Arautegia
Inprimatu260/1999 DEKRETUA, ekainaren 22koa, Euskadiko Sanitate Kontseilua eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Osasun Barrutietako Kontseiluak arautzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 133
- Hurrenkera-zk.: 3095
- Xedapen-zk.: 260
- Xedapen-data: 1999/06/22
- Argitaratze-data: 1999/07/14
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
– Aurrikusitako erabilpenak:
Aurkeztutako deklarazioak erregistratzea eta kontrolatzea eta, gainera, beroietan eman daitezkeen aldaketen jarraipena egitea.
– Personak edo kolektiboak, datuak eman dituztenak:
Jaurlaritzako kideak.
Administrazioko goi kargudunak.
Maiatzaren 23ko 131/1989 Dekretuko xedapen gehigarrietatik lehenengoko 1. idatz-zatian aipatzen diren behin-behineko langileak.
Zuzenbide pribatupeko ente publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendariak.
– Datuen nondikakoa eta datuak biltzeko prozedura:
Horretarako ezarrita dauden modelu eta formulario ofizialak.
Interesatuek emandako agiriak.
– Fitxeroaren oinarrizko egitura:
Datu pertsonalak (izen-abizenak, NAN, helbidea, telefonoa, egoera zibila, matrimonioaren erregimen ekonomikoa).
Datu administratiboak (kargua, hangoa deneko organoa, karguaz jabetzea).
Deklarazioari buruzko datuak (jardunak eta eskubide eta ondasun patrimonialak).
– Datuak ematea:
Erregistroko lehenengo sekziokoak (jardunak). Aurkeztu diren deklarazioen edukia ezagutzea nahi duten pertsonek, horiei buruzko ziurtagiria eskatu ahal izango dute.
Erregistroko bigarren sekziokoak (eskubide eta ondasun patrimonialak). Honako hauek eman ahal izango dituzte datuak:
Interesatua haren pean dagoeneko sailburuak.
Jaurlaritzaren Kontseiluak.
Arartekoak.
Legebiltzarrak.
Justiziako Epaitegiek.
Ministerio Fiskalak.
– Fitxeroaren ardura duen organoa:
Funtzio Publikoaren Zuzendaritza.
– Sartzeko, zuzentzeko eta kentzeko eskubideez horien aurrean baliatzeko Zerbitzua edo Unitatea:
Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza (Wellingtongo dukea, 2, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak bere 11. artikuluan xedatzen duenez, Euskadiko sistema sanitarioan herritarren partaidetza posible izan dadin beharrezkoa da araudiz partaidetza komunitarioko kontseiluak sortzea, bai Autonomia Erkidegoaren esparruan, bai osasun-barrutien esparruan.
Artikulu horretan bertan ezartzen denaren arabera, kontseiluek kontsulta- eta aholkularitza-ahalmenak izango dituzte, ondoko hauetan hain zuzen: sistemaren plan eta helburu orokorren formulazioan, exekuzio-emaitzen jarraipenean eta azken ebaluazioan.
Kontseilukideak izendatzeko irizpideetan kontuan hartuko da honakoen ordezkaritza egotea: lurralde eta sektore sanitarioko ordezkariak, toki-administrazioetako ordezkariak, elkargo profesional sanitarioenak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteenak, sindikatuenak eta enpresa-erakundeenak.
Kontseiluok dagoeneko sortuak ziren Osasun Sailaren eta Osakidetza Administrazio–Organismo Autonomoaren egitura organikoak eta funtzionalak ezartzen dituen uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuaren 2.E artikuluaren bidez (Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala aldatzen duen azaroaren 11ko 254/1997 Dekretuak emandako idazkera).
Horrek gaur egun arte indarrean jarraitu du, zeren eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 2ko 65/1999 Dekretuak lehen aipatu diren dekretuak indargabetu dituen arren, bertako bigarren xedapen iragankorrean jasotzen baita partaidetza komunitarioko kontseiluei buruzko arauak aplikagarriak izango zirela, behin-behingoz, harik eta beren beregiko araudia ezartzen den arte.
Hori dela eta, oraingo dekretu honen bidez Euskadiko Sanitate Kontseiluaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Osasun Barrutietako Kontseiluen funtzionamendua eta kideak ezarri nahi dira, beti ere lehen aipaturiko Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak bere 11. artikuluan adierazitako irizpideekin bat.
