Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

228/1996 DEKRETUA, 1997ko urriaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoan fruta eta barazkien sektorean elkartearen arautegia ezartzekoa dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 200
  • Hurrenkera-zk.: 5230
  • Xedapen-zk.: 228
  • Xedapen-data: 1997/10/14
  • Argitaratze-data: 1997/10/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Elkartearen nekazaritza politikaren esparruan, Kontseiluaren 2200/96 zki.dun Araudiak (Europako Elkartea), fruta eta barazkien sektorerako Merkatuaren Antolamendu Komun ( M.A.K ) berria ezartzen du. Ondoren, Batzordearen 411/97, 412/97, 478/97, eta 1119/97 zki.dun Araudiek (EE), Kontseiluaren 2200/97 zki.dun Araudia (EE) ezartzeko xedapenak jasotzen dituzte.

Elkartearen arautegi honek guztiak, ordurarte fruta eta barazkien sektorean indarrean zegoen M.A.K-aren ordezko M.A.K berri honen funtzionamendurako arau nagusiak jasotzen ditu orohar. Hori hala izanik ere, elkartearen arautegia ezartzeko eta bertan aurrikusitako laguntzak, arautegi horrek eragin beharra daukan lur eremu guztiei emateko, beharrezkoa izango da arauak eta xedapenak garatuz araudi hori osatzea.

Fruta eta barazkien M.A.K-ean egon den erreforma hori, fruta eta barazki ekoizleen elkarteetan (FBEE ) dago oinarrituta. Horrela, elkarte horiek sektorearen antolamenduaren eragile nagusi, eta elkartearen laguntzen eta estatuko agizko laguntzen jasotzaile bilakatu dira. Dena dela, gure Autonomi Erkidegoko fruta eta barazkien sektoreko talde edo elkarteak ez daude oso garatuta.

Horregatik bada, gure lurraldean FBEE-ak sortu eta garatu daitezen, elkartearen arautegian jasotako aukera guztiak aprobetxatzea da honako Dekretu honen helburu nagusia. Horrela bada, batetik, barruti ekonomikoak ezarri dira FBEE -ak sortzen laguntzearren, bestetik, FBEE -tzat hartzeko oraingoz baldintzak betetzen ez dituzten taldeak aurrez halakotzat jotzearren elkartearen arautegiak ematen dituen aukera guzti-guztiak hartuko dira kontutan eta azkenik, 2200 Araudiaren (EE) 11. atalaren arabera FBEE -tzat jotako elkarteentzat nahiz aurre onarpena lortzen duen talde ororentzat handitu egingo dira laguntzak.

Edozein modutan ere, Elkartearen Arautegian jasotako laguntzak eskatu eta emateko arauak ez dira honako Dekretu honetan jaso, izan ere, Batzordeak bere Araudien bitartez horietako zenbait ezartzeko xedapenak eman beharko lituzke, baina oraingoz argitaratu gabe daude. Laguntza horiek eskatu eta emateko arauak Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren Agindu bidez ezarriko dira, gai honi buruzko elkartearen arautegia erabat osatu eta dagozkion aurrekontu prebisioak egin ondoren.

Horrela bada, kontutan izanik alde batetik, Elkartearen Araudiak garatu beharrean daudela eta beste alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoak baduela aginpidea gai horretan nahiz bere lurralde eremuan elkartearen nekazaritza politikari legozkiokeen gastuen ordainketan Erakunde Ordaintzaile gisa aritzeko, fruta eta barazkien sektorean elkartearen araudia arautuko duen honako Dekretu hau argitaratu da, beti ere Elkartearen Araudiak zuzenean ezartzeari kalterik egin gabe.

Ondorioz, Industria, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko urriaren 14an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Helburua.

    Honako Dekretu honen helburua, Euskal Autonomia Erkidegoan, fruta eta barazkien sektorean Elkartearen Araudia garatzekoak eta ezartzekoak diren arauak ematea da.

  2. atala.¿ Eragindako produktuak.

    Hemen araututako produktuak 2200/96 Araudiaren (EE) 1go atalean jasotakoak dira. Sor litezkeen ekoizle elkarteak direla eta, hona hemen produktuak kategoriatan banatuta:

    1. ¿ fruta eta barazkiak.

    2. ¿ frutak.

    3. ¿ barazkiak.

    4. ¿ eraldatzekoak diren produktuak.

    5. ¿ zitrikoak.

    6. ¿ oskoldun fruituak.

    7. ¿ perretxikoak.

      .¿ Ekoizleen Elkarteak.

      1. ¿ Fruta eta barazki ekoizleen elkartetzat hartu ahal izango dira, fruta eta barazki ekoizleek elkartzeko sortzen dituzten erakunde guztiak, edota 2200/96 Araudiaren (EE) 11. atalean ezarritako baldintzak bete ondoren, halako elkartetzat jotzeko eskatzen duten erakunde horien talde nahiz erakundeak.

