Arautegia
Inprimatu243/2000 DEKRETUA, 2000ko azaroaren 28koa, Etxebizitza Sozialen Finantza-Neurri eta Erregimen Juridikoari buruzko Dekretua, Etxebizitza-Arloko Finantza-Neurriei buruzko Dekretua eta Hiritartu eta Eraikitako Ondarea Birgaitzeko Jarduera Babestuei buruzko Dekretua aldatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 231
- Hurrenkera-zk.: 5420
- Xedapen-zk.: 243
- Xedapen-data: 2000/11/28
- Argitaratze-data: 2000/12/01
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia
Testu legala
Azken urte hauetan Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan etxebizitzen sustapena eta eraikuntza bultzatzera zein etxebizitzak erostera eta birgaitzera zuzendu diren finantza-neurri desberdinak bultzatu ditu. Horretarako, etxebizitza sozialen finantza-neurri eta erregimen juridikoari buruzko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretua eta etxebizitza-arloko finantza-neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretua hartu behar dira aintzat, bi dekretu hauetan babes ofizialeko etxebizitzak eta etxebizitza sozialak saltzeko eta errentan jartzeko gehienezko prezioak jasotzen baitira. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sail honen sustapen-politika Dekretu hauetan eta hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko jarduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuan oinarritzen da eta, honela, hiritar guztiek etxebizitza duina eta egokia izateko duten eskubidea, Konstituzioan jasotzen dena, gauzatzeko beharrezko baldintzak sustatzen ditu.
Gehienbat babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko den lurrari dagozkionetan, babesgarriak izan daitezkeen ekintzak sustatzeari buruzko uztailaren 30eko 211/1996 Dekretua ezinbesteko osagarria da arestian aipatutako xedapen horietarako. Izan ere, lehentasunez mota honetako etxebizitzak eraikitzera zuzentzen den lurra erosteko eta urbanizazio-proiektuak burutzeko eragiketetan finantzaketa kualifikatua lortzea erregulatzen du azken Dekretu honek eta, hala, etxebizitzaren arloko babes publikoan eraikuntza-prozesu hutsa gainditzen duen ikuspegia finkatzen da.
Ikuspegi honetatik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 10. artikuluko 31. idazatian espreski jasotzen diren etxebizitzaren arloko eskumenetan oinarrituta, Dekretu honek babes ofizialeko etxebizitzen eskaintzan eragina izan nahi du. Etxebizitza-merkatuaren gaur egungo egoera kontuan hartuta, etxebizitza hauen salmenta eta errentako prezioak errealitate ekonomikora egokituko direnez gero, babes ofizialeko etxebizitzen eskaintza gehitu egingo da. Izatez, etxebizitza-merkatuan ikaragarri gehitu dira kostuak eta urte hauetan ez da egoera hau etxebizitza sozialen eta babes ofizialeko etxebizitzen salmenta eta errentako prezioetan islatu.
Bestalde Gobernu Kontseiluak 2000ko maiatzaren 30ean egindako bilkuran 2000-2003 Etxebizitza Bideratzeko Plana onartu zuen. Plan hau Eusko Legebiltzarrari igorri zitzaion osoko bilkuran eztabaida zedin, bere araudiaren 164 eta 165. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, eta halaxe gertatu zen 2000ko ekainaren 28an. Plan honek Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak etxebizitzaren arloan datorren laurtekoan garatu beharreko jardueretarako norabideak finkatzea eta plangintza estrategikoko irizpideak gaineratzea du helburu.
Era berean, Etxebizitza Bideratzeko Planak bere xedearen garapenean aurrera egiteko diseinatutako estrategiak eta helburu orokorrak definitzen ditu eta hauen artean etxebizitza-politika testuinguru ekonomiko berrira egokitzea dago. Honi guztiari jarraituta, Dekretu honek azalera erabilgarriko metro karratuko amaierako prezioa aldatzea hartzen du aintzat, berrikuntza gisa, eta horretarako amaierako prezioa higiezinen merkatuaren testuinguru berrira egokituko du eta murriztu egingo du gaur egunera arte indarrean zeuden prezioen aukera, hiru preziotara murriztuko du.
Halaber, Pertsona Fisikoen gaineko Errentaren Zergaren araudia aldatu denez gero, uztailaren 30eko 212/1996, 213/1996 eta 214/1996 Dekretuetako sarreren konputuari buruzko artikuluak aldatu behar izan dira.
