Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

92/1998 DEKRETUA, maiatzaren 26koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezartzen duen dekretuaren hirugarren aldaketa egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 102
  • Hurrenkera-zk.: 2445
  • Xedapen-zk.: 92
  • Xedapen-data: 1998/05/26
  • Argitaratze-data: 1998/06/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aipatu beharra dago lur partikularren kasuan besterik ez direla konpentsazioak aurreikusi eta kalkulatuko, erabilera publikoko mendiak eta mendi partikularrak funtzionamendu mekanismo desberdinek eraentzen baitituzte eta konpentsazio-mekanismo desberdinak baitituzte: Mendi Zerbitzuaren aurrekontuen kargura egindako baso-berritzeak edota beste motako lanak.

Baso-proiektu jakin bat errentagarritasun txikiagoko beste proiektu batekin (Barneko Errentagarritasun Tasa txikiagoa, BET) aldatzeak (hala nola, leku jakin batzuetan hazkunde azkar edo ertaineko baso-berritzeak hazkunde moteleko espeziekin ordezkatzea( ekarriko lukeen finantza-errentagarritasunaren galera arintzeko xedez, diru-konpentsazioa kontuan izango duen konpentsazio-sistema bat ezarriko da. Hasiera batean diru-kopuru jakin bat emanez, finantzaren ikuspegitik «interes txikiagoa» duten proiektuek erreferentziatzat hartzen den beste proiektu baten errentagarritasun berdina lortzea da honen arrazoia. Analitikoki, proiektu bakoitzerako hasierako konpentsazio horren zenbatekoak proiekturik errentagarrienaren BETarekin kalkulatutako VANaren balio absolutuaren zenbateko berdina izan beharko du.

Parkearen Kudeaketaz Arduratzen den Organoak erabilera mugatua duen lurzati bakoitzaren egoera zehatza aztertuko du, jabearekin, baso-berritzeko aukeratutako espezieari dagokionez, adostasuna lortzeko.

Ondoko tauletan espezie desberdinekin landatutako hektarea bateko sailetarako konpentsazioak adierazten dira, erreferentziazko proiektutzat. Intsinis pinua (kalitate desberdinekoa) hartu da eta espezie bakoitzerako mozketa txanda bakarra hartu da kontuan (honen iraupena bat ez datorren arren(, gainera, aldi berean subentzio berak jasoko direla izan da kontuan. Espeziei dagokienez, mozketa txanda desberdina duten hazkunde moteleko bi espezie ezaugarri aukeratu dira (pagoa eta haritza), eta hazkunde ertaineko bost espezie, lau konifero eta hostozabal bat (Korsikako larizio pinua, Douglas izeia, alertzea, Lawson altzifrea eta haritz amerikarra). Espezie hauek konpentsagarritzat hartuko badira, beren errentagarritasunak (BET) erreferentziazko espeziearen (zenbait motatako intsinis pinua) errentagarritasuna baino txikiagoa izan beharko du.

  1. ¿ taula. Intsinis pinuko (2 kalitatea) proiektu batean lortzen den errentagarritasun bera lortzeko hasierako konpentsazioa.

    Espeziea BET (%) Konpentsazioa (pta/ha)

    Intsinis pinua (2 kalitatea) 6,39

    Pseudotsuga menziesii 5,01 197.384

    Pinus nigra ssp laricio 4,41 265.047

    Chamaecyparis lawsoniana 4,25 162.229

    Larix sp. 3,90 246.238

    Quercus rubra 3,72 336.396

    Fagus sylvatica 2,44 297.222

    Quercus robur 1,90 339.130

  2. ¿ taula. Intsinis pinuko (2-3 tarteko kalitatea) proiektu batean lortzen den errentagarritasun bera lortzeko hasierako konpentsazioa.

