Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

174/1999 DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa finkatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 67
  • Hurrenkera-zk.: 1574
  • Xedapen-zk.: 174
  • Xedapen-data: 1999/03/30
  • Argitaratze-data: 1999/04/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agertzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteiz, 1999ko martxoaren 23a.

Osasun sailburua,

IÑAKI AZKUNA URRETA.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun arloak finkatzen dituen urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuaren bitartez ezarri zen, administrazioaren egituraren barruan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. Dekretu horren 8. atalean, berriz, sail horren egitekoak eta jardun arloak zehaztu ziren.

Indarrean dagoen egitura organikoa 1995eko abenduaren 12koa da, baina hainbat aldaketa egin zaizkio geroztik. Horrela, 1997ko otsailaren 11n Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza Hezkuntza Sailburuordetzan sartu zen, haren esku geratu zirelarik, lehendik ere bere ardurakoa zen plangintza eta irakasleen plantilen kudeaketa, funtzio horiek modu eraginkorragoz burutzeko. 1998ko maiatzaren 26an lurralde ordezkaritzei kontratatzeko eskumenak areagotu egin zitzaizkien, horren premia 1997ko abenduaren 16an ikusi zelarik.

Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzaren erreforma ezarri ondoren, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila hiru Sailburuordetzatan banatuko da eta bakoitzak jardun arlo nagusi baten ardura izango du. Hona hemen arlo horiek zeintzuk diren: hezkuntza sistemaren plangintza, giza baliabide eta materialen kudeaketa, ekonomia-finantzen kudeaketa, hezkuntza sistemaren antolamendua eta zientzi politikaren garapena. Sailaren egituraren osagarri Kabinetearen Zuzendaritza izango da, eta horren egitekoa sailburuari laguntza eta aholkuak eskaintzea.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko martxoaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Egitekoak eta eskumenak.

    Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuaren 8. atalean zehazten diren egitekoak eta jardun arloak dagozkio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari eta sailburuaren zuzendaritzapean burutuko dira.

  2. atala.¿ Egitura orokorra.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila organo hauetaz baliatuko da bere eskumenak gauzatzeko:

    1. Organo nagusiak:

      1. ¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua.

      1. ¿ Kabinetearen Zuzendaritza.

      2. ¿ Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza.

      1. ¿ Aurrekontuen eta Dirubideen Zuzendaritza.

      2. ¿ Baliabide Zuzendaritza.

      3. ¿ Azterlan, Antolamendu eta Informatika Zuzendaritza.

  3. ¿ Hezkuntza Sailburuordetza.

  1. ¿ Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza.

  2. ¿ Ikastetxeen Zuzendaritza.

  3. ¿ Lanbide Heziketako Zuzendaritza.

  4. ¿ Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza.

  1. ¿ Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza.

  1. ¿ Unibertsitate Zuzendaritza.

  2. ¿ Zientzia Politikarako Zuzendaritza.

    1. Lurralde organoak:

      Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lurralde historiko bakoitzean dituen lurralde ordezkaritzak.

    2. Organo kolegiatuak:

      1. ¿ Euskadiko Eskola Kontseilua, urriaren 28ko 13/1988 Legearen bitartez sortua (azaroaren 23ko EHAA).

      2. ¿ Musika Irakaskuntzen Aholku Batzordea, otsailaren 9ko 22/1988 Dekretuaren bitartez sortua (18ko EHAA).

      3. ¿ Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua, otsailaren 22ko 100/1994 Dekretuaren bitartez sortua (martxoaren 16ko EHAA).

      4. ¿ Euskadiko Unibertsitate Kontseilua, ekainaren 29ko 19/1998 Legearen bidez sortua (uztailaren 16ko EHAA), eta azaroaren 17ko 315/1998 Dekretuaz arautua (abenduaren 9ko EHAA).

      5. ¿ Unibertsitate Irakaskuntza Publikoa Koordinatzeko Kontseilua, ekainaren 29ko 19/1998 Legearen bidez sortua (uztailaren 16ko EHAA), eta azaroaren 17ko 314/1998 Dekretuaz arautua (abenduaren 7ko EHAA).

  3. atala.¿ Zuzendaritza Kontseilua.

    Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak zuzendurik, Zuzendaritza Kontseilu bat izango da titularrari ondoko lan hauetan lagun dakion: sailaren politika ikuskatzen eta jarraitzen, egintzen plangintza orokorra egiten eta ezartzen zaizkion gainontzeko eginkizunetan.

    Kontseiluaren Zuzendaritza sailburuaren esku egongo da eta, berataz gain, sailburuordeek eta Kabineteko zuzendariak osatuko dute. Azken hau idazkaria izango da.

    Horietaz gain, sailburuak izendatutako beste pertsona batzuek ere parte hartu ahal izango dute Kontseiluan.

  1. atala.¿ Sailburua.

    Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26 eta 28. ataletan eta urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuak Sailari esleitzen dizkion egiteko eta jardun arloen alorrean indarrean dagoen legerian ematen zaizkion eskumenak izango ditu sailburuak; beti ere, eskumen horiek beste inongo organori atxikita ez badaude.