      2. ¿ 2200/96 Araudiaren (EE) 11. atalean ezarrita dauden baldintzak betetzen ez dituzten ekoizle taldeek, Araudi bereko 14. atalean aurrikusita dagoen erregimenari heldu ahal izango diote. Hartara, gehienez behin-behineko 5 urteko epea edukiko dute 11. atalean ezarritako baldintza horietara egokitzeko. Horretarako, honako Dekretu honetako V. atalburuan jasota dagoen bezala, aldian aldiko onarpen-plan bat aurkeztu behar izango dute.

      1. atala.¿ Laguntzen erregimena.

      1. ¿ 2200/96 Araudiaren (EE) 15. atalean zehaztutakoaren arabera, honako Dekretu hau ezartzetik elkartearen laguntza ekonomikoa emango zaie onarpena jaso, fondo operatibo bat osatu eta programa operatiboa onartzen zaien elkateei.

      2. ¿ Era berean, 2200/96 Araudiaren (EE) 14 eta 15. ataletan aurreikusitakoaren arabera, Euskadiko Aurrekontu Orokorren kargura, estatuaren honako laguntzak eman ahal izango dira:

        1. Aurreko azpiatalean jasota dauden ekoizleen elkarteentzako dirulaguntza osagarria, beti ere, 2200/96 Araudiaren (EE) 15. ataleko 6. azpiatalean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

        2. 2200/96 Araudiaren (EE) 14. atalean aurreikusitako eta aurreko ataleko 2. azpiatalean jasota dauden ekoizleen taldeentzako (aurre-onarpena jasotako taldeak) laguntzak.

      3. ¿ Laguntza horiek Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren Agindu bidez arautuko dira, Lehenengo Xedapen Gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz, gai honi dagokion elkartearen arautegia osatuta dagoenean eta horretarako egindako aurrekontu prebisioen muga barruan.

      1. atala.¿ Definizioak.

        Honako Dekretu hau ezartzetik sortutako ondorioetarako:

        1. «Ekoizle» izango da, ekoizleen elkarteren bateko kide izanik, 2200/96 Araudian (EE) ezarritako baldintzetan merkaturatu dezaten, ekoizten duen guztia elkarte horri ematen dion edozein pertsona fisiko nahiz juridiko.

        2. «Ekoizpen merkaturatua» izango da, ekoizleen elkarteren bateko kideen ekoizpena, 2200/96 Araudiaren (EE) 11. ataleko 1go azpiataleko c) hizkiaren 3 puntuan aurreikusita dauden baldintzetan merkaturatzen denean, hau da, onarpena eskatu den produktu kategoriarentzako baldintzetan; «ekoizleen elkarteen irteerak» faseari edota, hala balegokio, «eraldatu gabeko produktu enbalatu edo prestatua» faseari dagokio.

          Ekoizpen merkaturatuak, honako kontzeptu hauen batuketa izango da bereziki:

          1. ¿ Benetan merkaturatutako ekoizpena, alde batera utziaz merkaturik kendutakoak.

          2. ¿ Ekoizleen elkartearen baimena izanda, ekoizleak kontsumitzaileari bere behar pertsonaletarako zuzenean egindako salmentak.

          3. ¿ Nekazaria kide deneko ekoizleen elkarteak merkaturatzen dituen produktuekin gonbaratuz oso bolumen txikiko ekoizpena bada, nekazariak berak zuzenean edota bere elkarteak izendatutako beste elkarte baten bidez merkaturatzen duena.

          4. ¿ Ekoizlea kide deneko elkarteak merkaturatzen ez duen ekoizpena izanik, beste elkarteren baten bidez merkaturatzen duena.

          5. ¿ Ekoizleak, enpresa eraldatzaileekin egindako kontratu zuzenak direla eta industriei saldutako ekoizpena; askora jota 1999rarte egongo da indarrean eta elkarteak berak baimendua beharko du izan.

        3. «Ekoizpen merkaturagarria», merkatutik kendutakoarekin handitutako ekoizpen merkaturatua da.

  1. atala.¿ Forma juridikoa.

  1. ¿ 3. ataleko 1go azpiatalean jasota dauden erakundeak onartuak izango badira, ondorengo forma juridiko horietakoren bat izan beharko dute: Kooperatiba Elkartea, Eraldaketako Nekazaritza Elkartea, Merkataritza Elkartea edota pertsonalitate juridikoa duen beste era bateko erakundea.

  2. ¿ Merkataritza Elkarteei dagokienez, akzioak edo partizipazioak izendunak izango dira, eta bazkideek fruta eta barazki ekoizleak izan beharko dute derrigorrez.

    Barne erregimeneko araudiaren bitartez- zeina eskritura publikoan emana eta estatutuetan aurreikusita egongo baita- Merkataritza Elkarteek ziurtatu egingo dute, onarpena eskatu zaien produktu kategoria horiek ekoizteko bazkide bakoitzak duen ahalmenaren arabera banatuta egongo direla akzioak edo partizipazioak beren artean. Horretaz gain, ezarri behar den legeriarekin bat etorriz, akzio edo partizipazio horien erregistro liburua edukiko dute, edozein momentutan zenbat bazkide dagoen eta bazkide bakoitzak kapital sozialean zenbateko partizipazioa duen ikusi ahal izateko.

