Arautegia
Inprimatu228/1998 DEKRETUA, irailaren 8koa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan erabili beharreko hautestontzi, kabina, boto-txartel, gutunazal eta gainerako agiripaperen eredu ofizialak eta horien ezaugarriak, hala nola, material hori emateko prozedura finkatzen dituen Dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 173
- Hurrenkera-zk.: 4079
- Xedapen-zk.: 228
- Xedapen-data: 1998/09/08
- Argitaratze-data: 1998/09/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko 5/1990 Legearen (ekainaren 15ekoa) 88.1 atalak dio Eusko Jaurlaritzak erabakiko duela dekretu bidez hautestontzien eta kabinen eredu ofiziala, hala nola hauteskunde autonomikoetan erabili beharreko boto-txartelen, gutunazalen eta hauteskunde-inprimakien inprimatze- eta prestatze-lanerako baldintzak eta ezaugarriak.
Ahalmen horretaz baliatuz, eta baldintza eta ezaugarri horiek betez, Dekretu honek, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan erabili beharreko hautestontzi, kabina, boto-txartel, gutunazal eta gainerako agiripaperen eredu ofizialak eta horien ezaugarriak, hala nola, material hori emateko prozedura finkatzen dituen uztailaren 28ko 330/1994 Dekretua (abenduaren 22ko 158 EHAA) aldatu egiten du. Dekretu honek aldaketa batzuk eragingo ditu 330/1994 Dekretuaren eranskinetan, esate baterako: gutunazaletan, boto-txarteletan eta hauteskunde-inprimakietan agertzen den urtea (1998) Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetarako. Era berean, zenbait inprimakitan egokitzapen eta hobekuntza batzuk egingo dira aurreko hauteskunde prozesuetan jasandako eskarmentuaren ondorioz.
Hori dela eta, sailburuak proposaturik, Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu eta onartu ondoren, 1998ko irailaren 8ko bileran
atala.¿ 1.¿ Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan erabili beharreko hautestontzi, kabina, boto-txartel, gutunazal eta gainerako agiripaperen eredu ofizialak eta horien ezaugarriak, hala nola, material hori emateko prozedura finkatzen duen uztailaren 28ko 330/1994 Dekretuaren xedapen gehigarriaren testua ezabatu da.
¿ 330/1994 Dekretuaren 1-9 arteko eranskin guztiak ¿hauteskunde-inprimakien ereduei buruzkoak¿ aldatu dira, hurrengo atalean zehazten den moduan.
atala.¿ 1.¿ 1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 eranskinetan agertzen diren inprimaki- eta gutunazal-eredu guztietan aldaketak egin dira; baita 8 eta 9 eranskinetan agertzen diren honako eredu hauetan ere: EHDM/8.4tik 8.11ra ereduetan eta EHEG/9.5 ereduan, «1994» dioen tokian «1998» izan behar du.
¿ 330/1994 Dekretuaren 5* eranskineko inprimakian, ahaldunaren izendapen agiripaperean eta Eskualdeko Batzordearentzako aldakian (EHIA/5.4 b eta c) oinburuan eskumendun Hauteskunde Batzordeko idazkariaren sinadura-aurrekoa agertu behar du. (*5. Eranskina: Ahaldunaren izendapenari buruzkoa.)
¿ 330/1994 Dekretuaren 6 eranskinean, honako hau aldatuko da: ohiko posta bidezko botoa emateko agiripaperak eskatzeko eskabide-orriak (EHVC/6.1. a eta b) eta ohiko posta bidezko botoa emateko agiripaperak hautesleari bidaltzeko gutunazala (EHVC/6.3). Eredu hauek Dekretu honen eranskinean jasota daude.
¿ 330/1990 Dekretuaren 7. Eranskinean honako hau aldatu da: atzerrian dauden bertakoentzako agiripaperak bidaltzeko gutunazala (EHRA/7.1). Eredu hau Dekretu honen eranskinean jasota dago.
¿ 330/1990 Dekretuaren 8 eta 9 eranskinetan honako inprimaki eredu hauek aldatu dira: EHDM/8.1, 8.2 eta 8.3, hala nola, EHEG/9.1, 9.2., 9.3 eta 9.4, 1998ko uztailaren 15eko Hauteskunde Batzorde Nagusiaren akordioz onartutakoak.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra. Ondorioz, Dekretu honetan ezarritakoaren aurka doazen maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak indarrik gabe geratuko dira
Vitoria-Gasteizen, 1998ko irailaren 8an.
Jaurlaritzaren lehendakariordea.
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU
Herrizaingo sailburua,
JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.
EHVC/6.1 Botoa postaz emateko eskabidea egiteko ale anitzeko irarkia
1a. Hautesle Erroldaren Bulegorako alea:
1b. Dagokionarentzako alea
EHVC/6.3 Postabidezko Botoari dagozkion agiripaperak bidaltzeko estalkia. (Aurrealdea)
(Atzealdea)
EHRA/7.1 Atzerrian dauden bertakoentzako agiripaperak bidaltzeko estalkia. (Aurrealdea) (Atzealdea)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Indargabetutakoa: 220/2008 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Euskal Legebiltzarreko hauteskundeetan erabiltzeko kutxa, kabina, boto-txartel, kartazal eta gainerako agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak eta material hori eskura emateko prozedura zehaztekoa.
- Aldatzen du: 330/1994 DEKRETUA, uztailaren 28koa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan erabili beharreko boto atabaka, gelatxo, txartel, estalki eta gainontzeko agiripaperentzat eredu ofizialak eta horiek bete beharko dituzten ezaugarriak, baita material horiek ent
- Partzialki indargabetutakoa: 1/2003 LEGEA, martxoaren 28koa, artekari eta ahalordedunen izendapenari dagokionez Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legea aldatzekoa.