Arautegia
Inprimatu131/1999 DEKRETUA, otsailaren 23koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 40
- Hurrenkera-zk.: 994
- Xedapen-zk.: 131
- Xedapen-data: 1999/02/23
- Argitaratze-data: 1999/02/26
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Vitoria-Gasteiz, 1999ko otsailaren 2a.
Osasun sailburua,
IÑAKI AZKUNA URRETA.
Beherago sinatzen dudan honek hauxe eskatzen dut: ...................................ko Osasun sailburuaren Aginduak arautzen duen hortzorde eta haginetako higienista lanbideetan jarduteko lanbiderako gaitasuna eskuratzeko deitu duen prozesuan onartua izateko. Agindu hori ematen da: batetik, 10/1986ko Legea (odontologo , hortzorde eta haginetako higienisten lanbideak arautzen dituena) garatzen duen uztailaren 15eko 1594/1994 Errege Dekretuan oinarrituta; bestetik, Osasun eta Kontsumorako Ministerioak 1998ko ekainaren 12an emandako Erabakian garatu diren irizpideen arabera. Erabaki horren bidez erabaki da hortzordeen eta haginetako higienisten lanbiderako gaikuntza aztertuko duen batzordeak onartutako irizpideak argitaratzea.
HORTZORDE-EGILE n HAGINETAKO HIGIENISTA n
DATU PERTSONALAK
Abizena. 2. Abizena:
Izena: NAN
Jakinarazpena bidaltzeko helbidea
Helbidea:
Udalerria Lurraldea:
Posta Kutxa: Telefonoa:
LANBIDEARI BURUZKO DATUAK
Lanbide jarduera hasi zen data:
Egiaztatu den lanbide jardueraren iraupena:
Lanbiderako gaikuntza eskuratzeko erantsi den dokumentazioa:
1¿
2¿
3¿
........................... n, 19........ko .............................ren ...........an
Eskatzailearen sinadura
OSASUN ANTOLAMENDU ETA EBALUAZIOKO ZUZENDARIA
1999¿2002 legegintzaldi honetarako Jaurlaritzaren programaren arabera lehentasuna enpleguari eta Euskadiko ekonomia¿azpiegiturari eman behar zaie; batez ere industriari, merkataritzari eta turismoari, horiek baitira euskal herritarren bizitza¿kalitatea hobetzen gehien laguntzen duten alderdiak, zeren aberastasuna, lana eta ongizatea sortzen baitituzte.
Lehendakariaren urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuaren bidez Administrazioko sailak eta haietako bakoitzaren eskumenak berrantolatu dira, aipaturiko Jaurlaritzaren programatik datozen konpromisoak ahalbait ondoen betetzearren.
Horren ildotik eratzen da Industria, Merkataritza eta Turismo Saila. Eta eskumenei dagokienez, aurreko legegintzaldian egindako antolamendu¿azterlanak hartu dira kontuan; izan ere, horien arabera administrazio¿atalak eskumenen eta eginkizunen arabera biltzen dira, eta hortaz, oraingo Sailean lehengo Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren eskumenak jasotzen dira, nahiz eta Nekazaritza eta Arrantzakoak bereizi, horretarako beste sail bat sortu baita.
Hori dela¿eta, beharrezkoa da beste antolamendu¿egitura bat sortzea, zuzendaritza eta bultzada bateratu batenpean jardun¿arloak uztartzearren. Egitura hori orekatua izan behar da, batetik, arlo bakoitzak hartu duen espezializazioa eta programaren konpromisoak betetzeko egiten duen ekarpena kontuan hartu behar dituelako, eta bestetik, etengabeko hobekuntzarako prozesuak eskatzen dituen egokitzapenak ere jasotzeko eta sartzeko gauza izan behar duelako.
Ondorioz, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko otsailaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
atala.¿ Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren ardurapeko eginkizunak dekretu honetan ezarritakoarekin bat beteko ditu, eta eginkizun horiek zehazten dira Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun¿arloak finkatzen dituen urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuaren 10. atalean.
atala.¿ Organoak.
Aurreko atalean zehazturiko gaiei dagozkien eginkizunak betetzearren, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak honako egitura hau hartzen du:
Organo nagusiak:
¿ Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua.
¿ Saiburuaren Kabinetearen Zuzendaritza.
¿ Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
¿ Plangintza Zuzendaritza.
¿ Industria Politikako Sailburuordetza.
¿ Industria Sustatzeko Zuzendaritza.
¿ Lehiakortasun Zuzendaritza.
¿ Teknologia eta Berrikuntzako Zuzendaritza.
¿ Nazioarteratzeko Zuzendaritza.
¿ Energia, Antolamendu eta Industria Administrazioko Sailburuordetza.
¿ Industria Antolamenduko Zuzendaritza.
¿ Energia Zuzendaritza.
¿ Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritza.
¿ Merkataritza eta Kontsumoko Sailburuordetza.
¿ Merkataritza Zuzendaritza.
¿ Kontsumo Zuzendaritza.
¿ Turismo Sailburuordetza.
¿ Turismo Zuzendaritza.
Lurralde¿organoak:
¿ Lurralde historiko bakoitzeko Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoak.
Kide anitzeko organoak:
¿ Euskadiko Prezioen Batzordea.
¿ Iruzurrezko Publizitatearen Batzordea.
¿ Kontsumo Batzorde Aholkuemailea.
¿ Turismorako Aholku Kontseilua.
¿ Merkataritza Batzorde Aholkularia.
¿ Kanpo-Merkataritza Sustatzeko Batzorde Aholkuemailea.
¿ Kontsumoko Euskal Autonomia Erkidegoko Arbitraia-Batzordea.
Ondoren zerrendatzen diren erakunde¿administrazioko entitateak Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitzen zaizkio:
¿ Energiaren Euskal Erakundea (E.E.E. / E.V.E.) zuzenbide pribatuko ente publikoa.
¿ Industriaren Sustapen eta Eraldaketerako Baltzua (I.S.E.B. / S.P.R.I.) baltzu publikoa.
atala.¿ Zuzendaritza Batzordea.
Saileko Zuzendaritza Batzordeak laguntza emango dio sailburuari Saileko politikaren goi¿ikuskapena eta jarraipena egiten, bere jardueren plangintza orokorra prestatzen eta agindutako beste gai guztietan.
Sailburuaren goi¿zuzendaritza pean, saileko sailburuordeek osatuko dute Zuzendaritza Batzordea.
Era berean, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak izenda ditzake beste kide batzuk ere Zuzendaritza Batzordean aritzeko.
Sailburuak izendatzen duenak egingo du ZuzendaritzaBatzordeko idazkari¿lana.
atala.¿ Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua.
¿ Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari hauxe dagokio: Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26 eta 28. ataletan finkaturiko eskumenak betetzea eta, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta jardun¿arloak finkatzen dituen urtarrilaren 4ko 1/1999 Dekretuaren indarrez sailari dagozkion egiteko eta jardun¿arloetan, indarrean dauden legeek egozten dizkioten eskumenak betetzea, beti ere dekretu honetan ohartemandakoarekin bat etorriz.
¿ Saileko organo gorena denez, saileko organo guztien eta bertako jarduera guztien zuzendaritza, koordinazioa eta kontrola berak egingo ditu.
¿ Sailburuak zigortzeko ahalmena erabiliko du merkataritza¿arloan, Merkataritza Iharduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen 43. atalean ezarritako eran.
¿ Sailburuari dagokio, orobat, aukerako izendapeneko lanpostuak betetzea, deialdi publikoa egin eta gero; berak izendatuko ditu, era berean, aldi baterako langileak.
¿ Sailaren organo amankomun osatzen dira Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza, Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza eta Plangintza Zuzendaritza; eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren menpe daude zuzen eta hierarkikoki.
atala.¿ Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza.
Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritzak, 9. atalean ezarritako eginkizun orokorretatik aparte, Sailburuari laguntza eta aholkularitza ere emango dio; eginkizunak hauek izanik:
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari egotzitako eskumenak betetzeko lanetan laguntzea sailburuari.
Barneko Kudeaketa planak eta haien jarraipen txostenak prestatzeko koordinazio lanak egitea.
Sailaren eskumeneko gaietan jarduteko irizpideak proposatzea sailburuari.
Sailaren eta Eusko Legebiltzarraren edota bestelako erakundeen arteko harremank bideratzea, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak dituen eskumenen eragozpen ez den artean.
Sailaren organoen eta Europako Batasuneko erakundeen arteko harremanak bideratzea eta koordinatzea, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak dituen eskumenen eragozpen ez den artean.
Sailaren eta gizarteko komunikabideen arteko harremanak izatea.
Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren ekintza publiko eta ofizialak antolatzea.
atala.¿ Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
¿ Dekretu honen 9. atalean orokorrean finkatutako egitekoez gain, honako hauek ere dagozkio Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzari:
Sailaren aurrekontuaren aurregitasmoa koordinatu eta prestatzea, baita horren jarraipena eta Sailaren ekonomiaren kudeaketarena egitea ere.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 10. atalean zehaztutako eskumenak betez, Sailari atxikitako langileak administratu eta kudeatzea, beti ere kontuan izanda 4. atalean aurreikusitako salbuespena. Hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango Ogasun eta Herri Administrazio Saileko gai horretako organo eskudunen ahalmenetarako.
Berak ebaluatzea Sailak langile-premiei buruz egindako aurreikuspenak, eta berak proposatuko Saileko lanpostuen plantilak eta zerrendak ere.
Langileen prestakuntza eta hobekuntzarako planak eta programak sustatzea.
Organo eskudunek langileei buruz lortutako akordioen eta hartutako erabakien berri zuzena ematea Saileko zerbitzuei, jakinaren gainean egon daitezen; eta horiek guztiok betetzen direnetz begiratzea.
Saileko beste organoekin batera eta Euskal Autonomia Erkidegoko dagokien beste organoekin batera koordinatuta, Saileko zerbitzuen eta Sailean erabiltzen diren lan-sistema eta metodoen barne-antolaketa, arrazoibideratzea eta informatizazioa lortzeko proposamenak prestatzea.
Lanpostuen banaketa fisikoarekin, ekipamenduarekin eta eraberritze-lanekin zerikusia duten Saileko unitate guztien jardunak zuzentzea; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango Ogasun eta Herri Administrazio Sailari gai honetan izendatutako eskumenetarako. Saileko bulegoen barne-erregimena zaindu eta babestuko du, bai eta Sailari atxikitako ondarea eta bere ekipamendua administratu eta iraunarazi ere.
Saileko Erregistro Nagusia, Agiritegia, Liburutegia eta gainerako agiri-zentroak antolatu eta zuzentzea; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango Ogasun eta Herri Administrazio Sailean organo eskudunen ahalmenetarako.
Indarrean dauden legeen arabera sail guztiei orokorrean egotzitako eskumenak kudeatzea, beti ere Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari dagozkionez; zehatz esanda, Euskadiko Ogasun Nagusiko, antolaketako eta informatikako eskumenak kudeatzea.
Saileko organoei lege-aholkularitza ematea; hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango Jaurlaritzako Lehendakariordetzak arlo horretan dituen eskumenetarako.
Ekonomia gaietarako Ordezko Batzordeari eta Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztu behar zaizkien gaiak bidaltzeko izapideak egitea, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapen eta administrazio-egintzak bidaltzeko izapideak ere.
Auzi-prozeduretan sartuta dauden Sailaren interesei behar den jarraipena egitea Jaurlaritzako Lehendakariordetzan organo eskudunen bidez.
Sailak Arartekoarekin eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin dituen harremanak koordinatu eta bideratzea organo eskudunen bidez.
Bera izango da Saileko kontratazio-organoa.
¿ Zerbitzu Orokorretako zuzendariari dagokio Administrazioa eraberritzeko organo eskudunek emandako jarraibideak eta ekimenak aurrera eraman eta betearazteko beharrezkoa den euskarria bermatzea; horregatik, berari dagokio Sailaren barruan lan hori egitea, beti ere, Jaurlaritzaren programako aurreikuspen baitan.
¿ Zerbitzu Orokorretako zuzendariari dagokio, halaber, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren barruan, Eusko Jaurlaritzak Europako Batasuneko araudia eta politikak landu eta ezartzeko koordinazio-neurriak betearaztea, beti ere, indarrean dauden akordio eta arauekin bat.
¿ Lurralde Bulegoak Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzaren menpe egongo dira zuzen eta hierarkikoki, eta Zuzendaritza horri dagokio haiek zuzentzea, koordinatzea eta antolatzea.
atala.¿ Plangintza Zuzendaritza.
Dekretu honen 9. atalean orokorrean finkatutako egitekoez gain, honako hauek ere dagozkio Plangintza Zuzendaritzari:
Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko arloko planak egiten laguntzea.
Sailaren arloko planen jarraipena egitea.
Saileko gainerako organoei laguntzea arloka jarduteko azterlanak, txostenak eta proposamenak egiten.
atala.¿ Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko sailburuordeak.
Sailburuordetza bakoitzaren buru sailburuorde bat izango da, sailburuaren menpe. Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuordeen egitekoak hauek dira:
Zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea bai Sailburuordetzaren jarduerak, baita gainerako zuzendaritzenak eta horren menpeko administrazio¿atalenak ere.
Jardun¿politikak prestatu eta sailburuari proposatzea.
Zirkularrak, jarraibideak eta xedapenak ematea Sailburuordetzaren menpeko zerbitzuei, behar bezala jardun dezaten.
Sailburuari laguntza teknikoa eskaintzea, haietako bakoitzaren ardurapeko gaietan.
Xedapen¿proposamenak egitea, jardun¿politikari jarraiki.
Sailburuordetzaren jarduerak programatzea.
Sailburuari aldiro ematea beren ardurapeko zerbitzuen berri (bilakaera, kostua eta atarramendua); hori guztia, hala ere, ez da eragozpen izango Ogasun eta Herri Administrazio Sailak gai horietan dituen ahalmenetarako.
