Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

358/1999 DEKRETUA, urriaren 19koa, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 207
  • Hurrenkera-zk.: 4537
  • Xedapen-zk.: 358
  • Xedapen-data: 1999/10/19
  • Argitaratze-data: 1999/10/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Orain arte indarrean egon den Herrizaingo Sailaren egitura organikoa maiatzaren 14ko 108/1996 Dekretuaren bidez ezarri zen, baina dekretu hori aldatzea egokitzat jo da, zeren eta indarrean jarri zenetik hona lege-aldaketak egin baitira, eta Lehendakariaren urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak, sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena, onartu baita. Hori horrela, egitura organikoan behar bezalako egokitzapenak eta antolamendu-aldaketak egingo dira, Herrizaingo Sailak bere esku dituen Euskal Administrazio Publikoaren jardun-arloetan razionalizazio- eta eraberritze-programa ezar dadin.

Aurreko guztia aintzat harturik, maiatzaren 14ko 108/1996 Dekretua berraztertzea komenigarria dela ikusi da, hortaz, eta erreforma sakonik egin ez bada ere, zenbait aldaketa nabarmen gauzatu da; beti ere, aurreko egitura-erreformetan bezala, Saila ahalbait ondoen antolatzeko asmoz.

Egindako aldaketen artetik deskontzentrazioa azpimarratu behar da; izan ere, orain arte sailburuaren agindupeko eginkizun batzuk maila beheragoko organoetara eskualdatu dira (besteak beste, kontrataziokoak, zenbatekoak handiak ez direnean, eta langileak kudeatzearen inguruko beste hainbat), administrazio-lanak bizkortu nahian.

Sailburuaren zuzeneko agindupean geratzen diren zuzendaritzak hauexek dira: Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza (Sailaren komunikazio-politikan eta kanpo-harremanetan laguntzen duen organo gisa), Zerbitzu Zuzendaritza (Sailaren zerbitzu erkideetan arlo guztiak bateratzeko organoa), eta Lege Araubideko Zuzendaritza (Sailaren zerbitzu juridikoak koordinatzeko organoa).

Bestalde, bi Sailburuordetzek iraungo dute Sailaren bi zutabeen antzera.

Herrizaingo Sailburuordetzak orain arteko zuzendaritzak gordetzen ditu, zenbait berrikuntza egin bada ere. Lehengo Bidezaingo eta Ibilgailuen Zuzendaritza, aurrerantzean Trafiko Zuzendaritza izango da; zeren eta urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuaz geroztik erakundeen ibilgailuen arloa ez baitago Herrizaingo Sailaren esku. Gainera, Zuzendaritza horren eta Ertzaintzaren trafikoko unitateen arteko erantzukizunak eta harremanak hobeto mugatzen ahalegindu da. Sailburuordetza honen gainerako zuzendaritzei dagokienez, bakoitzaren esparrua mugatu da, egokiago eta zehatzago, eginkizun berrien arabera.

Segurtasun Sailburuordetzan burutu dira aldaketarik nabarienak: batetik, Ekintzetarako Baliabideen Zuzendaritza ezabatu egin da, eta zituen eginkizunak eta zerbitzuak Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritzan txertatu dira; bestetik, Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren Zuzendaritza kendu egin da, eta haren ordez bi zuzendaritza berri eratu dira: Baliabide Orokorren Zuzendaritza eta Giza Baliabideen Zuzendaritza, bi horietan biltzen dira funtsean lehengo Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren Zuzendaritzaren eginkizunak.

Erabaki horren arrazoia bilatuz gero, Ertzaintzaren baliabideen (pertsonalak, materialak eta ekonomikoak) kudeaketa eta administrazioa gero eta espezializatuagoa eta konplexuagoa dela ikusiko da. Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren kasuan, Ertzaintzaren ekonomia-kudeaketak duen garrantziagatik, eta Giza Baliabideen Zuzendaritzaren kasuan, Ertzaintzaren funtzionarioen egitura gero eta finkatuagoa delako, izan ere, bere baitan funtzionarioen kidego ugaria biltzen da, berariazko estatutu-araubide bakarra duena.

Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren, eta Jaurlaritza Kontseiluak 1999ko urriaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuaren 9. artikuluan xedaturikoaren arabera, honako hauek dira Herrizaingo Sailari dagozkion jardun-arlo eta egitekoak: a) Autonomia Erkidegoko herrizaintza; b) hauteskunde-administrazioa; c) babes zibila; d) Autonomia Erkidegoko errepideetako zirkulazio-zaintza; e) joko, apustu eta ikuskizunak; f) transmisio eta komunikazioak; g) herrizainen ibilgailuak; h) Sailari atxikitako erakunde autonomiadunak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta baltzu publikoak zuzentzea, lege eta erregelamenduen arabera; i) legeek eta erregelamenduek eman diezaizkioten gainontzeko ahalmenak.

  1. ¿ Aurreko artikuluan aipatutako arloen inguruko eskumenez baliatzeko, honako organo hauetan sailkatzen da Herrizaingo Saila:

    1. ¿ Organo nagusiak:

      1. ¿ Sailburua.

      1. ¿ Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza.

      2. ¿ Zerbitzu Zuzendaritza.

      3. ¿ Lege Araubideko Zuzendaritza.

  2. ¿ Herrizaingo Sailburuordetza.

  1. ¿ Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza.

  2. ¿ Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.

  3. ¿ Trafiko Zuzendaritza.

  4. ¿ Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza

  1. ¿ Segurtasun Sailburuordetza.

  1. ¿ Segurtasun Sailburuordearen Kabinetea.

  2. ¿ Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritza.

  3. ¿ Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Zuzendaritza.

  4. ¿ Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

  5. ¿ Giza Baliabideen Zuzendaritza.

    1. ¿ Lurraldeetako organoak.

      Trafikoko eta Joko eta Ikuskizunetako lurralde-bulegoak izango dira lurraldeetako organoak. Horietako bakoitzean funtzionario arduradun bat egongo da, beti ere zuzendariaren menpe. Lurralde-zerbitzu horien eginkizunak Zuzendaritza bakoitza arautzeko orduan finkatzen direnak izango dira.

    2. ¿ Kide anitzeko organoak: Hurrengo organo hauek atxiki zaizkio Herrizaingo Sailari:

      Ertzaintza Kontseilua.

      Segurtasunerako Euskal Batzordea.

      Bideo-zaintza eta Askatasunen Batzordea.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea.

      Toki-mailako Koordinazio Batzordeak.

      "Indarkeriak Kaltetutakoentzako Laguntza Egitaraua"ren Batzorde Tekniko Ebaluatzailea.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordea.

      Jokoaren Euskal Kontseilua.

      Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jardueretarako Euskal Kontseilua.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasun Batzordea.

      1. ¿ Dekretu honetan ezarritako organoak baino maila beheragokoak ere ezarri ahal izango ditu sailburuak agindu bidez, Dekretu hau garatzeko asmoz.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomiaduna Herrizaingo Sailari atxikita dago, eta Segurtasun Sailburuordetzak zuzentzen du, eta jardunari buruzko jarraibideak ematen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 6.1 eta 7.3 artikuluekin bat eginik.

  1. ¿ Herrizaingo Saileko sailburuari dagokio, ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan ohartemandako eskumenez eta ahalmenez baliatzea, eta baita Sailaren berezko jardun-arlo eta eginkizunen eremuan indarrean dagoen legeriak aitortzen dizkionak ere, urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretua aintzat harturik.

  2. ¿ Herrizaingo sailburuari dagozkio, gainera, Saileko kontratazio-organoaren eginkizunak eta ondareari buruzko gaietan legeek kontratazio-organoei izendatzen dizkienak ere, non eta ez zaizkien eginkizun horiek beste organo batzuei atxikitzen dekretu honen bidez.

    Era berean, izaera erkidea eta Herrizaingo Sailean eta bere erakunde autonomiadunean erabilera orokorra dutelakoan, Herrizaingo sailburuaren aginduz kontratazio zentralizatukotzat jotakoak Herrizaingo sailburuak kontratatuko ditu zuzenean.

  3. ¿ Herrizaingo sailburuaren esku daude Saileko Administrazio Orokorreko funtzionarioen lanpostuen zerrendak onartzea, baita Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileenak, eta Ertzaintzako funtzionarioen lanpostuenak ere.

    Sailburuari dagokio, halaber, Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako hautaketa-probak gainditu dituzten lan-kontratuko langile finkoak kontratatzea, Saileko Administrazio Orokorreko funtzionarioen artetik izendapen libreko postuak betetzea, Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileak izendatzea ¿jendaurreko deialdia egin ondoren¿, eta behin-behineko langileak izendatzea.

