Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

222/2001 DEKRETUA, urriaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 5843
  • Xedapen-zk.: 222
  • Xedapen-data: 2001/10/16
  • Argitaratze-data: 2001/10/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen. Dekretu horren bitartez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila administrazioaren egituraren barruan egongo zela ezarri zen, eta, zehazki, 8. artikuluan, sail horren egitekoak eta jardun-arloak finkatu ziren.

LOGSEk eragindako aldaketak sartuta eta hezkuntza-sistemaren oinarrizko zenbait egitura-alderdi doitzen amaituta, egoki da eta zuzen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa egokitzea, XXI. mendeko hezkuntza-erronkei aurre egingo bazaie.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lider eta dinamizatzaile izan behar du berrikuntza, lanbide-heziketa eta etengabeko ikaskuntzako programetako jardun-ildoetan. Eta jardun-ildo horiek, hain zuzen ere, bat egiten dute sailak etorkizunerako planteatutako jardun-arloekin.

Horregatik guztiagatik, sailak, jardun-arlo horiei heldu ahal izateko, lau sailburuordetza izango ditu: baliabide material, giza baliabide eta ekonomia-baliabideen kudeaketa; hezkuntza-sistemaren berrikuntza eta planfikazioa; lanbide-heziketaren eta etengabeko ikaskuntzaren planifikazioa eta garapena; eta zientzia nahiz unibertsitate-politiken antolamendu eta garapena.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetza sortzeak berretsi egiten du lanbide-heziketak zein nolako eginkizun estrategikoa duen pertsonen prestakuntzan eta kalitatean, enpresen lehiakortasunaren hobekuntzan, lanbide-kualifikazioak ekoizpen-inguruaren beharretara egokitzeko ahaleginean, eta enplegu-politiketan ¿pertsonak lanbideratzeko tresna gisa¿. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, horretarako, bere gain hartzen ditu bizitzan zehar kualifikazioak eskuratu edo handitzea ekar dezaketen ikaskuntza-jarduera guztiak, eta jarduera horiek, hain zuzen ere, ondo kokatzen dira uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuan ¿EHAA, 137. zk., 2001eko uztailaren 17an argitaratutako Dekretuan¿ jasotako ardura-arloen, eginkizunen eta jardun-arloen baitan.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartutakoan eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko urriaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagozkio uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuak ¿Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena¿ 8. artikuluan zehaztutako egitekoak eta jardun-arloak, eta sailburuaren zuzendaritzapean burutuko dira.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila organo hauetaz baliatuko da bere eskumenak gauzatzeko:

  1. Organo nagusiak:

    1. ¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.

    1. ¿ Kabinetearen Zuzendaritza.

    2. ¿ Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza.

    1. ¿ Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritza.

    2. ¿ Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza.

    3. ¿ Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza

    4. ¿ Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza

    1. ¿ Hezkuntza Sailburuordetza

    1. ¿ Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza

    2. ¿ Ikastetxeen Zuzendaritza

    1. ¿ Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetza

    1. ¿ Lanbide Heziketako Zuzendaritza

    2. ¿ Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza

    1. ¿ Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

    1. ¿ Unibertsitate Zuzendaritza

    2. ¿ Zientzia Politikarako Zuzendaritza

  2. Lurralde organoak:

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lurralde historiko bakoitzean dituen lurralde-ordezkaritzak dira.

  3. Kide anitzeko organoak:

    1. ¿ Euskadiko Eskola Kontseilua, urriaren 28ko 13/1988 Legearen bitartez sortua (azaroaren 23ko EHAA).

    2. ¿ Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea, otsailaren 9ko 22/1988 Dekretuaren bitartez sortua (otsailaren 18ko EHAA).

    3. ¿ Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua, otsailaren 22ko 100/1994 Dekretuaren bidez sortua (martxoaren 16ko EHAA) eta irailaren 8ko 222/1998 Dekretuaren bidez aldatua (irailaren 22ko EHAA).

    4. ¿ Euskadiko Unibertsitate Kontseilua, ekainaren 29ko 19/1998 Legearen bidez sortua (uztailaren 16ko EHAA), eta azaroaren 17ko 315/1998 Dekretuak arautua (abenduaren 9ko EHAA).

    5. ¿ Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua, ekainaren 29ko 19/1998 Legearen bidez sortua (uztailaren 16ko EHAA), eta azaroaren 17ko 314/1998 Dekretuak arautua (abenduaren 7ko EHAA).

    6. ¿ Otsailaren 6ko 14/2001 Dekretuaren indarrez (otsailaren 13ko EHAA) sortutako unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI)

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak zuzendurik, Zuzendaritza Kontseilu bat izango da titularrari ondoko lan hauetan laguntzeko: sailaren politika ikuskatzen eta jarraitzen, egintzen plangintza orokorra egiten eta ezartzen zaizkion gainontzeko eginkizunetan.

Sailburuak, sailburuordeek eta Kabinetearen zuzendariak osatuko dute Zuzendaritza Kontseilua. Sailburua izango da Zuzendaritza Kontseiluko zuzendari gorena eta Kabineteko zuzendaria idazkaria.

Horietaz gain, sailburuak izendatutako beste pertsona batzuek ere parte hartu ahal izango dute Kontseiluan.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26 eta 28. artikuluek eta Lehendakariaren uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuak Sailari esleitzen dizkion egiteko eta jardun-arloen alorrean indarrean dagoen legerian ematen zaizkion eskumenak izango ditu Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak; beti ere, eskumen horiek beste inongo organori atxikita ez badaude.

Saileko organo gorena denez gero, berak zuzendu, koordinatu eta kontrolatuko ditu saileko organo eta egintza guztiak.

Bera arduratuko da, deialdi publikoa egin ondoren, izendapen askeko lanpostuen horniketaz, baita behin-behineko langileak izendatzeaz ere.

Sailburuak Kabinetearen Zuzendaritzaren laguntza gertua izango du. Kabinete hori, Saileko zuzendarien betebehar orokorrez gain, jarraian zehazten diren egitekoez eta jardun-arloez arduratuko da:

  1. Sailburuaren lan-egitasmoaren jarraipena egingo du.

  2. Sailaren kanpo-harremanen alorrean egin beharreko egintza zehatzak burutuko ditu.

  3. Sailaren harremanak eta koordinazioa egingo ditu Arartekoaren erakundearekin eta Herriaren Defentsariaren erakundearekin.

  4. Saileko arlo eta zerbitzu bakoitzak herritarrak informatzeko garatutako egitekoak koordinatuko ditu, bai eta Saileko jardun-arloei buruzko kexak eta iradokizunak jaso ere.

  5. Bera arduratuko da, halaber, gizarteko komunikabideen eta Sailaren arteko harremanez, irudi lanez, Sailaren kanpo harremanez eta Sailaren iragarki ofizialen, prentsa-oharren eta publizitate-ekimenen kudeaketaz.

  6. Jaurlaritzaren Kontseiluari eta Ekonomia Gaietako Ordezko Batzordeari aurkeztu behar zaizkion gaien jarraipena egingo du.

  7. Dokumentazio-zerbitzuen eta dokumentu-baseen kudeaketa, eta Saileko argitalpenen jarraipena eta koordinazioa egingo ditu.

  8. Eusko Jaurlaritzak Europako Batasuneko araudi eta politikak egiten eta ezartzen parte har dezan, koordinazio neurriak ezarri beharko ditu, indarrean dauden akordio eta arauei jarraiki.

Sailburuordetza bakoitzaren arduraduna sailburuorde bat izango da, hierarkian sailburuaren menpeko zuzena izango dena. Hauek izango dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko sailburuordeen egitekoak:

  1. Sailburuordetzaren eta bere menpeko Zuzendaritza eta administrazio organo eta unitateen egintzak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatuko dituzte.

  2. Jardun politikak elaboratu eta sailburuari aurkeztuko dizkiote.

  3. Esleitu zaizkien egitekoen eremuan, sailburuari laguntza emango diote.

  4. Sailburuordetzari dagozkion egintzak programatu eta burutuko dituzte.

  5. Sailburuordetzako administrazio-unitateen funtzionamenduko instrukzioak, zirkularrak eta xedapenak emango dituzte.

  6. Xedapen-proiektuen proposamenak egingo dituzte, ezarritako jardun-politikaren arabera.

  7. Helburuen eta jardun-planen kudeaketa ikuskatuko dute.

  8. Beren ardurapeko arloetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta gainontzeko sailen eta arlo material horren inguruan sortutako sailarteko koordinazio-organoen arteko harremanetako organoa izango dira.

  9. Indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak ebatziko dituzte.

  10. Esandakoez gain, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainontzeko egitekoak, Jaurlaritzako sailburuordeei, oro har, dagozkien egiteko orokorrak eta sailburuak haien eskuetan uzten dituen zeregin guztiak ere beteko dituzte.

Saileko zuzendaritza bakoitzaren arduraduna zuzendari bat izango da, hierarkian dagokion sailburuordearen menpeko zuzena izango dena, Kabinetearen Zuzendaritzarako aurreikusitakoetan salbu. Hauek izango dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko zuzendarien egitekoak:

  1. Zuzendaritzako barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatuko dituzte.

  2. Zuzendaritzaren egintzak bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatuko dituzte, beren organo nagusiek emandako jarraibideen arabera.

  3. Beren ardurapeko arloetan egin beharreko egintzen planak edo egitasmoak proposatuko dizkiete organo nagusiei.

  4. Indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak ebatziko dituzte.

  5. Esandakoez gain, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainontzeko egitekoak eta Jaurlaritzako zuzendariei oro har dagozkienak ere bete behar dituzte.

  1. ¿ Saileko sailburuordetzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari:

    1. Saileko administrazio-unitateen barne-araubidearekikoak bideratuko ditu.

    2. Saileko aurrekontuen aurreproiektuaren prestaketa koordinatuko du eta aurrekontuen azterketa eta ebaluaketa prozedurak artikulatuko ditu, erabakiak hartzea errazteko.

    3. Ondare eta aurrekontu gaietan, gainontzeko sail, erakunde eta entitateekiko koordinazioa eramango du.

    4. Ekonomi eragina duten xedapen eta egintza guztiei buruzko txostenak egingo ditu, nahitaez.

    5. Saileko gastuak onartuko ditu, indarrean dagoen legeriaren arabera. Ildo horretatik, gastu espedienteen prestaketa eta koordinazioa egingo du; baita Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Ekonomia Gaietako Ordezko Batzordearen onespena behar duten gainerako ekonomiari buruzko espedienteena ere.

    6. Administrazio Orokorrean indarrean dagoen araubide organikoak Saileko kontratazio-organoari esleitzen dizkion eskumenez arduratuko da, eta Sailari dagozkion eskumenen eremuko kontratu guztiak egingo ditu, gutxietsi gabe, ordea, Dekretu honetako 22. h) artikuluan eta Euskal Eskola Publikoa osatzen duten ikastetxeen ekonomia eta finantza-kudeaketa arautzen duen uztailaren 28ko 196/1998 Dekretuan ezarritakoa.

    7. Euskal Hezkuntza Sistemaren ekonomi eta administrazio-kudeaketa zuzenduko du.

    8. Hezkuntza Sistemaren baliabide materialen kudeaketa zuzenduko du, hala azpiegituren arloan nola ekipamenduarenean. Gainera, baliabide horiek sistemaren plangintzari egokitzen zaizkion egiaztatuko du eta egokitze hori koordinatu egingo du.

    9. Hezkuntza Sistema informazio-gizartearen premia berrietara egokitzeko beharrezko sistema informatikoak planifikatu, diseinatu eta ezarriko ditu.

    10. Unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuen finantzaketaren eta horiekiko itunen arloan Sailak eramango duen politika zuzendu eta ikuskatuko du, Hezkuntza Sistemako unibertsitatez kanpokoplangintzari -Hezkuntza Sailburuordetzak zehazturikoari- jarraiki. Gauza bera egingo du unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen arloko beka eta laguntzei buruzko politikaren alorrean.

    11. Unibertsitatez kanpoko Euskal Hezkuntza Sistema Publikoaren giza baliabideen kudeaketa zuzenduko du, baita langileen kontratazioa ere.

  2. ¿ Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren menpeko antolakuntza.

    Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren menpe daude zuzendaritza hauek: Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritza, Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza, Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritza, eta Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.

    Zerbitzuen Administrazio Ikuskatzailetza Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen menpe egongo da eta, halaber, giza baliabideen eta baliabide materialen dotazioa eta antolaketa egokiak direla ziurtatzeaz arduratuko da. Bere zeregina izango da, halaber, unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako baliabide publikoak eraginkortasunez aplikatzen diren ikuskatzea.

Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio Administrazio eta Dirubideen Zuzendaritzari:

  1. Sailaren Erregistro Orokorra zuzenduko du.

  2. Saileko diru-sarreren eta gastuen aurrekontuen aurregitasmoa egingo du; baita horien kudeaketa eta jarraipena ere.

  3. Aurrekontuan sartzen diren egitasmoen jarraipena eta ebaluaketa egingo du, helburuak erdietsi diren eta lortutako eraginkortasuna norainokoa den egiaztatzeko, beti ere, administrazioko beste organoek gai horretan dituzten eskumenak errespetatuz.

  4. Ekonomia Gaietako Ordezko Batzordera eramango diren gaiak prestatuko ditu eta nahitaezko txostena egingo du, baita ekonomia-arlokoak izan eta Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztu beharrekoak ere.

  5. Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen eta Hezkuntza Sistemako gainerako unitateen kostuen azterketa egingo du, Sistemaren finantza-ereduak ezartzeko.

  6. Saileko organo guztiei aholkuak emango dizkie antolaketari, finantzaketari eta aurrekontuen kudeamenduari dagozkion gaietan.

  7. Eskoletako jantokiei eta eskola-garraioari eman beharreko laguntzak kudeatuko ditu eta jarduera horiek arautzeko neurriak hartuko ditu.

  8. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen alorreko era guztietako beka eta laguntzak aztertu eta kudeatuko ditu.

  9. Unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuen finantzaketaren eta horiekiko itunen arloko era guztietako espedienteak aztertu, proposatu eta kudeatuko ditu.

  10. Unibertsitatez kanpoko itunpeko ikastetxeetako irakasleen ordainketa eskuordetua kudeatuko du.

  11. Ikastetxeen ekonomia eta administrazioa kudeatzeko eredua ezartzeko, ikuskatzeko eta eguneratzeko txostenak eta proposamenak egingo ditu, ikastetxeen kudeamendu-autonomia aintzat hartuz, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 58. artikuluan ezarritakoa errespetatuz.

  12. Hezkuntza Sistemak behar dituen obrak kontratatzeko espedienteak izapidetuko ditu, bai obra, hornidura eta zerbitzuei dagozkienak, bai horiek proiektatu eta zuzentzeko beharrezko diren aholkularitza eta laguntza-lanei dagozkienak; beti ere, Dekretu honetako 22. h) artikuluan eta Euskal Eskola Publikoa osatzen duten Ikastetxeen ekonomia-finantzazko kudeaketaren erregimena arautzeko den uztailaren 28ko 196/1998 Dekretuan ezarritakoak errespetatuz.

Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzari:

  1. Saileko kolektiboetako karreratako funtzionarioak edo lan-kontratuko langile finkoak kontratatzeko hautespen-probetako oinarri-arauak, programak eta edukiak finkatuko ditu. Bere ardura izango da, baita ere, proba horiek kalifikatuko dituen epaimahaia izendatzea eta hautespen-prozesua antolatzea eta kudeatzea.

  2. Unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen leku-aldatze lehiaketetako oinarri-arauak finkatuko ditu, baremazio batzordeak izendatuko ditu eta lehiaketaren bilakaera kudeatuko du.

  3. Unibertsitatez kanpoko ikerketako zein irakaskuntzari laguntzeko zerbitzuetako lanpostuak bete daitezen, merezimendu-lehiaketen oinarri-arauak eta kudeaketa egingo ditu.

  4. Sailari atxikitako langileen nominak kudeatu eta kontrolatuko ditu, administrazioko beste organoen eskumen diren alderdiak izan ezik.

  5. Saileko langile-gastuak aurreikusiko ditu.

  6. Bertako negoziazio kolektiboa eta sindikatuekiko harremanak zuzenduko ditu.

  7. Sailak kudeaturiko bulegoetako segurtasun-araudia betetzen den aztertu beharko du, baita horren segimendua eta kontrola eraman eta Segurtasun eta Ebakuazio Planak egin eta proposatu ere.

  8. Osasuna hobetzeko neurriak bultzatuko ditu. Horretarako, aurrezaintza lana sustatuko du saileko kolektiboetan maizen gertatzen diren patologien eragina gutxitzeko eta, hala badagokio, errehabilitazio-lana egingo du.

  9. Lanera ez agertzea kontrolatuko du eta dagozkion estatistika-azterlanak egingo ditu.

  10. Saileko langileen erregistroa eramango du, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 7. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

  11. Administrazio-egoeren deklarazioa egingo du eta unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioei jardunera itzultzeko baimena emango die, zeregin hori beste erakunde bati ez dagokionean.

  12. Bateragarritasun-espedienteak ebatziko ditu eta nahitaezko erretiroen eta ezintasun fisikoagatiko erretiroen deklarazioa egingo du.

  1. Zerbitzu eginkizunetan arituko diren langileak izendatuko ditu eta beste organoek ematen ez dituzten baimen eta lizentziak emango ditu.

  2. Giza baliabideak ahalik eta egokien kudeatzeko irizpide eta jarraibideak emango ditu.

  3. Unibertsitatez kanpoko irakasle ez direnen lanpostuen zerrendak proposatuko ditu.

  4. Oro har, langileen buru izango da eta administrazio eta kudeaketa orokorraz arduratuko da.

Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio Baliabide Material, Informatika eta Antolamendu Zuzendaritzari:

  1. Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak eta Sailaren gainontzeko bulegoak eraiki, handitu eta hobetzeari dagokionez, Hezkuntza Sistema egoki garatzeko behar diren azpiegitura dotazioak kudeatuko ditu. Obra-proiektuak ere ikuskatuko ditu, obra horiek kontratatzea Hezkuntza Sailari dagokionean. Baina, beti ere, gai horretan Ogasun eta Herri Administrazio Sailak dituen eskumenak errespetatuko ditu.

  2. Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak eta Sailaren gainontzeko bulegoak ekipatzeko dotazio orokor eta bereziak kudeatuko ditu, gai horretan Ogasun eta Herri Administrazio Sailak dituen eskumenak errespetatuz.

  3. Sailari dagozkion sistema eta baliabide informatikoak planifikatu, diseinatu eta ezarriko ditu, hezkuntza-sistema informazio-gizartearen premietara behar bezala egokitu ahal izateko.

  4. Sailaren barne-kudeaketarako behar diren baliabide informatikoak ipiniko ditu zerbitzuan, Internet eta Intranet zerbitzuak barne.

  5. Estatistikaren arloan sailari dagozkion egitekoak burutuko ditu.

  6. Saileko administrazio-unitateen funtzionamendua eta egitura arrazionalizatzeko eta kudeaketa-prozedurak diseinatzeko eta eguneratzeko txostenak eta proposamenak egingo ditu.

  7. Administrazioaren Erreforma eta Modernizazioaren eskumena duen organoak agindutako ekimenak eta ildoak garatu eta egikarituko ditu, Gobernu Programak alor horretan aurreikusitakoa garatzeko, Sailaren jardun-esparruan.

Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari:

  1. Sailerako interesgarriak diren azterketa juridikoak eta lege-azterketak zuzendu eta egingo ditu.

  2. Sailaren jarduera guztiei buruzko aholkularitza juridikoa emango du, oro har.

  3. Saileko organoek emandako ebazpen guztien aurkako administrazio-errekurtsoei buruzko ebazpen-proposamenak izapidetu, berri eman eta aurkeztuko ditu.

  4. Gobernu-kontseiluari edo ekonomia-gaietarako eskuordeko batzordeari aurkeztu behar zaizkion gaiak izapidetuko ditu, eta bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste aldizkari ofizial batzuetan argitaratu behar diren gaiak ere.

  5. Lege-aurregitasmoak eta xedapen orokorrak lantzeko eta izapidetzeko zuzendaritza, bultzada eta koordinazioa egingo ditu, Sailari dagozkion gaietan, eta bai Sailari atxikitako edo Sailaren menpeko edozein entitateri dagozkion gaietan ere.

  6. Administrazioko izapidetzeak eskatzen dituen zuzenbidezko txostenak emango ditu, eta Saileko organoek eta, hala denean, Sailari atxikitako edo menpeko erakundeek gauzatzen dituzten egintzen prozedura egokitzen eta oinarritze juridikoa egiten, eta irizpenak ematen lagunduko du, aholkularitza juridikoaren bitartez.

  7. Sailak izenpetu behar dituen erabakien edo hitzarmenen txosten juridikoak emango ditu, bai eta aginduzko legezkotasun-txostenak ere, beste organo batzuei atxikita daudenak izan ezik.

  8. Gai juridiko bereziei buruzko irizpenak eta txostenak landuko ditu, ikastetxeek eskatzen baldin badituzte, unibertsitateek izan ezik, eta hezkuntza-arloan eragina baldin badute.

  9. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak parte hartzen duen jurisdikzio-prozeduren eta beren ebazpenen jarraipena eta kontrola egingo ditu, eta Auzibide Zuzendaritzarekiko harremana bideratuko du.

  10. Sailaren jarduera dela eta, ondare-erantzukizunari buruz sortzen diren prozedurei hasiera eman eta azken ebazpenera arteko jarraibideak egin beharko ditu.

  11. Hezkuntzaren zerbitzu publikoaren eraginpeko jabetza publikoko ondasunei buruzko espedienteak ebatziko ditu, eta bai horien inguruko gorabehera guztiak ere.

  12. Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legeak Sailari ematen dizkion egitekoak burutuko ditu.

  1. Arartekoek Hezkuntza Sailari planteatutako gaiei buruzko txosten juridikoa egingo du, hezkuntza-jarduerarekin zerikusia duten kasuetan.

  2. Oro har, Sailari eragiten dioten gaien bultzada, aholkularitza eta kordinazio juridikoaz arduratuko da.

  1. ¿ Saileko sailburuoedetzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio Hezkuntza Sailburuordetzari:

    1. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen arloko hezkuntza-politika zehaztuko du, baita horrek garapen curricularrean duen eragina, irakasleen prestakuntzan, hezkuntza-beharrizan berezietan eta hezkuntza berriztatzeko programen garapenean.

    2. Unibertsitatez kanpoko Ikastetxeetan ezartzeko programa zehaztuko du.

    3. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen ebaluaketa egingo du, irakaskuntzaren kalitate-prozesuak sartzera eta hobetzera bideratutako neurriak hartu ahal izateko eta kontrola eramateko.

    4. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak antolatzeko, berritzeko eta ikertzeko egintzak zuzenduko ditu.

    5. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzarako behar diren giza baliabide eta baliabide materialak aztertu eta planifikatuko ditu.

    6. Unibertsitatez kanpoko testu-liburuei eta bestelako hezkuntza-material osagarriei onespena emango die.

    7. Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Sistemaren planifikazioa egingo du. Besteak beste, ikastetxeen tipologia eta kokapena zehazteko irizpideak finkatuko ditu, langile-premiei erantzuteko proposamenak eta giza baliabideak hobetzeko eta kualifikatzeko agertzen diren asmoak aztertuko ditu, baita azpiegitura eta ekipamendu baliabideen dotazio berriei buruzko proposamenak ere.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sistemaren barruan, hizkuntz helburuak hobetzeko proposamenak planifikatu eta horien jarraipena egingo du. Ildo horretatik, helburu horiek lortzeko eta kontrolatzeko neurri egokiak hartuko ditu, besteak beste, irakasleen euskalduntze programak kudeatuko ditu eta euskarazko material didaktikoa sortuko du.

    9. Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legea garatzeko egintzak zehaztu eta koordinatuko ditu, beti ere, Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Sistemaren eta Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen III. idazpuruaren eremuan. Horretaz gain, euskararen ezagutzaren egiaztagiriak emateko espedienteak ebatziko ditu.

    10. Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak non kokatuko diren programatuko du. Horretaz gain, unitateak eta ikastetxe pribatuak sortzeko, aldatzeko edo kentzeko baimenak proposatuko ditu.

    11. Helduen Hezkuntzako Programak garatuko ditu eta, Osabidezko Hezkuntza Planen eta Lanerako Prestakuntza Plan Berezien bitartez, desberdintasunak konpentsatzeaz arduratuko da, irakaskuntza arautuari dagokionez.

      Artikulu honetako a, b, c, d, e, f, g eta j idatz-zatietan atxikitako egitekoek ez dituzte 16. artikuluan Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren berezko egiteko gisa ezarritakoak kaltetuko.

  2. ¿ Hezkuntzako Ikuskatzailetza Hezkuntzako Sailburuordetzaren menpe egongo da eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 25. artikuluaren 2. paragrafoan esleitzen zaizkion egitekoak izango ditu, indarrean dagoen legeriak ematen dizkionez gain.

  3. ¿ Halaber, unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak (ISEI) ¿Hezkuntza Sailburuordetzaren menpe dagoelarik- otsailaren 6ko 14/2001 Dekretuan ezarritako egitekoak burutuko ditu, baita agintzen zaizkion gainerakoak ere.

Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari:

  1. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren plangintza egin, bultzatu eta garatuko du, hezkuntza berriztatzeko programen jarraipena barne.

  2. Unibertsitatez kanpoko testu-liburuei dagokienez, Sailak sortutakoen ardura izango du eta laguntza emango die kanpoan sortutakoei. Horien ikuskapena ere berak egingo du.

  3. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetan teknologia berriak garatu eta ezarriko ditu.

  4. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetako curriculumaren garapena aztertu eta ebaluatuko du, eta proposamenak egingo ditu.

  5. Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Ebaluazio eta Ikerketa Zerbitzuak, eta eskolari laguntzeko bestelako zerbitzuak bultzatuko ditu, ikastetxeetako kanpoko baliabide didaktikoak zuzentzen lagungarri izan daitezen eta eskolei barne laguntza eman diezaieten.

  6. Hezkuntza Sistemako hezkuntza-beharrizan berezietakoneurriak aztertu, ebaluatu eta proposatuko ditu.

  7. Unibertsitatez kanpoko irakasleen etengabeko prestakuntza-plana diseinatu, aplikatu eta kontrolatuko du, Lanbide Heziketako irakasleena izan ezik. Ildo horretatik, birziklatze orokorra eta kanpoko espezialitateetakoa bultzatuko ditu.

  8. Unibertsitatez kanpoko mailetan egin daitezen hezkuntza-esperientziak baimenduko ditu eta horien jarraipena eta kontrola egingo du.

  9. Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen III. idazpuruaren eta Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legearen aplikazioa erreala eta eraginkorra izan dadin egin beharreko egintzak eta irakasleak euskalduntzeko programak kudeatuko ditu.

    Artikulu honetako a, g eta h idatz-zatietan banatutako egitekoak ez dituzte kaltetuko 17. eta 18. artikuluetan Lanbide Heziketako Zuzendaritzari eta Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari esleitutakoak.

Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio Ikastetxeen Zuzendaritzari:

  1. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten unibertsitatez kanpoko ikastetxeak programatu eta kokatuko ditu, eta unibertsitatez kanpoko zenbat irakasle behar diren zehaztuko du, Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzarekin batera.

  2. Sortzen, aldatzen edo kentzen diren unitate eta unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoei buruzko txostena aurkeztuko dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 52. artikuluan ezarritakoa errespetatuz.

  3. Hezkuntza-sektoreek ikastetxeetako bizitzan duten parte-hartzea sendotzeaz arduratuko da.

  4. Ikastetxeetako oinarrizko ekipamendu-moduluak diseinatuko ditu eta ekipamendu-premiei eta baliabide materialen beharrei buruzko txostenak egingo ditu.

  5. Ikastetxeek egoki funtziona dezaten hartu behar diren administrazio-neurriak hartuko ditu.

  6. Ikastetxeak eraentzeko araubidea kontrolatuko du.

  7. Hezkuntza-itunen deialdietarako, ikastetxeen proposamen-txostena egingo du. Bera arduratuko da ikastetxe pribatuei baimenak emateaz ere.

  8. Arte irakaskuntzen ikastetxeetan eta hizkuntza-eskola ofizialetan irakaskuntza bereziak ezartzeko eta garatzeko egitasmoa eta diseinua egingo ditu.

    Artikulu honetako a, d eta g idatz-zatietan banatutako egitekoak ez dituzte kaltetuko 17. eta 18. artikuluetan Lanbide Heziketako Zuzendaritzari eta Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari esleitutako egitekoak.

  1. ¿ Saileko sailburuordetzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzari:

    1. Lanbide Heziketako Euskal Plana garatu, aplikatu eta eguneratuko ditu, horretarako beharrezkoak diren neurriak hartuta.

    2. Jakintzaren gizarte berrian sartuko gaituen eta bertako aukerak aprobetxatuko dituen eredu berri bat ezarri ahal izateko beharrezkoak diren etengabeko ikaskuntzako ekintzak diseinatu, zehaztu eta aplikatuko ditu.

    3. Prestakuntza bizitza osoan zehar hartzeko edo handitzeko bidea emango diguten lanbide-heziketako edo etengabeko ikaskuntzako politikak zehaztuko ditu.

    4. Berariazko lanbide-heziketako programa egingo du eta programa hori lanbide-heziketa irakasten duten ikastetxeetan sartuko.

    5. Lanbide-heziketa ebaluatuko du, kontrolatu ahal izateko eta lanbide heziketaren kalitatea ziurtatzera bideratutako neurriak hartzeko.

    6. Berariazko lanbide-heziketa antolatzeko, aldatzeko eta berritzeko egintzak planifikatuko ditu.

    7. Giza baliabideen eta baliabide materialen premiak aztertu eta planifikatuko ditu berariazko lanbide-heziketan, eta bai irakasleen hobekuntzarako eta prestakuntzarako planak ere.

    8. Etengabeko lanbide-heziketaren arloan eskumenen transferentzia gauzatzeko beharrezkoak diren jardueren plangintza koordinatua egingo du.

    9. Hobetuz, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren jarduera sustatuko du, eta herri-administrazioen ordezkaritza zuzendu eta koordinatuko ditu.

    10. Etengabeko Prestakuntzarako estrategia diseinatu eta planifikatuko ditu, eta bai lanbide-prestakuntza hartzeko edo handitzeko baliagarria den Lanerako Prestakuntzarako estrategia ere, Justizia, Lan eta Gizarte Gaietako Sailarekin lankidetzan.

    11. Lanbide Heziketako ikastetxeetan instalazioen eta ekipamenduen hornidurarako baliabideen plangintza egitea.

    12. Unitate eta ikastetxe pribatuak baimentzea, aldatzea edo ezabatzea proposatuko du, lanbide-heziketari dagokionean.

  2. ¿ Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren menpe egongo da Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua, eta dekretu hauetan ezarritako egitekoak izango ditu: otsailaren 22ko 100/1994 Dekretua (94-03-16ko EHAA) eta Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua sortu eta arautu zuen Dekretua aldatzeko den irailaren 8ko 222/1998 Dekretua (98-09-22ko EHAA).

  3. ¿ Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren menpe egongo da Koalifikazioen Euskal Institutua, eta ekainaren 23ko 119/1998 Dekretuan ezarritako egitekoak garatuko ditu (98-07-13ko EHAA).

  4. ¿ Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren menpe egongo da Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia, eta apirilaren 3ko 62/2001 Dekretuan ezarritako egitekoak garatuko ditu (01-04-26ko EHAA).

  1. ¿ Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio Lanbide Heziketako Zuzendaritzari:

    1. Berariazko Lanbide Heziketa ikasten ari diren ikasleen artean izaera ekinzalea sustatuko du eta enpresa-kulturaren alde egingo du.

    2. Berariazko Lanbide Heziketari dagokion guztia antolatzen eta arautzen duen araudia argitaratu eta eguneratuko ditu, gure eskumenen esparruan.

    3. Berariazko Lanbide Heziketako prestakuntza-zikloak osatzen dituzten curriculum diseinuak garatzen dituen araudia argitaratu eta eguneratuko ditu.

    4. Berariazko Lanbide Heziketako irakaskuntzak antolatzeko, aldatzeko eta berritzeko egintzak zuzenduko ditu.

    5. Lanbide Heziketako ikastetxeak programatu eta kokatuko ditu eta zenbat irakasle behar diren zehaztuko du, Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzarekin batera.

    6. Sortzen, aldatzen edo kentzen diren unitateei eta LanbideHeziketako ikastetxe publikoei buruzko txostena aurkeztuko dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari.

    7. Hezkuntza eta ekoizpen-sektoreek Lanbide Heziketako ikastetxeetako bizitzan duten parte hartzea sendotzeaz arduratuko da.

    8. Lanbide Heziketako titulu bakoitzari dagokion Berariazko Lanbide Heziketarako behar diren oinarrizko ekipamendu-moduluak diseinatuko ditu eta ekipamendu-premiei eta baliabide materialen beharrei buruzko txostenak egingo ditu.

    9. Lan merkatuak eskatzen dituen kualifikazioak aldatzen diren neurrian, hezkuntza aldaketa horiei egokitzeko tresnak ezarriko ditu.

    10. Gizarte eragileek lanbide-heziketan parte har dezatela bilatuko du. Horretarako, beren lantokietan jaso daitekeen prestakuntzari buruzko eskaintza bat aurkez dezatela eskatuko zaie; horrela, lanbide-heziketaren arloan elkarrekiko parte hartzearen kultura sortuz eta Hezkuntza Sistema eta lan eta ekoizpenarena lotuz.

    11. Enpresetan egiten diren praktiken jarraipena egiteko sistema bat eratuko du eta praktika horietan tutore baten kontrola egongo dela bermatuko du.

    12. Lanbide Heziketako ikastetxeen jarduna egokia izan dadin hartu behar diren administrazio-neurriak hartuko ditu.

    1. Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak eraentzeko araubidea kontrolatuko du.

    2. Hezkuntza-itunen deialdietarako, lanbide-heziketako ikastetxe pribatuen proposamenen berri emango du. Bera arduratuko da Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuei baimenen berri emateaz ere.

    3. Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan parte hartuko du.

  1. ¿ Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari:

    1. Lanbide-heziketako irakasleen etengabeko prestakuntza-plana diseinatu, aplikatu eta jarraipena egingo du; kontuan hartuko ditu hala lanbide-heziketaren eguneratzea nola espezializazioa.

    2. Beharrezkoak diren proposamenak egingo ditu etengabeko lanbide-heziketaren diseinua eta estrategiaren plangintza egiteko.

    3. Hobetuz, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren jardueren jarraipena egingo du.

    4. Beharrezkoak diren jarduerak sustatu eta bultzatuko ditu lanbide-heziketarekin zerikusia duten Europako programetan eta Erkidegoaren ekintzetan, etengabeko ikaskuntzan, e-Learning delakoan eta, oro har, hezkuntzan parte hartzeko.

    5. Helduentzako heziketa-zikloei dagokien eskaintza partziala proposatuko du, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako urriaren 3ko 1990 Lege Organikoaren 53.2. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta dekretu hauetan xedatutakoaren arabera: apirilaren 29ko 97/1997 Dekretua (97-05-07ko EHAA); dekretu hori aldatzen duen Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraibideak arautzen dituen azaroaren 30eko 423/1999 Dekretua (99-12-14ko EHAA); eta Lanbide Heziketako irakaskuntzen antolamendu orokorra eta bere tituluei buruzko norabideak ezartzeko den azaroaren 22ko 447/1994 Dekretua (95-01-10eko EHAA).

    6. Bizitza osoan ikaskuntza erabilgarrirako ekintzak garatzen dituzten jardueren garapena proposatuko du, jakintzaren edozein arlotan.

    7. Helduen etengabeko hezkuntza garatzeko jarduerak planifikatuko ditu, arautu gabeko prestakuntzari dagokionez, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzarekin koordinatuta.

Saileko sailburuordetzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzari:

  1. Saileko unibertsitate-politika diseinatuko du. Besteak beste, Erreforma burutzeko eta unibertsitate-eskaintzak izango duen itxuraketa martxan jartzeko behar diren estrategia eta egintzak diseinatuko ditu, Unibertsitatearekin eta tartean dauden gainontzeko eragileekin batera.

  2. Bere laguntza eskainiko du Unibertsitatearen ezaugarriekin bat datorren garapen-eredu bat ezartzeko.

  3. Jaurlaritzako sailek ikerketaren arloan burutzen dituzten egintzak koordinatu eta bultzatuko ditu.

  4. Unibertsitatea Antolatzeari buruzko ekainaren 29ko 19/1998 Legean aurreikusitakoak martxan jarriko ditu.

  5. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagozkion egintzak burutuko ditu -Unibertsitatea Antolatzeari buruzko Legearen 11. artikuluko 1. eta 2. puntuetan zehazturikoak-, baita Programa-Kontratuak garatu ere.

  6. Autonomia-legerian aurreikusitako programa-kontratuak garatuko ditu.

  7. Unibertsitateen Gizarte Kontseiluekiko harremanak koordinatuko ditu.

  8. Goi Mailako Musika Ikastegiarekiko harremanak koordinatuko ditu eta, oro har, horren sorreraren ondorioz eratorritako egitekoak bere gain hartuko ditu.

  9. Unibertsitate alorreko harremanak koordinatuko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta beste erkidegoen artean, baita Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren artekoak ere.

  10. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua aholkatu eta ordezkatu egingo du, hark beharrezko iritzitako egintzetan.

  11. Ikasteko bekak eta laguntzak antolatu, aztertu eta aurkeztuko ditu, aukera berdintasuna lortzeko.

  12. Zientzia eta Teknologiarako Planaren partaide eta bultzatzaile izango da.

  1. Ikerketa eta teknologiaren garapeneko politiken gidalerro orokorrak finkatuko ditu, lehentasuna duten arloak zehaztuko ditu, zientzi eta teknologi helburuak definituko ditu eta ikerketa eta teknologiaren garapenetako urte anitzeko planak landuko ditu.

  2. Ikerketa-programak aukeratzeko eta ebaluatzeko eta horien jarraipena egiteko gidalerroak finkatuko ditu, proposatutako helburuak lortzeko asmoarekin.

  3. Unibertsitatearen, enpresen eta teknologia-zentroen arteko koordinazioaz arduratuko da, ikerketa-arloko baliabideei ahalik eta etekin gehiena ateratzeko.

Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio Unibertsitate Zuzendaritzari:

  1. Unibertsitateak eta unibertsitate-zentroak sortzeko eta unibertsitate pribatuak eta horien menpeko unibertsitate-zentroak onartzeko proposamenak aztertuko ditu eta horiei buruzko txostenak egingo ditu.

  2. Unibertsitateen estatutuak eta hainbat zentro eta erakunde unibertsitateari atxikitzeko itunak legezkoak diren aztertuko du, eta horri buruzko txostenak egingo ditu.

  3. Beken eta unibertsitate-laguntzen politika garatu eta kudeatuko du.

  4. Unibertsitateari ematen zaion urteko diru-laguntza osoa, horren aurrekontuak eta goi-mailako irakaskuntzako zentro pribatuentzako diru-laguntza programak aztertu eta baloratuko ditu.

  5. Prestakuntzako eta unibertsitate-orientazioko programak prestatu eta gauzatuko ditu.

  6. Unibertsitateko azpiegiturak sortzeko eta unibertsitate-campusak garatzeko egintzak bultzatuko ditu.

  7. Unibertsitate-legeriari buruzko aldaketak proposatuko ditu, lege-aurreikuspenak egokitu edo aldatzeko.

  8. Unibertsitate-tituluak ebaluatu eta proposatuko ditu, gure ikasleen prestakuntza osatu eta hobetzeko.

  9. Unibertsitate pribatuak aitortzeko espedienteak bideratu eta horien jarraipena egingo du, baita bete beharreko arauak eta hartutako konpromisoak betetzen dituzten ikuskatu ere.

  10. Unibertsitate pribatuen jardueraren hasieraren berri eman eta proposamena egingo dizkio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Unibertsitate Sailburuordetzaren bitartez.

  11. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua informatu egingo du, Sailbururordetzaren bitartez, Unibertsitatea Antolatzeari buruzko Legearen 43.2 eta 44.2 atrtikuluetan aurreikusitako baimenei dagokienez.

  12. Musikako Goi Mailako Ikastegiko berezko jardueren garapenaren ebaluazioa eta jarraipena egingo ditu.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko atzerriko zentroak aztertu eta ebaluatuko ditu eta, hala badagokio, horien baimena proposatu dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Sailburuordetzaren bitartez.

  2. Titulazio bereziak, distritu bakarrekoak edo kopuru mugatukoak aztertu, ebaluatu eta, hala badagokio, unibertsitate-mailako behar beste neurri hartuko ditu.

  3. Unibertsitatea Antolatzeari buruzko Legean aurreikusitako programa-kontratuak ikertu, proposatu eta ikuskatu egingo ditu.

  4. Beken egungo sistema aztertu, ebaluatu eta beharrezko aldaketak aurkeztuko ditu; eta, horretarako deialdiak, osagarriak eta izapideak aztertuko dira.

  5. Unibertsitate fundazioen zein unibertsitate-enpresa fundazioen edukiak eta helburuak ikuskatuko ditu.

Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun-arloak dagozkio Zientzia Politikarako Zuzendaritzari:

  1. Zientziaren eta teknologiaren arloetan koordinazioa egiteko Jaurlaritzak behar dituen mekanismoak sortzeko eta horien jarraipena egiteko proposamenak aurkeztuko ditu.

  2. Ikerketako eta teknologia-garapeneko programak ezartzeko proposamenak egingo ditu.

  3. Ikerketa-proiektuek behar dituzten baliabideak esleitzeko proposamena egingo du eta horri buruzko datu-banku bat antolatuko du.

  4. Ikertzaileak prestatzeko programak egingo ditu eta bekadunen jarduerak prestatu eta ikuskatuko ditu.

  5. Apirilaren 29ko 96/1997 Dekretuan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari ezarritako egitekoak garatuko ditu. Dekretu horretan Euskal Teknologia Sarea sortu eta arautu zen, Euskadiko teknologia ikerketako entitateekiko lankidetza eta koordinazio harremanak ezarriz, eta horien ezaugarri eta egitekoak zehaztuz.

  6. Ikerketa-laguntzetako eta subentzioetako deialdiak zehaztu eta egingo ditu.

  7. Ikerketa-programetako formula berriak proposatuko ditu, sistemak eta zientzia-komunitateak berrikuntzaren erronkei aurre egin diezaieten.

  8. Sail honek sinaturiko programa kontratuetako ikerketa-arloko aurreikuspenak aurkeztu eta ikuskatu ditu.

  9. Unibertsitate-enpresen fundazioen edukiak eta helburuak ebaluatu eta aurkeztuko ditu.

  10. Ikerketa-arloan, Unibertsitatea Antolatzeari buruzko Legean aurreikusten diren neurriak bultzatuko ditu.

  11. Zientzia eta Teknologiarako Planaren programa zehatzak ¿Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagozkionak¿ kudeatuko ditu, Jaurlaritzako beste zenbait sailekin, baita ekonomia eta gizarte eragilerekin ere, lankidetzan arituz.

Lurralde historiko bakoitzean Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza bana egongo da, sailburuorde bakoitzaren menpe, sailburuordetza bakoitzari eta bertako zuzendaritzei atxikitako jarduera-esparruen arabera. Lurralde Ordezkaritza bakoitzak lurralde ordezkari bana izango du, honako egiteko hauek dituela:

  1. Dagokion lurralde historikoaren eremuan sailaren ordezkaria izango da.

  2. Sailak lurralde historikoan dituen administrazio-zerbitzu eta unitateen zuzendari gorena izango da.

  3. Sailak eman dituen eta dagokion lurralde eremuan bete behar diren jarraibide eta arauak ezagutu eta bideratuko ditu.

  4. Sailaren eskumenen alorrean ematen diren xedapenak eta dagokion lurralde historikorako egiten diren programak eta aurrekontu-aurreikuspenak betetzen diren kontrolatuko du.

  5. Sailaren organo nagusiek eskatzen dizkioten espedienteei eta gainontzeko arazo guztiei buruzko txostenak, azterketak eta proposamenak egingo ditu.

  6. Bitarteko unibertsitatez kanpoko funtzionario irakasleak izendatu eta kargutik kenduko ditu eta unibertsitatez kanpoko funtzionario irakasleen kargu hartze eta uzteei dagozkien jakinarazpenak egingo ditu.

  7. Norbanakoek edo Sailaren menpe ez dauden erakundeek sustatuta unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan edota Sailaren gainontzeko lokaletan nolabaiteko jarduerarik antolatzen bada, horren jakitun egongo da eta, hala badagokio, berak emango ditu baimenak.

  8. Berak egingo ditu dagokion lurraldeko kontratazioak, baita beheko kontratuei dagokien baimena eman ere, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 57. artikuluak aipatzen duen kontratu txikien kategorian sartzen badira, eta Euskal Eskola Publikoa osatzen duten ikastetxeen ekonomia-finantzazko kudeaketaren erregimena arautzeko den 196/1998 Dekretuan ¿uztailaren 28koan¿ aurreikusitakoa errespetatuz. Hona kontratuak:

    • Obrak.

    • Hornikuntzak.

    • Aholkularitza eta laguntza-lanak: obren proiektu idatziak egiteko, zuzentzeko eta horiek burutzeko beharrezko diren azterketa eta txostenen kontratuak egiteko.

    • Zerbitzuak.

Bakarra.¿ Sailburuordetzetako eta zuzendaritzetako titularrak kanpoan edo gaixorik badaude edo lanpostu horiek betetzeke badaude, hierarkian gainetik hurbilen daudenek beteko dituzte horiei dagozkien egitekoak eta funtzioak, egoerak dirauen artean.

Xedapen hauek indargabetu dira: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezarri zuen abenduaren 12ko 510/1995 Dekretua eta berori aldatzeko eman ziren beste hauek: otsailaren 11ko 25/1997 Dekretua, abenduaren 16ko 299/1997 Dekretua, maiatzaren 26ko 92/1998 Dekretua, martxoaren 30eko 174/1999 Dekretua eta Dekretu honen edukiaren aurka dagoen maila bereko edo beheragoko edozein xedapen.

Lehena.¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak izango du dekretu hau garatzeko eman behar diren xedapenak emateko eskumena.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko urriaren 16an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

M.ª ÁNGELES IZTUETA AZKUE.