren 10bis artikuluak, irailaren 17ko 19/2001 Dekretuak emandako idazkerari jarraituz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari dagozkion egitekoak eta jardun-arloak zehazten ditu. Horrez gain, urriaren 23ko 245/2001 Dekretuak Kabinetearen Zuzendaritza eta Inmigrazio Zuzendaritza sortzen ditu, Sailari behin-behineko egitura bat emateko, hasieratik dagozkion jardun-arlo guztietan eraginkortasun osoz funtziona dezan. Egun, sail honi dagozkion jardun-arloetan, beharrezkoa da jarduera publiko egokia bermatzen duen egitura- eta funtzio-sistema antolatzea, arrazionalizazio, eraginkortasun eta deskontzentrazio printzipioen arabera.

Aurreko arau horien Lehenengo Azken Xedapenean ezarritakoarekin bat, dekretu honek Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen ditu, betiere aipatu diren xedapenetan adierazten diren aurreikuspen eta irizpideei jarraituz.

Bi sailburuordetza dira egituraren ardatz nagusiak: batetik, Etxebizitza eta, bestetik, Gizarte Gaiak. Sailburuordetza horiek, halaber, hainbat zuzendaritza izango dituzte, arlo ezberdinen ardura izango dutenak. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa osatzeko, azkenik, Kabinetearen Zuzendaritza bat egongo da, sailburuari laguntza emateko, eta Zerbitzu-Zuzendaritza, organo horizontal gisa jardun eta artez sailburuaren menpe egongo dena.

Etxebizitza Sailburuordetzaren eskumen nagusiak hauek dira: lurzorua eta hirigintza, arkitektura eta etxebizitzaren, eraikuntzaren eta haren kalitatearen plangintza eta laguntzen kudeaketa.

Bestalde, Gizarte Gaietako Sailburuordetzak ondoko egiteko nagusia du: garapen-lankidetzan, boluntariotzan, gizarte ongizatean, gizarte zerbitzuetan, inmigrazioan eta droga gaietan jarduerak planifikatu eta koordinatzea.

Ondorioz, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko otsailaren 12an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeaz gain, horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak, 10bis artikuluan ezarritako egitekoak eta jardun-arloak dagozkio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari, betiere aurreko dekretua aldatzen duen Lehendakariaren irailaren 17ko 19/2001 Dekretuak ezarritakoaren arabera, eta dekretu honetan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Aurreko artikuluan aipatu diren eskumenak erabiltzeko, honako organo hauek izango ditu Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak:

  1. Organo Nagusiak:

    1. ¿ Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua

    2. ¿ Kabinetearen Zuzendaritza

    3. ¿ Zerbitzu Zuzendaritza

    4. ¿ Etxebizitza Sailburuordetza

      1. Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza

      2. Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza

      3. Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritza

    5. ¿ Gizarte Gaietako Sailburuordetza.

      1. Gizarte Ongizateko Zuzendaritza

      2. Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza

      3. Inmigrazio Zuzendaritza

      4. Droga Gaietako Zuzendaritza

  2. Lurralde organoak

    Etxebizitza eta Gizarte Gaietako lurralde ordezkaritzak, lurralde historiko bakoitzean.

  3. Organo hauek ere, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari atxikita edo lotuta daude, beren sortze-arauetan ezartzen den moduan:

    1. ¿ Eraikuntza Kalitatearen Kontrolerako Batzordea, urriaren 22ko 238/1996 Dekretuaz sortua.

    2. ¿ Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua, abenduaren 4ko 20/1997 Dekretuaz sortua.

    3. ¿ Nahitaezko Desjabetzeko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde epaimahaiak, azaroaren 20ko 8/1987 Legeaz sortuak, eta Euskadiko Balioespen Batzorde Teknikoa.

    4. ¿ Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Batzordea, martxoaren 24ko 53/1998 Dekretuaz arautua

    5. ¿ Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa kudeatzeko Batzordea, urriaren 19ko 350/1998 Dekretuz araututakoa.

    6. ¿ Boluntariotzaren Euskal Kontseilua, boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legeaz sortua.

    7. ¿ Gizarte Ongizateko Euskal Kontseilua, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluaren osaketari eta funtzionamendu-erregimenari buruzko irailaren 16ko 204/1997 Dekretuaz arautua; azaroaren 3ko 298/1998 Dekretuaz aldatu egin zen dekretu hori.

    8. ¿ Nazioarteko Adopzioko Batzorde Teknikoa, abenduaren 24ko 302/1996 Dekretuaz sortua.

    9. ¿ Droga Menpekotasunen Aholku Kontseilua, droga menpekotasunaren arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legeaz sortua.

    10. ¿ Droga Menpekotasunen Sailen Arteko Batzordea, droga menpekotasunaren arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legeaz sortua.

Era berean, Etxebizitza Sailburuordetzaren bitartez, "Sociedad de Vivienda y suelo de Euskadi S.A../Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA" (VISESA) baltzu publikoa ere atxikitzen zaio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari.

  1. ¿ Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari honako hauek dagozkio:

    1. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26., 27. eta 28. artikuluetan aipatzen diren eskumenak eta Sailari dagozkion egiteko eta jardute-arloan indarrean dauden legeek eman diezazkiotenak.

    2. Saileko kontratazio-organo gisa jardutea.

    3. Saileko gastuak 1.500.000 euro baino handiagoak direnean, gastuok baimentzea, Jaurlaritzaren kontseiluaren eskumenei kalterik egin gabe. Nahitaezko Desjabetzen kasuan, 150.000 euro baino gastu handiagoak baimentzea.

    4. Enpresa, erakunde eta korporazioekin akordioak eta hitzarmenak eratzea. Etxebizitza arloan batez ere, toki-korporazioekin eta eskubide publikoko erakundeekin lankidetza-hitzarmenak izenpetzea. Era berean, aurretik Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena duela, partikularrekin ere izenpetzea, baldin eta helburua interes publikoko jarduera ekonomiko pribatuak egitea sustatzea bada eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ekarpen ekonomikoa 60.000 euro baino handiagoa bada, Jaurlaritzaren Kontseiluaren eskumenei kalterik egin gabe.

    5. Sailburuordeen, Kabinetearen zuzendariaren eta Zerbitzu zuzendariaren ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.

    6. Esleipen-prozedura orokorrari lotutako babes ofizialeko etxebizitzen esleipenetik baztertzeko adierazpena egitea.

    7. Etxebizitzak erostea, sustapen publikoko babes ofizialeko etxebizitzatzat jotzeko, ondareari buruz indarrean dagoen araudia kalterik egin gabe.

    8. Babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioa finkatu eta zehaztea.

    9. Babes ofizialeko etxebizitzen salmentarako eta errentamendurako kontratuetan, derrigorrez sartu beharreko klausulak ezartzea.

    10. Babes ofizialeko etxebizitzen hasierako gehienezko errenta finkatu eta zehaztea.

    11. Etxebizitza arloko zigor-espedienteetan, hertsatzeko isunak ezartzea, baldin eta zenbatekoa 12.000 euro baino handiagoa eta 30.000 euro baino txikiagoa bada.

    12. Interesatuak hala eskatuta, zigor-espedienteetan ezarritako isunak zati batean barkatzea, baldin eta obrak epearen edo luzapenaren barruan egin badira, Jaurlaritzaren Kontseiluak ezarritako isunak salbuetsita, kasu horretan, kontseiluari baitagokio barkatzea.

  2. ¿ Aholkulariek eta sailburuak berak izendatutako konfiantzako langileek lagunduko diote Etxebizitza eta Gizarteko Gaietako sailburuari bere egitekoak betetzen bere goi-mailako zuzendaritzapean.

  3. ¿ Haien ardurapean jarrita dauden egitekoak behar bezala betetzeko, Saileko organoek kasu bakoitzerako behar den informazioa eta laguntza eskainiko diete aholkulariei eta konfiantzako gainerako langileei.

  4. ¿ Zuzendaritza Kontseilua izango da. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua izango du buru eta sailburuordeek, zuzendariek eta, jorratu beharreko gaiaren arabera, sailburuak zehazten dituen pertsonek osatuko dute.

  5. ¿ Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren menpe daude zuzenean eta hierarkian, Kabinetearen Zuzendaritza eta Zerbitzu Zuzendaritza. Saileko organo horizontalak dira horiek.

Sailburuaren zuzeneko eta hierarkiazko menpekotasunez, honako egiteko hauek dagozkie, oro har, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuordeei.

  1. Sailaren ordezkotza egitea, titularrak eskuordetuta.

  2. Sailburuordetzaren ekintzak programatzea, gidatzea, koordinatzea, bultzatzea eta gainbegiratzea.

  3. Sailburuordetzaren arauak eta ekintza-planak proposatzea sailburuari.

  4. Sailburuari, bere eskumena diren gaietan, egoki deritzen ebazpenak proposatzea, gai horien izapideak sailburuordetzari badagozkio, eta bere eskumena diren gaiak ebaztea.

  5. Sailburuordetzari atxikita dauden zerbitzuen jarduna zuzena izateko beharrezkoak diren jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.

  6. Sailburuordetzaren menpeko zerbitzuetako proiektuei buruzko proposamenak egitea, behar diren materialak eta langileak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.

