Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

129/1999 DEKRETUA, otsailaren 23koa, Jaurlaritzako kideen, Administrazioko goi-kargudunen eta zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sozietate publikoen zuzendaritza-taldekideen jarduerak eta ondarezko eskubide-ondasunak adieraztea eta errejistratzea arautzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 53
  • Hurrenkera-zk.: 1311
  • Xedapen-zk.: 129
  • Xedapen-data: 1999/02/23
  • Argitaratze-data: 1999/03/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Dekretu honek lehenengo urratsa izan nahi du kargudun publikoen Estatutua ezartzeko bidean, hau da, Jaurlaritzako kideen, Administrazioko goi-kargudunen eta zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sozietate publikoen zuzendaritza-taldekideen Estatutua ezartzeko bidean.

Xedapen honek harreman aski berezi baten funtsa arautu nahi duenez gero, harreman horren ezaugarriak ¿batik bat kargudunei betebeharrak eta mugak ezartzen dizkietenak¿ finkatzen dituen aurreko legeren bat izan behar du, ezinbestean, oinarritzat. Legezko betebehar horretaz gainera, iritsi nahi den helburuak berak markatzen du ezen, aginte politiko edo konfidantzazko baten indarrez botere exekutiboaren eginkizun garrantzitsuetan dihardutenen estatutu pertsonalari dagokionez, ahalik eta alderdi gehien jasotzea komeni dela.

Bada, ikusirik oinarri juridiko habilitatzaile baten beharra batetik, eta ahal den eremurik zabalena arautu beharra bestetik, bi lege desberdin hartu dira dekretu honen zutoin gisa; alegia: abenduaren 20ko 32/1983 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoan funtzio publikoetan jarduteagatiko bateraezintasunei buruzkoa, eta urriaren 18ko 14/1988 Legea, goi-kargudunen lansariei buruzkoa.

Baina lege horien aplikazio-eremuak desberdinak direnez, dekretu honek Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzan eta Administrazioan ¿bai Orokorrean bai Instituzionalean¿ aritzen direnak soilik hartuko ditu; eta horiei guztiei araudi bera aplikatu nahi zaie, aipaturiko lege biotan kasuan kasu ezartzen diren bereizgarritasunak errespetatuta. Kanpoan geratzen dira, beraz, foru-erakundeetako eta toki-erakundeetako kideak eta goi-kargudunak, horiek araudi berariazkoak baitituzte.

Gainerakoan, Dekretuaren edukiak beste antolamendu batzuetan ezarririko ildoari jarraitzen dio: bide osagarriak jartzea, bermatzeko eta kontrolatzeko ezen, funtzio publikoetan dihardutenean, Jaurlaritzako kideak, Administrazioko goi-kargudunak eta Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren menpeko zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sozietate publikoen zuzendaritza-taldekideak dedikazioz, objetibitatez eta inpartzialtasunez ariko direla.

Dekretuak lau atalburu ditu: I. atalburuak, xedapen orokorrak jasotzen dituenak, argi mugatzen du zein den aplikazio-eremua; eta prozedura bat ezartzen du, beren beregi, zehazteko enpresarioen sektore publikoan zeintzuk egin behar dioten men bertan xedatutakoari. Halaber, arautzen dituen adierazpenak nahitaez egin beharrekoak direla ezartzen du, eta Dekretua betetzeaz dagoen informazioa Legebiltzarrera bidali beharra dagoela agintzen du.

  1. atalburuak jardueren adierazpena arautzen du; eta horretarako, ezinbestean, Euskal Autonomia Erkidegoan funtzio publikoetan jarduteagatiko bateraezintasunei buruzko abenduaren 20ko 32/1983 Legean eta lege horren zati batzuetan aipatzen den Jaurlaritzari buruzko Legean oinarritzen da.

  2. atalak ondarezko eskubide-ondasunen adierazpena arautzen du. Irizpidea beste erakunde batzuetako araudietan erabilitako bera da: uztartzea, batetik, kargu publikoak betetzeko izendatzen direnek euren ondarearen hasierako egoera eta kargua utzi arteko bilakaera zein den adierazteko duten obligazioa, eta, bestetik, holako gai minbera batek eskatzen duen zuhurtzia gorde beharra.

  3. atalburuak Jardueren eta Ondarezko Eskubide-Ondasunen Errejistroa sortu eta arautzen du. Bertako egitura eta funtzionamendua egokituta daude adierazpen-mota bakoitzari.

    Azken zatian bereizi egiten dira, batetik, dekretu honetan orokortzat jotzen diren adierazpenen araubidea eta, bestetik, bai legebiltzarkide diren Jaurlaritzako kideen hauteskundeetako legedia, bai maiatzaren 30eko 5/1997 Legeak ¿gastu berezietarako kredituak nola erabili eta kontrolatu arautzen duena¿ ondarearen adierazpen bereziari buruz ezarritakoa. Halaber, indarrean jartzen denean zerbitzu aktiboan dagoen pertsonalari Dekretua aplikatzeko aurreikuspenak jasotzen dira.

    Horiek horrela, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, lehendakariak onartu ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1999ko otsailaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu eta gero, hauxe

  1. atalburua

    Xedapen orokorrak

    1. atala.¿ Helburua.

      Dekretu honen helburua da arautzea Jaurlaritzako kideen, Administrazioko goi-kargudunen eta zuzenbide pribatuko ente publikoen eta sozietate publikoen zuzendaritza-taldekideen jardueren eta ondarezko eskubide-ondasunen adierazpena eta errejistroa, legez ezarrita dauden dedikazioa, objektibitatea eta inpartzialtasuna berma daitezen.

    2. atala.¿ Aplikazio-eremua.

    1. ¿ Dekretuak honako karguak hartzen ditu menpean:

      1. Jaurlaritzako kideak.

      2. Sailburuordeak, idazkari nagusiak eta Administrazio Orokorreko zuzendariak.

      3. Aurrekoekin baliokidetutako erakunde autonomoetako zuzendari nagusiak, zuzendariak eta idazkari nagusiak.

    2. ¿ Menpean hartuko du, baita ere, 131/1989 De- kretuaren bigarren gehigarrizko xedapenaren 1. idazatian aipatzen den behin-behineko pertsonala.

    3. ¿ Dekretuaren menpean geldituko dira, halaber, zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-taldekideen estatutu pertsonala arautzen duen otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuan halakotzat jotako zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-taldekideak.

    4. ¿ Aipatutako ente eta sozietateetan lan-kontratu arruntarekin diharduen pertsonala berariaz kanpoan geldituko da, nahiz eta eginkizun exekutiboetan jardun eta bere lan-baldintzak banan-banan hitzartu, inongo hitzarmen kolektiborekin loturarik eduki gabe alegia.

      Aurrekoa gorabehera, Jaurlaritzaren Kontseiluak ahalmena izango du pertsonal horren ezaugarri ekonomikoen gainean egoki ikusten dituen informazio- eta kontrol-bideak ezartzeko.

    1. atala.¿ Behin-behineko pertsonalaren izendapenak jakinaraztea.

    1. ¿ Zerbitzu Zuzendaritzek edo organo baliokideek, beren sailetan eta sailen menpeko erakunde autonomoetan, dekretu honen menpean dagoen behin-behineko pertsonalaren izendapen berriak gertatzen badira, horien berri jakinaraziko diote Jardueren eta Ondarezko Eskubide-Ondasunen Errejistroari. Bost egunekoa izango da hori jakinarazteko epea, karguaz jabetzea edo kargua uztea gertatzen den egunaren biharamunetik hara kontatuta.

    2. ¿ Zuzenbide pribatuko ente publikoetan eta sozietate publikoetan pertsonalaren kudeaketa beren esku duten organoek ere bertako zuzendaritza-taldekideen izendapenak eta kargu-uzteak jakinaraziko dizkiote Errejistroari, aurreko lerroaldean adierazitako epean.

    1. atala.¿ Adierazpena egiteko obligazioa.

    1. ¿ Dekretu honetan arautzen diren adierazpenak nahitaez egin beharrekoak dira, 9.2 atalean xedatutakoaren kalte gabe.

    2. ¿ Lanpostu- edo kargu-aldaketak Dekretuaren aplikazio-eremuaren barruan gertatzen badira, ez dago, berez, zertan adierazpen berri bat egin, salbu eta interesatuaren gorabeheretan aldaketarik badago; aldaketok, alabaina, jardueren eta ondarezko eskubide-ondasunen Errejistroari jakinaraziko zaizkio, 3. atalean ezarritakoari jarraituz.

