Arautegia
Inprimatu131/1997 DEKRETUA, 1997ko ekainaren 3koa, hondoko Dekretu hauek aldatzen dituena: gehienbat babes ofizialpeko etxebizitzak sustatzeko den lurrari dagozkionetan, babesgarriak izan daitezkeen ekintzak sustatzeari buruzkoa den Dekretua; etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezkoa den Dekretua; etxebizitza arloko finantza neurriei buruzkoa den Dekretua eta hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruzkoa den Dekretua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 106
- Hurrenkera-zk.: 2983
- Xedapen-zk.: 131
- Xedapen-data: 1997/06/03
- Argitaratze-data: 1997/06/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia
Testu legala
Eusko Jaurlaritzak, uztailaren 30eko 211/1996, 212/1996, 213/1996 eta 214/1996 Dekretuen bidez honako hauei buruzko arau-esparrua arautu zuen: gehienbat babes ofizialpeko etxebizitzak sustatzeko den lurrari dagozkionetan, babesgarriak izan daitezkeen ekintzak sustatzeari, etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezkoari, etxebizitza arloko finantza neurriei eta hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei.
Xedapen horiek martxoaren 12ko 48/1996 Dekretuak zehazten zuen inguruan eman ziren, hain zuzen, etxebizitza eta lur arloan, babesgarri izan daitezkeen egintzei dagokienez, kreditu-erakundeek eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interesak ezartzen zituena.
Azken dekretu hau, etxebizitza eta lur arloan, babesgarri izan daitezkeen egintzei dagokienez, kreditu-erakundeek eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes-tasak ezartzen dituen ekainaren 3ko 128/1997 Dekretuak baliogabetu duenez eta Dekretu honek ezartzen duen interes-tasa aurrekoarena baino txikiagoa denez, bidezko da finantza neurriei buruzko aipatutako dekretuak aldatzea, neurri horien onuradunengan kasuan kasuko finantza hobekuntzek ondorioak izan ditzaten.
Era berean, Dekretu honen bidez, arestian aipatutako Dekretuetan jasotzen diren zenbait alde aldatzen dira, etxebizitzen errenta eta babes ofizialeko etxebizitzen sustaketarako lehentasunez den lurra eskuratu eta urbanizatzea bezalako egiterapide babesgarri zenbait sustatzekotan. Halaber, araudia ezartzean izandako esperentziari atxikiz, hobetu daitezkeen zenbait alde ere aldatu nahi da.
Ondorioz, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko ekainaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauxe.
Lehenengo atala.
Uztailaren 30eko 211/1996 Dekretuaren, gehienbat babes ofizialpeko etxebizitzak sustatzeko den lurrari dagozkionetan, babesgarriak izan daitezkeen ekintzak sustatzeari buruzkoa, 4.2 atalean azpiatal berria erasten da, hauxe hain zuzen:
«e) Lurra erosi eta berehala urbanizatzeko finantzaketa denez, sustatzaileak berariaz hartuko du bere gain aurreko d) azpiatalean aipatutako betekizunak bete direla egiaztatzeko, bai eta jardueraren bidegarritasun tekniko eta urbanistikoari buruzko justifikazio memoria berria ere aurkezteko konpromesua. Memorian Dekretu honen 1. ataleko 2. azpiatalean jasotakoari egokitzen zaiola justifikatuko da, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren eta sustatzaile onuradunaren arteko kasuan kasuko Lankidetza-Hitzarmena izenpetzen denetik urte bateko epearen barruan gehienez ere».
Bigarren atala.
– Gehienbat babes ofizialpeko etxebizitzak sustatzeko den lurrari dagozkionetan, babesgarriak izan daitezkeen ekintzak sustatzeari buruzko uztailaren 30eko 211/1996 Dekretuaren 7. ataleko izenburua aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«7. atala.– Zuzeneko dirulaguntzak.»
