Arautegia
Inprimatu116/1997 DEKRETUA, maiatzaren 13koa, unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako gobernuko pertsona bakarreko organoak hautatzeko prozesua arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 93
- Hurrenkera-zk.: 2546
- Xedapen-zk.: 116
- Xedapen-data: 1997/05/13
- Argitaratze-data: 1997/05/19
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
- Azpigaia: Herrizaingoa
Testu legala
Nekazaritza merkatuetan interbenitu eta horiek arautzeari buruz ordainketa aginduak ematea.
Kreditu erabilerak eta dagokien obligazioa aitortzea.
Arauak betetzen diren edo ez jagotea.
Barruko auditoria.
Kontabilitatearen jarraipena.
FEOGA eta koordinaziorako erakundearekiko harremanak.
– Eskabideei buruzko erabakia Nekazaritza zuzendariak hartuko du, berori baita erakunde ordaintzaleko zuzendaritza organoa. Eskabide horietan exekutatzen da ordainketa eta ordaintzeko agindua eman ere bai.»
Bigarren atala.– Nekazaritzako politika komunak Euskal Autonomi Elkartean eragindako gastuen erakunde ordaintzailea eratu eta bere antolaketa eta jardupidea ezartzen duen irailaren 26ko 425/1995 Dekretuko 6. atala, aurrerantzean, honela geldituko da:
«1.– Ekoizkin jakin batzuk erabili eta eraldatzeagatik ekoizketarako ematen diren laguntzei buruzko zerbitzu teknikoaren zati baten eginkizuna, eta merkatuetan interbenitu eta horiek arautzearen kudeaketa, Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzaren esku egongo da.
– Ekoizkin jakin batzuk erabili eta eraldatzeagatik ekoizketarako ematen diren laguntzei buruzko ordainketak baimentzeko eginkizuna Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzaren esku egongo da.»
Hirugarren atala.– Nekazaritzako politika komunak Euskal Autonomi Elkartean eragindako gastuen erakunde ordaintzailea eratu eta bere antolaketa eta jardupidea ezartzen duen irailaren 26ko 425/1995 Dekretuko 3. atalari honako hau gehitzen zaio:
«Ekoizkin jakin batzuk erabili eta eraldatzeagatik ekoizketarako ematen diren laguntzak».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik aurrera hartuko du indarra dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko maiatzaren 6an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,
JAVIER RETEGUI AYASTUY.
Euskal Eskola Publikoaren 1/1993 Legeak, otsailaren 19koak, ezarritakoa betetzeko, Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako gobernuko pertsona bakarreko organoak hautatzea eta eratzea ekarri zuten zenbait dekretu eta agindu argitaratu ziren.
9/1995 Lege Organikoak, azaroaren 20koak, ikastetxeetako partaidetza, ebaluazioa eta gobernuari buruzkoak, Eskola–Kontseiluaren edo Ordezkaritza Organo Gorenaren agintealdiari eta eraberritze partzialari dagokionez aldaketak sartu zituen.
Oinarrizko araudi berrira egokitzeko xedez 258/1996 Dekretua, azaroaren 12koa, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publiko ez–unibertsitarioetan Ordezkaritza Organo Gorena hautatzeko eta partzialki berritzeko prozesua arautzen duena, eman zen. Beronen ezarpenerako zegokion hautaketa prozesua iragarri zen eta ikastetxeetan Ordezkaritza Organo Gorena (OOG) eratu zen, Organo horren funtzioetako bat ikastetxeko zuzendaria aukeratzea izanik.
Aipatutako 9/1995 Lege Organikoak, azaroaren 20koak, zuzendariaren hautaketa, zuzendari kargua betetzeko irakaslerik egokienak eta prestakuntza onena dutenak aukeratu eta, era berean, zuzendaritza-taldeen funtzionamendu hobezina eta berorien eskutan dauden aginpideak eraginkortasunez gauzatuko dituztela ziurtatuko duen prozesuaren emaitza izan behar duela adierazten du.
Beraz, aipatutako 9/1995 Lege Organikoak, azaroaren 20koak, ezarritakoari egindako egungo araudia egokitzea bidezkoa da, Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako gobernuko pertsona bakarreko organoak hautatzeko hurrengo prozeduretan kontuan har dadin.
Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola-Kontseiluak igorritako irizpena eman ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko maiatzaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
atala.– Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako gobernuko pertsona bakarreko organoak hautatzeko prozedura araupetzea da Dekretu honen xedea.
atala.– Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publiko guztiei ezarriko zaie Dekretu hau, beti ere, 1/1993 Legearen 1. atalaren lehenengo eta bigarren idazatiek jasotzen dutenez.
atala.– Gobernuko pertsona bakarreko organoen agintealdiaren iraupena.
