Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

20/2002 DEKRETUA, urtarrilaren 15ekoa, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 21
  • Hurrenkera-zk.: 642
  • Xedapen-zk.: 20
  • Xedapen-data: 2002/01/15
  • Argitaratze-data: 2002/01/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Jaurlaritza osatzeko 2001-2005 legegintzaldirako koalizio akordioa betetzearren, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardute-arloak finkatzeko Lehendakariak uztailaren 16an emandako 7/2001 Dekretuak (irailaren 17ko 19/2001 Dekretuaren bidez aldatua) sailak berrantolatu ditu eta azken xedapenetako lehenengoan sail bakoitzaren egituren antolaketa eta eginkizunei dagokienez jarraitu beharreko irizpideak finkatu ditu.

Aipatutako dekretuaren 15. artikuluak (irailaren 17ko 19/2001 Dekretuaren bederatzigarren artikuluak aldatua) Garraio eta Herri Lan Sailari zein egiteko eta jardute-arlo dagozkion arautzen du. Saila behar bezala kudeatu ahal izateko, dekretu honek ezartzen dituen antolaketa eta egitekoak hiru irizpidetan oinarritzen dira: egitekoen koordinazioa, antolaera sinpletzea eta deskontzentrazioa, administrazio kudeaketarekin lotutako eskumenei dagokienez batik bat.

Dekretu honek Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritza sortzen du eta Garraio eta Herri Lan Sailaren menpe sortzen du hain zuzen ere; izan ere, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari uren arloa atxiki ostean, Garraio eta Herri Lan Sailari atxikita geratu dira Meteorologia arloko eginkizunak eta jardute-arloa. Horrez gain, Zuzendaritza hori sortu da, Euskal Herrirako Autonomia Estatutuan ezarritakoari jarraiki, Meteorologia transferentzia eta hari dagozkion bitarteko material eta pertsonalen eskualdatzea egingo dutela aurreikusten delako.

Beraz, Garraio eta Herri Lan Sailak sailburuordetza bat, lau zuzendaritza eta Zerbitzu Zuzendaritza izango ditu. Lehen kapituluaren lehen atalean Sailaren egitura orokorra arautuko da eta bigarren kapituluan, berriz, organoen artean egitekoak nola banatuko diren zehaztuko da. Saileko kargudunen artean eskumenak nola banatu lehen kapituluaren bigarren atalean ezarriko da.

Ondorioz, Garraio eta Herri Lan sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko urtarrilaren 15ean egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Garraio eta Herri Lan Sailak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardute-arloak finkatzeko lehendakariak uztailaren 16an emandako 7/2001 Dekretuaren 15. artikuluak ematen dizkion jardute-arloei dagozkien egitekoak burutuko ditu, dekretu honetan ezarritakoari jarraikiz (irailaren 17ko 19/2001 Dekretuak aldatu egin zuen 7/2001 Dekretua).

Aurreko artikuluan aipaturiko gaiei dagozkien egitekoak burutzeko, bada, Garraio eta Herri Lan Saila honela banatuko da:

  1. Organo nagusiak:

    1. ¿ Garraio eta Herri Lan sailburua.

    1. ¿ Zerbitzu Zuzendaritza.

    2. ¿ Garraio eta Herri Lan Sailburuordetza.

    1. ¿ Garraio Zuzendaritza

    2. ¿ Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza.

    3. ¿ Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza

    4. ¿ Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritza.

  2. Lurralde organoak:

    1. ¿ Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzua.

    2. ¿ Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzua.

Organo hauek Garraio eta Herri Lan Sailaren menpe egongo dira:

  1. Merkantzia arriskutsuen garraiori dagokionez, Merkantzia Arriskutsuen Garraioaren Koordinaziorako Euskal Batzordea.

  2. Meteorologiari dagokionez, Meteorologiako Euskal Batzordea.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko errepideen plan orokorreko sarearen plangintzari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorraren Batzordea.

  4. Portuei dagokienez:

    • Portuen Aholku Kontseiluak.

    • Euskadiko Portuetako Aholku Organoa.

      1. ¿ Era beren, honako sozietate publikoak ere Garraio eta Herri Lan Sailari atxikita egongo dira:

        1. "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos SA" sozietate publikoa.

        2. "Ingeniería para el Metro de Bilbao SA / Bilboko Metrorako Ingeniaritza AB" sozietate publikoa.

        3. "Euskadiko Kirol Portua SA" sozietate publikoa.

  1. ¿ Garraio eta Herri Lan sailburuak eskumen hauek ditu: Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan ezarritakoak, eta uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuaren (gerora, irailaren 17ko 19/2001 Dekretuak aldatua) indarrez Sailari dagozkion egitekoen eta jardute-arloen eremuan, indarrean dagoen legeriak ematen dizkion guztiak, beste ezein organori eman ez bazaizkio.

  2. ¿ Sailaren organo gorena den heinean, gainontzeko organoak zuzendu, koordinatu eta kontrolatuko ditu.

  3. ¿ Agindu zaizkion egiteko horiek behar bezala burutzeko Zuzendaritza Kontseilu baten laguntza izango du bere zuzendaritzapean Garraio eta Herri Lan sailburuak. Kontseilu horren eginkizun nagusia Sailaren politika zehaztea izango da eta Garraio eta Herri Lan sailburuordeak, Saileko lau zuzendariek, Zerbitzu zuzendariak, Sailburuaren Laguntza Kabineteko aholkulariek eta sailburuak izendaturiko gainontzeko konfidantzako pertsonek osatuko dute.

  1. ¿ Aurreko artikuluan aipaturiko jardun-arloetako eskumenak erabiltzeko, Garraio eta Herri Lan sailburuak Sailburuaren Laguntza Kabinetearen egitura osatuko duten behin-behineko pertsonalaren laguntza teknikoa eta aholkularitza berezia izango ditu. Kabineteak sailburuari dagokion goi koordinazioko eginkizunak bideratu ahal izango ditu Sailaren edozein jardute-arloan, eta bereziki, honako arloetan: Garraio eta Herri Lan Sailaren berezko eskumenak gauzatu ahal izateko hain beharrezkoak diren ekonomia eta lurralde plangintzari buruzko arloetan eta komunikabideekiko harremanei eta ekitaldi publiko eta ofizialen antolaketari buruzko arloetan.

  2. ¿ Saileko organoek behar adina informazio eta laguntza emango diote Sailburuaren Laguntza Kabineteari, Kabineteak behar bezala burutu ditzan bere eginkizun guztiak.

Garraio eta Herri Lan sailburuordeak, beti ere sailburuaren aholku eta esanetara, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 30. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako eskumen hauek izango ditu:

  1. Sailburuak hala eskatzen dionean Sailaren ordezkari izatea.

  2. Sailburuordetzaren jardueren programazioa egitea.

  3. Sailburuordetzaren eta haren menpeko organo eta erakundeen jarduerak bideratu, koordinatu, bultzatu eta gainbegiratzea.

  4. Sailburuordetzaren menpeko organo eta erakundeen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.

  5. Beste sailekin, eta Sailburuordetzarekin harremanak dituzten bestelako erakundeekin komunikatzeko organo gisa jardutea. Eta bereziki, Sailak gainontzeko organoekin dituen harremanak koordinatzea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko gainontzeko organoekin, eta hala badagokio, bestelako erakunde zein administrazioetako organoekin dituen harremanak ere.

  6. Araugintzako ekimenak, jardute-proiektuak, hitzarmenak eta akordioak egiten parte hartzea eta horiek sailburuari proposatzea, bai eta Jaurlaritzaren Kontseiluari bidaltzeko dekretu proposamenak egitea ere; hartara, Sailaren programak eta helburuak garatu, eta, bereziki, aurrekontuen proiektua garatu ahal izateko.

  7. Sailburuordetzaren agintepeko organo eta erakundeen lana zuzentzeko jarraibideak eta aginduak ematea.

  8. Sailburuordetzaren jardute-arloari dagozkion zigor-espedienteei hasiera eman eta alor bakoitzean bete beharreko arauei jarraikiz sailburuari edo Jaurlaritzaren Kontseiluari eman ez zaizkien edo ez dagozkien zigor-espedienteak ebaztea.

  9. Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritzen egintza eta ebazpenen kontra legeriaren arabera bidezko diren errekurtsoak ebaztea.

  10. Indarrean dauden legezko xedapenek emandako gainontzeko eskumen, ahalmen, eskubide eta egitekoak.

Sailburuordearen agintepean edo, Zerbitzu zuzendariaren kasuan, sailburuarenean, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 31. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako eskumen hauek izango dituzte zuzendariek:

  1. Zuzendaritzaren jarduerak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta nola burutzen diren ikustea.

  2. Zuzendaritza barruko zerbitzuak eta lan sistemak antolatzea, horrek ezertan galarazi gabe Zerbitzu Zuzendaritzari eman zaizkion eskumen orokorrak.

  3. Zuzendaritzari dagozkion gaiei buruzko proposamenak egitea goiko organoei.

  4. Sailburuordetzari laguntzea ekonomia jardueren programazioa egiten, Zuzendaritza Kontseiluaren programazioa, jarraipena eta koordinazio lanak egiten, eta, bereziki laguntzea saileko aurrekontuan proiektua egin eta burutzen.

  5. Zuzendaritzaren berezko espedienteak izapidetzeko behar diren gastuetarako baimena eman, gastua gauzatzea erabaki eta betebeharrak bere gain hartzea, Saileko goragoko organoentzat eta Jaurlaritzaren Kontseiluarentzat gordetako gaietan izan ezik.

  6. Aurrekontu-aplikazio batetik bestera kreditu transferentziak egiteko baimena eman dezaten proposamena egitea horretarako eskumena duten organoei.

  7. Zuzendaritzaren jardute-arloko administrazio egintzak eta erabakiak hartzea.

  8. Zuzendaritzaren arloetako gaietan eta beste organo bati berariaz atxiki ez zaizkionean, tasa eta prezio publikoak kudeatu eta kitatzea, bai eta zerga kudeaketako egintzen kontrako aukerako berraztertzeko errekurtsoak ebaztea ere.

  9. Zuzendaritzaren menpeko organoen egintza eta ebazpenen kontra legeriaren arabera bidezko diren errekurtsoak ebaztea.

  10. Kasuan kasuko zuzendaritzak izapidetutako espedienteei buruzko agiri publiko edo pribatuen kopia kautotuak egitea, horrek ezertan galarazi gabe Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren eskumenak.

  11. Indarrean dauden legezko xedapenek ematen dizkieten gainontzeko eskumen, ahalmen, eskubide eta egitekoak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko zuzendari guztientzakoak direnak.

Garraio eta Herri Lan sailburuordeak ondorengo jardute-arlo hauek zuzendu eta koordinatuko ditu:

  1. Garraioaren logistika, antolaketa eta plangintza.

  2. Herri-lanak.

  3. Lurreko, aireko, itsasoko, ibaiko eta kable bidezko garraioa.

  4. Itsas gaiak, ibaiko nabigazioa eta itsas salbamendua.

  5. Portuak eta portuko jarduerak.

  6. Aireportuak, heliportuak eta lurreko zerbitzuak.

  7. Garraioko azpiegiturak.

    1) Lurreko azpiegiturak: bide-sarea eta trenbide-sarea.

    2) Itsas-ibaietako azpiegiturak: portuak, dartsenak eta barruko ur nabigagarriak.

    3) Aireko azpiegiturak: aireportuak eta heliportuak.

    4) Azpiegitura intermodalak.

    5) Kable bidezko azpiegiturak.

  8. Meteorologia eta klimatologia.

  1. ¿ Garraio Zuzendaritzari dagokio:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioaren Plan Zuzentzailea egitea, garraio arloan jarduera instituzional pribatu eta publikoentzako orientazio-tresna izatez gain, garraioa antolatzeko eta koordinatzeko tresna ere izan dadin.

    2. Merkantzien eta bidaiarien garraioen plangintza eta antolamendua, bai eta garraioen inguruko jarduera lagungarri eta osagarriena ere.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko garraioaren arloa arautzeko aurreproiektuen espedienteak eta haien goi mailako ikuskaritza burutzea.

    4. Garraioa modernizatzeko planak egitea.

    5. Garraio zerbitzuetarako emakida eta baimenen gainean Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkion eskumenak.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko garraiorako politika logistikoak garatzea, eta, bereziki, Atlantiar Arkuaren Mugaz gaindiko Plataforma Logistikoa bultzatzea.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko Sare Intermodala eta garraiorako zentroak eta oinarrizko eremuak planifikatzea, eta hala badagokio, Lurraldearen Arloko Plana idaztea.

    8. Garraio lanean edo garraioaren jarduera lagungarri eta osagarrietan aritzeko lanbide-gaikuntza eskuratu, egiaztatu eta kontrolatzeari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak dituen eskumenak, bai eta garraioko profesionalen prestakuntza lanen gainean dituenak ere.

