Arautegia
Inprimatu1/2000 DEKRETUA, urtarrilaren 11koa, Gizarteratzeko Hitzarmenak arautzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 20
- Hurrenkera-zk.: 408
- Xedapen-zk.: 1
- Xedapen-data: 2000/01/11
- Argitaratze-data: 2000/01/31
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legearen helburua hau da: Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-tresnak eta diru-laguntzak arautzea, batetik pertsona gizartean eta lanean baztertuta egoteko arriskuari aurrea hartzeko eta bestetik, bizitza independentea aurrera eramateko beharrezko baliabiderik (pertsonarenik, gizartekorik nahiz diruzkorik) ez dutenei gizartean sartzen laguntzeko. Lege horretan, halaber, erakundeen antolaketa eta bazterketari aurrea hartzeko eta baztertutako pertsonak gizartetzeko behar diren plan eta programak ezarri ziren.
Zehazki, gizarteratzen laguntzeko eta gizarte-bazterketari aurrea hartzeko tresnetariko batzuk gizarteratzeko hitzarmenak dira: programa-dokumentuak dira, eta horietan, parte hartzen duten aldeek, ados jarrita, berariazko gizarte-ekintza batzuk zehazten dituzte, elkarbizitzako unitate ekonomiko independentean bizi diren kideak gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko edo baztertuta geratzeko duten arriskuari aurrea hartzeko.
Dekretu honen helburua arauz osatu behar den zenbait alderdi garatzea da, betiere gizarte-tresna horien arautzea oinarri hartuta, II. kapituluan jasotako manuak bereziki (arautze hori Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Legean sartuta dago).
kapitulua partaide eta betebeharrei buruzko da. Bertan jartzen duenez, gizarteratzeko hitzarmenetako partaideak, batetik, udalak izango dira eta bestetik, hitzarmen horien hartzaile izan daitezkeenak, hots, baztertuta dauden pertsonak edo baztertuak izateko arriskuan daudenak.
Udalei dagokienez, arlo horretan dagozkien jarduera multzoak zehazten dira, hala nola: baztertuta dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonak detektatzea; horien beharren diagnostikoa egitea; oinarrizko gizarte-zerbitzuen bidez gizarteratzeko hitzarmenak negoziatzea eta prestatzea, izenpetzea eta izenpetutako hitzarmenei segimendua egitea une oro; eta hitzarmenok berrikustea, aldatzea eta, behar denean, aldi baterako indar gabe uztea. Gizarteratzeko hitzarmenak prestatu eta garatzeko prozesuan, udalek beste erakunde publiko zein pribatu batzuen lankidetza jaso dezakete.
Hartzaileei dagokienez, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidea duten titularrekin izenpetuko dira hitzarmenak. Hala ere, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidea duen titularraren bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko beste kide batzuek ere izendatu ahalko ditu udalak hartzaile, baldin eta baztertuak izateko arrazoiak, ekonomikoaz bestekoak, badituzte. Bestalde, gizarteratzeko hitzarmenetatik kanpo utz ditzake gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidearen titular batzuk, hain justu, baztertuak izatearen kausak ekonomikoak baino ez direnean (kausa horiek zehaztuta daude). Halaber, udalak gizarteratzeko hitzarmen bat izenpetu ahalko du eskatzen duen edonorekin, oinarrizko gizarte-zerbitzuen ustez, gizarteratzeko berariazko eskuhartze edo jarduera bat behar baldin badu, epe ertainera eta luzera.
Bestalde, II. kapituluan, gizarteratzeko hitzarmenetako partaideen egiteko zehatzak zeintzuk diren ezartzen dira.
kapitulua gizartertze-hitzarmenen edukiari buruzkoa da. Bertan, hitzarmenok izan ditzaketen ekintzak arautzen dira eta edukiaren muga zehazten da, zeina helburua betetzea den, hots, baztertuta dauden edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea. Ekintza horiek errazteko, ezarrita geratu da, halaber, udalei dagokiela gizarteratzeko eskuhartzeak eta jarduerak sustatu, prestatu eta garatzea, oinarrizko gizarte-zerbitzuen bidez.
kapitulua gizarteratzeko hitzarmenak aitortu, prestatu eta izenpetzeari buruzkoa da eta gizarteratzeko hitzarmenetarako eskubidea aitortzeko prozedura arautzen da. Prozedurak fase hauek izango ditu:
– Prozeduren hasiera. Bi kasu bereizten dira argi eta garbi: gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren titularrak eta edozein eskatzaile.
Lehenengo kasuan, hots, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren titularraren kasuan, gizarteratzeko hitzermenetarako eskubidea aitortzeko prozedura udalek hasiko dute ofizioz; ez, ordea, beharrezko irizten ez badiote arrazoi ekonomikoak besterik ez daudelako. Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren titular berrien kasuan, udalak sei hilabete izango ditu, titularrak prestazioa jasotzen duenetik, gizarteratzeko hitzarmen bat egiteko prozedurari ekiteko.
Bigarren kasuan, gizarteratzeko hitzarmen bat lortu nahi duen edonoren kasuan alegia, gizarteratzeko hitzarmen bat lortzeko prozedura interesatuak eskabidea egin ondoren hasiko da. Egoitza non duen, hango udalerriari egin beharko dio eskabidea eta, epe ertainera eta luzera begira, berariazko eskuhartze edo jarduera baten beharra egiaztatzen duten agiriak edo probak aurkeztu beharko ditu.
– Instrukzioa: gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren titularrak nahiz eskatzaileak egoitza non duen, hango udalerriko udalak instruituko du espedientea. Aurkeztutako eskabideen edukia egiaztatuko du eta horretarako, beharrezkoak diren beste datu eta txosten eskatu ahalko du.
– Diagnostikoa: instrukzioa hasi ondoren, udalek, banaka, diagnostiko bat egingo dute gizarteratzeko hitzarmenen hartzaile diren pertsonek gizartean eta lan-munduan sartzeko dituzten beherrei buruz.
– Hitzarmenerako proposamena: diagnostikoa osatuta, udalek hartzaile bakoitzari dagokion gizarteratze-hitzarmenerako proposamena prestatuko dute. Bertan hauek jasoko dira: gizarteratzeko hitzarmenaren hartzailearen beharrak, ahalmenak eta nahiak oro har, eta egokitzat jotzen diren jarduerak eta eskuhartzeak.
– Gizarteratzeko hitzarmenerako udalek egindako proposamenaren negoziazioa, gizarteratzeko hitzarmenaren hartzaileekin.
– Gizarteratzeko hitzarmenaren edukia negoziatu ondoren, udalek behin betiko prestatuko dute gizarteratzeko hitzarmena eta, gero, alderdi biek izenpetuko dute.
– Ebazpen ukatzaileen aurka dagozkien administrazio eta jurisdikzio espedienteak aurkeztu ahal izango dira. Horrez gain, interesatuek kexak, arrazoituta, aurkeztu ahal izango dituzte Eusko Jaurlaritzan, gizarte-zerbitzuen arloan eskumenak dituen sailean, zehazki.
kapitulua prozedurari buruzkoa da. Bertan, alor honetan urtarrilaren 13ko 4/1999 Legea onartzearekin gertatutako aldaketen ondoriozko berrikuntzak jasotzen dira (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen). Berrikuntza horiek aurreikuspen hauetan islatzen dira zehazki:
– Prozedura ofizioz hasten bada —gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren titularrez ari gara—, prozedurak gehienez hilabete bi iraungo du; ebaztea eta jakinaraztea sartzen dira epe horretan. Udalak gizarteratzeko hitzarmena lortzeko prozedura hasteko erabakia hartzen duen egunean hasiko da epe hori. Kasu honetan, udalak interesatuei prozedura ofizioz hastearen erabakia jakinaraziko die, bai eta ebazpena hartzeko eta jakinarazteko dagoen gehieneko epea eta administrazio-ixiltasunak sortuko dituen ondorioak ere.
– Prozedura interesatu batek eskatuta hasten bada, berriz, ebazpena hartzeko eskumena duen organoak ebazpen ukatzaile bat hartuko du eta jakinaraziko, edo, bestela, gizarteratzeko hitzarmen bat izenpetuko du, hilabete biko epean gehienez, eskabidea udaleko erregistrora sartzen denetik hasita. Eskabidea erregistroan jaso eta hamar eguneko epean, udalak komunikazio bat egingo dio eskatzaileari ebazteko eta jakinarazteko dagoen epearen berri emanez, administrazio-ixiltasunak sortuko dituen ondorioak azalduz eta eskabidea erregistroan zein egunetan sartu den esanez.
– Kasu bietan, bi hilabeteko epean ebazpen adierazirik jakinarazi ez bada, eskabidea ezetsita geratuko da, nahiz eta Administrazioak ebazpen adierazia emateko obligazioa duen.
kapituluan, gizarteratzeko hitzarmena berrikusteko, aldatzeko eta behin-behingoz etetzeko aukera jasotzen da, bai eta hitzarmena ezeztatzeko arrazoiak eta hitzarmena luzatzeko aukera ere.
kapitulua gizarteratzeko hitzarmenak negoziatzean sortzen diren auziei buruzkoa da. Bertan, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren titularrentzat ezarrita dago ezen gizarteratzeko hitzarmen bat negoziatu edo izenpetu ezean edota bete ezean, diru-prestazio hori jasotzeko eskubidea eten egingo dela eta eskubide hori iraungi egingo dela baldin eta etenaldi horrek 18 hilabete gainditzen baditu.
Azkenik, aldi baterako erregimen bat aurreikusi da, hain zuzen ere, udalek gizarteratzeko hitzarmenak izenpetu ditzaten dekretu hau indarrean sartzean gizarteratzeko gutxienezko diru-sarreraren titular direnekin. Mailaka egingo dute hori, oinarrizko gizarte-zerbitzuek dituzten giza baliabideen eta materialen arabera eta bazterketarako arriskurik handienak dituzten egoerei lehentasuna emanez.
Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoari, Gizarteratzeko Batzorde Iraunkorrari eta Erakunde Arteko Batzordeari entzun eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko urtarrilaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legean ezarritako gizarteratze-hitzarmenak arautzea da dekretu honen helburua. Lege horretan, dekretu honetan eta hori garatzeko eman daitezen xedapenetan agindutakoari jarraituz aplikatuko da.
– Gizarteratzeko hitzarmenak programa-dokumentuak dira, eta horietan, parte hartzen duten aldeek, ados jarrita, berariazko gizarte-ekintza batzuk zehazten dituzte, hain zuzen ere elkarbizitzako unitate ekonomiko independentean bizi diren kideak gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko edo horiek baztertuak izateko duten arriskuari aurrea hartzeko.
– Gizarteratzeko hitzarmenak dokumentu irekiak dira eta gizarteratzeko prozesu bat ezartzeko bideratzen dira. Prozedu hori pertsona bakoitzari egokituko zaio, pertsonak oro har dituen beharrak kontuan hartuta.
– Gizarteratzeko hitzarmenetako partaideak udalak izango dira batetik, eta bestetik, baztertuta egoteagaik edo baztertuta egoteko arriskuan egoteagatik gizarteratzeko hitzarmenen hartzaile izan daitezkeen pertsonak.
– Edonola ere, gizarteratzeko hitzarmenak izenpetuko dira gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidea duten tiularrekin.
– Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dagokie baztertuta dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonak detektatzea, horien beharren diagnostikoa egitea, oinarrizko gizarte-zerbitzuen bidez gizarteratzeko hitzarmenak negoziatzea eta prestatzea, eta izenpetzea.
– Udalen egitekoa izango da, baita ere, izenpetutako hitzarmenei segimendua egitea une oro eta hizarmenak berrikustea, aldatzea eta, behar denean, aldi baterako indar gabe uztea, dekretu honen V. kapituluan aurreikusitakoarekin bat.
– Aurreko paragrafoan aurreikusitako segimendua beste erakunde publiko zein pribatu batzuekin egin daiteke, kasuan kasuko ekintzek hala eskatzen dutenean.
– Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren titularrekin izenpetutako gizarteratzeko hitzarmenen kasuan —dekretu honen 3.2 artikuluan aurreikusi da—, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidea duen titularraren bizikidetzako unitate ekonomiko independenteko beste kide batzuk ere izendatu ahalko ditu udalak hartzaile, baldin eta baztertuak izateko arrazoiak, ekonomikoaz bestekoak, badituzte.
– Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuan, udalak gizarteratzeko hitzarmenetatik kanpo utzi ahal izango ditu gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera eskuratzeko eskubidearen titular batzuk, hain justu, baztertuak izatearen kausak ekonomikoak baino ez direnean, dekretu honen 7. artikuluan ezarritako moduan.
– Hala eskatzen duen edozein pertsonarekin izenpetu ahal izango du udalak gizartzeratze-hitzarmena, baldin eta oinarrizko gizarte-zerbitzuen iritziz gizarteratzeko berariazko esku-hartze edo jarduera baten premia baldin badu pertsona horrek, epe ertainera edo luzera.
