Arautegia
Inprimatu303/1999 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 160
- Hurrenkera-zk.: 3617
- Xedapen-zk.: 303
- Xedapen-data: 1999/07/27
- Argitaratze-data: 1999/08/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Deskribapenak
Testu legala
Lehendakariaren urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu zituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen. Dekretu horren bidez, Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailen egitura berrantolatu egin da eta Administrazioko sailen artean eskumenak banatu egin dira berriro ere. 1999-2000 legegintzaldirako Jaurlaritzaren programa osatzen duten konpromiso programatikoak ahalik eta eraginkortasun handienaz burutzeko egin da hori guztiori.
Dekretu horren 11. artikuluan, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari dagozkion egitekoak eta jardun-arloak jasotzen dira. Legegintzaldi honetan, ekonomia plangintza, ekonomia azterlan eta metodoak, ekonomia koiuntura eta aurreikuspena, eta estatistikari buruzko egitekoak eta jardun-arloak aipatu sailetik kendu eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren eskumenen barruan sartu dira.
Hori dela eta, razionalizazio, eraginkortasun eta deskontzentrazio irizpideak kontutan hartuta, beharrezkoa da antolamendu eta egitekoen mailako sistema berri bat prestatzea, sail honi dagozkion arloetan behar den bezalako jardute publikoa bermatzeko.
Arau horren lehenengo azken xedapenean aurreikusitakoaren arabera, dekretu honek Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen ditu, azken xedapen horretako 2 eta 3. paragrafoetan adierazitako antolaketa irizpideei eta aurreikuspenei jarraituz.
Egitura horrek hiru sailburuordetza izango ditu: Justizia Sailburuordetza, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza eta Gizarte Arazoetarako Sailburuordetza. Sailburuordetza horiek, bestalde, zuzendaritzak izango dituzte, bakoitzari dagozkion arlo bereziak kontutan hartuta.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa, Kabinetearen Zuzendaritzaz ¿sailburuari laguntzeko egitekoak ditu¿, Zerbitzu Zuzendaritzaz eta Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaz osatuko da. Horiek organo horizontalak izango dira, zuzenean sailburuaren menpe daudenak.
Justizia Sailburuordetzak egiteko hauek izango ditu: Botere Judizialarekiko harremanei dagokienez eta Justizia Administrazioan jarduten duten instituzio eta organoekiko, Sailak dituen eskumenak betetzea; administrazio horrek ongi jarduteko behar dituen baliabideak jartzea, balore demokratikoak eta giza eskubideak sustatzea, behar diren neurriez, eta espetxeei buruzko eskumenak.
Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza ondoren aipatzen diren arloei dagokienez administrazio honek dituen eskumenak eta egitekoak hartzen dituen organoa da: lan harremanak, enplegu eta prestakuntza politikak, gizarte ekonomia eta kooperatibismoaren arloko jardunak, Gizarte Segurantza antolatzea eta administratzea, erakunde horren erregimen ekonomikoa eta Gizarte Aurreikuspenerako Borondatezko Erakundeen alorreko ekintzak.
Azkenik, Gizarte Arazoetarako Sailburuordetzak izendaturik dituen egitekorik behinenak hauek dira: gizarte zerbitzuen alorreko ekintzak antolatzea eta koordinatzea eta drogamenkotasunaren alorreko jarduna. Ildo horretan, alor horien gainean eman diren azken legeen garapena planifikatu eta bultzatuko du, hala nola, gizarte zerbitzuena, gizarte bazterkeriaren aurkakoa, prebentzioarena, eta drogamenkotasunaren alorreko laguntza eta gizarteratzearena.
Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko uztailaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu zituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuko 11. artikuluan finkatzen diren egitekoak eta eskumenak dagozkio, dekretu honetan aurreikusitakoaren arabera.
Aurreko artikuluan aipatu diren eskumenak erabiltzeko, honako organo hauek izango ditu Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak:
Organo Nagusiak:
¿ Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua:
Kabinetearen Zuzendaritza.
Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.
Zerbitzu Zuzendaritza.
¿ Justizia Sailburuordetza:
Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza.
Baliabide Materialen eta Plangintzaren Zuzendaritza.
Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritza.
Giza Baliabideak Antolatzeko Zuzendaritza.
¿ Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza:
Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza.
Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza.
Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza.
¿ Gizarte Arazoetarako Sailburuordetza.
Gizarte Ongizate Zuzendaritza.
Droga Gaietarako Idazkaritzaren Zuzendaritza.
Lurralde Organoak:
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren lurralde ordezkaritzak, lurralde historiko bakoitzean.
Organo hauek ere, Justizia, Lan eta Gizarte Sailari atxikita edo lotuta daude, beren sortze-arauetan ezartzen den moduan:
¿ Zuzentza Administrazioa Informatizatzeko Planaren Jarraipenerako Bitariko Batzordea, urriaren 4ko 383/1994 Dekretuaz arautua.
¿ Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordea, ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 36.3. artikuluaz sortua eta urriaren 18ko 404/1994 Dekretuko 9. artikulutik eta 13. artikulura bitartean arautua.
¿ Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadira destinatuta dagoen Epailaritzako Idazkaritzaren arteko Lankidetza-Organoa, maiatzaren 27ko 123/1997 Dekretuaz sortua.
¿ Doako Laguntza Juridikoaren Aholku Kontseilua, uztailaren 30eko 210/1996 Dekretuaz sortua.
¿ Doako Laguntza Juridikoaren Batzordeak, uztailaren 30eko 210/1996 Dekretuaz sortuak.
¿ Sailaren Kontratazio Mahaia, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 1999ko uztailaren 12ko aginduaz sortua.
¿ Enpresetan ari diren langileak ordezkatzeko organoen eta administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak ordezkatzeko organoen hauteskundeetarako Erregistro, Gordailu eta Zabalkunderako Bulego Publikoaren Batzorde Aholkuemailea, irailaren 13ko 355/1994 Dekretuaz sortua.
¿ Segimendurako Batzordea, Euskal Autonomia Erkidegoan greba egiten denean, funtsezko zerbitzu nahiz jardueretan bete beharreko gutxieneko zerbitzuak arautzeko Akordioarena. Jaurlaritzaren Kontseiluaren urriaren 18ko Akordioaz sortu zen eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomia Garapenerako sailburuaren 1994ko urriaren 27ko Aginduaz argitaratu zen.
¿ Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseilua, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren Osaketari eta Funtzionamendu-Erregimenari buruzko irailaren 16ko 204/1997 Dekretuaz arautua; azaroaren 3ko 298/1998 Dekretuaz aldatu egin zen dekretu hori.
¿ Nazioarteko Adopzioko Batzorde Teknikoa. Nazioarteko Adopziorako Erakunde Laguntzaileen Gaikuntza arautu zuen abenduaren 24ko 302/1996 Dekretuaz sortu zen, Gizarte Ongizaterako Zuzendaritzaren organo aholkulari legez.
¿ Boluntariotzaren Euskal Kontseilua, Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legeaz sortua.
¿ Gizarteratzeko Batzorde Iraunkorra. Gizarte Bazterkeriaren Aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legeaz sortu zen, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren barruan.
¿ Gizarteratzeko Sail Arteko Batzordea, Gizarte Bazterkeriaren Aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legeaz sortua.
¿ Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordea, Gizarte Bazterkeriaren Aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legeaz sortua.
¿ Drogamenpekotasunen Sailen Arteko Batzordea, Drogamenpekotasunaren Arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legeaz sortua.
¿ Drogamenpekotasunen Aholku Batzordea, Drogamenpekotasunaren Arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legeaz sortua.
¿ Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundea, abenduaren 1eko 328/1998 Dekretuaz sortua.
¿ Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren Behatokia. Martxoaren 3ko 34/1998 Dekretuak sortu zuen, Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari atxikitako organo legez.
¿ OSALAN, Lan Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikitzen zaio, Osasun Saileko Lan-Osasunerako Unitatearekiko duen menpekotasun funtzionalari kalterik egin gabe.
¿ EGAILAN-Prestakuntza eta Enplegua Sustatzeko Akziokako Baltzu Publikoa ere, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikitzen zaio.
¿ Honako egiteko hauek dagozkio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari: Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. eta 28. artikuluetan aipatzen diren eskumenak eta indarrean dauden xedapenek bere egiteko eta jardun-arloetan ematen dizkioten guztiak. EAEko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta jardun-arloak finkatzeari buruzko urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuan xedatzen denaren ondorioz hartu zituen egiteko horiek.
¿ Zerbitzu publikoak edo premia biziko eta atzeraezineko zerbitzuak eskaintzeko ardura duten enpresa, entitate edo erakundeetan greba-eskubideaz baliatzen direnean, Autonomia Erkidegoko funtsezko zerbitzuak bermatzeko neurriak ezartzea ere badagokio, ekainaren 11ko 139/1996 Dekretuaz eskuordetu baitzitzaion eskumen hori.
¿ Sailburua buru dela, Zuzendaritza Kontseilua ere egongo da, Sailaren politika antolatzen laguntzeko. Honako hauek osatuko dute Kontseilua: Kabinetearen zuzendariak, sailburuordeek eta, aztertu beharreko gaia kontutan hartuz, sailburuak izenda ditzan pertsonek.
¿ Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren menpe daude zuzenean eta hierarkian, Kabinetearen Zuzendaritza, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza eta Zerbitzu Zuzendaritza. Saileko organo horizontalak dira horiek.
Kabinetearen Zuzendaritza baten artezko laguntza izango du sailburuak. Zuzendaritza horri, dekretu honen 9. artikuluak oro har esleitzen dizkionaz gain, egiteko hauek dagozkio:
Sailburuaren lan-programaren segimendua eta plangintza egitea eta zuzenean laguntzea. Ordezkaritza instituzionala egiteko jarduerei arreta berezia jarriko dio.
Sailburuaren kanpo-jarduerak antolatzea, bereziki, Eusko Legebiltzarrarekiko harremanak, Arartekoarekikoak, eta EAEko eta Estatuko gainerako erakunde eta instituzioekikoak, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak dituen eskumenei kalterik egin gabe, betiere.
Sailaren jardun-arloei buruzko informazioa herritarrei emateko lanak koordinatzea eta kexa eta iradokizunak jasotzea.
Gizarte-komunikabideekiko harremanak eta protokoloa.
Jaurlaritzaren Kontseiluan eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordean landu behar diren gaiei buruzko azterlana, prestakuntza eta laguntza ematea sailburuari.
Sailak sustatzen dituen kongresu, mintegi, jardunaldi, hitzaldi eta beste ekintza publiko eta ofizial batzuk antolatzea.
Sailaren argitalpenak kudeatzea eta banatzea, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiari dagozkion eskurantzei kalterik egin gabe.
Dekretu honetako 9. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako egiteko hauek dagozkio Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari:
Saileko zuzendaritzek aurkezten dituzten hitzarmen edo erabaki proposamenei eta arauzko xedapenen proiektuei buruzko informe tekniko juridikoa eta azterlana.
Jaurlaritzaren Kontseiluan eta Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordean landu behar diren edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste aldizkari ofizial batzuetan argitaratuko diren gaiak izapidetzea.
Sailari dagozkion gaietan, irizpen teknikoak prestatzea eta oro har laguntza juridikoa ematea, saileko organoek proposatuta.
Justizia Sailburuordetzari teknika eta administrazio mailako laguntza eskaintzea, atxilotu edo presoen ofiziozko txandari eta letratu-sorospenari dagokienez.
Notario eta erregistratzaileen elkargoekiko harreman instituzionalak, eta horien izendapenei buruzko espedienteak izapidetzea.
Epailaritza, notaritza eta erregistro mailako barrutiei buruzko ikerketak eta txostenak egitea.
Bazkunen erregimen orokorra, otsailaren 12ko 3/1988 Legearen babesean, eta horretarako sortutako erregistroaz arduratzea, bazkunen lurralde bulegoak koordinatzea, zuzentzea eta gainbegiratzea, eta herri onurako izaera eman zaien elkarteen babesletza.
Fundazioen Babesletzari dagozkion egitekoak betetzea, ekainaren 17ko 12/1994 Legean eta Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroen antolaketa eta jarduerari buruzko Arautegia onartu zuen urriaren 18ko 404/1994 Dekretuan xedatzen denaren arabera.
Profesionalen Elkargoen erregimen orokorrari dagozkion egitekoak betetzea, azaroaren 21eko 18/1997 Legearen arabera, eta elkargo horiek beren sektore-eremuaren barruan sailekin izan ditzaketen harremani kalterik egin gabe.
Sailaren bibliografia, dokumentazioa eta artxiboa antolatzea, kudeatzea eta eguneratzea, Zerbitzu Nagusien Zuzendaritzarekin koordinatuta.
Sailarentzako interesgarriak izan daitezkeen legeen, jurisprudentziaren eta dotrinaren segimendua egitea.
Sailaren azterlan, ikerketa eta ebaluazio mailako programak planifikatzea eta, behar denean, gauzatzea eta bai horien ondoriozko txosten orokorrak eta irizpen teknikoak prestatzea.
Sailaren Estatistika-Plana lantzea eta Euskal Estatistika-Plana eta urteko Estatistika-Programak lantzen Euskal Estatistika-Erakundearekin batera lan egitea.
Saileko edozein organori laguntza teknikoa ematea, sailen estatistikekin lotura duten arloetan.
Saileko estatistika organo bereziari esleitutako eskumenak eta eskurantzak, otsailaren 13ko 32/1996 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin, bai eta Lehendakaritzako gainerako organoekin ere, harreman eta koordinazio organo izatea, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen erabakia gauzatzeko, Europako Batasuneko araudia eta politikak prestatu eta aplikatzean Eusko Jaurlaritzaren partaidetzarako koordinazio-neurriei buruzkoa, hain zuzen ere.
