Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

223/2001 DEKRETUA, urriaren 16koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 5844
  • Xedapen-zk.: 223
  • Xedapen-data: 2001/10/16
  • Argitaratze-data: 2001/10/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2001¿2004 legegintzaldi honetarako, Jaurlaritzaren programaren arabera, garapen iraungarriko ekonomia eredu berri bat aurrera eramateari eman behar zaio lehentasuna; horri esker aurrera egin ahal izango baita hainbat gaitan, hala nola, lehiakortasunean, produktibitatean, elkartasunean eta lurralde arteko orekan.

Lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuaren bidez Administrazioko sailak eta haietako bakoitzaren eskumenak berrantolatu dira, Jaurlaritzaren programa horretatik datozen betebeharrak albait ondoen betetzearren.

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari beste aginpide bat esleitu zaio, hain zuzen ere, euskal gizartean informazioaren eta jakintzaren gizartea sustatzea eta aurrera eramatea. Oinarrizko jarduera da hori, industriaren, merkataritzaren eta turismoaren sektoreak antolatze eta sustatze aldera.

Ildo horretatik, lehiakortasunaren erronkari aurre egiteko beharrezkoa da antolakuntza berria eratzea, berrikuntzaren, jakintzaren, kalitatearen eta lankidetzaren irizpideak kontuan hartuta.

Ondorioz, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko urriaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren ardurapeko eginkizunak dekretu honetan ezarritakoarekin bat beteko ditu, eta eginkizun horiek zehazten dira Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun¿arloak finkatzen dituen uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuaren 10. artikuluan.

Aurreko artikuluan zehazturiko gaiei dagozkien eginkizunak betetzearren, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak honako egitura hau hartzen du:

  1. Organo nagusiak:

    1. ¿ Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua.

    1. ¿ Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza.

    2. ¿ Administrazio eta Plangintza Sailburuordetza.

    1. ¿ Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritza.

    2. ¿ Energia Zuzendaritza.

    3. ¿ Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

    1. ¿ Industria Berritzeko eta Garatzeko Sailburuordetza.

    1. ¿ Teknologiaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritza.

    2. ¿ Kudeaketa Hobetzeko eta Berritzeko Zuzendaritza.

    3. ¿ Nazioartekotze Zuzendaritza.

    4. ¿ Industria Sustatzeko Zuzendaritza.

    5. ¿ Industria Antolatzeko Zuzendaritza.

    1. ¿ Merkataritza eta Kontsumo Sailburuordetza.

    1. ¿ Merkataritza Zuzendaritza.

    2. ¿ Kontsumo Zuzendaritza.

    1. ¿ Turismo Sailburuordetza.

    1. ¿ Turismoa Sustatzeko Zuzendaritza.

    2. ¿ Turismoa Antolatzeko Zuzendaritza.

  2. Lurralde organoak:

    1. ¿ Lurralde historiko bakoitzeko Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoak.

  3. Kide anitzeko organoak:

    1. ¿ Euskadiko Prezioen Batzordea.

    2. ¿ Iruzurrezko Publizitatearen Batzordea.

    3. ¿ Kontsumoko Aholku Batzordea.

    4. ¿ Turismoko Aholku Batzordea.

    5. ¿ Merkataritzako Aholku Batzordea.

    6. ¿ Euskadiko Nazioartekotze Batzordea.

    7. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Batzordea.

  4. Ondoren zerrendatzen diren erakunde administrazioko entitateak Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitzen zaizkio:

    1. ¿ Energiaren Euskal Erakundea (EEE/EVE) zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.

    2. ¿ Industriaren Sustapen eta Eraldaketerako Baltzua (ISEB/SPRI) baltzu publikoa.

Saileko Zuzendaritza Kontseiluak laguntza emango dio sailburuari saileko politikaren goi ikuskapena eta jarraipena egiten, bere jardueren plangintza orokorra prestatzen eta agindutako beste gai guztietan.

Sailburuaren goi zuzendaritzaren pean, saileko sailburuordeek eta sailburuaren kabinetearen zuzendariak osatuko dute Zuzendaritza Kontseilua.

Era berean, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak beste kide batzuk ere izenda ditzake Zuzendaritza Kontseiluan aritzeko.

Sailburuak izendatzen duenak egingo du Zuzendaritza Kontseiluko idazkari lana.

  1. ¿ Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari hauxe dagokio: Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26 eta 28. artikuluetan finkaturiko eskumenak betetzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun arloak finkatzen dituen uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuaren indarrez sailari dagozkion egiteko eta jardun arloetan, indarrean dauden legeek ematen dizkioten eskumenak betetzea, betiere dekretu honetan onartutakoarekin bat etorriz.

  2. ¿ Saileko organo gorena denez, saileko organo guztien eta bertako jarduera guztien zuzendaritza, koordinazioa eta kontrola berak egingo ditu.

  3. ¿ Sailburuari dagokio, halaber, informazioaren eta jakintzaren gizartea sustatzeko eta aurrera ateratzeko goi zuzendaritza, lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuan jasotakoaren arabera.

  4. ¿ Sailburuak zigortzeko ahalmena erabiliko du merkataritza arloan, Merkataritza Jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legeko 43. artikuluan ezarritako eran.

  5. ¿ Sailburuari dagokio, orobat, aukerako izendapeneko lanpostuak betetzea, deialdi publikoa egin eta gero; berak izendatuko ditu, era berean, aldi baterako langileak.

  6. ¿ Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren menpe dago, zuzenean eta hierarkikoki, Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza.

Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritzak, 7. artikuluan ezarritako eginkizun orokorrez gain, honako eginkizunak izango ditu:

  1. Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari esleitutako eskumenak betetzeko lanetan sailburuari laguntzea.

  2. Barneko kudeaketa planak eta haien segimendu txostenak prestatzeko koordinazio lanak egitea.

  3. Sailaren eskumeneko gaietan jarduteko irizpideak proposatzea sailburuari.

  4. Sailaren eta Eusko Legebiltzarraren edota bestelako erakundeen arteko harremanak bideratzea. Betiere, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak dituen eskumenak errespetatu behar dira.

  5. Sailaren organoen eta Europar Batasuneko erakundeen arteko harremanak bideratzea eta koordinatzea. Betiere, Jaurlaritzaren Lehendakaritzak dituen eskumenak errespetatu behar dira.

  6. Sailaren eta gizarteko komunikabideen arteko harremanak izatea.

  7. Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren ekintza publiko eta ofizialak antolatzea.

Sailburuordetza bakoitzean sailburuorde bana egongo da, sail horretako sailburuaren menpe. Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko sailburuordeen egitekoak dira:

  1. Sailburuordetzaren jarduerak nahiz zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren menpeko gainerako administrazio organo eta unitateenak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea.

  2. Jardun politikak prestatu eta sailburuari proposatzea.

  3. Zirkularrak, jarraibideak eta xedapenak ematea sailburuordetzaren menpeko zerbitzuei, behar bezala jardun dezaten.

  4. Sailburuari laguntza teknikoa eskaintzea, dagozkion ardurapeko gaietan.

  5. Jardun politikaren araberako xedapen proiektuak proposatzea.

  6. Sailburuordetzaren jarduerak programatzea.

  7. Sailburuari aldiro ematea bere ardurapeko zerbitzuen berri (bilakaera, kostua eta atarramentua). Hala ere, kontuan izango dira Ogasun eta Herri Administrazio Sailak gai horietan dituen ahalmenak.

  8. Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritza zentroen eta erakundeen jarduteko modua ikuskatu eta kontrolatzea.

  9. Hitzarmenak izenpetzea, enpresa, erakunde eta korporazioekin, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.

  10. Jardun planen kudeaketa eta helburuak ikuskatzea.

  11. Sailaren eskumeneko arloetan eta sailaren izenean, bera izango da beste sailekin izango dituen harremanetako organoa. Bera izango da, halaber, gai horren inguruan sorturiko sail arteko koordinazioko organoekin arituko dena.

  12. Sailburuordetzako zuzendariek eta lurralde organoek hartutako erabakien aurka jarritako errekurtsoen berri izan eta ebaztea, sailburuordea hierarkiaz gorago baldin badago.

  1. Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste edozein eginkizun, edo, orokorrean, Jaurlaritzako sailburuordeei atxikitzen zaizkienak.

  2. Sailburuordearen arloko zigor ahalmena erabiltzea eta oso larritzat jotako zigorrak ezartzea, betiere, indarreko legediaren arabera. Salbuespen moduan, ez du sailburuari, eta, hala dagokionean, Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokion merkataritza arloko zigor ahalmena erabiliko, maiatzaren 27ko 7/1994 Legeko 43. artikuluan jasotakoari jarraikiz.

Saileko zuzendaritza bakoitzean zuzendari bana egongo da, hierarkikoki sail horretako sailburuordearen menpe. Oro har, hauek dira zuzendariaren egitekoak:

  1. Zuzendaritzako barne zerbitzuak eta lan sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat.

  2. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea, dagokion sailburuordeak emandako jarraibideak aintzat hartuz.

  3. Euren gainetik dauden organoei planak edo jardun programak proposatzea, aginpidea duten gaietan.

  4. Dekretu honen bidez esleitzen zaizkien eginkizunak betetzeko administrazio egintzak ematea.

  5. Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste edozein eginkizun, edo, orokorrean, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.

  6. Dagokien arloko zigor ahalmena erabiltzea; eta, indarrean dagoen legediari jarraituz, arintzat nahiz larritzat jotzen diren zigorrak ezartzea.

  1. ¿ 6. artikuluan modu orokorrean finkatutako eskumenez gain, honako jardun arlo hauek zuzendu eta koordinatzea ere badagokio Administrazio eta Plangintza Sailburuordetzari:

    1. Industria administrazioa.

    2. Industria segurtasuna.

    3. Energia.

    4. Meategiak.

    5. Saileko Zerbitzu Orokorrak.

  2. ¿ Industria administrazioaren arloan Industria Establezimenduen Erregistroan jaso beharreko establezimenduetako ekitaldiak sartuko dira. Era berean, industria kalitate eta segurtasuneko azpiegiturako eragile publikoen zein pribatuen baimena nahiz kontrola ere izango dira industria administrazioaren arloko zereginak. Horrez gain, arlo horren baitan sartuko dira, halaber, metrologiari, industria jabetzari, industria produktuen eta makinen segurtasuna zaintzeari, eta ibilgailuen segurtasunari lotutako jarduera guztiak.

  3. ¿ Industria segurtasunaren arlokoak izango dira arau juridiko batek araututako edo arau ditzakeen atal, mekanismo edo teknikak erabiltzen dituzten industriako instalazioak, ekipoak, jarduerak eta prozesuak. Araupetze hori instalazio edo ekipoen erabilera, funtzionamendu edo mantentze fasean gerta liteke, bai eta industria gaien ekoizpenean, erabileran, biltegiratzean edo suntsipenean ere.

  4. ¿ Energia arloan sailaren jarduera hauek bilduko dira: energia plangintzari buruzkoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoak energiaren eremuan dituen eskumeneko jardueren (ekoizpena, bilketa, garraioa, banaketa eta merkaturatzea) administrazio kudeaketa.

  5. ¿ Meategi arloan, Sailak meatze baliabideak bilatu, ikertu eta ustiatzeko egiten dituen jarduerak sartuko dira. Orobat, meategien eta meatzarien segurtasuna ere arlo honetan sartuko da.

  6. ¿ Zerbitzu Orokorren arloan sailaren barne kudeaketari loturiko jarduerak sartuko dira.

  7. ¿ Estrategia eta Plangintza arloan hainbat jarduera sartzen dira, hala nola, planak, ikerketak eta politikak sortu eta beren segimendua egitea, eta, batez ere, informazioaren eta jakintzaren gizarteari loturiko jardueren plangintza proposatzea.

  8. ¿ Administrazio eta Plangintza sailburuordea Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren izenean joango da, estatuko administrazioak bultzatutako energiaren, meategien eta industria kalitatearen eta segurtasunaren organo edota batzordeetara.

  9. ¿ Administrazio eta Plangintza Sailburuordetzaren menpean egongo dira, zuzenean eta hierarkikoki, Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritza, Energia Zuzendaritza, eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

  10. ¿ Administrazio eta Plangintza sailburuordeak beteko ditu estrategia eta plangintza arloko eginkizunak, eta sail horretako kontratazio organoa izango da.

  11. ¿ Administrazio eta Plangintza sailburuordeari dagokio abenduaren 30eko 48/1998 Legeak ¿ur, energia, garraio eta telekomunikazio arloetan kontratuak egiteko prozedurei buruzkoak¿ ezartzen duen eremuko kontratazioei buruzko erreklamazioak ebaztea eta lege horretako 51. artikuluan jasotako gainerako neurriei buruz erabakitzea; delako kontratazio horiek Energiaren Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energía (EEE/EVE) zuzenbide pribatuko erakunde publikoarenak dira, bai eta horren menpeko baltzu publikoenak ere.

Dekretu honen 7. artikuluan orokorrean finkatutako egitekoez gain, honako hauek ere dagozkio Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzari industria, industria segurtasun eta meategi arloetan:

  1. Industriako produktu, tresneria eta instalazioen araudiak betetzen direnentz jakiteko kontrola eta segimendua egitea. Horrez gain, batez ere honako gai hauen araudia betetzen den jakitea:

    • Gas-erregaiak eta produktu kimikoak biltegiratzea.

    • Gasaren, berokuntzaren, klimatizazioaren eta ur bero sanitarioaren instalazioak eta hozkailu instalazioak.

    • Igogailuak eta presio bidez dabiltzan aparatuak.

    • Istripu larriei aurrea hartzea.

    • Ibilgailuak.

    • Industria segurtasunari loturiko araudiaren beste edozein gai.

  2. Industriaren, industria segurtasunaren eta meategien arloan aurretiazko administrazio baimena behar duten espediente guztiak kudeatu, izapidetu eta ebaztea.

  3. Dekretu honetan edo bera garatzen duten xedapenetan jasotakoa ezarri ondoren Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoei, industriaren, industria segurtasunaren eta meategien arloan, ez dagozkien egiteko guztiak.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Establezimenduen Erregistroari, metrologiari, industria kalitate eta segurtasunari eta industria jabetzari loturiko jarduera guztiak.

  5. Meategien eta gainerako erreserba geologikoen nahiz geotermikoen erregimena, ikerketa eta aprobetxamendua.

  6. Meategietako jardueren eragina jasan duten naturguneak zaharberritzea. Hala ere, kontuan izan beharko dira beste sail batzuei gai horretan esleitutako eskumenak.

    2. eta 3. mailako instalazio erradioaktiboak, medikuntzako X izpiak, ingurumeneko erradiologia ikuskapena eta gai horri loturiko bestelako eginkizunak, bai hala araututa dagoelako, bai Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak hala agindu diolako. Hala ere, Osasun Sailak gai horien inguruan dituen eskumenak errespetatu behar dira.

Dekretu honen 7. artikuluan modu orokorrean finkatutako egitekoez gain, energia arloan, honako eginkizun hauek dagozkio Energia Zuzendaritzari:

  1. Energia erregimena eta ekoizpena, eta energia iturrien prospekzioa, sustapena eta aprobetxamendua.

  2. Energia berriak ikertzeko planak aztertu eta egitea.

  3. Energia baliabideak iraunaraztea eta energia aurreztea.

  4. Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko eta Europar Batasuneko energia plangintzan parte hartzea eta horri buruzko informazioa biltzea.

  5. Hidrokarburoen arloan indarrean dagoen oinarrizko legediko parte-hartze eginkizunak betetzea.

  6. Energiaren arloan aurretiazko administrazio baimena behar duten espediente guztiak kudeatu, izapidetu eta ebaztea.

  7. Dekretu honetan edo dekretua garatzen duten xedapenetan jasotakoa ezarri ondoren Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde bulegoei, energiaren arloan, ez dagozkien egiteko guztiak.

  1. Dekretu honen 7. artikuluan modu orokorrean finkatutako egitekoez gain, honako eginkizun hauek dagozkio Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzari:

    1. Sailaren aurrekontuaren aurreproiektua koordinatu eta prestatzea, baita horren segimendua eta sailaren ekonomiaren kudeaketarena egitea ere.

    2. Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeko 10. artikuluan zehaztutako eskumenak betez, sailari atxikitako langileak administratu eta kudeatzea, betiere kontuan izanda 4. artikuluan aurreikusitako salbuespena. Betiere, Ogasun eta Herri Administrazio Saileko gai horretako organo eskudunen ahalmenak kontuan izango dira.

    3. Berak ebaluatzea Sailak langile premiei buruz egindako aurreikuspenak, eta berak proposatzea saileko lanpostuen plantillak eta zerrendak ere.

    4. Langileen prestakuntzarako eta hobekuntzarako planak eta programak sustatzea. Hala ere, araudiari jarraituz, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin lankidetzan arituko gara gai horretan.

    5. Organo eskudunek langileei buruz lortutako akordioen eta hartutako erabakien berri zuzena ematea saileko zerbitzuei, jakinaren gainean egon daitezen; eta horiek guztiok betetzen direnentz begiratzea.

    6. Saileko beste organoekin batera eta Euskal Autonomia Erkidegoan dagokien beste organoekin batera koordinatuta, saileko zerbitzuen eta sailean erabiltzen diren lan sistema eta metodoen barne antolaketa arrazionalizatzea eta informatizazioa lortzeko proposamenak prestatzea.

    7. Lanpostuen banaketa fisikoarekin, ekipamenduarekin eta eraberritze lanekin zerikusia duten saileko unitate guztien jardunak zuzentzea; hala ere, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari gai honetan izendatutako eskumenak errespetatu beharko dira. Saileko bulegoen barne erregimena zaindu eta babestuko du, bai eta sailari atxikitako ondarea eta bere ekipamendua administratu eta iraunarazi ere.

    8. Saileko Erregistro Nagusia, Agiritegia, Liburutegia eta gainerako agiri zentroak antolatu eta zuzentzea; hala ere, Ogasun eta Herri Administrazio Sailean organo eskudunen ahalmenak errespetatu beharko dira.

    9. Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari dagozkionez, eskumen hauek kudeatzea: indarrean dagoen legedian sail guztiei orokorrean esleitutako eskumenak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren, antolaketaren eta informatikaren arloetakoak.

    10. Saileko organoei lege aholkularitza ematea; hala ere, Jaurlaritzako Lehendakariordetzak arlo horretan dituen eskumenak errespetatu beharko dira.

    11. Ekonomia gaietarako Ordezko Batzordeari eta Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztu behar zaizkien gaiak bidaltzeko izapideak egitea, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapen eta administrazio egintzak bidaltzeko izapideak ere.

    12. Auzi prozeduretan sartuta dauden sailaren interesei behar den segimendua egitea Jaurlaritzako Lehendakariordetzako organo eskudunen bidez.

    1. Sailak Arartekoarekin eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin dituen harremanak koordinatu eta bideratzea organo eskudunen bidez.

  2. ¿ Zerbitzu Orokorretako zuzendariari dagokio Administrazioa eraberritzeko organo eskudunek emandako jarraibideak eta ekimenak aurrera eraman eta betearazteko beharrezkoa den euskarria bermatzea; horregatik, berari dagokio Sailaren barruan lan hori egitea, betiere, Jaurlaritzaren programako aurreikuspenen baitan.

  3. ¿ Zerbitzu Orokorretako zuzendariari dagokio, halaber, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren barruan, Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko araudia eta politikak landu eta ezartzeko koordinazio neurriak betearaztea, betiere, indarrean dauden akordio eta arauekin bat.

  4. ¿ Lurralde bulegoak Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzaren menpe egongo dira zuzenean eta hierarkikoki, eta Zuzendaritza horri dagokio haiek zuzentzea, koordinatzea eta antolatzea.

  1. ¿ 6. artikuluan modu orokorrean finkatutako eskumenez gain, honako jardun arlo hauek ere zuzentzea eta koordinatzea dagokio Industria Berritzeko eta Garatzeko Sailburuordetzari:

    1. Teknologia eta berrikuntza.

    2. Informazioaren eta jakintzaren gizartea.

    3. Kudeaketaren kalitatea eta berrikuntza.

    4. Nazioartekotzea.

    5. Industria sustatzea.

    6. Industria antolamendua.

  2. ¿ Teknologia eta Berrikuntza arloari honako eginkizunak dagozkio: bertako teknologien berrikuntza eta garapena sustatzea, teknologia aurreratuak Euskal Autonomia Erkidegoko industria enpresetara ekartzea, eta erabilera kolektiboko teknologia azpiegiturak sortzea.

  3. ¿ Informazioaren eta jakintzaren gizartearen baitan, informazioaren eta jakintzaren gizartea garatzeko eta sustatzeko jarduerak sartzen dira. Betiere, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak gai horietan dituen koordinazio eskumen bereziak errespetatu behar dira.

  4. ¿ Kudeaketaren kalitatearen eta berrikuntzaren arloan EAEko industria sarean lehiakortasun mailaren garapena eta hobekuntza sustatzeko jarduerak jasoko dira. Hartara, eraginkortasuna eta malgutasuna sustatuko dira hainbat alderditan, hala nola, ekoizpen eta banaketa prozesuetan, antolamendu eta kudeaketaren kalitatearen sistemetan eta giza baliabideen gaikuntzan (lanbidekoan, teknikakoan eta enpresakoan).

  5. ¿ Nazioartekotze arloa: Euskal Autonomia Erkidegoko industria enpresetan nazioarteko lehiakortasunaren pentsamoldea errotzen saiatuko da, enpresak eta industria sektoreen egiturak merkatuko eta nazioarteko eskakizunetara moldatzeko.

  6. ¿ Industria Sustatzeko arloa: industriako enpresa berriak sortuz edo daudenak garatuz ekoizpen arloa sustatzea helburu duen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren ekitaldiak bilduko dira arlo honetan.

  7. ¿ Industria antolamenduko arloan Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren jarduera guztiak bilduko dira, hain zuzen, enpresen lehiakortasuna egoki neurriratzeko jarduera guztiak, betiere neurriratze horrek bere baitan hartzen badu zailtasunak dituzten enpresak suspertzea eta enpresen arteko elkarteak bultzatzea.

  8. ¿ Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordea Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren izenean joango da, Estatuko birmoldatze sektoreei loturiko organo eta batzordeetara.

  9. ¿ Industria Berritzeko eta Garatzeko Sailburuordetzaren menpe daude, zuzenean eta hierarkikoki, Teknologiaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritza, Kudeaketa Hobetzeko eta Berritzeko Zuzendaritza, Nazioartekotze Zuzendaritza, Industria Sustatzeko Zuzendaritza, eta Industria Antolatzeko Zuzendaritza.

Teknologiaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzari honako eginkizunak dagozkio Teknologiaren eta Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen arloetan, 7. artikuluan modu orokorrean finkatutako egitekoez gain:

  1. Ikerketaren eta garapenaren eta teknologia berrikuntzaren arloetan Sailaren programak prestatu eta gauzatzea.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana kudeatzea eta plan horretatik ondoriozta daitezkeen Eusko Jaurlaritzako sailen jarduerak koordinatzea.

  3. Teknologia azpiegitura eraginkorra sortu eta finkatzeko programak prestatu eta gauzatzea, Saileko beste zuzendaritzekin batera, eta industria lehiakortasunaren hobekuntzari begira.

  4. Teknologia ikerketako proiektuak aztertu eta ebaluatzea eta haien segimendua egitea.

  5. Industria berrikuntzaren arloan teknologia elkartrukatzea sustatzea, teknologia eskaintzen duten enpresa eta erakundeen artean.

  6. Teknologiaren Euskal Sarean dauden eragile teknologikoen harremanetarako organoa izatea, eta eginkizun hori bera betetzea erakunde arteko elkarguneetan ere teknologia arloan.

  7. Lehiakortasun planak aurrera eramatea, teknologiaren hobekuntzari eta berrikuntzari dagokionez.

  8. Informazioaren eta jakintzaren gizartea euskal gizartean garatzeko neurriak sustatzea. Betiere, administrazio eta gobernu elektronikoetan Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordetzari dagozkion aginpideak errespetatu behar dira.

  1. artikuluan modu orokorrean finkatutako egitekoez gain, honako eginkizun hauek dagozkio Kudeaketa Hobetzeko eta Berritzeko Zuzendaritzari, kudeaketaren kalitate eta berrikuntza arloan:

    1. Kudeaketaren kalitatearen eta giza baliabideen arloetan saileko programak prestatu eta gauzatzea.

    2. Kudeaketaren kalitate eta berrikuntza arloan dagoeneko ezarrita dauden programen segimendua ebaluatu eta gauzatzea, Zuzendaritzaren ardurapeko eremuan.

    3. Industriako enpresak normalizatzeko eta egiaztatzeko jarduerak sustatzea.

    4. Jendearentzat kalitateari buruzko sentikortze, zabalkunde eta prestakuntza planak egitea.

    5. Giza baliabideen eta baliabide horien zabalkunde arloan enpresa kudeaketa hobetzeko tresna berriak asmatzea eta azterlanak egitea, eta horien erabileraren berri jakinaraztea.

    6. Lehiakortasun planak aurrera eramatea, kudeaketaren hobekuntzaren arloan.

    7. Harremanetarako organoa izatea Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko organo eskudunen artean, etengabeko prestakuntzaren arloko ekitaldiak koordinatzearren eta lanbide gaikuntzaren arloko enpresaburuen eskaria eta eskaintza berdintzearren.

  1. ¿ 7. artikuluan modu orokorrean finkatutako egitekoez gain, honako eginkizun hauek dagozkio Nazioartekotze Zuzendaritzari, nazioartekotze arloan:

    1. Kanpo merkataritza sustatzea.

    2. Euskal enpresak atzerrian ezartzen laguntzea, bai enpresa mistoak edo banakako proiektuak sortzen, bai abian dauden proiektuetan parte hartzen.

    3. Euskadiko eta atzerriko enpresen arteko lankidetza hitzarmenak sustatzea.

    4. Enpresen arteko elkarlana bultzatzea, partzuergo edo bestelako lankidetzen bitartez.

    5. Nazioartekotzea helburu duten enpresetarako finantzabideak eta laguntza neurriak sustatzea.

    6. Atzerriko merkataritzako adituen prestakuntza lagundu eta sustatzea.

    7. Nazioartekotzean diharduten erakundeen koordinazioa bultzatzea.

    1. Lehiakortasun planak aurrera eramatea, nazioartekotzeari dagokionez.

  2. ¿ Euskadiko Nazioartekotze Batzordea atxikitzen zaio zuzendaritza honi.

  1. atalean modu orokorrean finkatutako egitekoez gain, honako eginkizun hauek dagozkio Industria Sustatzeko Zuzendaritzari Industria Sustatzeko arloan:

    1. Enpresa ekimenak sustatzeko eta industria enpresak sortzeko programak prestatu eta gauzatzea.

    2. Industriako proiektu berriak erakartzea sustatzea.

    3. Industria sustapena helburu duten industriako sektore edo enpresetarako finantzabideak aurkitzen erraztea.

    4. Industria txikiak eta ertainak sortzeko, berariazko laguntza programak prestatu eta gauzatzea, Saileko beste zuzendaritza batzuekin batera.

    5. Berrindustrializatzeko beharrizanak dituzten EAEko eskualdeetan industria sustapena bultzatzea, ardura bera duten beste erakundeekin batera.

  1. artikuluan modu orokorrean finkatutako egitekoez gain, honako eginkizunak dagozkio Industria Antolatzeko Zuzendaritzari, Industria Antolamenduaren arloan:

    1. Neurrizko bolumena ez duten sektoreek edo jardun arloek lehiatzeko maila har dezaten, eta enpresa egiturak arrazoizko eran antola ditzaten laguntzea.

    2. Enpresa arteko elkargo iraunkorrak sortzen lagunduko duten programak, tresnak eta ekitaldiak babestea.

    3. Zailtasunak dituzten enpresei irtenbidea bilatzeko programak eta proposamenak prestatzea, lanpostuei eta industria ekoizpenari eutsi ahal izateko.

    4. Industria sarea sendotzea, eta birmoldatze prozesuen ondorioz gerta daitezkeen gizarte kalteak arintzeko neurriak hartzea.

    5. Euskadin berrindustrializatu behar diren eskualdeen industria antolamendua bultzatzea, horrekin zerikusia duten erakunde eta eragileekin batera.

    6. Erakundeen arteko ekintzak gauzatzeko planak, azterlanak eta proposamenak egitea, Zuzendaritzaren ardurapeko gaietan.

  1. ¿ 6. artikuluan modu orokorrean finkatutako eskumenez gain, honako jardun arlo hauek zuzendu eta koordinatzea dagokio Merkataritza eta Kontsumo Sailburuordetzari:

    1. Merkataritza.

    2. Kontsumoa.

  2. ¿ Merkataritza eta Kontsumo Sailburuordetzari dagozkio, batetik, Merkataritza, Industria eta Nabigazio ganberak babesteko ahalmena, eta, bestetik, merkataritza erakusketak eta azokak baimendu, sustatu eta horien segimendua egitea.

  3. ¿ Merkataritza eta Kontsumo Sailburuordetzaren menpe daude, zuzenean eta hierarkian, Merkataritza Zuzendaritza eta Kontsumo Zuzendaritza.

  4. ¿ Merkataritza eta Kontsumo Sailburuordetzak merkataritza eta turismoko politikak elkarri lotzeko jardun esparrua sustatuko du. Izan ere, horrela, jardueraren arlo bi horien artean dauden sinergiez baliatu ahal izango da, merkataritza ekonomia bultzatzeko.

  1. ¿ 7. artikuluan finkatutako egitekoez gain, honako eginkizun hauek dagozkio Merkataritza Zuzendaritzari:

    1. Merkataritza egituren erreforma eta merkaturatzeko tekniken eta bideen hobekuntza sustatzea.

    2. Banaketa prozesuan kostuak arrazionalizatzeko eta jaisteko programak bultzatzea, bai eta merkataritzako logistika arloen garapena sustatzea ere.

    3. Merkataritza enpresen artean, taldeak edo unitate integratuak sortzea sustatzea eta merkataritzarentzako laguntza teknikoen programak aurrera eramatea.

    4. Merkaturatzeko egiturak eta prozesuak hobeki ezagutzeko azterlanak egin eta zabaltzea.

    5. Merkataritza jardueran arituko direnentzat prestakuntza profesionaleko programak sustatzea. Hala behar izanez gero, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarekin koordinatuko da.

    6. Prezioek merkataritza arloan dituzten gorabeherak jarraitzea.

    7. Merkataritzako establezimendu handiak jartzeko, aldatzeko eta handitzeko baimenak ematea.

    8. Merkatuaren ikuskaritza eta kontrola planifikatu eta zuzentzea, merkataritza arloan.

    9. Merkataritzaren arloan, zigor ahalmena erabiltzea, eta legeak arintzat eta larritzat jotako zigorrak ezartzea, betiere indarreko legediari jarraituz.

    10. Merkataritzako proiektu berriak lortzea sustatzea eta hiriguneetako merkataritza jarduera biziberritzen laguntzea.

    11. Indarrean dauden araudiek Merkataritza Zuzendaritzari ematen dizkiotenak, eta batez ere Merkataritza Jardueraren Legea eta lege hori garatzen duten gainerako arauak, baita arlo honetan beste organo batzuei berariaz esleitu ez zaizkienak ere.

  2. ¿ Merkataritza Zuzendaritzari atxikita daude Euskadiko Prezioen Batzordea eta Turismoko Aholku Batzordea.

  1. ¿ 7. artikuluan modu orokorrean finkatutako egitekoez gain, honako eginkizun hauek dagozkio Kontsumo Zuzendaritzari:

    1. Kontsumitzailearen eta erabiltzailearen babeserako, prestakuntzarako eta informaziorako arau proiektuak prestatzea.

    2. Kontsumitzailearen informazio eta harrera bulegoen sarearen jarduna zuzendu eta ikuskatzea.

    3. Kontsumitzailearen Europako Zentroa zuzentzea Europear Batasunaren barruko kontsumo auzien informazioari, dokumentazioari eta aholkularitzari dagokienez.

    4. Kontsumo gaietan, hezkuntza eta prestakuntza programak eta zentroak zuzendu eta ikuskatzea, bai eta zabalkunde eta didaktika materiala argitaratzea ere. Betiere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari gai horretan dagozkion aginpideak errespetatu behar dira.

    5. Kontsumitzaileentzako eta enpresentzako sentikortze eta informazio kanpainak planifikatu eta zuzentzea, kontsumoko araudia betetzeko eta kontsumitzaileen osasuna eta segurtasuna eta haien interes ekonomiko legitimoen babesa bermatzeko.

    6. Azken kontsumitzaileari eskaintzen zaizkion produktuen ikuskaritza zerbitzuak eta merkatu kontrola planifikatu eta zuzentzea, hala badagokio, informazioa elkarri azkar trukatzeko europar sistemaren arabera seguruak ez diren produktuak geldiaraziz eta erretiratuz.

    7. Kontsumoaren arloko zigor ahalmena erabiltzea eta arintzat zein larritzat jotako zigorrak ezartzea.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Batzordea bultzatu, ezagutarazi eta behar dituen baliabideak ematea ondo jardun dezan, sistemarekiko atxikipena sustatzea eta toki erakundeekin hitzarmenak gauzatu eta sustatzea, hori zabaldu ahal izateko.

    9. Kontsumitzaileen elkarteekin eta kontsumitzaileen informaziorako udaletako eta mankomunitateetako bulegoekin lankidetza sustatu eta bultzatzea.

    10. Oro har, kontsumoaren arloan agintzen zaizkion egiteko guztiak aurrera eramatea.

  2. ¿ Kontsumo Zuzendaritzari atxikita daude Kontsumoko Aholku Batzordea, Iruzurrezko Publizitatearen Batzordea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Batzordea.

  1. ¿ 6. artikuluan modu orokorrean finkatutako eskumenez gain, Turismo Sailburuordetzari honako jardun arlo hauek zuzentzea eta koordinatzea dagokio:

    1. Turismoa sustatzea.

    2. Turismoa antolatzea.

  2. ¿ Euskadiko erakundeen politika koordinatua eta erakundeon eta turismo arloko eragileen artekoa aurrera eramatea; eta hori guztia Euskadiko turismo produktuak bultzatzen eta sustatzen laguntzeko.

  3. ¿ Euskadiko turismo arloa sustatzea turismo azpiegiturak bultzatuz eta arlo horretako enpresen lehiakortasuna areagotuz.

  1. artikuluan modu orokorrean finkatutako egitekoez gain, honako eginkizun hauek dagozkio Turismoa Sustatzeko Zuzendaritzari:

    1. Euskadiri buruzko turismo irudia atzerrian bultzatu eta indartuko dituen ekintzak sustatzea.

    2. Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko ekintza planak bultzatu eta garatzea.

    3. Bestelako sustapen ekintzak, hala nola ohitzeko bidaiak eta jardunaldi profesionalak, koordinatzea.

    4. Merkataritza harremanak eta turismo sustapenak bultzatu eta koordinatzea turismo erakunde eta eragileen artean.

    5. Turismo erakunde eta enpresak merkaturatzeko eta bultzatzeko jarduera programak sustatzeko ekintzak proposatzea.

    6. Turismo bulegoen euskal sarea eta turismo informazioaren euskal sistema eta ondorengo garapena abian jartzea bultzatzea.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko turismo eskaintza hedatzeko eta sustatzeko materiala prestatzea.

    8. Turismo enpresak sortu eta modernizatzeko enpresa ekimenak laguntzea.

    9. Sektoreei eman beharreko laguntzak eta egitura funtsak planifikatu, kudeatu eta gainbegiratzea.

    10. Oro har, turismo sustapenaren arloan agintzen zaizkion gainerako egiteko guztiak aurrera eramatea.

  1. ¿ 7. artikuluan modu orokorrean finkatutako egitekoez gain, honako eginkizun hauek dagozkio Turismoa Antolatzeko Zuzendaritzari:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko turismo arloa antolatzeko jardun programak bultzatu eta aurrera eramatea.

    2. Arauak garatzeko proiektuak prestatzea turismo arloko antolamendu gaietan.

    3. Turismo antolamenduko prozedurak koordinatu eta kontrolatzea: Turismo establezimenduak erregistratu, baimendu, erreklamatu eta ikuskatzea, betiere indarrean dagoen legediari jarraituz.

    4. Turismo arloko zigor ahalmena erabiltzea, Turismoa Antolatzen duen Legean (martxoaren 16ko 6/1994 Legea) xedatutakoari jarraituz.

    5. Turismo arloko azterketak, estatistika balioztatzeak eta analisiak eta merkatuari buruzko azterketa eta txostenak sustatzea.

    6. Lurraldeko dinamizazio planak, eskualdeko plan estrategikoak eta Euskadiko turismoko arloetako planak koordinatu eta jarraitzea.

    7. Euskal Autonomia Erkidegoko alde behartsuetako turismo garapena bultzatzea, ardura bera duten beste erakundeekin batera.

    8. Prestakuntza planak eta turismo arloaren kalitatea koordinatzea eta segimendua egitea.

    9. Sektoreei eman beharreko laguntzak eta egitura funtsak planifikatu, kudeatu eta gainbegiratzea.

    10. Oro har, turismo antolamenduaren arloan agintzen zaizkion gainerako egiteko guztiak aurrera eramatea.

  2. ¿ Turismoko Aholku Batzordea Turismoa Antolatzeko Zuzendaritzari atxikitzen zaio.

Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde ordezkaritza bat izango da lurralde historiko bakoitzean; zuzenean eta hierarkian Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren menpekoak izango dira; baina eginkizunei dagokienez, gaia dela eta, Saileko kasuan kasuko sailburuordetzaren menpekoak izango dira. Ordezkaritza horien ardura izango da dagozkien betearazte eginkizunak betetzea; hain zuzen ere, sailaren eskumenekoak diren industria, merkataritza eta turismo arloetakoak, betiere dagokien lurraldearen barruan.