Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

267/2000 DEKRETUA, abenduaren 19koa, zerbitzuen ondoriozko kalteordainei buruzko Dekretua bigarrenez aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 249
  • Hurrenkera-zk.: 5895
  • Xedapen-zk.: 267
  • Xedapen-data: 2000/12/19
  • Argitaratze-data: 2000/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuaz baliaturik, zerbitzuen arrazoiengatiko kalteordainei buruzko Dekretuaz hain zuzen, administrazio publiko desberdinetan kalteordain jardunbidea era bateratuan arautzeari ekin zaio. Horretarako, ezarri dira zerbitzuen ondorioz kalteordainak jasotzeko eskubidea funtzionarioei ematen dizkieten baldintzak, eta hauek kobratu behar dituzten diru-zenbatekoak.

Alde batetik zerbitzuen ondoriozko kalteordanei buruzkoa den otsailaren 2ko 16/1993 Dekretua indarrean sartu zenetiko aldiak, eta bestetik kalteordaina jasotzeko eskubidearekin zerikusirik duten kontzeptuen kostua goratzeak ekarri dute sortutako gastua eta honen ordaina gauzatzearen arteko oreka haustea eta aldi berean kalteordainak bere xedea erabat betetzea.

Horregatik, aipatutako Dekretuaren azken erabakia betearaziz, diru-zenbatekoen doikuntzari ekiten zaio arrazoi eta nahikotasun irizpideen arabera, langileek bere zerbitzu-jardueretan egindako gastuei aurre egiteko.Honela, era berean, sortutako gastua eta honen ordainaren arteko oreka berreskuratzen da.

Gainera, 22. artikuluaren 2. eta 3. zenbakiak aldatzen dira eta gehitzen da, ordea, erabaki gehigarri bat, hamabigarrena hain zuzen. Honen xedea da kalteordaina jasotzeko kasuetan sortzen diren zalantzak argitzea. Halaber, 22. artikuluaren 5. zenbakia aldatu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasa eta prezio publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen xedapenekin bat etorriz.

Ondorioz, Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua entzun eta Aholku Batzorde Juridikoaren onespenarekin, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko abenduaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

"2. Epaimahaikideek, eta epaimahaikideei aholkuak ematen dizkieten langileek edo beroiekin zaingo edo sorospen materialeko zereginetan dihardutenek eskuratuko dituzte bertaratzeen ordainak".

"3. Bileretara joateari dagozkion sortzapenak bileren kopuruaren araberakoak izango dira. Bilera kopuru osoa lortzeko kontuan hartuko da prozesu osoaren ordu kopurua eta lortutakoa zati sei izango da emaitza, gainontzeko guztia era proportzionalean konpentsatuko delarik. Dena den, prozesu osoagatik gutxienez bilera bat konpentsatuko da.

Larunbatetan edota jaietan egindako bilerak lehengo idatz-zatian jaso den bezala kalkulatzeko, ordu bakoitzeko ordu eta erdi zenbatuko da.

Guzti horren arabera organo bakoitzeko lehendakariak ezarriko du kide edo laguntzaile bakoitzari dagokion bilera kopuru zehatza".

"Hamabigarrena.– 1.– Dekretu honetatik salbuetsirik geratuko da, berariazko araudiari jarraituz, ondoko zerrenda honetako jardueretan Administrazioarekin zerbitzu harremanik ez duten pertsona fisikoen parte hartzea:

  1. Arlo publikoko jarduerak, bertako langileen heziketa edo hobekuntzarako ikastaro gisa bideratuak.

  2. Mintegiak, elkarrizketak, mahai-inguruak, hitzaldiak, lankidetzak edo beste edozein antzeko jarduerarik.

  3. Kide anitzeko organoak, dirulaguntzen izapideetaz arduratzen direnak eta, zientzi, arte edota kulturazko intereseko ekimenei diru-laguntzak emateko epaimahaiak.

    1. – Lehengo idatz-zatian aipatutako kontratuak egiaztatzeko nahikoa izango da eskumena duen organoak izendatze hutsa. Organo horrek ere adieraziko du prezioa.

    2. – Arau multzo honen 21. artikuluan aipatzen diren kide anitzeko organoen bileretara joatearen diru-ordaina, betiere bertara doazenek ez baldin badute Administrazioarekiko zerbitzu-harremanik, 21. artikulu horretan jasotzen denaren arabera arautuko da".

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hartuko du indarra Dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko abenduaren 19an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Hazkurri dieta: 6000 PTA.

Kalteordaina, norbere ibilgailua erabiltzeagatik : 40 PTA/km.

Kalteordaina, norbere motozikleta erabiltzeagatik : 22 PTA/km

Tokiz aldatzeagatiko kalteordaina: 75.000 PTA.

Langileak hautatzeko prozesuaren ardura duten epaimahaietan parte hartzeko bertaratzea:

Lehendakaria eta idazkaria 10.000 PTA.

Kidea eta laguntzailea 9.000 PTA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.