Sailburuordetzaren menpeko zuzendaritza¿zentroen eta erakundeen jarduteko modua ikuskatu eta kontrolatzea.
Hitzarmenak izenpetzea, enpresa, erakunde eta korporazioekin, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.
Jardun¿planen kudeaketa eta helburuak ikuskatzea.
Sailaren eskumeneko arloetan eta sailaren izenean, bera izango da beste sailekin izango dituen harremanetako organoa. Bera izango da, halaber, gai horren inguruan sorturiko sailarteko koordinazioko organoekin arituko dena.
Sailburuordetzako zuzendarien erabakien aurka jarritako errekurtsoen berri izan eta ebaztea.
Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste edozein eginkizun edo, orokorrean, Jaurlaritzako sailburuordeei atxikitzen zaizkienak.
atala.¿ Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko zuzendaritzak.
Zuzendaritza bakoitzaren buru zuzendari bat izango da, dagokion sailburuordearen menpe. Hona hemen eginkizun orokorrak:
Zuzendaritzako barne¿zerbitzuak eta lan¿sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat.
Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea, dagokion sailburuordeak emandako jarraibideak aintzat hartuz.
Planak edo jardun¿programak proposatzea ardura hori duten organoei.
Dekretu honen bidez esleitzen zaizkien eginkizunak betetzeko administrazio¿egintzak ematea.
Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste edozein eginkizun edo, orokorrean, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.
atala.¿ Industria Politikako Sailburuordetza.
¿ Industria Politikako Sailburuordetzak hurrengo arlo hauek planifikatu, zuzendu eta koordinatzen ditu:
Industria sustatzea.
Lehiakortasuna.
Teknologia eta berrikuntza.
Nazioarteratzea.
¿ Industria Sustatzeko arloa: industriako enpresa berriak sortuz edo daudenak garatuz ekoizpen¿arloa sustatzea helburu duen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren ekitaldiak bilduko dira arlo honetan.
¿ Lehiakortasunaren arloa: EAEko industria¿sarean lehiakortasuna garatu eta hobetzeko ekitaldiak jasoko dira. Hartara, eraginkortasuna eta malgutasuna sustatuko dira hainbat alderditan, hala nola, ekoizpen eta banaketaren prozesuetan, antolamendu eta kudeaketa¿kalitatearen sistemetan eta giza baliabideen gaikuntzan (lanbidekoan, teknikakoan eta enpresarialean(.
¿ Teknologia eta Berrikuntzako arloa: bertako teknologiak berritu eta garatzeko sustapena, teknologia aurreratuak EAEko industria¿enpresetara ekartzea, eta erabilera kolektiboko teknologia¿azpiegiturak sortzea.
¿ Nazioarteratzeko arloa: EAEko industria¿enpresetan nazioarteko lehiakortasunaren pentsamoldea errotzen saiatuko da, enpresak eta industria¿sektoreen egiturak merkatuko eta nazioarteko eskakizunetara moldatzeko.
¿ Industria Politikako Sailburuordetzaren menpe daude, zuzenean eta hierarkikoki, Industria Sustatzeko Zuzendaritza, Lehiakortasun Zuzendaritza, Teknologia eta Berrikuntzako Zuzendaritza eta Nazioarteratzeko Zuzendaritza.
atala.¿ Industria Sustatzeko Zuzendaritza.
Dekretu honen 9. atalean orokorrean finkatutako egitekoez gain, honako hauek ere dagozkio Industria Sustatzeko Zuzendaritzari:
Enpresa¿ekimenak sustatzeko eta industria¿enpresak sortzeko programak prestatu eta gauzatzea.
Industriako proiektu berriak erakartzea sustatzea.
Industria¿sustapena helburu duten industriako sektore edo enpresetarako finantzabideak aurkitzen erraztea.
Industria txikiak eta ertainak sortzeko, berariazko laguntza¿programak prestatu eta gauzatzea, Saileko beste zuzendaritza batzuekin batera.
Berrindustrializatzeko beharrizanak dituzten EAEko eskualdeetan industria¿sustapena bultzatzea, ardura bera duten beste erakundeekin batera.
atala.¿ Lehiakortasun Zuzendaritza.
Dekretu honen 9. atalean orokorrean finkatutako egitekoez gain, honako hauek ere dagozkio Lehiakortasun Zuzendaritzari:
Enpresa¿multzoen, industria¿sektoreen eta enpresen lehiakortasuna areagotzeko programak proposatu, prestatu eta gauzatzea.
Lehiakortasun¿arloan dagoeneko ezarrita dauden programen jarraipena ebaluatu eta gauzatzea, Zuzendaritzaren ardurapeko eremuan.
Lehiakortasun¿arloko ekitaldien ondorioz egin litezkeen programak proposatzea Saileko beste zuzendaritzei, zuzendaritza honen ardurapekoa ez bada.
Beste politika publiko batzuek EAEko industria¿sarean duten eragina ebaluatzea.
Kudeaketa¿kalitatearen eta giza baliabideen arloetan Saileko programak prestatu eta gauzatzea.
Industriako enpresak normalizatzeko eta egiaztatzeko jarduerak sustatzea.
Jendea kalitateaz arduratzeko, prestatzeko eta zabaltzeko planak egitea.
Giza baliabideen arloan enpresarien kudeaketa hobetzeko tresna berriak asmatzea eta azterlanak egitea, eta horien erabileraren berri jakinaraztea.
Harremanetarako organoa izatea; Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko organo eskudunen artean; etengabeko prestakuntzaren arloko ekitaldiak koordinatzearren eta lanbide¿gaikuntzaren arloko enpresarien eskaria eta eskaintza berdintzearren.
atala.¿ Teknologia eta Berrikuntzako Zuzendaritza.
Dekretu honen 9. atalean orokorrean finkatutako egitekoez gain, honako hauek ere dagozkio Teknologia eta Berrikuntzako Zuzendaritzari:
Ikerketa eta garapena eta teknologia¿berrikuntza arloetako Sailaren programak prestatu eta gauzatzea.
Teknologia¿azpiegitura eraginkorra sortu eta finkatzeko programak prestatu eta gauzatzea, Saileko beste zuzendaritzekin batera, eta industria¿lehiakortasunaren hobekuntzari begira.
Teknologia¿ikerketako proiektuak aztertu, ebaluatu eta jarraipena egitea.
Industria¿berrikuntzaren arloan teknologia elkartrukatzea sustatzea, teknologia eskaintzen duten enpresa eta erakundeen artean.
Teknologiako Euskal Sarean sarturiko eragile teknologikoen harremanetarako organoa izatea. Eginkizun hori bera betetzea teknologia arloko erakundearteko topaguneetan ere.
Lehiakortasun-planak aurrera eramatea, teknologiaren hobekuntzari eta berrikuntzari dagokionez.
atala.¿ Nazioarteratzeko Zuzendaritza.
¿ Dekretu honen 6. atalean orokorrean finkatutako egitekoez gain, honako hauek ere dagozkio Nazioarteratzeko Zuzendaritzari:
Atzerriko merkataritza sustatzea.
Euskal enpresak atzerrian ezartzen laguntzea, bai bitariko enpresak edo banakako proiektuak sortzen, bai abian dauden proiektuetan parte hartzen.
Euskadiko eta atzerriko enpresen arteko lankidetza¿hitzarmenak sustatzea.
Enpresen arteko elkarlana bultzatzea, partzuergo edo bestelako lankidetza¿moduen bitartez.
Atzerrira ateratzea helburu duten enpresetarako finantzabideak eta laguntza¿neurriak sustatzea.
Atzerriko merkataritzako adituen prestakuntza lagundu eta sustatzea.
Nazioarte¿mailan diharduten erakundeen koordinazioa bultzatzea.
¿ Kanpo-Merkataritza Sustatzeko Batzorde Aholkuemailea zuzendaritza honi atxikitzen zaio.
atala.¿ Energia, Antolamendu eta Industria Administrazioko Sailburuordetza.
¿ Energia, Antolamendu eta Industria Administrazioko Sailburuordetzak hurrengo arlo hauek planifikatu, zuzendu eta koordinatzen ditu:
Industria antolamendua.
Energia.
Industria.
Industria segurtasuna.
Meategiak.
¿ Industria antolamenduko arloan bilduko dira enpresen lehiakortasuna egoki neurriratzeko jarduera guztiak, beti ere neurriratze horrek bere baitan hartzen badu zailtasunak dituzten enpresak suspertzea eta enpresen arteko elkarteak bultzatzea.
¿ Energia arloan Sailaren jarduera hauek bilduko dira: energia¿plangintzari buruzkoak, eta Euskal Autonomia Erkidegoak energia¿eremuan dituen eskumeneko jardueren (ekoizpena, bilketa, garraioa, banaketa eta merkaturatzea) administrazio¿kudeaketa.
¿ Industria arloan Industria Establezimenduen Erregistroan jaso beharreko instalazio edo establezimenduetako ekitaldiak sartuko dira. Era berean, kalitate eta industria¿segurtasuneko azpiegiturako eragile publikoek zein pribatuek bete behar dituzten antolamendu eta jardun¿sistemen ezarpena, aplikazioa eta kontrola ere izango dira industria¿arloko zereginak.
¿ Industria¿segurtasuneko arlokoak izango dira araututako edo arautu daitezkeen atal, mekanismo edo teknikak erabiltzen dituzten industriako instalazioak, ekipoak, jarduerak, prozesuak eta produktuak. Aipaturiko araupetzea instalazio edo ekipoen erabilera, funtzionamendu edo mantenimendu¿fasean gerta liteke, edo baita industria¿gaien ekoizpenean, erabileran, bilketan edo suntsipenean ere.
¿ Meategi arloan meatze¿baliabideak bilatu, ikertu eta ustiatzeko Sailaren jarduerak sartuko dira. Orobat, meategien eta meatzarien segurtasuna ere arlo honetakoa izango da.
¿ Energia, Antolamendu eta Industria Administrazioko sailburuordea Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren izenean joango da Estatuko Administrazioak energia, meategi, kalitate eta industria¿segurtasun arloetan antolatzen dituen organo eta batzordeetara, baita estatu¿mailako birmoldatze¿sektoreekin loturikoetara ere.
¿ Energia, Antolamendu eta Industria Administrazioko Sailburuordetzaren menpean egongo dira, zuzenean eta hierarkikoki, Industria Antolamenduko Zuzendaritza, Energia Zuzendaritza, eta Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritza.
¿ Energia, Antolamendu eta Industria Administrazioko sailburuordeari dagokio abenduaren 30eko 48/1998 Legeak -ur, energia, garraio eta telekomunikazioaren arloetan kontratuak egiteko prozedurei buruzkoak-ezartzen duen eremuko kontratazioei buruzko erreklamazioak ebaztea eta aipatutako legearen 51. atalak jasotzen dituen gainerako neurriak erabakitzea; delako kontratazio horiek «Energiaren Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energía» (EEE / EVE) erakundeenak dira, eta baita horren menpeko baltzu publikoenak ere.
atala.¿ Industria Antolamenduko Zuzendaritza.
Dekretu honen 9. atalean orokorrean finkatutako egitekoez gain, honako hauek ere dagozkio Industria Antolamenduko Zuzendaritzari:
Neurrizko bolumena ez duten sektoreek edo jardun¿arloek lehiatzeko maila har dezaten, eta enpresa¿egiturak arrazoizko eran antola ditzaten laguntzea.
Enpresarteko elkargo iraunkorrak sortzen lagunduko duten programak, tresnak eta ekitaldiak babestea.
Zailtasunak dituzten enpresei irtenbidea bilatzeko programak eta proposamenak prestatzea, lanpostuei eta industria¿ekoizpenari eutsi ahal izateko.
Industria¿sarea sendotzea, eta birmoldatze¿prozesuen ondoriozko gizarte¿kalteak berdintzeko neurriak hartzea.
Euskadin berrindustrializatu behar diren eskualdeen industria¿antolamendua bultzatzea, horrekin zerikusia duten erakunde eta eragileekin batera.
Erakundeen arteko ekintzak burutzeko planak, azterlanak eta proposamenak egitea, Zuzendaritzaren ardurapeko gaietan.
atala.¿ Energia Zuzendaritza.
Dekretu honen 9. atalean orokorrean finkatutako egitekoez gain, honako hauek ere dagozkio Energia Zuzendaritzari:
Energia-erregimena eta ekoizpena, eta energia-iturrien prospekzioa, sustapena eta aprobetxamendua.
Energia berriak ikertzeko planak aztertu eta egitea.
Energia-iturriak zaintzea eta energia aurrezteko arloa.
Euskal Autonomia Erkidegoko energia-plangintza egitea; eta estatuko nahiz Europako plangintzan parte hartu eta txostenak egitea.
Hidrokarburoen arloan indarrean dagoen oinarrizko legediko partehartze-eginkizunak betetzea.
Energiaren arloan aurretiazko administrazio-baimena behar duten espediente guztiak kudeatu, izapidetu eta ebaztea.
Dekretu honetan edo bera garatzen duten xedapenetan jasotakoa ezarri ondoren Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoei, energiaren arloan, ez dagozkien egiteko guztiak.
atala.¿ Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritza.
Dekretu honen 9. atalean orokorrean finkatutako egitekoez gain, honako hauek ere dagozkio Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzari:
Industriako produktu, tresneria eta instalazioen araudiak betetzen direnetz jakiteko kontrola eta jarraipena egitea.
Industriaren, industria-segurtasunaren eta meategien arloan aurretiazko administrazio-baimena behar duten espediente guztiak kudeatu, izapidetu eta ebaztea.
Dekretu honetan edo bera garatzen duten xedapenetan jasotakoa ezarri ondoren Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoei, industriaren, industria-segurtasunaren eta meategien arloan, ez dagozkien egiteko guztiak.