Dekretu honetako 9. artikuluan oro har Zerbitzu Zuzendaritzari ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio zuzendaritza honi:
Saileko aurrekontuen aurreproiektua prestatzeko lanak gidatzea.
Saileko langileen euskalduntze eta hizkuntza normalkuntzarako politika garatzen, beste zuzendaritzekiko koordinazioa.
Saileko bulego guztietan beharrezkoak diren prozedura-arauak ematea eta horien berri ematea.
Saileko aurrekontuaren kudeaketa antolatzea eta koordinatzea eta horren jarraipena egitea, horren egoeraren eta bilakaeraren berri emango diela gainontzeko organoei.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 10.1. artikuluan sail bakoitzari langileriaren arloan ematen zaizkion eskumenak betetzea.
Saileko inbertsio, erosketa, hornidura eta zerbitzuak kudeatzea eta ondare-kontratazioa egitea, Jaurlaritzako beste sail batzuei emandako eskumenei kalterik egin gabe.
Saileko kontratazio organoa izatea.
Saileko gastuetarako baimena ematea, indarrean dauden legeetan xedatzen denaren arabera.
Saileko zuzendaritzen gizarte ekintza, langileen trebakuntza eta hobekuntza programak prestatzea eta kudeatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean alor horretan eskumendun diren organoen eskurantzei kalterik egin gabe.
Saileko zerbitzuak informatizatzea eta bertako informatika-plana garatzea.
Saileko administrazio unitateen banaketa fisikoa antolatzea, horiek materialez hornitzea, alor horretan Ogasun eta Herri Administrazio Sailari esleitutako eskumenei kalterik egin gabe.
Saileko Erregistro Orokorra antolatzea eta gidatzea.
Kabinete Zuzendaritzaren ekimenez, Sailak sustatzen dituen kongresu, mintegi, jardunaldi, hitzaldi eta beste ekintza publiko eta pribatu bazuen aurrekontu eta kontularitza kudeaketa.
Kabinete Zuzendaritzarekin koordinatuta, Saileko argitalpenen aurrekontu eta kontularitza kudeaketa eta horien banaketarena.
Sailburuaren artezko eta hierarkiazko menpekotasunez, honako egiteko hauek dagozkie oro har, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko sailburuordeei:
Sailaren ordezkotza egitea, titularrak eskuordetuta.
Sailburuordetzaren ekintzak programatzea, gidatzea, koordinatzea, bultzatzea eta gainbegiratzea.
Sailburuordetzaren arauak eta ekintza-planak proposatzea sailburuari.
Sailburuordetzari atxikita dauden zerbitzuen jarduna zuzena izateko beharrezkoak diren jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
Sailburuordetzaren menpeko zerbitzuetako proiektuei buruzko proposamenak egitea, behar diren materialak eta langileak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.
Sailburuordetzako zuzendariek hartutako ebazpenen aurka jartzen diren errekurtsoei ebazpena ematea.
Sailburuordetzari atxikita dauden zuzendaritza-zentroen eta erakundeen funtzionamendua ikuskatzea eta kontrolatzea.
Enpresa, entitate eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, bakoitzak dituen eskumenen eremuen barruan.
Saileko langileak euskalduntzeko eta hizkuntza normalizaziorako prozesua bultzatzea eta lan, justizia eta gizarte zerbitzuen alorretan euskararen erabilera sustatzea, herritarrei euskaraz erantzun ahal izateko.
Oro har, indarrean den zuzenbidezko ordenamenduak espreski esleitzen dizkienak edo guztientzako direnak, Jaurlaritzako zuzendariei oro har izendatu zaizkielako.
Kabineteko zuzendaria, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria eta Zerbitzu zuzendaria, sailburuaren menpe egongo dira artez eta hierarkikoki. Gainontzeko zuzendariak, dagozkion sailburuordearen menpe egongo dira artez eta hierarkikoki. Oro har, egiteko hauek dagozkie guztiei:
Sailaren ordezkotza egitea, sailburuak eskuordetuta.
Zuzendaritzako barne zerbitzuak eta lan sistemak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkion egiteko orokorren kaltetan gabe.
Zuzendaritzaren jardunak bultzatzea, gidatzea, koordinatzea eta kontrolatzea, goi organoek emandako jarraibideei jarraituz.
Proposamenak egitea, beren eskumeneko gaietan, goi organoei.
Zuzendaritza bakoitzari dagozkion arloei buruzko estatistika datuen informazioa bidaltzea Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari.
Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzari, zuzendaritza horri oro har dagozkion azterlanak taiutzen eta prestatzen laguntzea.
Oro har, indarrean den zuzenbidezko ordenamenduak espreski esleitzen dizkienak edo guztientzako direnak, Jaurlaritzako zuzendariei oro har izendatu zaizkielako.
¿ Dekretu honen 8. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio Justizia Sailburuordetzari:
Botere Judizial eta Justizia Administrazioan diharduten gainerako instituzio eta organoekiko, Abokatutzaren Euskal Kontseiluarekiko, abokatuen eta prokuradoreen elkargoekiko eta epaile, magistratu, fiskal eta idazkari judizialen elkarteekiko harremanez arduratzea.
Justizia Administrazioaren funtzionamendurako baliabideak jartzea. Bereziki, informatika sistema, plangintza, obra, ekipamendu eta Justizia Administrazioko langileez arduratuko da eta administrazioa modernizatzeko eta kalitatea kontrolatzeko sistemak sartuko ditu.
Demokraziaren eta giza eskubideen baloreen aldeko neurriak bultzatzea.
Euskararen erabilera arauzkotzezko azaroaren 24ko 10/1982 oinarrizko Legeak herritarrei onartzen dizkien eskubideak Justizia Administrazioan erabili ahal izatea bermatzea.
Justizia Administrazioa euskalduntzeko prozesua bultzatzea.
Espetxeak, bereziki horien antolamendua, funtzionamendua eta espetxeen gaineko legeria gauzatzea, Espetxeen Administrazioko organo zentralei aipatu legeriak esleitzen dizkien eskurantzak bere gain hartuz.
Herritar guztiek Justizia Administraziorako sarbidea izan dezaten bermatzea, adiskidetze, arbitraje eta bitartekaritza bideak ere bultzatuz.
¿ Honako zuzendaritza hauek egongo dira Justizia Sailburuordetzaren menpe:
Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritza.
Baliabide Materialen eta Plangintzaren Zuzendaritza.
Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritza.
Giza Baliabideak Antolatzeko Zuzendaritza.
¿ Dekretu honetako 9. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari:
Justizia Administrazioarekiko Harremanei dagokienez:
¿ Botere Judizialaren Kontseilu Orokorra, Justizia Auzitegi Nagusia, Organo Judizial, Fiskaltza, Justizia Ministerio, Autonomia Erkidegoetako organo eskumendun eta Justiziarekin lotuta dauden Estatuko nahiz beste herrialde batzuetako gainerako instituzio eta erakundeekiko harremanei dagozkien gaiez arduratzea.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoan destinatuta dauden epaile, magistratu, fiskal eta idazkari judizialentzako trebakuntza-programak kudeatzea, kasuan kasuko instituzioekin izenpetutako hitzarmenak eta/edo akordioak garatuz eta betez.
