Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

30/1998 DEKRETUA, otsailaren 24ekoa, Ertzaintzan euskararen normalkuntza prozesua arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 45
  • Hurrenkera-zk.: 1045
  • Xedapen-zk.: 30
  • Xedapen-data: 1998/02/24
  • Argitaratze-data: 1998/03/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. – Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak Eusko Jaurlaritzari agindu dio «Ertzaintzako hizkuntza normalkuntzaren prozesua» arautzeko, polizi kidego horren izaera eta berezitasun funtzionalak kontuan hartuz, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen V. idazpuruan ezarritako arau orokorrekin bat etorriz.

    Berezitasun horiek zerikusia dute Ertzaintzaren apurka-apurkako eraketa prozesuaren ezaugarriekin, bai eta kidego horrek dituen eginkizunekin eta eginkizunok dakartzaten organizazio betekizunekin ere. Eta berezitasun horiek azaltzen dute, hain zuzen ere, Ertzaintza orain arte funtzionarioen hizkuntz gaitasunerako planifikatutako sisteman sartu ez izana. Dena den, hori guztia ez da eragozpen izan, legeak agindu duen legez, langileak apurka-apurka euskalduntzeko testuinguru honetan legezkoak eta posibleak diren beste formula batzuen bidez.

    Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legea nagusi den marko legalean eta goian aipatutako legeek, hau da, Euskal Herriko Poliziari eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko legeek osatzen duten marko legalean, dekretu honen helburua da jarduteko plana arautzea, ertzain guztiek euren eginkizunen arabera egokitutako euskara-gaitasuna lor dezaten, euskal herritar guztien hizkuntza eskubideak errespetatuz.

  2. – Aipatutako parametro horiek direla eta, dekretu hau arautzean Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen V. idazpuruko kontzeptu eta arau orokorren sitema, komunitatearentzat funtsezkoa den zerbitzu publikoa eskaintzeko ardura duen polizi kidego baten betekizunekin bateratu behar izan da; izan ere, zerbitzu hori ezin da eten, eta gaitutako agenteen ordez ezin da beste langilerik jarri, gainera, zerbitzu hori Euskal Autonomia Erkidego guztian eskaini behar da eta, sarri askotan, herritarrarekin zuzen-zuzeneko harremana edukiz eta, horrek guztiak, horretarako behar den hizkuntza gaitasunaren ezaugarriak eta beste laguntza zerbitzu batzuen gertutasuna baldintzatzen du.

    Zerbitzuaren ezaugarri berezi horiek kontuan hartu behar dira ezinbestean, eta ezaugarri horiek eragin dute Ertzaintzan aplikatuko diren hizkuntza eskakizunen definizioaren berezitasuna, mintzamen gaitasunari nagusitasuna eta lehentasuna emanez. Baina horrek, era berean, arau bereziak ekarri ditu lanpostuei dagokien derrigortasun-datak ezartzean eta funtzionarioen prestakuntzarako Administrazioak jarritako baliabideak egituratzeko moduan, funtsezko zerbitzu publiko batek eskatzen duen etengabeko jarraipenari dagozkion betekizunetara egokitu behar izan baita.

  3. – Dekretuan atalburu oso bat zuzendu da Ertzaintzako funtzionarioei zuzendutako hizkuntza gaitasun ikastaroak arautzeko. Izan ere, Ertzaintzaren barruan, euskara normalkuntzaren prozesuan oinarri-oinarrizkoa da funtzionarioen hizkuntza gaitasuna lortzeko prozesuaren planifikazioa zerbitzuaren berezitasunei egokitzea, eta gorabehera horrek agerian jartzen du arau hau diseinatu duen marko juridikoa osatugabea izango litzatekeela, baldin eta kontuan hartuko ez balira arau honetan ikastaro hauei buruz aurreikusten diren berezitasunak.

    Puntu honetan, dekretu honek Euskal Herriko Poliziari buruzko Legea garatzen du. Legeak Herrizaingo Sailari agindu dio, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren bidez, agenteen hizkuntz gaitasun egokia ahalbidetuko duen prestakuntza jardueren programazioa egiteko, herritarren hizkuntz eskubideen errespetuan oinarrituz. Marko honetan hizkuntz gaitasunerako ikastaroak arautu dira eta ikastaroetan sartzeko aukeraketa irizpideak zehaztu dira; aukeratuei banan-banan deituko zaie, bakoitzari dagokion ordu-kreditua adieraziz eta ikastaroetara ez joateak ekarriko lituzkeen ondorioak adieraziz.

    Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak, Herrizaingo sailburuak eta Kultura sailburuak erabatera egindako proposamenez, Ertzaintzaren Kontseiluak txostena eman ondoren eta Jaurlaritza Kontseiluak otsailaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.– 1.– Dekretu honen helburua da Ertzaintzan euskararen normalizazio prozesua arautzea.

  2. – Dekretu hau Ertzaintzako eskala eta kategoria desberdinetako funtzionarioei dagozkien lanposutei aplikatuko zaie.

  1. atala.– 1.– Ertzaintzako lanpostuen hizkuntza eskakizuna lanpostua betetzeko eta lanpostu horretan jarduteko beharrezkoa den euskara gaitasun mailaren arabera ezarriko da.

  1. – Hizkuntza-eskakizuna zehaztean hizkuntz trebetasun orkorrak (ulermena edo mintzamena edo idazmena) eta zuzen-zuzenean funtzio publiko polizialarekin zerikusia dutenak ezarriko dira.

  2. atala.– 1.– Ertzaintzako lanpostuei 1. eta 2. hizkuntza-eskakizunak aplikatuko zaizkie.

  1. – Ertzaintzako lanpostu gehienen ezaugarria da berehalakotasuna herritarrarekiko harremanean eta, hori dela eta, 1. Hizkuntza eskakizuna Ertzaintzako lanpostu guztiei aplikatuko zaie, hurrengo atalean aipatutakoiei izan ezik.

  2. – 1. hizkuntza-eskakizunak (beronen edukia dekretu honen eranskinean dator) bermatu egin beharko du Ertzaintzako funtzionarioa hizkuntza trebetasun guztietan oinarrizko maila batean moldatzeko gai izango dela, idazmenean izan ezik, izan ere, trebetasun horretan gutxieneko gaitasuna izango du.

    Dena den, 1. hizkuntza-eskakizunak komunikazio gaitasun nahikoa bermatuko du zerbitzu polizialaren berezko hizkuntza erabilerei dagokienez, eta idazmenean ere ziurtatu egingo du funtzionarioak gaitasuna izango duela herritarrarekiko berehalako harremanean formulario eta agiri polizialak betetzeko.

  3. atala.– 1.– Ertzaintzan, 2. hizkuntza-eskakizuna hizkuntz trebetasun jasoak eta bereziak behar dituzten lanpostuei aplikatuko zaie, jarduera mota eta erabili eta sortu behar duten dokumentazioa kontuan hartuz.

  1. – 2. hizkuntza-eskakizuna duen funtzionarioak gai izan beharko du, 1. hizkuntza-eskakizunaren maila betetzeko ez eze, zuzentasun eta zehaztasunez mintzatzeko eta idazteko aurreko idazatian adierazitako lanpostuei dagozkien jardueretan.

  1. atala.– Hizkuntza eskakizunak eta, hala badagokio, derrigortasun-datak Ertzaintzako lanpostuen zerrendetan derrigorrez agertu beharko luketen espezifikazioetan azaldu beharko dute, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 41. atalean ezarritakoarekin bat etorriz.

  1. atala.– 1.– Herrizaingo Sailak, Hizkuntz Politikarako Sailordetzak txostena egin ondoren, hizkuntza eskakizuna eta derrigortasun-data ezarriko du Ertzaintzako lanpostuentzat.