    Saileko organo gorena denez gero, berak zuzendu, koordinatu eta kontrolatuko ditu saileko organo eta egintza guztiak.

    Bera arduratuko da, deialdi publikoa egin ondoren, izendapen askeko lanpostuen horniketaz, baita behin-behineko langileak izendatzeaz ere.

  1. atala.¿ Kabinetearen Zuzendaritza.

    Sailburuak Kabinetearen Zuzendaritzaren laguntza gertua izango du. Kabinete hori, zuzendarien betebehar orokorrez gain, jarraian zehazten diren egitekoez eta jardun arloez arduratuko da:

    1. Sailburuaren lan egitasmoaren jarraipena egingo du.

    2. Sailaren kanpo harremanen alorrean egin beharreko egintza zehatzak burutuko ditu.

    3. Hiritarrei informazio orokorra eskaintzeko burutzen diren egintzak koordinatuko ditu eta Sailaren jardun arloetan sor litezkeen kexa eta iradokizunak jasoko ditu.

    4. Bera arduratuko da, halaber, gizarteko komunikabideen eta Sailaren arteko harremanez, irudi lanez, Sailaren kanpo harremanez eta argitalpenen, aldizkarien eta Sailaren publizitatearen kudeaketaz.

    5. Sailaren zereginei buruzko aholku juridikoak emango ditu. Besteak beste:

      • Sailaren ardurapeko gaietan eragina duten edozein mailatako arauzko xedapenei, lege aurreproiektuei eta lege proposamenei buruzko txostenak egingo ditu.

      • Saileko organoek emandako erabakien aurka aurkez daitezen errekurtsoei buruzko erabaki proposamenak izapidetu, informatu eta aurkeztuko ditu.

      • Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko Legeak Sailari ematen dizkion egitekoak burutuko ditu.

      • Saileko organoek eskatzen dizkioten txosten juridikoak egingo ditu.

      • Sailaren egintzak direla eta, ondare erantzukizunari buruz sortzen diren prozedurei hasiera eman beharko die.

    6. Sailaren egintza publiko eta ofizialak antolatuko ditu.

    7. Jaurlaritzaren Kontseiluari eta Ekonomia Gaietako Ordezko Batzordeari aurkeztu behar zaizkion gaiak izapidetuko ditu.

    8. Sailaren argitalpenak koordinatuko ditu.

    9. Eusko Jaurlaritzak Europako Batasuneko araudi eta politikak egiten eta ezartzen parte har dezan, koordinazio neurriak ezarri beharko ditu, indarrean dauden akordio eta arauei jarraiki.

      Sailburuaren aholkulari diren behin-behineko langileak Kabinetearen Zuzendaritzara atxikiko dira.

  1. atala.¿ Sailburuordetzak.

    Sailburuordetza bakoitzaren arduraduna sailburuorde bat izango da, hierarkian sailburuaren menpeko zuzena izango dena. Hauek izango dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko sailburuordeen egitekoak:

    1. Sailburuordetzaren eta bere menpeko Zuzendaritza eta administrazio organo eta unitateen egintzak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatuko dituzte.

    2. Jardun politikak elaboratu eta sailburuari aurkeztuko dizkiote.

    3. Esleitu zaizkien egitekoen eremuan, sailburuari laguntza emango diote.

    4. Sailburuordetzari dagozkion egintzak programatu eta burutuko dituzte.

    5. Sailburuordetzako administrazio unitateen funtzionamenduko instrukzioak, zirkularrak eta xedapenak emango dituzte.

    6. Xedapen proiektuen proposamenak egingo dituzte, ezarritako jardun politikaren arabera.

    7. Esleitu zaizkien zerbitzuen martxa, kostua eta etekinaren berri emango diote, aldian-aldian, sailburuari, gai horretan Ogasun eta Herri Administrazio Sailak dituen eskumenak errespetatuz.

    8. Helburuen eta jardun planen kudeaketa ikuskatuko dute.

    9. Beren ardurapeko arloetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta gainontzeko sailen eta arlo material horren inguruan sortutako sailarteko koordinazio organoen arteko harremanetako organoa izango dira.

    10. Indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak erabakiko dituzte.

    11. Esandakoez gain, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainontzeko egitekoak, Jaurlaritzako sailburuordeei, oro har, dagozkien egiteko orokorrak eta sailburuak haien eskuetan uzten dituen zeregin guztiak ere beteko dituzte.

  2. atala.¿ Zuzendaritzak.

    Saileko Zuzendaritza bakoitzaren arduraduna zuzendari bat izango da, hierarkian dagokion sailburuordearen menpeko zuzena izango dena, Kabineteko Zuzendaritzarako aurreikusitakoetan salbu. Hauek izango dira Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko zuzendarien egitekoak:

    1. Zuzendaritzako barne zerbitzuak eta lan sistemak antolatuko dituzte.

    2. Zuzendaritzaren egintzak bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatuko dituzte, beren organo nagusiek emandako jarraibideen arabera.