– Gizarteratzeko hitzarmenak antolatu eta garatzeko prozesuan, beste erakunde publiko zein pribatu batzuen lankidetza jaso ahalko da.
– Udalek egokitzat jo dezaten edozein gairi buruzkoa izan daiteke beste erakunde horien lankidetza.
– Oinarrizko gizarte-zerbitzuek ezartzen dutenarekin bat, beste erakunde batzuen lankidetza gai hauen ingurukoa izan daiteke:
Gizarteratzeko hitzarmenen hartzaileen egoerari buruzko diagnostiko espezializatu bat egitea, egin beharreko ekintza eta eskuhartzeei buruzko proposamena eginez, dekretu honen 13.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Gizarteratzeko hitzarmenetan sartutako berariazko ekintza eta eskuhartzeak garatzea, dekretu honen 10.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
Dekretu honen 5.2 artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, bazterketaren arrazoi ekonomikotzat —beste faktore batzuk ez badaude— hauek hartuko dira:
Lanpostuen eskaintza urria izatearekin lotuta daudenak. Kasu honetan dauden pertsonek prestakuntza profesional nahikoa dute langabezian egon aurretik zuten lana edo antzekoa bete ahal izateko; betiere, hogeita hamar hilabetetik behera egon beharko dute langabezian.
Gaixotasun edo minusbaliotasun bategatik produkzio-jarduera batean aritzeko ezgaitasun batekin lotuta daudenak; 45 urtetik gorakoak izan beharko dute.
Ezgaitasunen batek eragindako gainerako kasuak, oinarrizko gizarte-zerbitzuek lan-munduan sartzea ezinezkoa dela irizten diotenean.
– Gizarteratzeko hitzarmeneko partaideen betebeharrak hauek dira:
Gizarteratzeko hitzarmenean agindu zituzten ekintzak burutzea.
Agindutako ekintzak burutzean eragina izan dezaketen aldaketen berri ematea, aldaketak gertatu eta hamabost egun naturaleko epean.
Izenpetutako gizarteratze-hitzarmeneko xede eta helburuaren ondoriozko jarduera guztiak burutzea.
– Edozein kasutan ere, gizarteratzeko hitzarmena izenpetzearekin hartutako konpromezuak gorabehera, konpromezu horiek aurrera erematea ez da oztopo izango hitzarmen horren hartzaileek hitzarmenean aurreikusi gabe dagoen lan edo prestakuntza-prozesu bat izan dezaten; ez da baztertzen, bestalde, arrazoi horregatik hitzarmena berrikustea.
– Gizarteratzeko hitzarmenek ekintza hauek izan ditzakete:
Pertsonaren egonkortasuna, elkarbizitzan oreka eta gizarteratzea nahiz gizartean parte hartzea (batez ere eguneroko bizitzako ingurunean) lortzeko beharrezkoak diren osagaiak garatzen lagunduko duten ekintzak.
Osasun-sistema orokorrean sartzea erraztuko duten ekintzak, batez ere medikuntzako tratamendu bereziak behar direnean, edo desintoxikatzeko eta ohiturak galtzeko berariazko ekintzak direnean.
Hezkuntzako eta prestakuntzako ezagupen berriak lortzeko beharrezko jarrerak eta ohiturak garatzea erraztuko duten ekintzak.
Prestakuntzako jarduera bereziak —araututakoak edo arautu gabeak— dena delako pertsonak dituen ezagupenak edo gaitasun profesionalak produkzio-sistemak dituen premietara egokitzen laguntzeko.
Lanpostu bat eskuratzen lagunduko duten ekintzak, bai besteren kontura lan eginda —kooperatibetako lan-bazkide edo langile bazkide gisa— edo norberaren enpresa sortzeko dauden aukerez baliatuta.
– Gizarteratzeko hitzarmenek hauek ere jaso ditzakete:
Aisialdiaren, kulturaren eta kirolaren munduan parte hartzea errazten duten ekintzak.
Etxebizitza edo alojamendu bat behar bezala mantentzea eta lortzea errazten duten ekintzak.
Nortasun edo baldintza pertsonal jakin batek eragindako arbuio-prozesuak gainditzea errazten duten berariazko ekintzak.
Gizarteratzeko hitzarmenen hartzaileen menpe dauden pertsonak atenditzea eta zaintzea errazten duten ekintzak.
Oro har, pertsonen autonomia, askatasuna eta garapen pertsonala sustatzen duten ekintza guztiak eta gizarte-eskubideak erabiltzea errazten dutenak edo gizarteratzea bermatzeko beharrezkotzat jo daitezenak.
– Ezin izango dira sartu gizarteratzeko hitzarmenen barruan lan-esparrukotzat hartzeko modukoak diren ekintzak, non eta ekintza horiek ez diren lan-esparruko kontratu batean eta sozietate-kontratu batean —kooperatibetako lan-bazkide edo langile bazkide gisa— oinarritzen; eta langile autonomo gisa egiten direnak.
– Gizarteratzeko hitzarmenek hartzaileei kostu ekonomiko garbiak ekar diezazkieekeen ekintzarik ez dute izango; kasu honetan, ordea, bai: dekretu honen 5.3 artikuluan aipatzen diren pertsonen kasuan, hots, oinarrizko gizarte-zerbitzuen iritziz baliabide ekonomiko nahikoak dituztenean.
– Gizarteratzeko hitzarmenetan sartu beharreko ekintzen edukia baztertuta dauden edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzea lortzeko helburuaz ezarriko dira; hauek hartuko dira kontuan horretarako:
Bazterketari aurre egiteko Gizarteratzeko Batzorde Iraunkorrak proposatutako jarduera-ildoak.
Gizarteratzeko Euskal Planean jarritako eskuartze eta ekintzetarako ildoak eta jarraibideak.
Gizarteratzeko Euskal Plana garatuz euskal administrazio publikoek euren eskumenen eremuan prestatzen dituzten gizarteratze-programak.
– Gizarteratzeko hitzarmenetan aurreikusitako ekintzak gara daitezen errazteko, udalen ardura izango da, oinarrizko gizarte-zerbitzuen bidez, gizarteratzeko eskuhartze eta jarduerak sustatu, prestatu eta garatzea. Enpresa, sindikatu, lanbide heziketako erakunde, elkarte edo gizarteratze-prozesuetan interesatuta dagoen beste edozein erakunde publiko edo pribaturekin lankidetzan egin daitezke eskuhartze eta jarduera horiek.
– Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren titularren kasuan, gizarteratzeko hitzarmenetarako eskubidea aitortzeko prozedura udalak hasiko du ofizioz; ez, ordea, beharrezko irizten ez dionean bazterketaren arrazoiak ekonomikoak soilik direlako, dekretu honen 7. artikuluan jarritako moduan.
Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren titular berrien kasuan, udalak sei hilabete izango ditu, titularrak prestazioa jasotzen duenetik, gizarteratzeko hitzarmen bat egiteko prozedurari ekiteko.
Udalak interesatuei prozedura ofizioz hastearen erabakia jakinaraziko die, bai eta ebazpena hartzeko eta jakinarazteko dagoen gehieneko epea eta administrazio-ixiltasunak sortuko dituen ondorioak ere.
– Dekretu honen 5.3 artikuluan aurreikusitako kasuan, gizarteratzeko hitzarmen bat aitortzeko prozodura interesatuak eskatu ondoren hasiko da. Egoitza non duen, hango udalerriko udalari egin beharko dio eskea.
Gizarteratu ahal izateko, epe ertainera eta luzera berariazko eskuhartze edo jarduera baten beharra egiaztatzen duten agiriak edo probak aurkeztu beharko ditu eskabidearekin batera.
Oinarrizko gizarte-zerbitzuek gizarteratze-hitzarmenetarako eskubidea izapidetzeko beharrezkoa den beste informazio eta orientabide emango diete eskatzaileei.
Eskabidea erregistroan jaso eta hamar eguneko epean, udalak komunikazio bat egingo dio eskatzaileari, ebazteko eta jakinarazteko dagoen epearen berri emanez, administrazio-ixiltasunak zein ondorio sortuko duen azalduz eta eskabidea erregistroan zein egunetan sartu den esanez.
– Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren titularrak edo eskatzaileak egoitza non duen, hango udalerriko udalak instruituko du espedientea.
– Udalak aurkeztu diren eskabideen edukia egiaztatuko du eta horretarako, beharrezko diren beste datu eta txosten eskatu ahalko die beste instituzio nahiz erakunde publiko zein pribatu batzuei edota eskatzaileari berari. Horretaz gain, euskal administrazio publiko eskudunek kontrol eta berrikusketa lanak egin ditzakete gerora.
– Aurreko paragrafoan aipatzen diren datuak eta txostenak, dena den, eskatzaileak eskatzen diren betekizunak konplitzen dituen jakiteko behar direnak baino ez dira izango.
