Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

300/1999 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Administrazioko Parke Higikorra arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 3573
  • Xedapen-zk.: 300
  • Xedapen-data: 1999/07/27
  • Argitaratze-data: 1999/08/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 20.4 artikuluan xedatzen denez, Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiak, Administrazio Kontseiluak aldez aurretik baimena eman ondoren, behar adina kontratazio-mahai eratuko ditu Ente Publikoko erakundeen tamainaren arabera eta kontratazio-organoari kontratuak esleitzen laguntzeko, Herri Administrazioen Kontratuen 13/1995 Legearen 82. artikuluan adierazitakoa kontuan izanda.

Horregatik, ordezkotzaz Zuzendaritza Nagusi funtzioak betetzen dituen Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritza honek, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 1998ko otsailaren 13ko baimena jaso ondoren, eta legeak ematen dion ahalmena erabiliz, hauxe

Lehendakaria:

Titularra: Jacinto Agirre Aldaiturriaga – Zerbitzuen Antolamenduko Ekonomia eta Finantzako zuzendaria.

Ordezkoa: Begoña Salcedo Ocerin – Psikiatriako zerbitzuburua.

Kontratazio Organuak izendatzen ditu gainerako kideak:

  1. bokala:

    • Titularra: Carlos Hidalgo González.

    • Ordezkoa: Matxalen Mendiguren Abrisketa.

  2. bokala:

    • Titularra: Nekane Eguzkitza Bilbao.

    • Ordezkoa: Miren Arantxa Abio Laga.

      Bokal-Idazkaria:

    • Titularra: Fernando González Ausin.

    • Ordezkoa: Amaia Ortiz Cabezas.

      Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko diote interesatuek Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean argitaratzen den biharamunetik hara, 4/1999 Legeak aldatu zuen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidegoaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. eta 114. artikuluetan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera.

      Vitoria-Gasteiz, 1999ko abuztuaren 2a.

      Osakidetzako zuzendari nagusi funtzioak betetzen dituen Asistentzia Sanitarioko zuzendaria,

      JON DARPON SIERRA.

      Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen dituen otsailaren 16ko 99/1999 Dekretuak honako egiteko hauek ematen dizkio, besteak beste, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari: "Administrazioko ibilgailuak eta zerbitzuak antolatzea, kudeatzea eta administratzea poliziena izan ezik, dagokion araudiaren arabera...". Egiteko horrek Parke Higikorrari ordurarte eman ohi zaion tratamendu bateratzailea aldatu du, bere esparruan sartzen baitzituen bai polizien alorra bai esparru administratibo hutsa zena, eta Herrizaingo Sailean jartzen baitzuen bion ardura. Dekretu horrek, Azken Xedapenetatik Lehenengoan, epe bat jarri zion Ogasun eta Herri Administrazio Sailari Administrazioko Parke Higikorraren jarduteko arau berriak Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkezteko, eta horixe da hain zuzen dekretu honek betetzen duen agindua.

      Alor publikoak, oro har, eta polizia zerbitzuak, berariaz, hazkunde handia jasan duten azken urteotan. Eboluzio horrek aholkatu egiten du polizia zerbitzuko parke higikorraren azpiegitura eta Administrazio Publikoko gainerako parke higikorrarena bereiztea; eta azken honi dagokionez, komenigarria gertatzen da neurriko antolakuntza sortzea eta egitekoen banakuntza egokia egitea, kudeaketa eraginkorra eta baliabideen kontrol egokia bermatzeko, eta hori guztiori tratamendu homogeneoa bermatu behar dela ahaztu barik.

      Dekretu hau hiru Kapitulutan osatzen da: I. Kapituluak dekretuaren beraren xedea definitzen du eta bertan emandako arauen eremua mugatzen du. Eremuak Administrazio Orokorra eta berari atxikitako Erakunde Autonomoak hartzen ditu bere barruan. Polizia alorra eta alor horren laguntzarako zerbitzuak bai eta lan administratibo hutsekin zerikusirik ez dutenak ere dekretu honetatik kanpo geratzen dira. Azkenik, finkatu egiten dira ibilgailu mota ezberdinen kategoriak, ibilgailuaren zertarakoa oinarri hartzen dela.