    3. Beren ardurapeko arloetan egin beharreko egintzen planak edo egitasmoak proposatuko dizkiete organo nagusiei.

    4. Indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak erabakiko dituzte.

    5. Esandakoez gain, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainontzeko egitekoak eta Jaurlaritzako zuzendariei oro har dagozkienak ere bete behar dituzte.

  1. atala.¿ Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza.

  1. ¿ Saileko sailburuordetzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun arloak dagozkio Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari:

    1. Saileko administrazio unitateen barne araubidearekikoak bideratuko ditu.

    2. Saileko aurrekontuen aurreproiektuaren prestaketa koordinatuko du eta aurrekontuen azterketa eta ebaluaketa prozedurak artikulatuko ditu, erabakiak hartzea errazteko.

    3. Ondare eta aurrekontu gaietan, gainontzeko sail, erakunde eta entitateekiko koordinazioa eramango du.

    4. Ekonomi eragina duten xedapen eta egintza guztiei buruzko txostenak egingo ditu, nahitaez.

    5. Saileko gastuak onartuko ditu, indarrean dagoen legeriaren arabera. Ildo horretatik, gastu espedienteen prestaketa eta koordinazioa egingo du; baita Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Ekonomia Gaietako Ordezko Batzordearen onespena behar duten gainerako ekonomiari buruzko espedienteena ere.

    6. Administrazio Orokorrean indarrean dagoen araubide organikoak Saileko kontratazio organoari esleitzen dizkion eskumenez arduratuko da, eta Sailari dagozkion eskumenen eremuko kontratu guztiak egingo ditu, pertsonalaren kontratazioa izan ezik, gutxietsi gabe, ordea, Dekretu honetako 20. h) atalean eta Euskal Eskola Publikoa osatzen duten Ikastetxeen ekonomia eta finantza kudeaketa arautzen duen uztailaren 28ko 196/1998 Dekretuan ezarritakoa.

    7. Euskal Hezkuntza Sistemaren ekonomi eta administrazio kudeaketa zuzenduko du.

    8. Hezkuntza Sistemaren baliabide materialen kudeaketa zuzenduko du, hala azpiegituren arloan nola ekipamenduarenean. Gainera, baliabide horiek sistemaren plangintzari egokitzen zaizkion egiaztatuko du eta egokitze hori koordinatu egingo du.

    9. Unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuen finantzaketaren eta horiekiko itunen arloan Sailak eramango duen politika zuzendu eta ikuskatuko du, Hezkuntza Sistemako unibertsitatez kanpoko plangintzari -Hezkuntza Sailburuordetzak zehazturikoari- jarraiki. Gauza bera egingo du unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen arloko beka eta laguntzei buruzko politikaren alorrean.

  2. ¿ Zerbitzuen Administrazio Ikuskatzailetza Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen menpe egongo da eta giza baliabideen eta baliabide materialen dotazioa eta antolaketa egokiak direla ziurtatzeaz arduratuko da. Bere zeregina izango da, halaber, unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako baliabide publikoak eraginkortasunez aplikatzen diren ikuskatzea.

  1. atala.¿ Aurrekontuen eta Dirubideen Zuzendaritza.

    Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun arloak dagozkio Aurrekontuen eta Dirubideen Zuzendaritzari:

    1. Saileko diru sarreren eta gastuen aurrekontuak egingo ditu; baita horien ekonomi eta kontabilitate arloko kudeaketa eta jarraipena ere.

    2. Aurrekontuan sartzen diren egitasmoen jarraipena eta ebaluaketa egingo du, helburuak erdietsi diren eta lortutako eraginkortasuna norainokoa den egiaztatzeko, beti ere, administrazioko beste organoek gai horretan dituzten eskumenak errespetatuz.

    3. Ekonomia Gaietako Ordezko Batzordera eramango diren gaiak prestatuko ditu, baita ekonomia arlokoak izan eta Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztu beharrekoak ere.

    4. Ikastetxeen eta Hezkuntza Sistemako gaineko unitateen kostuen azterketa egingo du, Sistemaren finantza ereduak ezartzeko.

    5. Saileko organo guztiei aholkuak emango dizkie antolaketari, finantzaketari eta aurrekontuen kudeamenduari dagozkion gaietan.

  2. atala.¿ Baliabide Zuzendaritza.

    Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun arloak dagozkio Baliabide Zuzendaritzari:

    1. Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak eta Sailaren gainontzeko bulegoak eraiki, handitu eta hobetzeari dagokionez, Hezkuntza Sistema egoki garatzeko behar diren azpiegitura dotazioak kudeatuko ditu, gai horretan Ogasun eta Herri Administrazio Sailak dituen eskumenak errespetatuz.

    2. Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak eta Sailaren gainontzeko bulegoak ekipatzeko dotazio orokor eta bereziak kudeatuko ditu, gai horretan Ogasun eta Herri Administrazio Sailak dituen eskumenak errespetatuz.