– Instrukzioa hasita, udalek, oinarrizko gizarte-zerbitzuen bidez, banaka, diagnostiko bat egingo dute gizarteratzeko hitzarmenen hartzaile diren pertsonak gizartean eta lan-munduan sartzeko dituzten beherrei buruz.
– Diagnostikoa azterketa batean oinarrituko da. Bertan, hartzaileak banan banan aztertuko dira, alderdi hauek aintzat hartuta:
Familian eta gizartean zenbateraino integratuta dagoen.
Osasun egoera.
Egun etxebizitzan eta hurbileko ingurugiroan dituen bizi-baldintzak.
Araututako eta arautu gabeko pretakuntza-maila.
Laneko eta lanbideko esperientzia.
Ekonomia-egoera orokorra.
Gizarte-zerbitzuekin azken urteotan izandako harremana.
Gizarteratzeko hitzarmenen hartzaileen menpe dauden pertsonen beharrak, berezki kontuan hartuz hezkuntza-alorra eta zuzenean atenditu eta zaintzeko beharrizanak.
Gizarteratzeko prozesuarekin zerikusia duten alor guztietan hartzaileek dituzten jarrerak eta nahiak, oro har.
Gizarteratzeko hitzarmenen hartzaileek gizarteratzeko duten ahalmena, bai eta bizi direneko gizarte eta komunitatearena.
– Ikusitako gabeziek hala eskatzen dutenean, diagnostikoa osatzeko, oinarrizko gizarte-zerbitzuek udal zerbitzu eskudunetara edo, kasua bada, beste zerbitzu publiko edo pribatu batzuetara bideratuko dituzte gizarteratze-hitzarmenen hartzaileak, alderdi jakin batzuen daiagnostiko espezializatu bat egiteko eta egin beharreko berariazko ekintzetarako proposamenak jasotzeko.
Kasu horietan, behin betiko diagnostikoa oinarrizko gizarte-zerbitzuek egingo dute adierazitako zerbitzu espezializatuekin koordinatuta.
Diagnostikoa egiteko prozesuan parte har dezaketen zerbitzuek, publikoek zein pribatuek, koordinatuta lan egin dezaten sustatuko dute euskal administrazio publikoek.
– Antzemandako beharren eta horiei aurre egiteko erabil daitezkeen baliabideen arteko kontrastea eginez osatuko da diagnostikoaren prozesua.
– Ebazpen ukatzaile bat emango da baldin eta gizarteratzeko berariazko eskuhartze edo jarduera baten beharrik ez dagoela edo komeni ez dela ikusten bada oinarrizko gizarte-zerbitzuek egindako diagnostikoan.
– Diagnostikoa eginda, udalek gizarteratze-hitzarmenerako proposamen bat egingo dute hartzaile bakoitzeko. Proposamen horretan, gizarteratzeko hitzarmenaren hartzailearen beharren, ahalmenen eta nahien berri emango da oro har, eta beharrezkotzat jotzen diren ekintza eta eskuhartzeak adieraziko dira.
– Gizarteratzeko hitzarmenak alde hauek izango ditu:
Egoeraz egindako diagnostikoaren emaitza eta antzemandako beharren eta erabail daitezkeen baliabideen arteko kontrastea.
Hitzarmenen hartzaileak ekonomia-munduan, gizartean eta lan-munduan ahalik eta ondoen sartzeko helburuak.
Oinarrizko gizarte-zerbitzuek, beste udal zerbitzu batzuk eta, kasua bada, gainerako zerbitzu publiko zein pribatuek egin beharreko ekintza eta eskuhartzeen zerrenda, kontuan hartuta euskal administrazio publikoen eta erakunde publiko zein pribatuen programak, gizarteratzeko helburuak lortzeko aplika daitezkeenak, alegia.
Gizarteratzeko hitzarmenaren hartzaileek eta, kasua bada, elkarbizitzako unitate ekonomiko independenteko gainerako kideek egin beharreko ekintzen zerrenda.
Erabakitako ekintza eta eskuhartzeak burutzeko egutegia.
Partaideek egin beharreko ekintzei eta eskuhartzei segimendua egiteko baliabideak eta horiek ebaluatzeko baldintzak; kasua bada, lortu beharreko emaitzak eta burututako berariazko ekintzen egokitasunari buruzko ebaluazioa ere bai.
