Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

302/1999 DEKRETUA, uztailaren 27koa, drogamenpekotasunaren arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legean jasotzen den egitura instituzionala garatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 159
  • Hurrenkera-zk.: 3602
  • Xedapen-zk.: 302
  • Xedapen-data: 1999/07/27
  • Argitaratze-data: 1999/08/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

  1. Kontseiluaren Osoko Bilkurari dagokio ekimena, gutxienez kideen erdiak eskatuta.

  2. Erregelamendua aldatzeko proposamenarekin batera, ordezko testu arautu bat aurkeztu behar da, eta aldaketa egiteko argudioak ere adierazi egin behar dira.

  3. Kontseiluko kideen gehiengo absolutuz onartu beharko da Erregelamendua aldatzeko proposamena.

  4. Erregelamendua aldatzeko erabakia gizarte zerbitzuetako eskuduntza daukan saileko sailburuari bidaliko zaio, hark erabakia onar dezan.

Bakarra.¿ Funtzionamendu-arauak.

Batzorde Iraunkor Sektorialen eta Batzorde Tekniko Espezializatuen funtzionamendua organo eskudunak xedatutakoaren bidez arautuko da.

Funtzionamendu-arauak ezarri gabe baldin badaude, bidezko iritzitako aspektuetan Erregelamendu hau aplikatzea erabaki dezake organo eskudunak.

Drogamenpekotasunen Sailen arteko Batzordearen aurretik honako hau zegoen: Drogamenpekotasunaren aurkako Ekintzetarako Lehendakariaren Bulegoa, otsailaren 11ko 35/86 Dekretuaren bitartez sortua. Drogamenpekotasunaren arloko Eusko Jaurlaritzaren jarduerak koordinatzeko eta aholku teknikoak emateko organoa izan zedin, sortu zen aipatu bulegoa. Otsailaren 11ko aipatu 35/86 Dekretuaren bitartez, indargabetu egin zen azaroaren 23ko 261/1983 Dekretua; Drogamenpekotasunen aurkako egiteko, Sailen arteko Batzordea sortzen duena alegia.

Drogamenpekoen alorreko aurre-hartze, laguntza eta bergizarteratzeari buruzko azaroaren 11ko 15/1988 Legeak bere erregulazazioaren barruan hartu zuen sailen arteko aipatu batzordea. Bestalde, Aholku Kontseilu bat eratu behar zela ezartzen zen lege horretan, hain zuzen ere, herritarrek, erakunde sozialek eta herri-administrazioek egiten dituzten ekintzak era koordinatuan burutu daitezen. Drogamenpekotasunen arloko aipatu Aholku Kontseilua, geroztik irailaren 10eko 482/1991 Dekretuaz aldatutako zena, ekainaren 25eko 399/1991 Dekretuaren bitartez sortu zen.

Drogamenpekotasunaren arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legearen IV. kapituluko 2. atalean zera jasotzen da, euskal herri-administrazioak inplikatzen dituen egitura baten erregularizazioa, hain zuzen ere, antolamendu administratiboari eta parte hartze sozialari dagokionez, zehaztu egiten dira, bai drogamenpekotasunen alorrean inplikatutako sektoreen eta bai herri-administrazio guztien koordinazioa zein erantzukidetasuna.

Lau organok osatzen dute Egitura instituzional hori: asistentzia eta laguntza organoa, Sailen arteko Batzordea, Drogamenpekotasunen Aholku Kontseilua eta Drogamenpekotasunen arloko Tokian Tokiko Kontseiluak. Errealitate berriari egokitzearren, mantendu egiten da lehendik zegoen Drogamenpekotasunen Aholku Kontseilu hori.

Ekainaren 25eko 18/1998 Legearen xedapen indargabetzaile bakarrean indargabetu egiten dira, bai Drogamenpekotasunaren aurkako Ekintzetarako Lehendakariaren Bulegoa sortzeko den otsailaren 11ko 35/1996 Dekretua, eta bai Drogamenpekotasunen Aholku Kontseilua sortzeko den ekainaren 25eko 399/1991 Dekretua ¿irailaren 10eko 482/1991 Dekretuaz aldatutakoa¿ ere. Hortaz, bidezko eta egokia da lege berria arauekin garatzea, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrari dagokionez, ekainaren 25eko 18/1998 Legen jasotako egitura instituzionala osotasunean garatuaz. Aldundien eta udalen eskumenpekoa da Drogamenpekotasunen arloko Tokian Tokiko Kontseiluak garatzea.

