Arautegia
Inprimatu242/2001 DEKRETUA, urriaren 23koa, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea sortu eta arautzen duen Dekretua hirugarrengoz aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 208
- Hurrenkera-zk.: 5917
- Xedapen-zk.: 242
- Xedapen-data: 2001/10/23
- Argitaratze-data: 2001/10/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia
Testu legala
Apirilaren 25eko 249/1995 Dekretuz sortu zen Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea, eta 2. artikuluko 1. paragrafoan ezarri zen bere lehenengo osaketa. Urriaren 7ko 225/1997 Dekretuz aldatu egin zen xedapen hori, hain zuzen ere, Batzorde horretako kide bat ordezkatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu ziren Lehendakariaren 1/1999 Dekretuz. Dekretu horretan ezarritako Administrazio sailen egitura berrantolatzeak eta sailen eskumenak izendatzeak bigarren aldaketa bat ekarri zuen. Aldaketa horrek bermatu zituen, alde batetik, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen eta berrantolaketa horren arteko adostasuna; eta bestetik, egitekoen egokitasun formala, hain zuzen ere, jardunean egon den bitartean pilatutako eskarmentua oinarri hartuta eta garatu beharrekotzat jotzen ziren egitekoak beren-beregi izendatuta.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen Dekretua aldatzeari buruzkoa da Lehendakariaren irailaren 17ko 19/2001 Dekretua. Dekretu horren zati xedatzailean xedatzen denez, adostasunerako bideak aurkitzeko prozesu bat irekitzean oinarritzen da VII. Legegintzaldiaren hasiera. Adostasun horrek ekarriko lituzke bai egonkortasun politikoa eta instituzionala, eta bai, ondorioz, Lehendakariak Legebiltzarrean azaldutako gobernu programaren alde beste alderdi politiko bat agertzea. Uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuz ezarritako Administrazio sailen egitura eta sailen eskumen izendapena berrantolatu egiten dira, orain, dekretu honen bidez; eta bermatu, bide batez, Jaurlaritzak bere zeregin politiko administratiboekin jarraitu ahal izatea.
Bidezkoa da, aurrekoarekin bat, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen osaera aldatzea. Bermatu egingo da horrekin, Jaurlaritza aunitz hau osatzen duten alderdi guztiek batzordean ordezkariak izatea; izan ere, Jaurlaritzaren eginkizun estrategikoa errazteko oso organo garrantzitsua baita helburu legetxe koordinazioa eta plangintza dituen batzorde hau.
Ondorioz, Jaurlaritzaren lehendakariordearen proposamenez, Lehendakaritzak aldez aurretik onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko urriaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
«2. artikulua.¿ Osaera
¿ Honako kide hauek osatzen dute Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea:
Lehendakaria, buru izango dela.
Jaurlaritzaren lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua. Lehendakaria agertzen ez denean lehendakariordea izango da Batzordearen buru.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua.
Lurraldearen Antolamendu eta Ingurumen sailburua.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2001eko urriaren 23an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.