¿ Bake epaitegiez bereziki arduratzea, arlo horretako dirulaguntzen plana bideratuz eta kudeatuz eta arlo horretan eskumena duten instituzioekiko harremanak koordinatuz.
¿ Hizkuntzaren normalkuntza bultzatzea, hizkera juridikoaren bateratzea eta euskara agirietan ezartzea garatuz eta alor horretan beste erakunde eta administrazio batzuekin hartutako konpromiso eta izenpetutako hitzarmenez arduratuz.
¿ Peritu, lekuko eta zinpekoen alorrean behar diren ekonomia baliabideak programatzea eta kontrolatzea eta dauden beharren plangintza egitea, zuzen gauzatu eta betetzen direla arduratuz.
¿ Justizia zuzenbidezko ordenamenduko baliorik gorena dela zabaltzea herritarren artean.
¿ Bulego judizialetako lana razionalizatu eta sinplifikatzeko behar diren antolaketa-neurriak sustatzea eta garatzea, zerbitzu komunen eratzea bultzatzea eta hori lortzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea.
¿ Justizia Administrazioari buruzko azterlanak sustatzea eta antolatzea, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Dokumentazio Judizialeko Zentroarekin eta Justiziako gainerako instituzio eta organoekin lankidetzan eta Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzarekin koordinatuta. Hori aurrera eramateko, Justiziako Euskal Behatoki baten eratzea bultzatuko da.
Antolakuntza sistemak jartzeari eta Eraentzarako Antolabide Teknikoen (EAT) koordinazioari dagokienez:
¿ Justizia Administrazioaren antolaketa gizarteko errealitateari egokituz modernizatzen laguntzea eta bultzatzea.
¿ Justizia Administrazioak dituen lokalak eta baliabideak burutzen dituzten jarduerarako egokiak eta nahikoak izan daitezen arduratzea.
¿ E.A.T.en lana bultzatzea, gidatzea eta gainbegiratzea, unitate horiek beren ardurapean dituzten gaiei dagokienez.
¿ Lurralde mailako antolaketaren bihar-etziko eredua planifikatzea eta egituratzea. Eraikin judizial berriak zabaltzen diren heinean ezarriko da eredu hori.
¿ Egoitza judizialen gerentzien sorrera eta jardunean hastea proposatzea, hala eskatzen duten egoitzetan.
Informatikari dagokionez:
¿ Justizia Administrazioari dagokion Informatika-Plana prestatzea, Eusko Jaurlaritzak urteko onarpena eman diezaion. Informatika ondasun eta zerbitzuei buruzko ekintzetarako aurreikuspenak eta programak jasoko dira plan horretan.
¿ Plan horren ondoriozko informatika-zerbitzuak eskaintzea eta horiek sustatu, zaindu eta kontrolatzea, Jaurlaritzako organo eskumendunen egitekoei kalterik egin gabe.
¿ Bereziki izendatu gabe dagoen beste edozein egiteko ere bere gain izango du, informatika-baliabideak erabiliz Justiziaren zerbitzu publiko moderno eta emankorra eskaintzeko lagungarri baldin bada.
¿ EAT izeneko administrazio-unitateak, lurralde historiko bakoitzeko hiriburuetako justizia jauregietan daudenak, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren menpe egongo dira organo-mailaketari dagokionez, eta horien egitekoekin lotura duten Saileko organoen menpe, egitekoei dagokienez. Egiteko hauek bete beharko dituzte:
Justizia Sailburuordetzako unitate guztiak etengabe lotzeko organoa izatea, Sailburuordetzaren eta bere jardun-eremuko organo judizialen arteko harremanak bizkortu ahal izateko.
Bere lurraldeko organo eta zerbitzu judizialen kudeaketan eragina izan dezaketen beharrak zaintzeko artezko laguntza eskaintzea, eskabidea administrazio-unitate eskumendunari aurkeztuz, behar denean.
Bere jardun-eremuan organo eta zerbitzu judizialetan sortzen diren aurrekontu-agiriak kudeatzea, gaiari dagozkion arauak behar den bezala aplika daitezen ahaleginduz.
¿ E.A.T.en egitekoen plangintza orokorra eta segimendua emankortasunez burutzeko, horietako arduradunak Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendariarekin bilduko dira aldian-aldian, Koordinazio Kontseiluan, aipatu zuzendaria buru dela. Kontseiluaren egitekoak hauek izango dira: burututako ekintzak aztertzea, egoeraren diagnostikoa egitea eta hartu beharreko irizpideak eta urratsak finkatzea.
Aurreko paragrafoan aipatu ez diren pertsonek ere parte hartu ahal izango dute kontseilu horretan, Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendariak horretarako deitzen dienean.
Dekretu honetako 9. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio Baliabide Materialen eta Plangintzaren Zuzendaritzari:
Plangintza eta obrei dagokienez:
¿ Obretarako planak eta hori garatzeko programek bete beharreko arau teknikoak ezartzea.
¿ Justizia jauregiak, organo eta zerbitzu judizialak eta zerbitzua ahalik eta ondoen eskaintzeko beharrezkoak diren eraikinak eta instalazioak kokatzeari buruzko plan eta ikerketa teknikoak prestatzea.
¿ Obrak kontratatzeko espedienteen izapideak bultzatzea eta horien segimendua egitea.
¿ Proiektuei hasierako onarpena emateko eta zuinketak egin eta egiaztatzeko ekintzak burutzea, proiektuok egiaztatzeko eta obren ziurtagiriei kontrola eta ikuskaketa teknikoa egiteko zerbitzu berezia den aldetik.
¿ Justizia Administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoan behar den bezala jarduteko beharrezkoak diren azpiegiturez hornitzeko ekintzak planifikatzea. Horretarako, egoitza judizialetarako gune fisikoak aurreikusi beharko dira eta egoitza horietako solairuak egoki banatzeko beharrezkoak diren ikerketa eta txostenak burutuko.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuko diren organo eta zerbitzu judizial berriak sortzeko beharrak planifikatzea, horiek jardunean jartzeko lehentasunak proposatuz.
¿ Espetxe erakundeen eskualdaketaren obra-plana eta baliabide materialak planifikatzea.
Instalazio eta ekipamenduei dagokienez:
¿ Eraikin judizialek dituzten hornidura-beharrak eta, bereziki, ogasun higikorrekiko beharrak zehaztea. Horretarako, kontratazio espedienteak izapidetuko ditu eta horien segimendua egin.
¿ Eraikinen eta instalazioen mantenimendurako eta horiek altzariz hornitzeko lanak gainbegiratzea.
