Arautegia
Inprimatu225/1997 DEKRETUA, urriaren 7koa, ekonomia-gaietarako Ordezko Batzordea sortu eta arautzen duen Dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 197
- Hurrenkera-zk.: 5150
- Xedapen-zk.: 225
- Xedapen-data: 1997/10/07
- Argitaratze-data: 1997/10/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Sailak
Deskribapenak
Testu legala
Apirilaren 15eko 249/1995 Dekretuz sortu zen ekonomia-gaietarako Ordezko Batzordea. 2. ataleko 1. idazatian erakunde horretako kideak finkatzen ziren. Une honetan komenigarritzat jotzen da berorren osakera aldatzea eta, ondorioz, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua berorretako kide izango litzateke eta Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren ordezkotza egingo luke.
Ondorioz, lehendakariordearen proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko urriaren 7an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Atal bakarra.¿ Ekonomia-gaietarako Ordezko Batzordea sortu eta arautzen duen apirilaren 25eko 249/1995 Dekretuko 2. ataleko 1. idazatia aldatu egiten da. Eta, ondorioz, honako era honetan idatzita gelditzen da:
«2. atala.¿ Osakera.
¿ Honako kide hauek izango dira ekonomia-gaietarako Ordezko Batzordea osatuko dutenak:
Jaurlaritzaren lehendakaria. Bera izango da buru.
Jaurlaritzaren lehendakariordea eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburua. Lehendakaria bileretara agertu ez dadin kasuetan, lehendakariordeak hartuko du batzordearen lehendakaritza.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua.
Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua.»
Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko urriaren 7an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Jaurlaritzaren lehendakariordea,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.