Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

191/2000 DEKRETUA, irailaren 26koa. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezartzen duen Dekretua aldatu egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 197
  • Hurrenkera-zk.: 4491
  • Xedapen-zk.: 191
  • Xedapen-data: 2000/09/26
  • Argitaratze-data: 2000/10/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Urtarrilaren 23ko 25/1996 Dekretuaren bidez (urtarrilaren 26ko EHAA), 1996/97 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehen Zikloa ezarri zen; ondorioz, Oinarrizko Hezkuntza Orokorraren 7. eta 8. mailei zegozkien irakaskuntzak emateari utzi zitzaion.

Aurrerago, 1997/98 eta 1998/1999 ikasturteetan, bigarren zikloko lehen eta bigarren mailak ezarri ziren, hurrenez hurren, eta maila horiei dagozkien irakaskuntzak emateari utzi zitzaion.

Hezkuntzako etapa berri hori gauzatzeko prozesuaren azterketak eta segimenduak eta, halaber, estatuko eta beste autonomia-erkidegoetako esperientzia paraleloen diagnostiko- eta ebaluazio-lanek, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan hainbat alderdi bat ez datozela hautematea ahalbidetu dute; izan ere, ikaslea prestatzeko hainbat eduki didaktikori eman zaion garrantzi axiologikoa, horri dagokion ordu-kopurua eta, era berean, ikasleen eskola-emaitzetako eskola-arrakastaren portzentaiaren artean nolabaiteko desoreka dago.

Hori gertatzen da, esate baterako, Matematika, Gaztelania eta Literatura, eta Euskara eta Literatura bezalako oinarrizko jakintzagaietan, bai eta humanistikarekin eta hausnarketa etikoarekin zerikusia duten jakintzagaietan ere. Gai horiek indartzeak, zalantzarik gabe, gainerako arlo didaktikoetan eragin positiboa izango du eta, horrez gain, ezagutza horien integrazio kritikoa bultzatuko du.

Ildo horretatik, aukerakotasunaren esparrua arrazionalizatzeko premia ere sumatzen da, ikasleek etorkizunean egingo dituzten ikasketen arabera dauzkaten behar errealetara egokitzeko. Helburu horiek lortzeko, beharrezkoa da urtarrilaren 23ko 25/1996 Dekretuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezartzen duenean, zenbait aldaketa egitea. Horrez gain, ikastetxeen barne-antolamenduan eragina duten beste neurri batzuk ere hartu behar dira, nahiz eta dokumentu honetan zuzenean horiez jardungo ez dugun (banaketak, etab.).

Horren guztiaren indarrez, Euskadiko Eskola Kontseiluari entzun ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, eta Gobernu-Batzordeak 2000ko irailaren 26an egindako bileran hala erabaki eta onetsirik, honako hau

Urtarrilaren 23ko 25/1996 Dekretuaren eranskina Dekretu honen eranskinarekin ordezkatuko da.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko irailaren 26an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Saila,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

ARLOA 1.Zikloa 2. Zikloa

Orduak/zikloko Orduak/Zikloko

Euskal Hizkuntza eta Literatura 245 245

Gastelania eta Literatura 245 245

Atzerriko Hizkuntza 210 210

Matematikak 210 210

Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia 175 210

Gorputz Hezkuntza 140 140

Erlijio/bestelako ikasketa-jarduerak 105 105

Natur Zientziak 140 105

Oinarrizko Teknologia 140 70

Plastika eta Ikus-hezkuntza 70 35

Musika 70 35

Etika 35

Natur Zientziak, Plastika eta Ikus-hezkuntza, Musika, Teknologia eta , Kultur Klasikoa 210

Aukerazko irakasgaiak eta ikastetxeak xedatzekoak 350 245

GUZTIRA 2100 2100

  1. OHARRA: Arlo hauetatik: Natur Zientziak, Plastika eta Ikus-hezkuntza, Musika, Teknologia eta Kultur Klasikoa, bi aukeratu beharko dira.

  2. OHARRA: Aukerako irakasgaien artean bigarren Atzerriko Hizkuntza bat gehituko da etapa guztian zehar, eta Kultura Klasikoa, bigarren zikloko kurtso batean gutxienez.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.