– Gehienbat babes ofizialpeko etxebizitzak sustatzeko den lurrari dagozkionetan, babesgarriak izan daitezkeen ekintzak sustatzeari buruzko uztailaren 30eko 211/1996 Dekretuaren 7. ataleko lehenengo azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«1.– Eusko Jaurlaritzak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bitartez, laguntzak emango ditu mailegu kualifikatuek eta obraren egiaztapenetarako deskontu-bideek sortutako interes-tasetarako, tasa hori, beti ere benetako tasatzat joko dena, kasuan bakoitzean onuradunei ezarritakoa izateko adinean.
Interes-tasak subsidiatzeko sistema honako honen araberakoa izango da:
Onuradunak tronkoa eta interesak amortizatzeko seihilekoak, amortizazio frantsesaren sistemaz (amortizazio aurrerakorra interes mugaeguneratuekin) kalkulatuko dira, kasuan kasuan subsidiatutako interes-tasan eta seihileko ordainketa konstanteekin.
Horrela kalkulatutako seihilekoa bi osagai gehitzetik sortzen da: aldian sortutako interesen ordainketa, batetik, eta jasotako maileguaren zati baten amortizazio aurrerakorra, bestetik.
Aldi bakoitzerako finantza erakundeentzako interesak, amortizatu gabe dagoen kapitalaren gainean (kapital bizia) zehaztuko dira, aldi bakoitzean indarrean dagoen interes-tasaren arabera.
Eusko Jaurlaritzak interesak subsidiatzea honetantxe etzango da: kreditu-erakunde bakoitzari ordaintzean seihileko likidazio-epe bakoitzean hitzarmenaren araberako tasan (lehenengo urteko hasierako tasa tinkoa edo urtero aztergarri den tasa aldakorra) amortizatu gabe dagoen kapitalak sortutako interesen eta onuradunari benetako tasa subsidiatuan likidatutako interesen arteko aldea.
Obren egiaztapenetarako deskontu-bideen kasuan, egin beharrekoa gauza bera da emandako finantzaketagatik, interesen seihileko likidazioekin, bideak irauten duen bitartean, ez direla inolaz ere «tiron» deritzon erako deskontuak edo interesen aurreko deskontua egingo».
– Gehienbat babes ofizialpeko etxebizitzak sustatzeko den lurrari dagozkionetan, babesgarriak izan daitezkeen ekintzak sustatzeari buruzko uztailaren 30eko 211/1996 Dekretuaren 7. ataleko bigarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«2.– Honako hau izango da interes-tasa lagundua, beti ere efektibotzat joko dena:
Dekretu honen 1. ataleko a), b) eta c) lerroaldeetan jasotako kasuetan: 100eko 3ko interes garbia urteko.
Dekretu honen 1. ataleko d) lerroaldean jasotako kasuan: 100eko 5eko interes garbia urteko, maileguaren lehenengo lau urteetan zehar. Bosgarren urtetik aurrera ezestu egingo da laguntza».
– Gehienbat babes ofizialpeko etxebizitzak sustatzeko den lurrari dagozkionetan, babesgarriak izan daitezkeen ekintzak sustatzeari buruzko uztailaren 30eko 211/1996 Dekretuaren 7. ataleko hirugarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«3.– Eusko Jaurlaritzak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bidez, dirulaguntza emango dio Dekretu honen 1. ataleko a), b) eta c) lerroaldeetan jasotako babesgarriak izan daitezkeen ekintzen sustatzaileari, jarduera osoaren kostuaren %5eraino izan daitekeena».
Dirulaguntzaren ordainketa honelaxe egingo da:
Dekretu honen 1. ataleko a) lerroaldean jasotako kasuan, erregistroaren egiaztagiria aurkeztean, babesgarria izan daitekeen ekintzaren sustatzaileak lurraren titulartasuna erasoko duena.
Dekretu honen 1. ataleko b) lerroaldean jasotako kasuan, obra burutu deneko egiatagiria aurkeztean.
Dekretu honen 1. ataleko c) lerroaldean jasotako kasuan, ordainketa proportzionaliki egingo da, aurreko bi lerroaldeetan aipatzen diren agiriak aurkeztean».