  1. – Hizkuntza eskakizunen derrigortasun-data, zerbitzu publiko polizialak gizartearen eskaerari modu egokian erantzuteko beharrizanen arabera zehaztuko dira, 7 eta 8. atalekin eta hurrengoekin bat etorriz.

  1. atala.– 1.– Ertzaintzako euskararen normalizazio prozesua, dekretu honetan ezarritako helburuak lortzeko, 10 urteko plangitza-alditan antolatuko da, eta aldi horietako bakoitza bost urteko etapa bitan bananduko da. Lehen etaparen amaieran ebaluazio bat egingo da, eta ebaluazio horren balorazioa baliagarria izango da Administrazioaren baliabideei lehentasuna emateko bigarren bosturtekorako finkatutako helburuak lortzeko bidean. Ebaluazio hori Hizkuntz Politikarako Sailordetzaren txostenaren menpe jarriko da.

  1. – Lehen plangintza-aldia bukatzean, Ertzaintzan derrigorrezko hizkuntza eskakizuna izan beharko duten lanpostuen portzentaia ez da inolaz ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean bigarren plangintza-aldian derrigorrez bete beharreko indizea baino txikiagoa izango. Indize hori aplikatzearen ondorioz ateratako derrigortasun daten erdiek bat etorri beharko dute lehen plangintza-aldiko datekin.

  1. atala.– 1.– Hizkuntza eskakizunen derrigortasun datek Ertzaintzako lanpostu guztiak hartzen ez dituzten bitartean, plangintza-aldi bakoitzean lanpostuei, hala badagokie, derrigortasun-data ezartzean, kontuan hartuko dira aldi horretan Ertzaintzaren unitate bakoitzaren jarduera eremuei dagozkien bete beharreko indizeak.

    Goiko lerroaldean adierazitakoa gora-behera, Ertzaintzaren unitate bakoitzean derrigortasun-data izango duten lanpostuek ez dituzte gaindituko Ertzaintzaren unitate, sekzio, talde edo zerbitzu bakoitzeko eta kategoria bakoitzeko beharrizanen araberako langile-mugak.

  1. – Lanpostu batzuetan dotazio asko izanez gero eta, derrigorrtasun egokia ezartzeko xedez, ezin izango balira jarduera eremuak edo eginkizunak bereizi, derrigortasunak honako lehentasun hauen arabera ezarriko lirateke (dotazio anizdun lanpostu bateko titularren eskariak modu egokian balioesteko kalterik gabe):

    1. Derrigortasuna euskeraren ezaguera maila handiena duen titularraren esku dagoen dotazioari ezarriko zaio.

    2. Ukitutako titularren kasuan, ez baldin badago desberdintasunik euskararen ezaguera mailan, derrigortasuna lanpostuko dotazioetako titularrek plangintza-aldiaren hasieran duten adinaren arabera ezarriko da, izan ere, derrigortasuna titular gazteena duen dotazioan ezarriko da.

    3. Aurreko irizpideak ez balira nahikoa izango, derrigortasuna lanpostuan denbora gutxien daramaten titularrei dagozkien dotazioetan ezarriko da.

  2. – Dotazio aniztun lanpostuen kasuan, dotazio horiek banan-banan isladatuko dira lanpostuen zerrendetan, bakoitzari egokitutako hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa den adieraziz eta, hala badagokio, hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data adieraziz.

  1. atala.– Hizkuntza eskakizunak derrigorrez aplikatzeko irizpideetan tratamendu zuzena eta proportzionala emango zaie Ertzaintzan dauden lanpostuei, hau da, ez da bereizketarik egingo eskala edo kategoriaren arabera.

  1. atala.– Derrigortasun-data igarota duten lanpostuak bete behar direnean, lanpostu horietan ezarritako hizkuntza eskakizunak betetzen dituztenak jarri beharko dira, Ertzaintzako funtzionarioen aukeraketa prozesuetan zein lanpostuak betetzeko prozesuetan.

