Arautegia
Inprimatu186/1999 DEKRETUA, apirilaren 13koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 71
- Hurrenkera-zk.: 1638
- Xedapen-zk.: 186
- Xedapen-data: 1999/04/13
- Argitaratze-data: 1999/04/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuaren 24.1 atalean xedatzen denez, aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa mailako errakuntzak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, nahiz ofizioz, nahiz organo edo erakunde interesatuak eskatuta. Errakuntzok xedapenaren esanahia aldatzen dutenean edo xedapenei buruzko zalantzak sortzen dituztenean zuzenduko dira.
Era horretako akatsak ikusi dira Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezarri zuen otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuan (1999ko otsailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 40. zk.). Beraz, zuzenketa hau egin behar da:
atalean (3538. orrialdea), hau dioenean:
"Dekretu honen 5. atalean orokorrean finkatutako ..."
hau esan behar du:
"Dekretu honen 8. atalean orokorrean finkatutako..."
atalean, b letran (3539. orrialdean), hau dioenean:
"Kontsumitzailea informatzeko lurralde-bulegoen ..."
hau esan behar du:
"Kontsumoko lurralde-bulegoen ..."
Aldibaterako xedapenetatik bigarrenean (3541. orrialdea), gaztelerako testuan, hau dioenean:
"... en al artículo 24 del..."
hau esan behar du:
"... en el artículo 24 del..."
Lehendakariaren urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu zituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen. Dekretu horren arabera, honako egiteko eta jardun-arlo hauek ditu Lehendakaritzak:
Jaurlaritzaren bozeramailetza.
Gizarte eta erakunde harremanak.
Analisia eta komunikazioa.
Emakumea.
Kanpo harremanak.
Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren antolamenduaren eta egitekoen esparru berria ezartzeko, bi idazkaritzatan egituratzen du Jaurlaritzaren Lehendakaritza dekretu honek: Lehendakaritzaren Idazkaritza eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia.
Lehendakaritzaren Idazkaritzaren jardun-arloak Jaurlaritzaren bozeramailetza, gizarte eta erakunde harremanak, analisia eta komunikazioa eta emakumea dira; baita Lehendakaritza osorako zerbitzuak koordinatzea, zuzentzea eta kudeatzea ere.
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiren jardun-arloa Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanak planifikatzea, bultzatzea eta koordinatzea da.
Ondorioz, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8 c) eta 25. atalek egozten dizkidaten eskumenen arabera eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko apirilaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
atala.¿ Jardun-arloak.
Jaurlaritzaren bozeramailetza, gizarte eta erakunde harremanak, analisi eta komunikazioa, emakumea eta kanpo harremanak dira Lehendakaritzaren jardun-arloak, horrela finkatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta sail horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeari buruzko urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuaren 4. atalean.
atala.¿ Egitura.
Aurreko atalean adierazitako alorrei buruzko egitekoez baliatzeko, honako organo hauetan egituratzen da Lehendakaritza:
¿ Lehendakaritzaren Idazkaritza.
Zerbitzu Zuzendaritza.
Prentsa eta Komunikazio Zuzendaritza.
Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritza.
Ekonomia Gaietarako Zuzendaritza.
Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Zuzendaritza.
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia:
Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritza.
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza.
Europako Gaietarako Zuzendaritza.
Euskadiren Ordezkaritza Bruselan.
Lehendakaritzaren Idazkaritzaren eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko titularrak goi karguduntzat joko dira eta, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean xedatutakoaren ondorioetarako, sailburuordeen maila izango dute.
atala.¿ Kanpo Harremanetarako Ordezkaria.
Lehendakariak, kanpo harremanetarako alorrean dagozkio egitekoak burutzeko, Kanpo Harremanetarako ordezkari baten laguntza izango du. Ordezkari hori behin-behinekoa izango da eta, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean xedatutakoaren ondorioetarako, sailburuordearen maila izango du.
atala.¿ "Emakunde» erakunde autonomoa.
Emakumearen Euskal Erakundea / Instituto Vasco de la Mujer (Emakunde) Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikitzen zaio.
atala.¿ Atxikipenak.
¿ Honako batzorde hauek atxikitzen zaizkio Jaurlaritzaren Lehendakaritzari:
Publizitateari buruzko Sailarteko Batzordea (apirilaren 18ko 151/1989 Dekretua; uztailaren 12ko EHAA, 33. zk.).
Kanpo Harremanetarako Sailarteko Batzordea (otsailaren 2ko 13/1993 Dekretua; otsailaren 19ko EHAA, 34. zk.).
Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa Kudeatzeko Batzordea (apirilaren 11ko 233/1995 Dekretua; maiatzaren 15eko EHAA, 90. zk.)
¿ Honako hauek ere Lehendakaritzari atxikitzen zaizkio:
Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea (apirilaren 11ko 235/1995 Dekretua; maiatzaren 15eko EHAA, 90. zk.).
Euskal Etxeen Errolda (uztailaren 28ko 318/1994 Dekretua, abuztuaren 26ko EHAA, 162. zk.).
Akitania-Euskadi Lankidetzarako Fondoa (ekainaren 9ko 410/1991 Dekretua, irailaren 21eko 268/1993 Dekretuak aldatu zuena; urriaren 27ko EHAA 206. zk.).
Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Batzordea (martxoaren 24ko 53/1998 Dekretua; apirilaren 6ko EHAA, 65. zk.).
atala.¿ Egitekoak.
Lehendakaritzaren Idazkaritza lehendakariaren menpe egongo da zuzen-zuzenean, eta egiteko hauek izango ditu:
Bere zereginetarako lehendakariak behar dituen argibide politiko eta teknikoak eskaini. Horrek ez du sailburuen egitekoak gutxitzea ekarriko.
Jaurlaritzaren jarduna zuzendu eta koordinatzeko laguntza eman lehendakariari. Horretaz gain aholkularitza ere eskainiko dio eskatzen dionean.
Xedapen orokorrei eta akordioei buruzko proiektuak gertatu eta horien proposamenak egin. Lehendakaritzaren egitekoen eta jardun-arloen esparruan sartzen diren zirkularrak, jarraibideak eta egintzak eman. Hala ere, izaera orokorreko arau baten bitartez zeregin hau beste organo bati eman dakioke.
1. atalean jasotakoaren arabera Lehendakaritzari dagozkion egitekoak eta jardun-arloak koordinatu, suspertu eta gainbegiratu; baita Lehendakaritza osorako diren zerbitzuen kudeaketa zuzendu ere.
Jaurlaritzaren sailekiko eta Lehendakaritzarekin zerikusirik duten erakundeekiko komunikazioa sortzeko organo lez jardun; eta hori, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean ezarritakoaren arabera, Jaurlaritzako kideek Lehendakaritzarekin duten zuzeneko harremanari eta dekretu honek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari egozten dizkion harremanei kalterik eragin gabe.
Administrazio Orokorrean indarrean dagoen araubideak sailen kontratazio organoari emandako ahalmenez baliatu, kontratazio alorrean Euskadiren Bruselako Ordezkaritzaren titularrari dagozkion ahalmenei kalterik eragin gabe.
Lehendakaritzaren eskumenekoak diren espedienteak tramitatzeko gastuetarako baimenak eman ¿zenbatekoaren arabera Jaurlaritzaren Kontseiluari dagozkion gastu baimenei kalterik eragin gabe¿ eta aurrekontu gaietan sailburuenak diren ahalmenak erabili luze-zabalean.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10. atalak sail bakoitzari egozten dizkion eskumenak erabili.
Sektoretako ekintza planei eta ekimenei buruzko informazio prozedura egokiak ezarri eta mantendu, lehendakariari gobernu lana koordinatzen laguntzeko.
Erakundeetan parte hartu behar duenean lehendakariari lagungarri izan dakiokeena eskatu Jaurlaritzako sailei.
Indarrean dagoen antolamendu juridikoak Lehendakaritzari egozten dizkion gainerako egiteko guztiak, baldin eta beste organo bati egotzitakoak ez badira.
atala.¿ Zerbitzu Zuzendaritza.