Hirugarren atala.
Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 3. ataleko bosgarren azpiataleko laugarren parrafoa aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«Muga hori gainditzeak, zatika ordainduko den prezioaren interesa gorantz aldatzea edo interesen subsidiazioa beherantz aldatzea ekarriko du mailegu kualifikatuei dagozkienetan, diru-sarreren batazbestekoak profesioarteko gutxienezko soldaten batazbestekoa 4 aldiz gainditu ez dezanaren baldintzapean, benetako interesa urtean 100eko 5 izanik».
Laugarren atala.
Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 7. ataleko bigarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«2.– Zatikako ordainketa hori, interesdun mailegutzat hartuko da, 100eko 4koa izango da urteko benetako interesa, hogei urtetarakoa eta hileko kuota iraunkorrezkoa izango dela gehienezko amortizazio epea.»
Bosgarren atala.
– Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 12. ataleko lehenengo azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«1.– Eusko Jaurlaritzak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bitartez, laguntzak emango ditu mailegu kualifikatuek eta obraren egiaztapenetarako deskontu-bideek sortutako interes-tasetarako, tasa hori, beti ere benetako tasatzat joko dena, kasuan bakoitzean onuradunei ezarritakoa izateko adinean.
Interes-tasak subsidiatzeko sistema honako honen araberakoa izango da:
Onuradunak tronkoa eta interesak amortizatzeko seihilekoak, amortizazio frantsesaren sistemaz (amortizazio aurrerakorra interes mugaeguneratuekin) kalkulatuko dira, kasuan kasuan subsidiatutako interes-tasan eta seihileko ordainketa konstanteekin.
Horrela kalkulatutako seihilekoa bi osagai gehitzetik sortzen da: aldian sortutako interesen ordainketa, batetik, eta jasotako maileguaren zati baten amortizazio aurrerakorra, bestetik.
Aldi bakoitzerako finantza erakundeentzako interesak, amortizatu gabe dagoen kapitalaren gainean (kapital bizia) zehaztuko dira, aldi bakoitzean indarrean dagoen interes-tasaren arabera.
Eusko Jaurlaritzak interesak subsidiatzea honetantxe etzango da: kreditu-erakunde bakoitzari ordaintzean seihileko likidazio-epe bakoitzean hitzarmenaren araberako tasan (lehenengo urteko hasierako tasa tinkoa edo urtero aztergarri den tasa aldakorra) amortizatu gabe dagoen kapitalak sortutako interesen eta onuradunari benetako tasa subsidiatuan likidatutako interesen arteko aldea.
Obren egiaztapenetarako deskontu-bideen kasuan, egin beharrekoa gauza bera da emandako finantzaketagatik, interesen seihileko likidazioekin, bideak irauten duen bitartean, ez direla inolaz ere «tiron» deritzon erako deskontuak edo interesen aurreko deskontua egingo».
– Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 12. ataleko bigarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«2.– Hitzarmen bidez erregimen pribatupean sustatutako eta berri-berritan eskuratzen diren etxebizitza sozial eta eraskinen erosleentzako interes-tasa lagundua, beti ere benetakotzat hartuko dena, 100eko 4ko interes benetakoa urteko izango da.
Interes-tasen laguntza atxikitako eta ez atxikitako eraskinei ere hedatuko zaie, beti ere eroslea sustaketa bereko etxebizitzarena ere izanez gero, azken kasu horretan.
Interes-tasaren laguntza maileguaren gabezia-aldira ere hedatuko da, onuradunak gabezia horretaz baliatzen bada».
– Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 12. ataleko hirugarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«3.– Jabari, gozamen edo azalera eskubidean emateko diren etxebizitza sozialen sustatzaileentzako interes-tasa lagundua, 100eko 4koa izango da, eta errentan emateko diren etxebizitza sozialen sustatzaileentzako, 100eko 3ko interes benetakoa urteko izango da».
Seigarren atala.
– Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 13. ataleko lehenengo azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«1.– Honako dirulaguntza hauek eman ahal izango dizkio Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, aurretik egindako azterlan ekonomikoaren arabera, hitzarmen bidezko etxebizitza sozialen sustatzaileari:
Lurren erosketa eta hirigintza-kosteen 100etik 100ekoraino, kontzeptu horiek direla medio, sustatzaileak egindako gastuen konpentsaziotarako eta babes ofizialeko etxebizitzei buruz indarrean dauden legeetan ezartzen diren mugen barruan. Dena dela diru-laguntza hau, babes ofizialeko etxebizitzen sustapena lehen-helburu izanezko lurrei buruz, arau autonomikoetan eta foraletan ezarri daitezen dirulaguntzekin bateragarri izango da dirulaguntza hau; hala ere, arau honetan finkatzen denaren arabera emandako mailegu kualifikatuaren heinean, gutxituko da diru-zenbatekoa.
Sorospen teknikoaren goste osoaren 100eko 100ekorainoko dirulaguntza. Honako hau hartzen da sorospen teknikotzat: eraikuntza-egitasmoa idaztea eta obren zuzendaritza.
Publizitate, abal, finantzaketa gastu eta sustapen gastuen koste osoaren 100ko 10era artekoa, kooperatibaren kudeaketaren gastuak barne, horiek egotea gerta dadinean.
Espeziezko laguntzez ordezkatu ahal izango dira dirulaguntzak, adibidez, dohan lurra emanez, Dekretu honetan eta izenpetu dadin hitzarmenean ezar dadinaren arabera».
– Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 13. ataleko bosgarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«5.– Etxebizitzak errentan ematekoak baldin badira, behin-behineko kalifikapenean etxebizitzak saltzeko diren kasuetan agertu behar zen gehienezko salmenta-prezioaren 100ko 15eko zenbatekoa emango dio hitzarmen-bidezko erregimen pribatupeko sustatzaileari Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak.
Dirulaguntza gainontzeko dirulaguntzekin batera ordainduko da eta, sustatzaileak hala eskatuta, denboraz aurreko eskuraketa egingo da sustaketaren behin-behineko kalifikazioa lortu ondoren, burutu den obraren egiaztagiriak aurkeztean «.
Zazpigarren atala.
Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 17. ataleko 5. azpiatala ezabatu egin da.
Zortzigarren atala.
Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzezko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 37. ataleko b) azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«b) Jubilatua izatea eta gutxienez 60 urte edukitzea eta/edo elbarritua izatea egiaztatzea.»
Bederatzigarren atala.
Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 2. ataleko laugarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«4.– Aparkalekuaren azalera erabilgarri konputagarria, 30 metro karratukoa izango da gehienez ere.
Halere, norberaren sarbide eta erabilpena duten garajeen azalera erabilgarria ez da gehienez ere 20 metro karratukoa baino handiagoa izango.»
Hamargarren atala.
– Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 4. ataleko hirugarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«3.– Etxebizitza erabiliei atxikita dauden trastategien azalera erabilgarri konputagarria, atxikita daudeneko etxebizitzari dagokion azaleraren %15 izango da gehienez ere.
Eraiki berri diren etxebizitzei atxikita dauden trastategien azalera erabilgarri konputagarria, atxikita daudeneko etxebizitzari dagokion azaleraren %15 izango da gehienez ere.»
– Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 4. ataleko laugarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«4.– Etxebizitza erabiliei atxikita dauden aparkalekuaren azalera erabilgarri konputagarria, 30 metro karratukoa izango da gehienez ere. Halere, norberaren sarbide eta erabilpena duten garajearen azalera erabilgarri konputagarria ez da 20 metro karratukoa baino handiagoa izango gehienez ere.
Eraiki berri diren etxebizitzei atxikita dauden aparkalekuaren azalera erabilgarria, 30 metro karratukoa izango da gehienez ere. Halere, norberaren sarbide eta erabilpena duten garajearen azalera erabilgarria ez da 20 metro karratukoa baino handiagoa izango gehienez ere.»
Hamaikagarren atala.
– Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 5. ataleko lehenengo azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«1.– Dekretu honetan agindutakoa betetzeko, babespeko alogeran emateko den etxebizitzaren erosletzat, gutxienez bost urteko eperako errentan emateko den etxebizitzaren jabetza lortzen duten pertsona fisiko zein juridikoak hartuko dira. Bost urteko lotze-epe hori etxebizitzaren erosketa notario-eskrituran aurkezten denetik aurrera hasiko da.»
– Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 5. ataleko bigarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«2.– Ondorio berberetarako, babespeko alogeratzat, etxebizitzen jabeak diren pertsona fisiko zein juridikoek gutxienez bost urteko epean zehar etxebizitzen alogera erregimenean merkatuan jartzeko egindako jarduerak hartuko dira. Bost urteko lotze-epe hori lehenengo alogera-kontratua onesten denetik aurrera hasiko da.»
– Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 5. ataleko laugarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«4.– Dekretu honetan agindutakoa betetzeko, atal honetako lehenengo bi idazatietan aipatutako jarduerak ez dira babesgarritzat joko, hauetatik eratorritako alogera kontratuek, bost urteko epe hori baino lehen maisterrek jabetza eskuratzea ekar dezaketen klausulak jasotzen badituzte.»
– Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 5. ataleko bosgarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«5.– Etxebizitzak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordazkaritzetan horretarako eratu den Erregistroan erroldatu beharko dira, eta horretan hauexek idatzi beharko dira: egindako alogera kontratuak, hauen luzapenak eta aipatutako bost urteko epe horretan zehar etxebizitzetan gerta daitezkeen gorabehera juridiko guztiak.»
Hamabigarren atala.
Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 8. ataleko hirugarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«3.– Kasuan kasuko kreditu-erakundeak emaniko mailegua ez ordaintzeak eragin ditzakeen bahitura-gauzatzeak salbu, zuzeneko diru-laguntzak erdietsi dituzten etxebizitzak ezingo dira inola ere osoan edo zati batean uzpenean eman bizidunen artean laguntza emandakotik bost urteko epean, dagokion mailegu kualifikatua notario-eskrituran aurkeztu edo mailegu hori gauzatzen ez bada, dirulaguntza jaso denetik harik eta Autonomi Elkarteko Administrazioari itzuli arte jasoriko dirutza guztia eta indarrean egoniko atzerapen-interesaren arabera jasoz geroztik sortu diren interesak. Azken kasu honek baimendutako mailegua ezestea ekarriko du.
Alokatzeko diren babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeari dagokionez, zuzeneko diru-laguntzen eta sortaraziriko interesen itzulketa, erabilpen-aldaketa hamar urte igaro baino lehen gertatzen denean egingo da, behin betiko kalifikazioa onartu denetik kontatzen hasita.
Alokatzeko diren etxebizitzak erosteko eta babespeko alogeren kasuei dagokienez, zuzeneko diru-laguntzen eta sortaraziriko interesen itzulketa, erabilpen-aldaketa bost urte igaro baino lehen gertatzen denean egingo da, honako hauetatik kontatzen hasita:
Salerosketaren notario-eskritura ematen denetik, lehenengo kasuan.
Lehenengo alogera-kontratua onesten denetik, bigarren kasuan.
Era berean, alokatzeko diren etxebizitzak erosteko eta babespeko alogeren kasuei dagokienez, zuzeneko diru-laguntza zuzenen itzulketa egingo da, etxebizitza aipatutako bost urteko epearen barruan urte bateko aldian zehar errentan eman gabe dagoenean.»
Hamahirugarren atala.
Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 9. ataleko 5. azpiatala ezabatu egin da.
Hamalaugarren atala.
– Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 15. ataleko lehenengo azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«1.– Eusko Jaurlaritzak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bitartez, laguntzak emango ditu mailegu kualifikatuek eta obraren egiaztapenetarako deskontu-bideek sortutako interes-tasetarako, tasa hori, beti ere benetako tasatzat joko dena, kasuan bakoitzean onuradunei ezarritakoa izateko adinean.
