Arautegia
Inprimatu397/1999 DEKRETUA, azaroaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen egitekoak, osakera eta Jarduketa erregimena ezartzeari buruzko dekretuaren hirugarren aldaketa egiteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 218
- Hurrenkera-zk.: 4822
- Xedapen-zk.: 397
- Xedapen-data: 1999/11/02
- Argitaratze-data: 1999/11/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
4/1990 Legearen azken xedapenetako lehenengoak finkatzen duen legezko agindua betez, 263/1990 Dekretua onetsi zen, hain zuzen, urriaren 2koa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen egitekoak, osakera eta jarduketa erregimena finkatzen dituena.
Ondoren, 277/1992 eta 288/1995 dekretuen bidez aldatu egin zen aurreko lerroaldean aipatutako dekretuaren 6. artikulua, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen osakera egokitzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horren egitekoak eta jardute eremuak finkatzeko dekretuei, batetik, eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa finkatzen duten dekretuei, bestetik.
Oraintsu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan egitura berria onartu da eta, ondorioz, horri egokitu beharra dago Batzorde horren osakera. Gainera, beharrezkotzat jo da 263/1990 Dekretuaren 2. eta 9. artikuluak ere aldatzea. Lehenengoa, bertan sartzeko ondorengo xedapenek Batzordeari ematen dizkioten txostenak eta, bigarrena, zenbait alde aldatu edo zehazteko, Batzordean azken urteotan izandako eskarmentuaren arabera.
Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoari entzunaldia eman eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko azaroaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
"2. artikulua.-
¿ Honako hauek dagozkio Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeari, lurralde eta hirigintza arloko planeamenduaren arloan:
Lurraldearen Antolamendurako Artezpideez informatzea:
Aurrerapena lurralde administrazioei eta gainerako erakunde publiko eta pribatu interesdunei bidali aurretik (4/1990 Legearen 10.4 artikulua).
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak hasierako eta behin-behineko onespena eman aurretik (4/1990 Legearen 10.6 eta 10.8 artikuluak).
Lurraldearen Antolamendurako Plan Partzialez informatzea, hasierako eta behin betiko onespena izan aurretik (4/1990 Legearen 13.5 eta 13.8 artikuluak).
Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planez informatzea, behin betiko onetsi aurretik (4/1990 Legearen 18.1 eta 20.1 artikuluak).
Eusko Jaurlaritzak lurraldearen antolamendurako egiterapideak egin edo aztertzeko akordioa hartu aurretik, informatzea Lurraldearen Antolamendurako Artezpide, Lurraldearen Antolamendurako Plan Partzial eta Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planen indarraldiaren etenaz, bai eta lurraren araubidean ohartemandako antolamendu planenaz ere (4/1990 Legearen 3.1 artikulua).
Informatzea, Eusko Jaurlaritzak Lurraldearen Antolamendurako Artezpide, Lurraldearen Antolamendurako Plan Partzial eta Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planak zuzentzeko akordioa hartu aurretik (4/1990 Legearen 17.3 artikulua).
Hiri-antolaketarako Plan Orokor, Planeamendurako Arau Osagarri eta Arau Subsidiario, Hiri-lurra Mugatzeko Proiektu, Hirigintzaren aldetik jarduteko Programa eta Plan Bereziez informatzea, bai eta aipatutako egiterapideen aldaketez ere, behin betiko onetsi aurretik (4/1990 Legearen 24. artikulua).
Aurreko lerroaldean aipatutako aldaketen xede izango balira planeamenduan jasotako berdegune edo espazio libreen zonifikatze edo hirigintza erabilera desberdinak, zonifikatze edo hirigintza erabilera desberdin horri buruzkoa izan beharko da irizpena berariaz.
Plan Orokorrak eta Planeamendurako Arau Osagarri eta Arau Subsidiarioak Lurraldearen Antolamendurako Artezpideei egokitzeko proposamenez informatzea, organo aginpidedunak behin betiko onetsi aurretik (4/1990 Legearen 9.2 artikulua).
Hektarea bakoitzeko 100 etxebizitzarainoko dentsitateak jasotzen dituzten hiri-antolaketarako egiterapideez informatzea, Eusko Jaurlaritzak baimena eman aurretik (4/1990 Legearen 26.1c) artikulua).
Lurraren araubide eta hiri-antolaketari buruzko Legearen, 1976ko testu bategina, azken xedapenetako hirugarrenak jasotzen dituen erreserba eta aurreikuspenen aurkezpenaz edo beste erreserba edo aurreikuspen batzuk finkatzeaz informatzea, Eusko Jaurlaritzak akordioa hartu aurretik (4/1990 Legearen 26.1 d) artikulua).
Baliabide Naturalak Antolatzeko Planez informatzea, behin betiko onetsi aurretik (16/1994 Legearen 7. artikulua).
Lurraldearen Antolamendurako Arloko Planetan jasota egonik lurralde izaera nabarmena duten obra publikoak katalogatzea (4/1990 Legearen gehigarrizko xedapenetako bosgarrena).
Informatzea, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak xedapena eman aurretik 7.000 bizilagun baino gutxiagoko udalerri batean babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko den lur estandarrak aplikatzeko (17/1994 Legearen 2.2 artikulua).
Informatzea, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak baimena eman aurretik, babes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko den lur estandarrak gutxitzeko eskariez (17/1994 Legearen 5.2 artikulua).
Baimena eman aurretik, informatzea 2.000 metro karratu baino salmenta azalera handiagoko merkataldegiak jarri, aldatu eta handitzeaz (7/1994 Legearen xedapen iragankorretako bigarrena).
Legezko edo arauzko xedapenek eskatzen dizkioten txosten edo egitekoak.
¿ Lotesleak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak ematen dituen txostenak kasu hauetan:
Dekretu honen f) eta g) idatz-zatietan ohartemandako egiterapideen eta Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen edo Lurraldearen Antolamendurako Plan Partzial eta Arloko Planen artean ezadostasun edo kontraesanak daudenean.
Baliabide Naturalak Antolatzeko Plan bat dagokionean Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen barruko Espazio Natural Babestuen Sarean jasotzen ez den espazio bati, proposatutako mugaketari dagokionez."
"6.1 artikulua.-
Honako osakera hau izango du Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen Plenoak:
Batzordeburua: Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua.
Batzordeburuordea: Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza sailburuordea.
Bokalak:
Ingurugiro sailburuordea edo bere ordez izendatzen duen Sailburuordetza horretako zuzendari bat.
Honako sail hauetako ordezkari bana, sailburuorde edo zuzendari izango dena: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Industria, Merkataritza eta Turismo Saila; Osasun Saila; Kultura Saila; Garraio eta Herri Lan Saila; eta Nekazaritza eta Arrantza Saila
Lurraldearen Antolamendurako zuzendaria, Etxebizitza eta Arkitektura zuzendaria eta Finantza Plangintza eta Kudeaketarako zuzendaria.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Lurralde ordezkariak.
Foru Aldundietako ordezkari bina.
Estatuko administrazioko ordezkari bat.
Euskal Autonomia Erkidegoan ezarpen handiena duen udalerrien elkarteetako hiru ordezkari, bat Lurralde Historiko bakoitzeko."
"9. artikulua.¿ Hiri-antolaketarako Plan Orokorren, Arau Osagarrien, Arau Subsidiarioen eta Plan Berezien aldaketak behin betiko onetsi aurreko txostena Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeko Planeamendu Atalak bidaliko du, honako kasu hauetan beti ere:
Egoitzarako edo industriarako lurzoruaren azalera edo edukiera handitzen edo txikitzen ez bada planeamenduan aurreikusitako lurzoruaren ehuneko hamarrean.
Lurraldearen Antolamendurako Artezpideetan edo Lurraldearen Antolamendurako Plan Partzialetan definitutako babes bereziko eremuei eragiten ez die."
Indargabetu egin dira urriaren 13ko 277/1992 Dekretua eta maiatzaren 16ko 288/1995 Dekretua.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 1999ko azaroaren 2an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza
eta Ingurugiro sailburua,
FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (4)
- Indargabetutakoa: 157/2008 DEKRETUA, irailaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearena.
- Indargabetzen du: 288/1995 DEKRETUA, ekainaren 6koa, Euskal Autonomi Elkartearen Lurraldea Antolatzeko Batzordearen egitekoak, osakera eta iharduketa-erregimena ezartzeari buruzko 263/1990 Dekretua aldatzen duena.
- Indargabetzen du: 277/1992 DEKRETUA, urriaren 13koa, Euskal Autono mi Elkartearen Lurraldea Antolatzeko Batzordearen egitekoak, osakera eta iharduketa-erregimena ezartzen dituen Dekretua aldatzen duena.
- Aldatzen du: 263/1990 DEKRETUA, urriaren 2koa, Euskal Autonomi Elkartearen Lurraldea Antolatzeko Batzordearen egitekoak, osakera eta iharduketa erregimena ezartzeari buruzkoa.