  7. Sailburuordetzako zuzendariek hartutako ebazpenen aurka jartzen diren errekurtsoei ebazpena ematea.

  8. Sailburuordetzari atxikita dauden zuzendaritza-zentroen eta erakundeen funtzionamendua ikuskatzea eta kontrolatzea.

  9. Oro har, indarrean den zuzenbidezko ordenamenduak esleitzen dizkienak eta sailburuordeak eskuordetzen dizkienak.

  1. artilukua.¿ Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saileko zuzendariak.

    Kabineteko zuzendaria eta Zerbitzu zuzendaria, sailburuaren menpe egongo dira zuzenean eta hierarkian. Gainontzeko zuzendariak, dagozkion sailburuordearen menpe egongo dira zuzenean eta hierarkian. Oro har, egiteko hauek dagozkie guztiei:

    1. Sailaren ordezkotza egitea, sailburuak eskuordetuta.

    2. Zuzendaritzako barne zerbitzuak eta lan sistemak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkion egiteko orokorrei kalterik egin gabe.

    3. Zuzendaritzaren jardunak bultzatzea, gidatzea, koordinatzea eta kontrolatzea, goi organoek emandako jarraibideei jarraituz.

    4. Goi organoei proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan, baita beren eskumena diren gaiak ebaztea ere.

    5. Oro har, indarrean den zuzenbidezko ordenamenduak espresuki esleitzen dizkienak edo guztientzako direnak, Jaurlaritzako zuzendariei oro har izendatu zaizkielako.

Kabinetearen Zuzendaritza baten zuzeneko laguntza izango du sailburuak. Zuzendaritza horri, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain, egiteko hauek dagozkio:

  1. Sailburuaren lan-programaren plangintza eta segimendua egitea eta sailburuari zuzenean laguntzea.

  2. Sailburuaren kanpo-jarduerak antolatzea, bereziki, Eusko Legebiltzarrarekiko eta Arartekoarekiko harremanak, eta Estatuko eta Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako erakunde eta instituzioekiko harremanak, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren eskumenei kalterik egin gabe, betiere.

  3. Sailaren jardute-eremuei buruzko kexak eta iradokizunak jasotzea eta herritarrei informazioa emateko egitekoak koordinatzea.

  4. Komunikabide sozialekiko harremanak eta protokoloa.

  5. Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen esku utzi beharreko gaiei buruzko azterlana, prestakuntza eta laguntza ematea sailburuari, baita horien izapideak egitea ere.

  6. Sailak sustatzen dituen kongresu, mintegi, jardunaldi, hitzaldi eta gainerako ekintza publiko eta pribatuak antolatzea.

  7. Sailaren argitalpenak kudeatzea eta zabaltzea, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiaren eskumenei kalterik egin gabe, betiere.

Dekretu honetako 6. artikuluan oro har Zerbitzu Zuzendaritzari ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio zuzendaritza honi:

  1. Sailburuari laguntza teknikoa, juridikoa eta administratiboa ematea.

  2. Saileko organoen arteko harremanak koordinatzea, baita organo horien eta Jaurlaritzaren gainerako organoen artekoak ere.

  3. Saileko aurrekontuen aurreproiektuaren prestatzeko lanak zuzendu eta koordinatzea, baita saileko aurrekontuaren kudeaketa antolatzea eta kudeatzea eta horren jarraipena egitea ere, horren egoeraren eta bilakaeraren berri emango diela gainontzeko organoei.

  4. Saileko gastuetarako baimena ematea, dekretu honetan edo beste edozein arautan beste organo batzuei esleitutako eskumenak kaltetu gabe.

  5. Saileko kontratazio-espedienteak izapidetzea.

  6. Saileko langileen arloa planifikatzea, kontrolatzea eta horren kudeaketa koordinatzea, eskuduna izanik Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 10.1 artikuluan aipatzen diren egitekoak betetzeko.

  7. Saileko zuzendaritzen gizarte ekintza, langileen trebakuntza eta hobekuntza programak prestatzea eta kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean alor horretan eskumendun diren organoen eskurantzei kalterik egin gabe.

  8. Saileko langileen euskalduntze eta hizkuntza normalkuntzarako politikaren garapena koordinatzea, Kultura Saileko eskumenei kalterik egin gabe.

  9. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko gaiak, Sailari dagozkionak, izapidetzea.

  10. Sailaren organo aholku-emaileei lege-aholkularitza, aholkularitza eta laguntza eskaintzea.

  11. Sailean sor daitezkeen arazoak ikertu eta horiei buruzko txostenak egitea, arazook beste zuzendaritza batzuei egotzita ez daudenean.