Interes-tasak subsidiatzeko sistema honako honen araberakoa izango da:
Onuradunak tronkoa eta interesak amortizatzeko seihilekoak, amortizazio frantsesaren sistemaz (amortizazio aurrerakorra interes mugaeguneratuekin) kalkulatuko dira, kasuan kasuan subsidiatutako interes-tasan eta seihileko ordainketa konstanteekin.
Horrela kalkulatutako seihilekoa bi osagai gehitzetik sortzen da: aldian sortutako interesen ordainketa, batetik, eta jasotako maileguaren zati baten amortizazio aurrerakorra, bestetik.
Aldi bakoitzerako finantza erakundeentzako interesak, amortizatu gabe dagoen kapitalaren gainean (kapital bizia) zehaztuko dira, aldi bakoitzean indarrean dagoen interes-tasaren arabera.
Eusko Jaurlaritzak interesak subsidiatzea honetantxe etzango da: kreditu-erakunde bakoitzari ordaintzean seihileko likidazio-epe bakoitzean hitzarmenaren araberako tasan (lehenengo urteko hasierako tasa tinkoa edo urtero aztergarri den tasa aldakorra) amortizatu gabe dagoen kapitalak sortutako interesen eta onuradunari benetako tasa subsidiatuan likidatutako interesen arteko aldea.
Obren egiaztapenetarako deskontu-bideen kasuan, egin beharrekoa gauza bera da emandako finantzaketagatik, interesen seihileko likidazioekin, bideak irauten duen bitartean, ez direla inolaz ere «tiron» deritzon erako deskontuak edo interesen aurreko deskontua egingo».
– Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 15. ataleko hirugarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«3.– Erosleen interes-tasa lagundua, beti ere benetakotzathartuko dena eta, Dekretu honen 3. atalak ezarritakoaren arabera, diru-sarrera neurtuen zenbatekoa kontuan izanik ezarriko dena, ondokoa izango da:
Etxebizitza-jabetza lehenengoz eskuratzeko egitamu berezian sarturiko onuradunak: 100eko 4ko interes benetakoa urteko.
Lanbide arteko gutxienezko soldataren 2,5 bider arteko diru-sarrera egiaztatuak dituzten onuradunak: 100eko 4ko interes garbia urteko.
Lanbide arteko gutxienezko soldataren 3,5, bider arteko diru-sarrera neurtuak dituzten onuradunak: 100eko 5eko interes garbia urteko.
Interes-tasaren laguntza maileguaren gabezia-aldira ere hedatuko da, onuradunak gabezia horretaz baliatzen bada.»
– Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 15. ataleko laugarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«4.– Alokatzeko diren babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileentzako eta errentan emateko diren etxebizitzen erosleentzako interes-tasa lagundua, 100eko 5eko interes garbia urteko izango da. Laguntza hori gorde egingo da, berarizko maileguetan gabealdian zein amortizazio epean zehar eta obraren egiaztapenetarako deskontu-bideen kasuan indarraldi osoan zehar, baldin eta etxebizitzen xedea mantentzen bada eta Dekretu honen 8.2 atalean jarririko baldintzak betetzen badira. Osterantzean, laguntza aurretiaz baliogabetuko da, kaltetu gabe horregatik 8.3 atalean jasoriko laguntzak itzultzeari buruz xedatzen dena.
Babespeko alogeran emateko den etxebizitza erosteko kasuan, ordea, interes-tasa lagundua % 3koa izango da, beti ere onuradunak maisterrek ordaindu beharreko gehienezko errentarako orohar etxebizitza sozialen errentarako ezarritakoa finkatzea aukeratu badu.»
Hamabosgarren atala
Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 16. atala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«1.– Eusko Jaurlaritzak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bidez, dirulaguntza emango dio errentan emateko diren babes ofizialeko etxebizitzen eragileari, behin-behineko kalifikazioan agertu behar zen salmentarako gehienezko prezioaren %10eko zenbatekoa, alegia, etxebizitzen helburua saltzea bazen. Sustatzaileak hala eskatuta, dirulaguntza aurretiaz jasotzeko, behin betiko kalifikazioa lortutakoan eta burutu den obraren ziurtagiriak aurkeztean ordainduko da.
