Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

140/1997 DEKRETUA, 1997 ekainaren 17koa, Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen dituena Euskal Autonomi Elkartearen eremuan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 3580
  • Xedapen-zk.: 140
  • Xedapen-data: 1997/06/17
  • Argitaratze-data: 1997/07/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herrizaingoa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

CEP OTXARTAGA LHI ORTUELLA Zona Minera / Meatzaldea

IES ORTUELLA BHI ORTUELLA Zona Minera / Meatzaldea

CEP OTXANDIO LHI OTXANDIODuranguesado / Durangaldea

CEP PLENTZIA LHI PLENTZIAMargen Derecha / Eskuinaldea

IES URIBE KOSTA-J.OIARBIDE BHI PLENTZIAMargen Derecha / Eskuinaldea

CEP ANTONIO TRUEBA LHI PORTUGALETEMargen Izquierda / Ezkerraldea

CEP GABRIEL CELAYA LHI PORTUGALETEMargen Izquierda / Ezkerraldea

CEP KANPAZAR LHI PORTUGALETEMargen Izquierda / Ezkerraldea

CEP MAESTRO ZUBELDIA LHI PORTUGALETEMargen Izquierda / Ezkerraldea

CEP RUPERTO MEDINA LHI PORTUGALETEMargen Izquierda / Ezkerraldea

CEP VIRGEN DE LA GUIA LHI PORTUGALETEMargen Izquierda / Ezkerraldea

EPA PORTUGALETE HHI PORTUGALETEMargen Izquierda / Ezkerraldea

IES BALLONTI BHI PORTUGALETEMargen Izquierda / Ezkerraldea

IES JUAN ANTONIO ZUNZUNEGUI BHI PORTUGALETEMargen Izquierda / Ezkerraldea

IES REPELEGA BHI PORTUGALETEMargen Izquierda / Ezkerraldea

CEP FERMIN REPARAZ LHI SANTURTZIMargen Izquierda / Ezkerraldea

CEP ITXASOKO AMA LHI SANTURTZIMargen Izquierda / Ezkerraldea

CEP LAS VIÑAS LHI SANTURTZIMargen Izquierda / Ezkerraldea

CEP MTRA. EMILIA ZUZA BRUN LHI SANTURTZIMargen Izquierda / Ezkerraldea

CEP SAN JUAN DE ROMPEOLAS LHI SANTURTZIMargen Izquierda / Ezkerraldea

CEP SERANTES LHI SANTURTZIMargen Izquierda / Ezkerraldea

EPA SANTURTZI HHI SANTURTZIMargen Izquierda / Ezkerraldea

IES KANTAURI- AXULAR BHI SANTURTZIMargen Izquierda / Ezkerraldea

IES SAN JORGE BHI SANTURTZIMargen Izquierda / Ezkerraldea

CEP ALBIZ LHI SESTAOMargen Izquierda / Ezkerraldea

CEP ANTONIO TRUEBA LHI SESTAOMargen Izquierda / Ezkerraldea

CENTRO / IKASTETXEA MUNICIPIO / UDALERRIA CIRCUNSC / BILGUNEA.

CEP KUETO LHI SESTAOMargen Izquierda / Ezkerraldea

CEP LAS LLANAS LHI SESTAOMargen Izquierda / Ezkerraldea

CEP VISTA ALEGRE LHI SESTAOMargen Izquierda / Ezkerraldea

EPA SESTAO HHI SESTAOMargen Izquierda / Ezkerraldea

IES ANGELA FIGUERA BHI SESTAOMargen Izquierda / Ezkerraldea

IES SATURNINO DE LA PEÑA BHI SESTAOMargen Izquierda / Ezkerraldea

CEP GORONDAGANE LHI SONDIKA Txorierri-Mungia

CEP ZIPIRIÑE-IBERRE LHI SOPELANAMargen Derecha / Eskuinaldea

IES SOPELANA BHI SOPELANAMargen Derecha / Eskuinaldea

EEI LA BALUGA HHE SOPUERTAEncartaciones / Enkartazioak

CEP JOSE SIERRA LHI TRUCIOS-TURTZIOZEncartaciones / Enkartazioak

CEP UGAO LHI UGAO-MIRABALLESNervión / Nerbioi

CEP ELORTZA LHI URDULIZMargen Derecha / Eskuinaldea

IES SAN S. DEL VALLE-N.SRA. DE BEGOÑA BHI VALLE DE TRÁPAGA-ORTUELLA Zona Minera / Meatzaldea

CEP LA ARBOLEDA LHI VALLE DE TRÁPAGA-TRAPAGARAN Zona Minera / Meatzaldea

CEP LA ESCONTRILLA LHI VALLE DE TRÁPAGA-TRAPAGARAN Zona Minera / Meatzaldea

CEP SAN GABRIEL LHI VALLE DE TRÁPAGA-TRAPAGARAN Zona Minera / Meatzaldea

EPA VALLE DE TRAPAGA HHI VALLE DE TRÁPAGA-TRAPAGARAN Zona Minera / Meatzaldea

CEP ZALDIBAR LHI ZALDIBARDuranguesado / Durangaldea

CEP IBAIGUREN LHI ZALLAEncartaciones / Enkartazioak

CEP MIMETIZ LHI ZALLAEncartaciones / Enkartazioak

EPA ZALLA HHI ZALLAEncartaciones / Enkartazioak

IES ZALLA BHI ZALLAEncartaciones / Enkartazioak

CEP ZAMUDIO LHI ZAMUDIO Txorierri-Mungia

CEP JUAN RAMON AZPIRI IKASTOLA LHI ZARATAMONervión / Nerbioi

CEP ZARATAMO LHI ZARATAMONervión / Nerbioi

CEP ZEANURI LHI ZEANURI Arratia

CEP ZUBIALDE LHI ZEBERIO Arratia

Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak arautzen dituen azaroaren 10eko 4/1995 Legeak, Autonomi Estatutuaren 10.38 atalean ezarritako eskumenaren barruan onartutakoak, 5.d eta 20.1 atalen bidez eskumena ematen dio Jaurlaritzari jendaurreko ikuskizunak eta jolas jardueren ordutegi orokorra arauz zehazteko, honako hauek kontuan izanik: zein ikuskizun edo jarduera mota den, zein garaitan edo urteko zein sasoitan egiten den eta laneguna, jaiegun bezpera edo jaieguna den.

Era berean, behin suposamenduak eta prozedura ezarri ondoren, 20. atal horren 2. idazatian ezarri denez, udalek ahalmena izango dute ordutegi bereziak baimentzeko herriko jaietan, jaiegun berezietan edo arrazoi turistikoak kontuan hartuz.

Aniztasun hori beharrezkoa da tokian tokiko berezitasunetara egokitzeko, baina homogeneotasun, koherentzia eta oreka irizpide global batean sartu behar da Euskal Autonomi Elkarteko ezaugarri sozial, juridiko eta ekonomikoak kontuan hartuz. Era berean, saihestu egin beharko dira interesen gatazka ekar dezaketen jarduerak eta bidezkoak diren jolas eta dibertimenduzko jardueren berezko zentzua hutsaldu dezaketenak.

Bestalde, gizarte harremanen eta ohituren dinamika ez dator beti bat beste herritar batzuen atseden beharrizanekin, hori dela eta, Administrazioak zenbait muga jarri behar izaten ditu elakarbizita eta gizarte bakea bermatzeko, aisialdi jarduerak (guztiz bidezkoak) eta herritar guztiei zor zaien errespetua bateratuz.

Azkenik, lehenago araudiak ezartzean jasotako esperientziak dioskunez, komenigarria da ordutegi eta jarduera talde ondo bereiztuak ezartzea, horrela, jarduera horien zaintza eta kontrol egokia egin ahal izateko.

Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenz, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko ekainaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala .¿ Helburua.

    Dekretu honen helburua da Euskal Autonomi Elkartearen eremuan jendaurreko ikuskizun eta jolas jardueren ordutegiak arautzea, bai eta jarduera horien beste alderdi batzuk ere, ordutegiekin zerikusia dutenak hain zuzen.

  2. atala.¿ Ostalaritza eta jendaurreko ikuskizunen lokalak.

    Ostalaritza eta jendaurreko ikuskizunen lokal edo instalazio iraunkorrek, ondoko zerrendan agertzen direnek hain zuzen ere, honako ordutegi orokorra izango dute zarratzeko orduari dagokionez, beti ere establezimenduen udal lizentzietan ezarritako jardueren arabera, eta zergari dagokionez deklaratutako jarduera alde batera utzita:

  1. taldea.¿ Berariaz adin txikikoentzat baimendutako lokal eta instalazioak, edo, sukaldaritza jarduera izan barik, alkoholik gabeko edariak eta janariak emateko baimena dutenak, esaterako:

    • Gazteentzako dantzalekuak eta diskotekak, dastalekuak, izozkidendak, txokolategiak, txurrodendak, kruasandendak, te aretoak eta asimilagarriak ............... 22:30etan.

  2. taldea.¿ Alkoholdun edariak emateko baimena duten lokal eta instalazioak edo sukaldaritza jarduerak egiteko baimena dutenak, esaterako:

    • Tabernak, ardandegiak, barrak, kafe-barrak, snack-ak, jatetxeak, erretegiak, kafetegiak, autozerbitzuak, janari-etxeak, txokoak, elkarte gastronomikoak, sagardotegiak eta asimilagarriak ................... 00:30etan.

  3. taldea.¿ Dantzarako pista izan barik, jarduera berezi gisa, musika izateko baimena duten lokalak eta instalazioak, esaterako:

    • Taberna bereziak, whiskytegiak, klub-ak, bar amerikarrak, pub-ak, disko-barrak, karaokeak eta asimilagarriak ................ 02:00etan.

  4. taldea.¿ Dantzarako pista eta guzti musika izateko baimena duten lokal eta instalazioak edo ikuskizunak egiteko baimena dutenak, esaterako:

    • Dantzalekuak, diskotekak, kafe-antzokiak, ikuskizundun jatetxeak eta asimilagarriak .............04:00etan.

      1. atala.¿ Jokorako lokalak.

      1. Jokorako lokal edo instalazioak zarratzeko ordutegi orokorra hauxe izango da:

      1. taldea.¿ Jolas aretoak: ........................ 22:30etan.

      2. taldea.¿ Joko aretoak: .........................00:30etan.

      3. taldea.¿ Bingo aretoak:....................... 03:00etan.

      4. taldea.¿ Jokorako kasinoak: ............... 04:00etan.

      1. Dekretu honetan ezarritakoarekin bat etorriz, jolas aretoen ordutegia zabaltzeko baimena emanez gero, denbora tarte gehigarri horretan, adin-nagusikoak bakarrik sartu ahal izango dira, eta kanpoaldean ondo ikusteko moduan errotulo bat jarri beharko da hori adieraziz.

      2. Atal honetan aipatutako jokorako lokal eta instalazioen ordutegian berauen zerbitzu osagarriak sartzen dira. Lokal edo instalazio horiek zabaltzeko orduak jokoari dagokion sektoreko araudian ezarriko dira.

      1. atala.¿ Behin-behineko instalazioak.

      1. atalean azaldutako jardueraren bat garatzen duten behin-behineko instalazio edo egituretan, iraunkorretarako finkatu den erregimen berbera aplikatuko da, dagokien udal lizentzian eman zaien jardueraren arabera.

  5. atala.¿ Beste jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduera batzuk.

  1. ¿ Indarreko legeriaren arabera, baimen administratiboa behar duten jendaurreko ikuskizun eta jolas jardueren hasiera eta amaiera orduak, baimen erabakian zehaztuko dira.

  2. ¿ Dena den, 4/95 Legearen 16. ataleko 2. zenbakiko a, b eta c hizkietan ezarritakoarekin bat etorriz, baimen administratiboa behar duten jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduerak amaitzeko ordua 02:00ak izango dira, dekretu honen 7. atalean xedatutakoaren kalterik gabe.

  1. atala.¿ Ordutegien publizitatea.

    Dekretu honen 2. eta 3. ataletan zehaztutako lokaletan, hain zuzen ere, dagokien establezimendu lizentziaren babespean egon eta geroko baimen administratiboa behar ez dutenetan, irekitzeko eta ixteko orduei buruzko informazioak agertu beharko du: ikusteko moduan, euskarri zurrunean, gutxienez 25 cm. x 14 cm.ko neurriak dituela eta dekretu honen I eranskinean dagoen ereduaren arabera egina.

    .¿ Ordutegi berezien erregimen orokorra.