    3. Eskoletako jantokiei eta eskola garraioari eman beharreko laguntzak kudeatuko ditu eta jarduera horiek arautzeko neurriak hartuko ditu.

    4. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen alorreko era guztietako beka eta laguntzak aztertu eta kudeatuko ditu.

    5. Sailak kudeaturiko bulegoetako segurtasun araudia betetzen den aztertu beharko du, baita horren segimendua eta kontrola eraman eta Segurtasun eta Ebakuazio Planak egin eta proposatu ere.

    6. Unibertsitatez kanpoko Ikastetxe pribatuen finantzaketaren eta horiekiko itunen arloko era guztietako espedienteak aztertu, proposatu eta kudeatuko ditu.

    7. Unibertsitatez kanpoko Itunpeko ikastetxeetako irakasleen ordainketa eskuordetua kudeatuko du.

  3. atala.¿ Azterlan, Antolamendu eta Informatika Zuzendaritza.

    Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun arloak dagozkio Azterlan, Antolamendu eta Informatika Zuzendaritzari:

    1. Ikastetxeen ekonomia eta administrazioa kudeatzeko eredua ezartzeko, ikuskatzeko eta eguneratzeko txostenak eta proposamenak egingo ditu, ikastetxeen kudeamendu autonomia aintzat hartuz, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 58. atalean ezarritakoa errespetatuz.

    2. Saileko administrazio unitateen funtzionamendua eta egitura arrazionalizatzeko eta kudeaketa prozedurak diseinatzeko eta eguneratzeko txostenak eta proposamenak egingo ditu.

    3. Administrazioaren Erreforma eta Modernizazioaren eskumena duen organoak agindutako ekimenak eta ildoak garatu eta egikarituko ditu, Gobernu Programak alor horretan aurreikusitakoa garatzeko, Sailaren jardun esparruan.

    4. Informazio sistemen arloan sailari dagozkion egitekoak burutuko ditu.

    5. Estatistikaren arloan sailari dagozkion egitekoak burutuko ditu.

    6. Hezkuntza Sistemak behar dituen obrak kontratatzeko espedienteak izapidetuko ditu, bai obra, hornidura eta zerbitzuei dagozkienak, bai horiek proiektatu eta zuzentzeko beharrezko diren aholkularitza eta laguntza lanei dagozkienak; beti ere, Dekretu honetako 20. h) atalean eta Euskal Eskola Publikoa osatzen duten Ikastetxeen ekonomia-finantzazko kudeaketaren erregimena arautzeko den uztailaren 28ko 196/1998 Dekretuan ezarritakoak errespetatuz.

    7. Sailaren Erregistro Orokorra zuzenduko du.

    8. Sailarentzat interesgarri diren ikerketak zuzendu eta burutuko ditu eta Saileko dokumentazio zerbitzuak eta dokumentu baseak kudeatuko ditu.

  1. atala.¿ Hezkuntza Sailburuordetza.

  1. ¿ Saileko sailburuoedetzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun arloak dagozkio Hezkuntza Sailburuordetzari:

    1. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen arloko hezkuntza politika zehaztuko du, baita horrek garapen curricularrean duen eragina, irakasleen prestakuntza, hezkuntza beharrizan bereziak eta abar ere.

    2. Unibertsitatez kanpoko Ikastetxeetan ezartzeko programa zehaztuko du.

    3. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzen ebaluaketa egingo du, irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko neurriak hartu ahal izateko eta kontrola eramateko.

    4. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak antolatzeko, aldatzeko eta berritzeko egintzak zuzenduko ditu.

    5. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzarako behar diren giza baliabide eta baliabide materialei buruzko txostenak aztertu eta planifikatuko ditu.

    6. Unibertsitatez kanpoko testu liburuei onespena emango die.

    7. Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Sistemaren planifikazioa egingo du. Besteak beste, ikastetxeen tipologia eta kokapena zehazteko irizpideak finkatuko ditu, langile premiei erantzuteko proposamenak eta giza baliabideak hobetzeko eta kualifikatzeko agertzen diren asmoak aztertuko ditu, baita azpiegitura eta ekipamendu baliabideen dotazio berriei buruzko proposamenak ere.

    8. Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sistemaren barruan, hizkuntz helburuak hobetzeko proposamenak planifikatu eta horien jarraipena egingo du. Ildo horretatik, helburu horiek lortzeko eta kontrolatzeko neurri egokiak hartuko ditu, besteak beste, irakasleen euskalduntze programak kudeatuko ditu eta euskarazko material didaktikoa sortuko du.

    9. Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legea garatzeko egintzak zehaztu eta koordinatuko ditu, beti ere, Unibertsitatez kanpoko Hezkuntza Sistemaren eta Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen III. idazpuruaren eremuan. Horretaz gain, euskararen ezagutzaren egiaztagiriak emateko espedienteak erabakiko ditu.

    10. Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoak non kokatuko diren programatuko du. Horretaz gain, unitateak eta ikastetxe pribatuak sortzeko, aldatzeko edo kentzeko baimenak proposatuko ditu.