– Era berean, babespeko errentan emateko den etxebizitzaren erosleari etxebizitzaren salmentarako gehienezko prezioaren %10eko dirulaguntza emango zaio, Dekretu honen 9. atalean xedatutakoaren arabera kalkulatuta bera, onesteko aurkeztutako salerosketa-kontratua gauzatzen denean. Kontratu horretan erosleak bost urteko epean zehar etxebizitza errentan emateko hartu duen konpromesua erasota egon beharko da.
Dirulaguntza etxebizitzaren salmentarako gehienezko prezioaren %15erainokoa izan ahalko da, beti ere onuradunak maisterrek ordaindu beharreko gehienezko errentarako orohar etxebizitza sozialen errentarako ezarritakoa finkatzea aukeratu badu. Kasu honetan, etxebizitzaren salmentarako gehienezko prezioa, etxebizitza sozialen finantza-bide eta araubideari buruzko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 2.4 atalean ezarritakoaren arabera kalkulatuko da, onesteko aurkeztutako salerosketa-kontratua gauzatzen denean.
Dirulaguntza hori, lehenengo alogera-kontratua onesteko aurkeztu ondoren jasoko da, egin den salerosketa notario-eskrituran aurkezten denetik hiru hileko epearen barruan gehienez ere.
– Babespeko errentan emateko diren etxebizitzak merkatuan jartzeko kasuan, etxebizitzaren errolda titularrari etxebizitzaren salmentarako gehienezko prezioaren %4ko dirulaguntza emango dio Eusko Jaurlaritzak, Dekretu honen 9. atalean xedatutakoaren arabera kalkulatuta bera, lehenengo alogera-kontratua gauzatzen denean. Dirulaguntza ez da inolaz ere 500.000 PTA.koa baino handiagoa izango.
Dirulaguntza etxebizitzaren salmentarako gehienezko prezioaren %8rainokoa izan ahalko da, beti ere onuradunak maisterrek ordaindu beharreko gehienezko errentarako orohar etxebizitza sozialen errentarako ezarritakoa finkatzea aukeratu badu. Kasu honetan, etxebizitzaren salmentarako gehienezko prezioa, uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuaren 2.4 atalean ezarritakoaren arabera ere kalkulatuko da.
Dirulaguntza hori Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko dagokion Lurralde Ordezkaritzak lehenengo alogera-kontratua onetsi ondoren jasoko da.»
Hamaseigarren atala.
Etxebizitza arloko finantza neurriei buruzko uztailaren 30eko 213/1996 Dekretuaren 19. ataleko lehenengo azpiataleko azken lerroaldea aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«Emakida-agirian, berariaz eta derrigorrezko klausula gisa, etxebizitzaren erosleak gutxienez bost urtetan zehar errentan emateko hartutako konpromesua eraso beharko da».
Hamazazpigarren atala.
– Hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuaren 26. ataleko lehenengo azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«1.– Eusko Jaurlaritzak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bitartez, laguntzak emango ditu mailegu kualifikatuek eta obraren egiaztapenetarako deskontu-bideek sortutako interes-tasetarako, tasa hori, beti ere benetako tasatzat joko dena, kasuan bakoitzean onuradunei ezarritakoa izateko adinean.
Interes-tasak subsidiatzeko sistema honako honen araberakoa izango da:
Onuradunak tronkoa eta interesak amortizatzeko seihilekoak, amortizazio frantsesaren sistemaz (amortizazio aurrerakorra interes mugaeguneratuekin) kalkulatuko dira, kasuan kasuan subsidiatutako interes-tasan eta seihileko ordainketa konstanteekin.
Horrela kalkulatutako seihilekoa bi osagai gehitzetik sortzen da: aldian sortutako interesen ordainketa, batetik, eta jasotako maileguaren zati baten amortizazio aurrerakorra, bestetik.
