Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

248/1998 DEKRETUA, irailaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta honen erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoen kudeaketaren zenbait alderdi arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa; Osasuna; Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 207
  • Hurrenkera-zk.: 4872
  • Xedapen-zk.: 248
  • Xedapen-data: 1998/09/29
  • Argitaratze-data: 1998/10/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia
Deskribapenak

Testu legala

  1. Altzola Bigantxategi Elkarteko ordezkari bat.

    1. Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkari bat, edo ingurunearekin lotutako gaietan itzal handiko norbait.

    2. Parke Naturalaren zuzendari kontserbatzailea.

    3. Pagoeta Mendi Elkarteko ordezkari bat.

    1. Ehizako eta Arrantzako Lurralde Federazioetako ordezkari bat.

    2. Eskualde horretako nekazaritza sindikatuen ordezkari bat.

    1. Gipuzkoako Baso Jabeen elkarteko ordezkari bat.

      1. atala.– Batzorde Iraunkorra.

      1. – Patronatoaren barruan, eta horren menpe, Batzorde Iraunkorra eratuko da. Lehendakariaz gain, honako kide hauek izango ditu:

        1. Eusko Jaurlaritzako Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkaria.

        2. Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Saileko ordezkari bat.

        3. Parkearen eraginpean dauden udalen ordezkari bat.

        4. Zuzendari kontserbatzailea.

        5. Patronatoan dauden gainerako kolektiboen ordezkari bat.

      2. – Patronatoak bere barne erregimeneko arauetan eskuorde diezazkion egitekoak beteko ditu Batzorde Iraunkorrak.

      1. atala.– Erabilpen eta Kudeaketarako Eraentza Plana.

        Parke Naturaleko foru organo kudeatzaileak, Baliabide Naturalen Antolamendurako Planean esandakoa garatuz, Erabilpen eta Kudeaketarako Eraentza Plana gertatuko du. Epeak, moduak, baldintzak eta prozedura 16/1994 Legeko 27., 28. eta 29. ataletan ezartzen dira.

      2. atala.– Herri onura eta kalteordainak.

      1. – Pagoeta Parke Naturaltzat deklaratzeak onura publikoa dakar berarekin, eragindako ondasun eta eskubideen desjabetze ondorioetarako.

      2. – Baliabide Naturalen Antolamendu Planean eta Erabilpen eta Kudeaketarako Eraentza Planean Parke Naturaleko eremurako ezarritako manuak aplikatzearen ondorioz jabetza pribatuaz edo ondare-eskubideez eta –interesez berariaz gabetzeak kalteordaina kobratzeko eskubidea dakarkie eragindako titularrei, indarrean dauden legeen arabera.

      1. atala.– Eros-lehentasunerako eta atzera-eskuratzeko eskubideak.

      1. – Eskumenduna izan dadin organoaren bidez Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio bizien arteko zamadun eskualdaketa guztietako eros-lehentasunerako eta atzera-eskuratzeko eskubideez baliatzea.

      2. – Eros-lehentasunerako eta atzera-eskuratzeko eskubideez baliatzea, honako prozedura honen arabera egingo da:

        1. Eskualdaketaren funtsezko baldintzen berri fidagarria eman beharko dio eskualdatzaileak Administrazio jarduleari. Administrazioak hiru hilabeteko epea eukiko du, jakinarazpenaren egunetik gehiago, eros-lehentasunerako eskubideaz baliatzeko. Epe hori igaro eta ez bada gauzatzen eskubide hori, ez da inskribatuko Jabego Erregistroan.

        2. Eskualdatzaileak, eskualdaketa egin ostean, hau gauzatu deneko eskritura publikoaren kopia fidagarria bidaliko dio administrazio organo jarduleari. Jakinarazteko behar hori beteta dagoela jasota egongo da eskritura horretan, izan ere, beteta ez badago eskualdaketa ezingo da Jabego Erregistroan inskribatu.

        3. Parkearen barruko terrenoek titularitate aldaketaren bat izango balute eta ez balituzte beteko eskualdatzaileari dagozkion beharrak, eskumena duen foru organoa atzera-eskuratzeko eskubideaz balia daiteke urtebeteko epearen barruan, eskualdaketaren edo hau gertatzean izandako baldintza errealen berri izaten den egunetik hasita.

      3. – Dena delako Sailaren ahalmenen barruan erraztu egingo dira trukeen bidezko jabetza aldaketak. Parke Naturalaren barruan dauden lurren titularitatea erosteko aukera ematen diote, trukeok, eskumena duen Administrazio Publikoari.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko irailaren 29an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

Maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta honen erakunde autonomoen tasak eta prezio publikoak arautzen dira. Hala ere, arautze horretan zenbait alderdi geroztikako arauzko garapen baterako ixten dira. Hain zuzen ere, alde batetik, nork berak egin beharreko kitapenak, eta animalien zein euren produktuen ikuskapen eta saniatate-kontrolengatiko (06.02) Tasen zenbait alderdi, partikularzki jasanarazpena; eta, bestaldetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren titularitatepeko portuetako zerbitzu berariazko eta orokorrengatiko Tasak (09.01).

Ildo honetan, dekretu honek honako hauek osotzen ditu: alde batetik, tasa eta prezio publikoen kudeaketaren zenbait alderdi, eta, bestaldetik, goian aipaturiko legeaz geroztikako arauzko garapen baterako ixten diren zenbait alderdi.

Eta hori dela-eta, Ogasun eta Herri Administrazioen sailburuak, Osasun sailburuak, eta Herrilan eta Garraio sailburuak proposaturik, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko irailaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ostean, honako hau,

  1. atala.– Helburua.

    Honako hauek arautzea da dekretu honen helburua: alde batetik, nork berak egin beharreko kitapenak, eta animalien zein euren produktuen ikuskapen eta saniatate-kontrolengatiko (06.02) tasen zenbait alderdi, partikularzki jasanarazpena; eta, bestaldetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren titularitatepeko portuetako zerbitzu berariazko eta orokorrengatiko Tasak (09.01).

  2. atala.– Kitapena.

  1. – Tasen kitapena.

    Tasen kitapena subjektu pasiboei jakinarazi beharko zaie, betiere honako hauek adieraziaz:

    1. Zein arau juridikok erregulatzen duen.

    2. Zein sailek, eta zein organo, ente edo erakunde autonomok ematen duen.

    3. Subjektu pasiboaren identifikazioa.

    4. Tasaren izena eta kodea.

    5. Beharrezkoa bada, oinarria eta tipoa.

    6. Kuota eta, beharrezkoa bada, tributu-zorraren elementuak.

    7. Inpugnatzeko bideak, errekurtsoa zeintzu organori aurkez dakiekeen eta horretarako epeak zeintzu diren. Subjektu pasiboak, bidezkotzat jotzen duen beste edozein errekurtso, formaliza dezakeela ere adieraziaz.

    8. Tributu-zorra ordaintzeko bitartekoak, lekua eta epea

  2. – Prezio publikoen kitapean.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 181. artikuluaren 5. idazatian xedatutakoa ezeztatu gabe, baina prezio publikoei dagokien zenbateko osoa edo parte bat aurretiaz ordaintzea eskatzen ez bada, kitapenetan ematen diren ordainketa-frogagiriek jakinarazpenen ondorio berberak izango dituzte, eta horretarako honako zehaztasun hauek izan beharko dituzte:

    1. Inpugnazioa egiteko baliatu daitezkeen bitartekoak, inpugnazioa zein organoaren aurrean eta zein epetan egin daitekeen.

    2. Ordainketa egiteko era, lekua eta epea.

  3. atala.– Nork berak egin beharreko kitapenak.

  1. – Ondoko kasu hauetan subjektu pasiboek eurek egin beharko dituzte kitapenak:

    1. Administrazio-zerbitzuengatiko (00.02) Tasa.

    2. Tituludun Profesioen Erregistroaren, Fundazioen Erregistroaren eta Elkarteen Erregistroaren jarduketengatiko (02.01) Tasa.

    3. Mahastizaintza-ardogintza sektorearen erregistro-liburuak ematearengatiko (04.08) Tasa.

    4. Animalien eta euron produktuen ikuskapen eta sanitate-kontrolengatiko (06.02) Tasa.

    5. Kirol Federazioen eta Elkarteen jarduketengatiko (07.01) tasa.

  2. – Kasu hauetan, zerbitzu edo jarduera bakoitzari dagokion eskaria ezeze, tasa ordaindu dela frogatzen duen agiria ere aurkeztu beharko du subjektu pasiboak. Ordainketa honela egin beharko da: nork berak egin beharreko kitapenari dagokion modeloa beteaz, eta ateratzen den tributu-zorra finantza-erakunde laguntzaileetan zein Administrazio Orokorraren edo erakunde autonomoaren diruzaintza orokorrean sartuaz.

    Hala ere, animalien eta euron produktuen ikuskapen eta sanitate-kontrolengatiko (06.02) Tasaren kitapena, nork berak egin beharrekoa, honela egin beharko da: dekretu honen bigarren idazpuruko I. atalburuaren bildutako xedapenen arabera.

  3. – Nork berak egin beharreko tasen kitapenak egiaztatutakoan, organo kudeatzaileek æbidezkoa badaæ kitapen osagarri egokia burutuko dute.

  4. atala.– Prezio publikoak ordaintzea.

    Prezio publikoen zenbatekoak ezartzen direneko aginduetan euretan zehaztuko dira, prezio publikoak ordaintzeko era eta epeak.

  1. atala.– Tasaren zama norentzako.

  1. – Animalien eta euron produktuen ikuskapen eta sanitate-kontrolarengatiko tasaren subjektu pasiboek tasaren zenbatekoa osoaren zama honako honi pasatuko diote: zerbitzua ematea eskatzen duenari edo zamapetutako operazioa egiten zaionari; eta hitzartutako akordioak direnak direla , baldin eta zama pasatze hori dekretu honetan xedatutakoari egokitzen bada, goian aipaturikoek eutsi egin beharko diote zamari.

  2. – Zerbitzua eskatzen duenak, edo tasak zamapetutako operazioak egiten zaizkionak hiltzeko abere biziak hirugarren bati erosi badizkio, ordaindu beharreko tasaren zenbatekoa azken honi exigitu diezaioke, hau da, animalien eta euron produktuen hondakin eta substantzien ikuskapen eta sanitate-kontrolengatiko tasaren zenbatekoa.

  1. atala.– Tasaren zama pasatzeko betekizunak.

  1. – Fakturaren edo balio bereko agiriaren bitartez pasako da tasaren zama.

    Goikoa egiteko, emandako zerbitzuetako kuoten kontzeptuak bana banan zehaztu beharko dira.

  2. – Tasaren zama pasatzearen gainean sor daitezen eztabaidak, jatorriari buruzkoak zein zenbatekoari buruzkoak, bide ekonomiko-administratiboko erreklamazioei dagokionetan, tributu arlokotzat hartuko dira.

  1. atala.– Zama pasatzeko aldibaterako betekizunak.

    Faktura edo balio bereko agiria ematen denean, egin beharko da tasaren zama pasatzea, betiere sortzapenaren datatik bost urte bete ez badira.

  2. atala.– Fakturetara pasatutako ezarpen-kuotak zuzentzea.

  1. – Ezarpen-kuotak finkatzean egindako zuzenbidezko edo egitezko errakuntzarik dagoen kasuetan, zenbatekoak ezartzen dituzten zirkunstantziak aldatuez gero edo tasarengatik zamapetzen diren operazioak indarrik gabe geratuz gero, pasatutako ezarpen-kuotak zuzendu egin beharko dira.

  2. – Errakuntza atzeman bezain pronto edo aurreko idazatiko gainontzeko zirkunstantziak agitu bezain pronto, egin beharko da zuzenketa; betiere zamapetutako operazioari dagokion tasaren sortzapenetik bost urte bete ez badira, edo kontraprestazioa aldatzen duten zirkunstantziak, nahiz zamapetutako operazioaren eraginkortasun-eza eragiten duten zirkunstantziak agitu zirenetik bost urte bete ez badira.

  1. atala.– Kuoten kitapen erregistro-lirurua.

  1. – Animaliak hiltzeko edo zatikatzeko zein okela biltzeko erabiltzen diren establezimenduen titularrek, tasa ordaintzeko obligazioak dutenek, establezimendu bakoitzari dagokion kuoten kitapen erregistro-liruruaren ardura izango dute, eta liburu horretan tasaren kitapenaren kontzeptuak eraso beharko dira, elakarretarik bereizita.

    Hala ere, era egokian eginez gero, oharrak edo idazpenak beste orri batzutan egitea zilegi izango da, baldin eta orriak zenbakitu eta era korrelatiboan koadernatzen badira, hain zuzen ere, erregistro-liburua osatzeko.

  2. – Zerbitzua ematea eskatzen duenarentzako, nahiz zatikatze-,biltze- edo hiltze-operazioak eskatzen dituenarentzako egindako jarduerak bana banan eraso beharko dira erregistro-liburuan, hain zuzen ere, tasaren kitapean egiteko beharrezko diren datuak zehaztuaz, betiere dekretu honen bitartez onartzen den eta II. eranskinean agertzen den ereduaren arabera.

  3. – Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak habilitatu eta baimendu beharko du erregistro-liburua, hain zuzen ere, lurralde zuzendaritzen bitartez.

    Hala ere, egoki irizten dien egiaztapenak egin ostean, 1. idazatian aipaturiko erregistro-liburua beste batez ordezkatzea baimendu dezake Osasun Sailak, beti ere, ordezko horrek, alde batetik, subjektu pasiboaren administrazio- eta kontabilitate-antolaketari erantzuten badio, eta, bestaldetik, tasarengatiko tributu-obligazioak egiaztatzea bermatzen bada. Baimen horiek edozein unetan ezeztatu daitezke.

  1. atala.– Betekizun formalak.

  1. – Jardunbidea edozein delarik ere, erregistro-liburua honelaxe eraman behar da: argitasunez eta zehaztasunez, daten araberako ordenean, espazioak zurian itxi gabe, tartekatze barik, eta urradura eta zirriborro barik. Kuotei eta operazioei buruzko oharretan errakuntzak edo hutsak atzeman bezain pronto, zuzendu egin beharko dira.

    Ekonomiari buruzko oharretan baloreak pezetatan adierazi beharko dira.