Dekretu honetako 9. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez aparte, honako hauek dagozkio Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzari:
Giza Eskubideei dagokienez:
¿ Giza Eskubide indibidualak eta kolektiboak sustatzeko, laguntzeko eta babesteko ekintza-politika propio bat finkatzea, horretarako beharrezkoak diren baldintzak bultzatuz eta eragozpenak kenduz, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren funtsezko eskubideak bermatu eta gauzatu ahal izateko.
¿ Estatuak izenpetu eta sendetsitako nazioarteko hitzarmen eta itunetan eta Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean errotuta dauden printzipioak errespeta daitezen zaintzea, Jaurlaritzako beste sailekin batera, eta izenpetu eta sendetsi daitezkeenei buruzko ekimenak proposatzea.
¿ Giza eskubideei buruzko publizitate eta zabalkunde kanpainak egitea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.
¿ Giza eskubideak garatu eta sustatzen dituzten ekintzak sustatzea, bai dirulaguntzen programen bitartez, bai alor horretako ikerketa eta prestakuntza beketarako deia eginez.
¿ Giza Eskubideen alorrean diharduten elkarte, fundazio, G.K.E. eta gizarte mugimenduekiko lankidetza-harremanak indartzea.
¿ Nazioarteko erakundeekin harreman iraunkorrak izateko bideak irekitzea, hala nola, Giza Eskubideen Europako Auzitegiarekin, Europako Kontseiluko Giza Eskubideen Batzordearekin eta Nazio Batuetako Giza Eskubideen Goi-Komisarioarekin, kanpora begira; eta barrura begira, Arartekoarekin eta Estatuko nahiz beste autonomia erkidego batzuetako herriaren defendatzailearekin. Xede hori lortu ahal izateko, entitate horiekin programa komunetan lankide izango da eta kongresuak, hitzaldiak eta jardunaldiak antolatuko ditu aipatu erakundeekin. Hori guztiori Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren eta Lehendakariordetzaren eskumenei kalterik egiteke burutuko da.
¿ Biktimologia arloa lantzeko ekintza-politika berriak bultzatzea eta garatzea. Hori lortzeko, delituen biktimei laguntzeko zerbitzuei laguntza emango zaie, biktimen eta EAEn dauden laguntza zerbitzu eta organo judizialen arteko harremana errazteko.
Adin txikiko hausleen alorrari dagokionez:
¿ Adin txikiko hausleekin egin beharrekoa aztertzea eta planifikatzea, errehabilitatu eta biziberritu daitezen, araudietan egin beharreko aldaketak proposatzea eta adin txikiko horiekiko ebatzitako neurri judizialak gauzatzea.
¿ Prebentzioko hezkuntza-neurriak bultzatzea, esaterako, komunitatearen zerbitzurako lanak egitea eta bitartekaritza, konponketa eta zaindutako askatasuneko programak bultzatzea, alor horretan indarrean den legediaren barruan.
¿ Alor horretan egun dauden hezkuntza zentroen funtzionamendua zaintzea, adin txikikoak barneratzearen ondorioz sortzen diren beharrez arduratuz, eta penalean adin handikoa izatetik sortutako beharrak eta adin txikikoen erantzukizuna planifikatzea.
¿ Instituzio publiko eta pribatuen arteko lankidetza izateko bideak mantentzea eta sustatzea, adin txikiko hausleen alorrean.
Espetxe eta errehabilitazio zerbitzuei laguntzeari dagokionez:
¿ Espetxeen alorreko laguntza-programak garatzea, behar den bezala burutu eta bete daitezen zainduz.
¿ Arlo honetan Sailarekin batera lan egiten duten entitateekiko harremanak indartzea. Hori lortzeko, Lankidetzako Hitzarmen Markoaren erregimena garatuko da, espetxe zerbitzuak, atxilotuari laguntza eta gizarte-orientazioa emateko programak eta berrezitze eta gizarteratze programak hobetu ahal izateko.
¿ Espetxeei buruzko eta espetxe instituzio, establezimendu eta zerbitzuen antolaketa eta funtzionamenduari buruzko legediak betetzeak dakarzkion egitekoak betetzea, arlo honi buruz finkatuko den ordenamendu orokorraren barruan.
¿ Espetxe zerbitzuen politika eta Autonomia Erkidegoko errehabilitazio politika propioa aztertzea, ebaluatzea eta diseinatzea, bihar-etzirako alor horretako eskualdaketa aurreikusten denez.
Justiziarekiko lankidetzari dagokionez:
¿ Atxilotuak eta/edo presoak ofiziozko txanda eta letratu-sorospenaren alorrean, benetako babes judiziala eta doako justizia izateko dituen eskubideak gauzatu daitezen bideak jartzea eta Justizia Administrazioarekin batera lan egiten duten zuzenbideko profesionalak trebatzeko moduak sustatzea.
¿ Justizia Osagarria eta Alternatiboaren sistemez arduratzea, hala nola, bitartekaritza, arbitraje eta adiskidetze prozesuez, horri buruzko ekimenak sustatuz eta alor horretan sortzen diren ekimenak aztertu eta, kasua bada, bultzatuz.
¿ Euskal Autonomia Erkidegoan destinatuta dauden magistratu, epaile eta fiskalek Euskal Autonomia Erkidegoan gelditu eta jarraitu ahal izateko baldintzak finkatzen ahalegintzea.
Dekretu honetako 9. artikuluan zehazten diren eginkizunez gain, hauek dagozkio Giza Baliabideak Antolatzeko Zuzendaritzari:
Langileen alorrean:
¿ Justizia Administrazioan administrazio eta lan mailako legeei atxikita diharduten langileen gaineko eskumenak, Euskal Autonomia Erkidegoari dagozkionak, betetzea, ezarritako ordenamendu orokorraren arabera, baldin eta beste organo batzuei esleitu ez bazaizkie.
¿ Organo eta bulego judizialak langilez hornitzea sustatzea, beren egitekoak bete ditzaten errazteko. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko kidegoetako funtzionarioak adskribituko dira edo lan erregimeneko kontratuak egingo.
¿ Justizia Administrazioan diharduten langileak trebatzeko programak antolatzea eta koordinatzea. Bereziki, Justizia Administrazioko langileak euskalduntzeko eta alfabetatzeko beharrei begiratuko die eta horretarako, arlo hori soilik hartuko duen ikasketa-plan sektoriala aplikatu eta garatuko du. Informatika sistemetatik eta Bulego Judizial berritik sortutako beharrez ere arduratuko da.
¿ Zerbitzuko ikuskaritza orokor eta langileen erregistroari buruz dagozkion eskumenak.
¿ Langileen alorreko legeria bereziaren betetzea zaintzea, horretarako behar diren neurriak hartuz eta, behar bada, proposatuz, eta indarrean den araudiak esleitzen dion beste edozein.
Sindikatuekiko harremanei dagokienez:
¿ Sindikatuekin, komiteekin edo Justizia Administrazioan administrazio eta lan zuzenbidearen menpe diharduten langileen beste ordezkapen organo batzuekin egiten diren elkarrizketetan eta negoziaketetan Sailari dagokion ordezkaritza egitea, beste organo batzuei esleitutako eskumenei kalterik egiteke.