    11. Unibertsitatez kanpoko Euskal Hezkuntza Sistemaren giza baliabideen kudeaketa zuzenduko du, baita langileen kontratazioa ere.

  2. ¿ Hezkuntzako Ikuskatzailetza Teknikoa Hezkuntzako Sailburuordetzaren menpe egongo da eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 25. atalaren 2. idazatian esleitzen zaizkion egitekoak izango ditu, indarrean dagoen legeriak ematen dizkionez gain.

  3. ¿ Curriculumak Eratzeko Institutuak ¿Hezkuntza Sailburuordetzaren menpe dagoelarik- uztailaren 14ko 195/1992 Dekretuan ezarritako egitekoak burutuko ditu, baita agintzen zaizkion gainerakoak ere.

  1. atala.¿ Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza.

    Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun arloak dagozkio Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari:

    1. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza planeatu, bultzatu eta garatuko du, irakaskuntzen erreforma barne.

    2. Unibertsitatez kanpoko testu liburuei dagokienez, Sailak sortutakoen ardura izango du eta laguntza emango die kanpoan sortutakoei. Horien ikuskapena ere berak egingo du.

    3. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetan teknologia berriak ezartzea aztertuko du.

    4. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetako curriculumaren garapena aztertu eta ebaluatuko du eta proposamenak egingo ditu.

    5. Pedagogia Aholkutegiak eta eskolari laguntzeko bestelako zerbitzuak bultzatuko ditu, ikastetxeetako kanpoko baliabide didaktikoak zuzentzen lagungarri izan daitezen eta eskolei barne laguntza eman diezaieten.

    6. Hezkuntza Sistemako hezkuntza beharrizan berezietako neurriak aztertu, ebaluatu eta proposatuko ditu.

    7. Irakaslegoaren etengabeko prestakuntza-plana diseinatu, aplikatu eta kontrolatuko du. Ildo horretatik, birziklatze orokorra eta unibertsitatez kanpoko espezialitateetakoa bultzatuko ditu.

    8. Unibertsitatez kanpoko mailetan egin daitezen hezkuntza esperientziak baimenduko ditu eta horien jarraipena eta kontrola egingo du.

    9. Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen III. idazpuruaren eta Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legearen aplikazioa erreala eta eraginkorra izan dadin egin beharreko egintzak eta irakasleak euskalduntzeko programak kudeatuko ditu.

  2. atala.¿ Ikastetxeen Zuzendaritza.

    Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun arloak dagozkio Ikastetxeen Zuzendaritzari:

    1. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten unibertsitatez kanpoko ikastetxeak programatu eta kokatuko ditu eta zenbat irakasle eta langile ez-irakasle behar diren zehaztuko du, Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzarekin batera.

    2. Sortzen, aldatzen edo kentzen diren unitate eta unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoei buruzko txostena aurkeztuko dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 52. atalean ezarritakoa errespetatuz.

    3. Hezkuntza sektoreek ikastetxeetako bizitzan duten parte hartzea sendotzeaz arduratuko da.

    4. Ikastetxeetako oinarrizko ekipamendu-moduluak diseinatuko ditu eta ekipamendu premiei eta baliabide materialen beharrei buruzko txostenak egingo ditu.

    5. Ikastetxeek egoki funtziona dezaten hartu behar diren administrazio neurriak hartuko ditu.

    6. Ikastetxeak eraentzeko araubidea kontrolatuko du.

    7. Hezkuntza itunen deialdietarako, ikastetxeen proposamen txostena egingo du. Bera arduratuko da Ikastetxe pribatuei baimenak emateaz ere.

    8. Arte irakaskuntzen ikastetxeetan eta hizkuntz eskola ofizialetan irakaskuntza bereziak ezartzeko eta garatzeko egitasmoa eta diseinua egingo ditu.

  3. atala.¿ Lanbide Heziketako Zuzendaritza.

  1. ¿ Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun arloak dagozkio Lanbide Heziketako Zuzendaritzari:

    1. Lanbide Heziketako ikastetxeak programatu eta kokatuko ditu eta zenbat irakasle eta langile ez-irakasle behar diren zehaztuko du, Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzarekin batera.

    2. Sortzen, aldatzen edo kentzen diren unitateei eta Lanbide Heziketako ikastetxe publikoei buruzko txostena aurkeztuko dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari.

    3. Hezkuntza sektoreek Lanbide Heziketako ikastetxeetako bizitzan duten parte hartzea sendotzeaz arduratuko da.

    4. Lanbide Heziketako titulu bakoitzari dagokion berariazko lanbide heziketarako behar diren oinarrizko ekipamendu-moduluak diseinatuko ditu eta ekipamendu premiei eta baliabide materialen beharrei buruzko txostenak egingo ditu.

    5. Lan merkatuak eskatzen dituen kualifikazioak aldatzen diren neurrian, hezkuntza aldaketa horiei egokitzeko tresnak ezarriko ditu.