  1. atala.¿ Elkarrekin merkaturatzea.

  1. ¿ Elkartekideek ekoiztutako guztia ekoizleen elkartearen bitartez merkaturatu beharko dute, 2200/96 zki.dun Araudiaren (EE) 11. 1. c). 3). atalean ezarritakoarekin bat etorriz.

  2. ¿ Nolanahi ere, ekoizleen elkarteak elkarteko ekoizleei baimena eman ahal izango die, 2200/96 zki.dun Araudiaren (EE) 11. 1. c). 3). atalean adierazitako kasuetan ekoizleen elkarte horretatik kanpo merkatura dezaten.

  3. ¿ Halaber, ekoizleen elkarteak berak ere, bere bazkideen ustiategietakoak ez diren fruta eta barazkiak kontserbatu, manipulatu, eraldatu, banatu eta merkaturatu ahal izango ditu, kanpaina bakoitzeko muga, elkarte horrek bertako ekoizleei merkaturatzen dien ekoizpenaren % 40an egongo delarik.

  1. atala.¿ Gutxiengo ekoizle kopurua eta merkaturatzeko gutxiengo bolumenak.

  1. ¿ Honako Dekretu honen barruan ekoizleen elkartetzat onartuak izango badira, 3. atalaren 1. azpiatalean azaltzen diren erakundeek ondoren adierazita datozen gutxiengo ekoizle kopurua eta merkaturatzeko gutxiengo bolumenak eduki beharko dituzte:

    Produktu kategoriak Gutxiengo ekoizle kopurua Gutxiengo bolumena

    (milioika ecutan )

    Fruta eta barazkiak; frutak; 40 1,5

    barazkiak; eraldatzekoak diren 15 eta 40 bitartean 2,5

    produktuak 5 eta15 bitartean 3

    Oskoldun fruituak; perretxikoak 5 0,25

  2. ¿ Era berean, eurak dauden barruti ekonomikoan ekoizten den batazbesteko oso horretatik, euren ekoizpen merkaturagarria % 15 a edo gehiago baldin bada, ekoizleen Elkarteak halkotzat onartu ahal izango dira, beti ere elkartean gutxienez 20 ekoizle badago. 2. ataleko VI eta VII tarteetako ekoizleen elkarteen kasuan (oskoldun fruituak eta perretxikoak), gutxiengo ekoizle kopurua 5ekoa izango da.

  3. ¿ Aurreko azpiatalean adierazitakoa ezartzetik sortutako ondorioetarako, bi barruti ekonomiko ezarriko dira Euskal Autonomia Erkidegoan: bata Bizkaiko Lurralde Historikoak, Gipuzkoako Lurralde Historikoak eta Arabako Lurralde Historikoko kantaurialdeak («Kantauri Arabarra» eskualdeak eta «Aramaio»ko udalerriak) osatuko dute; bigarrena, berriz, gainerako Arabako Lurralde Historikoak.

  1. atala.¿ Ekoizpen merkaturagarria zehazteko arauak.

  1. ¿ Funtzionamenduan hiru urte daramaten erakundeek, ekoizpen merkaturagarria justifikatu egin beharko dute, onarpenaren xede diren produktu horien urtez urteko salmenten zerrenda bidez eta, hala balegokio, urte horietan merkatutik kendutako produktuengatik jasotako laguntzen zerrenda bitartez.

    Baldin eta urte horietakoren batean elkartearen bazkide kopurua edota zenbait bazkideren lursail kantitateak handitu egin badira eta lursail horien ekoizpenaren fakturazioari buruzko informazio fidagarririk ez badago, gutxiengoak kalkulatzeko fakturazioa baloratzerakoan, faktura bidez justifikatutako salmenten balioari, fakturarik gabeko lursailetako ekoizpenaren salmenten balioa gehitu beharko zaio.

    Kalkuloa egiteko, lehenik, urtero handitutako azalerari, alderdi horretan ekoiztu den produktu kopuruaren batazbestekoa bidertu beharko zaio eta ondoren, lehen lortutako ekoizpenari bidertu egin beharko zaio elkarteak berak merkaturatutako produktuengatik lortutako prezioak, edota bestela, alderdi horretako batazbesteko prezioak.

    Bai batazbesteko prezioak bai batazbesteko etekinak, Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Garapen eta Koordinaziorako Zuzendaritzaren Estatistika Kabineteak egiaztatuko ditu.

  2. ¿ Funtzionamenduan hiru urte ez daramaten Erakundeen kasuan, falta zaien urteetako fakturazioa kalkulatzeko, gaur egungo bazkideen azalerari aurreko azpiatalean aipatu ditugun arauak ezarri beharko zaizkio.

  1. atala.¿ Elkartearen kontrol demokratikoa.