    Espeziea BET (%) Konpentsazioa (pta/ha)

    Intsinis pinua (2-3 kalitatea) 5,54

    Pseudotsuga menziesii 5,01 94.357

    Pinus nigra ssp laricio 4,41 186.122

    Chamaecyparis lawsoniana 4,25 120.821

    Larix sp. 3,90 196.010

    Quercus rubra 3,72 279.869

    Fagus sylvatica 2,44 289.732

    Quercus robur 1,90 339.130

  3. ¿ taula. Intsinis pinuko (3 kalitatea) proiektu batean lortzen den errentagarritasun bera lortzeko hasierako konpentsazioa

    Espeziea BET (%) Konpentsazioa (pta/ha)

    Intsinis pinua (3 kalitatea) 4,96

    Pinus nigra ssp laricio 4,41 105.295

    Chamaecyparis lawsoniana 4,25 77.684

    Larix sp. 3,90 145.585

    Quercus rubra 3,72 220.823

    Fagus sylvatica 2,44 278.212

    Quercus robur 1,90 339.130

    Zenbateko hauek aldi bakar batean ordaindu beharrean, proiektua abiatu eta lehen «n» urteen barruan ordaintzea gomendatzen da, honela baso-berritzea finka dadin eta zerbitzu inplizituak (jabearen zainketa eta erantzukizuna, aurreikusitako baso-lanak eta garbiketa-lanak egitea) egin daitezen bermatuz. Zenbateko hau «n» urte-kopuru horretan zehar banatuta, ondoko adierazpen honen bitartez lortuko da zero urtean duen urteko balioa, pezeta konstanteetan:

    q = C . d. (1 + d)n / ((1 + d)n - 1)

    «C» diru bidezko konpentsazioaren guztizko kopurua da, «d» aukeratutako beherapen-tasa eta «n» kontuan hartutako urte-kopurua. Banaketa honen gunea, errentak eguneratzeari dagozkion kalkulu guztietan bezalaxe, beherapen-tasa aukeratzean datza.

    5 eta 10 urte arteko «n» urte-kopurua aintzat hartzea gomendatzen da, honela hobe betetzen baitira arestian deskribatutako helburuak. 5 urteko epeak abantaila psikologikoa du, hau da, jabeak urteko kopuru handiagoak eta epe laburragoan jasoko ditu. Bestetik, 10 urteko epeak beharrezko zereginak epe lasaiago batean egiteko aukera ematen du.

    Jabeen eta Parkearen Kudeaketaz Arduratzen den Organoaren artean gerta daitezkeen akordioen kontura, gomendagarriago dirudi 10 urteko konpentsazio epeak, hostozabalen baso-berritzeen kasuan (denboran zainketa luzeagoa eskatzen baitute), eta 5 urtekoak, koniferen kasuan.

    Ondoren 5 eta 10 urteko bi epealditan zehar zenbateko desberdinak nola banatuko diren aurkeztuko da, %4ko ohiko beherapena kontuan izanik.

  4. ¿ taula. Lehenengo urteetan zehar kopuru desberdinak eguneratzearen emaitzazko kopuruak kalkulatzea.

    Konpentsazioa Urteko konpentsazioa %4ra

    guztira (pta/ha) 5 urtez 10 urtez

    000 11.230 6.165

    000 22.465 12.330

    000 33.695 18.495

    000 44.925 24.660

    000 56.155 30.825

    000 67.390 36.990

    000 78.620 43.150

    Baso-jabearen eta Parkearen Kudeaketaz Arduratzen den Organoaren artean adostasuna lortutakoan, akordioa dokumentu batean gauzatzea gomendatzen da, bertan bi alderdiek beren konpromisoak beren gain hartuko dituzte eta akordioa beste alderdi batzuetarako euskarri izan daiteke (mendia kudeatzeko plana, etorkizuneko subentzioak jasotzeko erraztasun handiagoak eta abar).

    Aipatutako dokumentuak jabeak baso-masak mantentzeko lanen gaineko erantzukizuna eta Parkearen Kudeaketaz Arduratzen den Organoak aurreikusitako zenbatekoak ordaintzeko edo, irregulartasunak antzemanez gero, zenbateko horiek itzultzeko konpromisoa ziurtatuko duten klausulak barne hartu beharko ditu.

    Edonola ere, jabe eta Parkearen Kudeaketaz Arduratzen den Organoaren arteko akordio honek ez die Arabako edo Bizkaiko Lurralde Historikoetan aurreikusten diren gainerako subentzioei kalterik eragingo, zenbateko hauek baso-proiektu desberdinen errentagarritasunaren kalkuluan jada barne hartu baitira. Subentzio hauen zenbatekoan aldaketa garrantzitsuak gertatzen badira, hemen azaldutako metodoaren arabera berrikusi beharko dira aurreikusitako kalteordainak.

    3.¿ BESTE KONPENTSAZIO BATZUK.

    Espezie-aldaketaren ondorioz aurreikusten diren konpentsazioez gain (konpentsazio hauek zenbateko ekonomikoaren zatirik handiena hartzen dute(, komenigarria gertatzen da baso-sektorean gerta daitezkeen beste galera batzuk aurreikustea eta hauen zenbatekoa ezartzea.