  12. Saileko estatistikekin zerikusia duten arloetan, saileko edozein organori laguntza teknikoa ematea.

  1. Saileko zerbitzu orokorrak antolatu eta administratzea, sailburuordetza, zuzendaritza eta lurralde ordezkaritzetako lan sistemak eta metodoak koordinatzea eta saileko administrazio unitateen banaketa fisikoa antolatzea, horiek materialez hornitzea, alor horretan Ogasun eta Herri Administrazio Sailari esleitutako eskumenei kalterik egin gabe.

  2. Saileko aplikazio informatikoak koordinatu eta kudeatzea, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko organo eskudunek izan ditzaten eskumenen kalterik gabe.

  3. Saileko Erregistro Orokorra, Liburutegia, Dokumentu-Funtsa eta Artxibategia antolatzea, zuzentzea eta kudeatzea, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari esleitutako eskumenei kalterik egin gabe.

  4. Europako Elkarteko politika eta arautegiak prestatu eta aplikatzen Eusko Jaurlaritzak parte har dezan koordinazio-neurriak burutzea, indarrean dauden arauekin bat etorriz, sail honetako organoek Europako erakundeekin dituzten harreman eta gaiek izapideak bideratuz Jaurlaritzaren Lehendakaritzako organo eskudunaren bidez.

  5. Administrazioa berritu eta gaurkotzeko organo eskudunak emandako ekimen eta jarraibideak garatu eta burutzeko beharrezko euskarria bermatzeko organo erantzule jardutea, Jaurlaritzaren programaren aurreikuspenak garatzeko Sail honen jardute-eremuaren barruan.

  6. Hiri-jabetzaren ganbaren arloan Sail honi atxikitako egitekoak.

  1. ¿ Etxebizitza Sailburuordetzak ondoko jardun-arloak zuzendu eta koordinatzen ditu, sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean:

    1. Lurzorua eta hirigintza.

    2. Etxebizitza eta arkitektura.

    3. Eraikuntza eta eraikuntzaren kalitatea.

    4. Etxebizitzari laguntzeko finantza plangintza eta kudeaketa.

  2. ¿ Etxebizitza Sailburuordetzari, dekretu honen 5. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain, egiteko hauek dagozkio:

    1. Etxebizitza politikaren plangintza eta gauzatzea ikuskatu eta gidatzea.

    2. Etxebizitza politikaren gizarte ikuspuntua eta gizarteratzeko politiken koordinazioa sustatzea.

    3. Lurzoru, hirigintza eta etxebizitza politikaren plangintza eta gauzatzean, parte hartze sozial eta demokratikorako mekanismoak bultzatzea.

    4. Jasangarritasuna sustatzea, hiri-garapenaren orientatzaile gisa.

    5. Irisgarritasuna bultzatu, eragin eta sustatzea.

    6. Nahitaezko desjabetzen gastuak baimentzea, 150.000 euro arte.

  3. ¿ Etxebizitza Sailburuordetzaren menpe daude zuzenean eta hierarkian Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza eta Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritza.

Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzari, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain, egiteko hauek dagozkio:

  1. Lurzoru arloan eta hirigintza arloan arautegi-proiektuak prestatzea, azken arlo horretan lurralde antolamendu arloan eskumena duten organoekin batera.

  2. Lurzorua eta hirigintza antolatzeko instrumentuen izapideak koordinatu eta kontrolatzea eta, behar izanez gero, prestatzea, eta Eusko Jaurlaritzaren eskumen-eremuan betetzea kudeatzea.

  3. Lurzorua eta hirigintza antolatzeko instrumentuei buruzko txostenak prestatzea Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen eta Lurralde Politikarako Aholku Batzordearen eremuaren barruan, eta Sailari berari dagozkion eskumenei dagokienez.

  4. Zaharberritze integratuko areak eta area degradatuak deklaratzea, ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko, baita hirietako eremuak birgaitu eta berreskuratzeko jarduera bereziak egitea.

  5. Arkitektura aldetik bitxiak diren eraikinak zaharberritzea.

  6. Lurzoru eraikigarria eskuratzeko egin beharreko ekintzak kudeatzea etxebizitza arloko Sailaren jarduerak burutzeko, eraikin zaharkituak ordezkatuz ere eskura daiteke lurzoru eraikigarria.

  7. Sustapen publikoko poligonoak urbanizatzeko obrak antolatu, programatu, kudeatu eta kontrolatzea.

  8. Titularitate publikoa izan eta Sailari atxikita dagoen lurra administratzea Euskadiko Ondareari buruzko Legeak aurreikusitako esparruan, eta lur horren inbentario berezia prestatu, antolatu eta kontrolatzea, aipatutako legean aurreikusitakoarekin bat etorriz.

