Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

407/1999 DEKRETUA, azaroaren 16koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 223
  • Hurrenkera-zk.: 4958
  • Xedapen-zk.: 407
  • Xedapen-data: 1999/11/16
  • Argitaratze-data: 1999/11/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuak, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen. Aldi baterako lehenengo xedapenean zehaztutakoaren arabera, zigortzeko ahalmenaren eskumena zeini dagokion arautzen ez den bitartean, ezartzekoa izango da azaroaren 7ko 471/1995 Dekretuak -Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren jardun eremuetako zehapen prozeduraren arloko eskumenak noren esku dauden finkatzen duenak- xedatutakoa, beti ere lehengo Sailari zegozkion arloetatik oraingo Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari dagozkion arloetan.

Une honetan, bi sailon bateratzea guztiz sendotuta dagoela, komenigarria da zigortzeko ahalmenaren eskumen guztiak Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko organoen esku uztea, azaroaren 7ko 471/1995 Dekretua indargabetuz. Horrela, eskumen hori homogeneoa izango da Sailaren organo guztientzat.

Halaber, kontuan izanik azken boladan turismoak izan duen gorakada, gure ekonomiaren oinarri garrantzitsu bihurtu delarik, bai eta funtzio horizontal guztiak organo bakar batean zentralizatzeko egokitasuna ere, komenigarria da Turismo Zuzendaritza bi arlotan banatzea eta Plangintza Zuzendaritza ezabatzea, honen funtzioak Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzaren esku utziz.

Ondorioz, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko azaroaren 16an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe,

  1. ¿ Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuaren 2. artikuluaren a) letrako 5.1. zenbakia aldatu eta honela geratu da:

    "5.1.¿ Turismoa Sustatzeko Zuzendaritza."

  2. ¿ Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuaren 2. artikuluaren a) letrari 5.2. zenbakia gehitu zaio, honela dioela:

    "5.2.¿ Turismoa Antolatzeko Zuzendaritza."

"ñ) Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren arlo-planak prestatzen laguntzea eta horien jarraipena egitea."

  1. ¿ Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuaren 6. artikuluari o) letra gehitu zaio, honela dioela:

    "o) Sailaren gainerako organoei laguntza ematea, azterlan, txosten eta jarduera-proposamen sektorialak egiten."

"n) Dagokien eskumenaren arloan zigortzeko ahalmena erabiltzea oso larritzat jotako zehapenak ezarriz, indarrean dagoen legediaren arabera."

"f) Dagokien eskumenaren arloan zigortzeko ahalmena erabiltzea arintzat zein larritzat jotako zehapenak ezarriz, indarrean dagoen legediaren arabera."

"23. artikulua. Turismoa Sustatzeko Zuzendaritza.

  1. ¿ Turismoa Sustatzeko Zuzendaritza Turismo Sailburuordetzaren menpe dago eta honako egiteko hauek garatzea dagokio:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskaintza turistikoa atzerrian bultzatzea eta sendotzea.

    2. Turismoa Sustatzeko eta Merkaturatzeko Ekintzen Plana ikuskatzea.

    3. Turismoaren sustapenerako bestelako ekintzak koordinatzea, esaterako, etxekotzeko bidaiak eta lanbide-jardunaldiak.

    4. Erakunde eta turismo-agenteen arteko merkataritza- eta turismo-sustapeneko harremanak sustatzea eta koordinatzea.

    5. Erakunde eta enpresa turistikoak merkaturatzeko eta sustatzeko jarduketa-programak sustatzeko ekintzak proposatzea eta enpresen eta turismo-enpresak sortzeko ekimenei laguntza ematea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko eskualde behartsuen garapen turistikoa bultzatzea, eskumena duten beste erakunde batzuen laguntzaz.

    7. Turismo-bulegoek jarduteko modua zuzendu eta ikuskatzea, beti ere, erabakitako sustapen-programekin bat.

    8. Laguntza-sektorialak eta fondo estrukturalak planifikatu, kudeatu eta ikuskatzea.

    9. Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-eskaintza hedatzeko eta sustatzeko materiala prestatzea.

    10. Oro har, turismoaren arloan agintzen zaizkion egiteko guztiak aurrera eramatea.

"23. bis artikulua.¿ Turismoa Antolatzeko Zuzendaritza.

  1. ¿ Turismoa Antolatzeko Zuzendaritza Turismo Sailburuordetzaren menpe dago eta honako egiteko hauek garatzea dagokio:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-arloa antolatzeko jardun-programak betetzen direnentz ikuskatzea.

    2. Turismoa antolatzeko prozedurak koordinatzea eta kontrolatzea: turismo-etxeen erregistroa, baimenak, erreklamazioak eta ikuskapena, indarrean dauden legeekin bat.

    3. Turismoaren arloko zigor-ahalmena erabiltzea eta arintzat zein larritzat jotako zigorrak ezartzea.

    4. Azterlan sektorialak ikuskatu eta kontrolatzea, estatistikaren arloko balorazioak eta azterketak egitea, merkatu-ikerlan eta -txostenak egitea (ekonomikoak, aurreikuspenezkoak...).

    5. Turismo-arloa antolatzen duten arauen garatzeko proiektuak egitea eta jarraitzea.

    6. Turismo-arloko plan sektorial, estrategiko eta lurralde-planak koordinatzea eta jarraitzea.

    7. Prestakuntza sektorialerako planak koordinatzea eta jarraitzea.

    8. Oro har, turismoaren antolamenduaren arloan agintzen zaizkion egiteko guztiak aurrera eramatea.

  2. ¿ Turismorako Aholku Kontseilua Turismoa Antolatzeko Zuzendaritzari atxikitzen zaio."

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren jarduera-eremuari eta eskumenei eragiten dien aldetik, indarrik gabe geratzen da azaroaren 7ko 471/1995 Dekretua, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren jardun-arloetan zigortzeko prozeduren arloko eskumenak ematen zituena.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko azaroaren 16an.

Jaurlaritzaren lehendakariordea,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Industria, Merkataritza eta

Turismo sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.