    6. Gizarte eragileek lanbide heziketan parte har dezatela bilatuko du. Horretarako, beren lantokietan jaso daitekeen prestakuntzariburuzko eskaintza bat aurkez dezatela eskatuko zaie; horrela, lanbide heziketaren arloan elkarrekiko parte hartzearen kultura sortuz eta Hezkuntza Sistema eta lan eta ekoizpenarena lotuz.

    7. Enpresetan egiten diren praktiken jarraipena egiteko sistema bat eratuko du eta praktika horietan tutore baten kontrola egongo dela bermatuko du.

    8. Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen jarduna egokia izan dadin hartu behar diren administrazio neurriak hartuko ditu.

    9. Lanbide Heziketako ikastetxe publikoak eraentzeko araubidea kontrolatuko du.

    10. Hezkuntza itunen deialdietarako, lanbide heziketako ikastetxe pribatuen proposamen txostena egingo du. Bera arduratuko da Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuei baimenen txostena egiteaz ere.

    11. Helduen Hezkuntzako Programak garatuko ditu eta, Osabidezko Hezkuntza Planen eta Lanerako Prestakuntza Plan Berezien bitartez, desberdintasunak konpentsatzeaz arduratuko da. Arlo horretan Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarekin batera egingo du lan, gai horretan koordinazioa bermatzeko.

    12. Lanbide Heziketako Euskal Planaren garapena eta jarraipena egingo ditu, eta Lanbide Heziketako Euskal Kontseiluan parte hartuko du.

  2. ¿ Koalifikazioen eta Lanbide Heziketaren Euskal Institutuak ¿Lanbide Heziketako Zuzendaritzaren menpe dagoelarik- ekainaren 23ko 119/1998 Dekretuan ezarritako egitekoak burutuko ditu, baita agintzen zaizkion gainerakoak ere.

  1. atala.¿ Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza.

    Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun arloak dagozkio Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzari:

    1. Saileko kolektiboetako karreratako funtzionarioak edo lan kontratuko langile finkoak kontratatzeko hautespen probetako oinarri-arauak, programak eta edukiak finkatuko ditu. Bere ardura izango da, baita ere, proba horiek kalifikatuko dituen epaimahaia izendatzea eta hautespen prozesua antolatzea eta kudeatzea.

    2. Unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioen leku-aldatze lehiaketetako oinarri-arauak finkatuko ditu, baremazio batzordeak izendatuko ditu eta lehiaketaren bilakaera kudeatuko du.

    3. Unibertsitatez kanpoko ikerketako zein irakaskuntzari laguntzeko zerbitzuetako lanpostuak bete daitezen, meritu lehiaketen oinarri-arauak eta kudeaketa egingo ditu.

    4. Sailari atxikitako langileen nominak kudeatu eta kontrolatuko ditu, administrazioko beste organoen eskumen diren alderdiak izan ezik.

    5. Saileko langile-gastuak aurreikusiko ditu.

    6. Sindikatuekiko harremanez arduratuko da.

    7. Sailari dagokion negoziazio kolektiboa zuzenduko du.

    8. Osasuna hobetzeko neurriak bultzatuko ditu. Horretarako, aurrezaintza lana sustatuko du saileko kolektiboetan maizen gertatzen diren patologien eragina gutxitzeko eta, hala badagokio, errehabilitazio lana egingo du.

    9. Administrazio orokorrekoak ez diren langileen lan absentismoa kontrolatuko du eta horri buruzko estatistika azterketak egingo ditu.

    10. Saileko langileen erregistroa eramango du, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzko otsailaren 19ko 2/1993 Legearen 7. atalean ezarritakoarekin bat etorriz.

    11. Administrazio egoeren deklarazioa egingo du eta unibertsitatez kanpoko irakasle funtzionarioei jardunera itzultzeko baimena emango die, zeregin hori beste erakunde bati ez dagokionean.

    12. Bateragarritasun espedienteak erabakiko ditu eta nahitaezko erretiroen eta ezintasun fisikoagatiko erretiroen deklarazioa egingo du.

    1. Zerbitzu eginkizunetan arituko diren langileak izendatuko ditu eta beste organoek ematen ez dituzten baimen eta lizentziak emango ditu.

    2. Giza baliabideak ahalik eta egokien kudeatzeko irizpide eta jarraibideak emango ditu.

    3. Unibertsitatez kanpoko irakasle ez direnen lanpostuen zerrendak proposatuko ditu.

    4. Oro har, langileen buru izango da eta administrazio eta kudeaketa orokorraz arduratuko da.

  1. atala.¿ Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza.

    Saileko sailordetzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun arloak dagozkio Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzari:

    1. Saileko unibertsitate politika diseinatuko du. Besteak beste, Erreforma burutzeko eta unibertsitate eskaintzak izango duen itxuraketa martxan jartzeko behar diren estrategia eta egintzak diseinatuko ditu, Unibertsitatearekin eta tartean dauden gainontzeko eragileekin batera.