  4. ¿ Herrizaingo sailburuaren eskumena da Saileko ordezkariak izendatzea, Ertzaintzako funtzionarioen eta Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileen ordezkariekiko negoziazioetan aritzeko.

  5. ¿ Herrizaingo Sailak segurtasun-ekintzetarako egiten dituen informazio-teknologien planak eta programak onartzea sailburuari dagokio.

  6. ¿ Zigortzeko ahalmena erabiliz, sailburuari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen 96.1.a) artikuluaren zigorrak ezartzea, baita hamazazpigarren xedapen gehigarriaren 2.b) puntuan jasotakoak eta xedapen horretan dakarren zigor-proposamena egitea ere. Bere eskumena ere bada beste zigor hauek ezartzea: Jokoaren Legearen 32.3 artikuluan jasotakoak, Ikuskizun eta Jolas Jardueren Legearen 38.3.d) artikuluarenak eta indarrean dauden legeetan beren beregi aitortzen zaizkionak.

  7. ¿ Herrizaingo sailburuari dagokio ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea, Segurtasun sailburuordeari Dekretu honen 13.2.f) artikuluaren bigarren paragrafoan aitorturiko ahalmenaren kaltetan joan gabe.

  1. ¿ Kabineteko zuzendariak lagunduko dio sailburuari bere eginkizunetan eta aholkularitza-lana ere egingo du. Hona hemen Kabineteak bere gain hartuko dituen eginkizunak:

    1. Sailburuaren lan-egitaraua jarraitzea.

    2. Sailaren politika garatzeko interesgarri izan daitezen sailburuak agindutako azterketa eta azterlanak egitea.

    3. Sailaren eginbeharrekoetan eragina izan dezaten gaien inguruko informazio egokia bildu, aztertu eta aurkeztea. Horretarako gaiarekin zerikusia duten Saileko beste organo eskudunekin batera lan egingo du.

    4. Saileko estatistiken elaborazioa koordinatzea eta arlo honekin zerikusia duen organo eskudunetan Sailaren ordezkari agertzea.

    5. Giza-komunikabideekiko harremanak garatu eta izan eta Sailaren komunikazio politika taiutu eta aurrera eramatea, saileko gainontzeko organoei laguntzeko.

    6. Eragindako gainontzeko organoekin elkar lanean, irudi kanpainak eta herritarren lankidetza eskatzeko helburua duten kanpainak diseinatu eta gauzatzea, Sailaren eginkizunarekin zerikusia duten gaietan herritarren parte hartzea bultzatzeko.

    7. Herrizaingo Sailak egin ditzan ekintza ofizialen antolaketa era egokian garatu daitezen bermatuko du, Lehendakaritzaren Idazkaritzako Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiari dagozkionen kaltetan gabe.

    8. Sailak eratutako Kongresu, Jardunaldi edo Solasaldien antolakuntza koordinatzea

    9. Sailaren urteko Argitalpen-Plana prestatzea Argitalpenetako Zerbitzu Zentralarekin batera.

    10. Saila eta Eusko Legebiltzarraren eta Arartekoaren arteko harremanak bideratzea Jaurlaritzako Lehendakaritzaren bitartez, berori baita organo eskuduna.

    11. Herritarrei informazio orokorra eskaintzeko jarduerak koordinatzea.

  2. ¿ Ertzaintzaren Prentsa Zerbitzua Sailburuaren Kabinetean txertatzen da ondorio guztietarako, bat izan ezik: zerbitzua osatzen duten Ertzaintzako kideen funtzionario-estatutuarekin loturiko gaiak.

  1. ¿ Zerbitzu Zuzendaritzatik laguntza eskainiko da Sailaren zerbitzu erkideak zuzendu eta kudeatzeko, sailburuaren zuzeneko agindupean. Hona hemen eginkizunak:

    1. Sailaren aurrekontu-aurreproiektuaren elaborazioa zuzentzea eta horren jarraipena egitea. Era berean, Euskal Herriko Poliziaren ikastegiaren aurrekontu-proiektuaren elaborazioa koordinatzea, eta Sailarenarekin bategitea; behar diren aurrekontu-aldaketak izapidetzea; eta gastu-programen ebaluazioa egitea.

    2. Sailaren ekonomia-kudeaketa eramatea, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari berariaz dagokiona izan ezik.

    3. Sailaren ekonomia-kudeaketa, kontratazio eta ondarearen jarraipena antolatu eta koordinatzea; informazio-, etengabeko ebaluazio- eta jarraipen-sistemak ezarriz eta mantenduz.

    4. Sailaren kontratazio-organoa izatea, beti ere kontratuaren hasierako aurrekontua 50.000.000 PTAkoa (300.506¿05 euro) baino handiagoa ez bada, arau honetan Baliabide Orokorren Zuzendaritzari berariaz atxikitzen zaizkion kasuak izan ezik.

      Ogasun eta Herri Administrazio eta Herrizaingo sailburuen 1996ko uztailaren 12ko Aginduaz eratu zen Kontratazio Mahaia Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitzen zaio.

      Zerbitzu Zuzendaritzari dagokio Kontratazio Mahaiak aztertu behar dituen administrazio-kontratazioko espedienteak prestatzea, baita Sailaren ardurapeko ondare-espedienteak ere, arau honetan Baliabide Orokorren Zuzendaritzari berariaz atxikitzen zaizkion kasuak izan ezik. Era berean, beste sail batzuetako organoen ardurapeko espedienteak bultzatzea ere eginkizun dauka.

      50.000.000 PTAtik (300.506¿05 euro) beherako Sailaren gastuak baimentzea, arau honetan Baliabide Orokorren Zuzendaritzari berariaz atxikitzen zaizkion kasuak izan ezik.

    1. Saileko giza bitartekoak zuzendu eta administratzea, beti ere Sailak dituen eskumenen barruan, eta Segurtasun Sailburuordetzako giza baliabideak izan ezik. Batez ere, honako hauek:

      1. ¿ Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 10.1 artikuluaren arabera Sailaren esku utzitako eskumenak betetzea. Beraz, burutza, Sailaren inguruko administrazio-egintzak eta ohiko kudeaketa gauzatzea, eta indarrean den arautegiak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

      2. ¿ Langile-beharrizanak ebaluatzea, plantillak osatzeko proposamenak egitea, eta lanpostu-zerrendak prestatzea.

      3. ¿ Langileen arloan jartzen diren errekurtsoak ebazteko izapideak eta proposamenak egitea, funtzio publikoaren ardura duten organoen eskumenen kaltetan joan gabe.

      4. ¿ Langileentzako prestakuntza- eta hobekuntza-planak eta programak bultzatu eta prestatzea, IVAP-HAEEren eskumenen kaltetan joan gabe.

      5. ¿ Sailen arteko koordinazioa, langileak euskalduntzeko politika eta hizkuntza-normalkuntza garatzeko orduan.

    2. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileei dagokienez beheragoko eginkizunak dauzka, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 5. artikuluarekin bat, eta euskal funtzio publikoaren printzipio orokorrak kontuan harturik:

      1. ¿ Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileen lanpostu-zerrendak prestatzea.

      2. ¿ Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako behin-behineko lan-kontratuko langileen lan-poltsak osatu eta kudeatzea. Langile horiek kontratatzea, non eta ez den Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren eskumena.

      3. ¿ Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langile finkoa izateko hautapen-proben oinarriak, programak eta edukia prestatzea. Epaimahaiak izendatzea, eta hautapen-prozesua antolatu eta kudeatzea.

      4. ¿ Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileak langileez hornitzeko prozeduren oinarriak prestatu, deialdiak egin, prozedura bideratu eta ebaztea. Lan-kontratuko langile horiek jardunean hasteko, lekuz aldatzeko, edo dituzten lan-baldintzak aldatzeko izapideak egitea eta baimena ematea.

    3. Ertzaintzako funtzionarioen zein Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileen hitzarmenak eta itunak negoziatzean parte hartzea. Segurtasun Administrazioko langileei dagokienez, negoziazioa zuzentzeko ardura eramatea, artikulu honen lehenengo idatz-zatiaren g) letran jasotako gaietan.

    4. Herrizaingo Sailari dagokion administrazio-kudeaketa antolatu, zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, Ertzaintza eta bere zerbitzu laguntzaileak salbu, hurrengo arlo hauetan: barne-araubidea, azpiegitura eta bulegoetako baliabide materialez hornitzea, eta mantenimendua.

    5. Erregistro eta artxiboko sistema antolatzea. Sailaren argitalpenak koordinatzea Eusko Jaurlaritzako beste sailekin. Sailaren bibliografia-baliabideak Eusko Jaurlaritzako zerbitzu nagusietakoekin batera antolatzea, Herrizaingo Saileko beste organo batzuek dituzten eskumenen kaltetan joan gabe.

    6. Sailaren barne-antolamenduaz eta lan egiteko moduez proposamenak egitea, Segurtasun Sailburuordetzarenak izan ezik, Herrizaingo Sailaren zerbitzuetako lan-sistemak razionalizatu eta hobetzearren, eta aipaturiko zerbitzuak eta poliziarenak koordinatzearren.

      Halaber, Herrizaingo Sailari dagozkion eginkizunak, informazio eta telekomunikazioko sistemen arloan, Zerbitzu zuzendariari atxikitzen zaizkio, Informazio eta Telekomunikazioko Sistemen Kudeaketa-moten eta Eginkizunen Plangintza, Antolamendua eta Banaketa arautzen duen 35/1997 Dekretuaren 6. artikulua betez, salbuespena eginda segurtasun-jardueretarako diren informazio eta komunikazio-sistemei dagokienean, hori ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen hamalaugarren xedapen Gehigarrian.

    7. Hurrengo proiektu eta aurreproiektuen espedienteak izapidetzea: xedapen orokorrenak, administrazio-hitzarmenenak, eta diru-laguntzak banatzeko sailburuaren aginduenak. Arau-proiektuen testuak idaztea, baldin eta Zerbitzu Zuzendaritzaren eskumeneko gaiei buruzkoak badira, edo berariaz arduratzen zaionean.

    1. Ekonomia-edukia duten arau-xedapenen, administrazio-hitzarmenen, eta diru-laguntzak arautzen dituzten sailburuaren aginduen aurreproiektu eta proiektuak, fiskalizazio-organoetara bidali baino lehen, duten eragina ¿lege, aurrekontu eta ekonomiaren aldetik¿ aztertu eta gainbegiratzea. Era berean, Zuzendaritza honen esku utzi diren eta derrigorrez txosten juridikoa behar duten administrazio-kontratazioko gaiei buruzko irizpenak ematea.

    2. Sailean ebatzi beharreko gaiei buruzko azterlanak eta txostenak egitea, egiteko hori beste edozein zerbitzu edo organori atxiki ez zaionean.

    1. Jaurlaritza Kontseilura eta bere eskuordeturiko batzordeetara bidali beharreko Sailaren gaiak izapidetzea, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein egunkari ofizialetan argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-egintzak ere.

    2. Jaurlaritza Kontseiluaren eta bere eskuordeturiko batzordeen aztergaiak aztertzea; komunikazio-organo gisara jardutea gainerako sailekin, eta harremanetan dauden organo edo erakundeekin; eta Zuzendaritza honen ardurapeko eginkizunak helburu duten sailen arteko batzorde eta kontseiluetan parte hartzea.

    3. Euskadiko Ogasun Orokor, antolamendu eta informatikaren inguruan sail guztiei orokorrean esleitzen zaizkion gaietatik Herrizaingo Sailari dagozkionak, indarreko legeen arabera.

  2. ¿ Administrazioa eraberritzeko organoak ematen dituen jarraibideak eta proposatzen dituen ekimenak garatzeko eta gauzatzeko behar den euskarria eskaintzea Zerbitzu Zuzendaritzak izango du eginkizun, Jaurlaritzaren programan dauden aurreikuspenak Sailaren esparruan garatzeko asmotan.

  3. ¿ Europako Batasunaren araubidea eta politikak prestatzen eta aplikatzen Eusko Jaurlaritzak duen parte hartzearen barruan Zerbitzu Zuzendaritza izango da Sailari dagokionaren arduraduna, indarrean dauden hitzarmenak eta arauak aintzat harturik.

  1. ¿ Sailburuaren zuzeneko ardurapean, Herrizaingo Sailari egokitutako kudeaketa arloan Lege Araubideko Zuzendaritza da lege-araubideari buruzko jarduketetarako koordinazio-organoa. Horrela, Lege Araubideko zuzendariak, egiturako bere goi-aginpearen bidez koordinatuko ditu Saileko organo ezberdinei atxikitako lege-zerbitzuak.

  2. ¿ Honako eginkizun hauek dagozkio Lege Araubideko Zuzendaritzari:

    1. Herrizaingo Sailaren eskumen peko alorrei dagokienez, legeak gartzeko planak prestatu, proposatu eta burutzea, kasuan kasuko xedapen orokorren egitasmoak landuz, guzti hori Sailaren barneko eragindako organoekin elkar lanean eta koordinatuta.

    2. Herrizaingo Sailak parte hartzen duen jurisdikzio-prozeduren eta beren ebazpenen jarraipena eta kontrola.

    3. Herrizaingo sailburuak erabaki beharreko administrazio prozedurak izapidetzea, 6.1.e)3. artikuluan jasotakoak izan ezik, eta sailburuordeek erabaki beharrekoetan beharrezko aholkularitza eskaintzea.

    4. Saileko organoek eska diezaizkioketen legezko txostenak ematea.

    5. Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak eta Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu eta erabaki beharreko gaiei buruzko lege-txostena ematea, hala eskatzen denean.

    6. Lege-egitasmoen, eduki arautzaileko dekretu-egitasmoen eta bestelako xedapen orokorren aginduzko legezkotasun-txostenak egitea.

    7. Sailak izenpetzeko akordio eta itunen txosten juridikoak egitea; halaber, aginduzko legezkotasun-txostenak, beste organoren bati beren-beregi izendatu ez bazaizkio.

    8. Indarkeriak kaltetuentzako laguntza, horretarako sortutako bulegoaren bitartez.

  3. ¿ Lege Araubideko Zuzendaritzari dagokio, halaber, apirilaren 25eko 250/1995 Dekretuak, Herrizaingo Sailari Ertzaintzako kideak ordezkatzeko eta defendatzeko gaitasuna emateari buruzkoa, izendatzen dizkion eginkizunak betetzea.

  1. ¿ Polizia-jardunarekin zerikusirik ez duen segurtasunalorrean Herrizaingo Sailari izendatzen zaizkion eginkizunak dagozkio Herrizaingo Sailburuordetzari, horien artean larrialdien, trafikoaren, joko-ikuskizunen eta hauteskunde-araubidearen kudeaketa.

  2. ¿ Herrizaingo sailburuordearen eginkizuna izango da Sailburuordetzako jardun multzoa programatzea eta bere organoen jarduerak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea, eta bereziki:

    1. Ertzaintzaren plantillan, Sailburuordetza honen funtzioak betetzeko jarduera erabakigarrikoak diren unitateetan, izandako aldaketen berri ematea.

    2. Bere ardurapeko zuzendaritzei dagozkien segurtasun-jarduerak garatzeko izendatutako informatika- eta telekomunikabide-gaietako plan eta egitasmoak egiten parte hartzea. Horri begira, bere eginkizuna da sistema horien ezaugarriak erabakitzea Sailburuordetza honen ardurapeko zuzendaritzen zerbitzu-eskariei dagokienean.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 32.2 artikuluan eta Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 38.3 c) artikuluan jasotako zigorrak eta indarrean dauden arauek esanbidez izendatzen dizkiotenak jartzea; halaber, bere ardurapeko zuzendaritzetako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jar daitezen gora jotzeko errekurtsoak ebaztea.

  3. ¿ Honako zuzendaritza hauek daude Herrizaingo Sailburuordetzan:

    • Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritza.

    • Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.

    • Trafiko Zuzendaritza.

    • Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza.

  1. ¿ Honako eginkizun hauek dagozkio Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari: Apirilaren 3ko 1/1996 Legeak, larrialdiak kudeatzekoak ezartzen duenaren ondorioz Herrizaingo Sailari dagozkion eginkizun eta eskumenak betearaztea eta betetzea. Zehatz dagokio:

    1. Eusko Jaurlaritzaren esku dauden babes zibileko planak egitea, horien ezarpena, mantenimendua eta berrikuspena koordinatzea, eta erabilera ere koordinatzea kasuan kasuko planak bere zuzendaritzari buruz ezartzen dituen xedapenekin bat etorriz.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazioen ardurapeko larrialdietarako planen idazketa bultzatzeko laguntza ematea eta baita, erkidego-mugez kanpoko eremua hartzen badute ere, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean eragin berezia izan dezaketenena ere, legeetan ohartemandako bideak erabiliz betiere.

    3. SOS-Deiak Larrialdietako Koordinazio-Zentroak ¿eratxikiak baititu¿ antolatzea, zuzentzea eta kudeatzea, apirilaren 3ko 1/1996 Legeak, larrialdiak kudeatzekoak, eta arau osagarriek haien esku uzten dituzten helburuetarako benetan balio dezaten.

    4. Apirilaren 3ko 1/1996 Legearen, larrialdiak kudeatzekoaren, 26.2 artikuluak aipatzen dituen jarduteko taktikak prestatzea eta, halaber, haien tratamendurako jarduerak zuzentzea eta jarduteko baliabideak koordinatzea uztailaren 24ko 153/1997 Dekretuko 2. artikuluan jasotakoaren arabera. Dekretu horren bidez onartzen da "Larrialdiei Aurregiteko Bidea ¿ LABI" Euskadiko Babes Zibilaren Plana eta arautzen dira larrialdiei aurregiteko euskal sistemako integrazioko mekanismoak.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoan gerta daitezkeen larrialdi-egoerei aurre egiteko era guztietako bitarteko eta baliabideak sor eta gara daitezen bultzatzea. Bereziki, larrialdi horiei aurrea hartzeko eta horietan eskuhartzeko herritarren partaidetza antolatzeko eta garatzeko ekimenak sustatzea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko arriskuen inbentarioa eta erabilgarri diren bitarteko eta baliabideen katalogoa eguneratuta zaintzea.

    7. Eusko Jaurlaritzaren eskumen peko babes zibileko planen barruan ariketa eta simulazioak antolatzea eta egitea.

    8. Herri Babesaren inguruko gaikuntza politika bultzatu eta aurrera eramatea, larrialdietan eskuhartzen duten giza baliabideen heziketa eta, oro har, herritarrena ere bultzatuz.

    9. Autobabesa sustatzea eta hedatzea, eta, horretan eskumena edo interesa duten beste erakundeen laguntzarekin, ikerlanak eta informazio-programak egitea herritarrentzat, arriskuen berri emateko eta larrialdietan nola jardun azaltzeko ikerlanak eta programak.

    10. Euskal Autonomia Erkidegoan bertan eta kanpoan gertatutako larrialdi eta hondamenetan eta horien tratamenduan espezializatutako dokumentu-fondoa antolatzea; halaber, gai horretaz ikerlanak egitea.

    11. Herri izaerako edo izaera pribatuko erakundeek babes zibilaren inguruan egin ditzaten ekintzen aldeko sustapen politika bultzatu eta aurrera eramatea.

    12. Babes zibilari eta larrialdiei buruzko gaiak zerrendatu eta koordinatzea, edota, behar bada, organo autonomikoak, estatukoak edo nazioartekoak zuzentzea edo horietan parte hartzea.

  2. ¿ Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari atxikita geratuko dira Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak (SOS-Deiak). Honako araupean daude zentro horiek: larrialdiak kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen III. tituluan; "Larrialdeei Aurregiteko Bidea ¿ LABI" Euskadiko Babes Zibilaren Plana onartzen duen eta larrialdiei aurregiteko euskal sistemako integrazioko mekanismoak arautzen dituen uztailaren 24ko 153/1997 Dekretuarenean; jardunak koordinatzeko zentroak sortzeko martxoaren 8ko 84/1983 Dekretuarenean; eta Eusko Jaurlaritzako Kontseiluaren 1998ko uztailaren 15eko Akordioarenean, horren bidez onartzen baita larrialdietako deiei 112 telefono-zenbakiaren bitartez kasu egiteko zerbitzua emateko erakundearen izaera.

  3. ¿ Zuzendaritza honi atxikitzen zaio, ondorio guztietarako, Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari Laguntzeko Zerbitzua (LALZ), Ertzaintzako kideen funtzionario-estatutuarekin zerikusia duten gaiak salbu.

  1. ¿ Honako eginkizun hauek dagozkio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari, Dekretu honen 2. puntuan Zuzendaritzako lurralde-bulegoei izendatutakoen kaltetan gabe:

    1. Kasinoak, bingoak, jolas- eta joko-aretoak jarri, zabaldu, moldatu, jardunean jarri eta berriztatzeko baimena ematea, eta baita Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudian aipatutako joko-mota guztietarako ere.

    2. Joko-jarduerarekin zerikusia duten eginkizunak betetzeko beharrezko lanbide-agiriak eman, berriztatu, eta, hala badagokie, indargabetzea.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan joko-mota desberdinak ustiatzeko enpresak eratzeko baimenak ematea; baita enpresetan aldaketak egitekoa, enpresak berriztatzekoa edota, hala behar izanez gero, ezabatzekoa ere.

    4. Joko-makinak ustiatzeko baimenak ematea eta, kasuan kasu, baimena berritzea edo iraungitzat erabakitzea.

    5. Joko eta ikuskizun publiko eta jolas-jardunetan zigortzeko ahalmena kontrolatu, ikuskatu eta erabiltzea, Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 32.1 artikuluan, eta Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 38.3 b) artikuluan jasotako zigorrak, eta indarrean dauden arauek izenda diezaizkiotenak jarriz.

      Aipatutako zigor-espedienteak Zigor eta Errekurtsoen Zerbitzuak izapidetuko ditu.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoan baimendu beharreko jokorako material, osagai, tresna edo elementuak finkatu, homologatu eta ikuskatzea.

    7. Ikuskizun eta jolas-jardunen alorrean Herrizaingo Sailari izendatutako eskumen guztiak egiteratzea, beste jardun-sailei izendatutakoak izan ezik.

    8. Joko eta ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak zerrendatu eta koordinatzea, edota, behar bada, organo autonomoetan, estatukoetan edo nazioartekoetan zuzendu edo parte hartzea, Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jardueretarako Euskal Herriko Kontseiluari dagozkion koordinazio-ahalmenen kaltetan gabe.

    9. Zuzendaritza honenak diren gaiei dagozkien datuen bilketa, analisia eta bideraketa antolatu eta ustiatzea; halaber, Zuzendaritza honen eskumen pekoak diren joko eta ikuskizun-gaietako estatistikak eta ikerketak egitea.

  2. ¿ Zuzendaritza honen menpe dauden joko eta ikuskizunetako lurralde zerbitzuek zuzendariak izendatzen dien eskumen eta ahalmenen arabera jardungo dute dagokien lurraldean.

    1. Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiteko baimenak ematea, zezen-ikuskizunetarako eta ezaugarri bereziak dituzten beste batzuetarako izan ezik, horrelakoetarako baimenak ematea zuzendariak beretzat gordetzen badu.

    2. "A" motako eta "B" motako makinei dagozkien izapideak egitea eta baimenak ematea, ustiaketa-baimenak eta jabez aldatzekoak izan ezik.

    3. Beharrezko lanbide-dokumentuak ematea eta berritzea bingo-aretoetan jardun ahal izateko.

    4. Dagokion lurraldeko ikuskapenarekin baterako koordinazioa.

  3. ¿ Ezarritako eginkizun horiek betetzeko, Ertzaintzako Joko eta Ikuskizun Atala, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren menpeko izango da jardunez Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 34.2 artikuluaren eta Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legeko 25. artikuluaren arabera.

    Orobat, joko eta ikuskizunen politikak finkatzeko, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak horretarako behar duen informazioa Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritzari eta Krimen Gaietarako Zuzendaritzari eskatzerik izango du.

  1. ¿ Honako eginkizun hauek dagozkio Trafiko Zuzendaritzari:

    1. Trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide-segurtasunari buruzko arauen aurkako lege-urratzeagatik has daitezen zigor-espedienteen izapideak egitea eta erabakitzea, legeetan xedatutakoarekin bat etorriz.

    2. Ezaugarri tekniko berezikoak direlako edo karga zatiezina garraiatzen dutelako, arauz ezarritako gehienezko tamaina eta neurriak gainditzen dituzten ibilgailuentzako baimen bereziak ematea.

    3. Lasterketa, txapelketa, lehiaketa eta, oro har, kirol-saioetarako baimena ematea, zati batean edo osoan Euskal Autonomia Erkidegoko hiriarteko bideetatik egin behar direnean.

      Ekitaldi horiek direla eta, jendetza handia bilduko dela aurreikusten denean, horrek dakartzan segurtasun-mailako arazoez, horretan duen eskumena Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritza eta Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzarekin batera burutuko da.

    4. Ibilgailu Historikoen Araudia onartzen duen uztailaren 14ko 1247/1995 Errege Dekretuan ezarritako eginkizun guztietan jardutea.

    5. Gidari-eskola partikularren araudi arautzailean aurreikusitako eginkizunak betetzea. Eginkizun horietakoak dira, besteak beste, gidari-eskola partikularrak irekitzeko eta jardunean jartzeko baimenen erregimenari dagozkionak, zuzendari eta irakasleei baimena emateko erregimena eta aipatutako eskola horien ikuskaritza.

      Trafikoko lurralde-bulegoak bakoitzaren eskumeneko eremuan zerbitzu-organoen bitartez lehen aipatutako ahalmenen guztiez baliatuko dira.

      Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide-Segurtasunaren arloan zigor-jardunbidea arautzen duen araudian ezarritakoaren arabera, Trafikoko lurralde-bulego bakoitzeko isun-arduraduna izango da zigor-espedienteen izapideak egingo dituen organoa; Trafikoko lurralde-zerbitzuko arduradunak dira zigorrak ezartzeko eskumena dutenak.

  2. ¿ Ondoko hau ere Trafiko Zuzendaritzaren eskumenekoa da:

    1. Hiriarteko trafikoaren kudeaketa eta kontrola. Hori betetzeko, berari dagokio Trafikoa Kudeatzeko Zentroa eta helburu horretako gainontzeko instalazioak zuzentzea eta kudeatzea.

    2. Hiriarteko bideetako segurtasuna eta arintasuna hobetzeko jarduerak planifikatzea, zuzentzea eta bateratzea, batez ere hiri-bide eta herri handietarako sarreretakoak, zati eta gune arriskutsu eta trafiko handikoetakoak eta zeharbideetakoak.

    3. Bide publikoetako trafikoaren berri ematea erabiltzaileei.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko bide publikoetako trafikoaren ¿udalen esku ez dagoenaren- kontrola, antolatzea, zaintza eta diziplinako irudiak hartzeko eta aldakiak ateratzeko bideo-kamerak eta beste edozein bitarteko jartzeko agintzea.

    5. Trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzea, indarrean dagoen legediarekin bat.

    6. Bide-hezkuntzako irakasle-titulua eta gidatzen irakasteko eskola partikularretako zuzendariarena lortzeko ikastaroak antolatzea, tituluak ematea eta eskola horietako irakasleentzako eguneratze-ikastaroak antolatzea.

    7. Bide-hezkuntza eta bide-segurtasunaren arloko jarduera-programak planifikatzea eta egitea eta zabalkunde-kanpainak garatzea.

    8. Trafiko eta bide-segurtasunaren arloko azterketak eta ikerlanak egitea.

    9. Trafikoari eta zirkulazio-istripuei buruzko estatistikak egin eta zabaltzea.

    10. Trafiko-istripuei buruzko txostenak eta azterketak egitea.

  3. ¿ Trafikoa zaintzeko, arautzeko eta kontrolatzeko edozein neurri ezartzerakoan, eta bide-segurtasuna mantentzerakoan Trafiko Zuzendaritzak Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritzaren bidez Ertzaintzaren behar diren unitateen laguntza izango du.

    Trafiko zuzendaria izango da aipatutako neurriak garatzeko organo arduraduna, trafiko-eginkizunak dituzten Ertzaintzako unitateen multzoaren gain agintaritza duen organo pertsonabakar batekin aldizka bateratuko dena, eta horri honakoak adieraziko dizkio:

    1. Trafikoa zaintzeko zerbitzuen arteztarauak eta arau-hausteak ¿maiz gertatzen direlako edo arriskua sor dezaketelako¿, trafikoaren antolamenduaren arduradun diren Ertzaintzako unitateen arreta berezia izan behar duten arau-urratzeak.

    2. Zein diren, arriskutsuak direla-eta, zaintzako zerbitzu bereziak behar dituzten bidegune edo zatiak.

    3. Trafikoa zaintzeko ardura duten Ertzaintzako unitateek irudi mugikorrak hartzeko eta erreproduzitzeko baliabideak erabiltzerakoan jarrai beharreko bideak eta arteztarauak, trafikoko eta bide-segurtasuneko araudiaren helburuak lor daitezen.

    4. Martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretuaren 5 artikuluko o) idatz-zatian azaltzen diren aurretiazko kontrolen esparrua, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioko eta Bide Segurtasunaren Legearen testu artikulatua onartzen duena.

    5. Abiadura-kontrolak egiteko arteztarauak.

      Trafiko zuzendariak eta Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritzak izendatutako organo pertsonabakarrak batera aztertuko dituzte jarduera-planak, koordinazio osoz bete daitezen.

      Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritzari dagokio Trafiko Zuzendaritzatik emandako aginduak polizialki zertzea. Hala ere, berariaz aurreikusitako premialdiko kasuetan, zuzendaritza horrek zuzenean jo ahal izango du Trafikoko lurralde-unitateetara, Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritzak izendatutako organoari ahalik eta azkarren jakinarazita.

  4. ¿ Trafiko-arloan erakunde desberdinen laguntza bermatzeko, Trafiko Zuzendaritzari dagokio:

    1. Errepidetiko eta bideetatiko garraioaren zaingoa, segurtasuna, ikuskapena eta salaketa-eginkizunak betetzerakoan foru aldundiekin elkarlanean aritzea eta hiriarteko seinalizazioak erabakitzea.

    2. Errepideetako gaietan eskumena duten administrazioekin lankidetza sustatzea, elkarri laguntzeko bakoitzaren eskumenak erabiltzen.

    3. Beste herri-administrazioetako organo baliokideekin hartu- emanak sortu eta elkarlanerako jarraibideak finkatzea.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste organo batzuekin lankidetzan aritzea, batez ere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin bide-segurtasunari buruzko berariazko programazioa lortzeko ikastetxeetarako, eta Osasun Sailarekin edari alkoholdunek, droga toxikoek, estupefazienteek eta sustantzi psikotropikoek istripuekiko duten eragina aurreikusteko.

    5. Udaltzaingoekin harremanak sortzea, Euskal Autonomia Erkidegoan trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazioa eta bide-segurtasunari buruzko araudia bete eta interpreta dadin.

    6. Eskualdeetako eta nazioarteko beste administrazioekin lankidetzan aritzea Europa barneko errepideen sareko trafikoaren kudeaketari eta trafikoko informazioaren elkartrukeari dagokionean

  5. ¿ EAEko Bide Segurtasun Batzordearen Komite Iraunkorraren lehendakaria Trafiko zuzendaria izango da, EAEko Bide Segurtasun Batzordea eratzeko otsailaren 9ko 22/1993 Dekretuaren 7. a) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz; aipatutako Araudiko 8. artikuluan izendatzen zaizkion eginkizunak beteko ditu eta Plan hori betetzen den jarraipena egingo du.

    12 artikulua.¿ Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza.

    Honako eginkizun hauek dagozkio Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzari:

    1. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeak Herrizaingo Sailari modu iraunkorrean izendatzen dizkion eginkizun eta eskumen guztiak planifikatu eta garatzea, euren izaera goi-mailakoa izateagatik sailburuaren esku uzten direnak izan ezik.

    2. Estatuko eremuan edo hortik kanpora garatzen diren hauteskunde-prozesu guztien jarraipena egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren ordezkaritza politikoan eragina izan dezaketen neurrian, eta hauteskundeetako arauak aztertu eta biltzea.

    3. Indarrean dagoen hauteskunde-legean finkatutako irizpideen arabera urteko diru-laguntza sozio-politikoen zenbatekoa nola banatu proposatzea.

    4. Beharrezko dokumentuen datu-baseak prestatu eta mantentzea Sailaren informazio-politika eraginkor bat lortzeko.

    5. Intranet Dokumentala kudeatzea, Herrizaingo Sailak eskainitako interes orokorreko dokumentu-informazioko zerbitzua denez, informazio automatizatua emateko bai bibliografikoa bai prentsa, irrati eta telebistakoa zein Internetekoa.

    6. Sailaren intereseko informazio-agirien azterketa, ikerketa eta sailkapenaren eginkizunak garatzea.

    7. Saileko politika era ezin hobean aurrera eramateko eta administrazio-zerbitzuak ahalik eta onenak izan daitezen beharrezko diren bibliografi eta teknikazko agiri guztiak katalogatzeko organo moduan aritzea.

  1. ¿ Polizia-jardunarekin zerikusia duen pertsona eta ondasunen segurtasun alorrean eta herritarren segurtasun alorrean Herrizaingo Sailari izendatzen zaizkion eginkizunak dagozkio Segurtasun Sailburuordetzari, polizia-jarduna aurrera eramateko beharrezko bitarteko eta sistema lagungarrien hornikuntza eta kudeaketa barne.

  2. ¿ Saileko sailburuaren goi-aginpean, Segurtasun sailburuordeari dagokio Ertzaintzaren zuzeneko agintaritza eta horren menpeko diren ertzain-unitate eta zerbitzuen zuzendaritza, ikuskaritza eta koordinazioa.