  1. ¿ Kooperatibak edota Eraldaketako Nekazaritza Elkarteak ( ENE) ez diren erakundeei dagokienez, erabakitzeko ahalmena bazkide den ekoizle bakoitzaren akzio edo partizipazio kopuruaren araberakoa izango da, eta honela, 15 bazkidetik beherako elkarteetan inork ere ezingo du %40tik gora eduki; 15 eta 39 bitarteko bazkide kopurua duten elkarteetan, berriz, %33a baino gehiago eta 39 baino bazkide gehiagoko elkarteen kasuan %20a baino gehiago.

  2. ¿ Kooperatiba edo ENEei dagokienez, erabakiak hartzeaz haientzat indarrean dagoen arautegia exijituko da.

  1. atala.¿ Ekoizleen gutxiengo afiliazio aldia eta erregistroan izena eman beharra.

  1. ¿ Ekoizle bat elkarte batean gutxienez urtebete egon beharko da afiliatuta. Dena dela, 2200/96 zki.dun Araudiarekin (EE) bat etorrita programa operatiboren bat aurkeztuz gero, programa hori ezarrita dirauen bitartean programa horretatik eratorritako betebeharrei ezingo die uko egin inongo kidek, ekoizleen elkarteek horretarako baimenik eman ez badu bederen.

    Afiliazioari uko eginez gero idatziz jakinarazi beharko zaio elkarteari, beranduen jota maiatzaren 31n, eragina izango duelarik hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera. Elkartearen estatutuek uko egiteko aldi luzeagoak aurrikusi ahal izango dituzte.

  2. ¿ Halaber, elkarteko kide diren ekoizleen nekazaritza ustiategiak, Euskal Nekazaritza Ustiategien Erroldan izen emanda egon beharko dira.

  1. atala.¿ Onartua izateko eskaera eta agiriak.

    Kontseiluaren 2299/96 zki.dun Araudiaren (EE) 11. atalean aurreikusitako onarpen-erregimena eskatu nahi duten ekoizleen elkarteek, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzari 2. atalean jasotako produktu mota bat edo gehiago onar diezaien eskaria egingo diote, horretarako honako agiri hauek aurkeztu behar izango dituztelarik:

  1. ¿ Elkartea identifikatzeko datuak, izen eta helbide soziala zehazturik, eta erakundea sortu zeneko ziurtagiria, bere forma juridikoa eta identifikazio fiskalaren kodea ziurtatzeko agiriak.

  2. ¿ Ekoizleen elkarte modura onartua izan zedin, egin zuten asanblea orokorraren edo akzionista-batzordearen aktaren ziurtagiria, onarpen-eskaera zein produktu kategoriarentzat egiten den zehaztuz, eta honelako elkarteak arautzen dituen arautegia bete egingo den konpromisoaren ziurtagiria.

  3. ¿ Dagokion erakundeak begiztatutako funtzionamendu-estatutuak honakoak adieraziz:

    1. Kontseiluaren 2200/96 zki.dun Araudiaren (EE) 11. ataleko 1go azpiatalaren b) hizkian adierazten diren helburuak.

    2. Elkartutako ekoizleek onartzen dituzten betebeharrak, behinik-behin, Kontseiluaren 2200/96 zki.dun Araudiaren (EE) 11. ataleko 1go azpiatalaren c) hizkian adierazitakoak izan beharko direnak: ekoizpena ezagutzeko arauak; aurreko atalarekin bat etorriz, gutxiengo afiliazio aldiari buruzko arauak; 7. atalean ezarritakoarekin bat etorriz, merkaturatzeari buruzko arauak; eta estatistikarako datuak jaso beharra eta jasotzeko prozedura.

    3. Elkartearen kontrol demokratikorako arauei buruzko xedapenak, 10. atalean aurreikusita bezala.

    4. Ekoizleen elkartea finantzatzeko beharrezko diren kontribuzio finantzarioak egitera behartzea bertako kideak.

    5. Estatutuetan jasotako betebeharrak ez betetzeagatik leudekeen zigorrak, batik bat kontribuzio finantzarioak ordaindu ezean edota ekoizleen elkarteak ezarritako arauak bete ezean.

  4. ¿ Bazkide kopurua eta gutxiengo ekoizpen merkaturagarriaren bolumena, 8. atalarekin bat etorriz, exijitutako gutxiengoetara heldu egiten direla ziurtatzen duen agiria.

  5. ¿ Bazkideen zerrendak, bertan zehaztuz, beren ustiategiak dauden industrialdeak, lursailak, udalerriak eta probintziak. Era berean, hala balegokio, azken hiru urtetako kanpainetako bazkide bakoitzaren produktu eta ekoizpenak adieraziko dira.

  6. ¿ Egituraren deskribapena, hau da, elkartearen giza baliabideak, baliabide ekonomikoak, antolamendu eta planteamendu ekonomikoak. Hartara, aurreikusita dauzkan jarduerak burutzeko nahiz ingurugiroarekiko begirunea luketen laborantzak jar ditzaten, bere kideei beharrezko laguntza teknikoa emateko, elkarte horren jardunak, iraupenak eta eraginkortasunak zenbateraino bermatuta dauden ebaluatu ahal izango da.

  1. atala.¿ Onarpena eman eta jakinaraztea.

  1. ¿ Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzak ziurtatu egingo du, Kontseiluaren 2200/96 (EE) eta Batzordearen 412/97 Araudietan, eta honako Dekretu honetan jasotako baldintzak bete egiten direla, eta hala badagokio, ekoizleen elkarte horiek onartzen dituen Erabakia emango du eskaera egin eta hurrengo hiru hilabetetan.

  2. ¿ Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzak Europako Batzordeari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari onartu dituen elkarteak jakinaraziko dizkio. Era berean, gertatzen diren aldaketen berri ere emango die.

  1. atala.¿ Aldaketak jakinaraztea eta onarpenak kentzea.

  1. ¿ Onarpena jaso duen ekoizleen elkarteak, onarpena emateko oinarri izan diren agiri, informazio eta datuetako aldaketa ororen berri eman beharko dio Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzari.

  2. ¿ Ondorio horietarako, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzak onartuta dauden ekoizleen elkarteei, edozein momentutan eskatu ahal izango dizkie beharrezko informazio eta datu eguneratuak.

  3. ¿ Aurreko lerroaldietan aurreikusitako jarduerengatik nahiz eskatutako datuak ez emateagatik ikusiko balitz ekoizleen elkarteak dagoeneko ez dituela betetzen Elkartearen Arautegian eta honako Dekretu honetan jasotako baldintzak, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzak elkarte horiei onarpena kenduz Erabakia emango du.

  1. atala.¿ Ezarpen eremua.

  1. ¿ Atalburu honetako aginduak ondoren zehaztuta datozen ekoizleen elkarteen programa eta fondo operatiboei ezarriko zaie:

    1. 2200/96 Araudiaren (EE) 11. atalaren eta 412/97 Araudiaren arabera onartuak izan direnak, honako Dekretu honetako II. atalburuan ezarritakoarekin bat etorriz.

    2. Honako Dekretu honetako V. atalburuan ezarritakoarekin bat etorrita, 2200/96 Araudiaren (EE) 14. atalaren arabera aurre-onarpena jaso eta 2200/96 Araudiaren (EE) 11. atalagatik onarpena eskatua dutenak.

    3. Batzordearen martxoaren 3ko 411 Araudiaren (EE) 2.2 atalean aurreikusita dauden ekoizleen elkarteek osatutako elkarteak.

  2. ¿ Fondo operatibo bat sortzea eta dagokion agintariek programa operatibo bat onartzea ezinbesteko baldintza izango da, 2200/96 Araudiaren (EE) 15. eta 16. ataletan agertzen den bezala elkarteko diru laguntzak jaso nahi badira.

  1. atala.¿ Fondo operatiboa.

  1. ¿ Merkatuan benetan merkaturatutako fruta eta barazki kantitateak edo balioa kontutan harturik elkarteko ekoizleek emandako kontribuzio finantzarioekin osatuko da fondo operatiboa, edota hala balegokio, baita honako Dekretu honetako 4. atalean aurreikusitako laguntza ekonomikoarekin ere.

  2. ¿ 1go lerroaldiak aipatutako fondo operatiboa batetik, 2200/96 Araudiaren (EE) 15. ataleko 3. azpiatalean ezarritako baldintzetan eta mugen barruan merkatutik kendutakoak finantzatzeko izango da eta bestetik, organo aginpidedunak onartutako programa operatibo bat finantzatzeko.

  3. ¿ Fondo operatiboa EAEko erakunde finantzarioren batean eratu beharko da, programa operatiboa gauzatzeko, programa operatiboa kudeatzeko eta merkatutik produktuak kentzeko baino ez izango diren operazio finantzarioetarako banku-kontu baten bitartez, aurreko azpiatalean ezarritakoarekin bat etorriz.

  1. atala.¿ Programa operatiboak.

  1. ¿ Programa operatiboa agiri bakar batean aurkeztuko da eta gutxienez ondorengo edukiak izan beharko ditu:

    1. Elkartearen identifikazioa, izen eta helbide soziala, onarpena jaso edo onarpena eskatu zen eguna, jadanik onarpena badaukaten edota onartuak izatea eskatu diren produktu kategoria guztiak.

    2. Programaren iraupena.

    3. Hasierako egoeraren deskribapena, batez ere ekoizleen elkartearen ekoizpenari, merkaturatzeari eta azpiegiturari buruzkoa.

    4. Programaren helburuak, ekoizpen eta irteera komertzialak ikusitakoan. Helburuon artean 2200/96 Araudiaren (EE) 15. ataleko 4.a) azpiatalean jasota dauden helburuak ere agertu egin beharko dira.

    5. Programa ezartzekoa den urte bakoitzerako pentsatuta dauden helburuak lortzearren beharrezko izango diren ekintzak, neurriak eta baliabideak.

    6. Programaren alderdi finantzarioak, kontribuzio finantzarioen zenbatekoa eta zenbateko hori kalkulatzeko metodoak, aurreko atalean adierazitako fondo operatiboez hornitzeko xedapenak, aurrekontu orokorra eta programa ezartzekoa den urte bakoitzerako aurrekontua eta hartutako neurriak ezartzeko egutegia.

    7. Ekoizleen elkartearen konpromisoa Elkartearen arautegia betetzeko eta 411/97 Araudiaren (EE) 4.3.a) atalak aipatzen duen bezala, finantzazio bikoitza ez hartzeko.

    8. Aurreko atalak aipatu duen fondo operatiboa eratuta dagoen froga.

  2. ¿ Programa operatiboan ez dira sartu beharko bereziki:

    1. Ez gastu administratiboak ez kudeaketako gastuak, programa operatiboa gauzatzearekin lotutakoak izan ezik.

    2. Europar Batasunetik kanpo, elkarteko kideek ekoizten dituzten kantitateak.

    3. Errenta edo salneurrien osagarriak.

    4. Norbanakoen marka komertzialen publizitate kanpainak.

    5. Ekoizleen elkarteak dauzkan gainerako jarduera ekonomikoen lehiakortasuna distortsiona lezaketen ekintzak. Elkartearen gainerako jarduera ekonomikoetarako, zuzenean nahiz zeharka, onuragarriak liratekeen ekintzak, sektorearen erabilerari proportzionalki finantzatuko dira. Erakunde horren onarpena luketen produktuak.

      1. atala.¿ Programa operatiboen aldaketa.

      1. ¿ Ekoizleen elkarteek dagoeneko onartuta dauden programa operatiboetan aldaketak egon daitezela eskatu ahal izango dute. Aldaketak egitea, besteak beste, honako egoerak direla medio eskatu ahal izango dira:

        1. Aurretik jakin ezin diren egoerak direla eta.

        2. Elkarteak eta Batzordeak egindako laguntza prebisioen artean, 411/97 Araudiaren (EE) 7. ataleko 5. azpiatalaren arabera ezarrita dauden elkartearen laguntzen mugei dagokionez, diferentziak gertatzen badira.

        3. Programa operatiboa gauzatzen ari den erritmoagatik programak iraungo duen denbora luzatzea komeni bada, beti ere bost urte baino gehiago ezin izango delarik luzatu.

      2. ¿ Onartutako programan dauden gastuek %20eko muga gainditu ahal izango dute ekintza bakoitzean, baldin eta zenbateko guztiaren %5a baino gehiago gainditu ez. Hala gertatuz gero, programak aurrera jarraituko badu programa aldatzeko eskaera egin beharko da.

      1. atala.¿ Programa operatiboak eta bere aldaketak eskatzea eta onartzea.

      1. ¿ Dekretu honetako 4. atalean aurreikusita dagoen elkartearen laguntza eskatu nahiko luketen ekoizleen elkarteek, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzari programa operatiboaren proiektua onar dezan eskaera egingo dio, beranduen jota programa hasiko den aurreko urteko irailaren 15a baino lehenago, hori guztia, 1997rako «Xedapen gehigarrian» ezarritakoaren kalterik gabe.

      2. ¿ Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzak beharrezko diren neurri guztien bitartez, ziurtatu egingo du eman dioten informazioa benetakoa dela, programetako helburuak bat datozela 2200/96 Araudiaren (EE) 15. ataleko 4. azpiatalaren xedapenekin, eta programa operatiboen proiektuak ekonomikoki eta teknikoki bideragarriak direla.

      3. ¿ Hori guztia egindakoan, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzak proiektua aurkeztu den urteko abenduaren 15a baino lehenago, programa operatiboa onartzeko edo atzera botatzeko Erabakia emango du.

        Era berean, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzak, behin-betiko Erabakia eman aurretik, proiektuak aldaketak sartzea eskatu ahal izango du. Hala izanez gero, proiektuaren onarpena eskatutako aldaketak egitearen baitan egongo da.

      4. ¿ Onartutako programa operatiboen aldaketen eskaera, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzari aurkeztu beharko zaio, urte bakoitzeko irailaren 15a baino lehenago, hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera ezartzeko.

        Ziurtatzeko emandako agiriak ikusitakoan eta kontutan harturik 23. atalean ezarritako irizpideak, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzak, abenduaren 15a baino lehenago, eskatu diren aldaketak onartzeko edo atzera botatzeko Erabakia emango du.

  1. atala.¿ Aurre-onarpeneko erregimena eska dezaketen erakundeak.

  1. ¿ 2200/96 zki.dun Araudiaren (EE) 11. atalean eta honako Dekretu honetako II atalburuan ezarrita dauden baldintzak betetzen ez dituzten fruta eta barazki ekoizleen elkarteek, 2200/96 zki.dun Araudiaren (EE) 14. atalean aurreikusitako aldi baterako erregimena eskatu ahal izango dute, 2200/96 zki.dun Araudiaren (EE) 11. atalean eta honako Dekretu honetako II. atalburuan ezarrita dauden baldintzetara egokitzearren.

  1. atala.¿ Baldintzak.

    Aurreko atalean aurreikusitako elkarteek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

    II. atalburuaren 6. atalean jasota dauden forma juridikoko erakundeak izatea.

    1. Honako arloetan baldintzak betetzea: aurre-onarpena eskatu den produktu kategoriatan, elkartearen helburuetan, elkarteari datuak emateko derrigortasunean, estatutuen gutxiengo edukietan eta II atalburuan eta 2200/96 zki.dun Araudiaren (EE) 11. ataleko 1.a.), 1.b), 1.c)4, 1.d) eta 2.b) puntuetan adierazita dagoen bezala, bere jardunaren burutzapena, iraupena eta eraginkortasuna beteko diren bermean.

      6. atalaren 1go azpiatalean zehaztutako ekoizle kopuruaren erdia beste elkartzea gutxienez, inoiz ezingo delarik 5 baino gutxiago izan, eta azpiatal berean zehaztutako ekoizpen merkaturagarriaren gutxienez %50 edo gehiagoko bolumena.

      1. ataleko 2. azpiatala ezartzeko, ekoizpen merkaturagarriaren portzentaia ezin izango da izan %8a baino txikiagoa eta gutxienez 10 ekoizle izan beharko dira. VI eta VII tarteetarako ekoizleen elkarteen kasuan (oskoldun fruituak eta perretxikoak) gutxienez 5 ekoizle izan beharko dira.

        1. Onarpena aldika egiteko plana aurkeztea, onarpena jaso duen egunaz geroztik 5 urte baino gehiago ezin izango delarik luzatu.

  2. atala.¿ Onarpen-plana.

    Onarpen-planaren proiektuak honako elementuak eduki beharko ditu gutxienez:

    1. Planaren iraupena eta bere aldiak.

    2. Hasierako egoeraren deskribapena, batez ere kide diren ekoizle kopurua eta horietatik afiliatuta daudenak zehaztuz, beren ekoizpena, merkaturatzea eta daukaten azpiegitura.

    3. Planaren helburuak, horien artean derrigorrez agertu beharko direlarik, 2200/96 zki.dun Araudiaren (EE) 11. atalaren arabera onartuak izan diren ekoizleen elkarteentzako beharrezko baldintzak, askora jota onarpen-plana bukatzerako, lortzera bideratuta egongo direnak.

    4. Proposatutako helburuak lortzeko urtero burutu behar diren ekintza eta neurrien deskribapena eta horrekin batera bakoitzaren kostu/etekinaren arteko azterketa. Neurri horien artean honakoak egongo dira bereziki: 2200/96 zki.dun Araudiaren (EE) 11. ataleko 2. azpiatalaren c) eta d) hizkietakoak eta 478/97 zki.dun Araudiaren (EE) 4. ataleko 2. azpiatalean adierazitakoak.

    5. Planean aurrera eramateko beharrezko diren inbertsioetarako aurreikusten diren kostuak zehaztu beharko dira, neurrika xehatuta eta burutzapen-urte bakoitzeko mailakatuta.

  3. atala.¿ Aurre-onarpena eskatzea.

    Honako Dekretu honetako 14. atalean aurreikusitako elkarteek, 2200/96 zki.dun Araudiaren (EE) 14. ataleko aurre-onarpeneko erregimena eskatu nahi izango balute, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzari eskaera egin beharko diote, ondorengo agiriak aurkeztuz:

  1. ¿ Elkartea identifikatzeko datuak, izen eta helbide soziala zehazturik, eta erakundea sortu zeneko ziurtagiria, bere forma juridikoa eta identifikazio fiskalaren kodea ziurtatzeko agiriak.

  2. ¿ Aurre-onarpena izan zezan egin zuten asanblea orokorraren edo akzionista-batzordearen aktaren ziurtagiria, onarpen-eskaera zein produktu kategoriarentzat egiten den zehaztuz, eta erregimen hau arautzen duen arautegia bete egingo den konpromisoaren ziurtagiria.

  3. ¿ Dagokion erakundeak begiztatutako funtzionamendu-estatutuak honakoak adieraziz gutxienez:

    1. Kontseiluaren 2200/96 zki.dun Araudiaren (EE) 11. ataleko 1go azpiatalaren b) hizkian adierazten diren helburuak.

    2. Elkartutako ekoizleek onartzen dituzten betebeharrak, behinik-behin, Kontseiluaren 2200/96 zki.dun Araudiaren (EE) 11. ataleko 1go azpiatalaren c) hizkian adierazitakoak izan beharko direnak: ekoizpena ezagutzeko arauak; 11. atalarekin bat etorriz, gutxiengo afiliazio aldiari eta Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan izena emateko derrigortasunari buruzko arauak; 7. atalean ezarritakoarekin bat etorriz, merkaturatzeari buruzko arauak; eta estatistikarako datuak jaso beharra eta jasotzeko prozedura.

    3. Elkartearen kontrol demokratikorako arauei buruzko xedapenak, 10. atalean aurrikusita bezala.

    4. Ekoizleen elkartea finantzatzeko beharrezko diren kontribuzio finantzarioak egitera behartzea bertako kideak.

    5. Estatutuetan jasotako betebeharrak ez betetzeagatik leudekeen zigorrak, batik bat kontribuzio finantzarioak ordaindu ezean edota ekoizleen elkarteak ezarritako arauak bete ezean.

