Arautegia
Inprimatu44/1998 DEKRETUA, martxoaren 17koa, Osasunbide Publizitatea araupetzeko Dekretua hirugarren aldiz aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasuna
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 61
- Hurrenkera-zk.: 1399
- Xedapen-zk.: 44
- Xedapen-data: 1998/03/17
- Argitaratze-data: 1998/03/31
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik izango du indarra dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 1998ko martxoaren 24an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza
eta Ingurugiro sailburua,
FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.
Osasunbide Publizitatea Araupetzen duen urriaren 15eko 550/1991 Dekretuaren 4. atalean Osasunbide Publizitatearen Kontrolerako Batzordea sortu zen, eta dekretu hori geroago 112/1994 eta 7/1996 Dekretuen bidez aldatu zen.
Aldaketa egin osteko dekretuaren 5. atalean xedatzen denez, Batzordearen barruan lehendakaria eta beste 14 kide arituko dira.
Azaroaren 5eko 248/1996 Dekretuaren bidez, bestalde, optikak sartu ziren osasun-zentru, zerbitzu eta establezimenduen artean; eta dekretua bera osatzeko, 1997ko abenduaren 26ko Aginduak hartu du indarra gaur egun gure Autonomia Erkidegoan, hain zuzen ere optikak sortu, jardunean jarri eta haietan aldaketak egiteko baimenak arautzen dituena.
Horiek horrela, kide berri bat sartu behar da Batzorde horretan, Eskualdeko Bosgarren Ordezkaritzako Optikari-Optometristen Elkargoak proposatuta.
Ondorioz, Osasun sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Batzordeak 1998ko martxoaren 17an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honakoa
Lehenengo atala.– Urriaren 15eko 550/1991 Dekretuaren 5. atala honela geratuko da idatzita:
«5.1 atala.– Osasunbide Publizitatearen Kontrolerako Batzordea lehendakariak eta beste 15 kidek osatuko dute. Kide guztiak Osasun sailburuak izendatuko ditu.»
Bigarren atala.– Urriaren 15eko 550/1991 Dekretuaren 5.2 atalean, Publizitatearen Kontrolerako Batzordean beste bokal bat sartzen da:
«5.2. atala ........
Kide bat Eskualdeko Bosgarren Ordezkaritzako Optikari-Optometristen Elkargoak proposatuta.
...........................................................»
Vitoria-Gasteizen, 1998ko martxoaren 17an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Osasun sailburua,
IÑAKI AZKUNA URRETA.