Arautegia
Inprimatu64/1997 DEKRETUA, martxoaren 25ekoa, zeinekin Euskal Autonomi Elkarteko herri-zorraren jaulkipena egitea erabakitzen baita. Jaulkipen honen ezaugarriak: barnekoa, amortizagarria, bonotan eratua eta 20.000 milioiko zenbatekoduna.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 67
- Hurrenkera-zk.: 1821
- Xedapen-zk.: 64
- Xedapen-data: 1997/03/25
- Argitaratze-data: 1997/04/10
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Herri-zorraren jaulkipena Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu behar duelakoa Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legeak ezartzen du. Jaulkipena egitea dekretu bitartez beharko da erabaki, eta beronetan zenbatekoaren mugak ez eze jaulkipena egiteko epea ere zehaztuko dira, baina beste ezaugarri batzuk ere seinalatu daitezke. Beste batzuetan ezaugarriok Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren agindu batez finka daitezke, zein Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko baita.
Euskal Autonomi Elkartearen 1997ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 10/1996 Legeak bere zortzigarren ataleko bigarren idazatian honako hau ezartzen du: ekitali honetan zorpetzea ezin daitekeela igaro 38.955.000.000 pezetatik.
Koordinatzea den izapidea konplitutakoan, bidezkoa da Euskal Autonomi Elkarteko herri-zorraren jaulkipena xedatzea. Jada aipatu legez jaulkipen horren ezaugarriak hauexek dira: barnekoa, amortizagarria eta hogei mila milioi (20.000.000.000) pezetako zenbatekoduna.
Hortaz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak proposaturik eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1997ko martxoaren 25ean egindako bilkuran aztertu eta onartutakoan,
atala.– Jaulkipenari eta zenbatekoari buruzko erabakia.
Hogei mila milioiko zenbatekoarekin (20.000.000.000) barneko eta amortizagarria izanik, Euskal Autonomi Elkarteko herri-zorraren jaulkipena egitea.
.– Ezaugarriak.
– Jaulkipenaren data, ordainketarenarekin bat egin behar duena, aurtengo apirilaren 10a eta 30aren bitartean egongo da.
– Baloreen jaulkipena parean egingo da.
– Jaulkipenaren egunean kontatzen hasita urtea betetzen denean sortu eta ordainduko dira korrituak.
– Baloreak jaulkipen egunetik aitzina bosgarren urtea konplitzen denean amortizatuko dira.
atala.– Instrumentazioa.
Bakoitzak milioi bat (1.000.000) pezetako balio nominala duen bonotan formalizatuko dira jaulkiko diren baloreak, eta anotazio bidez errejistratuko dira kontuan.
atala.– Aseguratzea eta ordainketa.
– Ogasun eta Herri Administrazio Sailak aseguratuko egingo du jaulkipeneko baloreen harpidetza; aseguratu ere balore-merkatuari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera, habilitaturik dauden entitateekin bidezko aseguratze-kontratuak sinatuaz.
– Euskal Autonomi Elkarteko Diruzaintza Nagusiaren izenean eta jaulkipena egin dadin egunean, jaulkipena asegura dezaten entitateek euretariko bakoitzari dagokion kopurua sartu beharko dute, guzti hau aurreko idazatian aipaturiko jartze- eta aseguratze-kontratuan ezarrita baitago.
– Aipatu kontratuan beste hau ere hitzartuko da: entitate aseguratzaileek euren zeregina betetzearren jasoko dituzten komisioen zenbatekoak.
5 atala.– Onura fiskalak.
– Heredentziaz edo legatuz, dekretu hau dela medio jaulkitako baloreen eskurapenek oinarri zergagarrian murriztapenak izango dituzte. Oinarri hori Dohaintza eta Oinordetzen gaineko Zergakoa da, eta aipatu murriztapenak zerga honen arauek finkatzen dituzte.
– Arau erregulatzaileak murriztapenik erasotzen badu, baina ez baditu berorren ezaugarriak esplizituki ezartzen eta orduan herri-zorraren jaulkipenaren baldintzetara jo beharra aipatzen badu, portzentaia ehuneko laurogeita hamarrekoa izango da; betiere gutxienez heriotza suertatu baino urte bat lehenagotik, baloreok hil denaren ondareko izan badira.
atala.– Zenbagarritasuna.
Beherago aipatzen diren sozietate eta entitateen koefiziente egokietan beharrezko inbertsioaren ondorioetarako ontzat joko dira dekretu hau dela medio jaulkitako baloreak: elkarrekiko bermedun sozietateak, borondatezko prebisio sozialeko entitateak eta Estatuaren herri-zorraren zenbagarritasuna automatikoki aitortua duten entitateak.
atala.– Beste ezaugarri batzuk.
Euskal Autonomi Elkarteko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legearen 30. ataleko 3. lerroaldean ezarritakoaren arabera, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagokio dekretu honetan seinalatu ez eta jaulkipeneko diren ezaugarriak zehaztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den agindu batez.
Vitoria-Gasteizen, 1997ko martxoaren 25ean.
Lehendakaria,
JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Aldatutakoa: 100/1997 DEKRETUA, maiatzaren 6koa, EAEko herri-zorra, hogei mila milioi (20.000.000.000) pezetakoa, barnekoa, amortizagarria eta bonotan eratua alegia, jaulkitzeari buruzko Dekretua aldatzen duena.
- Ikus: 10/1996 abendauren 27ko Legea, Euskal Autonomi Elkarteko 1997. Urteko Aurrekontu Orokorrak Onartzen Dituena.
- Ikus: 8/1996 LEGEA, azaroaren 8koa, Euskal Autonomi Elkarteko Finantzena.