Arautegia
Inprimatu298/1998 DEKRETUA, azaroaren 3koa, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaketari eta funtzionamendu erregimenari buruzko Dekretua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 5273
- Xedapen-zk.: 298
- Xedapen-data: 1998/11/03
- Argitaratze-data: 1998/11/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Esne-enpresei saltzeko / Para venta a empresas lácteas: kg / Kgs.
Kontsumitzaileei zuzenean saltzeko / Para venta directa a consumidores: kg / Kgs.
IV.¿ EKOIZPENA / PRODUCCIÓN
¿ Une honetan ustiategian dauden eta inoiz umea egin duten esne-behien kopurua: behi / vacas
º de vacas lecheras que hayan parido alguna vez existentes actualmente en la explotación:
¿ Esne-behi bakoitzeko batez besteko esne-emaitza: .
Media productiva por vaca lechera:
¿ Ustiategiaren urteko lan-unitateen kopurua (Nekazarien Gizarte Segurantza):
º de U.T.A.s en la explotación (Seguridad Social Agraria):
¿ Ukuiluaren edukiera (esne-behien kopurua): behi / vacas
Capacidad del establo (N.º vacas lecheras):
¿ Ustiategiaren esne-emaitzan epe laburrerako espero den gehikuntza: kg / Kgs.
Aumento de la producción lechera esperada en la explotación a c/p:
ERANTSITAKO AGIRIAK / DOCUMENTOS QUE SE ADJUNTAN
nUstiategiaren titularraren eta erreferentzi kopuruaren titularraren NANen fotokopia (ezberdinak badira).
Fotocopia del D.N.I. del titular/es de la explotación y del titular/es de la cantidad de referencia (en caso de ser distintos).
n Nekazaritza ustiategiaren txartelaren fotokopia.
Fotocopia de la tarjeta de explotación agraria.
n Nekazarien Gizarte Segurantzaren azken hilabeteki ordainagiria edo ordainagiriak
Recibo/s del pago del último mes de la Seguridad Social Agraria.
n Esnegintzan hasteko diren nekazarien kasuan, salerosteka, errentamendu edo lagapenaren kontratua, edota
jaraunspenaren titulua
Contrato de compraventa, arrendamiento, cesión, o título de herencia, en el caso de jóvenes agricultores que inicien su actividad en el sector .
n Ekoizpenaren urripenean eragina izan duen ezohiko arrazoirik egonez gero, hari dagokion ziurtagiria
Certificado de la existencia de alguna causa excepcional que haya repercutido en la disminución productiva.
n Bestelakoak / Otros:
Nik, jn./and.ak, aipaturiko abere-ustiategiaren
............................................. naizenonek, AITORTZEN DUT agiri honetan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla,
eta herri-erakunde eskudunak kontrolik eskatuz gero, delako kontrol hori onartuko dudala.
. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . ................................................................................ como de la explotación
ganadera citada, DECLARO que todos los datos que figuran en este documento son ciertos, sometiéndome expresamente a los controles que se me requieran desde la Institución Pública correspondiente.
........................ (e)n, 199...ko ............aren .....(e)(a)n En ......................... a ...... de .............................. de 199...
(Sinadura) (Firma)
EUSKO JAURLARITZAREN INDUSTRI, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILAREN NEKAZARITZA ZUZENDARI JN.T.PTU.
ILMO. SR. DIRECTOR DE AGRICULTURA DEL DEPARTAMENTO DE INDUSTRIA, AGRICULTURA Y PESCA DEL
GOBIERNO VASCO.
Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legearen 16. atalean Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseilua sortu zen; hori garatu egin zen ondoren, Kontseiluaren osaketari eta funtzionamendu erregimenari buruzko irailaren 16ko 204/1997 Dekretuaren bidez. Horren arabera, hauek dira ordezkaritza duten erakundeak: Jaurlaritza, foru aldundiak eta udalak; sindikatuak, erabiltzaileen erakundeak, gizarte-bolondresenak, eta gizarte-zerbitzuen alorrean diharduten profesionalen erakundeak.
Gizarte bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legearen Gehigarrizko Xedapenetan Hirugarrenak idazketa berria eman dio Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legearen 16.1. atalari. Ondorioz, irailaren 16ko 204/1997 Dekretua ere aldatu beharra dago.