  2. – Erregistro-liburuaren orrialdeak era korrelatiboan zenbakitu beharko dira.

  1. atala.– Erregistroko oharrak egiteko epeak.

    Erregistroan oharrak izan behar dituzten operazioak noiz eraso behar diren erregistro-liburuan, era kronologikoan: egiten diren unean edo, bestela, aipatu kitapena eta ordainketa borondatez egiteko legezko epea bukatu aitzin.

  2. atala.– Oharrak zuzentzea.

  1. – Fakturetara pasatu diren kuotak zuzentzeari dagokionez, tasa ordaintzera behartuta daudenek honako hauek zuzendu beharko dituzte: idazpen bati edo idazpen multzo bati dagozkion erregistroko oharrak, betiere kitapen-epe bakoitza buka dadinean.

  2. – Hartarako, honako hauek egin beharko dira: aipatu idazpena edo idazpen multzoa klarki bereizi gainontzeko oharretarik, ezeztatzen edo zuzentzen diren fakturak edo bestelako agiriak argi eta garbi zehaztu, zer kopurutan kontabilizatuta dauden zehaztu, ezeztapena edo aldaketa eragiten duen agiriaren erreferentzia edo zenbakia zehaztu, eta æzuzenketarik eginez geroæ aipatu fakturen edo agirien arabera erregistratu beharreko kopuru berriak zehaztu.

  3. – Azkenik, ezeztapen- edo aldaketa-izendapen multzoaren edo -izendapenaren guztirakoak erasoko dira; bestalde, ordaindutako ezarpen-kuota kalkulatzeko, nahiz kitapen-epearen, bukaeran zuzenketak izan dituenaren, kendurak kalkulatzeko, goranzko edo beherentzako zuzenketak ere eraso beharko dira.

  1. atala.– Tasaren kitapena.

  1. – Tasa ordaintzeko obligazioa dutenek eurek zehaztu beharko dute tributu-zorra, hain zuzen ere, hurrengo idazatietan agertzen diren arauetara egokitutako kitapen-aitorpenaren bitartez. Aparte geratzen dira, maiatzaren 13ko 13/1998 Legearen 124. atalak aipatzen dituen arduradun subsidiarioak.

  2. – Kitapen-aitorpenak honela aurkeztu beharko dira: artezean edo kitapen-aitorpenaren ereduan zehazten diren finantza-erakundeen bitartez.

  3. – Kitapenaren epea: hilabete naturala.

  4. – Tributu arloan eskumenak dituen sailburuak onartzen duen eredura egokituko da kitapen-aitorpena; zeina, bestalde, hileko kitapen-epearen hilabetean barik hurrengoaren lehenengo hogeita bost egunen barruan aurkeztu beharko baita.

    Hala ere, uztaila hilabeteko kitapen-epeari dagozkion kitapen-aitorpenak honako aldi hauetan aurkeztu ahal izango dira: abuztuko hilabetearen barruan zein irailaren lehenengo hogeita bost egun naturalen barruan.

  5. – Aurreko 4. idazatian aipatzen diren kitapen-aitorpenez gain, urteko laburpen-aitorpen bat formlatu beharko dute subjektu pasiboek, hain zuzen ere, dekretu honetako I. eranskinean agertzen den ereduaren araberakoa.

    Urteko laburpen-aitorpenarekin batera, urte bakoitzeko aitorpen-epe guztiei dagozkien kitapen-aitorpenak ere aurkeztu beharko dira.

    Urteko laburpen-aitorpenaz batera, urte bakoitzeko azken aitorpen-epeari dagokion kitapen-aitorpena aurkeztu beharko da.

  1. atala.– Tasa biltzea.

  1. – Tasa ordaintzeko obligazioa dutenek, edo hauen ordezkariek, ondoren zehazten diren kontuetan sartu beharko dute, kitapen-aitorpenetatik ateratzen diren kuota likidoen zenbatekoa, aurkezteko unean, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak baimendutako kontuetan alegia.

    Atal honetan aurreikusitako prozeduren bitartez bakarrik lortu daitezke, animalien eta euron produktuen ikuskapen eta sanitate-kontrolengatiko tasaren sarrerak.

  1. atala.– Ofiziozko behin-behineko kitapena noiz aplikatu daitekeen.

  1. – Subjektu pasiboak, alde batetik, nork berak egin beharreko kitapena dekretu honen 13. atalean zehazten den moduan ez badu egiten, eta, bestaldetik, beherago aipatzen den zuzendaritza modukoak formulaturiko kitapen-aitorpena aurkezteko eskariari kasurik ez badio egiten, Osasun Saileko Lurralde Zuzendaritzek ofizioz egingo dituzte behin-behineko kitapenak.

  2. – Ofizioz egindako behin-behineko kitapenek zehaztuko dute tributu-zorra, hau da, subjektu pasiboak berak kitatu behar zuena; eta beharrezko izanez gero, zigor-espediente egokia irekiko da.

  1. atala.– Ofiziozko behin-behineko kitapena egiteko prozedura.

  1. – Dekretu honetan zehazturiko epearen barruan egin ez zuen kitapen-aitorpena aurkezteko errekerimendua, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzak egindakoa, subjektu pasiboari jakinarazten zaionetik hogeita hamar egun baliodun igarotakoan, ofiziozko behin-behineko kitapena egiteko prozedura hasi ahalko da.

  2. – Hartarako garrantzizkoak izanik, Osasun Sailak eskura dituen aurrekari, elementu, seinale, indize edo moduluetan oinarriturik, egingo da ofiziozko behin-behineko kitapena.

  3. – Eragiten dion subjektuari espedientearen berri eman beharko zaio, hain zuzen ere, hamar eguneko epearen barruan, bidezko deritzen alegazioak aurkeztu ahal ditzan.

  4. – Subjektu pasiboak egindako alegazioak jasotakoan, edo izapide hori egiteko epea iraungitakoan, Osasun Saileko Lurralde Zuzendaritzek ofiziozko behin-behineko kitapena burutuko dute.

  5. – Kitapena espedienteari erantsiko zaio, eta, halaber, hamar eguneko epearen barruan interesatuei jakinaraziko zaie.

  1. atala.– Ofiziozko behin-behineko kitapenaren ondorioak.

  1. – Behin-behineko kitapenak segituan izango dira bete beharrekoak, baina, hori ez da izango eragozpen, legeetan ezarritakoarekin bat datozen erreklamazioak aurkezteko.

  2. – Aurreko ataletan xedatutakoa ezeztatu barik, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak geroztik egiaztatu egin dezake, subjektu pasiboek tributuei dagokienez daukaten egoera, hain zuzen ere, indarrean diren arauetan xedatutakoarekin bat, bidezko diren behin-betiko kitapenak burutuaz.

  1. atala.– Albaitaritza arloko laguntzaileen eta urgazleen diru-aurrerakina kentzea

    Albaitaritza arloko laguntzaileen eta urgazleen diru-aurrerakina kentzearena aurkezten duten establezimenduetan, zehazki, abereak hiltzen dituzten establezimenduetan, Osasun Saileko Lurralde Zuzendaritzek aldizka egiaztatuko egingo dute ea albaitaritza arloko laguntzailerik eta urgazlerik den, betiere maiatzaren 29ko 13/1998 Legearen 130. atalean aurreikusitakoaren arabera.