¿ Langile horien ordezkaritzarekin lortutako edo izenpetutako akordio edo hitzarmenen ondorio diren organo eta batzordeetan Sailaren ordez aritzea; ez, ordea, akordio edo hitzarmen horietan beste organoren bati egotzi bazaio berariaz.
¿ Langile horien lan-baldintzak hobetzeko ekintzak bultzatzea, eta, hala behar bada, gizarte zerbitzuak kudeatzea, indarrean diren arauei jarraituz.
¿ Justizia Administrazioan Administrazio eta lan zuzenbidearen menpe diharduten langileak, lanean daudenentz jagoteko sistemak zuzendu eta kudeatzea.
¿ Indarrean den araudiak esleitzen dion beste edozein.
¿ Dekretu honetako 8. artikuluan orokorrean ematen zaizkion eginkizunez gain, hauek dagozkio Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetzari:
Sektore publikoko politikak indartzea, enplegua sortzeko.
Enpleguaren alorrean, lan-harremanen marko autonomoan diharduten agente sozialak hartutako akordioei laguntza ematea.
Enpresako langileen partaidetzan eta itunetan oinarritutako kultura enpresarial bat bultzatzea.
Gizarte ekonomia eta kooperatibismoaren alorreko ekintzak sustatzea eta koordinatzea.
Lanaren antolamenduaren modernizatzea bultzatzea, formula malguekin, produktibitatea eta lehiakortasuna handitzeko eta enplegua sortzeko.
Lanbide Heziketako Euskal Plana aplikatzea eta garatzea, produkzioaren eskaerak hezkuntza eta heziketa zentroen eskaintzekin eta bereziki, Unibertsitate Campus-ekin lotzeko behar diren neurriak hartuz. Hori guztiori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin koordinatuta egingo da.
HOBETUZ, Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa babestea.
INEM, lanerako eta etengabeko lanbide heziketa, enpleguaren sustapen eta laneko bitartekaritzaren eskumenen eskualdaketa gauzatzeko behar diren ekintzak planifikatzea, Enplegurako Euskal Zerbitzu bakar bat, integrala eta integratua, diseinatu eta edukitzeko.
Diskriminazio positiborako mekanismoak jartzea, Euskadin langabezia, gainbehera eta bazterkeria gehien dauden alderdien alde eta lanean hasteko zailtasunak dituzten taldeen alde.
Izpiritu ekinzalea sustatzea, autoenplegurako ekimenak bultzatzea eta erantzukizun-hartze, lehiakortasun eta solidaritatean oinarritutako kultura enpresarial eta laboral baten alde egitea.
Gizarte Segurantzaren zuzendaritza, antolaketa eta administrazioa eta bere erregimen ekonomikoaren kudeaketa gainbegiratzea, Ogasun eta Herri-Administrazio Sailak dituen eskumenei kalte egin gabe.
Gizarte Segurantza eta Gizarte-Aurreikuspeneko Borondatezko Erakundeen arloan jarduerak programatzea.
¿ Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetzaren menpe, zuzendaritza hauek daude:
Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza.
Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritza.
Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza.
Dekretu honetako 9. artikuluan orokorrean ematen zaizkion eginkizunez gain, honako hauek dagozkio Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzari:
Lan-harremanei buruzko espedienteak lehen instantzian hartu, izapidetu eta erabakitzea, zuzenbidezko ordenamenduak gai horretan ematen dizkion ahalmen guztiez baliatuz.
Enplegu-erregulazio espedienteak bere gain hartu, izapidetu eta erabakitzea, ekainaren 11ko 190/1985 Dekretuan agintzen denaren arabera, baldin eta espedientean dagoen enpresak lurralde historiko batean baino gehiagotan baditu lantegiak.
Bitartekaritza, arbitraje eta adiskidetze eginkizunak betetzea, indarrean dagoen zuzenbidezko ordenamenduak ematen dizkion ahalmen guztiez baliatuz, eta oro har, laneko gatazka kolektiboak bere gain hartu eta izapidetzea, gatazka horiek lurralde historiko baten baino gehiagotan gertatzen badira.
Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroa kudeatzea, martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuan eta indarrean dagoen araudian agintzen denaren arabera, eta hitzarmen kolektiboak hedatzeko espedienteak izapidetzea.
Euskal Autonomia Erkidegoan greba egiteko eskubidea gauzatzen denean, funtsezko zerbitzuen betetzea ziurtatzeko xedapenen proposamena izapidetzea.
Lurralde ordezkaritzak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea, ordezkaritza horiek beste arlo batzuetako zuzendaritzekiko dituzten menpetasun funtzionalen kaltetan gabe.
Lurralde ordezkaritzek bere eskumeneko arloren batean hartutako ebazpenen aurka jarritako errekurtso arruntak erabakitzea.
Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak proposatuta, isunak jartzea, 15.000.000 PTAra (90.151.,81 euro) artekoak, laneko arriskuei aurre egitearen alorrean legea hausten denean eta 5.000.000 PTAra (30.050,60 euro) artekoak, laneko legeak gainerako egoeretan hausten direnean eta oztopoak ipintzen direnean.
Euskal Autonomia Erkidegoan, profesionalen elkarte eta sindikatuetako estatutuak gordailatzeari dagozkion bulego publikoak kudeatzea, bai eta hauteskunde sindikalen alorreko erregistro, gordailatze eta publizitateari dagozkiona ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko batean baino gehiagotan lantegiak dituzten aldi baterako lan enpresen erregistroaz arduratzea, horiei baimen administratiboa ematea eta enpresa horien gainean lan-agintariari esleitutako eskumenak betetzea.
Laneko fundazioei dagokienez, ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 36.4 artikuluak ezartzen dituen eginkizunak betetzea.
Euskal Autonomia Erkidegoan Gizarte Segurantzaren zerbitzuak zuzendu, antolatu eta administratzea.
Gizarte Segurantzaren eta Gizarte-Aurreikuspeneko Borondatezko Erakundeen erregimen ekonomikoa kudeatzea, Ogasun eta Herri-Administrazio Sailak dituen eskumenak kaltetu gabe.
Euskal Autonomia Erkidegoan Gizarte Segurantzaren aurrekontuen aurreproiektuak prestatzen eskuhartzea.
Gizarte Segurantza eta Gizarte-Aurreikuspeneko Borondatezko Erakundeei buruzko araudia prestatzeko azterlana eta proposamena egitea.
Gizarte Segurantzaren eta Gizarte-Aurreikuspeneko Borondatezko Erakundeen arlo ekonomiko eta aktuarialen aholkuak ematea eta, hala balegokio, txostenak prestatzea.
Gizarte Segurantzak Autonomia Erkidegoan duen finantzaketa eta gastuari eragiten dieten neurriak ezagutu eta jakinaraztea.
Gizarte-Aurreikuspeneko Borondatezko Erakundeak kontrolatu, babestu, ikuskatu eta sustatzea.