    Gorbeiako Parke Naturaleko Natur Baliabideak Antolatzeko Planean biltzen den araudia berrikusita, araudi honetako zenbait atal aplikatzeak zenbait jaberen errentan galerak eragin ditzaketela antzeman da. Arau hauetako batzuk ezin dira subentzionagarritzat hartu, Foru Arau edo Foru Dekretu desberdinen transkripzio edo egokitzapen hutsak dira-eta. Hala eta guztiz ere, Parkeko arau gutxi batzuk aplikatzeak zenbait konpentsazio ekonomiko eragin beharko luke; izatez, Parkearen barruan Parkeaz kanpo baino araudi murriztaileago bat aplikatzen denez gero, Parke barruko jabeek diskriminazioa jasango dute. Bestetik, konpentsazio ekonomiko hauen bitartez, erraztu egiten da jabeak Parkearen kudeaketan integratzea.

    1.¿ Inpaktu arineko teknikak erabiltzea.

    Antolatzeko Planak baso-ustiapen osoan ingurunean inpaktu arina izango duten teknikak erabiltzea eta mozketaren aztarnak mekanikoki desegiteko erabil daitekeen makineria erabiltzea bultzatzea gomendatzen du (Baso Erabilerari buruzko 12. atalaren 8. norabidea). Horretarako, ondokoa ezartzen du: Parkearen Kudeaketaz Arduratzen den Organoak mugak jarri ahal izango ditu mozteko eta ateratzeko metodoei eta urtaroei dagokienez (adierazitako 12. ataleko 4. araua).

    Parkearen araudiak, oro har, zoruen artapenari ematen dion garrantzia kontuan izanik, gomendagarria gertatzen da baso-lanak filosofia honetara egokitzea eta zoruen babesa arriskuan jar dezaketen jarduerak saihestea. Izan ere, araudia bereziki murriztailea gertatzen da %50etik gorako aldapa duten mendi-mazeletan, zoruei galerak eragin diezazkieketen edota hauek andera ditzaketen baso-lanei eta bestelako lanei dagokienez.

    Baso-alorrean, masa berriak instalatzearekin, baso-bideak egitearekin eta produktuak ateratzearekin loturiko lanak dira zoruaren babesean eragin handiena izan dezaketen lanak.

    Baso laguntzei buruzko Arabako 1.698/1987 Foru Dekretuak eta Bizkaiko 57/1994 eta 52/1995 Foru Dekretuek baso-berritzeko lanetan makineriaren erabilera ez ezik, baso-bideak egiteko modua ere arautzen dute. Subentzioak jasotzea edota Bizkaian baso-berritzeko baimena bera aipatutako arauak betetzeari baldintzatuta egongo dira. Gorbeiako Parkearen Arautegiak arestian adierazitako araudi orokorra jarraitzen du, oro har. Horrenbestez, berau aplikatzeak ez du jabearen errentan galerarik eragingo, zeregin hauek egiteko moduan legezko mugak besterik ez ditu ezarriko. Halakorik gertatzen denean, aztertu egingo dira eta puntualtasunez konpentsatuko dira.

    1.1.¿ Kablea erabiltzea zura moztu eta ateratzeko.

    Baso-ustiapenek ingurunean eragin ditzaketen arazorik larrienak basoetatik produktuak ateratzeko moduarekin egon ohi dira lotuta: mozketari, arrasteari eta kargari. Zorua eta oihanpeko landaretza babesteko xedez, aldapa handiko zonetan behar beharrezkoa gertatzen da zura baso-traktoreen bitartez arrastatzeko metodo normala, inpaktu txikiagoko beste metodo baten bitartez ordezkatzea. Baso-biderik ez duten aldapa handiko mendi-mazeletan (batez beste %50etik gorako inklinazioa) zura moztu eta ateratzeko metodo gisa airetiko kablea erabiltzen duen metodoan lortu den esperientziak erakusten duenez, gomendagarria da aprobetxamenduak makineria-mota hau duten enpresei esleitzea. Kasu honetan eta kablearen metodoa arrastearen metodoa baino garestiagoa denez gero, jabeari kablearen metodoa erabiltzeagatik izan duen galera ekonomikoa konpentsatu beharko zaio.

    1.2.¿ Eskuz egindako baso-lanak.

    Baso-produktuak ateratzeko lanez gain, bada inpaktu arineko metodoen bitartez egin daitekeen beste lanik. Oro har, lan hauetan makineria autopropultsatua erabilita, jabeak denbora eta diruan aurrezpen handiagoa izango du; alabaina, zenbait kasutan (aldapa handiak, zoru urrakorrak, baso-bide egoki eza) zenbait kalte eragin ditzake zoruetan, bidesarean edo ekosistemetan.

    Aldi berean, baso-lanak eskuz egiteak jabeak beren lurretan egotea eta lurrak zaintzea ez ezik, jabeek elkarri laguntzea eta Parkearen funtzionamenduan integratzea ere bultzatuko duela hartzen da aintzat.

    Horrenbestez, egokia izango litzateke baso-lanak eskuz egitea bultzatzera eta lan hauek, makineria autopropultsatua erabilita egin beharrean, eskuz egiteak ekar dezakeen kostu-aldea konpentsatzera zuzenduko den zenbait pizgarri ekonomiko sortzea. Baso-lan desberdinak bil daitezke pizgarri hauetan: basoa berritzearen aurretik egin beharreko garbiketak eta mozketaren arrastoak bildu, metatu eta erretzea eta abar.

    2.¿ Errentak aurreratzea.

    Gorbeiako Parke Naturalaren moduko kasuetan, hau da, zenbait baso-lurretan espezieak edo mozketa-txandak aldatuko diren kasuetan, jabea kaltetua suerta daiteke, bai zuzeneko errentan galerak izateagatik (jada kalkulatua), bai errenta jasotzeko epeak luzatzeagatik. Izan ere, epealdian gertatzen den atzeratze honek zenbait arazo ekar diezazkioke, batetik, inbertitu den kapitala ibilgabetuago dago eta, bestetik, etorkizunerako zalantza handiagoak gertatzen dira (izurri edo sute arriskuak).

    Hau guztia dela-eta, zenbait jabek konpentsazioa eskatu du, beren lurretan hazkunde moteleko baso-berritzeak eginez gero, beren errentak luzatu egiten direla-eta. Etorkizuneko zur-aprobetxamenduen ondorioz aurreikusten diren dirusarreren zati bat jabeei aurreratzea da konpentsazio honen helburua, betiere etorkizuneko aprobetxamenduetan partehartze baten truke. Mekanismo hau martxan dago, beste herrialde batzuetan, lur partikularretan kokatzen diren makalen kasuan. Administrazioak zenbateko jakin batzuk aurreratzen ditu txandaren hasieran, amaierako aprobetxamenduan (12 edo 15 urtera egingo dena) espero diren errenten zati batekin aldatzearen truke, betiere amaierako balioaren %50 gainditu gabe. Hala eta guztiz ere, mekanismo hau Gorbeiako kasuan aplikatzeak zenbait zailtasunekin egingo du topo.

    Finantza-azterketak beharrezkoa du nolabaiteko egonkortasuna duen beherapen-tasa jakin bat aukeratzea, urteko zenbatekoak (0 urteari dagozkionak) eta etorkizunerako aurreikusitako zenbatekoak konparatzea ahalbidetuko duena. Konparaziorako epea oso luzea denean (hazkunde moteleko espezieen kasuan, txandak 100 urteko epea gainditu ohi du), beherapen-tasak eragin erabakiorra du etorkizuneko zenbateko horien eguneraketan, hortaz, etorkizunerako oso dirusarrera handiak aurreikusten badira ere (pago eta haritzen amaierako mozketen kasuan), gerta daiteke dirusarrera hauek murritzagoak izatea, baldin eta 0 urtera eguneratzen badira.

    Beherapen-tasa/epealdi luzea konjuntzioak eragozpenak jartzen ditu, hazkunde moteleko zuhaitzen kasuan, errentak aurreratzeko mekanismoak abiarazteko, txandaren hasieran handiegia ez den zenbateko baten truke, jabeak etorkizunerako aurreikusten dituen dirusarreren zati handi bat lagatzen baitu. Hortaz, etorkizuneko aprobetxamenduen %50 Parkearen administrazioaren eta proposatutako mekanismoa onartu nahi duten jabeen artean banatzeari dagozkion zenbatekoak besterik ez dira kalkulatu.

    Horrenbestez, Foru Partzuergoen antzeko mekanismoa aurreikusten da, hau da, jabeak lurren gaineko boterea gordeko du eta zuhaiztiaren txandan zehar aurrikusten diren lanak egiteaz arduratuko da. Administrazioak (Parkearen Kudeaketaz Arduratzen den Organoa) aurreikusitako zura-mozketen dirusarreren %50eko portzentaia bereganatu ahal izango du, jabeari 0 urtean C zenbatekoa ematearen truke. Horretarako, ondoko balizkoak hartuko dira kontuan:

    • Etorkizuneko dirusarrerak eta erabilitako BET kalkulatzean dagozkion memorian eranskin gisa gaineratutako taulak erabili dira.

    • Lur bakoitzaren erreferentziazko proiektuak (intsinis pinua, 2, 2-3, edo 3 motak) ez du eraginik zenbatekoak ezartzerakoan eta baso-espezie bakoitzeko BET etorkizuneko dirusarrerak eguneratzeko beherapen-tasa gisa hartuko da.

    • Taulan adierazitako zenbatekoek ez dute bat etorri beharrik baso-jabeari, beste espezie batzuk erabiltzeagatik izan ditzakeen errenta galerengatik edota beste subentzioengatik, eman dakizkiokeen zenbatekoekin.

      Ondoko taula honetan Parkearen Kudeaketaz Arduratzen den Organoak jabeari 0 urtean emandako zenbatekoak zehazten dira; alabaina, jabeak sail landatu horretatik etorkizunean lortzen dituen aprobetxamenduen balioaren %50eko lagapena ekarriko dute:

  5. ¿ taula. Errentak aurreratzea. 0 urtean eman beharreko zenbatekoa, mendiko zuraren ondoriozko dirusarreren %50eko balioa eguneratu ondoren.

    ESPEZIEA BET (%) ZENBATEKOA(pta/ha)

    Pseudotsuga menziesii 5,01 207.937

    Pinus nigra ssp laricio 4,41 228.715

    Chamaecyparis lawsoniana 4,25 139.065

    Larix sp. 3,90 191.326

    Quercus rubra 3,72 233.917

    Fagus sylvatica 2,44 174.178

    Quercus robur 1,90 207.648

    Proposatutako mekanismoa landaketaren urtean bertan sinatu beharreko kontratu-dokumentu batean gauzatu beharko da, betiere jabearen eta Parkearen Kudeaketaz Arduratzen den Organoaren arteko adostasuna lortu ondoren.

    Kontratazio arloan egindako eskumen-deskontzentrazioaz geroztik lortu den esperientzia dela-eta, komenigarritzat jotzen da kontratazio arloan deskontzentratu ziren eskumenak ¿Lurralde ordezkariei kendu zitzaizkienak¿ aldatzea. Deskontzentrazio hori abenduaren 16ko 299/1997 Dekretuaren bitartez egin zen.

    Beraz, zerbitzuak ezeze, zenbait arlotan obrak, horniketak, asistentziak eta aholkularitzak ere kontratatu ahal ditzaten, komenigarritzat jotzen da aipatu eskumenak areagotzea, beti ere, kontratu guztiak txikiak badira.

    Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko maiatzaren 26an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Lehenengo atala.¿ Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa ezarri zen abenduaren 12ko 510/1995 Dekretuaren bitartez. Bada, dekretu horren 20. ataleko lehenengo puntuaren h) idazatiaren idazkera berria ezartzen da, zeina ondoko hau baita:

«h) Euren lurralde-eremuan, beherago zehazten diren kontratuak egitea, hau da, zenbatekoak direla-eta Herri-Administrazioen Kontratuei buruzko maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen 57. atalak aipatzen duen «kontratu txikiak» kategorian sartzen direnak. Baina, beti ere, Euskal Autonomia Erkidegokoak izanik, unibertsitateko ez diren herri-ikastetxeetako zuzendariek dituzten zenbait eskumen ¿kontratuak egiteko direnak¿ arautzen dituen uztailaren 28ko 323/1994 Dekretuan ezarritakoa errespetatzen delarik. Kontratuak:

  • obratakoak

  • horniketakoak

  • aholkularitza eta asistentzia lanak egiteko direnak. Asistentzia lanok, beti ere, ondoko helburu hauek badituzte: obrei buruzko proiektuak idaztea eta zuzentzea, eta obrak burutzeko txostenak eta azterlanak kontratatzea.

  • zerbitzutakoak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko maiatzaren 26an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

INAXIO OLIVERI ALBISU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.