Euskal Autonomia Erkidegoko Industria Establezimenduen Erregistroa kudeatzea.
Industriako kalitatearen eta segurtasunaren arloko estatuko eta Europako koordinazio-organoetan parte hartzea.
Meategien eta gainerako erreserba geologikoen nahiz geotermikoen erregimena, ikerketa eta aprobetxamendua.
atala.¿ Merkataritza eta Kontsumoko Sailburuordetza.
¿ Dekretu honen 5. atalean orokorrean finkatutako eskumenez gain, honako jardun-arlo hauek zuzendu eta koordinatzea ere dagokio Merkataritza eta Kontsumoko Sailburuordetzari:
Merkataritza.
Kontsumoa.
¿ Merkataritza eta Kontsumoko Sailburuordetzari dagozkio, batetik, Merkataritza, Industria eta Itsasketa ganberak babesteko ahalmena eta, bestetik, merkataritza-erakusketak eta azokak baimendu, sustatu eta horien jarraipena egitea.
¿ Merkataritza eta Kontsumoko Sailburuordetzaren menpe daude, zuzenean eta hierarkian, Merkataritza Zuzendaritza eta Kontsumo Zuzendaritza.
¿ Merkataritza eta Kontsumoko Sailburuordetzari dagokio, halaber, arau-hauste oso larriak direla-eta kontsumitzaileak eta erabiltzaileak babesteko irekitako zigor-espedienteak ezagutu eta ebaztea.
¿ Merkataritza eta Kontsumoko Sailburuordetzak merkataritza eta turismoko politikak elkarri lotzeko jardun-esparrua sustatuko du. Izan ere, horrela, jardueraren arlo bi horien artean dauden sinergiez baliatu ahal izango da, merkataritza-ekonomia bultzatzeko.
atala.¿ Merkataritza Zuzendaritza.
¿ Dekretu honen 9. atalean finkatutako egitekoez gain, honako hauek ere dagozkio Merkataritza Zuzendaritzari:
Merkataritza-egituren erreforma eta merkaturatzeko tekniken eta bideen hobekuntza sustatzea.
Banaketa-prozesuko kostuak jaisteko programak bultzatzea.
Merkaturatzeko egiturak nahiz prozesuak hobe ezagutzeko azterlanak egin eta zabaltzea.
Merkataritzan diharduten pertsonentzako prestakuntza-programak, lanbide-prestakuntzakoak, bultzatzea.
Merkataritza Jarduerari buruzko Legean eta bera garatzen duten gainerako xedapenetan jasotako eskumenak erabiltzea.
Merkataritzako prezioek nola jokatzen duten jarraitzea.
Merkataritza-gune handiak jartzeko baimenak ematea.
Merkataritzaren arloko zigor-ahalmena erabiltzea eta arintzat zein larritzat jotako zigorrak ezartzea, beti ere indarreko legediaren arabera.
Hiriguneetako merkataritza-jarduera biziberritzen laguntzea.
Indarreko araudiek Merkataritza Zuzendaritzari ematen dizkiotenak eta baita arlo honetan beste organo batzuei berariaz esleitu ez zaizkienak ere.
¿ Merkataritza Zuzendaritzari atxikita daude Euskadiko Prezioen Batzordea eta Merkataritza Batzorde Aholkularia.
atala.¿ Kontsumo Zuzendaritza.
¿ Dekretu honen 9. atalean orokorrean finkatutako egitekoez gain, honako hauek ere dagozkio Kontsumo Zuzendaritzari:
Kontsumitzaile eta erabiltzailea babestu, prestatu, eta informatzeko proiektu eta programak prestatzea.
Kontsumitzailea informatzeko lurralde-bulegoen jarduna zuzendu eta ikuskatzea.
Kontsumitzailearen Europako Zentroa zuzentzea Europako Batasunaren barruko kontsumo-auzien informazio, dokumentazio eta aholkularitzari dagokienez.
Zabalkunde eta prestakuntza-materialaren argitarapena zuzendu eta ikuskatzea.
Enpresentzako sentsibilizazio eta informazio-kanpainak planifikatu eta zuzentzea; horren helburua da kontsumoko araudia betetzea eta kontsumitzaileen osasuna eta segurtasuna babestuko direla bermatzea.
Kontsumitzaile arruntari eskainitako produktuen kontsumo-ikuskapena eta merkatu-kontrola planifikatu eta zuzentzea.
Kontsumoaren arloko zigor-ahalmena erabiltzea eta arintzat zein larritzat jotako zigorrak ezartzea.
Kontsumoko Euskal Autonomia Erkidegoko Arbitraia-Batzordea bultzatu, ezagutarazi eta behar dituen baliabideak ematea ondo jardun dezan.