Euskal Gizarte Segurantzaren zentro eta zerbitzuen jarduerak zuzendu, babestu eta ikuskatzea.
Gizarte-Aurreikuspeneko Borondatezko Erakundeen Erregistroa kudeatzea.
Laneko osasunaren alorrean, Lan Agintaritzari dagozkion egitekoak, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeari esleitutako eskumenei kalterik egiteke.
Dekretu honetako 9. artikuluak orokorrean ematen dizkion eginkizunez gain, hauek dagozkio Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzari:
Enplegua sustatzeko neurriak ebaluatu eta planifikatzea.
Enplegu eta prestakuntza programei dagozkien espedienteak izapidetu eta erabakitzea.
Lan-merkatuaren nondik-norakoak aztertu eta ebaluatzea.
Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren Behatokiaren Urteko Ekintza Plana onartzea.
Beste sail batzuekin koordinatzea, enplegua mantendu eta sustatzearen alorrean.
Etengabeko Prestakuntzaren eta Lanerako prestakuntzaren estrategia diseinatu eta planifikatzea, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin lankidetzan.
Lanerako prestakuntza politiken emaitzen segimendua, kontrola eta ebaluazioa egitea.
Europako Fondo Sozialetik datozen laguntzak planifikatu, kudeatu eta izapidetzea.
¿ Dekretu honetako 9. artikuluak orokorrean ematen dizkion eginkizunez gain, hauek dagozkio Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzari:
Gizarte Ekonomiako eredu ekonomikoa sustatu, bultzatu eta garatzeko programak prestatu, kudeatu eta gauzatzea.
Ikuskatze-lanak egitea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legean agintzen denaren ildotik.
Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren arduradunari ematen zaizkion eginkizunak betetzea, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren Antolamendu eta Funtzionamenduari buruzko maiatzaren 24ko 189/1994 Dekretuan ezarritako eran.
«Sozietate laborala" sailkapena ematea eta Sozietate Laboralei buruzko Legean jarritako betekizunen konplitzea kontrolatzea, eta, behar denean, sailkapena kentzeari buruz ebazteko ahalmena. Hori guztiori, Sozietate Laboralei buruzko martxoaren 24ko 4/1997 Legearen 2. artikuluan ezarritako moduan.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari kooperatibak deskalifikatzeko proposamenak aurkeztea eta kooperatiba horietan aldi baterako eskuhartzeko neurriak hartzea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeko 141. eta 142. artikuluetan hurrenez hurren ezarritakoaren arabera.
Hirugarren batzuekin jarduerak eta zerbitzuak gehitzeko edo hasteko baimenen eta inoren konturako langileen legezko lanaldien kopurua gainditzeko baimenen espedienteen ebazteaz arduratzea, hori izapidetzea eta sailburuari proposatzea, Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 5.2 eta 99.4 artikuluetan ezarritakoaren arabera, hurrenez hurren.
Sozietate laboralei baimena ematea, kontratu mugagabez kontratatutako langile ez-bazkideen urteko ordu-kopuruen legezko mugak gainditzeko, Sozietate Laboralei buruzko martxoaren 24ko 4/1997 Legearen 1.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Herri onurako kooperatiba-sozietateen deklarazioaren espedienteen ebazteaz arduratzea, hori izapidetzea eta sailburuari proposatzea, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan ezarritako moduan. Herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartu zuen dekretu horrek.
¿ Gizarte Ekonomiako zuzendaria Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Nagusiko kontseilari izango da.
¿ Dekretu honetako 8. artikuluak orokorrean ematen dizkion eginkizunez gain, hauek dagozkio Gizarte Arazoetarako Sailburuordetzari:
Gizarte zerbitzuetan diharduten erakunde publiko eta pribatuen ekintzak planifikatzea, sustatzea eta koordinatzea.
Bazterkeriaren jatorriaren gaineko prebentzio ekintzak burutzea.
Solidaritate aktiboa bultzatzea, gizartetik baztertuak izateko arriskua duten herritarrak, gizon zein emakume, gizarteratzeko.
Gizarte Eskubideen Gutuna prestatu eta onartzeko ekintzak bultzatzea.
Jaurlaritzaren zuzeneko ekintza sustatzea, gizarte zerbitzuen alorrean.
Gizarte ongizate eta drogamenpekotasunen alorretan beharrezkoak diren araudiak planifikatzea eta bultzatzea.
¿ Gizarte Arazoetarako Sailburuordetzaren menpe daude:
Gizarte Ongizate Zuzendaritza.
Droga Gaietarako Idazkaritza.
Dekretu honetako 9. artikuluak orokorrean ematen dizkion eginkizunez gain, hauek dagozkio Gizarte Ongizate Zuzendaritzari:
Gizarte zerbitzuak antolatzea eta garatzea, Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legean ezarritakoaren arabera.
Gizarte Zerbitzuetako jarduerak koordinatzea eta administrazio publikoek zein erakunde pribatuek gizarte zerbitzuei buruzko oinarrizko araudia nola betetzen duten gainbegiratu eta kontrolatzea.
Prebentzio komunitarioaren eremuan, jarduera instituzionalak sustatzea.
Langile trebatuak prestatzea, Gizarte Zerbitzuetan jarduteko.
Premia eta baliabide sozialei buruzko azterlanak programatu, eta hala balegokio, prestatzea, Azterlanen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzarekin elkarlanean.
Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren programak, zuzeneko ekintzak deiturikoak, antolatzea eta kudeatzea.
Nazioarteko adopziorako erakunde laguntzaileak gaitzea, kontrolatzea eta ikuskatzea, nazioarteko adopziorako erakunde laguntzaileen gaikuntza arautzen duen abenduaren 24ko 302/1996 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legearen eta Gizarte Bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legearen garapen eta aplikazio arauak prestatzea.
Gizarteratzeko erakunde instituzionalaren lanen garapena koordinatzea, zuzentzea eta bultzatzea, Gizarteratzeko Batzorde Iraunkorraren, Gizarteratzeko Sail Arteko Batzordearen eta Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordearen bitartez, Gizarte Bazterkeriaren Aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legean ezarritakoaren arabera.
Gizarteratzeko Euskal Plana prestatzea bultzatzea, Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordearen eremuan, eta hori gauzatzeko bitarteko eta baliabide nahikoak prestatzea, Gizarte Bazterkeriaren Aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legean ezarritakoaren arabera.
Ekainaren 17ko 12/1994 Legeko 36.4 artikuluak Ongintza eta Sorospen Fundazioen gainean ezartzen dizkion eginkizunak betetzea.
Zigortzeko ahalmena erabiltzea eta ikuskatzea, Eusko Jaurlaritzaren zuzeneko ekintzaren eskumenari loturik dauden erakundeekiko.
Gizarte Zerbitzuen Erregistro Orokorraz arduratzea, Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legean ezarritakoaren arabera.
Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorra kudeatu eta antolatzea, Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legean ezarritakoaren arabera.