  9. Desjabetzeko espedienteen izapideak egitea eta Sailak garatutako ekintzen ondorio diren balio justuak onartzea.

  10. Bere egitekoak betetzeko Zuzendaritzak parte hartzen duen ondare-eragiketei lotutako ondasun higiezinen balioespen teknikoak egitea Ogasun eta Herri Administrazio Sailarekin lankidetzan, eta ogasun higiezinen beste balorazio batzuk ere egitea edo horietan lankidetzan jardutea, aipatutako Sail horrek eskatuta.

Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzari, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain, egiteko hauek dagozkio:

  1. Eraikitze, zaharberritze eta eraikuntza-kalitatearen alorretan arautegi-proiektuak prestatzea.

  2. Sustapen zuzeneko etxebizitza sozialen alorreko obrak planifikatu, programatu, kudeatu eta kontrolatzea.

  3. Proiektu teknikoak, txostenak eta oinarri teknikoetako pleguak idaztea.

  4. Obrak zuzendu eta ikuskatzea etxebizitza sozialen sustapenetan edo, behar izanez gero, funtzio horiek betetzeko laguntza teknikoa ematea.

  5. Sailak sustatutako itunpeko babes ofizialeko etxebizitzen sustapenen inguruko proiektuen azterketa eta aholkularitza teknikoa eta, behar izanez gero, kontrola eta jarraipena aipatutako sustapenetako obra horiek burutzean.

  6. Sailak bultzatutako eraikuntza-obrak egiteko edo etxebizitzak bereoneratzeko proiektuak aztertzea eta obrak hartzearen kontrol teknikoa.

  7. Eraiki eta zaharberritzearen inguruko arazoak ikertu, aztertu eta kontrolatzea.

  8. Etxebizitza eraikuntzetako eta urbanizazio obretako eraikin-kalitatea sustatzea.

  9. Eraikinen kalitatea kontrolatzeko entseiu-laborategien kreditazioak eman eta berritzea eta arlo horretan lanak eta entseiuak burutzea.

  10. Proiektuak Gainbegiratzeko Bulego jardutea eta proiektuak ikuskatzeko berariazko zerbitzurik ez duten Eusko Jaurlaritzako Sail bati baino gehiagori dagozkien eraiketa obrak hartzearen kontrol teknikoa egitea, beroiek hala eskatuz gero, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari sailen eraikinen arloan dagozkion eskumenen kalterik gabe.

  11. Eraikuntza kalitatearen kontrolerako Batzordeari eta Irisgarritasuna sustatzeko Euskal Kontseiluari laguntza ematea.

Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritzari, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain, egiteko hauek dagozkio:

  1. Etxebizitza alorreko politikan, hitzarmenak eta arauak prestatzea eta laguntza juridikoa eskaintzea.

  2. Etxebizitza, lurzoru eta hirigintza gaietako jardunak planifikatu eta programatzea.

  3. Planak, finantza-programak eta etxebizitza arloko finantza-araubidea proposatzea, Jaurlaritzaren Kontseiluan onesteko.

  4. Planetako eremu babesgarriak eta babes ofizialeko etxebizitza-programak proposatzea.

  5. Sailburuari babes ofizialeko etxebizitzen gehienezko prezioa proposatzea.

  6. Toki-Korporazioekin eta eskubide publikoko erakundeekin elkarlanerako hitzarmenak eratzea. Era berean, aurretik Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena duela, partikularrekin ere lankidetza-izenpetzea, baldin eta helburua interes publikoko jarduera ekonomiko pribatuak egitea sustatzea bada eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ekarpen ekonomikoa 60.000 euro baino handiagoa ez bada.

  7. Izaera ekonomikoko estudio, txosten eta argitalpenak egitea, etxebizitzaren alorrean politika eraginkorra eta koherentea gauzatzeko.

  8. Sailaren eraikuntza, etxebizitza eta diseinu arloko estatistika-planak prestatzea eta administrazioaren informazio sistemak kudeatzea, errealitate sektoriala eta horren bilakaera egoki ezagutzen dela bermatzeko.

  9. Etxebizitza, lurzoru eta hirigintza alorreko finantza-neurriak kudeatzea ekonomiari, finantzari eta administrazioari dagozkienetan.