  1. atala.– Definiziaok.

  1. – Portuko urak eta horien ondoko aldeak.

    Tasa hauek aplikatzeari dagokionez, beherago, kakotxen artean, agertzen direnak zehaztu egiten dira:

    1. «Portuko urak»: Transbordo-, lehorreratze-, ainguratze- merkataritza- edo portu-operazioak egiten direneko ibaietako edo itsasoko aldeak.

    2. «Portuaren beraren barrutiaz kanpokaldeko eta alboko aldea»: sartzeko, ainguratzeko eta maniobrak egiteko aldeak.

  2. – Nabigazio motak.

    Tasa hauek aplikatzeari dagokionez, beherago, kakotxen artean, agertzen direnak zehaztu egiten dira:

    1. «Tokiko, badiako edo barruko nabigazioa»: merkantzien eta pasaiarien trafikoa ezeze, portu bateko edo badia bateko bi punturen arteko bidai turistikoak ere egiteko dena, beti ere badia edo portuetatik irten barik.

    2. «Europako Kabotai Nabigazioa»: Europako Batasuneko estatutuen bandera duten ontzien nabigazioa, hain zuzen ere Batasuneko portuen artekoa.

    3. «Kanpoko Nabigazioa»: a), b) eta aurreko idazatietan sartzen ez den beste edozein nabigazio.

  3. – Portuetako trafikoa.

    Tasa hauek aplikatzeari dagokionez, «Portuetako trafikoa» esatean honako hauek ulertu behar dira: itsaontzien konponketak, egonaldiak, atrakatzeak, desatrakatzeak, sartzeak eta irtetzeak burutzearren, portuetan egindako operazioak; itsasontziak-lehorra transferentziak, eta baita itsaontziak eta beste merkantzi-garraiobide batzuren artekoak, azken hauetakoak: arraina, hornidurak, pasaiariak eta tripulazioak garraiatzekoak; merkantziak aldibaterako biltegiratzea, portuetako barrutietan.

    Portuetako trafikoaren barruan honako operazio hauek aurkitzen dira:

    1. «Itsas-iragaitza»: merkantziekin egiten diren operazioak, zehazki, portutik atera barik, ontzitik kaira dekargatutako merkantziak beste ontzi bati kargatzea. Portutik kasu hauetan atera daitezke: lurretik garraiatzea beharrezkoa izategatik, biltegiratze berezia beharrezkoa izategatik edo kontserbazioarako beharrezko izategatik, baina, beti ere hasiera-hasieratik iragaitza-erregimenpeko deklaratu badira.

    2. «Lehorreko iragaitza»: portuetatik lehorrez sartzea edo ateratzea.

    3. «Transbordoa»: kaietan geratu barik, merkantziak itsaontzi batetik bestera eramateko operazioa, betiere operazioak dirauen bitartean ontzi biak portuan direla.

  4. – Erregistro gordina.

    Tasa hauek aplikatzeari dagokionez, beherago, kakotxen artean, agertzen direnak zehaztu egiten dira:

    1. «Tonaje Gordina (GT)»: Ontzien Tonajeari buruzko Nazioarteko Hitzarmenaren, 1969ko ekainaren 23an Londonen egindakoaren, arabera emnadako Nazioarteko Ziurtagirian jasotzen dena. Eta, aurrekorik ezean, «Lloyd´s Register o Shipping»-n jasotakoa.

    2. «Erregistro Gordineko Tona (EGT)»: Tonaje-Ziurtagiria, estatu espainiarrak emandakoa eta indarrean dagoena

    3. Aurrekoak ezean, Erregistro Gordina: eskua duen agintaritzak zehaztu dezana.

  5. – Guztizko edo gehienezko luzera.

    Tasa hauek aplikatzeari dagokionez, «Guztizko edo gehienezko luzera» esatean honako hau ulertu behar da: tonaje-ziurtagirian edo «Lloyd´s Register of Shipping»n jasotzen dena, nahiz Rol-ean edo Nabigazio-Baimenean jasotzen dena. Aurrekoak ezean, portuko zuzendaritzak, nazioarteko arauen arabera, egindako neurketatik atzeratzen dena.

  6. – Gurutzaldi turistikoak.

    Tasa hauek aplikatzeari dagokionez, honako hauek kontutan izan behar dira:

    1. Ondoko betekizunak konplitzen dituen pasaiariendako itsasontzia, gurutzaldi turistiko bat egiten ari da:

      Portuan sartu eta eskudun agintaritzak hartakotzat hartzea.

      Erregimenpeko pasaiariak pasaiari guztien %75 baino gehiago izatea.

    2. Pasaiariak gurutzaldi-erregimenpean noiz bidaiatzen duen: portuetako geldialdiak bidaiaren parte badira, eta bidaiaren helburua garraioarena barik, turistikoa edo aisialdikoa bada.

      Egin beharreko deklarazioan adierazi behar direnak: itsasontziaren ezaugarriak, portuetan egingo diren geldialdien iraupena, gurutzaldiaren ibilbidea, bidaiaraiak zenbat diren eta hauen pasaia-baldintzak.

  7. – Arraina saltzeko salak, jendearentzat zabalik daudenak, eta arraina maneiatzeko lonjak.

    Tasa hauek aplikatzeari dagokionez, beherago, kakotxen artean agertzen direnak zehaztu egiten dira:

    1. «Arraina saltzeko salak, jendearentzat zabalik daudenak»: Arrainaren lehen salmentako merkaturatze- eta kontratazio-zentroa.

    2. «Arraina maneiatzeko lonja»: Arraina saldu eta merkaturatu ahal izateko, arraina maneiatzeko zein sailkatzeko edo erakusteko lehorreko instalazio industriala.

  8. – Nabigazioa linea erregularretan.

    Tasa hauek aplikatzeari dagokionez, «nabigazioa linea erregularretan» esaten denean honako hau ulertu behar da: garraio-baldintzak, tarifak, geldialdien frekuentzia eta ibilbideak aldez aurretik finkatuta dituena.

  9. – Merkantzia-partida.

    Tasa hauek aplikatzeari dagokionez, «merkantzia-partida» esatean honako hau ulertu beharko da: ontziratze jakin baten sartzen diren merkantziak.

    Errepertorioan sartzen ez diren merkantziak sailkatzea, edo arrazoizko dudak ebaztea, portuko administrazioak egingo du, aduanetako arantzela erabiliaz hain zuzen ere.

  10. – Itsasontziak.

    Tasa hauek aplikatzeari dagokionez, beherago, kakotxen artean agertzen direnak zehaztu egiten dira:

    1. «Portuan basea duten itsasontziak» esatean honako hau ulertu beharko da: Portuen Lurralde-Zerbitzu egokian hartarako irekitako erregistroan inskribatuak izan direnak.

    2. «Pasoko itsasontziak»: aurreko lerroaldean sartzen ez direnak.

      1. atala.– Aplikatu beharreko arau orokorrak.

      1. – Portuko zerbitzuak erabiltzeko ematen diren baimenak ezin daitezke eskualdatu.