Ondorioz, hainbat erakunderekin kontsulta egin ondoren (sindikatuak, kontsumitzaile- erabiltzaile- eta enpresa-elkarteak, eragindako elkargo profesionalak eta EUDEL-Euskal Udalen Elkartea), Osasun sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko ekainaren 22an egindako bileran eztabaidatu eta onartu eta gero, hau
Dekretu honen bidez Euskadiko Sanitate Kontseilua eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Osasun Barrutietako Kontseiluak arautu nahi dira. Kontseiluak Euskadiko sistema sanitarioaren partaidetza komunitarioko organo gisa sortzen dira, Osasun Sailari atxikita, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak bere 11. artikuluan xedatzen duenaren arabera.
– Hauek dira Euskadiko Sanitate Kontseiluaren eginkizunak, Autonomia Erkidegoaren eremuan:
Kontsultak jasotzea eta aholkuak ematea Euskadiko Osasun Plana formulatzerakoan.
Kontsultak jasotzea eta aholkuak ematea sistema sanitarioaren helburu orokorren gainean: atentzio prebentiboa, osasunaren sustapena, aseguramenduaren kudeaketa eta zerbitzu sanitarioen kontratazioa; bai eta Osasun Sailak jakinaraz diezaiokeen beste edozein alor ere.
Sistema sanitarioaren helburu orokorren inguruan Osasun Sailak aurkezten dizkion gainerako jarduketak ezagutzea.
Osasun Planaren helburuen ebaluazioaren berri izatea, eta bai Osasun Sailak jakinarazten dizkion gainerako jarduketen ebaluazioaren berri ere; eta, behar izanez gero, horien gainean txostenak ematea.
Osasun Sailaren aurrekontu-programen ildo nagusien berri izatea.
Osasun Sailak, orokorrean, arloka edo lurraldeka, egiten dituen programen eta jarduketa-planen betetze mailaren segimendua eta ebaluazioaren berri jakitea.
Indarrean dagoen araudia aplikatuz eslei dakiokeen beste edozein.
– Osasun Barrutietako Kontseiluen eginkizunak Euskadiko Sanitate Kontseiluari esleitu zaizkion berak dira, barrutian barrutiko esparruaren barruan, eta, bereziki, bertan ematen diren zerbitzu sanitarioen bereizgarritasunei dagokienez.
– Osasun Sailaren Osasun Plangintza eta Antolamenduko sailburuordea izango da bai Euskadiko Sanitate Kontseiluko burua bai Osasun Barrutietako Kontseiluetako burua. Berak ezin duenean ordezko bat izendatuko du, indarrean dauden arauek oro har ezarritako ordezkatze-araubidearen indarrez.
– Osasun sailburuaren aginduz izendatuko dira Euskadiko Sanitate Kontseiluko kideak; honako hauek hain zuzen:
Foru aldundietako hiru ordezkari, lurralde historiko bakoitzetik bat.
Hamabi udal-bazkide, Autonomia Erkidegoko udalen ordezkari gisa. EUDELek (Euskal Udalen Elkartea) izendatuko ditu.
Euskadiko elkargo ofizialen lau ordezkari, honako elkargoen ordezkari bana alegia: Medikuen Elkargoa, Erizaintzako Diplomatuen Elkargoa, Botikarien Elkargoa eta Albaitarien Elkargoa.
Autonomia Erkidegoan zabalkunde handiena duten kontsumitzaile edo erabiltzaileen erakundeen federazioetako ordezkari bi.
Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuetako lau ordezkari.
Sanitatearen alorrean ordezkaritza esanguratsua duten beste sindikatuetako ordezkari bi.
Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten enpresa-erakundeetako sei ordezkari.
Osasun Sailaren ordezkari bat. Kontseiluko idazkaria izango da, eta hitza bai baino botorik ez du izango.
– Osasun Barrutietako Kontseiluek Euskadiko Sanitate Kontseiluaren osaera bera izango dute; alabaina, ordezkatuta dauden erakundeek pertsona bat edo beste alda ditzakete, lurraldetasunaren irizpidea eta ondoren aipatzen diren bereizgarritasunak kontuan harturik:
Lurraldean lurraldeko aldundiak Osasun Barrutiko Kontseiluko hiru foru-ordezkari izendatuko ditu.
Hamabi udal bazkideak tokian tokiko osasun barrutiko udaletakoak izango dira.
Kontseiluko idazkaria ezberdina izan daiteke osasun barruti batean eta bestean.
– Kontseilukide izateko euren ordezkariak aukeratu behar dituzten erakundeek titular eta ordezkoen proposamenak jakinaraziko dizkiete kontseiluetako buruei, Osasun sailburuak agindu bidez izendapena egin dezan.
Izendapenek lau urte iraungo dute, baina gero berritu ahal izango dira. Hala eta guztiz ere, baldin erakunde batek baino gehiagok euren ordezkariak elkar hartuta hautatu behar badituzte, izendapena urte baterako bakarrik egin ahalko dute, halako moduz non, urtero txandakatuz, erakunde guztiotako ordezkariek jardun baitezakete Kontseiluan.
– Kontseiluetako buruek gonbidatuta eta bertako funtzionamendua errazteko bidezko ikusten bada, Osasun Sailaren nahi adina ordezkari egon daitezke bertan, hitzarekin baina botorik gabe.
Kontseiluak, gainera, buruaren bitartez, bere zereginak egoki betetzeko beharrezkotzat jotzen dituen txostenak edo irizpen teknikoak eska diezazkioke Osasun Sailari.
– Kontseiluburuak egingo du kontseiluetako ohiko bilkuren deialdia, urtean bi aldiz gutxienez.
Deialdia bilkura baino hamabost egun lehenago gutxienez egingo da, premiazko kasuetan izan ezik. Deialdiari aurreko bilkuraren akta eta egun horretarako gai-zerrenda erantsiko zaizkio. Gai-zerrendako aztergaiak 48 ordu lehenago gutxienez aurkeztu beharko dituzte kontseilukideek.
– Kontseiluek, halaber, ohiz kanpoko bilkurak egin ditzakete, buruak eskatuta edo kideen %25ek gutxienez eskatuta. Bilkura hori deialdia egin eta hilabete baino lehen egin beharko da.
Ohiz kanpoko bilkuren gai-zerrenda astebete lehenago gutxienez bidaliko zaie kontseilukideei.
– Kontseiluak lehen deialdian eratzeko gutxieneko quoruma kideen gehiengoa izango da. Bigarren deialdian, ordu erdi geroago, aski izango da kideen herena egotea.
– Kideek, bilkuretan, ordezkatzen dituzten erakundeen ikuspuntua azaldu dezakete dena delako aztergaiari dagokionez. Azalpena ahozkoa izango da, baina horri laguntzeko txosten idatziak aurkeztu ahalko dira. Txostenak aktan jasota geratuko dira, aurkezten dituztenek berariaz hala eskatzen badute.
Erabakiak hartzez gerotan, bilkuran dauden kideen gehiengoz hartuko dira; berdinketarik badago, buruaren botoak emango du ebazpena.
– Kontseiluko buruak zuzenduko ditu bilkurak, idazkariaren laguntzaz: hitza emango die kideei, haien mintzaldiak bideratuko ditu, eta, behar izanez gero, baita mugatuko ere, kide guztiek parte har dezaten eta bilkurak taxuzkoak izan daitezen.
Bilkura guztietan aktak egingo dira. Bertan hauek jasoko dira: parte-hartzaileak, gai-zerrenda, eztabaidatutako gaiak, kideen mintzaldien laburpena, bozketetako emaitzak eta hartutako erabakiak, horrelakorik badago.
Kideek berariaz eskatuta, aktetan erabakien aurkako haien ezezko botoa jasoko da, eta horrekin batera, aurkezten dituzten txostenak erantsiko dira.
Aktetan idazkariaren izenpea eta buruaren oniritzia agertuko dira. Gainera, bilkuran egiten den egunean bertan edo hurrengo bilkuraren egunean, kontseilukideek euren onarpena eman beharko diote aktari.
Dekretu honetan jasotzen ez den guztiari dagokionean, kide anitzeko organoen gainean Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 22. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuko da.
Kontseiluko kide izateak ez dakar inolako ordainsari berezirik kobratzea, salbu eta indarrean dagoen araudiaren arabera kideei dagozkien bidezko sari eta kalte-ordainak.
Vitoria-Gasteizen, 1999ko ekainaren 22an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Osasun sailburua,
GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (6)
- Ikus: 579/2009 DEKRETUA, azaroaren 3koa, Osasun eta Kontsumo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena.
- Indargabetzen du: 1986.eko Maiatzaren 7ko AGINDUA, Osasunketarako Euskal Batzordearen Funtzionamendu Araudia onartuz.
- Ikus: 195/2013 DEKRETUA, apirilaren 9koa, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
- Ikus: 80/2017 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
- Ikus: 59/2003 DEKRETUA, martxoaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Barrutiak finkatzen dituena.
- Indargabetzen du: Ekainaren 27ko 136/1983 DEKRETOA, Osasunbideetarako Euskal Batzordea sortaraziz.