Arautegia
Inprimatu158/1999 DEKRETUA, martxoaren 9koa, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea sortu eta arautzeko dekretuaren bigarren aldaketa egiteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 1219
- Xedapen-zk.: 158
- Xedapen-data: 1999/03/09
- Argitaratze-data: 1999/03/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Datu pertsonalen lantze automatizatua arautzen duen urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoaren 18. atalak ezartzen duenez, administrazio publikoetako fitxategi automatizatuak sortu, aldatu edo kendu, Estatuko Buletin Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratutako xedapen orokor baten bidez egin beharko da. Bestalde, Datuak Babesteko Agentziaren Estatutua onartzen duen martxoaren 26ko 428/1993 Errege Dekretuko 24.1.e) atalean xedatzen denez, autonomia erkidegoetako administrazioek eta horien menpeko ente eta erakundeek datu pertsonalak jasotzen dituzten fitxategi automatizatuak baldin badituzte, Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean sartu behar dituzte. Horrek ez du esan nahi 5/1992 Lege Organikoaren 40.2 atalean aipatzen diren erregistroetan ere sar ezin daitezkeenik. Azkenik, 5/1992 Lege organikoaren hainbat alderdi garatzen dituen ekainaren 20ko 1332/1994 Errege Dekretuko 5. atalean dioenez, datu pertsonalak jasotzen dituzten jabetza publikoko fitxategi guztien berri eman behar dio fitxategiaren ardura duen Administrazioko organo eskudunak Datuak Babesteko Agentziari, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean sar ditzan; horretarako, fitxategia sortzeko eman zen xedapenaren kopia bat bidaliko da, Agentziak beren beregi landuko duen eredu normalizatuaren bidez.
Osasun sailburuaren 1995eko urtarrilaren 20ko Agindua argitaratzearekin, Osasun Sailak eta Osakidetzak kudeatzen dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak araututa geratu ziren.
Urtarrilaren 20ko Aginduaren III. eranskinean ageri diren fitxategi batzuk ¿Historia Klinikoak eta Itxaron Zerrendak- aldatu beharra dago orain, horietaz baliatzen diren ospitaleen berri ematearren. Beraz, bidezkoa da fitxategi horiek berriro idaztea.
Ondorioz, legezko xedapenek eman dizkidaten eskumenez baliatuz, hau
Atal bakarra.¿
Osasun Sailak eta Osakidetzak gestionaturiko datu pertsonalen fitxategi automatizatuak erregulatzen dituen Osasun sailburuaren 1995eko urtarrilaren 20ko Aginduko III. Eranskineko 1. eta 6. fitxategiak ¿Historia Klinikoak eta Itxaron Zerrendak- aldatu egiten dira; agindu honetako eranskinean ageri da idazketa berria.
Lehena.¿ Agindu honetan zehazten diren fitxategi automatizatuak Datuak Babesteko Agentziari jakinaraziko dizkio Osasun Saileko Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritzak, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskribatzeko. Horretarako, xedapen honen kopia bat igorriko dio, Agentziak landutako eredu normalizatuaz baliatuz.
Vitoria-Gasteiz, 1999ko otsailaren 25a.
Osasun sailburua,
IÑAKI AZKUNA URRETA.
fitxategia: Historia Klinikoak.
Organo arduraduna: Osasun Laguntza Ataleko Zuzendaritza; fitxategiaz baliatzen diren ospitaleak: Txagorritxu, Santiago, Deba Garaia, Arantzazu, Gipuzkoa, Zumarraga, Bidasoa, Mendaro, Gurutzeta, Basurto, Galdakao, San Eloy, Leza, Amara, Santa Marina, Gorliz, Arabako Psikiatrikoa, Bermeoko Psikiatrikoa, Zaldibarko Psikiatrikoa, Zamudioko Psikiatrikoa.
Erabilera eta helburuak: pazientearen historia klinikoaren datuak izatea haren segimendua egiteko; jarduera asitentzialaren kudeaketa; morbilitateari buruzko azterlanak; finantza-kudeaketa; irakaslana; estatistikak egitea eta ikerketa sanitarioa.
Pertsona eta/edo talde ukituak: osasun-sistemara jotzen duten pertsonak.
Datuak biltzeko prozedura: subjektuak berak zuzenean; zentroak sortutako inprimakiak; zentroko langile propioak; sistema automatizatuak.
Fitxategi automatizatuaren oinarrizko egitura: datu-basea.
Datu-motak: identifikatzeko datuak: erabiltzailea identifikatzeko eta Osasun Sistemaren Erabiltzaileen fitxategi logikoarekin lotzeko balio dutenak (historia-zk., izena, abizenak ...); datu klinikoak (jarduera klinikoak fase bakoitzean sortutakoak); anamnesi-datuak (aurrekari familiarrak, pertsonalak ...); prozedura eta datu terapeutikoak; tratamendu kirurgikoa; errehabilitazio-datuak; pronostiko-datuak; osasunaren alorrean interesgarriak diren beste datu batzuk; prebentzio-prozedurak; datu epidemiologikoak.
Aurreikusten diren datu-uzteak: osasunaren alorrean eskumenak dituzten beste erakunde publiko batzuk (konfidentzailtasuna babestuta); estatistika ofizialak egiteaz arduratzen diren zerbitzu publikoak.