Dekretu honetako II. kapituluan garatutako asistentzia eta laguntza organoa, ekainaren 25eko 18/1998 Legearen 39. artikuluaren araberakoa da. Eta jarduerak kontrolatu eta koordinatzeko zereginetan asistentzia emateko nahiz drogamenpekotasunen alorreko politika definitzeko, Eusko Jaurlaritzari aholkuak emango dizkion organo baten moduan eratzen da. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikita dagoen Droga Gaietarako Idazkaritza da organo hori, beti ere, aipatu sailaren egitura organikoari buruzko arauan ezartzen denaren arabera. Dekretu honetan arautzen den egitura instituzionala, aipatu asistentzia eta laguntza organoan oinarritzen da. Izan ere, ekainaren 25eko 18/1998 Legean agintzen denez, asistentzia eta laguntza organoa sartua dagoeneko sailari atxikitzen dira: Sailen arteko Batzordea nahiz Drogamenpekotasunen Aholku Batzordea; zeren Droga Gaietarako Idazkaritzak bideratu, bultzatu eta zuzentzen baititu, bai Sailen arteko Batzordeak egiten dituen koordinazio-funtzioak eta bai Drogamenpekotasunen Aholku Batzordearen aholkatze-zereginak ere, funtzioekikoa argituaz nahiz organoen arteko egitura sendotuaz.

19997ko otsailaren 4ko agindu baten bitartez sortu zen Drogamenpekotasunen Behatokia, hain zuzen ere, ikerketa-, informazio- eta dokumentazio-zerbitzu gisa, eta Droga Gaietarako Idazkaritzaren barruan izanik, bertoko idazkariak zuzentzen du, halaxe aurreikusten baita ekainaren 25eko 18/1998 Legearen 5.6 artikuluan.

Ekainaren 25eko 18/1998 Legeko 40. artikuluaren bitartez zehaztu egiten dira, bai Drogamenpekotasunen Sailen arteko Batzordearen osaketa eta bai funtzioei buruzko nondik norako nagusiak ere, eta arauz xedatzeko ixten dira: bere egitura, antolamendu eta funtzioak, zeintzuk dekretu honen III. kapituluan garatzen baitira.

Batzorde honen funtzioetarikoak dira: drogamenpekotasunen arloan Eusko Jaurlaritzaren Sailen jarduerak koordinatzeko eskumenaz baliatzea, eta bai Eusko Jaurlaritzak prestatu eta Eusko Legebiltzarrari, ¿onar dezan¿ aurkezten dion Drogamenpekotasunei buruzko Hiru Urterako Plana proposatzea eta prestatzea ere, Droga Gaietarako Idazkaritzak bultzatuta eta zuzenduta beti ere. Beraz, organo honi esleitutako gainontzeko funtzioak, otsailaren 11ko 35/1986 Dekretuaren 10.5 artikuluan jasotakoak, desagertu egin dira, besteak beste, drogamenpekotasunen arloan aholku teknikoak ematea.

Adskripzioari dagokionez, desagertu egiten da lehendakariaren aholkulariaren menpe egotea, eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailera adskribitzen da. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari esleitzen zaio organo horren lehendakaritza, eta, bestetik, aldatu egiten da bere osaketa: sailburuek ordezkariak izendatzea, ez da egiten sailen egituraren arabera, ezpada ze drogamenpekotasunekin zerikusia duten berariaz hautatuak diren gaien arabera. Drogamenpekotasunen Sailen arteko Batzordea egokitu egiten da ekainaren 25eko 18/1998 Legeko 40.3 artikuluaren idazketa berrira. Maiatzaren 18ko 1/1999 Legearen bitartez izan zuen idazketa berria aipatu artikuluak, hain zuzen ere, aipatu dugun batzordeko kideak zenbat izango diren zehatz-mehatz seinalatuaz.