    2. Bere laguntza eskainiko du Unibertsitatearen ezaugarriekin bat datorren garapen eredu bat ezartzeko.

    3. Jaurlaritzako sailek ikerketaren arloan burutzen dituzten egintzak koordinatu eta bultzatuko ditu.

    4. Unibertsitatea Antolatzeari buruzko Legean aurreikusitakoak martxan jarriko ditu.

    5. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagozkion egintzak burutuko ditu -Unibertsitatea Antolatzeari buruzko Legearen 11. ataleko 1. eta 2. puntuetan zehazturikoak-, baita Programa-Kontratuak garatu ere.

    6. Autonomia legerian aurreikusitako programa-kontratuak garatuko ditu.

    7. Unibertsitateen Gizarte Kontseiluekiko harremanak koordinatuko ditu.

    8. Unibertsitate alorreko harremanak koordinatuko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta beste erkidegoen artean, baita hura eta Estatuaren artekoak ere.

    9. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak aholkatu eta ordezkatu egingo du, hark beharrezko iritzitako egintzetan.

    10. Ikasteko bekak eta laguntzak antolatu, aztertu eta aurkeztuko ditu, aukera berdintasuna lortzeko.

    11. Zientzia eta Teknologiarako Planaren partaide eta bultzatzaile izango da.

    12. Ikerketa eta teknologiaren garapeneko politiken gidalerro orokorrak finkatuko ditu, lehentasuna duten arloak zehaztuko ditu, zientzi eta teknologi helburuak definituko ditu eta ikerketa eta teknologiaren garapenetako urte anitzeko planak egingo ditu.

    1. Ikerketa programak aukeratzeko eta ebaluatzeko eta horien jarraipena egiteko gidalerroak finkatuko ditu, proposatutako helburuak lortzeko asmoarekin.

    2. Unibertsitatearen, enpresen eta teknologia zentroen arteko koordinazioaz arduratuko da, ikerketa arloko baliabideei ahalik eta etekin gehiena ateratzeko.

  2. atala.¿ Unibertsitate Zuzendaritza.

    Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun arloak dagozkio Unibertsitate Zuzendaritzari:

    1. Unibertsitateak eta unibertsitate zentroak sortzeko eta unibertsitate pribatuak eta horien menpeko unibertsitate zentroak onartzeko proposamenak aztertuko ditu eta horiei buruzko txostenak egingo ditu.

    2. Unibertsitateen estatutuak eta hainbat zentro eta erakunde unibertsitateari atxikitzeko itunak legezkoak diren aztertuko du, eta horri buruzko txostenak egingo ditu.

    3. Beken eta unibertsitate laguntzen politika garatu eta kudeatuko du.

    4. Unibertsitateari ematen zaion urteko diru laguntza osoa, horren aurrekontuak eta goi mailako irakaskuntzako zentro pribatuentzako subentzio programak aztertu eta baloratuko ditu.

    5. Prestakuntzako eta unibertsitate orientazioko programak prestatu eta gauzatuko ditu.

    6. Unibertsitateko azpiegiturak sortzeko eta unibertsitate campusak garatzeko egintzak bultzatuko ditu.

    7. Unibertsitate legeriari buruzko aldaketak proposatuko ditu, lege aurreikuspenak egokitu edo aldatzeko.

    8. Unibertsitate tituluak ebaluatu eta proposatuko ditu, gure ikasleen prestakuntza osatu eta hobetzeko.

    9. Unibertsitate pribatuak aitortzeko espedienteak bideratu eta egiaztatuko ditu, baita bete beharreko arauak eta hartutako konpromisoak betetzen dituzten ikuskatu ere.

    10. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari unibertsitate pribatuen egintzen hasierari buruzko txostenak eta proposamenak egingo dizkio.

    11. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila informatu egingo du, Unibertsitatea Antolatzeari buruzko Legearen 43.2 eta 44.2 ataletan aurreikusitako baimenak emateko.

    12. Euskal Autonomia Erkidegoko atzerriko zentroak aztertu eta ebaluatuko ditu eta, hala badagokio, horien baimena proposatu dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari.

    1. Titulazio bereziak, distritu bakarrekoak edo kopuru mugatukoak aztertu, ebaluatu eta, hala badagokio, unibertsitate mailako behar beste neurri hartuko ditu.

    2. Unibertsitatea Antolatzeari buruzko Legean aurreikusitako programa-kontratuak ikertu, proposatu eta ikuskatu egingo ditu.

    3. Beken egungo sistema aztertu, ebaluatu eta beharrezko aldaketak aurkeztuko ditu; eta, horretarako deialdiak, osagarriak eta izapideak aztertuko dira.

    4. Unibertsitate fundazioen zein unibertsitate-enpresa fundazioen edukiak eta helburuak ikuskatuko ditu.

      .¿ Zientzia Politikarako Zuzendaritza.

      Saileko zuzendaritzen zeregin orokorrez gain, honako egiteko eta jardun arloak dagozkio Zientzia Politikarako Zuzendaritzari:

    1. Zientzia eta Teknologiaren arloetan koordinazioa egiteko Jaurlaritzak behar dituen mekanismoak sortzeko eta horien jarraipena egiteko proposamenak aurkeztuko ditu.