  4. ¿ Bazkide kopurua eta gutxiengo ekoizpen merkaturagarriaren bolumena, 8. atalarekin bat etorriz, exijitutako gutxiengoetara heldu egiten direla ziurtatzen duen agiria.

  5. ¿ Bazkideen zerrendak, bertan zehaztuz, beren ustiategiak dauden industrialdeak, lursailak, udalerriak eta probintziak. Era berean, hala balegokio, azken hiru urtetako kanpainetako bazkide bakoitzaren produktu eta ekoizpenak adieraziko dira.

  6. ¿ Onarpen-plana 16. atalaren arabera.

    .¿ Aurre-onarpena ematea, jakinaraztea eta erregistratzea.

  1. ¿ Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzak ziurtatu egingo du Kontseiluaren 2200/96 eta Batzordearen 478/97 Araudietan eta honako Dekretu honetan ezarritako baldintzak bete egiten direla, eta hala badagokio, 3 hilabeteko epean, onarpen-plana onartuz eta hala eskatu duten elkarteei aurre-onarpena emanez, Erabakia emango du.

  2. ¿ Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzak onarpen-planean aldaketak sar ditzatela eskatu ahal izango du, hartara gero plana onartzea eta ondoriz aurre-onarpena jasotzea aldaketa horien baitan geratuko delarik.

  3. ¿ Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzak Batzordeari eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari egin dituen aurre-onarpenak jakinaraziko dizkio. Era berean, gertatzen diren aldaketen berri ere emango die.

  1. atala.¿ Onarpen-plana burutzea.

  1. ¿ Onarpen-plana gauzatzeari onartzen duten hurrengo hileko lehenengo egunetik ekingo zaio.

  2. ¿ Ekoizleen elkarteek planak alda ditzatela eskatu ahal izango dute, eta horretarako beharrezko diren agiri guztiak aurkeztu beharko dituzte.

    Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzak eskatutako aldaketei buruzko erabakia emango du, eskaera egin eta hurrengo hiru hilabetetan. Epe horretan erabakirik hartu ezean, aldaketak egiteko eskaera ez onartutzat hartu beharko da.

  3. ¿ Ekoizleen elkarteak Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzari igarotako urte bakoitzeko ekitaldi kontablearen kopia bat bidali beharko dio, beranduen jota, ekitaldi kontablea itxi eta hurrengo 4 hilabeteren barruan.

  4. ¿ Nekazaritzako Elikagai politika eta Industriarako Zuzendaritzak planaren burutzapenaren bilakaera eta egoera nolakoak diren aztertuko du, askora jota onarpen-plana bukatzerakoan beteta izateko, 2200/96 Araudiaren (EE) 11. atalean eta 412/97 Araudian ezarritako balditzak. Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzak neurri zuzentzaileak hartzeko eskatzerik izango du, baldin eta konprometitu dezakeen desbideratzeren bat antzemango balu planaren burutzapenean.

  5. ¿ Onarpen-planen bat burutzen ari diren elkarteek, edozein momentutan eskatu ahal izango dute onarpen bat, 2200/96 Araudiaren (EE) 11. atalaren eta 412/97 Araudiaren (EE) arabera, eta honako Dekretu honetako II. atalburuan ezarritakoarekin bat etorriz. Era berean, eskaera hori egiten duten egunetik aurrera, programa operatibo baten proiektua aurkezteko modua izango dute, 411/97 Araudian (EE) aurreikusitako baldintzetan eta honako Dekretu honetako IV atalburuan ezarritakoarekin bat etorriz.

Lehenengoa.

Dekretu honetan aurreikusitako laguntza mota horiek Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren Agindu bidez arautuko dira, gai honi dagokion elkartearen arautegia osatuta dagoenean eta dagozkion aurrekontu prebisioak egin ondoren.

Bigarrena.

  1. ¿ Industria, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak ahalmena izango du, bere aginpideen barruan honako Dekretu honen garapen eta ezarpen xedapenak eman ditzan Agindu bidez.

  2. ¿ Era berean, eskaerak aurkezteko epeak, laguntzen zenbatekoak, laguntza hori jaso lezaketen produktuak sartzea edo kanpoan uztea, Batzordearen erabakiz aldaketak izan litzaketen gainerako kontu guztiak, Dekretu honetan jasotako funtsezko arauetan aldaketak ekarriko ez lituzketen prozedurazko eta garapenezko xedapenak, horiek guztiak eguneratzerik egongo da Industria, nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren Agindu bitartez.

    Hirugarrena.

    Honako Dekretu hau ezartzetik sortutako ondorioetarako, ECU aren aldatze tipoa urte bakoitzerako urte horretako urtarrilaren 1ean indarrean dagoena izango da.

    ALDI BATERAKO XEDAPENA

    1997an programa operatiboak aurkezteko epea 1997ko azaroaren 15ean amaituko da.

Honako Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunean.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko urriaren 14an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.