      2. – Portuko zerbitzuak eskatzen dituzten guztiek jakitun egon behar dute portuaren gaineko erregelamenduez eta xedapenez, eta zerbitzuak behar hainbateko aurrerapenarekin eskatu beharko dituzte. Bestalde, zerbitzu bakoitzari dagokionez, eska dakizkien datuak eman beharko dizkiote portuko administrazioari. Zerbitzua eskatzeak edo onartzeak honako hau ezartzen du: zerbitzua emateko, tasa hauetan finkatutako baldintzak onartzea.

      1. atala.– T-1 Tarifa.

      1. – Erregularren artean sailkatuta dauden nabigazio-lineei dagokien T-1 Tarifaren zenbatekoa gutxitzeari ezezkoa ematea, motiboetan oinarritu beharko da.

        Linea baten sar diren itsasontziek, gutxitze hauek lortzeko, portuan sartu baino lehen honako hau egin beharko dute portuko administrazioaren aurrean: agiri bidez justifikatu aurrean aipaturiko zirkunstantzia. Edozein modutan, gutxitze horiek ez dute izango atzeraeraginik.

        Portuko uretatik irten barik, itsasontzi batek geldialdi berean behin baino gehiagotan atrakatzen badu, atrakatze horiek operazio bakartzat hartuko dira.

        Sarrerak zenbatzeari dagokionez, portu bakoitzean batu egingo dira: linea erregular bereko ontziek egindako sarrera guztiak.

        Gutxitze hauek, eta sarreren kopuruaren arabera aplikatzen direnak, ez dira bateragarriak euren artean, ez eta T-1 Tarifa honen beste edozeinekin ere.

      2. – Eraikitzen eta konpontzen ari diren itsasontziei dagokienez, itsasontzi konpondu edo bukatuari doakion Tonaje Gordina (GT) hartuko da kontutan. Zatikatzeko diren Itsasontziei dagokienez, zatikatzen hasi aurreko GT-a hartuko da kontutan.

      3. – Lehorreratuta egonik T-9 ordaintzen duten itsasontziek, egoera horretan dauden artean, ez dute ordaindu beharko T-1 Tarifa.

      4. – Ondoko hauek ez dute ordaindu beharko T-1 Tarifa: T-4 aplikatzeko arauetan zehazten diren baldintzak bete, eta T-4 Tarifa ordaintzen dutenek.

      5. – Zenbateko orokorrekiko gutxitzeak, ezarrita daudenak, eta gehienezko ez den beste GT bat kontsideratzea, ez dira bateragarriak.

      1. atala.– T–2 Tarifa: Pasaiariak.

      1. – Ontziratzen diren eta lehorreratzen diren pasaiariei T-2 Tarifa aplikatuko zaie.

      2. – T-2 Tarifa ordaintzeak kabinako ekipajea ontziratzeko edo lehorreratzeko eskubidea emango du, betiere merkantzien tarifa ordaindu barik. Ibilgailuengatik eta gainontzeko ekipajearengatik T-3 Tarifa ordaindu beharko da, hau da, merkantzia diren aldetik dagokiena.

      1. atala.– T-3 Tarifa: Merkantziak.

      1. – T-3 Tarifa honako hauei aplikatuko zaie:

        • Ontziratzen, lehorreratzen edo transbordatzen diren merkantziei.

        • Ontziratu barik, portu-aldeetatik lehorrez ateratzen eta sartzen diren merkantziei.

      2. – Lurrez zein itsasoz zein transbordoetan egindako iragaitza-operazioetan, merkantzien karga- eta deskarga-operazioengatik T-3 Tarifa honetan aurreikusitako zenbatekoak ordaindu beharko dira, zenbateko horiek karga eta deskarga operazioen artean banatuko dira, bakoitzari %50.

      3. – Fardel batek dituen merkantziei T-3 Tarifako zenbateko bat baino gehiago badagozkie, merkantzia guztiei zenbateko handiena aplikatuko zaie, salbu eta interesatuek aurkezten dituzten frogekin sailkatu badaitezke; kasu honetan: partida bakoitzari dagokion zenbatekoa aplikatuko zaio.

      4. – Merkantziak zer klasetako diren eta zenbat pisatzen duten egiaztatzeko eskumenak ditu portuko administrazioak. Subjektu pasiboak ordaindu beharko ditu egiaztapen horiek sortzen dituzten gastuak.

      5. – Itsasontzia atrakatu barik, laguntzeko ontzien edo beste eraren baten bitartez, ontzitik lurrera edo kaira lehorreratzea eta lurretik edo kaitik ontziratzea, ontziratzeari eta lehorreratzeari buruzko T-3 Tarifaren arabera ordaindu beharko dira.

      6. – Ur gaineko deposituan edo pontoian lehorreratu, eta, lehorretik edo kaitik pasatu barik, geroztik beste ontzi baten sartzen diren merkantziengatik, transbordoetarako zehaztutako T-3 Tarifa ordaindu beharko da.

      7. – Zamaketa, matxura, zinga edo sutea dela-eta lehorreratutako merkantziak, eskala berean eta itsasontzi berean berrontziratzen direnean, transbordoetarako tarifa osoa ordaindu beharko da.

      8. – TIR, TIC, TIF edo antzeko trafikoetan, itsasbideak erabili barik, portuetako barrutietatik sartzen eta irteten diren merkantziak, T-3 Tarifa ordaintzeari lotuak daude, hain zuzen ere honako irizpide hauen arabera:

        1. Kargamendu garbiak, merkantzia motaren arabera dagokien multzoaren kontutan izanik, likidatuko dira.

        2. Fardel batek dituen merkantziei zenbateko desberdinetako tarifak dagozkienean, aurreko 3. puntuan zehazturikoa aplikatukoa da.

          Kargaturiko zein deskargaturiko merkantziei ezarritako irizpideak aplikatuko zaizkie. Salbu eta, ikuskatu ahal izateko, Aduanak merkantziak lehorreratzea agindu eta segituan berriro kargatu.

        3. Dagokion Portu-Zerbitzuak, beherago zehazten diren helburuak betetzeko, egokiak diren arauak ezarriko ditu hain zuzen ere, TIR erregimeneko tegiaren emakida dutenek, aurreko irizpideen arabera, T-3 Tarifahonen kobrantza-kudeaketa egiteko, eta aipaturiko zerbitzuan sarreren kitapenak egiteko.

      9. – Itsasontzia bera hornitzeko lehorretik zuzenean ontziratutako merkantziengatik eta erregaiengatik ez da ordaindu beharko tarifa hau, beti ere erregaiarengatik portuan sartzeko T-3 Tarifa ordainduta badago. Ainguratuta dagoenaren horniketa gabarren bitartez egiten bada, gabarrotako merkantziengatik eta erregaiengatik badiako trafikoari dagokion T-3 Tarifa ordaindu beharko da, beti ere itsasontzia portuko uretan badago eta T-1 Tarifa egokia ordaintzen badu.

      10. – T-3 Tarifa kitatzeko, subjektu pasiboak, deskarga hasi aitzin edo zamaketa bukatu zenetik hogeita lau egun pasa aitzin, honako hauek aurkeztu beharko ditu: kargari buruzko agiria edo garraiatutako edo garraiatuko diren merkantzi guztien gaineko deklarazioa, beti ere fardel kopurua, merkantziak zer klasetakoak diren eta zer pisu duten eta euren jatorria eta destinoa zehaztuaz, guztia hau portuko administrazioak agintzen duen legez.

      11. – Arrain freskoari dagokionez, T-4 Tarifa ordainduz gero, T-3 Tarifa hau ez da aplikatu beharko.

      12. – Ontzietan, gurutzaldi turistikoaren erregimenpean garraiatzen diren merkantzien kasuan, ontziratze eta lehorreratzeari buruzko T-3 Tarifari dagokion tarifa aplikatuko da. Aurrekoaren ondorioetarako, kabinako ekipajea ez da kontsideratuko merkantzia.

      1. atala.– T-4 Tarifa: Itsas-arrantzako ontziteriari emandako zerbitzuak.

      1. – T-4 Tarifa kitatzeko, armadoreak, arraina kargatu, deskargatu edo transbordatu bano lehen, honako agiri bat aurkeztu beharko du: kargatu, deskargatu edo trnasbordatuko den arrain kopurua, espezieka, zehazten duena, beti ere Administrazioak onartutako ereduaren araberakoa.

        Saltzeko edo portuko instalazioak edo obrak erabiltzeko, portuan lehorreko garraiobideez sartu nahi diren arrain freskoaren ekoizkinak, aurreko lerroaldean ezarrita dagoen moduan deklaratu beharko dira aldez aurretik.

      2. – Edozein modutan, portuko langileek egiaztatu ahal izango dute deklaraziokoa egia den ala ez.

        Datuak emateari uko eginez gero, edo datu okerrak emanez gero, indarrean diren xedapenetan ezarritako erako eta zenbateko zigorra ezarriko da.

      3. – Deskarga zereginetako portuko tresneria erabili ahal izateko, aldez aurretik portuko langileen baimena beharko da. Portuan sartzerakoan izandako ordena kontutan edukita, erabiliko da tresneria.

      4. – Kaietan edo estalpe gabeko tokietan ezin izango da utzi arrainik, eta lonjetara, biltegietara edo baskuletara sartzeko behar den denboran bakarrik egongo da leku horietan.

      5. – Arrain kopurua kontutan edukita, deskarga zereginak egiteko arrazoizko epea erabiliko da, eta portuko langileek aipaturiko epea zehaztu ahal izango dute, hain zuzen ere, portuko operazioetan errendimendu egokiak lortzearren.

        Deskarga zereginak bukatutakoan, atrakalekua ondorengo beste deskarga batzutarako behar bada, ontziak atrakalekua utzi eta deskarga eremutik kanpoko beste batera edo hartarako habilitatutako ainguraleku batera joango da, betiere portuko langileen jarraibideak zainduaz.

      6. – Konponketak egiten ari direlako edo horniketa zereginak egiten ari direlako edo jardunean ez direlako, lotuta dauden ontziek ezin egon ahal izango dute deskargarako erabiltzen diren eremuetan. Eta horretarako, portuko langileek zehaztu ahal izango dute, horniketa eta konponketa lanak egiteko, gehienez zenbat denbora erabili ahal izango den.

      7. – Saldu ez den eta ondoren izoztu, gatzitu edo keztatu egingo den arrain freskoari ere T-4 Tarifa hau aplikatuko zaio.

      8. – Ontziko eta eguneko 5 Kilotik gorakoak ez diren kopuruei, zehazki, ontzikoek eurek kontsumitzeko deskargatutako kopuruei, ez zaie aplikatuko T-4 Tarifa.

      9. – Salmenta publikorako salatzat honako hauek hartuko dira: kofradietan hartakotzat sailkatutako dauden salmenta-salak, Administrazioaren salmenta-salak, zuzenean zein esleipen bitartez kudeatuak izan, eta, bestaldetik, Administrazioak ezarritako betekizunak konplitzen dituztenak.

        Sala hauek honako betekizuna hauek konplitu beharko dituzte: operazioen gardentasunari eta publizitateari dagozkienak, eta erosleek zein ekoizleek, euren arraina saldu ahal izateko, sartzeko libertatea izateari dagozkionak; baina, erosleek, beti ere, salmenta-salen kudeatzaileek ezarritako helburu-betekizunak konplitu beharko dituzte

      10. – T-4 Tarifaren ordainarazpen zuzena kontrolatzeko, portuko administrazioak, alde batetik, ikuskatu egingo ditu egiten diren salmentak eta, bestaldetik, titularrei exigitu egingo die salmenta-operazioekin zerikusia duten kontabiltate-agiriak eta liburuak aurkeztea.

      11. – Lonjatik pasatu gabe, euren fabrika edo faktorietarako arrainaren produktuak beti leku berean uzten dituzten armadore industrialek hilabeteroko kitapenetan ordaindu ahal izango dute tarifa, hain zuzen ere, portuko administrazioari, eta T-4 Tarifa era orokorrean aplikatuaz.

      12. – Lehorrez sartzeko, portuko administrazioaren baimena dutenen arrainaren produktu freskoen T-4 Tarifa edo balio bereko bat ordaindu dela kreditatzeari dagokionez, erreferentziako portuko organo kudeatzaileak emandako ziurtagiria edo faktura aurkeztu beharko da.

      1. atala.– T-5 Tarifa: Jolasetarako eta kiroletarako ontzientzako zerbitzuak.

        1. 5 Tarifa aplikatzeko honako baldintza hauek bete beharko ditu ontziak: merkantzia garraiorik ez egitea, arrantza profesionaleko zereginik ez egitea, eta bidaiariak ez egotea gurutzaldi edo txango turistikoren baten barruan, kasu honetan T-1, T-2, T-3 edo T-4 Tarifak aplikatuko bailirateke.

          1. – T-5 Tarifa honela ordaindu beharko da:

            1. Pasoko itsasontziek portura ailegatu bano lehen ordaindu beharko dute, hain zuzen ere deklaratzen duten egonaldiak hartzen dituen egunen arabera. Egun horiek gainditu nahi badira, subjektu pasiboak, alde batetik, eskari berria egin beharko du, eta bestaldetik gainetiko egunei dagokien zenbatekoa aldez aurretik ordaindu beharko du.

            2. Portuan basea duten itsasontziei aurreratutako epetan ordaintzea eskatu ahal izango zaie, eta portuko administrazioak hala eskatuz gero, ordainketa banku-erakunde baten helbideratu beharko dute.

          2. – Atrakalekua esleituta daukala, itsasontziak kanpoan egindako egunak, egindako sarrerak zein irteerak kontutan hartu gabe, aplikatuko da T-5 Tarifaren zenbatekoa.

          3. – Itsasontziak bere atrakalekua baimen egoki barik uzteak delako atrakalekua galtzea ekarri ahal izango du.

      2. atala.– T-6 Tarifa: Portikodun garabien zerbitzua.

      1. – Erabiltzaileek aldez aurretik egindako eskaria delarik, emango dira garabien zerbitzuak, eskarian honako hauek eraso beharko dira:

        1. Egingo den operazioa eta hau zer ordutan hasiko den.

        2. Kaiaren zein puntutan egingo den:

        3. Zerbitzua zenbat denborako eskatzen den.

          Interes orokorrerako orden onena zainduaz, indarrean diren xedapenen arabera, eta euren irizpideak erabiliaz, portuko langileek ebatziko dute eskura dagoen materiala nola erabiliko den.