  2. atala.– Hizkuntza eskakizuna duten lanpostuen derrigortasun-data, aukeraketa prozesuen eta lanpostuak betetzeko prozesuen deialdietan ezinbestean agertarazi beharko da.

  3. atala.– Ertzaintzako funtzionario izateko aukeraketa prozesuetan, hizkuntza eskakizuna derrigorrezkoa denean, hautaprobetan egiaztatu beharko da.

  4. atala.– Barne-sustapeneko aukeraketa prozesuetan, hizkuntza eskakizuna derrigorrezkoa denean, dagokion eskala eta kategorian sartu baino lehen, hautaprobetan, prestakuntza ikastaroan edo praktikaldia bukatzean egiaztatu beharko da, deialdiko oinarrietan ezarritakoaren arabera.

  5. atala.– Euskarak, bai lanpostuen aukeraketan zein lanpostuak betetzean, merezimendu legez izango duen balioa, lanpostuari egokitutako hizkuntza eskakizunaren arabera ezarriko da, eta lanpostua lortzeko gehienezko puntuazioaren %10era arte balioko du 1. Hizkuntza eskakizunaren kasuan eta %20era arte 2. hizkuntza-eskakizunaren kasuan.

  1. atala.– 1.– Ertzaintzako funtzionarioek honela egiaztatu beharko dituzte hizkuntza eskakizunak:

    1. Sartzeko aukeraketa prozesuetan edo lanpostuak betetzeko deialdietan egindako proben bidez.

    2. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak helburu horrekin egindako aldian aldiko deialdien bidez.

      1. – Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko proben edukia eta forma bat etorriko da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ezarritakoarekin.

      2. – Atal honetako 1. lerroaldeko b idazatian ezarritako hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko deialdiak eta berauon gainean hartutako erabakiak, Ertzaintzaren Boletinean argitaratuko dira, izangaiek zein hizkuntza eskakizun egiaztatu duten adieraziz.

  2. atala.– Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko probetako epaimahaiak izendatzean bermatu egin beharko da berezitasun printzipioa. Hori dela bide, karrerako funtzionarioek edo lan-kontratuko langile finkoek osatuko dute eta gehienek egiaztatuta izan beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioetako lanpostuei aplikatzekoa zaion 4. hizkuntza-eskakizuna. Dena den, epaimahai hauetan Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko ordezkari batek parte hartuko du.

  3. atala.– 1.– Ertzaintzako funtzionarioek egiaztatutako hizkuntza eskakizunak, dekretu honetan ezarritako moduren batean egiaztatutakoak, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Idazkaritza Nagusian dagoen Hizkuntza-eskakizunen Erregistroan inskribatuko dira.

  1. – Inskripzio horretan, funtzionarioaren identifikazioaz gain, dagokion eskala eta kategoria agertuko dira, bai eta zein hizkuntza eskakizun egiaztatu den eta noiz egiaztatu duen.

  2. – Erregistroan, hala badagokio, salbuespenak inskribatuko dira, bai eta salbuespen hori zein egunetan eman den; kasu honetan aurreko idazatian lanpostuaren titularraren nortasunari eta lanpostuari buruz ezarritakoa beteko da.

  1. atala.– 1.– Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 97.3 atalean xedatutakoarekin bat etorriz, ez dute zertan bete Ertzaintzako hizkuntza eskakizunen derrigortasun erregimen orokorra honako hauek:

    1. Plangintza-etapa bakoitzaren hasieran 45 urte baino gehiago dituztenek, interesatua ados baldin badago.

    2. Hizkuntzak ikasteko prozesuan beharrezkoa den gaitasunari dagokionez, ageriko trebetasun gabezia egiaztatuta dutenek.

      1. – Hizkuntza eskakizunak betetzeko salbuespena, aurreko lerroaldean ezarritakoa, administrazio espediente kontrajarria bideratu ondoren deklaratuko da. Hain zuzen ere, espediente hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko organo eskudunak irekiko du, bere kabuz edo interesatuak eskatuta.

      2. – Salbuestsita daudenek, lanpostuak betetzeko deialdietan parte hartu ahal izango dute, eta derrigortasun-data ez duten lanpostuak bete ahal izango dituzte.

  2. atala.– Aurreko atalaren 1.a lerroaldeko kasuan, Euskal Herriko Ikastegiak kasu bakoitzean salbuespen egokia deklaratuko du, interesatuaren jaiotza data egiaztatu ondoren, langile-erregistroko ziurtapen bidez edo NANren fotokopia konpultsatu bidez.

  3. atala.– 1.– Interesatuak, 18. ataleko 1. lerroaldeko b idazatian xedatutakoarekin bat etorriz, hizkuntzak ikasteko gaitasunari dagokionez ageriko trebetasun gabezia egiazatatuan oinarrituta espedientea irekitzea eskatuz gero, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak espediente hori bideratzea erabakiko du, baldin eta ikasketa prozesuan ezgaitasun larria izan daitekeela egiaztatzen bada. Hori gertatzen ez bada, eskaera hori ez da onartuko.

  1. – Espediente hori bideratzea erabakiz gero, aurreko lerroaldean aurreikusitako kasuan edo, hala badagokio, Ikastegiko organoak bere kabuz ireki duen kasuan, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko organo eskudunak erabaki batez emango dio amaiera prozedurari. Erabakia Ikastegiko zuzendariak horretarako izendatuko duen Batzorde Teknikoak txosten bat egin ondoren hartuko du; batzorde hori honela osatuko da:

    1. Presidentea: Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria edo beronek eskuordetutako pertsona.

    2. Batzordekideak:

      • Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko batzordekide bi, hizkuntz prestakuntzan espezialistak.

      • Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko batzordekide bat, erakunde horren zuzendariak proposatuta.

      • Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko batzordekide bat, erakunde horren zuzendariak proposatuta.

    3. Idazkaria: idazkari legez jardungo du Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko batzordekideetariko batek, bertako zuzendariak proposatuta.

  2. – Prozedura hasi eta bi hilabete igaro ondoren Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko organo eskudunak ez badu erabakirik eman, eskaria ez dela onartu ulertu beharko da.

  1. atala.– Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak, atalburu honetan ezarritakoa dela bide, aldian-aldian egiaztapenen eta salbuespenen zerrenda bidaliko dio Ertzaintzaren langile-erregistroko organo eskudunari, interesatuen espedienteetan sartzeko, beti ere, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko aldizkako proba arrunten emaitzak argitaratzeko kalterik gabe eta interesatuei, hala badagokie, salbuespen deklarazioak jakinarazteko kalterik gabe.

  1. atala.– Dekretu honen 3. atalean Ertzaintzarako zehaztu diren hizkuntza eskakizunen berezitasunak kontuan hartuz eta zerbitzu publiko polizialaren beharrizanak behar bezala egituratzeko, Herrizaingo Sailak, Ertzaintzako funtzionarioei 1. eta 2. Hizkuntza eskakizunak lortzea ahalbidetzeko baliabideak izango ditu, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak programatu, antolatu eta garatuko dituen hizkuntz gaitasunerako ikastaroen bidez. Hori guztia Euskararen Erabilpena Arautzeko 10/1982 Legearen 14. atalaren babespean eta Euskal Herriko Poliziari buruzko 39. atalean xedatutakoarekin bat etorriz.

  2. atala.– 1.– Aurreko atalean xedatutakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak Ertzaintzako funtzionarioentzako hizkuntz gaitasunerako jardueren programazioa egingo du.

    Hizkuntza eskakizun bakoitzaren prestakuntza programa eta metodoak definitzeko, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen eta Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundearen partehartzea eskatuko du.

  1. – Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak aldian-aldian deituko dituen hizkuntz gaitasunerako ikastaroetara joango diren funtzionarioen aukeraketa egitean, lehenengo eta behin, kontuan izango da lanpostuari dagokion hizkuntza eskakizunaren derrigortasun-dataren muga-egunaren hurbiltasuna eta, irizpide hori ez denean nahikoa, dekretu honen 7 eta 8. ataletan ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

  2. – Aurreko idazatian aipatutako lanpostuen titularrei, hizkuntz gaitasunerako ikastaroetan parte hartzeko deia honela egingo zaie: deialdiarekin batera berauon izena argitaratuko da, eta funtzionario bakoitzari beronen lanpostuari dagokion hizkuntza eskakizuna lortzeko emango zaion ordu-kreditua adieraziko da.

    Ordu-kreditua zehazteko, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak kontuan izango du sartzeko prestakuntza jardueretan edo prestakuntza iraunkorreko jardueretan funtzionarioek egiaztatu duten euskara maila, edo geroago beste prestakuntza jarduera batzuetara sartzeko aukeraketa prozesuetan egiaztatu dutena. Dena den, deialdietan izangaiaren euskara maila behar bezala egiaztatzeko proba egokiak ezar daitezke.

  3. – Parte hartzeko deia egin ondoren, ikastarora joan ezean, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak aurrerantzean dei ditzakeen hizkuntz gaitasunerako ikastaroetan parte hartzeko eskubidea galduko da, salbu eta ikastarora ez joateko ezinbesteko arrazoia izan badu. Gauza bera gertatuko da ikastaroa ez bada gainditzen funtzionario bakoitzari emandako ordu-kreditua agortu ondoren.

  4. – Herrizaingo Sailak bermatu egingo du lanpostuaren titularra den funtzionarioa hizkuntza gaitasunerako ikastaroan parte hartzera deitua izan dela, lanpostu baten hizkuntza eskakizunari dagokion derrigortasun-data heldu orduko.

    Derrigortasun-data igaro ondoren lanpostu baten titularrari dagokion gaitasun ikasataroan parte hartzeko deituko ez baliote, edo ikastaroa egiten ibiliko balitz, hizkuntza eskakizuna betetzeko salbuetsita geratuko litzateke, harik eta hizkuntza gaitasunerako ikastaroa hori bukatu arte.

  1. atala.– Euskal Herriko Poliziari buruzko 103.3.h atalean xedatutakoarekin bat etorriz, atal horretan araututako negoziazio mahaian jorratuko da hizkuntza eskakizunen derrigortasun daten zehaztapena. Hori egingo da lanpostuen zerrendan derrigortasun-data sartu baino lehen eta Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 17. atalean Ertzaintzaren Kontseiluari emandako eskumenen kalterik gabe.

    Era berean, Euskal Herriko Poliziari buruzko 103.2 atalean xedatutakoarekin bat etorriz, Ertzaintzako sindikatuekin negoziatuko da 2. hizkuntza-eskakizunaren ezarpena, lanpostuen zerrendan sartu baino lehen.

    GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

  1. Hizkuntza eskakizun bakoitzaren prestakuntza programa eta metodoen definizioa, bakoitzarentzat deskribatutako hizkuntz gaitasunen oinarrizko edukiarekin bat etorriz.

  2. Kasu bakoitzean beharrezkoa den euskara maila egiaztatzeko ebaluazio probak egitea, hizkuntza eskakizun bakoitzaren oinarrizko edukiekin bat etorriz eta eurotako bakoitzaren maila jasotzeko garatu den prestakuntza programarekin bat etorriz.

    ALDIBATERAKO XEDAPENAK

Dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden arau guztiak indargabetuta geratu dira, baldin eta maila berekoak edo beheragokoagoak badira.

  1. Lehentasunak ezartzea agiri normalizatuak euskaraz egiteko.

  2. Ertzainek euren funtziaok betetzean hizkuntza ofizialak erabiltzeari buruzko neurriak ezartzea; eta batez ere, herritarrekiko eta beste instituzio batzuekiko ahozko eta idatzizko harremanetan euskararen erabilera sustatzeko neurriak.

  3. Dekretu honetan jasotako helburuak lortzeko behar diren neurri batzuk.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko otsailaren 24an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Herrizaingo sailburua,

JUAN MARÍA ATUTXA MENDIOLA.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.

Agentea gai izango da:

Pertsona, erakunde, gertakari, gorabehera, ustekabe, etab.ei buruz herritarrek emandako informazioa ulertzeko.

Delitu edo hondamendia jasan duten biktimengandik edota, eskainitako zerbitzua dela eta, herritarrengandik oro jasotako kexak, salaketak, etab. ulertzeko.

Laguntza edo polizia-zerbitzuren baten beharrean dauden pertsonek(errepideetako sorospena, etab.) eta arrisku-egoeran daudenek (lurjausiengatik, eraikina egoera txarrean egoteagatik, intimidazioengatik...), edota delituren bat (erasoak, atrakoak...) edota hondamena (uholdeak, suteak...) jasan dutenek egindako laguntza edo polizia-zerbitzuren baten eskaera ulertzeko.

Toponimo, bide, eta pertsona, paisaia, leku, gertakari etab.ei buruzko deskribapena zehaztuta, lanen koordinazioa, aktuazioa eta aurrikuspena bideratu ahal izateko irrati bidez jasotako mezua ulertzeko.

Informazio-eskaera zein -komunikazio jakin bat ulertzeko (helbideak, etab.).

Administrazio-zerbitzu baterako eskaera ulertzeko: baimenen berritzea, lizentziak, etab.

Gertakari, gorabehera; pertsona susmagarri, biktima; prozedura, leku, zerbitzuen kalitate; aukera desberdinen abantaila edo gabeziaz beste batek egindako balorazioa ulertzeko.

Hartutako erabakia, lan bat egiteko aukeratu edo proposatutako bidea, eskaeren ezespena, etab. direla eta, edota lan bat etetea edo lan hori hasieran erabaki ez bezala egiteagatik arrazoitzerakoan beste pertsona batek emandako argudioak ulertzeko.

Nagusiek, beste polizia eta erakundeek, etab.ek egindako edo egiteko dauden lanei buruzko ezaugarriei edo zentruaren funtzionamenduari buruz egindako informazio-eskaera edota herritarrek euren eskubide eta betebeharrei buruz egindakoa ulertzeko.

Talde nahiz bakarkako lan bat egin edo zuzentzeko (ikerketaren bat, patruila-lanaren bat, interbentzioren bat) baita lan hori koordinatu eta burutzeko ere jasotako agindu, jarraibide, iradokizun eta proposamenak ulertzeko.

Aparatu eta bestelako materialak erabiltzeko moduari zein lanei buruzko ezaugarrien gaineko oinarrizko argibideak ulertzeko.

Laneko materiala eskuratzeko (antidisturbioak: pelotak, eskopetak, kartutxoak, ...; kontrol baterakoa: linternak, boila argidunak, konoak, ...; komunikaziorakoa: pilak, talkiak, ...; ibilgailuak hornitu eta mantentzekoa, etab.) egindako eskaera ulertzeko.

Birziklapen-, hobekuntza-, sustapen-ikastaroetan eta materiala nola erabili erakusteko egiten direnetan jasotako informazioa ulertzeko.

Agentea gai izango da:

Herritar, elkarte, enpresa, etab.ei, segurtasun-neurriez (bide-segurtasuna, etab.), aurrikuspen-neurriez (ekaitzen, iruzurren aurrean) edota haien eskubide eta laguntzak jasotzeko moduaz informazioa emateko.

Miaketa, bide-kontrol, garraioen ikuskatze, prebentziozko jagoletza, bulegoetako sarrera- eta irteera-kontrol, etab.etan dokumentazioa edo informazioa eskatzeko.

Administrazioko tramiteei buruzko informazio orokorra (armak erabiltzeko baimena, garraioetarakoa; herritarrei dagozkien gaiak ...) edota bestelako informazioa (bideen egoera...) telefonoz zein aurrez aurre emateko.

Egoera desberdinetan legea ezartzerakoan bere jarrera defendatu eta argudioak emateko (isunak jartzerakoan, miaketetan, gatazketetan, epaiketetan...).

Megafonia edo irrati bidez oharrak emateko, atxilotuei euren eskubideak irakurtzeko, etab.

Bide, hirigune eta nekazaritza-inguruneez (hondamenak, trabak, seinalizazioak, kontroletik kanpo dauden animaliak, sasi-sastraken erreketa, ...); bulego, erakunde eta eraikinez (segurtasun-instalazioak, alarmak, etab.); materialez (ibilgailu, armak, etab.); (kultur zein kirol) ekitaldiez, manifestazioez, etab.ez, eta edozein gorabeherez informazioa emanez operatiboki interesgarriak diren oharrak oro har eta ekintzetan parte hartzeko eskaerak zuzenean nahiz irrati bidez bideratzeko.

Egindako, egiten ari diren edo egin nahi diren lan edota zerbitzuez (lanaren burutze-maila, arazoak, jarraipideak, epeak, bitartekoak, ...) bileretan edota zuzenean informazioa emateko, baita herritarrengandik, elkarteetatik, etab.etatik jasotako datu eta informazioa ere.

Lan edo gestio bat egin ahal izateko lankideren bati laguntza eskaini edo eskatzeko.

Lan edo polizia-zerbitzu batek izan dezakeen eraginaz, azken orduko aldaketez, hasiera batean aurrikusi ez ziren egoerez, etab.ez argudioak emateko.

Lan bat egiteko ihardunbideei buruz, administrazio-gestioak burutzeko moduaz jarraibideak emateko.

Agentea gai izango da

Ohar, panfleto, kartel, graffitti, etab.en gainirakurketa egiteko.

Nagusiei zuzenean emateko, edota formularioak, eskariak, etab. betetzeko kaleko kartel, panfleto, etab.etatik edota jakinarazpen eta agirietatik informazio zehatza (datak, lekuak, zenbakiak,...) lortzeko.

Herritar, erakunde, elkarte, kofradia, etab.ek aurkeztutako agiri edo idazkiak (karguak kentzeko orriak, udal-bandoak, etab.) ulertzeko.

Lapurtutako ibilgailu, matrikula-zerrenda, desagertutako pertsona, gaizkile arriskutsu, etab.ei buruz idatziz emandako informazioa ulertzeko.

Baimen, oporraldi, bidai gastu, etab.ei buruzko zirkular, jarraibide, administrazio-jakinarazpen eta eskaerak ulertzeko, baita iragarpen-oholetan azaltzen den informazio, jakinarazpen, zerbitzu-ohar, etab.ak ere.

Materiala, zerbitzu burokratikoak (egiaztagiriak), dirulaguntzak, lokalak, ekipamenduak, etab. eskatuz jasotako zerrendak, inprimakiak, eskabide-orriak, etab. ulertzeko.

Agentea gai izango da:

Laneko gorabeherei buruzko berri emanez lan-parteak betetzeko eta barruko zein administrazio-mailako gorabeherei buruzko (istripuak, gorabeherak oro har, etab.) txosten zehatzak idazteko.

Trafiko-edo garraio-salaketak idazteko eta tarteka seinalizazio oker, lur-jausi, alkoholemia-inprimaki, etab.ei buruzko txosten zehatzak egiteko.

Material-maileguei buruzko fitxak, etab. betetzeko, administrazio-inprimakiak osatzeko (baimenak, eskariak, ...) eta agiri eta materialen sarrera eta irteeren erregistroa eramateko erregistroa eramateko.

Panel mugikorrak eta antzekoak erabiliz, iragarkien oholerako matxura, arrisku, salaketa, istripu jakin, etab.ei buruzko ohar laburrak idazteko.