    2. Ikerketako eta teknologia garapeneko programak ezartzeko proposamenak egingo ditu.

    3. Ikerketa programek behar dituzten baliabideak esleitzeko proposamena egingo du eta horri buruzko datu banku bat antolatuko du.

    4. Ikertzaileak prestatzeko programak egingo ditu eta bekadunen jarduerak prestatu eta ikuskatuko ditu.

    5. Apirilaren 29ko 96/1997 Dekretuan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari ezarritako egitekoak garatuko ditu. Dekretu horretan Euskal Teknologia Sarea sortu eta arautu zen, Euskadiko teknologia ikerketako entitateekiko lankidetza eta koordinazio harremanak ezarriz, eta horien ezaugarri eta egitekoak zehaztuz.

    6. Ikerketa laguntzetako eta subentzioetako deialdiak zehaztu eta egingo ditu.

    7. Ikerketa programetako formula berriak proposatuko ditu, sistemak eta zientzia komunitateak berrikuntzaren erronkei aurre egin diezaieten.

    8. Sail honek sinaturiko programa kontratuetako ikerketa arloko aurreikuspenak aurkeztu eta ikuskatu ditu.

    9. Unibertsitate enpresen fundazioen edukiak eta helburuak ebaluatu eta aurkeztuko ditu.

    10. Ikerketa arloan, Unibertsitatea Antolatzeari buruzko Legean aurreikusten diren neurriak bultzatuko ditu.

    11. Zientzia eta Teknologiarako Planaren programa zehatzak ¿Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari dagozkionak- kudeatu, Jaurlaritzako beste zenbait sailekin, baita ekonomia eta gizarte eragilerekin ere, lankidetzan arituz.

  1. atala.¿ Lurralde Ordezkaritzak.

    Lurralde historiko bakoitzean Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza bat egongo da. Hezkuntza Sailburuordetzaren menpe egongo da, zuzenean, eta horren buru lurralde ordezkaria izango da. Hauek dira lurralde ordezkariaren egitekoak:

    1. Dagokion lurralde historikoaren eremuan sailaren ordezkaria izango da.

    2. Sailak lurralde historikoan dituen administrazio zerbitzu eta unitateen zuzendari gorena izango da.

    3. Sailak eman dituen eta dagokion lurralde eremuan bete behar diren jarraibide eta arauak ezagutu eta bideratuko ditu.

    4. Sailaren eskumenen alorrean ematen diren xedapenak eta dagokion lurralde historikorako egiten diren programak eta aurrekontu aurreikuspenak betetzen diren kontrolatuko du.

    5. Sailaren organo nagusiek eskatzen dizkioten espedienteei eta gainontzeko arazo guztiei buruzko txostenak, azterketak eta proposamenak egingo ditu.

    6. Bitarteko unibertsitatez kanpoko funtzionario irakasleak izendatu eta kargutik kenduko ditu eta unibertsitatez kanpoko funtzionario irakasleen kargu hartze eta uzteei dagozkien jakinarazpenak egingo ditu.

    7. Norbanakoek edo Sailaren menpe ez dauden erakundeek sustatuta unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan edota Sailaren gainontzeko lokaletan nolabaiteko jarduerarik antolatzen bada, horren ezagule izango da eta, hala badagokio, berak emango ditu baimenak.

    8. Berak egingo ditu dagokion lurraldeko kontratazioak, baita beheko kontratuei dagokien baimena eman ere, Herri Administrazioen Kontratuei buruzko 13/1995 Legearen 57 atalak aipatzen duen kontratu txikien kategorian sartzen badira, eta Euskal Eskola Publikoa osatzen duten ikastetxeen ekonomia-finantzazko kudeaketaren erregimena arautzeko den 196/1998 Dekretuan -uztailaren 28koan- aurreikusitakoa errespetatuz. Hona kontratuak:

      • Obrak.

      • Hornikuntzak.

      • Aholkularitza eta laguntza lanak: obren proiektu idatziak egiteko, zuzentzeko eta horiek burutzeko beharrezko diren azterketa eta txostenen kontratuak egiteko.

      • Zerbitzuak.

        GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

        Lehena.¿ Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa Saileko sailburuordeek eta zuzendariek beren eskumenak eskuordetzan eman ditzakete, indarrean dagoen legerian aurreikusten diren terminoetan.

Xedapen hauek indargabetu dira: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezarri zuen abenduaren 12ko 510/1995 Dekretua eta berori aldatzeko eman ziren beste hauek: otsailaren 11ko 25/1997 Dekretua, abenduaren 16ko 299/1997 Dekretua, maiatzaren 26ko 92/1998 Dekretua eta Dekretu honen edukiaren aurka dagoen maila bereko edo beheragoko edozein xedapen.

Lehena.¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak izango du dekretu hau garatzeko eman behar diren xedapenak emateko eskumena.

Vitoria-Gasteizen, 1999ko martxoaren 30ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.