Honako hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari:
Lehendakaritzaren aurrekontuari buruzko aurreproiektua gertatu, horren jarraipena egin eta Lehendakaritzaren kudeaketa ekonomiko administratiboa gauzatu.
Jaurlaritzaren Lehendakaritzari atxikitako langileak administratu eta kudeatu. Zerbitzu Zuzendaritza da zigorbide espedienteak izapidetzeko eskumena duen administrazio organoa.
Langileak behar diren aztertu eta Lehendakaritzako lanpostu zerrendaren proposamena gertatu.
Gizarte ekintzarako eta langileak prestatzeko eta trebatzeko planak eta programak gertatu, gai horretan HAEEk bereganatuta dituen aginpidei kalterik eragin gabe.
Barne antolaketarako metodoak eta informazio sistemak proposatu, lan sistemak arrazionalizatu eta hobetzeko.
Jaurlaritzaren Lehendakaritzako bulegoen barne erregimenaz eta horien administrazioaz arduratu; baita ondarearen eta hornigaien iraupenaz ere.
Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak egozten dizkion guztiak.
atala.¿ Prentsa eta Komunikazio Zuzendaritza.
Honako hauek dagozkio Prentsa eta Komunikazio Zuzendaritzari:
Bide egokiak ziurtatu Eusko Jaurlaritzaren ekintzen berri emateko, baita lehendakariaren eta Jaurlaritzaren bozeramailearen ekintzen berri emateko ere.
Berri emate lana erraztu eta Jaurlaritzaren sailetako prentsa zerbitzuen koordinazioa eta eraginkortasuna bermatu.
Jaurlaritzak komunikabideei berriak emateko duen politika zehaztu eta koordinatu.
Gizartea sentsibilizatzeko publizitate kanpainak eta neurrriak koordinatu, baita Eusko Jaurlaritzaren eta bere sailen ekintzen berri ematea ere, Publizitateari buruzko Sailarteko Batzordearen bitartez eta Publizitate Zerbitzuaren bitartez. Batzorde hori apirilaren 18ko 151/1989 Dekretuak eta apirilaren 30eko 287/1991 Dekretuak arautu zuten.
Euskadiren irudia kanpoan zabaltzeko diren informazio eta publizitate kanpainak sustatu eta koordinatu, Publizitate Zerbitzuaren bitartez.
Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak egozten dizkion guztiak.
atala.¿ Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritza.
Honako hauek dagozkio Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritzari:
Jaurlaritzaren jardunari buruzko txostenak egin aldiro.
Jaurlaritzaren Kontseiluan eta, hala badagokio, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordean aztertu behar diren gaiak prestatu eta koordinatu.
Legebiltzarreko agerraldiak lantzen lagundu Lehendakaritzako organoei. Lehendakaritzak Arartekoarekin nahiz beste erakunde publiko batzuekin dituen harremanak koordinatu eta bideratu horretarako aginpidea duten organoen bitartez.
Lehendakaritzaren xedapen, hitzarmen eta akordioen proiektuak egin eta horietaz informatu; eta Lehendakaritzaren organoei aholku juridikoak eman.
Lehendakaritzari interesa dakizkiokeen lege, jurisprudentzia eta doktrinei jarraipena egin.
Lehendakaritzako Idazkaritzaren liburu eta agiriak antolatu eta kudeatu.
Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen bitartez, azterlanak, txostenak eta ekintzak burutu, Jaurlaritzako Lehendakaritzak gizartearen egoera eta egoera horren bilakaera ezagut ditzan.
Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak egozten dizkion guztiak.
atala.¿ Ekonomia Gaietarako Zuzendaritza.
Honako hauek dagozkio Ekonomia Gaietarako Zuzendaritzari:
Gizarte edo ekonomiari buruz sail edota erakunde arteko plan eta programak egin eta koordinatu; beti ere, plan eta programa horiek zuzentzea eta horien jarraipena egitea Lehendakaritzari badagokio.
Behar beste azterlan eta txosten egin, lehendakariaren arreta behar duten arazo eta eskaera sozio ekonomikoak ezagut ditzan Lehendakaritzak.
Ekonomiaren epe ertain eta luzeko bilakaerari buruzko orientabideak eman Lehendakariari, nazioartean eta Euskadin antzemandako joerak kontuan hartuta.
Ekonomia eta gizarte eragileekin informazio prozedura egokiak ezarri eta horiei eutsi euskal ekonomiaren bilakaera ezagutzeko.
Lehendakariari behar besteko aholkuak eman, jarduera planen eta sektore ekimenei jarraipena egin diezaion eta planok eta ekimenok gida ditzan lehendakariak.
Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak egozten dizkion guztiak.
atala.¿ Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Zuzendaritza.
Honako egiteko hauek ditu Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Zuzendaritzak:
Lehendakariak gizarte eragile, herritar eta erakundeekin dituen harremanen plana gertatu, gauzatu eta ebaluatu.
Lehendakariak ekitaldi ofizialetan parte hartzen duenean, ekitaldi horiek egoki antolatu eta burutu.
Lehendakaritzaren harreman publikoetarako behar diren ekintzak burutu.
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiarekin koordinatuz, lehendakariak kanpora egin behar dituen bidaietarako laguntza logistikoa eman.
Lehendakaritzari eta Jaurlaritzako goi kargudunei protokoloaren araubidea ezarri.
Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak egozten dizkion guztiak.
atala.¿ Egitekoak.
¿ Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia lehendakariaren menpe egongo da zuzen-zuzenean eta laguntza emango dio lehendakariari Euskal Autonomia Erkidegoaren kanpo harremanetarako estrategia politiko instituzionala zehazten eta zuzentzen.
¿ Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak honako egiteko hauek ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen alorrean:
Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremana programatu, suspertu eta koordinatu.
Jaurlaritzari laguntza eta aholkua eman kanpo harremanetarako gaietan nahiz lehendakariak arlo horretan emandako jarraibideetan.
Eusko Jaurlaritzaren kanpoko ekintza planifikatu, sustatu eta koordinatu.
Eusko Jaurlaritzak beste herrialde, eskualde edo erakunde azpiestatalekin izan ditzakeen bi alderen arteko harremanak zehaztu eta koordinatu.
Eusko Jaurlaritzak nazioarteko erakundeekin ezar ditzakeen harremanak zehaztu eta koordinatu; baita Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkariak erakunde horietan izan dezaketen parte hartzea ere koordinatu.
Europako erakundeekiko jarduera zehaztu; batez ere, Europako Batasunarekikoa eta Europako Batzordekikoa.
Eusko Jaurlaritzak Europako eskualde mugimenduan duen ekimena zuzendu; batez ere, Europako Eskualdeen Batzordean eta Euskadik parte hartzen duen eskualdearteko erakundeetan eta organoetan.
Mugaz haraindiko eta eskualdearteko lankidetza suspertu, garatu eta koordinatu.
Garapen lankidetzarako politika bete eta kudeatu.
Kanpoko euskal gizataldeekiko harremanetarako politika bete eta kudeatu.
Euskadiren kanpo harremanekin zerikusia duten gaietan Estatuak betetzen duen jardunaren jarraipena egin.
Ahalik eta kanpo harreman hoberena bermatzeko, Estatuko Administrazioarekin ¿Kanpo Harremanetarako Ministeritzarekin, batez ere¿ elkarlanerako eta informazio trukaketarako bideak ezarri.
Euskal Autonomia Erkidegoak Estatuko Administrazioarekin hitzartutako tresnen bitartez nazioarteko itunak lantzen eta negoziatzen duen parte hartzea zuzendu eta koordinatu.
Sortzen diren konferentzia, batzorde eta organoetan Euskal Autonomia Erkidegoaren presentzia eta parte hartzea koordinatu, gai horietan Estatuak duen iritzia eratzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko beste erakunde batzuei aurreko zatietan aipatutako harremanen berri eman.
Euskadiko zenbait erakunde publiko edo pribatuekiko harremanak garatu, erakundeok garrantzizko ekimenak burutzen badituzte kanpoan.
Eta indarrean dagoen antolamendu juridikoak egozten dizkion beste guztiak.
¿ Jaurlaritzaren kanpo harremana bateratua izan dadin, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia eta bere organoak elkarlanean arituko dira Eusko Jaurlaritzako sailekin, horien erakunde autonomiadunekin, baltzu publikoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko ente publikoekin goian aipatuko egiteko horiek burutzeko. Kanpo harremanen alorrean arau eta xedapenak eman behar direnean, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak arau eta xedapen horien proiektuez txostena emango du.
¿ Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren eta bere organoen egitekoek lurralde historikoen eta toki erakundeen zereginei eragiten badiete, arau teknikan lankidetzarako behar diren bideak ezarriko dira egitekook egoki burutzeko.
atala.¿ Europako Gaietarako Zuzendaritza.
Europako Gaietarako Zuzendaritzak gai horietan Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari dagozkion egitekoak bete behar ditu; eta bereziki, honako hauek:
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari lagundu Jaurlaritzaren Europako ekimena sustatzen eta koordinatzen.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Europako Batasuneko eta Europako Batzordeko erakundeen arteko harreman organoa izan.
Koordinazio neurriak betetzea bultzatu eta zuzendu, Europako Batasuneko arauak eta politika lantzen eta aplikatzen Jaurlaritzak esku har dezan, eta neurri horiek betetzeko Jaurlaritzaren Sare Eragilea garatu.
Europako erakundeetako organo eta lantaldeetan ¿Europako Batasunekoetan, batez ere¿ EAEko ordezkarien parte hartzea bultzatu, garatu eta koordinatu.
Zuzenbide komunitarioa aplikatzea gainbegiratu eta koordinatu.
EAEko Administrazio Orokorraren komunikazio ofizialak Europako erakundeetara ¿batez ere, Europako Batzordera¿ bideratu eta gidatu, komunikazio horiek ordenamendu komunitarioak eragiten dien betebeharrei buruzkoak direnean bereziki (xedapenen transposizio, Estatu laguntzen proposamen, arau hauste eta abarrei buruzkoak). Horretarako legeak ezarritako bideak erabiliko dira.
Kanpo Harremanetarako eta Europako Batasunerako Estatu Idazkaritzarekin lankidetza sustatzea Europako Batasuneko gaietan.
Europako Komunitateek eta Europako Legebiltzarrak Madrilen duten Batzordearen Ordezkaritzarekiko harremanak sustatu.
Jaurlaritzako sailek, bere organismo autonomiadun eta baltzu publikoek Europako Batasunaren programa eta ekimenetan duten parte hartzea sustatu, koordinatu eta ebaluatu; beti ere, programa eta ekimenok programazio dokumenturik edo programa eragilerik behar ez dutenean.
Jaurlaritzako sailek Europako Batasunaren ekimenen berri izan dezaten eta ekimenoi jarraipena egin diezaioten tresnak zuzendu eta koordinatu.
Arau, politika eta ekimen komunitarioez aholkuak eman Jaurlaritzako sailei, arau, politika eta ekimenok sailon interesekoak direnean.
Euskal gizartean Europako Batasuna eraikitzeari buruzko berriak zabaldu, gai horiei buruzko azterlan eta prestakuntza lanak egin eta Europako Informazioaren Euskal Sarea sustatu.
atala.¿ Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritza.
Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak gai horietan Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari dagozkion egitekoak bete behar ditu; eta bereziki, honako hauek:
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari lagundu euskal gizataldeekiko harreman politika kudeatzen eta betetzen.
Euskadik kanpoko euskal gizataldeekin, euskal etxeekin eta horiek dauden herrialdeekin dituen harremanak bultzatu, koordinatu, ezarri eta areagotu.
Euskal Autonomia Erkidegotik Kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeekiko Harremanei buruzko maiatzaren 27ko 8/1994 Legeak egozten dizkion egitekoak bete, lege horretan jasotako aurrikuspenak, eskubideak eta zerbitzuak ezarriz.