Ekainaren 25eko 18/1998 Legearen 41. artikuluaren bitartez arautu egiten da Drogamenpekotasunen Aholku Kontseilua, batetik, drogamenpekotasunen kontrako borrokan ari diren sektore sozial guztiak parte hartzeko organo gisa, eta, bestetik, drogamenpekotasunen arloko plan, arautegi eta lege egitasmoen gainean aholkuak emateko organo gisa. Bestalde, arauz finkatu egin behar dira, bere egitura, antolamendu eta eskumenak, eta horrexetarako erabiltzen da dekretu honetako IV. kapitulua.

Drogamenpekotasunen Aholku Batzordearen osaketa eta funtzioei dagokienez, kendu egiten dira aurreko erregulazioan koordinazio organoa izateari buruzko erreferentziak, baina lehendiko erregulazioaren oinarria mantendu egiten da; bestalde, ordezkaritza duten zenbait instituzioetatiko kideak gehitu egiten dira, eta kontseilura beste instituzio berri batzuk sartzen dira: hezitzaile sozialak ¿elkarteen edo elkargo profesionalen bitartez¿, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, Emakunde eta Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitateak.

Drogamenpekotasunen Aholku Kontseiluaren osaketa zehatzari dagokionez, egokitu egiten da maiatzaren ekainaren 25eko maiatzaren 18/1998 Legearen 41.2 d artikuluaren idazketa berria, 18ko 1/1999 Legeaz egindakoa, zeinetan zehaztu egiten baita Legebiltzarrak legebiltzar-taldeetako bost bokal izendatuko dituela ¿Legebiltzarreko batzorde jakin bateko kide izatea, ez da jasotzen izendatua izateko arrazoitzat¿.

Ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Aholku Batzorde Juridikoarekin bat, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak proposaturik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak, 1999ko uztailaren 27an egindako bilkuran, aztertu ondoren, hauxe

Laguntza eta Asistentzia Organoaren, Sailen arteko Batzordearen eta Drogamenpekotasunen Aholku Kontseiluaren funtzioak eta, behar izanez gero, osaketa arautzea da dekretu honen helburua, hain zuzen ere, drogamenpekotasunen alorreko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legearen 39., 40. eta 41. artikuluetan jasotako egitura instituzionala garatuaz.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikita dago Droga Gaietarako Idazkaritza, sail horren egitura organikoari buruzko arauan ezartzen denaren arabera beti ere. Eta aurrezaintza, laguntza eta gizateratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legearen 39. artikuluan aipatzen den laguntza eta asistentzia organoa, Droga Gaietarako Idazkaritza izango da.

  1. ¿ Droga Gaietarako Idazkaritzari dagozkio ondoko funtzio hauek burutzea:

    1. Drogamenpekotasunen arloko politika definitzeko, sailburuaren bitartez Jaurlaritzari aholkuak ematea.

    2. Drogamenpekotasunei dagokienez, sailek dituzten jardute-planak eta helburuak bete daitezen kontrolatu, gainbegiratu eta koordinatzeko, Jaurlaritzari laguntza eta asistentzia ematen dion organo gisa jardutea.

    3. Drogamenpekotasunen arloko jarduerak erregulatzeko arauak ezarri, aldatu eta aplikatzeari buruzko proposamen espezifikoak eta generikoak egitea.

    4. Drogamenpekotasunen Euskal Behatokia zuzentzea, Droga gaietarako Idazkaritzaren zerbitzu bat izan dadin, hain zuzen ere, ikerketa-, informazio- eta dokumentazio-politikari buruzko orientazio-irizpideak prestatu eta proposatzeko helburuarekin.

    5. Drogamenpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legea garatzeko arautegia proposatzea.

    6. Drogamenpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko ekainaren 25eko 18/1998 Legearen 54.1 b) artikuluan jasotako arau-hausteengatiko zigor-prozedurak hasi, izapidetu eta ebaztea.

    7. Drogamenpekotasunen Aholku Kontseiluaren eta Drogamenpekotasunen Sailen arteko Batzordearen lanak gauza daitezen bultzatu eta zuzentzea.

  2. ¿ Drogamenpekotasunen Gaietarako Idazkaritzak, bere funtzioak egoki burutzearren, Jaurlaritzako sailei eta herri-agintaritzei galdatu egingo die, drogamenpekotasunei buruz beharrezko irizten dion informazio guztia eta, batez ere, arlo horretan burutzen dituzten jarduerei buruzko informazioa; horretaz gain, bidezko ikusten dituen komunikazio-mekanismoak ezarriko ditu. Informazioa ematearren bakarrik burutuko dira komunikazioak, beraz, erakunde edo agintaritza bakoitzari dagokion zerbitzuaren kudeaketaren gaineko erantzukizun zuzenak berdin-berdina izaten jarraituko du.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikita egongo da Drogamenpekotasunen Sailen arteko Batzordea, eta Gasteizen egongo da bere egoitza.

Drogamenpekotasunen Sailen arteko Batzordearen funtzioak dira ondoko hauek:

  1. Drogamenpekotasunen arloko ekimenak eta proposamenak aurkeztea Jaurlaritzari, eta espezifikoki:

    • Drogamenpekotasunen Hiru Urterako Planari buruzko proposamena prestatzea. Ekainaren 25eko 18/1998 Legearen 37.1 artikuluan arautzen da aipatu plana.

    • Eusko Jaurlaritzarako sailen, erakunde autonomoen, zuzenbide pribatupeko ente publikoen eta euren menpeko enpresa publikoen jarduerei dagokienez, kreditu eta aurrekontuei buruzko proposamena prestatzea.

  2. Drogamenpekotasunen Sailen arteko Batzordeak bultzatuta eta zuzenduta, drogamenpekotasunen arloan Eusko Jaurlaritzako sailen jarduerak koordinatzea.

Drogamenpekotasunen Sailen arteko Batzordea honako hauek osatuko dute: Justizia, lan eta Gizarte Segurantza sailburua, lehendakaria izango dena; berezko kidea izango den Droga Gaietrako idazkaria; osasunaren, drogamenpekotasunen, gizarte-zerbitzuen, hezkuntzaren, herrizaingoaren, justiziaren, enpleguaren, formakuntza arautubakoaren, gazteriaren, kirolen, industriaren, kontsumoaren eta laneko osasunaren arloetan eskumenak dituzten sailburuek izendatutakoak, zeintzuk sailburuorde maila izango baitute.

  1. atala.¿ Antolamendua.

  1. ¿ Gai espezifikoei buruzko ebaluazioa eta segimendua egiteko batzorde espezializatuen bitartez antolatu ahal izango da Drogamenpekotasunen Sailen arteko Batzordea. Drogamenpekotasunen Sailen arteko Batzordekoak ez direnak, batzorde horietako kide izateko, drogamenpekotasunen arloan kreditatuta izan beharko dute ibilbide pertsonala edo profesionala.

  2. ¿ Drogamenpekotasunen Sailen arteko Batzordeak proposatuta, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak emandako aginduaren bitartez finkatuko dira sor daitezen batzorde espezializatuen osaketa eta funtzioak.

Drogamenpekotasunen Sailen arteko Batzordearen eskumena da bere funtzionamenduaren barne-araudia prestatzea. Araudi horrek barne hartuko ditu sor daitezen batzorde espezializatuena ere. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio funtzionamenduko barne-araudi hori onartzea.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailari atxikita dago Drogamenpekotasunen Aholku Batzordea, Gasteizen du bere egoitza, eta ondoko organo hauen bitartez egituratzen da:

  1. Plenoa.

  2. Batzorde iraunkorra.

  3. Batzorde tekniko espezializatuak.

Drogamenpekotasunen Aholku Batzordeko plenoa honako kide hauek osatuko dute:

  • Droga Gaietarako idazkaria, idazkari moduan jardungo duena.

  • Aipatutako organoko teknikari bat, Kontseiluko lehendakariak izendatutakoa eta idazkari moduan jardungo duena.

  • Batzordekideak:

    1. Drogamenpekotasunen Sailen arteko Batzordean ordezkaritza duten Jaurlaritzako sailetariko bakoitzeko batzordekide bat.

    2. Foru Aldundiko bakoitzeko batzordekide bat, eta Euskal Udalen Elkarteak (Eudel) izendaturiko sei ordezkari.

    3. Toxikomanien arloan prestigio eta gaitasun errekonozitua duten pertsonalitateen artetik Drogamenpekotasunen Sailen arteko Batzordeak aukeraturiko lau batzordekide.

    4. Eusko Legebiltzarrak aukeratutakoak eta legebiltzar-talde ezberdinetakoak diren bost batzordekide.

    5. Aplikagarri den arautegi orokorraren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko enpresarioen ordezkaritza instituzionala duten elkarteek izendatutako batzordekide bat.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoan, herri-administrazioen organoetako eta enpresa-batzordeetako kide eta langile-ordezkarietarik %10 baino gehiago lortu duten erakunde eta konfederakunde sindikal bakoitzeko, eta bai ordezkaritza handiena dutenetarik bakoitzeko ere, batzordekide bat.

    7. Gizarte Ongizate Kontseiluak izendatutako batzordekide bat.

    8. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak izendatutako batzordekide bat.

    9. Euskadiko Eskola Kontseiluak izendatutako batzordekide bi.

    10. Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak izendatutako batzordekide bat.

    11. Drogaren aurkako fiskal berezia, Euskal Autonomia Erkidegokoari dagokiona.

    12. Medikuen, farmazilarien, psikologoen, abokatuen, gizarte-langileen, hezitzaile sozialen, erizaintzan diplomatuen, filosofia eta letretan lizentziatu eta doktoreen elkargo profesionaletarik bakoitzeko batzordekide bat. Aipaturiko kolektiboetarikoren batek ez badu elkargo profesionalik, sektorean inplantazio handiena duen elkarte profesionalari dagokio batzordekidea izendatzea.

    1. Toxikomanien arloan eginkizun espezifikoak burutzen dituzten gobernuz kanpoko erakundeen ordezkari izango diren sei batzordekide, Kontseiluko lehendakariak proposatuta izendatutakoak.

    2. Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) izendaturiko batzordekide bat.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Unibertsitate bakoitzeko batzordekide bat, unibertsitatearen ordezkaritza izango duena.

    4. Kontsumitzaileen elkarte edo federakundeek, Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzen dutenek, izendatutako batzordekide bat.

      Aipatutako batzordekide bakoitzari dagozkion ordezkoak izendatu beharko dira.

Batzordekideak ondoren zehazten den moduan izendatu beharko dira:

  1. ¿ Jaurlaritzako sailen ordezkaritza duten batzordekideak. Batzordekidea zein sailetakoa den, hangoxeko sailburuak izendatuko du.

  2. ¿ Foru Aldundien ordezkaritza duten batzordekideak. Batzordekidea, dagokion korporazioaren funtzionamendu-arauekin bat izendatuko da.

  3. ¿ Gainontzeko erakunde eta instituzioen ordezkaritza duten batzordekideak izendatzea ez bada finkatzen, instituzio eta erakundeek eurek izendatuko dituzte. Entitate talde baten ordezkoak egin behar baditu batzordekideak, jarduteko eremutzat Euskal Autonomia Erkidego osoa daukaten guztiak deituko ditu Droga Gaietarako Idazkariak, hain zuzen ere, dagokien batzordekide izenda dezaten.

  4. ¿ Batzordekidea izendatzeko epea hogei egunekoa izango da, eta izendapena ez egiteak ez du eragotziko organoren funtzionamendua eta eraketa.

Aholku Batzordeko batzordekideak hiru urterako izendatzen dira, epe hori beste hiru urtez luzatu daiteke, salbu eta izendapena egiteko ardura duen instituzio edo pertsonak kontrako erabakia hartu berariaz, kasu honetan: agintaldiaren gainontzeko zatian ordezkoak hartuko du bere lekua.

Drogamenpekotasunen Aholku Batzordearenak dira honako funtzio hauek:

  1. Egoki irizten dien txostenak, iradokizunak, estudioak eta proposamenak prestatzea, eta horretarako beharrezkoa duen informazioa galdatu ahal izango du. Bestalde, egindako kudeaketaren analisiari buruzko txosten bat prestatzeaz gain, urtean zehar arloan izan diren aldaketak jasotzen dituen egoera-balantze bat ere prestatu beharko du. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari aurkeztu beharko zaizkio goian aipatutako guztiak.

  2. Kontsideratzeko aurkezten zaizkion gaiei buruzko aholkuak ematea euskal herri-administrazioei, Droga Gaietarako Idazkaritzaren bitartez eman ere.

  3. Ekainaren 25eko 18/1998 legearen 37.1 artikuluak aipatzen duen Drogamenpekotasunen Hiru Urterako Planari buruzko aldez aurretiko manuzko txostena ematea.

  4. Euskal herri-administrazioek drogamenpekotasunen arloari buruz presta ditzaten planen eta arauen gaineko analisia egitea eta, behar bada, iritzia ematea.

  5. Funtzionamendu eta antolamenduko arautegia prestatzea.

Izaera delegatua duen batzorde iraunkor bat eratuko da. Eta bere funtzioak eta bere funtzionamendu-erregimena honelaxe erregulatuko dira: Drogamenpekotasunen Aholku Batzordearen funtzionamendu eta antolamenduko barne-araudiaren bitartez hain zuzen.

Batzorde Iraunkorra ondoko hauek osatuko dute:

  1. ¿ Kontseiluko lehendakaria, Batzorde Iraunkorrekoa ere izango dena.

  2. ¿ Kontseiluko idazkaria, Batzorde Iraunkorrekoa ere izango dena.

  3. ¿ Drogamenpekotasunen Sailen arteko Batzordeak Aholku Batzorderako izendaturiko ordezkarien arteko batzordekide bat.

  4. ¿ Eusko Legebiltzarrak izendaturikoen arteko batzordekide bat.

  5. ¿ Toxikomanien arloan eginkizun espezifikoak burutzen dituzten GKE-ek Aholku Batzordean dizueten ordezkarien arteko batzordekide bat.

  6. ¿ Sor daitezen batzorde tekniko espezializatuetako lehendakariak.

Batzorde Tekniko Espezializatuen eraketa, osaketa, helburuak eta funtzionamendu-arauak prestatzea, Aholku Batzordeko Plenoaren eskumenpekoa da. Izaera iraunkor edo koiunturalarekin eratu ahal izango dira batzorde hauek.

17 artikulua.¿ Antolamendu eta funtzionamenduko barne-araudia.

Justizia, lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dagokio Drogamenpekotasunen Aholku Batzordearen Antolamendu eta Funtzionamenduko Araudia onartzea. Araudi horrek bere baitan hartu beharko du beste hauena ere: sor daitezen batzorde tekniko espezializatuena eta batzorde Iraunkorrarena.

  1. ¿ Drogamenpekotasunen Aholku Batzordeak urtean behin gutxienez bilera bat egingo du, eta lehendakariaren ekimenez edo antolamendu eta funtzionamenduko barne-araudiak finkatzen dituen zirkunstantzietan aparteko bilerak egin ahal izango dira.

  2. ¿ Drogamenpekotasunen Aholku Batzordearen antolamendu eta funtzionamenduko Barne-Araudiak finkatzen dituen zirkunstantzietan batzartu egin daitezke Batzorde Iraunkorra eta Batzorde Tekniko Espezializatuak, euren lehendakariek egindako aldez aurretiko deialdia delarik beti ere.

Drogamenpekotasunen Aholku Batzordearen eta Sailen arteko Batzordearen barne-funtzionamenduaren gainean dekretu honek eta haien barne-araudiek erregulatzen ez dutenari dagokionez, honako hau aplikatu beharko da: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 3071992 Legeko II. tituluaren II. kapituluan aurreikusitakoa.

Sailen arteko Batzordearen funtzionamendu-gastuak ¿ezar daitezen batzorde espezializatuenak eta Drogamenpekotasunen Aholku batzordearenak (plenoa, batzorde iraunkorra eta, halakorik bada, batzorde tekniko espezializatuak) barne direla¿ Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren aurrekontu-kredituen kargura izango dira

Sailen arteko Batzordeko batzorde espezializatuen batzarretan eta Drogamenpekotasunen Aholku Batzordearen eta bere batzordeenetan izan ezkero, dietak eta indemnizazioak direla-eta, ezar daitezen diru-zenbatekoak jasotzeko eskubidea izango da. Indarrean diren arauen eta otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan xedatutakoarekin bat finkatu beharko dira diru-zenbatekoak.

Dekretu hau aplikatu eta garatu dadin beharrezkoak diren xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko uztailaren 27an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.