Gizarte bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legearen III. Atalburuan erakundeentzako gizarteratzearen inguruko gune berezi bat sortu da. Atalburu horretan arautzen denaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarteratzearen arloan erakundeek duten antolaketa honakoek osatzen dute: Gizarteratzeko Batzorde Iraunkorrak, Gizarteratzeko Erakunde Arteko Batzordeak eta Gizarteratzeko Sail Arteko Batzordeak.
Lege horretan sortutako Gizarteratzeko Batzorde Orokorra, Eusko Jaurlaritzarentzat aholku-batzorde izango dena gizarteratzearekin zerikusia duten arloetan, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren baitan egongo da. Horretaz gain, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaketari eta funtzionamendu erregimenari buruzko irailaren 16ko 204/1997 Dekretuko 2 eta 8.2 ataletan aurreikusten diren Batzorde Iraunkor Sektorialetako bat izango da. Dagoeneko baden topaleku hori aprobetxatu eta indartu egingo da horrela, gizarte zerbitzu guztien gune nagusi bihurtuz. Dena dela, beste gune batzuek ere nortasun propioarekin jarrai dezakete, haren baitan Batzorde Iraunkor gisa biltzeko modukoak izan arren.
Hori kontutan hartuta, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren baitan Gizarteratzeko Batzorde Iraunkor bat sortuko dela ezarri du maiatzaren 22ko 12/1998 Legeak; bazterkeriaren aurka diharduten gizarteko sektoreek parte hartzeko gune berezia izango da batzorde hori.
Maiatzaren 22ko 12/1998ko Legeak ezartzen duenez, Gizarte Ongizaterako Euskal Batzordeari buruzko araudian ageri ez diren beste talde batzuen ordezkaritzak sartuko dira bazterkeriaren aurkako Batzorde Iraunkorraren osaeran: enpresen eta kooperatiben ordezkaritzak. Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Dekretuan eta Gizarte Ongizaterako Euskal Batzordearen osaketa eta funtzionamendu erregimenari buruzko irailaren 16ko 204/1997 Legean jasotzen da aipatutako araudia.
Hori dela eta, bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legearen Xedapen Gehigarrietan Hirugarrenak Gizarte Ongizaterako Euskal Batzordearen osaera aldatu du (Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Dekretuaren 16.1 atalean adierazitakoa) eta enpresen erakundeen ordezkaritza sartu du haren baitan, Gizarte Ongizaterako Euskal Batzordearen batzorde iraunkor batean ez dadin egon osoko bilkuran baino ordezkaritza zabalagoa.
Egokitzeko arau hauen artean, oraingoan irailaren 16ko 204/1997 Dekretua, zerbitzu sozialei buruzko Legearen 16. atala garatzen duena, aldatu beharra dago, bazterkeriaren aurkako maiatzaren 22ko 12/1998 Legeak atal horri eman dion idazketa berrira egokitzeko; bestetik, bidezkotzat jo da Gizarte Ongizaterako Euskal Batzordearen Osokoan kooperatiben ordezkaritza sartzea, bazterkeriaren aurkako Batzorde Iraunkorrean duten parte hartzearekin bat etortzeko.
Bada irailaren 16ko 204/1997 Dekretua aldatzeko bigarren arrazoi bat, gizarte zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legean sorburua duena. Izan ere, lege horren 16.2 atalak ezartzen duenez, Batzordea parekidea izango da, hots, herri administrazioek (autonomiakoak, aldundietakoak eta udaletakoak) batetik, eta sindikatu, enpresa, erabiltzaile, gizarte-bolondres eta gizarte zerbitzuetako profesionalen erakundeek bestetik, ordezkari kopuru bera izango dute. Horregatik, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren Osokoan gizartearen ordezkari berriak (sindikatu eta kooperatibenak) sartu izanaren ondorioz, beharrezkoa gertatzen da dagokion egokitzapena egitea, herri administrazioek organo horretan dituzten ordezkariak gehituz.
Azkenik, ezinbestekotzat jo da Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren Osokoan Saileko Gizarte Arazoetarako Sailordetzaren titularrak parte hartzea, bistakoa denez, sailordetza horren funtzioek berek hala eskatzen dutelako. Aipatutako sailordetza Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaera zehaztu ondoren sortu zen, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko Dekretua hirugarrenez aldatzen zuen irailaren 30eko 213/1997 Dekretuaren bidez.
Berrikuntza, gainera, aldaketa teknikoak egiteko erabili da, irailaren 16ko 204/1997 Dekretuaren hasierako testua hobetzearren.
Beraz, irailaren 16ko 204/1997 Dekretuari egingo zaion lehenengo aldakuntza hau da: Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen elkarteak ordezkatzeko hiru bokal eta Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa ordezkatzeko bokal bat gehitzea.
Parekidetasuna gordetzeko herri administrazioen lau ordezkari gehitu behar izan dira; horretarako, Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren ordezkaritza gehitzea aukeratu da: hurrenez hurren, garapenerako lankidetzan, giza eskubideetan eta drogamenpekotasunetan eskumenak dituzten sailen hiru ordezkari, gehi Gizarte Arazoetarako Sailburuordetzaren titularraren parte hartze zalantzaezina.
Ondorioz, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko azaroaren 3an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe
Lehen atala.¿ Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaketari eta funtzionamendu erregimenari buruzko irailaren 16ko 204/1997 Dekretuaren 3. ataleko 1. lerroaldearen idazketa aldatu egin da; honela idatzita geratuko da:
«1.¿ Hauek egongo dira ordezkatuta Kontseiluaren Osoko Bilkuran: Jaurlaritza, foru aldundiak eta udalak; sindikatuak, enpresen erakundeak, erabiltzaileen erakundeak, gizarte-bolondresenak, eta gizarte-zerbitzuen alorrean diharduten profesionalen erakundeak.»
Bigarren atala.¿ Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaketari eta funtzionamendu erregimenari buruzko irailaren 16ko 204/1997 Dekretuaren 3. ataleko 2. lerroaldeko a) idazatiaren idazketa aldatu egin da; honela idatzita geratuko da:
«a) Administrazio publikoen aldetik:
¿ Gizarte zerbitzuen eskumena duen saileko sailburua; lehendakari gisa arituko da.
¿ Gizarte Arazoetarako sailburuordea; lehendakariorde gisa arituko da.
¿ Gizarte Ongizate zuzendaria.
¿ Bokal bat, gizarte zerbitzuetan eskumena duen sailaren izenean; idazkari gisa arituko da.
¿ Bokal bat, osasun gaietan eskumena duen sailaren izenean.
¿ Bokal bat, kontsumo gaietan eskumena duen sailaren izenean.
¿ Bokal bat, hezkuntza gaietan eskumena duen sailaren izenean.
¿ Bokal bat, etxebizitza gaietan eskumena duen sailaren izenean.
¿ Bokal bat, kultura gaietan eskumena duen sailaren izenean.
¿ Bokal bat, lan gaietan eskumena duen sailaren izenean.
¿ Bokal bat, emakumearen sustapen gaietan eskumena duen sailaren izenean.
¿ Bokal bat, garapenerako laguntza gaietan eskumena duen sailaren izenean.
¿ Bokal bat, giza eskubideen gaietan eskumena duen sailaren izenean.
¿ Bokal bat, drogamenpekotasun gaietan eskumena duen sailaren izenean.
¿ Bokal bana, hiru lurralde historikoetako foru aldundien izenean.
¿ Hiru bokal, Euskal Autonomia Erkidegoko udalen izenean.»
Hirugarren atala.¿ Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaketari eta funtzionamendu erregimenari buruzko irailaren 16ko 204/1997 Dekretuaren 3. ataleko 2. lerroaldeko b) idazatiaren idazketa aldatu egin da; honela idatzita geratuko da:
«b) Sindikatuen eta gizarte, enpresa eta profesionalen erakundeen aldetik:»
Laugarren atala.¿ Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaketari eta funtzionamendu erregimenari buruzko irailaren 16ko 204/1997 Dekretuaren 3. ataleko 2. lerroaldeko b) idazatiaren 13. zenbakiaren idazketa aldatu egin da; honela idatzita geratuko da:
«13.¿ Lau bokal, Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen eta sindikatu-konfederazioen izenean, eta gutxienez langileen ordezkarien eta enpresa-komiteko kideen eta administrazio publikoetako organoen %10 lortu duten sindikatuen eta sindikatu-konfederazioen izenean.»
Bosgarren atala.¿ Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaketari eta funtzionamendu erregimenari buruzko irailaren 16ko 204/1997 Dekretuaren 3. ataleko 2. lerroaldeko b) idazatiari 14. zenbaki bat erantsi zaio; honela idatzita geratuko da:
«14.¿ Hiru bokal, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen elkarteen izenean, orokorrean ezartzekoa den araudiaren arabera enpresarioen erakunde-ordezkaritza duten elkarteen artetik aukeratuak.»