      2. – Zerbitzuaren iraupenaren arabera, T-6 Tarifa hau aldez aurretik ordaintzea exigitu ahal izango du portuko administrazioak. Delako iraupena gainditu behar bada, eskari berria formulatu beharko da, eta gainetiko denborari dagokion zenbatekoa aldez aurretik ordaindu beharko da.

      3. – Portuko administrazioaren langileek, zerbitzuaren ardura dutenek, emandako oharrei edo aginduei kasurik ez egitearren, nahiz edukierei dagozkien baino pisu handiagoekin kargatzearren, edo erabiltzailearen langileek txarto egindako maniobrengatik, eragindako kalte edo matxuren erantzukizuna erabiltzaileena izango da. Portuko administrazioak bere aginduak eta oharrak jarraitzen ez dituzten langileei galarazi egin diezaieke lanean jardutea.

      4. – Lehorreratzea zein ontziratzea edo gainontzeko maniobrak egiteko, merkantziak maneiatzea beharrezko denean, maniobra horiek egitea erabiltzailearen ardura izango da. Merkantziak maneiatzeko maniobrak egiteko, langile gaituak gain, material egokia erabili beharko da, eta portuko administrazioak hartarako baldintzak betetzen ez dutenei galarazi egin diezaieke lanean jardutea.

      5. – Fakturazioari dagokionez, garabia erabilitako denbora hauxe izango da: erabiltzailearen esku utzi den ordutik zerbitzua amaitzen den ordura artinokoa.

        Argindarra ez izateagatiko edo makineriaren matxurengatiko geldialdiak, hamabost minututik gorakoak, bakarrik kenduko zaizkio erabilitako denborari.

      6. – Kausa edozein delarik ere, portuko administrazioak garabiak alokatzeko eskariak betetzeko zubi- edo garabi-makinaririk ez badu, zerok erabiltzeko baimena eman diezaioke erabiltzaileari, eta honen kontura izango da maneiatzailea; kasu honetan T-6 Tarifaren zenbatekoa %75ekoa izango da. Erabiltzailearen kontura jardungo duen maneiatzaileak, portuko administrazioaren aurrean, aldez aurretik, egiaztatuta izan beharko du baduela gaitasunik delako zereginerako.

      1. atala.– T –7 Tarifa: Eraikinak, lokalak eta biltegiak erabiltzea den zerbitzua.

      1. – Merkantziak eta beste elementu batzuk biltegiratzeko eta gordetzeko espazioak, modu orokorrean bi aldetan sailkatzen dira:

        1. Iragaitza-aldea.

        1. Biltegiratze-aldea.

          1. Portuko administrazioaren baimenik gabe ezin izango dira gorde merkantziak. Interes orokorra kontutan izanik, eta indarrean diren xedapenen arabera, emango da aurrekorako baimena.

            1. 7 tarifa honen arabera, azalerak usatzeak erabiltzaileari honako obligazio hau ezartzen dio: merkantziak edo elementuak erretiratutakoan, libre ixten den azalerak lehendik, okupatu aurretik, zeuzkan garbitasun- eta kontserbazio-baldintza berdinak izatea. Hala egiten ez bada, portuko administrazioak bere biitartekoekin egingo du, eta erabiltzaileari dagokion kargua pasatuko dio. Portuko administrazioak zehaztu dezan era, zamaketako garaieran eta ordenean gordeko dira merkantziak, beti ere indarrean diren xedapenen arabera, eta konjuntuaren estabilitatea ziurtatzeko beharrezko neurriak hartuaz.

              1. – Merkantziek edo elementuek hartzen duten espazioen neurketa honelaxe egingo da: gordetako merkantzia edo elementu guztien partida hartzen duen errektangulua neurtuta, zehazki, aldeetariko bi kaiaren ertzarekiko paraleloak direla, eta beste biak perpendikularrak; eta hamarren gabeko hurrengo zenbakia lortzeko, ateratzen den metro karratu kopurua borobildu egingo da. Prozedura berbera erabiliko da tegien eta biltegien kasuan, beti ere euren aldeak erabiliaz erreferentziatzat.

              2. – T-7 Tarifarengatik ezarritako zenbatekoan ordaintzeak ez du zerbitzu-erabiltzailea salbuesten ondoko obligazio honetatik: okupatzen dituen instalazioak, atua, elementuak, merkantziak eta abar mugiraztekotik, alegia, portuko administrazioaren ustez portua normaltasunez ustiatzeko enbarazo egiten dutenak mugiaraztekotik.

              3. – Gordetegietan edo zelaiuneetan urte baten egon diren merkantziak eta elementuak; edo beste merkantzi edo elementu batzuk, zeintzuetatik sortutako eta ordaindu gabeko eskubideek honako balioa baitute: zerbitzuak eurek salmentan izan lezaketen balioa baino handiagoa. Aipatu guztiak, euren jabeek abandonatu egin dituztela kontsideratuko da, eta eurekiko prozedura hauxe izango da: indarrean diren xedapenetan ezarrita dagoena.

              4. – Portuko administrazioak baimendutako epetik kanpo, portuko azaleretan, objekturik edo merkantziarik badago, portuko administrazioak izendatzen den gordetzeko lekura aldatzea ebatzi ahal izango du, eta sor daitezen garraiatze- eta biltegiratze-gastuak jabeak ordaindu beharko ditu.

              5. – T-7 Tarifa ordaintzea bermatzeko beharrezkoa den fidantza exigitu ahal izango du portuko administrazioak.

              6. – Espazioa erreserbatzen denetik hara edo itsasontziak deskarga bukatu zuen biharamunetk hara kontatuko da lehorreratutako merkantzientzako okupazio-epea, beti ere deskarga etennik gabe egiten bada. Deskarga eteten bada, etena gertatu arte deskargatutako merkantzientzako okupazioa, delako etenetik hara hara kontatuko da, eta gainontzeko merkantziena gordetzen direnetik hara.

                Espazioa erreserbatzen denetik hara, edo kaietan zein tegietan uzten direnetik hara kontatuko da ontziratzeko merkantzien okupazio-epea. Merkantziak ontziratu zein ez ontziratu, epea berdin kontatuko da.

              7. – Lehorreratu eta gero ontzi berean edo beste baten ontziratzen direnen merkantziei dagokienez, lehorreratutako merkantziei doakien irizpidearen arabera egingo dute azaleraren okupazioa.

              8. – Lehorreratutako merkantziek hartzen duten azalerei dagokienez, deskarga-operazioa bukatutakoan okupatutako azalera izango da kitapen-oinarria, betiere aurreko 4. puntuan ezarritako moduan neurtuaz azalera hori.

                1. 7 Tarifaren kudeaketa hoberena egiteko, eta ustiapen arrazoizkoa egiteko, azalera partiden arabera edo kargamendu osoaren arabera kontabilizatzea ebatziko du portuko administrazioak.

                  Ordainketari dagokionez, merkantzia jaso ahala azalera laurdenka gutxituko da, %25 jaso arte azalera osoa hartuko da kontutan, %25etik %50era ailegatu bakoen bat jasotzen denean %75; %50etik %75era ailegatu bakoen bat jasotzen denean %50; %75etik okupatutako azalera guztia libre utzi artekoen baten %25. Edozein modutan ere, azkenik aipatu dugun laurdena partidaka kontabilizatu beharko da betiere. Beharrezko baderitzo, portuko administrazioak beste neurketa-sistema bat, beste eskalonamendu bat dituena zein etenbakoa, ezarri ahal izango du, betiere merkantziak jasotzeko prozesuaren arabera.

              9. – Ontziratzeko diren merkantziek okupatutako azalerei dagokienez, goranzko eskalonamenduaren irizpideak aplikatuko dira, lehorreratutako merkantzientzako goragoan zehaztutakoen antzekoak hain zuzen ere.

              10. – T-7 Tarifaren ondorioetarako, honako hauek bakarrik kontsideratuko dira azalera libreak: okupatu zirenean zituzten garbitasun- eta kontserbazio-baldintzak dituztela, beste okupazio batzutarako eskuragarriak eta erabilgarriak direnak.

              11. – Motiboa edozein delarik ere, prozedura legal edo administratiboen barruan dauden merkantziek okupatutako azalerak daudenean, portuko administrazioak honako eskubide hauek exigitu ahal izango dizkie jabeei: merkantziek hartzen duten azalerangatik T-7 Tarifa honetatik sortutako eskubideak alegia. Erabkai edo epai irmoa den unetik aplikatu ahal izango du portuko administrazioak 7. Puntua.

                Eta hartarako, dagokien kitapena egin gabe, aipaturiko merkantziak edo elementuak ezin erretiratu ahal izango dira,.

              1. atala.– T-8 Tarifa: Produktuen eta energiaren horniketa.

              1. – Erabiltzaileen aldez aurretiko eskaria delarik, emango dira zerbitzuak, eta eskarian zerbitzuaren zehaztasunak eta ezaugarriak jaso beharko dira:

              2. – Zerbitzuak behar besteko aurrerapenarekin eskatu beharko dira, eta langileez baliatzeko aukerak kontutan izanik, eta portuaren ustiapen-beharrak kontutan izanda, emango dira.

              3. – Horniketa egiten den bitartean, erabiltzaileen instalazioetako akatsak edo maniobra txarrak direla-eta, erabiltzaileek euren, hirugarrenen edo horniketaren elementu eta instalazioetan eragiten dituzten kalte, matxura eta istripuen erantzukizuna erabiltzaileena eurena izango da.

              4. – Portuko administrazioaren ustez erabiltzaileen instalazioek ez badituzte beharrezko segurtasun-baldintzak, portuko administrazioak beretzat gordetzen du zerbitzuak emateko eskubidea.

              5. – Langileak euren lanpostuetan direla, eta portuko administrazioaren esku ez dagoen zerbait dela-eta, eskatutako operazioa ez bada burutzen, horniketa egin bazen egokituko zitzaion T-8 Tarifaren %50 ordaintzeko obligazioa du erabiltzaileak.

              1. atala.– T-9 Tarifa: zenbait zerbitzu.

              1. – Portuko administrazioaren ustez zerbitzu emate batek izan litzakeen arriskuak direla-eta, portuko administrazioak beretzat gordetzen du delako zerbitzua emateko eskubidea.

              2. – Portuko administrazioak, eskatutako erabilera-denboraren arabera, T-9 Tarifa aldez aurretik ordaintzea exigitu ahal izango du. Subjektu pasiboak denbora hori gainditu behar badu, aldebatetik, beste eskari bat formulatu beharko du, eta, bestaldetik, gehitzen den epeari dagokion zenbatekoa aldez aurretik ordaindu beharko du.

                GEHIGARRIZKO XEDAPENA

                1998ko uztaila eta abuztu hiletako kitapen-epeari dagozkion kitapen-aitorpenak, (06.02) Tasarenak, urria hilabetearen lehenengo hogeita bost egun naturaletan aurkeztu ahal izango dira.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko irailaren 29an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Osasun sailburua,

IÑAKI AZKUNA URRETA.

Garraio eta Herrilan sailburua,

ALVARO AMANN RABANERA.

02 tasa: animalien eta euren produktuen ikuskapen eta sanitate-kontrolarengatik

Tasa (06.02) por inspección y control sanitario de animales y sus productos

Urteko Laburpen-Kitapena / Declaración-Resumen Anual

Ekitaldia/Ejercicio 199..

OSASUN PUBLIKORAKO ZUZENDARITZA / DIRECCIÓN DE SALUD PÚBLICA

ZERGADUNA / OBLIGADO TRIBUTARIO

NAN edo IFZ / DNI o CIFDEITURAK ETA IZENA EDO BALTZU-IZENA / APELLIDOS Y NOMBRE O RAZÓN SOCIAL

HELBIDEA / DOMICILIO

KITAPENA / LIQUIDACIÓN

Gaia / ConceptoAbere-mota / Clase de ganado Unitate kop. / n.º de unidades Kuotak Guztira / Total Cuotas

Abereak hiltzea

sacrificio de animales

Kanalak zatitzea

operaciones de despiece

Biltegiratzea kontrolatzea

control de almacenamiento

Zenbait sunbstantzia, animali

bizi eta animalikien osasun

aztertzea / controles sanitarios

de determinadas sustancias,

residuos de animales vivos

y sus productos

TASAK GUZTIRA / TOTAL TASAS1

Kenketak, albaitari-laguntzaileen

kostuengatik / deducciones por el

costessuplido de personal auxiliar

y ayudantes

KENKETAK GUZTIRA / TOTAL DEDUCCIONES2

Eguna / Fecha: . .................................................................. EMAITZA / RESULTADO1 - 2

Sinadura eta Zigula / Firma y fecha:BERANDUTZA KORRITUAK

INTERESES DEMORA

ORDAINDUTAKOA GUZTIRA

TOTAL INGRESADO

NAN edo IFZ / NIF o CIF: ..................................

HELBIDEA / DOMICILIO:

EGUNA SARRERAKO ABERE UNITATE PISUA HILTZEKO, ZATITZEKO ZENBAIT SUNBSTANTZIA, TASAK KENKETAK, ALBAITARI- KENKETAK ORDAINTZEKOA

FECHA AGIRIAREN MOTA KOP. PESO ETA BILTEGIRATZEKO ANIMALI BIZI ETA GUZTIRA LAGUNTZAILEEN GUZTIRA GUZTIRA

ZENBAKIA GAKOA N.º TASAK ANIMALIKIEN OSASUN TOTAL KOSTUENGATIK TOTAL TOTAL

NUMERO DOC. CLASE DE UNIDADES TASAS SACRIFICIO, AZTERTZEAGATIK TASAK TASAS DEDUCCIONES POR DEDUCCIONES A PAGAR

ENTRADAGANADO DESPIECE Y TASAS POR CONTROL COSTES DE AUXILIARES

CLAVE ALMACENAMIENTO SANITARIO DE DETERMINADAS VETERINARIOS Y

SUSTANCIAS Y RESIDUOS AYUDANTES

DE ANIMALES VIVOS Y SUS

PRODUCTOS

UNITATEKO PEZETAK UNITATEKO PEZETAK UNITATEKO PEZETAK

EDO TM-KO GUZTIRA KUOTA GUZTIRA KUOTA GUZTIRA

KUOTA TOTAL PTA CUOTA TOTAL PTA CUOTA TOTAL PTA

CUOTA POR POR UNID POR UNID.

UNID O TM

GUZTIAK

TOTALES