Boluntariotzaren baliabideei buruzko katalogo bat egitea eta boluntariotzari buruzko agiri-fondo bat eta datu-base bat sortzea, Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legean ezarritakoaren arabera.
Boluntariotzako egitasmo jakin bati ekin dioten erakundeei behar eta eskatzen dituzten aholku teknikoak eta laguntza ematea, Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legean ezarritakoaren arabera.
Familia eta adin txikikoak babesteko politika bultzatzea.
¿ Eusko Jaurlaritzari drogamenpekotasunen politika taxutzen aholkatzeko eta jarduerak koordinatzen eta kontrolatzen laguntzeko organoa da Droga Gaietarako Idazkaritza. Organo hori Drogamenpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legearen 39. artikuluak aipatzen du.
¿ Bere egitekoak uztailaren 27ko 302/1999 Dekretuaren 3. artikuluan daude ezarrita. Drogamenpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legean jasotzen den egitura instituzionala garatu zuen aipatu dekretuak.
¿ Lurralde historiko bakoitzean lurralde ordezkaritza bat egongo da. Lurralde Ordezkaritzako buru lurralde ordezkaria izango da, zeina, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren menpe, bere lurralde-eremuko lan-agintaria izango baita. Hauek dira lurralde ordezkariaren eskurantzak:
Bere lurralde-eremuan lan-harremanei buruzko espedienteak lehenengo instantzian ezagutu eta erabakitzea, indarrean dagoen zuzenbidezko ordenamenduak ematen dizkion ahalmenez baliatuz.
Enplegu-erregulazioko espedienteak erabakitzea, ekainaren 11ko 190/1985 Dekretuko eranskineko b) idatz-zatiko 1. puntuan ezarritakoaren arabera.
Bitartekaritza, arbitraia eta adiskidetze eginkizunakbetetzea, indarrean dagoen zuzenbidezko ordenamenduak ematen dizkion ahalmen guztiez baliatuz eta, oro har, lan-arloko gatazka kolektiboak ezagutu eta izapidetzea, gatazka horiek lurralde historiko batekoak baino gehiagokoak ez direnean.
Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroa kudeatzea, martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuan eta indarrean den araudian agindutakoaren arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoan, profesionalen elkarte eta sindikatuetako estatutuak gordailatzeari dagozkion bulego publikoak kudeatzea, bai eta hauteskunde sindikalen alorreko erregistro, gordailatze eta publizitateari dagokiona ere.
Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak proposatuta, isunak jartzea, 5.000.000 PTAra (30.050,60 euro) artekoak, laneko arriskuei aurre egitearen alorrean legea hausten denean eta 1.000.000 PTAra (6.010,12 euro) artekoak, laneko legeak gainerako egoeretan hausten direnean eta oztopoak ipintzen direnean.
Lantokia EAEn duten aldi baterako lan-arloko enpresen erregistroa kudeatzea, horiei baimen administratiboa ematea eta enpresa horien gainean lan-agintariak dituen eskumenak betetzea.
¿ Gizarte Ekonomiaren arloan, arauetan ezartzen den eran informazioa eta laguntza teknikoa ematea eta espedienteak izapidetzea dagozkio, Gizarte Ekonomiako zuzendariaren agindupean.
¿ Enplegu eta Prestakuntzaren arloan, arauetan ezartzen den eran espedienteak izapidetu eta erabakitzea dagozkio, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariaren agindupean.
Idazkaritza nagusiak, lurralde ordezkariaren agindupean, administrazio-atalak koordinatuko ditu eta lurralde ordezkaria behin-behingoz ordezkatuko, baldin eta lurralde ordezkariaren postua hutsik badago, edo lurralde ordezkaria bera falta bada nahiz gaixorik badago. Fede publikoa ematea ere bere eginkizunetarik bat izango da, bai eta indarrean dauden arauek eta organo eskumendunek ematen dizkiotenak ere.
Saileko sailburuordetza eta zuzendaritzetako titularren postua hutsik badago edo titularra bera falta bada nahiz gaixorik badago, ordezkapenak arau hauei jarraiki egingo dira:
Sailburuordetzei emandako eskumenak eta eginkizunak sailburuordetza horietako zuzendariek beteko dituzte egoera horrek dirauen bitartean, egiturako hurrenkeraren arabera.
Zuzendaritzei emandako eskumenak eta eginkizunak hierarkikoki gainetik dagoen agintariak beteko ditu egoera horrek dirauen bitartean, hurrengo idatz-zatian adierazten den kasuan izan ezik.
Zerbitzu Zuzendaritzari emandako eskumenak eta eginkizunak Azterlanen eta Araubide Juridikoaren zuzendariak beteko ditu, eta vice versa.
Dekretu honen bitartez Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko organoei Gizarte Segurantzaren arloko eginkizunak eman zaizkie. Eginkizun horiek, ordea, ez diete kalterik egingo Osasun Sailak asistentzia sanitarioko zerbitzuen gainean dituen eskumenei.
ALDI BATERAKO XEDAPENAK.
Izapidetzen ari diren espedienteak, Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuan jasotako organoren batek ebaztekoak baldin badira, dekretu honetan ezarri diren organoek izapidetuko dituzte eta ebatziko, gaiaren arabera.
Dekretu honetan aipatzen diren eskumenak eta eginkizunak benetan erabili ahal izateko, giza baliabideak, ondasunak eta zerbitzuak Estatutik Autonomia Erkidegoari eskualdatu behar bazaizkio, eskualdaketa gauzatu arte atzeratuko da eskumenen erabiltzea.
Gizarte zerbitzu eta laguntzaren alorrean Gizarte Segurantzaren egiteko eta zerbitzuak, Itsas-Gizonentzako Gizarte Institutuaren esku utzitakoak, lurralde historikoei eskualdatu artean, Gizarte Ongizate Zuzendaritzak erabiliko ditu.
Indargabeturik geratzen dira: otsailaren 7ko 141/1995 Dekretua, Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuena; maiatzaren 14ko 107/1996 Dekretua, Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen dekretua aldatu zuena; ekainaren 10eko 132/1997 Dekretua, Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen dekretua bigarren aldiz aldatu zuena; eta irailaren 30eko 213/1997 Dekretua, Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen dekretua hirugarren aldiz aldatu zuena; bai eta dekretu honetan ezarritakoaren aurkakoa den maila bereko nahiz apalagoko edozein ere.
Dekretu hau garatzeko behar diren xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1999ko uztailaren 27an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Indargabetutakoa: 44/2002 DEKRETUA, otsailaren 12koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatzen duena.
- Ikus: 1/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.
- Partzialki indargabetutakoa: 40/2002 DEKRETUA, otsailaren 12koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituena.
- Indargabetzen du: 213/1997 DEKRETUA, irailaren 30(e)koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko Dekretua hirugarrenez aldatzen duena.
- Indargabetzen du: 107/1996 DEKRETUA, maiatzaren 14koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko Dekretua aldatzen duena.
- Indargabetzen du: 141/1995 DEKRETUA, otsailaren 7koa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duena.