  10. Titularitate publikoko etxebizitzak administratu eta kudeatzea.

  11. Itundutako etxebizitzen deialdiak egitea eta kudeatzea, baita horien ondasunak esleitzea ere.

  12. Eraikuntzan eta etxegintzan kalitate-sistemak ezartzeko programak aztertu, ezarri, kudeatu eta kontrolatzea.

  1. ¿ Gizarte Gaietako Sailburuordetzak ondoko jardun-arloak zuzendu eta koordinatzen ditu, sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean:

    1. Garapen Lankidetza

    2. Boluntariotza.

    3. Gizarte Ongizatea.

    4. Gizarte Zerbitzuak.

    5. Inmigrazioa.

    6. Droga Gaiak.

  2. ¿ Gizarte Gaietako Sailburuordetzari, dekretu honen 5. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain, egiteko hauek dagozkio:

    1. Gizarte gaietako eskumenak erabiltzean parte hartze sozial eta demokratikorako mekanismoak bultzatzea.

    2. Gizarte zerbitzuetan eta gizarte ongizatean diharduten erakunde publiko eta pribatuen ekintzak planifikatzea, sustatzea eta koordinatzea, baita prestazio-katalogoa mantendu eta hobetzea ere.

    3. Jaurlaritzaren zuzeneko ekintza sustatzea, gizarte zerbitzuen alorrean.

    4. Inmigrazio arloan berariazko politika bat bultzatzea, beharrezko baldintzak sustatuz eta trabak arinduz, herritar etorkinen gizarteratzea eta integrazio politikoa errazteko.

    5. Solidaritate aktiboa sustatzea eta gizarte zibilaren partaidetza areagotzea, lankidetza solidarioaren alderdien berri izateko eta horietan inplikatzeko.

    6. Askatasun afektibo-sexualaren arloan jardun-politika berriak bultzatu eta garatzea.

    7. Lankidetzarako harremanak sendotzea gizarte gaietako arloan diharduten elkarte, fundazio, gobernuz kanpoko erakunde eta gizarte-mugimenduekin.

  3. ¿ Gizarte Gaietako Sailburuordetzaren menpe daude zuzenean eta hierarkian, Gizarte Ongizateko Zuzendaritza, Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza, Inmigrazio Zuzendaritza eta Droga Gaietako Zuzendaritza.

Gizarte Ongizateko Zuzendaritzari, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain, egiteko hauek dagozkio:

  1. Arautegi-proiektuak prestatzea ondoko arloetan: haurtzaroan, famili bitartekaritza eta adingabekoen babesean, hirugarren adinean, ezgaituetan eta, oro har, gizarte ongizatean eta gizarte zerbitzuetan.

  2. Prebentzio komunitarioaren eremuan, jarduera instituzionalak sustatzea.

  3. Premia eta baliabide sozialei buruzko azterlanak programatu eta prestatzea.

  4. Gizarte eta osasun arloan jarduerak planifikatzea, Osasun Sailarekin elkarlanean.

  5. Gizarte Zerbitzuak antolatzea, Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legean ezarritakoaren arabera, eta garatzeko eta aplikatzeko arauen bidez, baita, zuzendaritza honen eskumenenetan, Euskadiko gizarte zerbitzuen arloko jardueretarako laguntzak emateko araudiaren bidez ere.

  6. Gizarte Zerbitzuetako jarduerak koordinatzea eta administrazio publikoek zein erakunde pribatuek gizarte zerbitzuei buruzko oinarrizko araudia nola betetzen duten gainbegiratu eta kontrolatzea.

  7. Gizarte Ongizatearen berariazko zerbitzuetan diharduten erakunde publiko zein probatuen jarduerak planifikatu, sustatu, koordinatu eta ebaluatzea.

  8. Zuzendaritzaren beraren eskumenekin zerikusia duten arlo guztietan parte hartzea, baita gizarte ongizatearekin eta gizarteratzearekin zerikusia duten eta gizarte partaidetza duten jarduera eta ekimen publikoetan ere, kasuan- kasuan Jaurlaritzaren Kontseiluak xedatutakoaren arabera.

  9. Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorra kudeatzea, gaiari dagokion araudian ezarritakoaren arabera.

  10. Jaurlaritzak bultzatutako programa eta proiektuetan parte hartzea, baldin eta Zuzendaritza honen eskumena diren arloei buruzko informazioa bildu eta zabaltzeko badira.

  11. Langile trebatuen prestakuntza sustatzea, Gizarte Zerbitzuetan jarduteko.

  12. Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko ekintzako programak eta jarduerak antolatzea eta kudeatzea, beste sailen eskumenei kalterik egin gabe.

  1. Zigortzeko ahalmena erabiltzea eta ikuskatzea, Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko ekintzaren eskumenari loturik dauden erakundeekiko, beste sailen eskumenei kalterik egin gabe.

  2. Ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 36.4 artikuluak Ongintza eta Sorospen Fundazioen gainean ezartzen dizkion eginkizunak betetzea.