    9. Garraio batzorde arbitralen inguruan Euskal Autonomia Erkidegoak dituen eskumenak.

    10. Aireko garraioaren inguruan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak dituen eskumenak.

    11. Zuzendaritzaren jarduketa eremuari dagozkion diru-laguntzak nola bideratu proposatzea.

    12. Ondare erantzukizuneko prozedurak hasarazi eta izapidetzea.

    13. Sailburuordeari laguntzea hark agindutako gai eta jarduera guztietan, eta bereziki Zuzendaritza Kontseiluaren aurrean.

    14. Sailaren ordezkari izatea autonomia erkidegoko eta autonomia erkidegoz gaindiko aholku mahaietan eta organoetan.

    15. Zuzendaritzari dagozkion gaiei buruzko irizpenak eman. txostenak egin eta azterketa estatistikoak egitea.

    16. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko trenbideetako trenbide-pasaguneak jarri, aldatu eta kentzeari buruzko erabakiak hartzea.

    17. Trenbideen zaintzari buruzko arauak ez betetzeagatik zigor-espedienteak izapidetzea.

  2. ¿ Merkantzia Arriskutsuen Garraioaren Koordinaziorako Euskal Batzordeari laguntza teknikoa eta administratiboa ematea.

  1. ¿ Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzari dagokio:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren aginpideko garraio-azpiegituren arloa arautzeko aurreproiektuen espedienteak egitea.

    2. Azpiegituretan eta haiek mantentzean egin beharreko inbertsioen plangintza eta programazioa egitea.

    3. Lurreko eta aireko garraioaren azpiegituren gaineko lurraldearen arloko planak egitea, eta Garraio Zuzendaritzarekin lankidetzan aritzea Garraioaren Plan Zuzentzailea eta Lurraldearen Arloko Plana egiteko.

    4. Lurreko eta aireko garraioaren azpiegituretako jarduerak burutzeko behar diren hirigintza antolamenduko planak eta bestelako langaiak egin eta aldarazteko ekimena.

    5. Lurreko eta aireko garraioaren azpiegituretako proiektuak egin eta onartzeko ekimena.

    6. Lurreko eta aireko garraioaren azpiegituretako obrak zuzendu, ikuskatu eta kontrolatzea.

    7. Bilboko Hiri Trenbideari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren aginpidekoak diren proiektu, obra eta bestelako jarduketak egitea.

    8. Lurreko eta aireko azpiegituretako jarduketak burutzeko behar diren ondasun eta eskubideen jabetza kentzea, horrek ezertan galarazi gabe Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren eskumenak.

    9. Autonomia Erkidegoaren trenbideen jabari publikoko eremuan obrak eta instalazioak egiteko baimenak emateari buruzko erabakiak hartzea, horrek ezertan galarazi gabe, Euskadiko ondareari dagokionez, kasuan kasuko organoek dauzkaten ahalmenak.

    10. Lurreko eta aireko garraioaren azpiegituren alorreko ikerketa eta teknologien garapena bultzatzea.

    11. EAEko Errepideen Plan Orokorraren Sareko errepideen mailaketa eta izenen gaineko proposamenak egitea eta euskal administrazioen titularitateko bide-sareko gainontzeko errepideen koordinazioa bultzatzea, kasuan kasuko administrazioekiko elkarlanean.

    12. EAEko Errepideen Plan Orokorra arautzeko proiektuen espedienteak eta lurreko eta aireko garraioaren gaineko azpiegituren arloko planen Aurrerapena eta Proiektua egitea.

    13. EAEko Errepideen Plan Orokorra eta arloko planak berraztertzeko behar diren jarduketak egin eta plan horien ohizko zein aparteko aldaketak prestatu eta proposatzea.

    14. Lurralde Historikoetako foru organoek bideen plangintza eta koordinazioaren gainean egiten dituzten proposamenei buruzko txostenak egitea, EAEko Errepideen Plan Orokorra arautzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legean aurreikusi bezalaxe (azaroaren 8ko 2/1991 Legeak aldatu zuen aurrekoa).

    15. EAEko Errepideen Plan Orokorra eta lurreko eta aireko garraioaren azpiegituren gaineko arloko planak gainbegiratzea, programa eta arau teknikoei dagokienez egoki burutzen ari den zaintzea eta plan hori behar bezala burutzeko beste administrazio batzuekiko koordinazioa sustatzea.

    16. EAEko Errepideen Plan Orokorraren Batzordeari eta, hala badagokio, Azpiegituren Arloko Planen batzordeei laguntza tekniko eta administratiboa ematea.

    17. EAEko Errepideen Plan Orokorra eta lurreko eta aireko garraioaren arloko planak lurralde eta hirigintza planeamenduarekin eta ukitzen dituen gainontzeko plangintza sektorialekin uztartzea, horrek ezertan galarazi gabe gainontzeko sailen ahalmenak.

    18. Euskal Autonomia Erkidegoaren eta gainontzeko lurralde administrazioen artean errepide, trenbide eta aireportuei buruzko gaietako lankidetza eta koordinazio ekonomiko, tekniko eta administratiboa gauzatzeko bideak proposatu eta prestatzea.

    19. Saileko gainontzeko zuzendaritzek hala eskatuz gero, proiektuak ikuskatzeko bulego gisa jardutea eta obren proiektuak erredaktatu eta zuzentzeko laguntza teknikoa ematea.

    20. Gainontzeko sailek eskatuz gero, eraikuntzakoak ez diren herri-lanen proiektuak egin eta kontratuak egiteko laguntza teknikoa ematea.

    21. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako diru-laguntzak emateko bideak proposatzea.

    22. Zuzendaritzari dagozkion gaiei buruzko irizpenak eman, txostenak egin eta azterketa estatistikoak egitea.

    23. Ondare erantzukizuneko prozedurak hasarazi eta izapidetzea.

  2. ¿ Garraio eta Herri Lan sailburuordearen zuzendaritzapean eta haren aginduei jarraikiz, Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzak, gainera, "Ingeniería para el Metro de Bilbao, SA. - Bilboko Metrorako Ingeniaritza, AB" eta "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, S.A." sozietate publikoei administrazio-babesa emango die eta haien kudeaketa ikuskatuko du, eta gauza bera egingo du Zuzendaritza honi emandako ahalmenekin lotutako beste sozietate publikorik sortuz gero.

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen eremuan, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari dagokio:

    1. Portuko jabari publikoa antolatzea.

    2. Autonomia Erkidegoaren portu azpiegituretako inbertsioen plangintza eta programazioa egin eta haiek mantentzeaz arduratzea, bai eta portu azpiegitura berrien plangintza egin eta garatzea ere.

    3. Portuetako plan sektoriala erredaktatu eta taxutzea; lurralde eta hirigintza planeamendu orokorra garatuz portuko jabari publikoa osatzen duten zonaldeak antolatzeko edo azpiegitura obrak zuzenean egiteko planak erredaktatu eta taxutzea.

    4. Portualdeak hartzen dituzten hirigintza antolamenduko plan eta arauen gainean derrigor onartu beharreko txostenak egitea.

    5. Onartutako plan eta programen barruan, halakorik balego, obra eta instalazioetarako proiektuak onartzea, haiek burutzea eta idazteko ekimena.

    6. Portu azpiegiturako obra eta instalazioak egiten direla ikuskatu eta kontrol tekniko eta ekonomikoa gauzatzea.

    7. Portu azpiegituren alorreko ikerketa eta teknologien garapena bultzatzea.

    8. Desjabetzapen-ahalmena erabiltzea Zuzendaritzari dagozkion jarduerak burutzeko, baina ezertan galarazi gabe Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailaren eskumenak.

    9. Zuzendaritzaren esku dauden gaiei ezarri beharreko legeria bete dadin, beste administrazioekin eta gainontzeko pertsona publiko nahiz pribatuekin behar diren hitzarmen eta lankidetza bideak proposatu eta burutzea.

    10. Portuetako zerbitzu aldeak nola erabili behar diren arautu eta haien garapenaren plangintza eta programazioa egitea, lurraldea antolatzeko eta hirigintza planifikatzeko tresnen arabera.

    11. Portu bakoitzaren Zerbitzu, Jarduera eta Zaintzari buruzko Araudiak egitea eta araudi hori betetzen den zaintzea, eraginpean dauden administrazio eskudunekin koordinatuta.

    12. Zuzendaritzaren esku dauden gaietako legeria hausteagatik zabaldu beharreko zigor-espedienteak izapidetzea.

    13. Indarrean dagoen araudian aurreikusten diren portuko zerbitzuak ematea, ordenamendu juridikoan arauturiko kudeaketaren bidez.

    14. Portuko jabari publikoen gaineko emakidak eta baimenak eman, aldatu eta iraungitzeari buruzko espedienteak izapidetu eta haiei buruzko erabakiak hartzea.

    15. Ondare erantzukizuneko prozedurak hasarazi eta izapidetzea.

    16. Portuko jabari publikoa norberarentzat erabiltzeagatik edo ustiaketa berezia egiteagatik ordaindu beharreko tasak zenbatekoak izango diren proposatzea, bai eta portualdeetan zerbitzuak eman edo jarduerak burutzeagatik ordaindu beharrekoak ere.

    17. Euskal Autonomia Erkidegoari itsas- eta ibai-garraioaren eta barruko ur nabigagarrien inguruan dagozkion eskumenak.

    18. Euskal Autonomia Erkidegoari itsas-salbamenduaren inguruan dagozkion eskumenak.

    19. Itsas garraioko profesionalen birziklaketa eta hobekuntzarako irakaskuntzak, Sailaren eskumenekoak badira, Itsas Arduralaritza Eskolak ematen dituenak barne, azaroaren 5eko 616/1991 Dekretuari jarraituz.

    20. Itsas-garraioak Garraioaren Plan Zuzentzailean eta Sare Intermodalen Sisteman parte hartzeko proposamena egitea.

    21. Zuzendaritzaren ardurapeko gaiei dagozkien diru-laguntzak nola eman proposatzea eta Kostaldearen Legeak arauturiko herri-lanak euskal itsasertzean egiteko beste administrazio batzuekiko elkarlanean jarduteko diru-laguntzak nola eman proposatzea.

    22. Zuzendaritzarekin zerikusi zuzena duten azterlan estatistikoak, txostenak eta ikerketak egitea.

    23. Itsas-garraioa dela eta, itsas-garraioak Atlantiar Arkuaren Plataforma Logistikoan, Garraioaren Sistema Intermodalaren Arloko Planean eta Garraioaren Plan Zuzentzailean parte hartu eta esku hartzeko proposamena egitea.

    24. Zuzendaritzari dagozkion gaiei buruzko txosten, irizpen eta xedapen arauemaileen aurreproiektuen gaineko espedienteak burutzea.

    25. Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetako zerbitzu orokor eta bereziengatiko tasak eta portuko jabari publikoa norberarentzat erabili edo haren ustiaketa berezia egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak kitatzea.

    26. Herri-lanak zuzendu edo ikuskatzeko adituen lana burutzeagatiko tasa orokorra edo Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak ordainaraztekoa den beste edozein tasa kitatzea.

  2. ¿ Garraio eta Herri Lan sailburuordearen zuzendaritzapean eta haren aginduei jarraikiz, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak, gainera, "Euskadiko Kirol Portua, S.A." sozietate publikoari administrazio-babesa eman eta haien kudeaketa ikuskatuko du, eta gauza bera egingo du Zuzendaritzari emandako ahalmenekin zerikusia duen beste sozietate publikorik sortuz gero.

  3. ¿ Bizkaia eta Gipuzkoako Portuen Lurralde Zerbitzuek honako eginkizun hauek izango dituzte beren lurraldean dauden portuetan:

    1. Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak adierazitako portuetako obrak zuzentzea.

    2. Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak adierazitako portuetako obra eta instalazio proiektuak idaztea.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetako zerbitzu orokor eta bereziengatiko tasak eta portuko jabari publikoa norberarentzat erabili edo haren ustiaketa berezia egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak kudeatzea eta horiek kitatzeko proposamena egitea.

    4. Herri-lanak zuzendu edo ikuskatzeko adituen lana burutzeagatiko tasa orokorra edo Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak ordainaraztekoa den beste edozein tasa kudeatzea eta horiek kitatzeko proposamena egitea.

    5. Lurralde zerbitzuek kudeatu dituzten tasa eta prezio publikoen kudeaketaren kontra aurkeztutako aukerako berraztertzeko errekurtsoak ebaztea.

    6. Zuzendaritzak izapidetutako emakidak eta baimenak eman, aldatu eta iraungitzeko espedienteen gaineko txostenak egitea, bai eta indarrean dagoen legedian ezarritako kasuetan eta Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak eskatuz gero.

    7. Emakidak eta baimenak hartu dituztenek kasuan kasuko agirietan jasotako baldintzak betetzen dituztela zaindu eta kontrolatzea, portualdeak eta bertako erabilpen eta jarduerak zaindu eta kontrolatzea, bai eta portu bakoitzeko zerbitzu eta zaintza arautegietan ezarritakoa betetzen dela begiratu eta kontrolatzea ere; indarrean dagoen legeria ez betetzeagatiko salaketak izapidetzea.

