Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

132/1997 DEKRETUA, ekainaren 10ekoa, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena bigarrenez aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Ekonomia, Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 3165
  • Xedapen-zk.: 132
  • Xedapen-data: 1997/06/10
  • Argitaratze-data: 1997/06/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

  1. Campuseko Gerenteordeen ordez, Kontabilitate eta Aurrekontuen Gerenteordea.

  1. – Idazkaria: Idazkari gisa, boza bai baina boturik gabe, Kontratazio eta Erosketen Zerbitzuko Teknikari Letratu bat arituko da. Kanpoan edo eritasunaren kasuan, mahaikide Aholkulari Juridikoak hartuko du iharduera, bere funtzioa 2. puntuan, 3 eta hurrengoak, biltzen delarik, edo aztertzen ari den espedientearen edozein arduradun funtzionarik, Kontratazio-Atalari atxekia bada.

  2. – Mahaikideak:

  1. – UPV / EHU ko Gerentea.

  2. – Campuseko gerentordeetako edozein, kontratuaren helburuaren arabera.

  3. – Kontratazio eta Erosketen Zerbitzu-Burua, berori Kontratazio-Mahaiko Aholkulari Juridiko gisa arituko dena. Kanpoan egon eta eritasun-kasuan, honen ordez, Mahaikide Idazkariak eginen du, honelakoetan boz eta botu izango dituelarik.

  4. – Barne Kontrolerako Zerbitzuari atxekiriko Teknikaria, Mahaikide Artekari gisa arituko dena.

  5. – Kontratazio-organoak Erabaki espresuaren bidez hala xedatuko lukeenean, bi mahaikide gehiago izendatu ahal izango ditu, UPV / EHUko hiru Campusetako Ikastegi, Sail eta Funtzio-Unitateei atxekiriko Arduradunen artean aukeraturik.

Batzorde hauen osaketa Unibertsitate-Elkarteko kideek edo Kontratazio-Mahaiak egoki leritzokeen beste edozein pertsonalak osatuko dituzte. Azken kasu honetan, pertsona hauek Euskal Herriko Administrazio Publiko ezberdinetako edozeinekin luketen lotura errespetatu beharko da.

Prebentzio-Zerbitzuen Araudia, Lan-Arriskuen Prebentzioari buruzko azaroaren 8ko 31/1995 Legeko 6.1 atalean ezarritakoa aplikatu eta garatzeko prestatutakoa, onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuko 17. atalean ezarri dira entitate espezializatuek, enpresaz kanpoko prebentzio-zerbitzu bezala iharduteko, bete behar dituzten baldintzak. Baldintza horietako bat, atal horretako e) idazatian ezarritakoaren arabera, Lan–Administrazioaren kreditazioa jasotzea da.

Horrela, bada, Errege Dekretuko IV. atalburuan entitate horiek kreditatzeko prozedura arautu da. Prebentzio sistemen kontu–ikuskaritza egin nahi duten entitate espezializatuek ere (V. atalburua) kreditatze-prozedura hori bete behar dute, bai eta bazkide diren enpresentzat prebentzio-zerbitzuei dagozkien eginkizunak betetzen dituzten Gizarte Segurantzako Laneko Istripuen eta Eritasunen Mutuen kontu-ikuskaritza egin nahi dutenek ere (22. atala).

Ildo horretatik, 39/1977 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera, zein komunitate autonomotan dituzten beren instalazio nagusiak entitate horiek, komunitate hartako lan-agintaritza eskudunak izango ditu, bai entitate horiek kreditatu eta ikuskatzeko ahalmenak, bai entitate horiek baimendu eta gero inskribatzeko erregistro bat sortzekoa.

Ahalmen horiek gauzatu ahal izateko, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena arautzen duen otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuko 18. atala aldatu beharra dago (dekretu hori maiatzaren 14ko 107/1996 Dekretuaren bidez aldatuta dago lehendik ere), urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan lan-agintaritzaren ahalmen berriei buruz ezarritakoari egokitzeko.

Ondorioz, Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak proposaturik, lehendakariaren oniritziaz eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko ekainaren 10ean egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, hauxe

Atal bakarra.– Justizi, Ekonomi, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta egitekoena arautzen duen otsailaren 7ko 141/1995 Dekretuko 18. atalari u) idazatia gehitu zaio. Honako hau idatzi da idazati horretan:

«u) Prebentzio-Zerbitzuen Araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera eta OSALANi emandako aginpideak kaltetu gabe, Lan-Agintaritzari dagozkion eginkizunak betetzea.»

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1997ko ekainaren 10ean.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.

Justizi, Ekonomi, Lan eta

Gizarte Segurantza sailburua,

RAMÓN JÁUREGUI ATONDO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.