Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

204/1997 DEKRETUA, irailaren 16koa, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaketari eta funtzionamendu-erregimenari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 4929
  • Xedapen-zk.: 204
  • Xedapen-data: 1997/09/16
  • Argitaratze-data: 1997/10/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuaren 24.2 a) atalak agintzen du, kontestutik garbi ikusten bada errakuntza edo uzketa xume batzuk baino ez direla eta dagokien xedapen, egintza edo iragarpenen esanguraren aldaketa edo bestelakotzerik ez dagoela baina zuzenketa egitea komenigarri dela nahasketarik gerta ez dadin, xedapen hori argitaratzeko agindua eman zuten organoek konponduko dutela, testu guztia edo beharrezko den zatia dagozkion zuzenketekin Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian berriro argitaratzeko eskatuz.

1997ko abuztuaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 146 zenbakian argitaratutako Bigarren Hezkuntzako irakasleak eta Lanbide¿Heziketako irakasle teknikoak Berariazko Lanbide¿Heziketako espezialitateetara adskribatzeari buruzko uztailaren 1eko 162/1997 Dekretuan era horretako errakuntza nabaritu denez, horren zuzenketari ekin zaio hemen:

¿ III. eranskinean, euskerako bertsioan, (13118 orrialdea) hau dioenean:

«ANTZINAKO ESPEZIALITATEA»

hau esan behar du:

«TITULAZIO AKADEMIKOAK »

  • Eta hau dioenean:

    «ESPEZIALITATE BERRIA »

    hau esan behar du:

    «ESPEZIALITATEAK ».

    III. eranskinean, gaztelaniazko bertsioan, hau dioenean:

    «ESPECIALIDAD ANTIGUA »

    hau esan behar du:

    «TITULACIONES ACADÉMICAS».

  • Eta hau dioenean:

    «ESPECIALIDAD NUEVA »

    hau esan behar du:

    «ESPECIALIDADES »

    Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren jatorria Gizarte Zerbitzuei buruzko maiatzaren 20ko 6/1982 Legean dago; bertan, gizarte zerbitzuen alorrean diharduten erakundeen partehartzea eta zerbitzu horien erabiltzaileena bideratzen duen kontsultarako organo gisa definitzen baita.

    Kontseiluaren bilakabidea gorabeheratsua izan da: tarteka dezenteko lana egin du, tarteka funtzionamendu-arazoak izan ditu eta eraginkortasuna galdu.

    Guztiarekin ere, kontuan hartuta gizarte-zerbitzuen alorra euskal administrazio publikoek gehien garatu dutenetariko bat dela eta alor horretako jardunbideak oso aldakorrak direla, komenigarria da kontsulta-organo partehartzaile hori indartzea. Hartara, aipaturiko administrazioak hobeki egokitu ahalko dira, eta behar bezalako aurrerapenarekin, gizarte-zerbitzuen alorreko berrikuntzetara.

    Horixe bera hartu du gogoan gizarte-zerbitzuei buruzko lege berria idatzi duen legegileak, zeren eta legean Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseilua berriro aipatzen baita, eta aipatu ere indarberrituta aipatzen da.

    Gizarte Zebitzuei buruzko urriaren 18ko Legeak bere 15. atalean xedatzen duenaren arabera, Euskal Autonomi Elkarteko administrazio publikoek bermatu egingo dute herritarrek gizarte¿zerbitzuen plangintza eta ebaluazioa egiten parte hartuko dutela.

    Helburu horrekin, 16. atalean, Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseilua sortu zen, aholkularitza-organo gisa; eta 16. eta 17. ataletan, organo horren osaketa eta funtzionamenduaren ildo nagusiak ezarri ziren.

    Ondorioz, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko irailaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Helburua.

    Dekretu honen helburua Ongizaterako Euskal Kontseiluaren osaketa eta funtzioak arautzea da, Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legearen 16. eta 17. ataletan xedatutakoa kontuan hartuz.