– Ikastetxean izendatu beharreko gobernuko pertsona bakarreko organoen agintealdiaren iraupena lau urtekoa izango da.
– Sortu berriak diren ikastetxeetan, hezkuntza–administrazioak izendatutako gobernuko pertsona bakarreko organoen agintealdia hiru urtekoa izango da.
– Zuzendariak elkarren segidako hiru urteko epean aritu ahal izango dira karguan ikastetxe berean. Xede horretarako, 9/1995 Lege Organikoak, azaroaren 20koak, ezarritako irizpideei jarraiki izendatuta izan diren aldiak bakarrik kontuan hartuko lirateke.
atala.– Zuzendari kargurako hautagai izateko baldintzak.
– Ondoko baldintzak betetzen dituen edozein irakasle, karrerako funtzionario, izan daiteke zuzendari kargurako hautagai:
Aukera eskaini dizun irakaskuntzako funtzio publikoko kidegoan gutxienez bost urteko antzinatasuna izatea eta denbora tarte bera irakasle izana maila eta erregimen bereko irakaskuntza ematen duen ikastetxean.
Behin betiko destinoa izatea ikastetxean, bertan ikasturte oso bateko gutxieneko antzinatasuna izanik.
Zuzendari funtzioa betetzeko Hezkuntza-Administrazioak kreditatu izana.
– Haur-Hezkuntzako zentro espezifikoetan, Lehen Hezkuntzako ikastetxe osagabeetan, zortzi unitate baino gutxiago dituzten Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan eta araubide espezifikoko irakaskuntzak edo helduei zuzendutakoak ematen direnetan, zortzi irakasle baino gutxiago dituztelarik, hautagaiek aurreko puntuko b) baldintza soilik bete beharko dute.
atala.– 1.– Gobernuko pertsona bakarreko organoen hautaketa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak erabaki dezan epealdiaren barruan egingo da, ikasturtearen azken hiruhilekoan.
– Zuzendaria ikastetxeko Ordezkaritza Organo Gorenak hautatuko du. Hautaketa prozesuan ezin izango dute parte hartu OOGko kide diren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehenengo Zikloko ikasleek, azaroaren 20ko 9/1995 Lege Organikoaren 12.1 atalak dioenaren arabera.
atala.– 1.– Ikastetxeetako gobernuko pertsona bakarreko organoak hautatzeko hauteskunde-aldia hasitakotzat eman dezan Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta zazpi eguneko epean, Ordezkaritza Organu Gorenak zuzendaria hautatzeko bilkura noiz egingo den zehaztuko du eta hilabete lehenago argitaratuko du hori.
– Momentu horretatik aurrera hamabost eguneko epea zabalduko da kargua betetzeko irakasle izangaiek zuzendaritza programa adieraziz beraien kandidatura aurkez dezaten. Programan hautagaiak bere merituak eta bere zuzendaritza taldeko gainontzeko kideen izenak sartu beharko ditu.
atala.– Zuzendaria aukeratuko deneko bilkura-eguna baino lehen, eskatzen diren baldintzak bete ez ditzaten hautagaiak baztertu egin beharko ditu Ordezkaritza Organu Gorenak. Erabaki horren aurka errekurtsoa jar dakioke kasuan kasuko Hezkuntza Lurralde ordezkariari.
atala.– Ordezkaritza Organo Goreneko kideen artetik aukeratuko diren bi irakaslek eta bi gurasok osatuko duten hauteskunde-mahaia eratuko da zuzendaria aukeratzeko. Mahaiburua adinez nagusiena den irakaslea izango da, eta idazkaria adinez gazteena dena.
atala.– 1.– Zuzendari berriaren aukeraketa hauteskunde-mahaiaren aurrean egingo da artezko eta isilpeko botoz, Ordezkaritza Organo Goreneko kideen erabateko gehiengoa izango dela beharrezko lehenengo ekitaldian.
– Hautagai bat baino gehiago izatekotan, euretako inork lortuko ez balu erabateko gehiengoa, lehenengo ekitaldian botorik gehien lortu dituen hautagaia baino ez litzateke agertuko kandidatu gisa bigarren ekitaldian. Bigarren ekitaldi horretan ere, nahiezkoa izango da ikastetxeko Ordezkaritza Organo Goreneko kideen erabateko gehiengoa lortzea.
atala.– Ordezkaritza Organo Gorenari adierazi ondoren, ikastetxeko irakasleen artetik hautatutako zuzendariaren proposamenez, ikasketaburua, idazkaria eta ikastetxean egon daitekeen gainontzeko gobernuko pertsona bakarreko organoen izendapena (administratzailea salbu) egingo da, ikastetxearen antolamendu eta jarduera araudiak xedatutakoari jarraiki.
atala.– Aipatutako ekintzak amaitu ondoren hauteskunde–mahaiko lehendakariak honako agiri hauek bidali beharko ditu Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzara ekainaren 25a baino lehen:
Ordezkaritza Organo Gorenak zuzendaria eta gainontzeko gobernuko pertsona bakarreko organoak (administratzailea salbu) izendatzeko egin dituen proposamenak.
Proposamenaren gai izan diren hautagaiei buruzko deklarazioa, aukeraketarako eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela jasota gerarazi beharko dela bertan, baita horien justifikazioa ere.
Ordezkaritza Organo Gorenak hauteskunde-prozesua aurrera eramateko egin dituen bilkuren akten kopia.
atala.– Lehen aipatu diren agiri horiek jaso eta aztertu ondoren, Hezkuntza Lurralde ordezkariak proposamenaren gai izan diren hautagaien izendapena egingo du lau urterako, eta horrek aurtengo uztailaren 1etik hasita ekarriko ditu ondorioak.
atala.– Hautagairik egon ez bada edo erabateko gehiengorik lortu ez denean, ikastetxeko zuzendariak egoera horren berri emango dio Hezkuntza Lurralde ordezkariari Dekretu honen 11. atalean adierazi den data igaro aurretik.
Kasu horretan, Hezkuntza Lurralde ordezkariak Dekretu honen 4. atalean ezarrita dauden a) eta c) baldintzak betetzen dituen irakasle bat izendatuko du zuzendari lau urterako. Era berean izendatutako zuzendariak berak proposatutako ikastetxeko gobernuko pertsona bakarreko gainontzeko organoak izendatuko ditu.
atala.– Sortu berriak diren ikastetxeetan, Hezkuntza Lurralde ordezkariak Dekretu honen 4. atalean ezarrita dauden a) eta c) baldintzak betetzen dituen irakasle bat zuzendari izendatuko du, hiru urterako.
Modu berean, izendatutako zuzendariak berak proposatutako ikastetxeko gobernuko pertsona bakarreko gainontzeko organoak, administratzailea salbu, izendatuko ditu.
GEHIGARRIZKO XEDAPENA
Dekretu honetan xedatutakoaren eraginetarako, lan-legepeko kontratu finkoa duten irakasle eta karrerako funtzionario-izaerak baliokideak izango dira.
ALDIBATERAKO XEDAPENA
1996/97 ikasturtean burutuko den hautaketa prozesurako, dauden zirkunstantzia bereziak direla eta, kontuan hartuko diren epeak honako hauek izango dira:
Ikastetxeetako gobernuko pertsona bakarreko organoak hautatzeko hauteskunde-aldia hasitakotzat eman dezan Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik lau eguneko epean, Ordezkaritza Organo Gorenak zuzendaria hautatzeko hauteskundeak noiz egingo diren zehaztuko du eta hamabost egun lehenago argitaratuko du hori.
Momentu horretatik aurrera zazpi eguneko epea zabalduko da kargua betetzeko irakasle izangaiek, zuzendaritza programa eta bere zuzendaritza taldeko gainontzeko kideen izenak adieraziz, beraien kandidatura aurkez dezaten.
INDARGABETZE XEDAPENA
Indargabetuta gelditzen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko otsailaren 21eko Agindua, Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako gobernuko pertsona bakarreko organoak hautatzeko prozedura arautzen duena; halaber Dekretu honetan ezarritakoaren aurka doazen maila bereko edo beheragoko xedapenak.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko maiatzaren 13an.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Hezkuntza, Unibertsitate
eta Ikerketa sailburua,
INAXIO OLIVERI ALBISU.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: 258/1996 DEKRETUA, 1996ko azaroaren 12koa, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetan OrdezkaritzaOrgano Gorena hautatzeko eta partzialki berritzeko prozesua arautzen duena.
- Aldatutakoa: 91/2005 DEKRETUA, apirilaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoen kide bakarreko gobernu-organoak aukeratzeko prozedura arautzen duen dekretua aldatzen duena.
- Aldatutakoa: 22/2009 DEKRETUA, otsailaren 3koa. Honen bitartez, prozedura arautzen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendaria aukeratzeko, eta pertsona bakarreko beste gobernu-
- Indargabetzen du: AGINDUA, 1994ko otsailaren 21ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomi Elkarteko unibertsitatez kanpoko herri ikastetxeetako gobernuko organoak hautatzeko prozedura arautzen duena.
- Ikus: 1/1993 LEGEA, otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa.