Arautegia
Inprimatu19/2001 DEKRETUA, irailaren 17koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen Dekretua aldatzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 181
- Hurrenkera-zk.: 5145
- Xedapen-zk.: 19
- Xedapen-data: 2001/09/17
- Argitaratze-data: 2001/09/18
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Egungo Jaurlaritza eratzeko lortutako koalizio-akordioaren bidez hartutako konpromisoa betez, oraingo legegintzaldian egonkortasun politikoa eta instituzionala lortzeko, adostasun-bideak bilatzeko prozesu bat ireki da. Bestalde, lehendakariak Legebiltzarrean azaldutako Jaurlaritzaren Programari beste talde politiko bat atxiki zaio. Bi gertaera horiek kontuan hartuta, komeni da uztailaren 16ko 7/2001 Dekretuaren bidez ezarritako Administrazioko sailen egitura eta sail batzuen arteko eskumen-banaketa berriz ere antolatzea. Izan ere, horrela, Jaurlaritzaren zeregin politiko-administratiboetan inolako etenik ez egitea bermatuko da, eta, halaber, dekretu honen bidez onartu aurreko antolaketa administratiboaren aldaketa taxutuko da.
Adierazitakoagatik, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.c) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau
«2. artikulua.– Administrazioaren egitura.
Honako sail hauek izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak:
Ogasun eta Herri Administrazio Saila.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila.
Herrizaingo Saila.
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.
Osasun Saila.
Kultura Saila.
Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.
Garraio eta Herri Lan Saila.
Nekazaritza eta Arrantza Saila.»
«d) Europako Gaiak, Mugaren bi aldeen arteko Lankidetza eta Eskualdeen arteko Lankidetza, Euskal Gizataldeak eta Euskal Etxeak.»
«k) Toki Administrazioaren arloan legeek eta araudiek Jaurlaritzari esleitzen dizkioten egitekoak burutzea.
Euskal herri-administrazioen antolaketaren eta prozeduraren erregimena.»
«f) Gizarte aurreikuspenerako erakundeak, alor honetan Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak dituen eskumenekin batera.»
«10bis artikulua.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila.
– Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari:
Lurra eta hirigintza.
Etxebizitza.
Arkitektura, eraikuntza eta kalitatea eraikuntzan.
Garapenerako lankidetza.
Boluntariotza.
Gizarte Ongizatea (familia bitartekotzarako zerbitzuak, afektu- eta sexu-askatasuna errazteko bideak sustatzea).
Gizarte zerbitzuak.
Inmigrazioa.
Drogamenpekotasunak.
Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.
Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.
– Sail honi atxikita geldituko da Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A. / Sociedad de Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. (V.I.S.E.S.A.) baltzu publikoa.»
«11. artikulua.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.
– Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari:
Aginte Judizialarekiko harremanak zaintzea.
Justizi Administrazioaren jardunerako baliabideak jartzea.
Zigor establezimenduak eta, bereziki, horien antolaera, jarduera eta zigorrei buruzko legeak betetzea, Zigor Administrazioko organo nagusiei legeek ematen dizkieten eskumenak bereganatuz.
Notarioak eta jabego erregistratzaileak izendatzea.
Elkarte, fundazio eta elkargo profesionalei buruzko erregimen orokorra, sailek, beren eremu barruan, horiekiko izan ditzaten harremanen kaltetan gabe.
Giza Eskubideen sustapena.
Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak herritarrei ematen dizkien eskubideak erabili ahal izatea bermatzea Justizi Administrazioan.
Lan arloari buruzko legeek lan harremanei buruz ezartzen dutena burutzea.
Enpleguaren eta lanpostuari egokitzearen aldeko politika
Gizarte ekonomia: kooperatibak eta akziokako lan baltzuak.
Gizarte bazterkeriaren aurkako borroka.
Familia babestea (familiako bizitza eta lana elkarbideratzea).
Gizarte Segurantza zerbitzuen zuzendaritza, antolaketa eta administrazioa egitea eta horren araubide ekonomikoa kudeatzea.
Laneko arriskuei aurre hartzea.
Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.
Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.
– Sail honi atxikita geldituko dira: Lanerako Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea (OSALAN) administrazio mailako erakunde autonomoa eta Trebaketa eta Enplegua Sustatzeko Akziokako Baltzu Publikoa (EGAILAN, S.A.).»
«14. artikulua.– Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.
– Honako egiteko eta jardun-arlo hauek dagozkio Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari:
Lurraldea eta itsasertzak antolatzea.
Ingurumena.
Urak.
Ubideak eta ureztaketak.
Baliabide naturalak antolatzea, baso eta natura zaintzeko zerbitzua.
Sailari atxikita dauden erakunde autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko ente publikoak eta baltzu publikoak gidatzea, legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera.
Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.
– Ingurugiroaren Kudeaketarako IHOBE, S.A. Ingurugiro Hobekuntza baltzu publikoa sail honi atxikita egongo da.»
Lehena.– 1.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila ondoko zuzendaritza hauetako organo eta unitateek osatuko dute: Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzakoek, orain arteko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzakoek eta Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritzakoek eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Gizarte Ongizate Zuzendaritzakoek eta Droga Gaietarako Idazkaritzaren Zuzendaritzakoek, salbu eta, nahiz eta zuzendaritza horietakoak izan, bigarren xedapen gehigarrian aipatzen direnak. Lurraren eta hirigintzaren ardura duten Lurralde Antolamenduko unitate administratiboek ere Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila Osatuko dute.
– Dekretu honetako lehen xedapen gehigarrian xedatutakoa indarrean jarri arte Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailean Etxebizitza eta Gizarte Ongizate Sailburuordetzak eta Zerbitzu Zuzendaritza sortuko dira.
– Dekretu honetako azken xedapenetatik lehenengoan jasotakoa bete arte eutsi egingo zaie Jaurlaritzaren orain arteko sailetako egitura eta egitekoak finkatzen dituzten arau organikoei (Lehendakaritza, Jaurlaritzaren Lehendakariordetza, Ogasun eta Herri Administrazio Saila, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Herrizaingo Saila, Industria, Merkataritza eta Turismo Saila, Osasun Saila eta Kultura Saila; eta Idazkaritza Nagusiak, Sailordetzak eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Zuzendaritzak) eta dekretu honen bidez ezabatu edo berregituratutako Sailetakoak finkatzen dituztenei.
– Dekretu honek indarra hartu baino lehen aribidean zeuden eta Dekretuaren edukiagatik organikoki eragina izan duten espedienteak Dekretuan finkatutako banaketa funtzionalari eta antolakuntzari atxikiz ebatziko dira.
– Arautegi horiek beteko dituzten eraketa irizpideak: egiturak soildu, egiteko-arloak batu, eduki zabaleko egiteko-arloak eraiki, egiturazkoak ez diren staff egiteko-arloak identifikatu eta informazioaren teknologiez ahalik gehien baliatu.
Vitoria-Gasteizen, 2001eko irailaren 17an.
Lehendakaria,
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: 20/2002 DEKRETUA, urtarrilaren 15ekoa, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituena.
- Ikus: 256/2002 DEKRETUA, urriaren 29koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duena.
- Zuzendutakoa: 19/2001 DEKRETUA, irailaren 17koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen Dekretua aldatzekoa (Hutsen zuzenketa).
- Aldatzen du: 7/2001 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.
- Ikus: 27/2002 DEKRETUA, urtarrilaren 29koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituena.