Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

154/1997, DEKRETUA, ekainaren 24koa, Nekazaritzako Prestakuntza Zerbitzuaren Kudeaketa Mendikoi, Sa Herri­Sozietateari Atxikitzen Diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 3418
  • Xedapen-zk.: 154
  • Xedapen-data: 1997/06/24
  • Argitaratze-data: 1997/06/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Ogasun

Testu legala

1992an, Eusko Legebiltzarrak Euskal Baserrialdeko Plangintza onetsi zuen aho batez. Plan horren helburu nagusia landa¿ingurunea defendatu eta sustatzea da; eta prestakuntza da, hain zuzen ere, helburu hori lortzeko alderdi garrantzitsuenetakoa, nekazaritza eraberritzeko funtsezko zutabea baita prestakuntza.

Nekazaritza eta landa¿inguruneko prestakuntza, bera planifikatu, zuzendu eta koordinatuz, Nekazaritza Sailordetzaren jardun¿arloen barruan dago, eta nekazaritzako prestakuntza antolatu, kudeatu eta sustatzea Garapen eta Koordinaziorako zuzendariaren egitekoa da, berari esleitzen baitio Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena aldatzeko den azaroaren 12ko 225/1996 Dekretuaren seigarren atalak.

Gaur egun, nekazaritzako prestakuntza Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpeko zentro hauetan ematen da: Derioko Nekazaritza Eskola (Bizkaia), Arkauteko Nekazaritza eskola (Araba) eta Fraisoroko Nekazaritza eskola (Gipuzkoa). Hiru eskolak Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpekoak dira Garapen eta Koordinaziorako Zuzendaritzaren bitartez, zuzendaritza hori baita nekazaritzako prestakuntzaren antolamenduaren ardatz nagusia.

Nekazaritzako prestakuntzak erantzun egokia eman behar die Nekazaritzako Politika Komunaren aldaketa sakonaren ondorioz landa¿inguruan azaldu diren erronka berriei, nekazaritzako elikagaien sektoreko teknologietan eta kontsumo¿moduetan gertatu diren aldaketei eta Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrerako Legearen (LOGSE ) aplikazioari.

Horretarako, Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak beharrezkotzat hartu du prestakuntza moldatzea eskakizun berri horien arabera eta, era berean, antolamendu malguagoaz hornitzea, euskal landa¿ingurunean nekazaritzako prestakuntza sustapen enpresarialera bideratzeko modu integratuan.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak giza baliabideen prestakuntza arloan identifikatu dituen eragozpenak gainditzea da lortu nahi den helburua. Eragozpen horiek Euskal Sektore Publikoaren Epe Ertainerako Plan Ekonomikoan (1994/1997) jasotzen dira, planak esaten duenean inertziazko jokabideak eta aldaketarekiko erresistentziak galarazi edo hutsaltzen dutela beharrezko aldaketen ezarpena, eta Administrazioaren zurruntasunak eragozten duela prestakuntza zentroen eta gizarte¿ingurunearen arteko lankidetza modu berrien aplikazioa.

Halaber, Euskal Autonomi Elkarteko 1997 urteko aurrekontu orokorren Legearen xedapen gehigarrietariko hamabigarrenak eskuespena ematen dio Jaurlaritzaren Kontseiluari nekazaritzako prestakuntzako zerbitzuen kudeaketa esleitzeko Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxikitako erakunde administraziozkoei, baldin eta zerbitzu horiek sail horren menpekoak badira.

Egoera hori planteaturik, eta Administrazioak eraginkortasunez eta hiritarren zerbitzuan jardun behar duelako printzipioan oinarrituta,sail honen ustez egokiena da nekazaritzako prestakuntza arautu eta arautu gabearen zerbitzuaren kudeaketa Mendikoi, SA herri¿sozietateari atxikitzea, Euskal Autonomi Elkartean lehen adierazitako helburuak lortzeko nekazaritzako prestakuntzari dagokionez.

Ondorioz, Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko ekainaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Mendikoi, SA herri¿sozietateari atxikitzen zaio urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuaren ondorioz Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren menpekoa den nekazaritzako prestakuntza zerbitzuaren kudeaketa, Euskal Autonomi Elkarteko 1997 urteko aurrekontu orokorren Legearen xedapen gehigarrietariko hamabigarrenarekin bat etorriz, eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak berarentzat gordetzen ditu urtarrilaren 31ko 81/1995 Dekretuaren 24. atalak esleitzen dizkion eginkizunak.

    Herri-ikastegiei buruzko arauekin bat etorriz emango da orain atxikitzen den nekazaritzako lanbide¿heziketako irakaskuntza.

  2. atala.¿ Dekretu honen arabera Mendikoi, SA herri¿sozietateari egiten zaion atxikipenaren ondorioz, Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzazko Errege Dekretuaren 44. atala aplikatuko zaio nekazaritzako prestakuntzari atxikitako lan¿itunpeko langileriari.

  3. atala.¿ 1.¿ Mendikoi, SA herri sozietatea gauza izan dadin atxikitzen zaion zerbitzua kudeatzeko, Eusko Jaurlaritzak herri¿sozietatearen esku jarriko du, zerbitzuaren atxikipenak dirauen bitartean, jarraian aipatuko diren lokalak, erabiliak izan daitezen:

    • Derioko Nekazaritza Eskola.

    • Arkauteko Nekazaritza Eskola.

    • Fraisoroko Nekazaritza Eskola.

      1. ¿ Atal honen 1. idazatian aipatutako lokalak Mendikoi, SA herri¿sozietatearen esku jarri baino lehen, Garapen eta Koordinaziorako Zuzendaritzak emate¿akta egingo du, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren eskumenak ezertan urratu gabe, eta akta horretan aipaturiko lokaletan dauden altzari eta elementu guztien inbentario zehatza jasoko da, herri¿sozietateak behar bezala artatu behar baititu altzari eta elementuok, eta, halakorik galdu edo hondatuz gero, bere kontura jarri behar baitu berria.

      2. ¿ Zerbitzuaren atxikipenak eta aurreko idazatian aipatutako instalazioen erabilpenak dirauten bitartean, Mendikoi, SA herri¿sozietatea behartuta dago instalazio horiek behar bezala mantentzera eta horretarako behar diren obra guztiak egitera, aldez aurretik obren egitasmoa Garapen eta Koordinaziorako Zuzendaritzari aurkeztu ondoren, berak onets dezan, hori guztia Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren eskumenak ezertan urratu gabe.

      3. atala.¿ 1.¿ Mendikoi, SA herri¿sozietateak aukera izango du, dekretu honen 1. atalean bildutako zerbitzu eta eginkizunen kudeatzailea baita, zerbitzu eta eginkizun horiek burutzeko behar diren instalazioak sustatu eta eraikitzeko, edota egun dauden eta 2. atalaren 1. idazatian aipatzen diren instalazioen egokitzapena sustatu eta burutzeko.

      1. ¿ Aipaturiko herri¿sozietate kudeatzaileak idatziko ditu 2. atalean adierazitako instalazioetako obretarako eta ekipamendu¿hornikuntzetarako egitasmoak, beti ere arlo honetan aplikatzekoak diren arauak zorroztasunez betez. Egitasmo horiek egindakoan, Garapen eta Koordinaziorako Zuzendaritzari aurkeztuko zaizkio, berak onets ditzan, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren eskumenak ezertan urratu gabe.

      2. ¿ Sozietateak egingo du, halaber, ekipamenduaren eta instalazioetako burutzapen¿obren kontratazioa, publizitate eta lehiaren printzipioen arabera, maiatzaren 18ko 13/1995 Legearen xedapen gehigarriak ezarri bezala, aplikatzekoa den legeria zibil eta merkataritzako legeriaren arabera eta Garapen eta Koordinaziorako Zuzendaritzak onetsitako egitasmoaren arabera.

      3. ¿ Atal honetan adierazitako instalazioak egokitu, aldatu edo hobetzeko obrak amaitutakoan, obra horien amaieraren berri emango dio Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari, Euskal Autonomi Elkartearen Ondasun eta Eskubideen Inbentario Orokorra eguneratzeko.

        Eraikin berriak eginez gero, behin obrak amaitu ondoren, beraien berri emango dio Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari, Jabetza Erregistroan inskribatzeko.

      4. atala.¿ 1.¿ Mendikoi, SA herri¿sozietateak kiebra jo eta/edo ordainketak etenez gero, dekretu honen arabera atxikitako nekazaritzako prestakuntza zerbitzu osoa berehala itzuliko zaio Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari.

      1. ¿ Mendikoi, SAk herri¿sozietate izateari utziko balio, dekretu honen arabera atxikitako nekazaritzako prestakuntza zerbitzu osoa berehala itzuliko litzaioke Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari.

      1. atala.¿ Nekazaritzako prestakuntzako zerbitzuaren kudeaketa Industri, Nekazaritza eta Arrantza Sailari itzuliz gero, zerbitzu hori Mendikoi, SAri esleitzearen ondorioz herri¿sozietate horri atxikitzen zaizkion Administrazioko langileak, baldin eta zerbitzuaren itzulketa gauzatzen denean Mendikoi, SAn jarraitzen badute lanean, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrera itzuliko dira indarreko lan¿arauek ezartzen dituzten baldintzetan.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko ekainaren 24an.

Lehendakariordea,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JAVIER RETEGUI AYASTUY.