Aldi bakoitzerako finantza erakundeentzako interesak, amortizatu gabe dagoen kapitalaren gainean (kapital bizia) zehaztuko dira, aldi bakoitzean indarrean dagoen interes-tasaren arabera.
Eusko Jaurlaritzak interesak subsidiatzea honetantxe etzango da: kreditu-erakunde bakoitzari ordaintzean seihileko likidazio-epe bakoitzean hitzarmenaren araberako tasan (lehenengo urteko hasierako tasa tinkoa edo urtero aztergarri den tasa aldakorra) amortizatu gabe dagoen kapitalak sortutako interesen eta onuradunari benetako tasa subsidiatuan likidatutako interesen arteko aldea.
Obren egiaztapenetarako deskontu-bideen kasuan, egin beharrekoa gauza bera da emandako finantzaketagatik, interesen seihileko likidazioekin, bideak irauten duen bitartean, ez direla inolaz ere «tiron» deritzon erako deskontuak edo interesen aurreko deskontua egingo».
– Hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuaren 26. ataleko bigarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«2.– Honako hau izango da subsiatutako interes-tasa:
Birgaikuntzaren titularraren urteko ponderatutako dirusarrera lanbidearteko gutxienezko soldata 2,5 bider baino handiagoa ez denetan, beti ere egin beharreko obrak egitura edo eraikitzearen aldetiko egokipenerako edo etxebizitzen bizigaitasun baldintzen egokipenerako edo elbarriek erabiltzeko egokipenerako partidak jasoz gero, Dekretu honetako 3. ataleko 3, 4 eta 6. azpiataletan ezarritakoaren arabera: urteko interes efektiboaren 100eko 4.
Birgaikuntzaren titularraren urteko ponderatutako dirusarrera lanbidearteko gutxienezko soldata 3,5 bider baino handiagoa ez denetan: urteko interes efektiboaren 100eko 5.
Amortizazio aldirako adierazitako termino berberetan hedatuko da subsidiazio gabezia-aldira».
– Hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuaren 26. ataleko laugarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«4.– Pertsona fisikoek merkataritzarako lokaletan burutzen dituzten Osoko Birgaikuntzako babestutako jarduerak finantzatzeko kualifikatutako maileguen interes-tasen subsidiazioa, bertan burutzen dituzten edo burutuko dituzten ekintza edo negozioen arabera interes nagusiko ekintza edo negozioen katalogoan 1. edo 2. kategoria jasoa dutenen kasuan, subsidiatutako interes-tasa urteko interes efektiboaren 100eko 5 izan dadineko eran ezarriko da».
Hamazortazigarren atala.
– Hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuaren 31. ataleko hirugarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«3.– Eusko Jaurlaritzak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bitartez, subisidiatu egingo dizkie interes-tasak sustatzaileei ondorioz ateratzen den maileguaren interes-tasa honako hau izan dadin mailegu-hartzailearentzat:
Etxebizitzen sustapena, jabetzapean ematen direnetan: urteko interes efektiboaren 100eko 5.
Etxebizitzen sustapena, errentan ematen direnetan, atal honetan ezarritako baldintzetan errentan emanda dauden etxebizitzak barne:
Osoko birgaikuntzan: urteko interes efektiboaren 100eko 4.
Bakarreko birgaikuntzan: urteko interes efektiboaren 100eko 5».
– Hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruzko uztailaren 30eko 214/1996 Dekretuaren 31. ataleko bosgarren azpiatala aldatu egin da eta aurrerantzean honelaxe dio:
«5.– Eusko Jaurlaritzak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bitartez, errentan emateko diren babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileei dirulaguntza emango die, behin-behineko kalifikazioan agertu behar izaneko gehienezko salneurriaren % 10, alegia, etxebizitza saltzeko izan bazen. Sustatzaileak hala eskatuta, dirulaguntza aurretiaz jasotzeko, behin betiko kalifikazioa lortutakoan eta burutu den obraren ziurtagiriak aurkeztean ordainduko da».
ALDIBATERAKO XEDAPENAK
Bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik izango du indarra Dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko ekainaren 3an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua,
FRANSICO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.