Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

53/1998 DEKRETUA, martxoaren 24koa, Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Batzordea sortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1483
  • Xedapen-zk.: 53
  • Xedapen-data: 1998/03/24
  • Argitaratze-data: 1998/04/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

  1. atala.¿ Ikuskapen txostena.

  1. ¿ Ikuskapen bisitan jasotako aktak dekretu honetako 39 f) atalean aipatzen den txostena egiteko balioko du eta honakoak adierazi beharko dira: aginduzko aplikazio neurriak eta horiek betetzeko epeak; eta hala dagokionean, bete ez diren arauak espreski zehaztuta; eta borondatez bete beharrekoak diren dekretu honetako 46.1 e) atalak aipatzen dituen kalitatea hobetzeko gomendioak.

  2. ¿ Ikuskapen txostenen publizitatea egiten dela bermatu beharko da. Eta aldi berean, egokien jotzen diren bideetatik administrazioei, erabiltzaileei eta hauen senideei eta herritarrei orokorrean txostenen berri ematea zabaltzea ere bermatu beharko da.

  1. atala.¿ Kautelazko neurriak.

    Ikuskapenak erabiltzaileen osasunarentzat edo segurtasunarentzat arriskua dagoela edo egon daitekeenaren zantzurik antzemango balu, eskumena duen administrazioak arrazoitutako erabaki bidez arrisku egoerara egokitutako kautelazko neurriak hartuko ditu. Neurri hauek ez dute zigor izaerarik izango eta beraiekin dakartzaten mugek, kasu bakoitzaren helburuaren proportziozkoak izan beharko dute.

  2. atala.¿ Ikuskapenaren ondorioak.

  1. ¿ Ikuskatzaileek gizarte zerbitzuen alorreko araudia zerbaitetan bete ez dela erakusten duten ekintzak aktan jasotzen badituzte, eskumena duen organoak Gizarte Zerbitzuen urriaren 18ko 5/1996 Legean aurreikusitako zigor prozedurari hasiera emango dio.

  2. ¿ Beren eginkizunak betetzerakoan ikuskatzaileek bestelako eskumen esparruetan hutsegite, hoben edo arau-hauste izan daitezkeen ekintzen berririk izango balute, aginte judizialari, Ministerio Fiskalari edo jardute eremu horretan eskumena duen organoari jakinaraziko liokete.

  3. ¿ Ikuskatu den erakunde, zerbitzu edo zentroko titularrak edo arduradunak ikuskapena egiterakoan antzeman diren arau ez betetzeak zuzentzeko beharrezko diren neurriak hartuko ditu, eskumena duen aginteak ezarritako epearen barruan.

  4. ¿ Erakunde, zerbitzu edo zentroko titularra edo arduraduna ikuskatzaileek egindako gomendioetara egokitzeko beharrezkoak diren neurriak hartzen saiatuko da, ematen den atentzioa hobetzeko helbuarekin.

  5. ¿ Indarrean dagoen arauak betetzeko hartu beharreko neurrientzako ezarritako epe edo epeak pasatakoan, eskumena duen aginteak erakunde, zerbitzu edo zentroa berriro ikuskatuko du aipatutako neurriak hartu diren egiaztatzeko.

  1. atala.¿ Ikuskapenaren maiztasuna.

  1. ¿ Erregistroetan dauden zerbitzu eta zentro guztiek urtean behin gutxienez ikuskapena izango dute.

  2. ¿ Dagokion aldian aldiko ikuskapen bisitaren kaltetan gabe, eskumena duen aginteak zerbitzu do zentro baten ikuskapen osoa edo partezkoa egin dezake egoki jotzen duenean, eta beti ere, horrela gomendatzen duen salaketaren bat dagoen bakoitzean.

    GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Eskumenak dituzten administrazioek gizarte zerbitzuen egungo sarea osatzen duten erakunde, zerbitzu eta zentro multzoen ikuskapen prozesuaren plangintza egingo dute.

Guztien intereserako eta atentzio era hautazko eta berritzaileak garatzea ahalbideratzeko helburuarekin, eskumena duen administrazioak, salbuespen izaeraz eta gehienez ere 2 urteko epearekin, esperimentazio izaerako zerbitzu eta zentroak baimendu ahal izango ditu.

Epea amaitutakoan eta azterketa kolitatibo baten ondoren, garatutako atentzio emate mota hautazkoa egokia eta bideragarria dela uste bada, dagozkion betebehar material eta funtzionalak arautu beharko dira.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari dekretu hau betearazteko eta garatzeko hartu beharreko erabakiak hartzeko ahalmena ematen zaio.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko martxoaren 10ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Justizi, Ekonomi, Lan eta

Gizarte Segurantza sailburua

FRANCISCO EGEA GARCÍA.

Euskal erakunde publikoek, gobernuz kanpoko erakundeek eta garapen bidean dauden herrialdeen aldeko beste erakunde batzuk burutzen duten Garapen Lankidetza nabarmen indartu da azken urteotan. Gaur egun 700 proiektutik gora burutu dira euskal dirulaguntzez. Bestalde, Jaurlaritzaren programan jasota dago Garapen Lankidetzarako fondoak gehitu egingo direla apurka eta legegintzaldiaren bukaeran Jaurlaritzaren aurrekontu operatiboaren %0,7ra iritsiko direla fondook. Horrela bada, Garapen Lankidetza handia da gaur egun eta handiagoa izango da etorkizunean. Horregatik, egoki da horretan esku hartzen duten aktoreentzako bilgunea eta elkargunea sortzea, Garapenerako Euskal Lankidetzaren egoera aztertu eta bide berriak urra ditzaten elkarrekin; beti ere, garapen bidean dauden herrialdeen aldeko elkartasunaren kalitatea, eraginkortasuna eta gardentasuna gehitzeko asmotan.

Ondorioz, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko martxoaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Sortzea eta atxikitzea.

    Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Batzordea sortzen da eta Jaurlaritzako Lehendakaritzari atxikitzen zaio.

  2. atala.¿ Helburua eta alorra.

    Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Batzordea erakunde kolegiatua da administrazio publikoei, gobernuz kanpoko erakundeei eta Euskal Autonomia Erkidegoko bestelako agente sozialei Hirugarren Munduaren aldeko Garapen Lankidetzaz aholkuak emateko eta erakundeok Garapen Lankidetzan duten esku hartzea bultzatzeko.

  3. atala.¿ Batzordekideak.

    Honako hauek izango dira Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Batzordeko kideak:

    1. Hirugarren Munduko Garapen eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren Kudeaketa Batzordeko 10 kideak eta EUDELen ordezkari bat.

    2. Euskadiko garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen (GGKE) zazpi ordezkari.

    3. Euskadin ezarritako erlijio ordenen ordezkari bat.

    4. Garapen Lankidetzaren alorrean ari diren erakundeen bi ordezkari:

      • Bata, Euskadiko hezkuntza-lanbide heziketa alorrekoa.

      • Bestea, mikroenpresak edota kooperatibak sortzearen alorrekoa.

    5. Garapen bidean dauden herrialdeekin jatorri harremana duen pertsona bat.

  4. atala.¿ Egitekoak.

  1. ¿ Honako hauek dira Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Batzordearen egitekoak:

    1. EAEren esparruan aholkua eman elkartasunaz eta garapen lankidetzaz.

    2. EAEk burutzen duen garapen lankidetzarako irizpideak eta lehentasunak proposatu eta lankidetza horren kalitatea, eraginkortasuna eta gardentasuna zaindu.

    3. Garapen lankidetzaren alorrean ari diren agente sozialek bere egitekoa zuzen bete dezaten neurriak proposatu.

    4. Proiektuak ebaluatzeko irizpideak proposatu.

    5. Garapenean hezteko eta sentsibilizatzeko ekintzak proposatu eta bultzatu.

    6. Nazioarteko erakundeek garapen lankidetzaz emandako aholkuak egoki bete daitezen neurriak proposatu.

    7. Hondamendiei eta larrialdiei aurre egiteko laguntzak proposatu eta bultzatu.

    8. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak garapen lankidetzaren alorrean lantzen dituen arauen aurreproiektuak ezagutu.

    9. Euskal administrazio publikoen bestelako politikek Garapen Lankidetzarako Progamarekin duten koherentziaz aholkua eman.

    10. Garapen lankidetzaz azterlanak edota txostenak egin, Ipar eta Hegoaren arteko desberdintasun harremanei iraunarazten dieten bideak ezagutarazteko.

    11. Urtero txosten bat egin Euskal Autonomia Erkidegoan edo Euskal Autonomia Erkidegotik burututako garapen lankidetzaz. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia arduratuko da txosten hori Legebiltzarrera bidaltzeaz.

    12. Gizarte zibilak garapen lankidetzaz dituen ideiak eta proposamenak bildu.

    1. Garapen Lankidetzarako Aholku Batzordeak egindako lanaren berri eman euskal gizarteari.

    2. Elkartasunari eta garapen lankidetzari buruzko topaketa, jardunaldi, batzar eta bestelakoak antolatzea proposatu; baita ere, horietan landutako azterlan eta dokumentuak argitaratzea.

