Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

29/1998 DEKRETUA, otsailaren 24koa, Euskadiko Autonomia­Elkarteko Herri­Arduralaritzaren lanarigo, ondare eta ekintzapideari daragieten arriskuen azterketa, balio-neurketa, eraentza eta bermeari buruzko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa; Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 40
  • Hurrenkera-zk.: 927
  • Xedapen-zk.: 29
  • Xedapen-data: 1998/02/24
  • Argitaratze-data: 1998/02/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazioaren ondarean, jardueran eta langileengan eragin ekonomikoa sortzen duten arriskuen analisia, balorazioa eta, beharko balitz, horien aseguramendua, ondare- eta ekonomia–kudeaketa alorreko neurri egokitzat jotzen ditu Administrazio honek.

Beraz, Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Ardurlaritzaren lanarigo, ondare eta ekintzapideari daragieten arriskuen azterketa, balio-neurketa, eraentza eta bermeari buruzko urriaren 22ko 346/1985 Dekretuan arautu egiten dira alor horretan eskumendunak diren organoak eta jarduerarako prozedura. Irizpide batasuna dakarren kudeaketa zentralizatuko sistema aukeratu da; izan ere, horrela baitio hitzaurrean. Jarrera hau da «horretaz Jaurlaritzak duen benetako politika»ren oinarria.

Duela gutxi zuzenbide pribatuko ente publiko bihurtu da orain arteko erakunde autonomoa zen Osakidetza. Ondorioz, euskal sanitate publikoari daragioten arriskuei buruzko eskumena Ogasun eta Herri Administrazio Sailari eskualdatutako eskumenetatik kanpo gelditu da, jaso ere horrela jasotzen delako 346/1985 Dekretuko 1. atalaren 2. eta 3. idazatietan.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen onartzen duen 1/1997 Legegintza Dekretuko 17. atalean eta 13. atalean Jaurlaritza habilitatzen da zuzenbide pribatuko ente publikoen jardute-erregimena alda dezan, nahiz eta horrek giza-baliabideei eta baliabide materialeei buruzko eskumenei eragin.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1998ko otsailaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Atal bakarra.– Lerroalde berri bat eransten zaio Euskadiko Autonomia-Elkarteko Herri-Arduralaritzaren lanarigo, ondare eta ekintzapideari daragieten arriskuen azterketa, balio-neurketa, eraentza eta bermeari buruzko 346/1985 Dekretuko gehigarrizko xedapenari, honako testu honekin:

«Osakidetza Zuzenbide Pribatuko Ente Publikoko langileei, ondareari eta jarduerari daragieten arriskuei buruz, 1. ataleko 2. eta 3. idazatietan jasotako eginkizunak organoek beteko dituzte; eta hori, EAEko Administrazio Publikoko organo eta enteei, euren jardunean zuzenbide publikoari atxikitakoei alegia, daragieten arriskuetarako aurrikusitako arauekin bat etorriz.»

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 1998ko otsailaren 24an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Osasun sailburua,

IŃAKI AZKUNA URRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.