  2. atala.¿ Atxikipena eta osaketa.

    Gizarte-zerbitzuen eskumena duen sailari atxikia egongo da Ongizaterako Euskal Kontseilua; egoitza Vitoria-Gasteizen izango du, eta hauek izango dira bere organoak:

    1. Osoko Bilkura.

    2. Batzorde iraunkorrak.

    3. Batzorde tekniko espezializatuak.

      .¿ Osoko Bilkuraren osaketa.

      1. ¿ Hauek egongo dira ordezkatuta Kontseiluaren Osoko Bilkuran: Jaurlaritza, foru aldundiak eta udalak; halaber, erakunde sindikalak, norbanako erabiltzaileen erakundeak, gizarte¿bolondresenak eta gizarte-zerbitzuen alorrean diharduten profesionalen erakundeak.

      2. ¿ Honako hauek osatzen dute Kontseiluaren Osoko Bilkura:

        1. Administrazio publikoen aldetik:

          1. ¿ Gizarte-zerbitzuen eskumena duen saileko sailburua. Lehendakari gisa arituko da.

          2. ¿ Gizarte Ongizaterako zuzendaria. Lehendakariorde gisa arituko da.

          3. ¿ Bokal bat, gizarte-zerbitzuen eskumena duen sailaren izenean. Idazkari gisa arituko da.

          4. ¿ Bokal bat, osasunaren eskumena duen sailaren izenean.

          5. ¿ Bokal bat, kontsumoaren eskumena duen sailaren izenean.

          6. ¿ Bokal bat, hezkuntzaren eskumena duen sailaren izenean.

          7. ¿ Bokal bat, etxebizitzaren eskumena duen sailaren izenean.

          8. ¿ Bokal bat, kulturaren eskumena duen sailaren izenean.

          9. ¿ Bokal bat, lanaren eskumena duen sailaren izenean.

          10. ¿ Bokal bat, emakumearen sustapenaren eskumena duen sailaren izenean.

          11. ¿ Bokal bana, hiru lurralde historikoetako foru aldundien izenean.

          12. ¿ Hiru bokal, Euskal Autonomi Elkarteko udalen izenean.

        2. Sindikatuen eta gizarte- eta profesional-erakundeen aldetik:

          1. ¿ Bokal bat, Jubilatu eta Pentsionisten Elkarte Probintzialen EAEko Federazioaren izenean.

          2. ¿ Bokal bat, Euskal Autonomi Elkarteko Minusbaliatu Fisikoen Konfederazio Koordinatzailearen izenean.

          3. ¿ Bokal bat, Adimen-urritasuna duten Pertsonen aldeko Elkarteen Euskal Federazioaren izenean ( FEVAS).

          4. ¿ Bokal bat, Gaixo Psikikoen eta Senideen Elkarteen Euskadiko Federazioaren izenean (FEDEAFES ).

          5. ¿ Bokal bat, emakumearen alorrean lan egiten duten elkarteen izenean.

          6. ¿ Bokal bat, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren izenean.

          7. ¿ Bokal bat, hiesaren alorrean lan egiten duten erakundeen izenean.

          8. ¿ Bokal bat, droga-menpetasunaren prebentzioan eta gizarteratzean lan egiten duten erakundeen izenean.

          9. ¿ Bokal bat, Etorkinak laguntzeko Euskadiko GKEen Koordinadoraren izenean.

          10. ¿ Bokal bat, gizarteratzearen alorrean lan egiten duten erakundeen izenean.

          11. ¿ Bokal bat, kontsumitzaileen elkarte edo federazioen izenean.

          12. ¿ Bokal bat, Euskal Autonomi Elkarteko gizarte-langileen elkargo ofizialen izenean.

          13. ¿ Lau bokal, sindikatuen izenean.

      3. ¿ Atal honetako 2 b) idazatiaren 5, 7, 8 eta 11 epigrafeetan aipatzen diren erakundeen lan-eremua Euskal Autonomi Elkartea izango da.

      4. atala.¿ Bokalak izendatzea.

        Honela egingo da bokalen izendapena:

        1. Jaurlaritzako sailen izenean jardungo diren bokalak, sail bakoitzeko sailburu titularrak izendatuko ditu.

        2. Foru aldundien izenean jardungo diren bokalak, aldundian aldundiko funtzionamendu-arauak baliatuz izendatuko dira.

        3. Euskal Autonomi Elkarteko udalen izenean jardungo diren bokalak, Euskal Udalen Elkarteak (EUDEL ) izendatuko ditu.

        4. Sindikatuen eta gizarte- eta profesional-erakundeen aldetik jardungo diren bokalak, erakunde horietxek izendatuko dituzte. Bokalak erakunde-talde bat ordezkatzen duenean, Gizarte Ongizaterako zuzendariak lan-eremua Euskal Autonomi Elkartea duten erakunde guztiak deituko ditu pertsona hori aukeratzeko. Deialdi hori egin eta bi hilabete baino lehen bokal hori izendatzen ez bada, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak arduratuko da izendapena egiteaz.

      5. atala.¿ Karguen iraupena.

      1. ¿ Lehengo 3.2 ataleko a) idazatian adierazitako bokalen karguen iraupena 3 urtekoa izango da, salbu eta izendapena burutu duen pertsonak edo erakundeak berariazko errebokaziorik egiten ez badu. Kasu horretan, iraunaldia betetzeko falta den denboran jardungo luke ordezkoak.

      2. ¿ Atal bereko b) idazatian adierazitako bokalen karguen iraupena, berez, 3 urtekoa izango da; hori baino lehen, ordea, erakunde izendatzaileek ordezkatu egin ditzakete bokalok. Epea bukatutakoan, bestalde, berriro izendatu ahal dira pertsona berberak.

      1. atala.¿ Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren egitekoak.

        Honako hauek dira Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren egitekoak:

        1. Aldez aurretiko eta derrigorrezko txostenak egitea ¿beti ere eskatzen direnetik hamabost egun gabe¿, gai hauei buruz:

          1. ¿ Gizarte-zerbitzuen alorreko lege-aurreproiektuak.

          2. ¿ Gizarte-zerbitzuen alorreko dekretu eta araudien proiektuak.

          3. ¿ Eremua Euskal Autonomi Elkartea duten programa eta plan orokorrak edo sektorialak.

        2. Gizarte-zerbitzuen jardunarekin zerikusia duen edozer gairi buruzko aholkularitza eta proposamen eta ekimenak aurkeztea Jaurlaritzari.

        3. Ondorengo informazioa jasotzea Jaurlaritzatik:

          1. ¿ Gizarte-zerbitzuei buruzko aurrekontu-programak, beti ere onartuak izan baino lehen.

          2. ¿ Programa eta jarduketa-plan orokorren, sektorialen edo lurraldekoen segimendua eta ebaluazioa.

          3. ¿ Aldian aldian, lege hau hausteagatik Euskal Autonomi Elkartean ezarritako zigorrak.

          4. ¿ Aldian aldian, erakunde pribatuei emandako dirulaguntzak.

        4. Urtero txosten bat egitea, Euskal Autonomi Elkarteko gizarte-zerbitzuen egoerari buruzkoa, Jaurlaritzari bidaltzeko.

        5. Gizarte-zerbitzuei buruzko 5/1996 Legearen babesean sortzen diren udal kontseiluak eta lurraldekoak sustatzea eta laguntzea.

        6. Gizarte-zerbitzuei buruzko 5/1996 Legearen babesean edo indarrean dauden legeen babesean eslei dakizkiokeen gainontzekoak.

      2. atala.¿ Batzorde Iraunkorraren egitekoak eta erregimena.

      1. ¿ Batzorde Iraunkorra delegatutako entitatea izango da eta, ondorioz, bere egitekoak eta funtzionamendu-erregimena Kontseiluaren Araudian ezarriko dira.

      2. ¿ Batzorde iraunkor sektorialak sortu ahalko dira, Kontseiluaren Osokoaren erabakiz edo araudian horrela xedatuz gero, gai zehatzak aztertzeko.

      1. atala.¿ Batzorde Iraunkorraren osaketa.

      1. ¿ Hauek osatuko dute Batzorde Iraunkor Delegatua:

        1. Kontseiluaren lehendakaria. Batzorde Iraunkorreko lehendakaria ere izango da.

        2. Kontseiluaren lehendakariordea. Batzorde Iraunkorreko lehendakaria falta denean, haren ordez jardungo du.

        3. Bokal bat aldundien izenean, aldundietako bokalen artean aukeratua.

        4. Bokal bat udalen izenean, udaletako bokalen artean aukeratua.

        5. Lau bokal sindikatuen, erabiltzaileen, gizarte-bolondresen eta profesionalen erakundeen aldetik.

      2. ¿ Batzorde iraunkor sektorialen osaketa unean-unean ezarritakoa izango da, baina beti ere paritarioa administrazio publikoetako eta Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluko ordezkarien artean.

      1. atala.¿ Batzorde tekniko espezializatuak.

        Batzorde tekniko espezializatuen eraketa, osaketa, helburuak eta funtzionamendu-arauak Kontseiluko Osokoaren eskumenekoak dira. Batzordeak iraunkorrak edo aldibaterakoak izan daitezke.

      2. atala.¿ Funtzionamendu-araudia.

        Kontseiluko Osoko Bilkurari dagokio bere funtzionamendu¿araudia gertatzea eta aldatzea, eta gizarte¿zerbitzuen eskumena duen saileko titularrak onartu beharko du.

      3. atala.¿ Bilerak deitzea.

      1. ¿ Kontseiluko Osokoa sei hilabeterik behin bilduko da gutxienez, edo lehendakariak bere kabuz horretarako deia egiten duenean edo funtzionamendu-araudiak ezarritako gorabeheraren bat gertatzen denean.

      2. ¿ Batzorde Iraunkorra eta batzorde teknikoak euren lehendakariek dei egin ondoren bilduko dira, Kontseiluko araudiak finkatzen dituen baldintzetan.

      1. atala.¿ Urteko txostena.

        Kontseiluak bere jarduketen txostena gertatu eta aurkeztu beharko du urtero gizarte-zerbitzuen eskumena duen sailaren aurrean.

      2. atala.¿ Erregimen ordeztailea.

        Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren barne¿funtzionamenduari buruz dekretu honetan nahiz barne-araudian jaso gabeko guztiaren gainean Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio-Jaundunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. idazpuruko II. II. atalburuan xedatutakoa aplikatuko da.

      3. atala.¿ Funtzionamendu-gastuak.

        Gizarte Ongizaterako Euskal Kontseiluaren funtzionamendu-gastuak ¿Osokoa, Batzorde Iraunkorra eta Batzorde Tekniko Espezializatuak¿ gizarte-zerbitzuen eskumena duen sailaren aurrekontuetako kredituen kontura izango dira.

      4. atala.¿ Dietak eta kalte-ordainak.

        Kontseilukideek eta batzorde teknikoetako kideek otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan eta indarrean dauden gainerako arauetan xedatutakoari jarraiki finkatzen diren diru-kopuruak eskura ditzakete, dieta eta kalte-ordain gisa.

        INDARGABETZE XEDAPEN BAKARRA

        Indargabetu egiten da abenduaren 15eko 393/1987 Dekretua.

Ahalmena ematen zaio Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko irailaren 16an.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte

Segurantza sailburua

RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.