– Gizarteratzeko hitzarmenaren proposamenak hitzarmenaren iraupena eta edukia zenbatero ebaluatuko den jasoko ditu.
Udalek egindako gizarteratzeko hitzarmenaren proposamena gizarteratzeko hitzarmena jasoko duten pertsonekin negoziatuko da.
– Partaideek gizarteratzeko hitzarmenaren proposamenaren edukia negoziatu ostean, udalek gizarteratzeko hitzarmena prestatuko dute behin betiko eta, gero, alderdi biek izenpetuko dute.
– Hitzarmena izenpetuta, horren kopia bat bidaliko zaie gainerako administrazio eskudunei.
– Gizarteratzeko hitzarmenetan beste erakunde batzuk egin beharreko ekintzak edo eskuhartzeak daudenean, aipatu ekintza edo eskuhartzeak burutzean partaide diren alderdiekin lankidetzan aritzeko konpromezua, eranskin legez, erantsi ahalko diete erakundeok hitzarmenei.
– Gizarteratzeko hitzarmenak prestatzeko prozesuan, udalek oinarrizko gizarte-zerbitzuen bidez jardungo dute, gizarteratzeko erabil daitezkeen ekintzak kontuan hartuta, ekintzon titularitatea gainerako erakunde publiko zein pribatu eskudunena bada ere.
– Kasuan kasuko programak burutzeko, gizarteratzeko hitzarmenetan jasotako ekintzak eta eskuhartzeak udalek egingo dituzte edo, bestela, kasuan kasuko arloan eskumenak dituzten administrazioek edo erakundeek, eta egin ere, programotan jarritako moduan, eta koordinazioa, lankidetza eta herritarrak zerbitzatzea aintzat hartuta.
– Aurreko paragrafoetan adierazitako ondorioetarako, gainerako euskal administrazio publikoek eta Gizarte Zerbitzuen Erakunde Laguntzaileen Erregistroan inskribatuta dauden erakunde pribatuek koordinazioa, lankidetza eta herritarrak zerbitzea aintzat hartuta jardun beharko dute udalekin.
– Gizarteratzeko batzordeak jarri ahal izango dira sarean lan egin ahal izatea bermatzeko, hots, koordinazioa eta helburu komunak ezartzea errazteko; horretaz gain, dekretu honen hartzaile diren pertsona eta familiak gizartean eta lan-munduan sartzeko beharrei egokitutako baliabideak bideratuko dituzte.
– Batzorde horiek alderdikoak, tokikoak edo eskualdekoak izan daitezke biztanle kopuruaren eta gizarteratzeko dauden beharren arabera.
– Batzorde hauetan euskal administrazio publiko guztietako eta aipatu alorrean diharduten erakunde pribatuetako gizarte-eragileak egon daitezke ordezkatuta.
– Udalek deituko eta antolatuko dituzte batzorde horien batzarrak.
– Prozedura interesaturen batek eskatuta hasten bada, dekretu honen 11.2 artikuluan aurreikusitakoaz bat, ebazteko eskumena duen organoak ebazpen ukatzaile bat emango eta jakinaraziko du, edo, bestela, gizarteratzeko hitzarmen bat izenpetuko du, eskabidea udaleko erregistoan sartu zen egunetik hasi eta bi hileko epean gehienez.
Epe horretan hitzarmenik izenpetu ezean, hitzarmenerako eskabidea ukatutzat joko da, nahiz eta Administrazioak ebazpena emateko betebeharra duen.
Aipatutako epeak eten egingo dira eskatzailearen erruz prozedura geldiarazita geratzen denean.
– Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren kasuan, prozedura ofizioz hasten denean alegia, dekretu honen 11.1. artikuluan jarritako moduan, udalak gizarteratzeko hitzarmen bat lortzeko prozedura hasteko erabakia hartzen duen egunean zenbatuko dira aurreko paragrafoan aipatutako epeak.
Erakunde eskudunek espedienteak izapidetzerakoan lortutako datuak ixilpean gordeko direla bermatuko dute euskal administrazio publikoek.
– Ebazpen ukatzaileen aurka dagozkien administrazio eta juridikzio errekurtsoak aurkeztu ahalko dira.
– Errekurtso horiek aurkeztuta ere, interesatuta daudenek kexa arrazoitu bat jarri ahalko diote Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuen alorreko eskumenak dituen sailari.
Sail horretan gizarte-zerbitzuen alorrean eskumena duen administrazio-unitateari aurkeztu beharko zaio kexa. Idazkian kexaren arrazoiak aipatu beharko dira, betiere administrazio edo jurisdikzio errekurtsoetarako eskatzen diren zirkunstantziez bestelakoak.
Organo eskudunak behar diren neurriak prestatuko ditu, eta prestatu ere aurkeztutako kexaren arabera.
– Gizarteratzeko hitzarmenari egiten zaion ebaluazioaren arabera edo partaideek hala erabakita, gizarteratzeko hitzarmenaren edukia berrikusi edo aldatu egin daiteke edo eten, alderdietako baten batek eskatuta edo halabeharrezko kasuetan.
– Kasu larrietan, pertsona titularrak ezinezkoa badu hitzarmena betetzea, hitzarmenaren ondoriozko konpromezuak betetzeko obligazioa eten egin daiteke aldi baterako, harik eta aipatutako egoera desagertu edo aldatzen den arte.
– Gizarteratzeko hitzarmena ezeztatzeko arrazoiak hauek dira:
Hitzarmenean aurreikusitako gizarteratze-helburuak lortzea.
Onuradunak agindu zituen ekintzak ez burutzea, bere erruz.
Hitzarmena ezeztatzeko erabaki bat hartzea partaideek.
Hitzarmenaren epea betetzea, hitzarmena luzatzea hitzartzen denean salbu.
Zuzenbidezko ordenamenduan jasotako gainerakoak.
– Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidea galtzen duten titularrek, gizarteratzeko hitzarmenen bat indarrean bada, hitzarmen horri eustea edo hitzarmena apurtzea aukeratu beharko dute. Horretarako, hilabeteko epean, erabakitakoa jakinarazi beharko diote udalari, idatziz. Jakinarazpen hori egin ezean, interesatuak gizarteratze-hitzarmenari eusteari uko egin diola esan nahiko du eta udalak, beraz, ezeztatu egingo du hitzarmena.
– Gizarteratzeko hitzarmena luzatu egin daiteke, oinarrizko gizarte-zerbitzuek informe-proposamena egin ostean.
– Informe-proposamen horrek hauek izango ditu:
Gizarteratzeko hitzarmenaren aplikazioaren ebaluazio bat.
Hitzarmenaren edukia eguneratzeko proposamen bat.
– Gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren titularrek, dekretu honetan aurreikusitako moduan, gizarteratzeko hitzarmen bat negoziatu edo izepentzeari uko egiten badiote, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrerako eskubidea eten egingo zaie. Diru-sarrera hori Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legearen 24.1 b) artikuluan eta Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-Sarrera arautzeari buruzko apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuaren 39.2 artikuluan aurreikusita dago.
Kasu horretan derrigorrekoa izango da interesauei entzunaldia ematea aurretik.
– Halaber, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidea eten egingo da titularrak edo, kasua bada, elkarbizitzako unitate ekonomiko independenteko kideren batek gizarteratze-hitzarmenean agindu zuen ekintzaren bat bete gabe uzten badu; hala agintzen da Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legearen 24.2 artikuluan eta Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-Sarrera arautzeari buruzko apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuaren 39.3 artikuluan.
Kasu horretan, beharrezkoa izango da batetik, oinarrizko gizarte-zerbitzuek txosten bat egitea hitzarmena etetzea komeni den edo ez jakiteko, eta bestetik, interesatuei entzunaldia ematea aurretik.
– Etenaldia 18 hilabetetik gorakoa bada, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzeko eskubidea galdu egingo da, Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legearen 26.1 c) artikuluan eta Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-Sarrera arautzeari buruzko apirilaren 20ko 198/1999 Dekretuaren 45 c) artikuluan agindutakoari jarraituz.
Dekretu honen II. kapitulua gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren titularrei aplikatzeko arauak.
Udalek dekretu hau indarrean sartzen denean gizarteratzeko gutxieneko diru-sarreraren titular direnekin izenpetuko dituzte hitzarmenak, mailaka, oinarrizko gizarte-zerbitzuek dituzten giza-baliabide eta materialen arabera eta baztertuta geratzetzeko arriskurik handiena dutenei lehentasuna emanez.
Administrazio-prozedurari buruz dekretu honetan arautu gabe geratu diren gaiei dagokienez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legera joko da.
Ahalmena ematen zaio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzasailburuari, dekretu hau garatzeko eta gauzatzeko behar diren xedapenak hartzeko.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2000ko urtarrilaren 11n.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.