Lankidetza babestu eta bultzatzea kontsumitzaileen elkarteekin eta kontsumitzaileen informazioko udal-bulegoekin.
Oro har, kontsumoaren arloan agintzen zaizkion egiteko guztiak aurrera eramatea.
¿ Kontsumo Zuzendaritzari atxikita daude Kontsumo Batzorde Aholkuemailea, Iruzurrezko Publizitatearen Batzordea eta Kontsumoko Euskal Autonomia Erkidegoko Arbitraia-Batzordea
atala.¿ Turismo Sailburuordetza.
Turismo Sailburuordetzari dagokio dekretu honen 8. atalean jasotako egitekoak betetzea turismoa antolatu eta sustatzeari dagokionez.
Sailburuordetzak zuzendu eta koordinatzen du turismoaren arloa. Hona hemen dituen berariazko egitekoak:
Euskadiko erakundeen arteko politika koordinatua, eta erakundeon eta turismo-arloko eragileen artekoa aurrera eramatea; eta hori guztia Euskadiko turismo-produktuak bultzatzen eta sustatzen laguntzeko.
Euskadiko turismo-arloa sustatzea turismo-azpiegiturak bultzatuz eta arloko enpresen lehiakortasuna handituz.
Turismoaren arloko zigor-ahalmena erabiltzea eta oso larritzat jotako zigorrak ezartzea, beti ere indarreko legediaren arabera.
atala.¿ Turismo Zuzendaritza.
¿ Turismo Zuzendaritza Turismo Sailburuordetzaren menpe dago eta honako egitekoak garatzea dagokio:
Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-arloa antolatzeko jardun-programak betetzen direnetz ikuskatzea.
Turismoa sustatzeko erabakitako jardunak zuzendu, ikuskatu eta betearaztea.
Turismo-establezimenduak baimendu eta sailkatzeko espedienteak izapidetzea, indarreko legediaren arabera.
Turismo-establezimenduetan egin beharreko ikuskatze-lanak planifikatzea, lan horiek betetzen diren begiratzea eta era koordinatuan garatuko direla bermatzea.
Turismoaren arloko zigor-ahalmena erabiltzea eta arintzat zein larritzat jotako zigorrak ezartzea.
Turismo Enpresen Errolda eta Turismo Sailburuordetzari atxikitako administrazio-zerbitzuen zentsuak eta artxiboak kudeatu eta zuzentzea.
Turismo-bulegoek jarduteko modua zuzendu eta ikuskatzea, beti ere erabakitako sustapen-programekin bat.
Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-eskaintza hedatzeko eta sustatzeko materiala prestatzea.
Oro har, turismoaren arloan agintzen zaizkion egiteko guztiak aurrera eramatea.
¿ Turismorako Aholku Kontseilua Turismo Zuzendaritzari atxikitzen zaio.
atala.¿ Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoak
Industria, merkataritza eta Turismo lurralde-ordezkaritza bat izango da lurralde historiko bakoitzean; zuzenean eta hierarkian Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren menpekoak izango dira; baina eginkizunei dagokienez, gaia dela-eta, Saileko kasuan kasuko zuzendaritzen menpekoak izango dira. Ordezkaritza horien ardura izango da dagozkien betearazte-eginkizunak betetzea; hain zuzen ere, Sailaren eskumenekoak diren industria, merkataritza eta turismo arloetakoak, beti ere dagokien lurraldearen barruan.
GEHIGARRIZKO XEDAPENAK
Vitoria-Gasteizen, 1999ko otsailaren 23an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (8)
- Aldatutakoa: 407/1999 DEKRETUA, azaroaren 16koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko Dekretua aldatzen duena.
- Partzialki indargabetzen du: 202/1996 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Organo Estatistiko Espezifikoa sortzezkoa.
- Zuzendutakoa: 131/1999 DEKRETUA, otsailaren 23koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena. (Hutsen zuzenketa).
- Ikus: AGINDUA, 1999ko abuztuaren 4koa, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena, zeinaren bitartez Industria, Merkataritza eta Turismoko Lurralde-Bulegoak, euren funtzioei dagokienez, dauden bezala uzten baitira, hain zuzen ere, sail horretako egitura
- Zuzendutakoa: 131/1999 DEKRETUA, otsailaren 23koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena. (Hutsen zuzenketa).
- Indargabetutakoa: 223/2001 DEKRETUA, urriaren 16koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
- Indargabetzen du: 81/1995 DEKRETUA, urtarrilaren 31koa, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duena.
- Indargabetzen du: 682/1991 DEKRETUA, abenduaren 10ekoa, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren egitura organikoa finkatzen duena.