Datuak ikusteko, zuzentzeko edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko unitatea edo zerbitzua: Idazkaritza Nagusia.
fitxategia: Kirurgiako Itxaron-Zerrenda.
Organo arduraduna: Osasun Laguntza Ataleko Zuzendaritza; fitxategiaz baliatzen diren ospitaleak: Txagorritxu, Santiago, Deba Garaia, Arantzazu, Gipuzkoa, Zumarraga, Bidasoa, Mendaro, Gurutzeta, Basurto, Galdakao, San Eloy.
Erabilera eta helburuak: ebakuntza kirurgikoaren zain dauden pazienteen zerrenda kontrolatzea; neurri egokiak hartzea; kontrol eta gestio sanitarioak.
Pertsona eta/edo talde ukituak: tratamendu kirurgikoa hartzeko dauden pazienteak.
Datuak biltzeko prozedura: formularioak.
Fitxategi automatizatuaren oinarrizko egitura: datu-basea.
Datu-motak: identifikatzeko datuak; datu pertsonalak, administratiboak eta sanitarioak.
Aurreikusten diren datu-uzteak: osasunaren alorrean eskumena duten beste erakunde publiko batzuk eta estatistika ofizialak egiteaz arduratzen diren zerbitzu publikoak.
Datuak ikusteko, zuzentzeko edo deuseztatzeko eskubideaz baliatzeko unitatea edo zerbitzua: Idazkaritza Nagusia.
Apirilaren 25eko 249/1995 Dekretuaren bitartez sortu zen Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea, eta dekretu horren 2. ataleko 1. idaztian finkatu zen bere osaketa. Aipatu batzordeko kide bat ordezkatzeko, 249/1995 Dekretua aldatu egin zen urriaren 7ko 225/1997 Dekretuaren bitartez.
Lehendakariaren urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dira eta sailen egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dira. Beraz, Administrazioko sailen egitura eta sailek izan dituzten eskumenak berrantolatu egiten dira, eta hori dela-eta, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen osaketa eta aipatu antolamendua kongruentzian ipini behar dira.
Bestalde, batzordearen funtzionamenduaren gainean dagoen esperientzia dela-eta, batzordeak dituen funtzioak era formalean egokitu behar dira, berak garatzeko egokiak diren funtzioak espreski esleituaz hain zuzen ere.
Ondorioz, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren proposamez, Lehendakaritzak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko martxoaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Atal bakarra.¿ Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea sortu eta arautzeko den apirilaren 25eko 249/1995 Dekretuaren 3. atala eta 2. ataleko 1. eta 2. idazatiak aldatzea. Horiek, alegia, modu honetan gelditzen dira idatzita:
«2. atala.¿ Osaketa
¿ Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordea honako hauek osatuko dute:
Lehendakaria, buru izango dena.
Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun eta Herri administrazio sailburua dena. Lehendakaria bertaratzen ez denetan, lehendakariordea izango da Batzordeko buru.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua.
¿ Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen Idazkaritza Jaurlaritzaren lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburu denak beteko du.
«3. atala.¿ Funtzioak
Honako hauek dira Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen egitekoak:
Jaurlaritzak onartu behar dituen plan eta egitarauen, nahiz Eusko Legebiltzarraren aurrean lege-egitasmo edo komunikazio lez eztabaidatu behar direnen oinarrizko alderdi ekonomiko eta estrategikoen azterlana egitea
Ekonomiaren plangintzaren prozesua bultzatu eta jarraipena egitea, baita ekonomia planak eta horien garapena aurrez onartzea ere, nahiz eta gero Jaurlaritzak onartu beharrekoak izan.
Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden legezko xedapenen Testu Bateratua onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren arabera, eta aurrekontuei buruzko urteroko legeen arabera, batzordeari parte hartzeko agindu zaizkion alorretako aurrekontuetako eragiketak aztertu eta onartuko ditu, nahiz eta bidezkoa denean Jaurlaritzari aurkeztuko dizkion behin betiko onarpena emateko.
Eusko Legebiltzarrean aurkeztu eta ekonomian edo finantzetan eragina izan dezaten ekimenei buruz Jaurlaritzak duen irizpidea aztertu, analizatu eta proposatuko du.
Euskal Administrazioaren erreforma, antolamendu, ekonomia eta ogasunarekin zerikusia duten gaien azterlana eta analisia egingo du, eta baita Jaurlaritzaren egiturako sail guztientzako edo bereziki eragiten dien sail batzuentzako interes komuna duen edozein gairenak ere.
Lege maila duen arauetan esleitu zaiolako, bere eskumen peko diren gaiak aztertu, landu, proposatu edo erabakiko ditu.
Jaurlaritzak ordezkoan emandako beste edozein egiteko edo, bestela, Jaurlaritzak, lehendakariak edo lehendakariordeak aztertu eta lantzeko agintzen dizkionak. Ordezko lan hori dekretuz eman beharko zaio eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango da indarrean dekretu hau.
Vitoria-Gasteizen, 1999ko martxoaren 9an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Jaurlaritzako lehendakariordea,
IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.