    Segurtasun sailburuordeari, horiez gain, honako eginkizun hauek dagozkio:

    1. Ertzaintzaren eta zerbitzu lagungarrien ezarrera planifikatzea, eta lanpostu-zerrendak prestatzea.

    2. Ertzaintzaren antolakuntza orokorra eta maila eta espezialitate bakoitzean egon daitezen langile-premiak erabakitzea, ondoren aukeraketa eta prestakuntza-aldiak eta egin beharreko ebaluaketak zertzeko.

    3. Beste polizia-kidego batzuekin koordinatuta aritzeko Autonomia Erkidegoaren irizpide orokorrak erabakitzea.

    4. Ekonomi-jarduneko plan eta proiektuak prestatzea eta horien ezarpena koordinatzea.

    5. Ertzaintzako langile funtzionarioen izendapen askeko postuak hornitzea, horretarako aurretik deialdi publikoa eginda

    6. Ertzaintzako kideen estatutu erregimena ezartzeko administrazio egintza eta ebazpen guztiak, beste organo batzuei beren-beregi izendatu ez bazaizkie, eta, bereziki, diziplina-arloko agintea, uztailaren 17ko 4/1992 Legeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzkoak aurreikusten duenez eta maiatzaren 3ko 170/1994 Dekretuan, Euskal Herriko polizia kidegoen diziplina-erregimenaren Araudia onartzen duenean, ezartzen duenez.

      Sailburuordeari ere dagokio, Ertzaintzako funtzionarioek administrazioari edo partikularrei eragindako kalteak direla-eta, dagokien erantzukizuna eskatzeko prozedurak ebaztea.

    7. Otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoak (Herritarren Segurtasuna babesteari buruzkoak) autonomia erkidegoari aitortzen dizkion eskumenak, hain zuzen ere beste organo batzuei berariaz eman gabekoak, erabiltzea.

    8. Ertzaintzak toki publikoetan bideo-kamerak erabili eta baimentzeko eskumenez baliatzea, beti ere uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuarekin bat.

    9. Segurtasun Pribatuari buruzko uztailaren 30eko 23/1992 Legean aurreikusitako administrazio-ahalmenak, hain zuzen ere beste organo batzuei berariaz eman gabekoak, erabiltzea.

    10. Ertzaintzako kideek bete beharreko polizia-zerbitzu publikoari buruzko jarraibideak ematea.

  3. ¿ Segurtasun sailburuordeari dagokio Polizia Zerbitzuetako Datuak Lantzeko Zentroaz eta bera osatzen duten fitxategiez arduratzea, beti ere Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko 4/1992 Legearen arabera.

  4. ¿ Ondoko zuzendaritza hauek Segurtasun Sailburuordetzaren mende daude:

  1. ¿ Segurtasun Sailburuordearen Kabinetea.

  2. ¿ Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritza.

  3. ¿ Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Zuzendaritza.

  4. ¿ Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

  5. ¿ Giza Baliabideen Zuzendaritza.

  1. ¿ Segurtasun Sailburuordearen Kabineteak, zuzendaritza-maila duela, laguntza emango dio sailburuordeari aurreko artikuluan emandako eginkizunak eta eskumenak bete eta erabiltzeko. Aipatutako eginkizunez gain honako hauek ere izango ditu:

    1. Polizia-erakundearen eta bere zerbitzuen proiektu eta jardun-plan orokorrei buruzko informazioa izatea eta aholkuak ematea. Ildo horretan, zerbitzuak eraginkortasunez kudeatu eta kontrolatzeko sistema, metodo eta prozedurei buruzko azterlanak, dokumentazioa eta proposamenak emango dizkie zuzendaritza-organoei.

    2. Poliziaren zerbitzua hobetzeko lanbide-teknikak eguneratu eta hobetzen dituzten polizia-alderdiei buruz poliziaren barruan egiten diren proiektu eta txostenetan aholkuak ematea.

    3. Ertzaintzako funtzionarioak izan gabe poliziaren bulego eta eraikinetara ohikotasunez sartzen diren pertsonen dokumentazioa eman eta kontrolatzea.

    4. Ertzaintzaren aldizkaria antolatu eta kudeatzea.

    5. Polizia Zerbitzuak Hobetzeko Ekimenen Bulegoa antolatu eta kudeatzea, eta gizarte-ezagutzetan sakontzea Ertzaintzari dagokionez.

    6. Polizia-interesa duten estatistikak lantzea, datu-bilketako prozesua antolatzea, bildutako datuak aztertu eta prospekzioa egitea, datuak ustiatzea eta horiei barne-hedapena ematea. Horren guztiaren helburua da saileko arduradunen erabakiak hartzeko prozesuei laguntza ematea.

    7. Artxibategi eta polizia-erregistroen ezaugarriak, segurtasun-betebeharrak eta antolatzeko modua zehaztea, eta horiek guztiak zaintzea. Segurtasun Sailburuordetzari dagokio, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Batzordearen hitzarmen eta hortik sortutako batzordeen erabakiak eta agiriak artxibatu eta horien jarraipena egitea. Polizia-gaietako fondo bibliografikoak kudeatzea, bai eta itzulpen eta interpretaritzako laguntza zentralizatua emateko zerbitzuak kudeatzea ere.

    8. Polizia-zerbitzu publikoaren araubide juridikoari buruzko aholkuak ematea Ertzaintzako zuzendaritza-organoei.

    9. Otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoak (Herritarren Segurtasuna babesteari buruzkoak) eta uztailaren 30eko 23/1992 Legeak (Segurtasun Pribatuari buruzkoak) aurreikusten duten zehapen-erregimenari buruzko espedienteak ireki eta izapidetzea.

    10. Ertzaintzako funtzionarioek administrazioari edo partikularrei eragindako kalteak direla-eta, dagokien erantzukizuna eskatzeko prozedurak ireki eta izapidetzea.

    11. Uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziak toki publikoetan bideo-kamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen duenak) Segurtasun sailburuordeari ematen dizkion eskumenak erabiltzen laguntzea sailburuordeari berari.

    12. Polizia Zerbitzuetarako Datuak Lantzeko Zentroa kudeatzea. Hona hemen kudeaketaren gaia: behar diren antolamendu-neurriak zehaztu eta erabakitzea norberaren datuen segurtasuna eta herritarren eskubide-erabilera bermatzeko eta datuen aldaketa, galera, tratamendua edo irismen ez-baimendua galarazteko, beti ere norberaren datuen tratamendu automatizatua arautzen duen araudiarekin bat.

    1. Segurtasun publikoaren arloa dela-eta beste instituzio edo erakunde publiko edo rpibatuekiko harremanak sustatu, koordinatu eta bideratzea; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango Herrizaingo Saileko beste zuzendaritzen eskumenetarako.

    2. Sailburuordetza honen mendeko polizia-unitateetako plantilla organikoen proiektuak, aldaketak edo ezabatzeak proposatzea Giza Baliabideen Zuzendaritzari.

    1. Zuzendaritzari atxikitako lan-kontratuko langileen ohiko kudeaketa egitea; bateragarritasun-espedienteak ebaztea; derrigorrezko erretiroak eta ezintasun fisikoengatikoak aitortzea; diziplina-ahalmenez, kaleratzeko ahalmenaz izan ezik, baliatzea; lizentziak eta baimenak ematea; eta langile horien lanpostuen zerrenda proposatzea Zerbitzu Zuzendaritzari.

  2. ¿ Organikoki, Segurtasun sailburuordearen Kabineteari atxikita daude Prentsa Zerbitzua eta LAZLZ Unitatea; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango Dekretu honetako 5.2 eta 9.3 artikuluak, hurrenez hurren, ezartzeko.

Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritzak honako eginkizunak ditu:

  1. Euskadiko herritarren segurtasuna hobetzeko neurriak eta dispositiboak prestatu eta Segurtasun sailburuordeari proposatzea.

  2. Ertzaintzaren lurralde-unitateen zuzeneko agintea (Poliziako lurralde-buruzagitzen bidez) eta lurralde historikoetako agintaritza- eta kontrol-zentroen gaineko agintea.

  3. Herrizaingo Sailari Miñoien, Foralen eta Mikeleteen Sekzioen polizia-zerbitzu publikoaren arloan dagozkion ahalmenez baliatzea, beti ere bat eginik uztailaren 17ko 4/1992 Legeak (Euskal Herriko Poliziari buruzkoak) 110. artikuluan eta bat egiten dutenetan aurreikusitakoarekin.

  4. Ekintza-taldeen, Talde Mugikorraren, Lehergailuak Indargabetzeko Unitate Bereziaren eta Helikopteroen Unitatearen zuzeneko agintea, Ekintzetarako Baliabideen buruaren bidez.

  5. Dekretu honetako 11. artikuluarekin bat, Trafiko Zuzendaritzak finkatzen dituen jarraibide eta helburuak betetzeko polizia-baliabideak erabiltzea.

  6. Zuzendaritza honen mendeko polizia-unitateetako plantilla organikoen proiektuak, aldaketak edo ezabatzeak proposatzea Giza Baliabideen Zuzendaritzari.

  7. Bilera eta manifestazio eskubideez baliatzean agintariei dagozkien eginkizunak betetzea eta, oro har, segurtasunerako garrantzizkoak diren gertakizun eta jardueren aurrean herritarren segurtasuna babesteko beharrezko neurriak hartzea.

  8. Herritarren Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan aurreikusitako gaietako zehapen-prozedurak ebaztea. Prozedura horietan, gehienez ere 5.000.000 PTAko isunak jarri ahal izango dira, bai eta aipatutako Legeko 28. artikuluak hutsegite larritzat jotako ekintzak zigortzeko gainerako zehapenak ere.

  9. Abenduaren 24ko 309/1996 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituenak) Segurtasun Sailburuordetzari emandako eginkizunak. Hori dela-eta honakoak ere dagozkio: segurtasun pribatuko erakunde, zerbitzu eta jardunak baimendu, ikuskatu eta kontrolatzea aipatutako Dekretuaren arabera; baimendutako enpresen erregistroa eramatea; eta bost milioira arteko isunak jartzea, bai eta arau-hauste arin eta larritzat jotako ekintzak zigortzeko gainerako zehapenak ere.

  10. Ertzaintzak bideo-kamerak toki publikoetan erabili eta baimentzeari buruz uztailaren 21eko 169/1998 Dekretuak ematen dizkion eginkizunak.

  11. Ertzaintzako zentro eta unitateetan ezarri beharreko segurtasun-neurri, -arau eta -elementuei buruzko irizpideak zehaztea ukitutako zuzendaritzekin batera. Berari ere dagozkio, batetik, Herrizaingo Saileko komunikazio-azpiegiturak eta, bestetik, instituzioetako eraikin eta instalazioen segurtasun-neurriei buruzko aholkuak ematea.

  1. ¿ Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Zuzendaritzak honako eginkizunak ditu:

    1. Krimen-gaietarako Ertzaintzaren arloko politikak landu eta Segurtasun sailburuordeari proposatzea.

    2. Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Buruzagitzan sartuta dauden unitateen zuzeneko agintea.

    3. Polizia judizial gisa eta krimen-gaiak ikertzeko polizia gisa egindako lanak bideratu eta zuzentzea.

      Horretarako, Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritzari organikoki atxikitako Ertzaintzako lurralde-unitate, -sekzio eta -zerbitzuek, polizia-aginteko katearen bidez, Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Zuzendaritzak zehaztuko dituen helburu eta jarraibideak beteko dituzte ikertze-lanetan jarduten dutenean.

      Krimen Gaietarako Ertzaintzaren Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, halaber, zein ikerketa egiten ari diren Ertzaintzako unitate, sekzio eta zerbitzuetan, eta noraino bete diren aipatutako helburu eta jarraibideak.

    4. Polizia judizialaren arduradun denez, ministerio fiskal eta agintaritza judizialarekiko harremanak izatea.

    5. Krimen-gaiei buruzko informazioaren arloan, beste segurtasun-kidego batzuekiko koordinazioa bideratzea.

    6. Uztailaren 21eko 169/1998 Dekretuak Euskadiko Ertzaintzak bideo-kamerak toki publikoetan erabili eta baimentzeari buruz ematen dizkion eginkizunak.

    7. Zuzendaritza honen mendeko polizia-unitateetako plantilla organikoen proiektuak, aldaketak edo ezabatzeak proposatzea Giza Baliabideen Zuzendaritzari.

  2. ¿ Ertzaintzaren Joko eta Ikuskizun Atala, organikoki, zuzendaritza honen mende egongo da.

  1. ¿ Baliabide Orokorren Zuzendaritzak, besteak beste, honako ardura hauek ditu: Ertzaintzaren aurrekontu- eta ekonomia-kudeaketa; Ertzaintza baliabideez hornitzea; eta Ertzaintzak bere egitekoak betetzeko behar dituen egitura fisikoak, sistema informatikoak eta telekomunikazioak hornitu etakudeatzea. Hartara, hurrengo idatz-zatietan garatzen diren eginkizunak betetzea Zuzendaritza honen esku geratzen dira.

    Era berean, Herrizaingo Sailburuordetzaren ardurapeko segurtasun-jarduerekin loturik dauden sistema informatikoak eta telekomunikazioak eskainiko ditu, mantenimendua barne, Zuzendaritza honek, baina Sailburuordetzaren kontura.

  2. ¿ Ekonomia- eta aurrekontu- jardunei buruz batetik, eta administrazio- eta ondare-kontratazioari buruz bestetik, honako eginkizun hauek izango ditu Zuzendaritza honek bereziki:

    1. Ertzaintzaren aurrekontu-programaren kudeaketa eta jarraipena, eta horri buruzko kudeaketa-dokumentuen izapidetzea, salbuespena direla Dekretu honetan Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitzen zaizkion ardura hauek: aurrekontu-aldaketak, ekonomia-kudeaketaren koordinazio, bultzapen eta jarraipeneko gainerako eginkizunak.

    2. Langileen gastuen aurreikuspena eta kontrola, Segurtasun Sailburuordetzako organoei atxikitako Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileei dagokienez. Eginkizun hori Baliabide Orokorren Zuzendaritzarekin batera burutuko da.

    3. Herrizaingo Sailaren kontratazio-organoari dagozkion eskumenak, kontratuen helburua polizia-jarduera bada, eta hasierako aurrekontua 50.000.000 PTAtik gorakoa ez bada (300.506,05 euro).

      Lege-araubidean Herrizaingo Sailaren esku utzitako administrazio- eta ondare-kontratazioko espedienteak prestatzea eta izapidetzea, helburua polizia-jardueraren ingurukoa baldin bada. Halaber, helburu bereko baina beste sail batzuetako organoen eskumeneko espedienteak bultzatzea.

    4. Ertzaintzaren aurrekontu-programari dagozkion Sailaren gastuak onartzea, baldin eta 50.000.000 PTAtik gorakoak ez badira (300.506,05 euro).

  3. ¿ Baliabide-hornikuntza eta informazio nahiz telekomunikazioen azpiegitura eta sistemen dotazioa eta kudeaketari dagokienez, Zuzendaritza honen ardurak honako hauek dira:

    1. Baliabideen hornikuntza eta dotazioaren erantzukizuna, Ertzaintzaren ibilgailuak barne, baita ibilgailuen kudeaketaren kontrola ere.

    2. Herrizaingo Sailaren eraikinei dagokienez, Zuzendaritza honetan gainbegiratzeko berariazko zerbitzua egingo da: obra-proiektuak, ikuskaritza teknikoa, kalitate-kontrola, eta egiaztagirien jarraipena. Era berean, Herrizaingo Sailarenak diren eta segurtasun-jarduerekin loturik dauden informatika eta telekomunikazioko instalazioen mantenimendua bere gain dauka.

    3. Segurtasun Sailburuordetzaren informazio-teknologien eta telekomunikazioen planak eta programak egitea, Sailburuordetzaren gainontzeko organoekin batera. Eta programa horien ondoriozko informatika-zerbitzuak ematea.

    4. Segurtasun Komunikazioen Sare Ofizialaren plangintza, diseinua, kudeaketa eta mantenimendua, baita segurtasun-jarduerak helburu duten gainerako tresna eta sistemak ere.

  4. ¿ Zuzendaritzari atxikita dagoen lan-kontratuko langileen ohiko kudeaketa, bateragarritasun-espedienteen ebazpena, derrigorrezko eta ezintasun fisikoko erretiroak onartzea, diziplina-ahalmenak erabiltzea ¿kaleratzeak izan ezik¿, lizentziak eta baimenak ematea, eta Zerbitzu Zuzendaritzari lan-kontratuko langileen lanpostu-zerrendak proposatzea.

  1. ¿ Giza Baliabideen Zuzendaritzak bere gain dauzka ertzainen estatutu-araubidea kudeatzea eta ezartzea, eta Ertzaintzaren giza baliabideen politikak aztertu, bultzatu eta garatzea. Batez ere honako hauek izango ditu eginkizun:

    1. Ertzainei dagokien araubidearen ohiko kudeaketa eta aplikazioa. Hartara, hurrengo ahalmen hauek izango ditu:

      1. Sailaren izenean aritzea ertzainen ordezkari sindikalekiko harremanetan, eta arlo horretako negoziazio kolektiboaren zuzendaritza eramatea.

      2. Ertzainak lanpostuez jabetzea, administrazio-egoerak onartzea, jarduneko egoerara berriro onartzea, bigarren jarduerara pasatzea ezgaitasunagatik, eta derrigorrezko zein ezintasunagatiko erretiroak onartzea.

      3. Bertaratze-kontrola. Berariazko erabakia behar duten lizentziak eta baimenak ematea.

      4. Bateragarritasun-espedienteak erabakitzea.

      5. Ertzainen hirurtekoak eta emandako zerbitzuak onartzea.

      6. Ertzainen araubide juridikoa eta lansariena kudeatzea eta aplikatzea, barne direla nomina kudeatzea, zerbitzuagatiko kalteordain eta konpentsazioen araubidea, maileguak eta gizarte-onurak eman eta kudeatzea, Ertzaintzaren lan-egutegia aztertu, irizpena eman, negoziatu eta jarraipena egitea.

      7. "Ertzaintzako Langileak Kudeatzeko Prozedurak" direlakoen informazio-sistemak razionalizatzeko eta mekanizatzeko neurriak aztertu, proposatu eta ezartzea.

      8. Segurtasun sailburuordeari lanpostuen zerrendak eta ondorengo kudeaketa proposatzea, lanpostuak betetzeko lehiaketetarako deialdiak egin eta ebaztea, eta zerbitzu-eginkizunak eman eta kentzea.

      9. Ertzaintzako langileen gastuen aurreikuspena eta kontrola, Baliabide Orokorren Zuzendaritzarekin batera.

      10. Langileen Erregistroa zuzendu eta kudeatzea, eta ziurtagiriak ematea ertzainen lan-gorabeherei, egoerei eta aitorturiko eskubideei buruz.

      11. Ertzaintzaren hizkuntza-normalkuntzaren analisia, barne-plangintza, jarraipena eta prozesuaren ebaluazioa.

    2. Lan-arriskuen aurreikuspena antolatzea, eta ertzainak zaintzeko berezko zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.

    3. Giza baliabideen politikak aplikatu, garatu eta bultzatzea Ertzaintzan. Baliabideak ahalik eta ondoen erabiltzeko, honela jokatuko da:

      1. Ertzainen prestakuntza-politikaren diseinuan, plangintzan eta ebaluazioan partehartzea, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiarekin batera.

      2. Informazio eta barne-komunikazioko sistemen diseinua, ezarpena eta kudeaketa.

      3. Giza baliabideak egokiro kudeatzeari begira egin diren ekimenetatik eta kalitate-proiektuetatik ateratako razionalizazio-neurriak ezartzea.

      4. Giza baliabideak egokiro kudeatzeko jarraibideak eta oharrak ematea.

      5. Ertzaintzaren antolamenduan eta ondorengo ebaluazioan partehartzea.

  2. ¿ Giza Baliabideen Zuzendaritzari ere dagokio ertzainen kalte-erreklamazioa eta abokatu-asistentzia eramatea, baita Giza Baliabideen arloko txosten juridikoak egitea ere.

  3. ¿ Segurtasun Sailburuordetzako zuzendaritzei atxikitako Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileei dagokienez, honako ardura hauek ditu Giza Baliabideen Zuzendaritzak:

    1. Lan-arriskuak saihesteko funtzioa antolatzea, eta aurreikuspen-zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.

    2. Hizkuntza-normalkuntzaren prozesuari jarraipena egitea, Segurtasun Sailburuordetzako organoei atxikitako Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileei dagokienez.

    3. Langileen prestakuntza- eta hobekuntza-plan eta programak bultzatu eta prestatzea, HAEEren eskumenei ezer kendu gabe.

    4. Giza Baliabideen Zuzendaritzari atxikitako lan-kontratuko langileen ohiko kudeaketa egitea; bateragarritasun-espedienteak ebaztea; derrigorrezko erretiroak eta ezintasun fisikoengatikoak aitortzea; diziplina-ahalmenez, kaleratzeko ahalmenaz izan ezik, baliatzea; lizentziak eta baimenak ematea; eta lan-kontratuko langile horien lanpostuen zerrenda proposatzea Zerbitzu Zuzendaritzari.

  1. Segurtasun eta Herrizaingo Sailburuordetzen eginkizunak eta funtzioak Herrizaingo sailburuak beteko ditu edo kasuan kasu berak izendatzen duen Sailburuordetzako zuzendariak.

  2. Zuzendariei dagozkien eginkizunak eta funtzioak haietako bakoitzaren sailburuordeak beteko ditu edo berariaz horretarako izendaturiko zuzendariak.

    Sailburuaren menpe zuzenean dauden zuzendarien ordezkotza hark kasu bakoitzerako erabakitzen duenaren arabera egingo da.

    1. ¿ Lurralde-bulegoetan lanpostuak hutsik daudenean, edo horiek betetzen dituztenak kanpoan edo gaixorik badaude, menpe dauden Zuzendaritzako titularraren esku geldituko da kasuan kasuko ordezkoak jartzea.

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 5. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen hamargarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aintzat harturik, Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lanpostutzat honako hauek joko dira: Herrizaingo Saileko lan-kontratukoen 1997ko Hitzarmen Kolektiboan hartzen diren langileenak. (38 zk.ko EHAA, 1998-02-25).

Indargabe geratzen dira 108/1996 Dekretua, maiatzaren 14koa, Herrizaingo Sailaren egitura organikoarena; 212/1986 Dekretua, irailaren 24koa, Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoa sortzeko dena; 1998ko irailaren 24ko Agindua, Herrizaingo sailburuarena, Herrizaingo Sailaren Bidezaingo Batzordea sortzeko dena; eta Dekretu honetan ezarritakoaren aurka dauden gainerako maila bereko edo apalagoko xedapenak.

a) 3. artikuluaren 1. idatz-zatian "Segurtasun Sailburuordetza"ren ordez, "Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritza" jarriko da.

b) 4., 5., 6. artikuluetan eta 8. artikuluaren 1. idatz-zatian "Segurtasun Sailburuordetza"ren ordez, "Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritza" jarriko da.

c) 9. artikuluaren c) idatz-zatian "Segurtasun sailburuordea" jartzen duen tokian, "Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritza" jarri behar da.

d) 10. artikuluan "Segurtasun sailburuordea" jartzen duen tokian, "Segurtasun sailburuordearen Kabinetearen Zuzendaritza" jarriko da.

e) 12. artikuluaren 1. idatz-zatiaren c) letra honela geratuko da:

"c) Segurtasun sailburuordeari, hamar milioi pezeta arterainoko isunak ezartzeko eta, arau-hauste oso larriak, larriak eta arinak direla-eta, gainerako zigorrak ezartzeko".

f) 12. artikuluaren 1. idatz-zatiaren d) letra honela geratuko da:

"d) Herritarren Segurtasunerako Zuzendariari, bost milioi pezeta arterainoko isunak ezartzeko eta, arau-hauste larriak eta arinak direla-eta, gainerako zigorrak ezartzeko".

  1. ¿ Euskadiko herrizainen kidegoetako lanpostuak hornitzeko erregelamendua onartzen duen abenduaren 22ko 288/1998 Dekretuaren 4., 24. eta 25. artikuluetan aipatzen den "Segurtasun Sailburuordetza"ren ordez, "Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritza" jarri behar da.

  2. ¿ Bigarren jarduerako administrazio-egoerara igarotzeko zenbait xehetasun jasotzen duen urtarrilaren 27ko 7/1998 Dekretuaren ondorengo artikuluak honela geratuko dira:

    2. artikuluaren 3. idatz-zatian "Segurtasun sailburuordea"ren ordez, "Giza Baliabideen Zuzendaritza" jarri behar da.

    1. Lehenengo xedapen gehigarria kendu egiten da.

    2. Bigarren xedapen gehigarrian "Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren Zuzendaritza"ren ordez, "Giza Baliabideen Zuzendaritza" jarri behar da.

  1. ¿ Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoaren egitura aldatzen duen Herrizaingo sailburuaren 1992ko abenduaren 28ko Aginduan aurreikusten den aukerari eutsiz, Segurtasun Sailburuordetzari atxikitako Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen egitura Herrizaingo sailburuaren aginduz aldatuko da dekretu honetan ezarritakora egokitzearren.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko urriaren 19an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.