  1. ¿ Lokal eta instalazioak zarratzeko orduei eta dekretu honetan azaldutako beste ikuskizun edo jarduera batzuen amaiera orduei dagokienez:

    1. Ordu bat beranduago zarratuko dira ostiral, larunbat eta jaiegun bezperetan.

    2. Ordu erdi beranduago ekainaren 1etik irailaren 30era.

    3. Dekretu honen 12. atalean ezarritakoaren kalterik gabe, ordu bi beranduago kasu hauetan:

      • Udal bakoitzeko zaindariaren jaietan. Ondorio hauetarako, zaindariaren jaitzat hartuko dira udal bakoitzak bere udal mugartean ofizialki ezarritakoak.

      • Aste Santuko ostegunetik astelehenera, Ihauterietako ostegunetik asteartera eta, Gabonetan, abenduaren 21etik urtarrilaren 6ra.

      • Azoka, sariketa, erakusketa edo antzekoak daudenean, baldin eta udalak berak edo Autonomi Elkarteko organo eskudunak interes turistikodun gisa kalifikatu baditu; hori guztia, egun zehatz batzuetan eta urte bakoitzeko hamar egunean gehienez ere.

  2. ¿ Ordutegien luzapen orokorrak, atal honetako aurreko idazatietan aipatutakoak, metagarriak izango dira.

    .¿ Ikuskizun eta jardueren amaiera eta jendea kanporatzea.

  1. Zarratzeko ordua heltzean, dekretu honen 2, 4 eta 5. ataletan aipatutako lokal eta instalazioetan ez da bezerorik izango, eta bertan lokaleko langileak eta txukuntze eta garbiketa lanetan daudenak egon ahal izango dira.

  1. atalean aipatutako lokaletan, berauontzat ezarri den zarratzeko ordutik aurrera, jolas aretoetan eta joko aretoetan jokorako makina eta aparatu guztiek funtzionamendutik kanpo egon beharko dute. Bingo aretoetan eta jokorako kasinoetan, ezin izango da bingo partidarik edo kasinoetan baimendutako jokorik egin eta, hala badagokio, joko makinek zerbitzutik kanpo egon beharko dute.

    Horiek zarratzeko, titularrek kontsumizioak emateari uzteko, ikuskizunak bukatzeko eta musika, jokorako makina eta aparatuak, bideoak edo antzerako makinak amatatzeko ordua finkatu ahal izango dute.

  1. Dekretu honen 5. atalean zehaztutako ikuskizun eta jolas jardueren kasuan, baldin eta lokal zarratuetan egiten badira, baimen erabakian bertan ezarriko da bukatu ostean jendea kanporatzeko epea, ikuskizun edo jolas jarduerarako baimendutako gehienezko aforoaren arabera.

  1. atala.¿ Derrigorrez ixteko epeak eta murrizketak.

  1. Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak ezin izango dira hasi 06:00ak baino lehenago, baldin eta sektoreko araudiek ez badute beste ordutegi bat ezarri.

  2. Dekretu honen 2. ataleko 3 eta 4. taldeetan azaldutako lokal edo jardueren kasuan, ixteko edo amaitzeko orduaren eta zabaltzeko edo hasteko orduaren artean gutxienez sei orduk igaro beharko dute.

  3. Dena den, debekatuta daude musika ekipo edo aparatuen funtzionamendua, ikuskizunak, dantzarako pistak edo antzekoak 09:00ak baino lehenago.

  1. atala.¿ Edariak hartzea lokalen kanpoaldean.

  1. Udal bakoitzak bere udal ordenantzetan edo terraza edo antzekoentzat emandako lizentzietan ezar litzakeen muga nagusiagoen kalterik gabe, debekatuta dago lokalen kanpoaldean edariak hartzea 22:00etatik aurrera, dekretu honen 7. atalean ezarritakoaren kalterik gabe.

  2. Horretarako, kontsumitzaile edo erabiltzaileek izan dezaketen erantzukizuna alde batera utzita, lokaletako titularrek, aipatutako ordutik aurrera, galarazi egin beharko dute bezeroek lokaletik kontsumizioak ateratzea, izan ere, Jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduerak arautzen dituen azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 34 eta 33. atalak hausteagatik zigortu ahal izango dira.

  1. atala.¿ Eusko Jaurlaritzaren ahalemena ordutegi bereziak ezartzeko.

    Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak dekretu honetan ezarritako ordutegien erregimen orokorra zabaltzea baimendu ahal izango du, honako kasuetan eta dagokion erabaki administratiboan ezarritako mugekin:

  1. Hirigunetik kanpo edo errepideetan dauden lokal edo instalazioak.

  2. Aireportuetan, portuetan, tren eta autobus geltokietan edo antzeko lekuetan dauden lokal edo instalazioak, bai eta batez ere gaueko edo goizaldeko ordutegiak dituzten bidaiari edo langileei zerbitzua emateko lokal edo instalazioak ere.

  3. Jokorako jarduerak eta zenbait ikuskizun, jarduera edo gertakari, baldin eta berauon ezaugarri berezi edo apartekoak direla eta, ordutegi berezia izatea justifika badaiteke.

    .¿ Udalen ahalmenak ordutegi bereziak ezartzeko.

    7.1.c atalean azaldutako kasuetan, udal agintariek bertan ezarritako ordutegi berezia murriztu edo zabaldu ahal izango dute.

  1. Ordutegi bereziaren erregimena dagokion udalak argitaratu beharko du, beronen eremua eta egunak zehaztuz, bai eta, hala badagokio, ordutegi horrek izan litzakeen mugak ere.

  2. Udal agintariek lokalen kanpoaldean terrazak edo antzekoak jartzeko lizentzia bereziak eman dituzten kasuetan, udalak berak instalazio horietarako ezarri dituen ixteko ordutegiak bete beharko dira. Kasu guztietan dekretu honetan ezarritako mugen barruan egon beharko dute eta beste batzuei eragozpenik sortu gabe.

  1. atala.¿ Prozedura administratiboa.

  1. Dekretu honen 11 eta 12. ataletan bildutako baimenetarako prozedura laburtua izango da eta jardueren, enpresa elkarteen edo udalen titularrek eskatu ahal izango dute.

  2. Ordutegia zabaltzeko eskaria egin eta hamar egun baliodun igaro ondoren, eskudun Administrazioak ez badu erabakirik eman, baimena eman dela ulertuko da. Hori guztia, Adminsitrazio horrek espedientea osatzeko egin ditzakeen errekerimenduen kalterik gabe.

  3. Ordutegiak zabaltzeko edo ordutegi bereziak baimentzeko beharrezkoa izango da hirugarren batzuei eragozpenak ez sortzea, ez eta osasun publikoari edo herritarren segurtasunari ere.

  4. Ikuskapena eta kontrola egiteko xedez, ordutegiak zabaldu edo murriztuz gero edo ordutegi bereziak ezarriz gero, dagokion Administrazioak, ordutegi horiek indarrean sartu baino lehen, gorabehera horiek jakinarazi egin beharko dizkie udalerrian herritarren segurtasun arloan eskumenak dituzten agintari polizialei.

  1. atala.¿ Ikuskapena, kontrola eta zigor erregimena.

  1. ¿ 4/1995 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, dekretu honetan araututako jardueren ordutegiei dagokienez, ikuskapen eta kontrolaren eskumena, bai eta zigorrak jartzekoa ere, lizentziak eta baimenak emateko eskumena duen Administrazioarena izango da, Eusko Jaurlaritzari dagozkion eta lege horren 38. ataleko 2 eta 5. idazatietan ezarri diren ahalmenen kalterik gabe.

  2. ¿ Arlo honetan egindako arau-hausteak, goian aipatutako 4/1995 Legearen 34.g atalean arau-hauste arin gisa tipifikatutakoak, berrehun mila pezatarainoko isuna jarriz zigortu ahal izango dira.

  3. ¿ Urtebete baino lehenago beste arau-hauste bat eginez gero, aipatutako legearen 33.n atalean ezarritakoarekin bat etorriz, larri gisa tipifikatuko da, eta honako zigorrak izango ditu: berrehun mila eta bat pezetatik bost milioi pezetarainoko isuna, jarduera edo jarduerak etetea gehienez ere urtebetean, lokala ixtea gehienez ere urtebetean eta jarduera hori egiteko desgaikuntza gehienez ere sei hilabetean. Zigor horiek modu alternatiboan aplikatu ahal izango dira edo metagarriak izan daitezke.

    ALDIBATERAKO XEDAPENA

    Jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduerak arautzen dituen azaroaren 10eko 4/1995 Legearen eranskinean bildutako eta dekretu honetan azaltzen ez diren jendaurreko ikuskizun eta jardueren ordutegia berariaz arautzen ez den bitartean, berauok ixteko ordua dekretuaren 5. atalean agindutakora egokituko da.

    INDARGABETZE XEDAPENA

    Herrizaingo sailburuak 1988ko otsailaren 11n eta 1993ko uztailaren 16an jendaurreko ikuskizun eta jolas jardueretara zuzendutako lokal eta establezimenduak irekitzeko eta ixteko orduak ezarriz emandako aginduak indargabetuta geratu dira, bai eta dekretu honetan adierazitakoaren aurka dauden xedapen guztiak ere, baldin eta maila berekoak edo beheragokoak badira.

AGENTEAREN ZK. AGENTEAREN ZK.: IKUSKAPENA EGITEKO ADMINISTRAZIO AGINPIDEDUNAK IZENDADUTAKO PERTSONA

N.º DE AGENTE:N.º DE AGENTE:EDO ERAKUNDEAREN IDENTIFIKAZIOA

IDENTIFICACIÓN DE PERSONA O ENTIDAD HABILITADA POR LA ADMINISTRACIÓN

COMPETENTE PARA LA INSPECCIÓN:

IZENA / NOMBRE:TALDEA / GRUPO:MAILA / CATEGORÍA:

KALEA / CALLE: UDALERRIA / MUNICIPIO :

LURRALDE HISTORIKOA / TERRITORIO HISTÓRICO : TELEFONOA / TELÉFONO:

AGERLIARRA / COMPARECIENTEJABEA / TITULAR

IZENA / NOMBRE:IZENA / NOMBRE:

ABIZENAK / APELLIDOS: ABIZENAK / APELLIDOS

KALEA / CALLE: KALEA / CALLE:

UDALERRIA / MUNICIPIO: UDALERRIA / MUNICIPIO:

LURRALDE HISTORIKOA / TERRITORIO HISTÓRICO: LURRALDE HISTORIKOA / TERRITORIO HISTÓRICO:

IFK EDO NAN / CIF O DNI: IFK EDO NAN / CIF O DNI:

TELEFONOA / TELÉFONO: TELEFONOA / TELÉFONO:

LEGEGINTZA: 140/1997 DEKRETUA, ekainaren 17koa. 4/1995 LEGEA, azaroaren 10ekoa.

LEGISLACIÓN: DECRETO 140 /1997, de 17 de junio. LEY 4/1995 de 10 de noviembre

Makinarik martxan: BAI/EZ - Máquinas en funcionamiento: SI/NO

Mota / Tipo (A, B, C): Modeloa / Modelo: Serie zk. / N.º de serie:

Baimena zk. / N.º Permiso:Enpresa operatzailea / Empresa operadora:

Ikus-entzunezko ekiporik martxan: BAI/EZ - Equipo audiovisual en funcionamiento: SI/NO

Marka / Marca:Modeloa / Modelo: Serie zk. / N.º de serie:

Ikuskapeneko unean, ____ orduetan eta ____ minutuetan, lokala irekita zegoen eta barruan ____ pertsona zeuden eta bezero berrien sartzea onartzen zen: BAI/EZ eta edariak saltzen ziren: BAI/EZ.

Bere taldea kontutan hartuz, lokalak ____ etarako itxita egon behar zuela ere azpimarratzen da.

En el momento de la inspección, a las ____ horas y ____ minutos, el local se encontraba abierto y en el interior del mismo había ____ personas y SI/NO se permitía el acceso de nuevos clientes y SI/NO se expedían consumiciones.

Se reseña así mismo, que la hora de cierre del mencionado local atendiendo a su grupo, debería haber sido a las _____ horas.

Agente n Administrazio aginpidedunak izendatutako pertsona edo erakunde n edota interesdunaren n Oharrak:

Observaciones del agente n persona habilitada por administración competente n y/o interesado n

izpta.: administrazio aginpidedunak

izpta: agentearen zk.: izpta.: agentearen zk.: izendatutako pertsona edo erakundea izpta.: interesduna

fdo:: agente n.º: fdo.: agente n.º: fdo:: persona o entidad habilitada fdo: interesado

por la administración competente

OHARRA / NOTA: AKTA HONEN BERRI INTERESDUNARI JAKITERA EMAN BEHARKO ZAIO (4/95 LEGEAREN 25.4 ATALA) / ESTA ACTA DEBERÁ NOTIFICARSE AL INTERESADO (ART. 25.4 DE LA LEY 4/95).

ADMINISTRAZIOARENTZAKO ALEA/ EJEMPLAR PARA LA ADMINISTRACIÓN - INTERESDUNARENTZAKO ALEA / EJEMPLAR PARA EL INTERESADO.