  3. Nazioarteko adopziorako erakunde laguntzaileak gaitzea, kontrolatzea eta ikuskatzea, nazioarteko adopziorako erakunde laguntzaileen gaikuntza arautzen duen abenduaren 24ko 302/1996 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

  4. Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorra kudeatu eta antolatzea, Boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legean ezarritakoaren arabera.

  5. Boluntariotzaren baliabideei buruzko katalogo bat egitea eta boluntariotzari buruzko agiri-fondo bat eta datu-base bat sortzea, Boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legean ezarritakoaren arabera.

  6. Boluntariotzako egitasmo jakin bati ekin dioten erakundeei behar eta eskatzen dituzten aholku teknikoak eta laguntza ematea, Boluntariotzari buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legean ezarritakoaren arabera.

  7. Famili bitartekaritzako zerbitzuak arautu, antolatu eta ezartzea.

  8. Eusko Jaurlaritzak seme-alabak dituzten familiei laguntzeko onetsitako planari dagokionez, familientzako laguntzak inplementatzea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin elkarlanean, eta haurtzaindegi eta haur-eskoletarako sarea finkatzea, haur-hezkuntzako lehen zikloa abian jartzeko Sailen arteko Batzordeak ezarritakoaren arabera.

  9. Haurtzaroari eta familiari buruzko sentsibilizazio-jarduerak, programak eta kanpainak garatzea, zuzendaritzak gizarte ongizatean dituen eskumenen alorrean.

  10. Adingabekoen babeserako eta prebentziorako planak sustatu eta bultzatzea, udaletako gizarte zerbitzuekin elkarlanean eta arlo honetan diharduten erakundeekin lankidetzan. Nagusien sustapen pertsonala eta gizarteratzea sustatzea, baita ezgaitasunen bat edo ezgaitasun-maila bat dutenena ere. Era berean, zokoratzea eta gizarte-bazterkeria pairatzen duten talde eta kolektiboei zuzendutako ekimen eta zerbitzuetan behar den laguntza ematea, azken arlo horretan beste sail batzuek izan ditzaketen eskumenei kalterik egin gabe.

  11. Askatasun afektibo-sexual arloan, pertsonen arteko benetako eta egiazko berdintasuna sustatu eta bultzatzeko proposamenak egitea

  12. Jarduerak eta arautegi-proiektuak proposatzea, askatasun afektibo-sexuala eragozten edo galarazten duten trabak ezabatzeko.

  13. Izatezko Bikoteen Erregistroa ezarri eta kudeatzea.

  14. Boluntariotzako Euskal Kontseiluari, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluari eta Nazioarteko Adopzioko Batzorde Teknikoari laguntza ematea eta organo horietara joatea.

Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain, egiteko hauek dagozkio:

  1. Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Batzordeari eta Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoa Kudeatzeko Batzordeari laguntza ematea.

  2. Garapen lankidetzarako programak eta egitasmoak sustatu, koordinatu eta burutzea ekonomia, kultura, zientzia eta teknikaren alorretan.

  3. Nazio Batuen erakundeekiko harremanak sustatzea gai humanitarioetan eta garapen lankidetzan.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko edo kanpoko beste erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu berberak lortzeko programak edo ekimenak ezartzen badituzte, programa eta ekimen horiek bultzatu eta horiek gauzatzen laguntzea.

  5. Lankidetza eta garapen alorretan euskal teknikarien prestakuntza sustatu.

  6. Lankidetza eta garapen alorretan euskal administrazio publikoen arteko koordinazioa sustatu.

  7. Garapen lankidetza arloan arautegi-proiektuak prestatzea.

  8. Garapen lankidetzari buruzko politika eraginkorragoa izan dadin, behar diren tresna eta neurriak diseinatzea.

  9. Garapen bidean dauden herrien aurrerapenerako garrantzizkoak izan daitezkeen azterlanak burutu eta zabaltzea.

  10. Giza eskubideak, gatazken konponbide gisa bakea eta, garapen lankidetzarako proiektu eta programetan, gizarte-partaidetza sustatzea.

  11. Euskal Autonomia Erkidegoan garapen lankidetza sustatu eta zabaltzea eta gai horretan sentsibilizatu eta heztea.

  12. Larrialdietarako laguntzak aztertu, ebaluatu eta proposatzea.

  1. Lankidetzarekin zerikusia duten foro eta erakunde guztietan parte hartzea, bai Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan bai kanpoan, kasuan kasurako Jaurlaritzaren Kontseiluak xedatutakoaren arabera.

Inmigrazio Zuzendaritzari, dekretu honen 6. artikuluak oro har esleitzen dizkionez gain, egiteko hauek dagozkio:

  1. Inmigrazioaren alorrean estrategia propio bat zehaztea Euskal Autonomia Erkidegorako.

  2. Inmigrazioaren alorreko jarduerak planifikatzea eta horri buruzko araudien proiektuak prestatzea.

  3. Etorkinak gizartean txertatzeko eta gizarte-babeseko sistemetan sartzeko ekintzak eta neurriak proposatzea.

  4. Inmigrazioaren alorrean beste herri-administrazio batzuekin eta Estatuarekin koordinatzeko bideak eta bitartekoak proposatzea, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren eskumenei kalterik egin gabe, betiere.

  5. Etorkinak hartuko dituzten bizilagunak sentsibilizatzeko neurriak eta ekintza asoziatibo eta kulturartekoak laguntzeko neurriak proposatzea eta gauzatzea.

  1. ¿ Eusko Jaurlaritzari droga menpekotasunen politika taxutzen aholkatzeko eta jarduerak koordinatzen eta kontrolatzen laguntzeko organoa da Droga Gaietako Idazkaritza. Organo hori Droga menpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legearen 39. artikuluak aipatzen du.

  2. ¿ Dekretu honek oro har 6. artikuluan esleitzen dizkionez gain, bere egitekoak uztailaren 27ko 302/1999 Dekretuaren 3. artikuluan daude ezarrita. Droga menpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legean jasotzen den egitura instituzionala garatu zuen aipatu dekretuak. Lege horretan Droga Gaietako Idazkaritzari buruz adierazitakoak Droga Gaietako Zuzendaritzarako balio izango du.

  1. ¿ Lurralde historiko bakoitzean lurralde ordezkaritza bat egongo da. Lurralde Ordezkaritzako buru lurralde ordezkaria izango da. Ordezkari hori organikoki zerbitzu zuzendariaren menpe egongo da eta, eginkizunei dagokienez, zuzendari bakoitzaren agintzapean. Lurralde ordezkaritzen eginkizunak ondokoak dira:

    1. Legeak eta xedapenak betetzearen ardura izatea, Sailari egotzitako eskumenei dagokienez.

    2. Lurralde ordezkaritzako zerbitzu orokorrak administratzea.

    3. Ordezkaritza osatzen duten dependentzia eta organoetako jarduerak koordinatzea.

    4. Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen bigarren xedapen gehigarria aplikatzearen ondorioz eta etxebizitza eta lurzoruari buruz Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak emandako ebazpenen ondorioz sortutako egoera juridikoak formalizatzeko behar beste eskritura ematea.

    5. Azaroaren 20ko 8/1987 Legeaz sortutako Euskadiko Balioespen Batzorde Teknikoari eta Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiei laguntza ematea.

    6. Indarrean dauden gainerako xedapenek egozten dizkieten ahalmen, aginpide eta eginkizunak betetzea.

Sailburuordeek, zuzendariek eta lurralde ordezkariek, kanpoan izan, gaixorik egon edo lanpostua hutsik uzten badute:

  1. Sailburuordeei egotzitako eskumen eta eginkizunak beraien menpeko zuzendariek beteko dituzte egoera horrek dirauen bitartean, beren egituran agertzen diren hurrenkeraren arabera.

  2. Zuzendariei eta lurralde ordezkariei egotzitako eskumen eta eginkizunak hierarkikoki gainetik dagoen agintariak beteko ditu egoera horrek dirauen bitartean, hurrengo idatz-zatian adierazten den kasuan izan ezik.

  3. Zerbitzu zuzendariari eta Kabinetearen zuzendariari egotzitako eskumen eta egitekoak sailburuak erabakitzen duenak beteko ditu.

    ALDI BATERAKO XEDAPENAK

Honako hauek indargabetzen dira: Dekretu honek ezarritakoaren aurka dagoen maila bereko edo beheragoko edozein xedapen; urriaren 29ko 356/1985 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko organoei eskumenak egozten dizkiena, aldi baterako bigarren xedapenean xedatutakoari kalterik egin gabe; urriaren 23ko 245/2001 Dekretua, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren funtzionamendurako behin-behineko xedapenak ezartzen dituena, eta Dekretu honetan ezartzen diren organoen egiturari eta eskumen eta egitekoei buruzko beste xedapen batzuk. Xedapen horietako batzuk apirilaren 13ko 186/1999 Dekretuak, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituenak jasotzen ditu eta, besteak, uztailaren 303/1999 Dekretuak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen dituenak.

Dekretu hau garatzeko beharrezko xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, baita, behar diren txostenak jaso ondoren, zuzendaritza baino maila beheragoko unitate organikoak batu, sortu edo kentzeko ere, betiere horrek gastu gehiago sortzen ez badu.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2002ko otsailaren 12an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (15)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.