Euskadi eta kanpoko euskal gizataldeak ahalik eta gehien hurbiltzeko beharrezkoak diren azterlan eta argitalpenak egin eta zabaldu.
Kanpoko euskal gizataldeetan euskal kultura eta euskara zabaltzeko eta horiei eusteko egitasmoak garatu; eta euskal egoera eta historiari buruzko ikastaroak mintegiak, hitzaldiak, erakustetak eta kongresuak prestatu Euskadin nahiz euskal gizataldeak dauden herrialdeetan.
Euskal Gizataldeei Laguntzeko Laurteko Plana koordinatu eta, horrela badagokio, bete.
Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Batzordeari laguntza eman.
atala.¿ Garapen Lankidetzarako Zuzendaritza.
Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak gai horietan Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari dagozkion egitekoak bete behar ditu; eta bereziki, honako hauek:
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari lagundu garapen lankidetzarako politika kudeatzen eta betetzen.
Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Batzordeari laguntza eman.
Garapen lankidetzarako programak eta egitasmoak sustatu, koordinatu eta burutu ekonomia, kultura, zientzia eta teknikaren alorretan; eta garapen bidean dauden herriekiko elkartasun helburuetan enpresarioek parte har dezaten ahalegindu.
Nazio Batuen erakundeekiko harremanak sustatu gai humanitarioetan eta garapen lankidetzan.
Euskal Autonomia Erkidegoko edo kanpoko beste erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu berberak lortzeko programak edo ekimenak ezartzen badituzte, programa eta ekimen horiek bultzatu eta horiek gauzatzen lagundu.
Lankidetza eta garapen alorretan euskal teknikarien prestakuntza sustatu.
Lankidetza eta garapen alorretan euskal administrazio publikoen arteko koordinazioa sustatu.
Garapen lankidetzari buruzko politika eraginkorragoa izan dadin, behar diren tresna eta neurriak diseinatu.
Garapen bidean dauden herrien aurrerapenerako garrantzizkoak izan daitezkeen azterlanak burutu eta zabaldu.
Lankidetza eta garapenerako laguntzak arautuko dituen araudi proposamena egin eta araudi hori betetzea kudeatu.
Hirugarren Munduko herrialdeetan giza eskubideak ezagutarazten eta gatazkak era baketsuan konpontzen lagundu.
atala.¿ Euskadiren Ordezkaritza Bruselan.
¿ Euskadik Bruselan duen Ordezkaritza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren menpe egongo da zuzen-zuzenean eta Europako Gaietarako zuzendariarekin arituko da elkarlanean. Bruselako Ordezkaritzak Euskadi Europako Batasuneko erakundeetan ordezkatzen du eta EAEk hainbat alorretan dituen interesak defendatu eta bultzatuko ditu erakunde horietan. Horretarako, honako egiteko hauek ditu:
Euskal Autonomia Erkidegoaren interesak ordezkatu Europako Batasuneko erakunde eta organoetan.
Euskadiren gizarte, ekonomia, sektore eta lanbide interesak kudeatu, Europako Batasuneko ekimenek interesoi eragiten dienean.
Europako Gaietarako Zuzendaritzaren egitekoak betetzen lagundu.
Erabakiak hartzeko prozesuaren jarraipena egin eta Europako Batasunaren lege ekimenei buruzko informazioa eskuratu, lege ekimenok Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei edo interesei eragiten badiete, beti ere.
EAEko agintariak eta gizarte eta ekonomia alorreko eragileak Europako Batasuneko erakundeekin elkartzeko erabili Bruselako Ordezkaritza.
Europako Batasunean parte hartzeko borondatea adierazten duten erakunde publiko nahiz pribatuei aholku teknikoak eskaini, laguntzarako zentro logistikoa izanez.
Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Espainiako Ordezkaritza iraunkorraren arteko harreman organoa izan.
Jaurlaritzako sailek Europako arauak eta politikak lantzen eta ezartzen parte hartu behar badute, Europako erakundeetan zuzenean aritu; baita sailek egindako parte hartzeen berri izan ere, premiazkoa denean.
Gainerako autonomia erkidego, länder edo eskualdeek Bruselan dituzten bulegoekin elkarlanean aritu.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko erakundeen eta Bruselan kokatutako beste erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza erraztu, Euskadiren hainbat sektoretako interesak defendatu eta sustatzeko.
¿ Euskadiren Bruselako Ordezkaritzaren titularrak kontratazio organo lez jardungo du Ordezkaritzak dituen egitekoen arloan antolamendu juridikoak egozten dizkion ahalmenak erabiliz. Bost milioi (5.000.000) pezetararteko kontratuak egin ditzake, baita horri dagokion gastua baimendu ere.
¿ Euskadiren Bruselako ordezkariak zuzendari maila izango du ekainaren 30eko 7/1981 Legean jasotakoaren ondorioetarako.
GEHIGARRIZKO XEDAPENA
Jaurlaritzaren Lehendakaritzari dagozkion eskumenen alorrean, Jaurlaritzaren lehendakariordeak ondoren aipatzen diren egitekoak hartuko ditu bere gain:
¿ Nazioarteko foroetan lehendakaria ordezkatu.
¿ Europako Komunitateekiko Gaietarako Konferentzian Eusko Jaurlaritza ordezkatu; lehendakariordea ez dagoenean, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak egingo du egiteko hori.
¿ Lehendakaritzari egotzitako jardun-arloetan, Jaurlaritzaren Kontseiluak edo Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak onartu behar dituen gaiak aurkeztu eta defendatu.
¿ Lehendakaritzari dagozkion jardun-arloekin zerikusirik duten legegiltzar errekerimenduei erantzun, indarrean dagoen araudiaren arabera.
INDARGABETZE XEDAPENA
Indargabetu egin da Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Idazkaritzaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen ekainaren 20ko 305/1995 Dekretua; baita Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren egitura finkatzen duen otsailaren 2ko 14/1999 Dekretuaren Gehigarrizko Lehenengo Xedapena ere.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango du indarra dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 1999ko apirilaren 13an.
Lehendakaria,
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (13)
- Partzialki indargabetzen du: 14/1999 DEKRETUA, otsailaren 2koa, Lehendakariarena, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren egitura organikoa onartzen duena.
- Indargabetutakoa: 27/2002 DEKRETUA, urtarrilaren 29koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituena.
- Ikus: 1/1999 DEKRETUA, urtarrilaren 4koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.
- Ikus: 53/1998 DEKRETUA, martxoaren 24koa, Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Batzordea sortzeko dena.
- Indargabetzen du: 305/1995 DEKRETUA, ekainaren 20koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituena.
- Ikus: 233/1995 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Hirugarren Munduaren Garapenean Lankide izateko eta Laguntzeko Fondoa kudeatzeko Batzordea eta horri Laguntzeko eta Sorospena eskaintzeko Batzorde Teknikoa arautzen dituena.
- Ikus: 318/1994 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Euskal Autonomi Elkartetik kanpora dauden Euskal Etxeak aitortu eta erroldatzea arautzen duena.
- Ikus: 8/1994 LEGEA, maiatzaren 27koa, Euskal Autonomi Elkarteaz kanpoko euskal gizatalde eta etxeekiko harremanetarakoa.
- Ikus: 13/1993 DEKRETUA, otsailaren 2koa, Kanpo Harremanetarako Sail arteko Batzordea sortzeko dena.
- Ikus: 287/1991 DEKRETUA, apirilaren 30ekoa, Publizitateari buruzko Sailarteko Batzordea sortzen zuen apirilaren 18ko 151/1989 Dekretua aldatzen duena.
- Ikus: 6/1989 LEGEA, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
- Ikus: 151/1989 DEKRETUA, apirilaren 18koa, Publizitateari buruzko Sailarteko Batzordea sortzen duena.
- Ikus: Ekainaren 30eko 7/1981 LEGEA, "JAURLARITZAREN LEGEA"-ri buruz.