Seigarren atala.¿ Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaketari eta funtzionamendu erregimenari buruzko irailaren 16ko 204/1997 Dekretuaren 3. ataleko 2. lerroaldeko b) idazatiari 15. zenbaki bat erantsi zaio; honela idatzita geratuko da:
«15.¿ Bokal bat, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren izenean.»
Zazpigarren atala.¿ Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaketari eta funtzionamendu erregimenari buruzko irailaren 16ko 204/1997 Dekretuaren 4. ataleko d) letraren idazketa aldatu egin da; honela idatzita geratuko da:
«d) Sindikatuen eta gizarte, enpresa eta profesionalen erakundeen ordezkariak erakunde horiek berek hautatuko dituzte. Bokalak erakunde talde bat ordezkatzen duenean, Gizarte Ongizate zuzendariak jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidego osoan duten erakunde guztiak deituko ditu pertsona hori hauta dezaten. Gizarte Ongizate zuzendariak dei hori egin eta bi hilabetera izendatzen ez bada bokal hori, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua arduratuko da izendatzeaz.»
Zortzigarren atala.¿ Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaketari eta funtzionamendu erregimenari buruzko irailaren 16ko 204/1997 Dekretuaren 7. atalaren izenburuaren idazketa aldatu egin da; honela idatzita geratuko da:
«7. atala.¿ Batzorde iraunkorren egitekoak eta erregimena.»
Bederatzigarren atala.¿ Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaketari eta funtzionamendu erregimenari buruzko irailaren 16ko 204/1997 Dekretuaren 8. atalaren izenburuaren eta 1. lerroaldearen idazketa aldatu egin da; honela idatzita geratuko dira:
«8. atala.¿ Batzorde iraunkorren osaera.
¿ Batzorde Iraunkor Delegatuak osaera hau izango du:
Kontseiluaren lehendakaria; Batzorde Iraunkorraren lehendakaria ere izango da.
Kontseiluaren lehendakariordea; Batzorde Iraunkorraren lehendakaria falta denean, haren ordez jardungo du.
Gizarte Ongizate zuzendaria.
Droga gaietarako idazkaria.
Bokal bat foru aldundien izenean, aldundietako bokalen artean aukeratua.
Bokal bat udalen izenean, udaletako bokalen artean aukeratua.
Sei bokal sindikatuak, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa eta enpresa, erabiltzaile, gizarte-bolondres eta profesionalen erakundeak ordezkatzeko.»
Hamargarren atala.¿ Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaketari eta funtzionamendu erregimenari buruzko irailaren 16ko 204/1997 Dekretuaren 11. ataleko 2. lerroaldearen idazketa aldatu egin da; honela idatzita geratuko da:
«2.¿ Batzorde Iraunkorrak eta Batzorde Tekniko Espezializatuak beren lehendakariek deituta bilduko dira, Kontseiluaren araudiak ezartzen dituen baldintzetan.»
Hamaikagarren atala.¿ Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaketari eta funtzionamendu erregimenari buruzko irailaren 16ko 204/1997 Dekretuaren 14. atalaren idazketa aldatu egin da; honela idatzita geratuko da:
«14. atala.¿ Funtzionamendu-gastuak.
Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren funtzionamendu-gastuak ¿Osokoa, Batzorde Iraunkorrak eta Batzorde Tekniko Espezializatuak- gizarte zerbitzuen eskumena duen sailaren aurrekontuko kredituen pentzutan ordainduko dira.»
Hamabigarren atala.¿ Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaketari eta funtzionamendu erregimenari buruzko irailaren 16ko 204/1997 Dekretuaren 15. atalaren idazketa aldatu egin da; honela idatzita geratuko da:
«15. atala.¿ Dietak eta kalte-ordainak.
Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren eta haren Batzordeen bileretara joateagatik dieta eta kalte-ordain gisa zenbateko batzuk jasotzeko eskubidea dute kideek; zenbateko horiek otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan eta indarreko gainerako arauetan xedatutakoaren arabera zehaztuko dira.»
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1998ko azaroaren 3an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Justizi, Ekonomi, Lan eta
Gizarte Segurantza sailburua,
SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Indargabetutakoa: 124/2006 DEKRETUA, ekainaren 13koa, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluari buruzkoa.
- Ikus: 373/2005 DEKRETUA, azaroaren 15ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duena.
- Aldatzen du: 204/1997 DEKRETUA, irailaren 16koa, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaketari eta funtzionamendu-erregimenari buruzkoa.