    8. Oro har, portuko erabilpen eta instalazioak antolatzeko gaietan ezarritakoa betetzeko eta portuko jabari publikoa kudeatu, ustiatu eta mantentzeko behar diren ekintzak egitea.

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen eremuan, Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritzari dagokio:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren titulartasuneko jarduera meteorologikoak zuzentzea, garatzea eta koordinatzea.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldeko zerbitzu-meteorologikoak planifikatzea, jarraipena egitea eta berrikustea.

    3. Meteorologiako azpiegituren lurraldearen arloko plana egitea.

    4. Azterlanak eta ikerketak egitea Euskal Autonomia Erkidegoaren premia meteorologikoen barruan.

    5. Zerbitzu publikoentzat (babes zibila, bide segurtasuna eta abar) eta klimatologiak eta meteorologiak eragin handia duten sektore eta jarduera ekonomikoentzat (nekazaritza, arrantza eta abar) komenigarriak diren informazio meteorologiko eta klimatologikoari buruzko produktuak eta politikak garatzea.

    6. Informazio meteorologiko eta klimatologiko erabilgarria lantzea eta erabiltzaile publiko zien pribatuei ematea eta jaien artean zabaltzea, beti ere indarrean dagoen legediaren arabera eta xede horretarako ezartzen diren irizpideak kontuan hartuta.

    7. Zuzendaritzaren jardute-arloko obra eta instalazioetan egin beharreko inbertsioen plangintza eta programazioa egitea.

    8. Meteorologiaren administrazio publikoa antolatzeko proposatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko meteorologia eta klimatologia arloa arautzeko xedapenen aurreproiektuak taxutzea.

    9. Euskal Autonomia Erkidegoaren aginpideko azpiegitura meteorologikoko obrak egiteko proiektuak onartu eta burutzea, haiek zaindu eta ustiatzea, eta obra eta instalazio meteorologikoekin zerikusia duten teknologiak aztertu, ikertu eta egunean jartzea.

    10. Eguraldiaren zaintza integratu eta etengabea.

    11. Sare hidrometeorologikoa eta sarearen informazioaren kalitatea planifikatzea, zaintzea eta mantentze-lanak egitea.

    12. Eguraldiaren eta gerta daitezkeen fenomeno natural klimatikoen iragarpena egin eta aztertzea.

    13. Eguraldiaren gaineko informazio ofiziala landu eta kudeatzea.

    14. Meteorologia arloko ikerkuntza, prestakuntza eta egiaztapen teknikoa sustatzea.

    15. Zuzendaritzari agindutako jarduketak burutzeko behar diren desjabetzeak egiteko ahalmena, horrek ezertan galarazi gabe Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren eskumenak.

    16. Zuzendaritzari dagozkion gaiak direla eta, beste administrazioekin eta gainontzeko pertsona publiko nahiz pribatuekin behar diren hitzarmen eta lankidetza bideak proposatu eta burutzea, horrela, legeria betetzeko.

    17. Zuzendaritzari zuzenean dagozkion gaiei buruzko irizpenak eta txostenak egitea.

    18. Ondare erantzukizuneko prozedurak hasarazi eta izapidetzea.

  1. ¿ Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio:

    1. Garraio eta Herri Lan sailburuari laguntza tekniko-juridiko eta administratiboa ematea.

    2. Kontratazioen alorrean, kontratazio-organoa izatea, dekretu honetan eta araubide juridikoan oro har ezarritako gaitasun eta mugak dituela. "Eusko Trenbideak / Ferrocarriles Vascos, SA" sozietate publikoari dagokionez, erreklamazioak ebaztea, kalte-ordainak zehaztea eta abenduaren 30eko 48/1998 Legearen 51. artikuluan eta harekin bat datozen gainerakoetan ezarritako beste neurriak erabakitzea. Ur, energia, garraio eta telekomunikazioen arloetan kontratuak egiteko prozedurak ezartzen ditu lege horrek, 93/38/CEE eta 92/13/CEE Zuzentarauak ordenamendu juridiko espainiarrera egokitzeko lege horren ezarpen-eremuan sartu beharreko kontratazioei dagokienez.

    3. Saileko organoak haien artean koordinatzea, haiek Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko gainontzeko organoekin koordinatzea, bai eta, hala badagokio, beste administrazio edo erakunde batzuekin ere.