    1. Eskualde arloko proiektuetan erakunde publikoak eta agente sozialek koordinatuta aritu daitezen irizpideak proposatu.

    2. Hirugarren Munduaren aldeko programak garatzeko, beste lekuetako administrazioekin edo erakunde publiko nahiz pribatuekin harremanak ezartzea edo hitzarmenak izenpetzea bultzatu.

    3. Euskal erakundeek batzordearen esku uzten dituzten eginbeharrak bete, garapen lankidetzako alorrekoak badira eginbeharrok; eta, orokorrean, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoko baliabideak egoki erabil daitezen arduratu eta garapenerako dirulaguntzen kalitatea eta gardentasuna bermatu.

  2. ¿ Batzordeak bere eginbeharrak bete ditzan, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren (GLSF) programa nola burutzen ari den galdetu ahalko dio batzorde horrek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari.

  1. atala.¿ Lehendakaria.

    Batzordearen buru Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia izango da. Bere botoak erabakiko ditu suertatzen diren boto berdinketak.

    Lehendakariordetza agente sozialen ordezkari baten esku geratuko da eta horrek hartuko ditu lehendakariaren betebeharrak lehendakaria ez dagoenean.

  2. atala.¿ Batzordekideak.

  1. ¿ Beren kargua dela eta batzordekide direnak izan ezik, beste batzordekideak lehendakariak izendatuko ditu, ordezkatzen dituzten erakundeen proposamena aztertu ondoren.

  2. ¿ Dekretu honetako 3. atalaren d) eta e) azpiataletan adierazitako ordezkariak batzordea osatzen duten erakundeen iritzia entzun ondoren izendatuko ditu batzordearen lehendakariak.

  3. ¿ Lehendakariak batzordearen kide bat izendatuko du idazkari lanetarako.

  4. ¿ Lehendakariordea agente sozialen ordezkari bat izango da eta dekretu honetako 3. ataleko b, c, d eta e azpiataletako batzordekideetatik aukeratuko da.

  5. ¿ Batzordekideen agintaldia 2 urtekoa izango da, beren kargua dela eta batzordekide direnena izan ezik. Agintaldi hori beste hainbeste urteko agintaldietara luzatu ahal da.

  6. ¿ Hala ere, batzordekideak agintaldia baino amaitu baino lehen kendu nahi badira kargutik, batzordekideak proposatu dituzten erakundeek eskatuta kenduko ditu lehendakariak, beren kargua dela eta batzordekide direnak izan ezik. Batzordekide berriaren agintaldia kendutako kidearena bukatu arte izango da.

  7. ¿ Lehendakariak batzordea osatzen duten erakundeen iritzia entzun ondoren kenduko ditu kargutik dekretu honetako 3. ataleko d) eta e) azpiataletan adierazitako ordezkariak. Batzordekide berriaren agintaldia kendutako kidearena bukatu arte izango da.

  1. atala.¿ Pertsona adituak.

    Lehendakariak egoki deritzonean edo batzordekideak horrela eskatzen diotenean, pertsona adituek batzordearen bileretan parte har dezatela eskatu ahalko du lehendakariak; beti ere, pertsonok batzordearen bileretan aztertuko diren gaietan adituak badira. Adituek hitza izango dute; baina ez, botoa.

  2. atala.¿ Funtzionamendua.

  1. ¿ Administrazio Publikoen Lege Jaurbideari eta Administrazioaren Prozedura Orokorrari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. izenburuko II. atalburuan ezarritakoaren arabera hartuko dira batzordearen erabakiak, horretan arautzen baitira organo kolegiatuak.

  2. ¿ Jaurlaritzako Lehendakaritzak emango du batzordeak ondo funtziona dezan behar duen laguntza tekniko eta materiala.

  3. ¿ Batzordea hiruhilabetean behin bilduko gutxienez, bilera ohikoa bada; eta lehendakariak horrela erabakitzen duenean edo batzordekideen heren batek horrela eskatzen duenean, bilera ezohiko bada.

  4. ¿ Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Batzordeko kide guztiek doan beteko dute kargua eta ez dute inolako ordainsaririk jasoko egin behar dutena egiteagatik.

    GEHIGARRIZKO XEDAPENA

    Euskadiko Garapen Lankidetzarako Aholku Batzordeak hiru hilabeteko epea izango du lehenengo bilera egiteko, dekretu hau indarrean jartzen denetik hasita.