Hau guztia dela-eta, Dekretu honek dekretu hauetako ondoko artikuluak aldatzen ditu: etxebizitza sozialen finantza-neurri eta erregimen juridikoari buruzko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 2, 9, 17, 20 eta 31. artikuluak eta hirugarren eta seigarren xedapenak; etxebizitza-arloko finantza-neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 3, 9 eta 10. artikuluak; eta hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko jarduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuaren 42. artikulua.
Horrenbestez, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Gobernu Kontseiluak 2000ko azaroaren 28an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, ondokoa
Lehen artikulua:
– Etxebizitza sozialen finantza-neurri eta erregimen juridikoari buruzko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 2.1. artikuluaren b) eta c) idazatiak aldatu egin dira eta honela geratu dira:
«2.1. artikulua
Etxebizitzak jabetzan, gozamenean edo azalera-eskubidepean esleitzen direnean, etxebizitza hauen prezioa gehienez ere behin-behineko kalifikazioa ematerakoan indarrean dagoen eta aplika daitekeen oinarrizko prezioa 0,85 koefizientearekin biderkatzearen emaitza izan dadila eta ez dadila azalera erabilgarriko metro karratuko 85.000 pezetatik gorakoa izan.
Etxebizitzak errentan esleitzen direnean, urteko gehienezko errenta salmentaren prezioaren 100eko 4koa izan dadila.
Saltzen diren trasteleku eta garajeen prezioa gehienez ere behin-behineko kalifikazioa ematerakoan indarrean dagoen eta aplika daitekeen oinarrizko prezioa 0,50 koefizientearekin biderkatzearen emaitza izan dadila eta ez dadila azalera erabilgarriko metro karratuko 50.000 pezetatik gorakoaizan.»
– Etxebizitza sozialen finantza-neurri eta erregimen juridikoari buruzko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 2.4. artikulua aldatu egin da eta honela geratu da:
«4.– Salbuespen gisa eta Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak espreski hala erabakita, 90 metro karratuko azalera erabilgarria edo azalera erabilgarri txikiagoa duten etxebizitzak erosteko eta sustatzeko eragiketei etxebizitza sozialen erregimen juridikoa aplikatu ahal izango zaie udalerri jakin batzuetan, beren beharrek hala justifikatzen duten udalerrietan alegia. Haatik, etxebizitza hauen onuradunen urteko sarrera ponderatuek ezin izango dute aplika daitekeen lanbidearteko gutxieneko soldata 3,5 aldiz gainditu eta esleipenaren prezioa gehienez ere behin-behineko kalifikazioa ematerakoan indarrean dagoen eta aplika daitekeen oinarrizko prezioa 1,10 koefizientearekin biderkatzearen emaitza izango da eta ez da azalera erabilgarriko metro karratuko 110.000 pezetatik gorakoa izango.
Trasteleku eta garajeen metro karratu erabilgarriko esleipenaren gehienezko prezioa aipatutako oinarrizko prezioa 0,50 koefizientearekin biderkatzearen emaitza izango da eta ez da azalera erabilgarriko metro karratuko 50.000 pezetatik gorakoa izango.»
– Etxebizitza sozialen finantza-neurri eta erregimen juridikoari buruzko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 9.2 artikuluaren d) idazatia aldatu egin da eta honela geratu da:
«d) Etxebizitzaren metro karratu erabilgarriko salmentaren prezioak ez du behin-behineko kalifikazioa ematerakoan indarrean dagoen eta aplika daitekeen azalera erabilgarriko metro karratuko oinarrizko prezioa, nazio-mailakoa, 0,85 koefizientearekin biderkatzearen emaitza gaindituko eta ez da azalera erabilgarriko metro karratuko 85.000 pezetatik gorakoa izango. Trasteleku, garaje edo beste erantsien metro karratu erabilgarriko prezioak ez du adierazitako azalera erabilgarriko metro karratuko oinarrizko prezioa, nazio-mailakoa, 0,50 koefizientearekin biderkatzearen emaitza gaindituko eta ez da azalera erabilgarriko metro karratuko 50.000 pezetatik gorakoa izango, Dekretu honen 2.4. artikuluan xedatutakoa izan ezik.»
– Etxebizitza sozialen finantza-neurri eta erregimen juridikoari buruzko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 17. artikuluaren 1, 2 eta 3. idazatiak aldatu egin dira eta honela geratu dira:
«1.– Etxebizitza sozialen azalera erabilgarriko metro karratuko esleipenaren edo salmentaren gehienezko prezioak ez du behin-behineko kalifikazioa ematerakoan indarrean dagoen eta aplika daitekeen azalera erabilgarriko metro karratuko oinarrizko prezioa, nazio-mailakoa, 0,85 koefizientearekin biderkatzearen emaitza gaindituko eta ez da azalera erabilgarriko metro karratuko 85.000 pezetatik gorakoa izango, Dekretu honen 2.4. artikuluan xedatutakoa izan ezik.
– Sustapen bereko etxebizitzak erosten dituztenei saltzen zaizkien trasteleku, garaje edo beste erantsien (atxikitakoak izan edo ez) metro karratu erabilgarriko gehienezko prezioak ez du behin-behineko kalifikazioa ematerakoan indarrean dagoen eta aplika daitekeen azalera erabilgarriko metro karratuko oinarrizko prezioa, nazio-mailakoa, 0,50 koefizientearekin biderkatzearen emaitza gaindituko eta ez da azalera erabilgarriko metro karratuko 50.000 pezetatik gorakoa izango.
– Etxebizitzak hirugarren batzuei erosi zaizkienean, esleipenaren edo salmentaren prezioa erosketaren prezioa izango da, baina erosketaren prezioari birgaikuntza-gastuak, eskrituren gastuak, obra berriaren deklarazioaren gastuak eta banaketa horizontalaren gastuak gaineratuko zaizkio, halakorik badago bederen. Dena den, prezioak ezin izango du salmentaren kontratua egiterakoan indarrean dagoen eta aplika daitekeen azalera erabilgarriko metro karratuko oinarrizko prezioa, nazio-mailakoa, 0,85 koefizientearekin biderkatzearen emaitza gainditu eta ez da azalera erabilgarriko metro karratuko 85.000 pezetatik gorakoa izango. Trasteleku edo garaje atxikien metro karratu erabilgarriko gehienezko prezioa kalkulatzeko azalera erabilgarriko metro karratuko oinarrizko prezioa, nazio-mailakoa, 0,50 koefizientearekin biderkatuko da eta ez da azalera erabilgarriko metro karratuko 50.000 pezetatik gorakoa izango.»
– Etxebizitza sozialen finantza-neurri eta erregimen juridikoari buruzko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 20.1. artikulua aldatu egin da eta honela geratu da:
«1.– Etxebizitza sozial bat eskuratu ahal izateko urteko sarrera ponderatuak hartuko dira aintzat eta sarrera hauek ondokoaren arabera finkatuko dira:
Zerga-oinarriaren edo zerga-oinarrien zenbatekoa, lanbidearteko gutxieneko soldataren zenbatekoa hainbatetan. Zerga-oinarriak esleipen-prozedurari hasiera eman zion Aginduaren dataren edo, hitzarmen bidezko erregimen pribatuko etxebizitza sozialen kasuan, behin-behineko kalifikazioa eman zen dataren aurreko zergaldikoak izango dira, betiere bizikidetasun-unitateari dagozkion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak aurkezteko epea amaitu ondoren. Nolanahi ere, lan-etekinen kasuan zerga-oinarri honi etekin horien hobariak gehitzearen emaitzazko zenbatekoa hartuko da aintzat.
Bizikidetasun-unitateko kideen kopurua. Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen 4. artikuluari dagokionez Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 26ko 178/1990 Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ekonomi unitate bakarra osatuta etxebizitza berean bizi diren bi pertsonak edo gehiagok osatzen dute bizikidetasun-unitatea. Pertsona bakar baten edo, hala badagokio, ezkontza bidez edo ezkontideen antzeko beste harreman-modu etengabe baten bidez edo adopzioz, odolkidetasunez eta ezkontza-ahaidetasunez –4. eta 2. mailaraino hurrenez hurren– lotuta dauden bi pertsonen edo gehiagoren bizitzeko esparru fisiko iraunkorra hartzen da etxe independentetzat. Adiskidetasun-arrazoien edo komenigarritasun-arrazoien ondoriozko bizikidetasuna ez da aintzat hartuko.
Sarrerak sortzen dituzten bizikidetasun-unitateko kideen kopurua, baldin eta gutxienez sarreren 100eko 20 sartzen badute.»
– Etxebizitza sozialen finantza-neurri eta erregimen juridikoari buruzko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 31. artikuluko a) idazatia aldatu egin da eta honela geratu da:
«a) Azalera erabilgarriko metro karratuko salmenta-prezioa behin-behineko kalifikazioa ematerakoan indarrean zegoen azalera erabilgarriko metro karratuko oinarrizko prezioaren, nazio-mailakoaren, 100eko 20koa izango da.
Atxikitako erantsien azalera erabilgarriko metro karratuko salmenta-prezioa kalkulatzeko aurreko zenbatekoa 0,50 koefizientearekin biderkatu beharko da.
– Etxebizitza sozialen finantza-neurri eta erregimen juridikoari buruzko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren 4. idazatia aldatu egin da eta honela geratu da:
«4.– Era berean, obra berriaren deklarazioa egin aurretik sustatzaileak etxebizitza sozialen izaera duten etxebizitza eraikiak saldu ahal izango dizkio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari edo beste erakunde publiko bati, hauen esleipena egin dezan. Eraikitakoa saltzearen ondoriozko ordaina finkatzeko ondorioetarako, metro karratu erabilgarriko gehienezko zenbatekoak ez du behin-behineko kalifikazioa ematerakoan indarrean dagoen eta aplika daitekeen azalera erabilgarriko metro karratuko oinarrizko prezioa, nazio-mailakoa, 0,85 koefizientearekin biderkatzearen emaitza gaindituko eta ez da azalera erabilgarriko metro karratuko 50.000 pezetatik gorakoa izango. Erantsi atxikien metro karratu erabilgarriko prezioak ez du azalera erabilgarriko metro karratuko oinarrizko prezioa, nazio-mailakoa, 0,50 koefizientearekin biderkatzearen emaitza gaindituko eta ez da azalera erabilgarriko metro karratuko 50.000 pezetatik gorakoa izango.»
– Etxebizitza sozialen finantza-neurri eta erregimen juridikoari buruzko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren seigarren xedapen gehigarriaren 3.a) idazatia aldatu egin da eta honela geratu da:
«Euren sarrera ponderatuak xedapen honetako bigarren puntuan aipatutako gutxienekoaren eta lanbidearteko gutxieneko soldata 3,5ekin biderkatzearen emaitzaren artean dituztenak etxebizitza sozialetan eta jabetza-erregimenean lojatuko dira berriro, betiere ondoko arauei jarraituta:
Eraginpean dauden legezko okupatzaileak, lanbidearteko gutxieneko soldata 2,5 aldiz gainditzen ez duten sarrera ponderatuak dituztenak:
Etxebizitzaren prezioak ezin izango du azalera erabilgarriko metro karratuko oinarrizko prezioa, nazio-mailakoa, 0,85 koefizientearekin biderkatzearen emaitza gainditu eta ez da azalera erabilgarriko metro karratuko 85.000 pezetatik gorakoa izango.»
Eraginpean dauden legezko okupatzaileak, lanbidearteko gutxieneko soldata 3,5 aldiz gainditzen ez duten sarrera ponderatuak dituztenak:
Etxebizitzaren prezioak ezin izango du azalera erabilgarriko metro karratuko oinarrizko prezio hori 1,10 koefizientearekin biderkatzearen emaitza gainditu eta ez da azalera erabilgarriko metro karratuko 110.000 pezetatik gorakoa izango.»
Bigarren artikulua:
– Etxebizitza-arloko finantza-neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 3.3. artikuluaren a) idazatia aldatu egin da eta honela geratu da:
«a) Bizikidetasun-unitateari dagozkion zerga-oinarrien zenbatekoa, lanbidearteko gutxieneko soldataren zenbatekoa hainbatetan, betiere ondoko zergaldiaren aurrekoak badira:
Babes ofizialeko etxebizitzak erosteko kasuetan, babes ofizialeko etxebizitzen sustapen itunduak barne: babes ofizialeko etxebizitzen behin-behineko kalifikazioa eman zen dataren aurreko zergaldia, bizikidetasun-unitateari dagozkion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak aurkezteko epea amaitu ondoren.
Etxebizitzak tasatutako prezioan erosteko kasuetan: finantzaketa kualifikatua eta zuzeneko laguntza ekonomikoak eskatu ziren unearen aurreko zergaldia, bizikidetasun-unitateari dagozkion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak aurkezteko epea amaitu ondoren.
Nolanahi ere, lan-etekinen kasuan zerga-oinarri honi etekin horien hobariak gehitzearen emaitzazko zenbatekoa hartuko da aintzat.
– Etxebizitza-arloko finantza-neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 9. artikuluaren 1. idazatia aldatu egin da eta honela geratu da:
«9. artikulua.– Babes ofizialeko etxebizitzen salmenta-prezioa.
– Azalera erabilgarriko metro karratuko salmentaren edo esleipenaren gehienezko prezioa indarrean dagoen eta aplika daitekeen oinarrizko prezioa 1,5 aldiz izango da eta ez da azalera erabilgarriko metro karratuko 150.000 pezetatik gorakoa izango.»
Dena den, metro karratu erabilgarriko prezio hau oinarrizko prezioa ondokoarekin biderkatzearen emaitzara hel daiteke:
Eranskinean zerrendatzen diren udalerrietan 1,7 koefizientearekin eta azalera erabilgarriko metro karratuko prezioa ezin izango da 170.000 pezetatik gorakoa izan.»
Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalerrietan 1,8 koefizientearekin eta azalera erabilgarriko metro karratuko prezioa ezin izango da 180.000 pezetatik gorakoa izan.»
– Etxebizitza-arloko finantza-neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 10.1. artikulua aldatu egin da eta honela geratu da:
«10.1. artikulua
Erantsien —artisautza tailerrak eta nekazari, abeltzain eta arrantzaleen etxebizitzen erantsiak barne— salmentaren edo esleipenaren gehienezko prezioak ez du inola ere indarrean dagoen eta aplika daitekeen oinarrizko prezioa 0,60 koefizientearekin biderkatzearen emaitza gaindituko metro karratu erabilgarriko eta ez da azalera erabilgarriko metro karratuko 60.000 pezetatik gorakoa izango.»
Hirugarren artikulua:
Hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko jarduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuaren 42.1. artikulua aldatu egin da eta honela geratu da:
«1.– Finantza-neurriak eskuratu ahal izateko urteko sarrera ponderatuak hartuko dira aintzat eta sarrera hauek ondokoaren arabera finkatuko dira:
Zerga-oinarriaren edo zerga-oinarrien zenbatekoa, lanbidearteko gutxieneko soldataren zenbatekoa hainbatetan. Zerga-oinarriak finantza-neurriak eskatu ziren unearen aurreko zergaldikoak izango dira, betiere bizikidetasun-unitateari dagozkion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenak aurkezteko epea amaitu ondoren. Nolanahi ere, lan-etekinen kasuan zerga-oinarri honi etekin horien hobariak gehitzearen emaitzazko zenbatekoa hartuko da aintzat.
Bizikidetasun-unitateko kideen kopurua. Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen 4. artikuluari dagokionez Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 26ko 178/1990 Dekretuaren 3. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ekonomi unitate bakarra osatuta etxebizitza berean bizi diren bi pertsonak edo gehiagok osatzen dute bizikidetasun-unitatea. Pertsona bakar baten edo, hala badagokio, ezkontza bidez edo ezkontideen antzeko beste harreman-modu etengabe baten bidez edo adopzioz, odolkidetasunez eta ezkontza-ahaidetasunez —4. eta 2. mailaraino hurrenez hurren— lotuta dauden bi pertsonen edo gehiagoren bizitzeko esparru fisiko iraunkorra hartzen da etxe independentetzat. Adiskidetasun-arrazoien edo komenigarritasun-arrazoien ondoriozko bizikidetasuna ez da aintzat hartuko.
Sarrerak sortzen dituzten bizikidetasun-unitateko kideen kopurua, baldin eta gutxienez sarreren 100eko 20 sartzen badute.».
Dekretu hau indarrean sartu ondoren aurkeztutako eskaerei aplikatuko zaie, babes ofizialeko etxebizitzen behin betiko kalifikaziorako eskaerei izan ezik.
Lehena eta bakarra.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko azaroaren 28an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza
eta Ingurugiro sailburua,
FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.
Amurrio Abanto-Zierbena Arrasate
Laudio Alonsotegi Astigarraga
Arrankudiaga Andoain
Arrigorriaga Azkoitia
Balmaseda Azpeitia
Barakaldo Beasain
Barrika Bergara
Basauri Eibar
Berango Errenteria
Bermeo Hernani
Derio Hondarribia
Durango Ibarra
Erandio Irun
Etxebarri - Doneztebeko Elizatea Lasarte-Oria
Galdakao Lezo
Gernika-Lumo Oiartzun
Getxo Ordizia
Gorliz Pasaia
Igorre Tolosa
Larrabetzu Urnieta
Leioa Urretxu
Lemoiz Usurbil
Lezama Zumaia
Loiu Zarautz
Markina-Xemein Zumarraga
Mungia
Muzkiz
Urduña
Urtuella
Plentzia
Portugalete
Santurtzi
Sestao
Sondika
Sopela
Ugao-Miraballes
Urdúliz
Trapaga
Zalla
Zamudio
Zaratamo
Zeberio
Zierbena
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Aldatzen du: 214/1996 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruzkoa dena.
- Zuzendutakoa: 243/2000 DEKRETUA, azaroaren 28koa, etxebizitza sozialen finantza-neurri eta erregimen juridikoari buruzko Dekretua, etxebizitza-arloko finantza-neurriei buruzko Dekretua eta hiritu eta eraikitako ondarea bereoneratzeko jarduera babestuei buruzko Dekretua