Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

308/2001 DEKRETUA, azaroaren 20koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzeari buruzko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 230
  • Hurrenkera-zk.: 6623
  • Xedapen-zk.: 308
  • Xedapen-data: 2001/11/20
  • Argitaratze-data: 2001/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatu ziren maiatzaren 11ko 218/1999 Dekretuaz.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretua argitaratu zen legegintzaldi honekin batera.

Aurreko lerroaldeko dekretu hori, bestalde, irailaren 17ko 9/2001 Dekretuaz aldatu zen. Dekretu honen xedapen gehigarrietatik hirugarrenak honelako erredakzioa hartu zuen: "Hirugarrena.¿ Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila ondoko organo eta unitateek osatuko dute: Lurralde Antolamenduko Zuzendaritzakoek, salbu eta lehen xedapen gehigarrian adierazitakoek, orain arteko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Ingurugiro Sailburuordetzakoek, Garraio eta Herri Lan Saileko Uren zuzendaritzakoek eta Nekazaritza eta Arrantza Saileko Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako Zuzendaritzakoek. Nekazaritza eta itsas gaiak ikertzearen ardura duten Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako Zuzendaritzako unitate administratiboek Nekazaritza eta Arrantza Sailean jarraituko dute."·

Esandakoak esanda, harik eta dekretu horretako azken xedapenetatik lehenengoan ezarritakoa bete artean, orain arte barreiaturik dauden zenbait eginkizun inkardinatu behar dira, besteak beste orain arte Nekazaritza eta Arrantza Saileko Natur Ingurunearen Antolamendu eta Ikerketako Zuzendaritzaren esku egon direnak. Eginkizun horiek sail horren eskumenen barruan jarraituko dute, baina beste organo sortu berri batean, hain zuzen ere, Ikerketa Zuzendaritzan.

Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak aldez aurretik onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko azaroaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ostean, hauxe

"12. artikulua.¿ Ikerketa Zuzendaritza.

Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen mendeko zuzen eta hierarkikoa izanik, Ikerketa zuzendariak bete beharreko egitekoak hauek dira:

  1. Nekazaritzako, elikagaigintzako, arrantzako eta ozeanografiako I+G edo ikerketa eta garapenaren plangintza eta programazioa egitea, alor horretako jardun-ildoak bultzatu eta kudeatuaz bere eskumen-eremuaren baitan.

  2. Ehizako eta arrantza kontinentaleko ondasunak baliatzeko araubidea zehaztea, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideei esleitutako eskumenen eremuan, azaroaren 25eko 27/1983 Legean ezarritakoaren arabera. Ehizan eta arrantza kontinentalean bete beharreko eskakizunak zehaztea eta jarduera horietarako gaitasun-azterketak antolatzea.

  3. Animaliak babesteko neurriak garatzea, urriaren 29ko 6/1993 Legearen arabera.

  4. Animalien gaixotasunen aurkako jardueran burutu beharreko analitiken goi-kontrola eta kudeaketa gauzatzea.

  5. Nekazaritza eta Arrantza Sailari egotzitako alor eta eginkizunekin zerikusirik duten organo edo entitateetan parte hartzea eta saila ordezkatzea.

  6. NEIKER Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, A.B. sozietate publikoa Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikitzeak dakartzan eskumenak bere gain hartzea; eta Sailari egotzitako alorretan eginkizunak garatzen dituzten erakundeei dagokienez, berorri legozkiokeen jarraipena, kontrola eta gainerako ahalmenak burutzea."

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko azaroaren 20an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

IÑAKI GERENABARRENA MARTÍNEZ DE LAHIDALGA.