      1. Kapitulua ibilgailuak erabiltzeko araubideaz aritzen da, eta Hirugarren Xedapen Osagarriaz osatzen da. Era horretan, Jaurlaritzaren Kontseiluak Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeaz baliatuz eman ditzan arauen bidez, bermatu egiten da tratamendu homogeneoa Administrazio Publiko osoan. Halaber, ibilgailuak izendatzeko araubide bat finkatzen da, aurreko Kapituluan ezarritako sailkapena oinarri hartuta. Ibilgailuak erabiltzeko oro har ezarritako araubidean, hala ere, salbuespenak egin daitezke, baldin eta Herrizaingo Sailak segurtasun arrazoiengatik beharrezko irizten badio.

      2. Kapituluan ibilgailuen parkea kudeatzearen ondoriozko gastuen araubidea finkatzen da, kontratazio alorreko eskumenak banatzen dira eta sortu egiten da Administrazioko Parke Higikorreko Ibilgailuen Erregistroa.

        Azkenik eta Dekretuak tratamendu baterakorra lortu gura duenez, Sailek edo Erakundeek bereganatu eta orain arte beroiek administratu dituzten ibilgailu guztiak Administrazio Parke Higikorrean sartzeko agindua ematen da. Poliziaren parke higikorrari dagokionez, Herrizaingo Sailak eutsi egingo die kontratazio arloan orain arte izan dituen eskumenei.

        Horien indarrez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Batzordeak 1999ko uztailaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Administrazioko Parke Higikorraren barruan dauden ibilgailuak kudeatzeko araubidea zehaztea du xede Dekretu honek. Ondorengo artikuluetan finkatzen dira eremua eta mugak.

  1. – Administrazioko Parke Higikorrean honakoak sartuko dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere Erakunde Autonomoek beroien erabilpenerako edo zerbitzu publikorako erosi edo alokatutako ibilgailu guztiak, beti ere 4. artikuluan agertzen den sailkapenaren arabera.

  2. – Parke Higikorraren barruan sartuko dira, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaz kanpoko erakunde edo izaikiei atxikitako ibilgailuak, baldin eta Administrazioak izenpetutako akordio edo hitzarmenpean badaude.

  1. – Dekretu honen erabiltze-eremutik kanpo geratzen dira poliziaren zerbitzurako diren ibilgailuak bai eta Herrizaingo Sailari edo Euskal Herriko Poliziaren Ikastegi erakunde autonomoari atxikitako Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileek behar dituztenak ere, berariazko arauak izango baitituzte.

  2. – Dekretuaren eremutik kanpo geratzen dira, halaber, izaera dela eta, Sail edo Erakundearen eginkizun nagusiarekin artez lotuta dauden zerbitzuak egiten dituztenak (anbulantziak, nekazaritza ibilgailuak, herrilanetarako ibilgailuak etab.), horietarako erosi baitira.

  1. atala.– Ibilgailuen sailkapena.

  1. – Honako kategorietan sailkatzen dira Administrazioko Parke Mugikorreko ibilgailuak:

    • A mota: Jaurlaritzako kideen zerbitzurako diren ibilgailuak.

    • B mota: Administrazioko goi-karguen zerbitzurako ibilgailuak eta 131/1989 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarriko 1. idatz-zatian aipatzen diren konfidantzazko edo behin-behineko pertsonalarenak, baldin eta goi-karguen lansari-maila berdina badute.

    • C mota: atxikipen iraunkorra ez dutela, administrazioko organo ezberdinen ohiko eginkizunak burutzeko ibilgailuak.

    • D mota: administrazio izaerako eginkizunak gauzatzeko administrazio organo bati etengabe atxikitako eta, ondorioz, erabilpen orokorrekoak ez diren ibilgailu berezi edo arruntak. Dekretu honetako 2. artikuluko 2. paragrafoan aipatutako ibilgailuak, halaber, kategoria honetan sartzen dira.

      Egitura edo teknika-egokitzapenak behar dituztenak dira ibilgailu bereziak, hain zuzen ere erabilera berezietarako direlako.

