Arautegia
Inprimatu180/1997 DEKRETUA, uztailaren 22koa, Batxilergoko Curriculuma onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 164
- Hurrenkera-zk.: 4387
- Xedapen-zk.: 180
- Xedapen-data: 1997/07/22
- Argitaratze-data: 1997/08/29
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Deskribapenak
Testu legala
Vitoria-Gasteizen, 1997ko uztailaren 29an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Osasun sailburua,
IÑAKI AZKUNA URRETA.
Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrekoaren, 4. atalak Hezkuntza arloan eskumenak dituzten Hezkuntza administrazioei zera agintzen die: maila, etapa, ziklo, gradu eta modalitate desberdinetarako curriculuma ezartzeko; curriculum horretan, beti ere, gutxieneko irakaskuntzak egongo dira, gaztelania ez beste hizkuntza ofiziala duten Autonomi Elkarteen kasuan, ez dute ordutegien %55 baino gehiago beharko.
Urriaren 2ko 1178/1992 Errege Dekretuaren bidez, Estatuko Gobernuak aipatu batxilergoko gutxieneko irakaskuntzak ezarri zituen, modalitate bakoitzeko guztientzako jakintzagaiak eta bereziak ezarriz eta horien oinarrizko edukiak zehaztuz. Hala ere, Errege Dekretuak berak Hezkuntza-administrazioen esku uzten du hautazko jakintzagaiak ezartzea.
Bestalde, Euskal Eskola Publikoaren Legeak eskola horren helburuak zehaztu zituen, besteak beste, curriculum-proiektuak egitearena eta garatzearena eta xede horrekin Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Jaurlaritzari irizpideak eta baldintzak arautzeko agindu zion; horiek oinarri hartuta, herri-ikastetxeek euren curriculum-proiektuak garatuko dituzte.
Apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuak, Euskal Herriko Autonomi Elkartean, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraipideak arautzen dituenak, batxilergoak ikasleen heziketa hobea ahalbidetzen duen markoa, ikasleen euren ezaugarrietara eta interesetara egokitzea eta goi-mailako ikasketetan aurrera egiteko prestakuntza espezializatua ezarri du.
Era horretan, ikasleen interesei eta beharrizanei aurre egitea, baita ikasleak batxilergoko hezkuntza-etapan sartzea ere ahalbidetzen duten curriculum aukera batzuen alde egiten da apustua. Halaber, curriculumek eskaintzen duten malgutasunak, eta ikastetxeei horiek zehazteko eskaintzen zaizkien aukerak, euretako bakoitza zentro bakoitzeko ezaugarrietara egoki dadin mesedetzen du.
Dekretu honen xede diren jakintzagai bakoitzaren curriculuma sarreran egituratua geratu da; sarrera horrek izaera orientatzailea du eta curriculumaren ikuspegi didaktikoa erakusten du baita ondoren datozenei dagozkien hiru zati ere: 1.a, helburu orokorrak, ezagupenak norbereganatzea eta jakintzagaiarekin zerikusia duten gaitasunak garatzea, besteak beste; 2.a, edukiak, gaikako blokeetan antolatuta, eta kontzeptualak, prozedurazkoak eta jarrerazkoak bereizten dira; eta azkenik, 3.a, ebaluazio irizpideak, jakintzagai bakoitzerako proposatutako edukien ikasketa-gradua baloratzea ahalbidetuko dutenak.
Gainera, curriculum berriari euskal dimentsioa gehitu zaio, era horretan, batetik, geure historiaren eta kulturaren ezagupenaren bidez, ikasleei, Euskal Herriko herritar gisa, euren kultura-identitatea aurki dezaten mesedetuz, eta bestetik, otsailaren 19ko 1/1993 Legeko, Euskal Eskola Publikoareneko, 3.2.h) atalean ezartzen denaren arabera, ikasleak euren inguru geografiko, sozioekonomiko eta kulturalean sustraitu daitezen sustatuz; behin LOGSE ak ezarritako hezkuntza sisteman derrigorrezkotzat ezarritako gutxieneko edukiek berorien ezagupena bermatu eta gero. Europar dimentsioarekin lotutako helburuak eta edukiak ere sartzen dira kultura aniztasunen ezagupenean eta errespetuan ikasleen prestakuntza osatzeko, herrien arteko lankidetzari eta solidaritateari begira.
97/1997 Dekretuko, aurretiaz aipatutako, 9. eta 10. ataletan zera zehaztu du: curriculumak hala guztientzako jakintzagaietarako eta modalitateetakoetarako nola hautazko jakintzagaietarako ezartzeko betebeharra.
Ondorioz, Euskadiko Eskola-Kontseiluaren erabakia ezagututa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko uztailaren 22an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
atala.– Esparrua eta xedea.
Dekretu honek Euskal Herriko Autonomi Elkartearen eskumenekoa den lurralde-esparruan batxilergoko jakintzagaiak emateko curriculumak onartzea du xede.
atala.– Guztientzako jakintzagaiak eta modalitatekoak.