    3. ¿ Errejistroan kargudunen alta kudeatu behar duten organoek jakinaren gainean jarriko dituzte adierazpena egiteko obligazioa duten karguak, adierazpena egiteko moduari eta epeari dagokienez.

    4. ¿ Adierazpena egiteko obligazio duenetako batek ez baditu ezarritako epeak edo erak errespetatzen, IV. atalburuan arautzen den Errejistroaren arduradunak arau-hauste horren berri emango dio bere mailaz goragoko karguari, honek bidezko neurriak har ditzan. Hori baino lehen, ordea, hutsa konpondu eta adierazpena egin dezan gehienez hilabeteko epea emango dio interesatuari.

    5. atala.¿ Legebiltzarrari jakinaraztea.

      Sei hilean behin, Eusko Jaurlaritzak honako informazioa emango dio Eusko Legebiltzarrari:

      1. Zenbat adierazpen jaso diren eta zein motatakoak diren.

      2. Zenbat goi-kargudunek ez duten bete adierazpena egiteko obligazioa.

        1. atalburua

          Jardueren adierazpena

    6. atala.¿ Helburua.

    1. ¿ Adierazpenean, ordaindutako honako jarduera hauek, bere kabuz zein ahalordetzaz, betetzen dituen ala ez zehaztuko du kargudunak: ordezkaritza-lanak, sektore publikoko lanak, profesionalak, laboralak, merkataritzakoak edo industrialak. Izan ere, indarrean dagoen legeriaren arabera, mailaz goreneko karguak horren jakitun egon behar du, eta bere oniritzia eman.

    2. ¿ Adierazpenean jaso beharreko jarduerak egonez gero, bertan honako datuak zehaztu beharko dira:

      1. bateragarritasuna onesteko egindako eskabidea noiz egin den,

      2. zein organori aurkeztu zaion eskabidea,

      3. eskabidea onetsiz gero, noiz eta zein ekintzaren bidez onetsi den,

      4. baldintzak, egonez gero,

      5. ezkon-araubide ekonomikoa.

    3. ¿ Segidan aipatzen diren jarduerak ez dira adierazpenean jaso behar:

      1. Ondare pertsonala edo familiarra administratze hutsak dakartzan jarduerak, baldin eta interesatuaren, ezkontidearen eta seme-alaba txikien artean ez badute ondoren aipatzen diren erakundeetako ehuneko hamarra baino partaidetza handiagoa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Instituzionalak lagundutako edo abalatutako erakundeak, edo hitzarmenak edo obra-, zerbitzu- edo hornidura-kontraturen bat duten erakundeak.

      2. Arte edo literatur sorkuntzarekin zerikusia duten jarduerak, eta kongresu, ikastaro, mintegi eta antzekoetan parte hartzeak. Baina beti ere lanbidetzat edo zerbitzu iraunkortzat hartzen ez badira.

    4. ¿ Adierazpenarekin batera egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

    5. ¿ Adierazpen egileak, halaber, bere azken adierazpenean egon daitekeen edozein jarduera-aldaketa jakinarazi beharko dio Errejistroari.

    1. atala.¿ Adierazpenak eta agiriak aurkezteko modua.

      Bai adierazpenak bai aldaketen berri ematen duten komunikazioak agindu bidez eskainiko diren ereduak erabiliz egingo dira; dokumentazio hori bidezko egiaztagiriekin batera aurkeztuko da Errejistroan bertan inskriba dadin.

    2. atala.¿ Adierazpena egiteko epea.

      Adierazpena Errejistroan aurkezteko epea hilabetekoa izango da, karguaz jabetzea, kargu-uztea edo, hala badagokio, aldaketa gertatzen denetik kontatzen hasita.

      1. atalburua

        Ondarezko eskubide-ondasunen adierazpena

    3. atala.¿ Helburua.

    1. ¿ Adierazpenean egileak zehaztu beharko du noizbehinkako zerbitzuak edo jarraituak emateko hitzarmenen baten titularra denentz (titular bakarra edo titularkidea), edota ehuneko hamarra baino partaidetza handiagoa duenentz, beraren, ezkontidearen eta seme-alaba txikien artean, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin edo Instituzionalarekin zerbitzu-hitzarmena duen erakunderen batean. Adierazpenean honakoak jasoko dira:

      1. Sozietate-partaidetzaren ehuneko zehatza.

      2. Partaide deneko sozietatearen helburu soziala.

      3. Sozietateak edo erakundeak ematen dituen zerbitzuak jarraituak edo noizbehinkakoak diren.

      4. Ezkon-araubide ekonomikoa.

    2. ¿ Beste honako hauen titularitatea adieraztea borondatezkoa izango da:

      1. ondarezko ondasunak, eskubideak eta betebeharrak,

      2. finantza-balore edo aktibo negoziagarriak,

      3. sozietate-partaidetzak.

    3. ¿ Borondatezkoa izango da, halaber, aurkeztea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren azken adierazpenaren kopia eta ondarearen gaineko zergarena, bai adierazpen egilearenak bai bere ezkontidearenak.

    4. ¿ Baldin aurkezten badira 3. lerroaldean aipaturiko agiriak, ez da beharrezkoa izango 1. eta 2. lerroaldeetan adierazten diren datuak ematea.

    1. atala.¿ Adierazpenak eta agiriak aurkezteko era.

    1. ¿ Bai adierazpenak bai aldaketen berri ematen duten komunikazioak agindu bidez eskainiko diren ereduak erabiliz egingo dira; dokumentazio hori bidezko egiaztagiriekin batera aurkeztuko da Errejistroan bertan inskriba dadin.

      Bai adierazpenak, bai aldaketen berri ematen duten komunikazioak, bai eta egiaztagiriak ere, zigiluz itxitako gutunazaletan aurkeztuko dira.

    2. ¿ Adierazpen egileek euren gain hartuko dute adierazten dituzten datuen egiazkotasunaren eta osotasunaren erantzukizuna, bai eta aurkezten dituzten agiri osagarrien benekotasunaren gainekoa ere. Horretarako, agindu bidez eskainiko den ereduko zinpeko adierazpena egingo dute, besteari eransteko.

    1. atala.¿ Adierazpena egiteko epea.

      Adierazpena Errejistroan aurkezteko epea hiru hilekoa izango da, karguaz jabetzea, kargu-uztea, edo aurreko adierazpeneko gorabeheretan aldaketaren bat gertatzen denetik kontatzen hasita. Hona zer ulertzen den testuinguru horretan aldaketatzat: eskubide-ondasunak eskuratzearen edo eskualdatzearen ondorioz adierazpen egilearen ondarearen egoeran gertatzen den edozein aldaketa, eta edozein motatako aldaketa adierazitako jardueretan.

      Obligazio bera ezartzen da kargua utzi eta bi urteetan zehar.

      1. Atalburua

        Jardueren eta Ondarezko Eskubide-Ondasunen

        Errejistroa

    2. atala.¿ Errejistroa sortzea.

    1. ¿ Jardueren eta Ondarezko Eskubide-Ondasunen Errejistroa sortzen da, bertan dekretu honen 7. eta 10. ataletan aipatzen diren adierazpenak jaso eta inskribatzeko.

    2. ¿ Errejistroa Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren menpeko Funtzio Publikoaren Zuzendaritzari atxikita egongo da.

    1. atala.¿ Antolamendua eta funtzionamendua.

    1. ¿ Errejistroak bi sekzio izango ditu.

      1. Lehenengo sekzioan hauek jasoko dira: adierazpen egilearen datu pertsonalak, jardueren adierazpena, baimenen egiaztagiriak ¿beharrezkoak izanez gero¿, agintari eskudunei egindako komunikazio aginduzkoak eta indarrean dagoen legediari jarraituaz nahitaez aurkeztu beharreko gainerakoak.

      2. Bigarren sekzioan hauek jasoko dira: adierazpen egilearen datu pertsonalak, noiz egiten diren ondarezko eskubide-ondasunen adierazpena eta, aldaketarik egonez gero, aldaketaren jakinarazpena; baita ere noiz egiten den kargu- edo funtzio-aldaketak dakarren adierazpen berria. Halaber, ondarezko ondasunei, eskubideei eta betebeharrei buruzko agiriak jasoko dira.

    2. ¿ Adierazpena egiteko obligazioa duten kargua edo funtzioa utzi eta handik 3 urtera, Errejistroak, ofizioz, indargabetu egingo ditu kasuan kasuko idazpenak, eta interesatuari itzuliko dizkio bertan dauden agiri guztiak. Hori jakinarazten denetik 2 hilabetera, interesatuak ez baditu agiriok jasotzen edo espresuki bere gogoa hala dela adierazten badu, agiriak suntsitu egingo dira.

    3. ¿ Errejistroaren kudeaketaz arduratzen den pertsonalak, edo adierazpenak eta agiriak jasotzea eta inskribatzea bere esku duenak, hau da, bertako datuak ezagutzea edo erabiltzea dakarren edozein jardueratan aritzen denak, isilpean jarduteko betebeharra izango du. Betebehar hori betiko atxikiko da indarrean, baita eginkizun horiek uzten direnean ere.

    4. ¿ Errejistroa bideratzeko sortzen diren fitxategi automatizatuak egiteko eta ustiatzeko, datu pertsonalen tratamendu automatizatuari buruzko urriaren 29ko 5/1992 Lege Organikoak eta Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Jardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritako mugak gorde beharko dira.

    1. atala.¿ Sarbidea Errejistroaren lehen sekzioan.

    1. ¿ Lehen sekzioko datuak publikoak izango dira.

    2. ¿ Sekzio honetako adierazpenak ezagutu nahi dituzten pertsonek bertako ziurtagiria eskatu ahalko dute. Eskabidean besterik eskatu ezik, ziurtagiria Dekretuaren menpeko pertsonalaren oraingo egoerari dagokiola ulertuko da.

    3. ¿ Jatorrizko adierazpenen kopia benetakotuak ere eskatu ahalko dira; eta horiek Funtzio Publikoaren zuzendariak emango ditu.

    1. atala.¿ Errejistroaren bigarren sekzioko informazioaren isilpekoa.

    1. ¿ Errejistroaren bigarren sekzioko informazioa isilpekoa izango da. Ondoko pertsonek eta organoek baino ez dute sarbidea izango:

      1. interesatuak,

      2. Errejistroaren eskumena duen sailburuak,

      3. Jaurlaritzaren Kontseiluak,

      4. Arartekoak,

      5. Legebiltzarrak,

      6. Justizia Epaitegiek eta Ministerio Fiskalak.

    2. ¿ Gutunazalak ireki eta bertako agiriak aztertu behar direnetan, Funtzio Publikoaren zuzendariak jardungo du gainbegiratzaile, eta, beraz, bidezko neurriak hartuko ditu dokumentazioaren isilpekoa gordetzeko. Adierazpenak Errejistroa kokatuta dagoeneko tokian bertan aztertuko dira, salbu eta aurreko lerroaldeko c) eta f) kasuetan.

      GEHIGARRIZKO LEHEN XEDAPENA

      Dekretu honetan ezarritakoak ez du aurretik eman diren honako bi lege hauetan xedatutakoa urratzen: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 8. atalean, legebiltzarkide diren Jaurlaritzako kideen eskubide-ondasunen adierazpen bereziari buruz ezarritakoa; eta gastu berezietarako kredituak nola erabili eta kontrolatu arautzen duen maiatzaren 30eko 5/1997 Legea garatzen duten arauetan, ondarearen adierazpen bereziari buruz ezarritakoa.

      GEHIGARRIZKO BIGARREN XEDAPENA

    1. ¿ Dekretu hau indarrean jarri, eta egun horretatik aurrera kontatuta ulertuko da zerbitzu aktiboan dauden Jaurlaritzako kideek eta Administrazioko goi-kargudunek euren jarduera eta ondarezko eskubide-ondasunen adierazpena egiteko daukaten epea, 8. eta 11. ataletan ezarritakoa.

    2. ¿ Zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-taldekideek adierazpena egiteko daukaten epea horien zerrenda onartzen duen dekretua argitaratzen den egunetik aurrera kontatuta ulertuko da, zuzenbide pribatuko ente publikoetako eta sozietate publikoetako zuzendaritza-taldekideen estatutu pertsonala arautzen duen otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuaren 3. atalean aurreikusitakoari jarraituaz.

      AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

      Ahalmena ematen zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari, dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

      AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

      Dekretu hau 1999ko apirilaren 1ean jarriko da indarrean.

      Vitoria-Gasteizen, 1999ko otsailaren 23an.

      Lehendakaria,

      JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

      Ogasun eta Herri Administrazio sailburua

      IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.