    4. Saileko organoak Europako Erkidegoko instituzioekin koordinatzea eta haien arteko gaien eta harremanen izapidetzea bideratzea, Lehendakaritzaren barruan horretarako eskumena duen organoaren bitartez.

    5. Jaurlaritzaren Kontseiluaren edo haren ordezko organoen iritzipean jarri behar diren gaiak eta aldizkari ofizialetan argitaratu beharreko egintza eta xedapenak bidaltzeko izapideak egitea.

    6. Zerbitzu Zuzendaritzaren eginkizunekin zerikusia duten gaiez arduratzen diren organoetan parte hartzea, eta, bereziki, Zuzendaritza Kontseiluan.

    7. Sailaren ardurapeko gaietan kontratazio-espedienteak koordinatu eta izapidetzea.

    8. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak (azaroaren 7ko 16/1997 Legeak aldatua) 10.1 artikuluan pertsonalaren alorrean Sail bakoitzari ematen dizkion eskumenak betetzea, bai eta erabili beharreko gainontzeko legerian emandakoak ere.

    9. Zerbitzu nagusiak eta Sailaren erregistro orokorra antolatu eta administratzea, eta lan sistema eta metodoak koordinatzea, horrek ezertan galarazi gabe organo eskudunei dagozkien eskurantzak.

    10. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren argitalpenak arautzen dituen apirilaren 7ko 67/1998 Dekretuaren 10. artikuluak Sail bakoitzari ematen dizkion egitekoak burutzea.

    11. Indarrean dagoen legediaren arabera antolaketa eta informatikaren arloetan Sailari dagozkion eskumenak kudeatzea.

    12. Sailak sortarazitako arauak koordinatu, egin eta kontrolatzea, eta lege aholkularitza gainontzeko Zuzendaritzekiko elkarlanean, horrek ezertan galarazi gabe Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren eskumenak.

    13. Sailean sortzen diren gaiei buruzko azterlanak eta txostenak egitea, beste organo batzuen lana ez bada behintzat.

    14. Administrazioa eraberritu eta modernizatzeko eskumena duen organoak proposatzen dituen ekimen eta artezbideak Sailean garatu eta burutzeko behar den euskarria bermatzea.

    15. Sailaren arloak programatu, koordinatu eta, hala badagokio, azterlan eta txosten ekonomikoak koordinatu eta izapidetzea.

    16. Halakorik izanez gero, beste sail edo administrazio batzuek Sailaren jardute-arloan eragin ekonomikoa duten planak gertatzeko burutzen dituzten prozesuetan parte hartzea Sailaren ordezkari gisa.

    17. Gainontzeko organoekiko elkarlanean, ekonomiaren aldetik Sailaren lan joera nagusien plan eta programak egitea, aurrekontuaren aurreproiektua egiterakoan zein artezpideri jarraitu behar zaion zehaztu eta erabaki ahal izateko.

    18. Sailaren beste zuzendaritzekin batera aurrekontuen aurreproiektua burutzea eta haren jarraipena eta kontrola egitea.

    19. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak ematen dizkion gainerako egitekoak.

  2. ¿ Kontratazio Mahaia, Ogasun eta Herri Administrazio eta Garraio eta Herri Lan sailburuen 1996ko uztailaren 12ko Aginduz sortua (eta gerora 2000ko apirilaren 17ko Aginduz aldatua), Garraio eta Herri Lan Saileko Zerbitzu Zuzendaritzari atxikita egongo da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuak ematen dizkion eskumenak izango ditu, bai eta erabili beharreko gainerako legeetan emandakoak ere.

  1. ¿ Garraio eta Herri Lan sailburuordearen postua hutsik badago edo titularra kanpoan nahiz gaixo izanez gero, Saileko zuzendariei egokituko zaie ordezkapena egitea eta horretarako dekretu honen II. kapituluan ageri den hurrenkerari jarraituko zaio.

  2. ¿ Garraio eta Herri Lan Saileko zuzendarien postuak hutsik badaude edo titularrak kanpoan nahiz gaixo izanez gero, haiei dagozkien egiteko eta eskumenak hierarkiaren arabera zuzenean titularraren gainetik dagoen agintariak beteko ditu, edo horrek izendaturikoak, egoerak dirauen artean.

Indargabeturik geratzen dira Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 18ko 10/2000 Dekretua eta Meteorologi Euskal Zerbitzua sortzen duen ekainaren 5eko 158/1990 Dekretua eta dekretu honetan ezarritakoaren aurkakoak diren maila bereko nahiz beheragoko xedapen guztiak.