  2. – A, B eta C kategorietan sartzen diren ibilgailuak eta ibilgailu horiek izan behar dituzten prestazioak zehaztea Ogasun eta Herri Administrazioko Saileko Baliabide Orokorraren Zuzendaritzari dagokio. D motako ibilgailu arruntak zehaztea, halaber, zuzendaritza horri dagokio.

Administrazioko Parke Higikorreko ibilgailuak Administrazio Orokorreko organoen eta bere erakunde autonomoen zerbitzu-eginkizunak betetzeko erabiliko dira, hots, administrazio-funtzioak egiteko edo erabiltzaileen ordezkotza egiteko bakar-bakarrik, salbu eta Dekretu honetan erabateko erabilpenerako ohartematen direnak.

A motako ibilgailuak txoferra eta guzti izendatuko dira beti eta Jaurlaritzako kideen zerbitzura egongo dira karguaren ondorioz beharrezko diren zerbitzuak egiteko.

Lehendakariari eta bere ezkontideari, halaber, mota horretako ibilgailuak izendatuko zaizkie. Esleipen hori erabateko erabilpenerako egingo da.

Lehendakari ohiei izendatu beharreko ibilgailua, laguntzaile-txoferra eta guzti, A motakoa izango da, Eusko Jaurlaritzako Lehendakari ohien Estatutua arautzen duen urtarrilaren 12ko1/1999 Dekretuan ezarritakoaren arabera. Izendapen hori erabateko erabilpenerako egingo da, beharrezko denboraldirako, aipatutako Dekretuaren arabera.

  1. atala.– Goi-karguei izendatutako ibilgailuak.

    B motako ibilgailuak Administrazioko goi-karguei izendatuko zaizkie eta 131/1989 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarriko 1. idatz-zatian aipatzen diren konfidantzazko edo behin-behineko pertsonalari, baldin eta goi-karguen lansari-maila berdina badute, karguaren ondorioz beharrezko diren zerbitzuak egiteko. Ibilgailu kategoria hau, halaber, bitan banatzen da: B1 eta B2.

    B1 ibilgailuak sailburuordeei izendatuko zaizkie eta 131/1989 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarriko 1. idatz-zatian aipatzen diren konfidantzazko edo behin-behineko pertsonalari, baldin eta sailburuordeen lansari-maila berdina badute. B2 ibilgailuak zuzendariei izendatuko zaizkie eta 131/1989 Dekretuaren Bigarren Xedapen Gehigarriko 1. idatz-zatian aipatzen diren konfidantzazko edo behin-behineko pertsonalari, baldin eta zuzendarien lansari-maila berdina badute.

    Erabiltzaileak gidatzeko eragozpen fisikoak baditu eta Administrazioko parke mugikorreko txoferrak badaude, txoferra eta guzti esleitu ahal izango zaizkie B motako ibilgailuak. Eragozpen horiek egiaztatuta eta kontrastatuta egon behar dute.

C motako ibilgailuak zerbitzu jakin baterako erabili ahal izango dira. Dekretu honen esparruan dauden Sailei edo Erakundeei atxikitako langileek erabili ahal izango dituzte eta ez dira esleituko, inolaz ere, txoferra eta guzti. Baliabide Orokorren Zuzendaritzak adieraziko du bakoitzean ibilgailu hauek izendatzeko prozedura. Izendapena ibilgailu eskuragarririk egotearen baldintzapean gelditzen da.

D motako ibilgailuak etengabe izendatuko zaizkie dagozkien organoei eta organoek berek zehaztuko dute erabiltzeko araubidea, betiere Dekretu honetan dauden arau orokorren esparruan.

Dekretu honetako 2. artikuluaren 2. idatz-zatiak aipatzen dituen ibilgailuak D kategorian sartuko dira.

Sailek eta erakunde autonomoek ekonomia eta eraginkortasuna oinarri hartuz eskatu beharko dituzte ibilgailuak eta, behar beste ibilgailurik ez dagoenean, Baliabide Orokorren Zuzendaritzak haztatuko ditu lehentasun-irizpideak. Baliabide Orokorren Zuzendaritzak, halaber, Administrazioko Parke Higikorreko ibilgailuak erabiltzeko araubideari buruzko beharrezko iritzitako jarraibideak emango ditu eta arrazoizko ibilgailu-kopuruari eusteko ardura hartuko du.

Erabiltzaileek arretaz erabili beharko dituzte ibilgailuak eta, berariaz, honakoak:

  • Dekretu honetan ibilgailuak erabiltzeko emandako arauei eta dekretua bera garatzeko eman daitezenei men egin beharko diete.

  • Ibilgailuaren egoerari eta funtzionamenduari buruz ikus ditzaten gorabeherak jakinarazi beharko dituzte, betiere horretarako finka dadin prozedurari jarraituz.

  • Norberari izendatutako ibilgailua beste edonork erabiltzeko baimenik ez ematea.

  • Erabiltze-aldiak dirauen bitartean ibilgailua arretaz zaintzea.

  • Erabiltzaileak ez du bere kabuz elementurik edo aparailurik jarriko ibilgailuan, ez du ibilgailu-konponketarik egingo ez eta eginaraziko ere.

  • B motako ibilgailuen erabiltzaileek beharrezko berrikuspen teknikoak dagokien unean egiteko ardura hartuko dute eta ibilgailuak berak garbi izan beharko dituzte.

Baliabide Orokorren Zuzendaritzak beharrezko neurriak emango ditu zerbitzuz kanpo dauden A motako ibilgailuak gordetzen direla bermatzeko. Sail edo erakunde autonomo bakoitzari dagokio beren goi-karguei edo administrazio-organoei izendatutako ibilgailuen gainean beharrezkotzat jotzen dituen neurriak hartzea.

Baliabide Orokorren Zuzendaritzak erabakiko du, hala dagokionean, zenbait ibilgailu errotulatzea komenigarria denentz, erakundeak ezagutarazteko Eusko Jaurlaritzak emandako arauei atxikiz betiere, D kategoriako ibilgailuak bereziki.

Dekretu honetan ohartemandako txoferren izendapena, berez eginkizun hori duten eta Administrazioko Parke Higikorrari atxikita dauden langileen artean egingo da.

Erabiltzen dituzten kotxeen mantenimendu egokiaz arduratuko dira txoferrak, behar bezala erabiliko dituzte kotxeak eta, nolanahi ere, Dekretu honen 13. artikuluan ezarritakoari eutsiko diote.

  1. atala.– Kalteen eta administrazio zigorren ondoriozko erantzukizuna.

  1. – Ibilgailuen erabiltzaileek izendatutako ibilgailuari egindako kaltea edo beste ondasun edo pertsona batzuei egindako kalteen erantzukizundunak izango dira, baldin eta arduragabekeriaz erabiltzen badituzte. Administrazioak, horrela gertatuz gero, erabiltzaileei ordainaraziko die ondoriozko erantzukizun zibila edo administratiboa.

  2. – Erabiltzaileen jardueraren ondoriozko egintzengatik jasotako zigorrak eta, salaketak garaiz jakinarazi ez direlako edo eginbeharrak bete ez direlako sortutako bestelako kalte ekonomikoak, erabiltzaileek berek ordainduko dituzte edo, bestela, erabiltzaileei ordainarazi egingo zaizkie.

Izendapen araubideari eta ibilgailuen erabilpenari buruz Dekretu honetan ezarritakoa aplikatu barik utzi daiteke segurtasun arazoak daudenean eta Herrizaingo Sailak hala eskatzen badu. Horrelakoetan Sailak emandako jarraibideei eutsiko zaie. Arau horiek, ahal dela, bateragarriak izango dira Administrazioko Parke Higikorreko jarduteko araubidearekin eta kontutan hartu beharko dute gauzazko baliabideak eta giza baliabideak daudenentz.

  1. atala.– Gastuen araubidea.

  1. – Ogasun eta Herri Administrazioko Baliabide Orokorren Zuzendaritzak Administrazioko Parke Higikorreko ibilgailuak erosi, hornitu eta konpontzearen ondoriozko gastuak hartuko ditu, bai eta, beroiek erabiltzearen ondoriozkoak ere.

  2. – D motako ibilgailuek sortutako gastu guztiak aurreko idatz-zatian ezarritakotik at gelditzen dira eta dagokion sailak edo erakundeak ordaindu beharko ditu. Dekretu honen 7. atalak aipatzen dituen izendapenaren ondoriozko gastuak, halaber, kanpo gelditzen dira eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzak ordainduko ditu.

  3. – Aurreko paragrafoan ezarritakoa dena dela, bertan zehaztutako ibilgailuak Administrazioko Parke Higikorraren barruan egongo dira eta ondoren zehazten da kontratatzeko araubidea.

Administrazioko Parke Higikorra osatzen duten ibilgailuen kontratazioa eta, oro har, zerbitzuaren kudeaketa egokia egiteko beharrezko diren horniduren eta zerbitzuen kontratazioa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazioari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuari atxikiz egingo da. Kontratazio Batzorde Nagusia izango da izapidetzen diren kontratazio espedienteen ardura hartuko duena. Batzordea dekretu horren 10. artikuluan esandako moduan osatuko da, dekretuaren beraren 18. artikuluan ohartemandako kasuetarako. Dekretu horretako V. Kapituluan ohartemandako espedienteei dagokienez, haietan kontratazio-organo moduan diharduenak hartuko du ardura.

Parke Higikorreko Erregistroa sortzen da. Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Baliabide Orokorren Zuzendaritzak izango du erregistroa kudeatzeko ardura eta kudeatu ere dekretu hau garatzeko emango den aginduaren bidez finka daitezen arauei atxikiz. Agindu horretan zehaztuko da Administrazioko Parke Higikorra osatzen duten ibilgailuei buruz erregistroan sartu beharreko informazioa.

Dekretu honen esparruan sartuta egon eta berau indarrean sartzen denean dekretuaren eraginpeko sail edo erakundeei atxikita dauden ibilgailu guztiak Administrazioko Parke Higikorrari gelditzen dira atxikita eta, ondorioz, beharrezko administrazio jarduerak burutu beharko dira parkeari atxikitzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren Seigarren Xedapen Gehigarria honela geratzen da idatzita:

"Ertzaintzaren poliziaren parke higikorra osatzen duten ibilgailuetarako eta Segurantza Administrazioko zerbitzu laguntzaileetarako kontratazio organo eta mahaiari dagozkien ahalmenak Herrizaingo Sailaren esku geratzen dira."

Dekretu honen 2. eta 3. artikuluen ondoriozko esparruaren kaltetan barik, Jaurlaritzak, Ekonomi Gaietarako Ordezko Batzordearen bidez eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren proposamenez, Zuzenbide Pribatuko Izaiki Publikoek eta Sozietate Publikoek ibilgailuak erosteko eta ibilgailu horiek erabiltzeko arauei buruz jarraitu behar dituzten irizpideak finkatuko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publiko osoan tratamendu homogeneoa ematen dela bermatzeko.

Bakarra.– Indargabetuta gelditzen dira irailaren 24ko 504/1991 Dekretua (Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Parke Higikorraren jarduerari buruzko arauak ezartzen ditu) eta Herrizaingo sailburuaren 1993ko otsailaren 24ko Agindua (Eusko Jaurlaritzaren Parke Higikorreko ibilgailuen erabilerari buruzko arauak ezartzen ditu).

Indargabetuta gelditzen dira, halaber, dekretu honetan ezarritakoaren aurka edo kontraesanean dauden maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

  1. – Baimena ematen zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari dekretu hau garatzeko beharrezko diren xedapen guztiak emateko.

  2. – Baimena ematen zaio Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dekretu hau betearazteko beharrezko diren diru-aurrekontuen aldakuntzak egiteko.

Ogasun eta Herri Administrazio Saileko eta Herrizaingo Saileko lanpostuen zerrendak aldatu beharko dira dekretu honetan ezarritakoari egokitzeko. Aldakuntza hori, gehienez ere, hiru hilabeteko epean egin beharko da.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko uztailaren 27an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.