– Batxilergoko guztientzako jakintzagaien eta modalitateetakoen curriculumak Dekretu honetako I. eta II. Eranskinean jasotakoak dira.
– Zentroak eta irakasleak, curriculum horiek zehazteko prozesuan baita bertako ikasleen baldintza berezietara egokitzean ere, eurei lotuko zaizkie, beti ere, helburuak eta ebaluazio irizpideak errespetatuz eta eduki-bloke guztiak garatuz era orekatuan.
atala.– Hautazko jakintzagaiak.
– Aurretiaz aipatutako apirilaren 29ko 97/1997 Dekretuak ezarritako hautazko jakintzagaien curriculumak, Dekretu honen III. Eranskinean jasotakoak dira.
– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hautazko jakintzagai berriak ezarri ahal izango ditu eta dagozkien curriculumak argitaratu.
– Zentroak eta irakasleak, curriculum horiek zehazteko prozesuan baita bertako ikasleen baldintza berezietara egokitzean ere eta, beti ere, curriculum horietako helburuak errespetatuz, euren edukiak eta ebaluazio irizpideak partez egokitu ahal izango dituzte ikasketa curriculumaren alderdi zehatzetara biltzeko.
– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, salbuespenez, zentroek hala eskatuta, beste hautazko jakintzagaiak emateko baimena eman dezake.
atala.– Curriculumen egokitzapenak.
Curriculumak hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei egokitzeko, zentroek, etapako helburuak errespetatuz, aipatu ikasleei dagokienean indarrean dagoen araudiaren arabera jokatuko dute.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko uztailaren 22an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Ale Gehigarri bereizian argitaratzen dira
aipaturiko eranskinak
Batxilergoaren irakasgai amankomunetako gutxieneko irakaskuntzak
Irakasgai amankomunak:
Gaztelania eta Literatura
Euskal Hizkuntza eta Literatura
Atzerriko 1. Hizkuntza
Filosofia
Gorputz Hezkuntza
Historia
Batxilergoaren irakasgaietako gutxieneko
irakaskuntzak, modalitateka
Modalitateak:
Natur Zizentziak eta Osasuna modalitatea
Matematika I
Fisika y Kimikca
Biologia y Geologia
Marrazketa Teknikoa
Lur eta Ingurugiro-Zientziak
Kimika
Biologia
Fisika
Matematika II
Humanitateak eta Gizarte-Zientziak modalitatea
Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika I
Mundu Garaikidearen Historia
Latina I y II
Artearen Historia
Ekonomia
Geografia
Grekoa
Gizarte Zientziei aplikatutako Matematika II
Ekonomia eta Enpresa-Antolamendua
Filosofiaren Historia
Teknologia modalitatea
Industri Teknologia I
Matematika I
Fisika eta Kimika
Marrazketa Teknikoa
Industri Teknologia II
Matematika II
Fisika
Elektroteknia
Mekanika
Arteak modalitatea
Marrazketa Artistikoa I-II
Marrazketa Teknikoa
Bolumena
Artearen Historia
Adiertazpen-Teknika Grafikoak eta Plastikoak
Irudia
Diseinuaren Oinarriak
Batxilergoko aukerako irakasgaien gutxieneko
irakaskuntzak
Aukerako irakasgaiak:
Modalitate guztietarako amankomunak
Atzerriko 2. Hizkuntza
Informatika
XX. mendeko Musika
Jarduera Fisikoa, Asia eta Osasuna
Literatura Garaikidea
Humanitateak eta Gizarte-Zientziak modalitatea
Zuzenbidea
Administrazio eta Kudeaketa-Prozesuak
Psikologia y Sociologia
Gizarte-Antropologia
Zientzia, Teknologia eta Gizartea
Natur-Zientziak eta Osasuna modalitatea
Giza-Fisiologia eta Anatomia
Laborategiko Teknikak
Geologia
Industri Teknologia I
Ordenadorez lagundutako Marrazketa eta Diseinua
Zientzia, Teknologia eta Gizartea
Mekanika
Teknologia modalitatea
Ordenadorez lagundutako Marrazketa eta Diseinua
Elektronika
Sistema Automatikoak
Fabrikazio Mekanikako Teknikak
Errepresentazio-Sistemak
Zientzia, Teknologia eta Gizartea
Arteak modalitatea
Estetika
Natura eta Materialak
Informatika Artearen arloan
Pinturaren Arte-Lantegia
Eskulturaren Arte-Lantegia
Zeramikaren Arte-Lantegia
Liburuaren Arte-Lantegia
Argazkilaritza-Lantegia
Kontserbazio- eta Zaharberritze-Lantegia
Errepresentazio-Sistemak
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Ikus: 97/1997 Dekretua, apirilaren 29koa, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakaskuntzaren ezarpena eta dagozkien tituluei buruzko jarraipideak arautzen dituena.
- Aldatutakoa: 6/2003 DEKRETUA, urtarrilaren 21ekoa, Batxilergoko curriculuma onartu zuen Dekretua aldatzeko dena.
- Ikus: 1/1993 LEGEA, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa.